Comunicado Amigos Septiembre-Noviembre EU

Page 1

m u s e o a r e n l a g u n a k

Thomas Struth ARTISTEKIN SOLASEAN: THOMAS STRUTH 25, asteazkena Thomas Weski, erakusketaren komisarioetako bat, artistarekin solasean arituko da atzera begirako honi buruz. Erakusketak lau hamarkadatan baino gehiagotan egin duen lana hartzen du barnean, eta, obrez gain, haren artxibo pertsonaleko ikerketamaterialen bilduma garrantzitsua biltzen du. irailak

tokia eta ordua :

Entzungela, 18:30

sarrerak: doan (erreserba egin behar da)

—Ingelesez, gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin—

2019ko urriaren 2tik 2020ko urtarrilaren 19ra komisarioak : thomas weski eta lucía agirre aretoa : bigarren solairua Erakusketa honek Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) argazkilari alemaniar ospetsuaren lau hamarkadatik gorako ibilbide luzea dakarkigu, eta haren lanaren, hain eragin handikoa izaki, bilakaera bultzatu duten etapen eta gizarte-kezken adibideak eskaintzen ditu. Municheko Haus der Kunst museoan aurkeztu zen lehen aldiz eta orain arte Struthen lanaren inguruan egin den handiena da, izan ere, 130 pieza baino gehiago biltzen ditu, tartean aurretik inoiz jendaurrean jarri ez diren obra goiztiar batzuk. Haren artxiboko ikerketa-materiala ere lagungarria izango da artistak azken urteotan zer ideia landu dituen jakiteko. Erakusketa zehaztasun handiz prestatu da, eta Struthen hasierako ideiak haren ongi zehaztutako obra-multzoak osatzen dituzten irudiekin lotzen ditu; multzo horietako batzuk dira, besteak beste, Toki inkontzienteak (Unconscious Places), Familia-erretratuak (Family Portraits), Publikoa (Audience), Museo-argazkiak (Museum Photographs), Paradisuko irudi berriak (New Pictures from Paradise), eta Toki hau (This Place). Horrela, elkarrizketa bat sortzen da sorkuntza horien eta beste batzuen artean; adibidez, Berlin proiektua (Berlin Projekt) —1997an Klaus vom Bruch multimedia-artistarekin batera sortutako bideoobra— edo bere azken argazki-seriea: Natura & Politika

Thomas Struth, Kyoko eta Tomoharu Murakami, Tokio 1991. Tinta-zurrustazko inprimaketa. 151 x 187 cm © Thomas Struth

(Nature & Politics). Lotura egiten du, baita ere, Winterthurreko ospitaleko pabiloietarako egindako paisaia- eta lore-irudiekin, geroago Txikoria-belarraren logela (Löwenzahnzimmer) monografian bildutakoak. Obren arteko lotura horiek agerian uzten dute Struthen gaitasuna analisia eta argazkigintza konbinatzeko; artistak hainbat gai eta teknika erabiltzen ditu irudi txundigarriak eta ahaltsuak sortzeko. Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

25 GONBIDAPEN BIKOITZ INAUGURAZIOEKITALDIRAKO Begiratu guggenheim-bilbao.eus webgunean ea zeu zaren erakusketa honen inauguraziokoktelerako gonbidapen bikoitza irabazi duen Museoaren 25 Lagunetako bat. Saridunek postaz jasoko dute gonbidapena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.