www . guggenheim - bilbao . eus
Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:
m u s e o a r e n l a g u n a k
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua 2018ko irailak 21–2019 ko martxoak 24 komisarioa : megan fontanella aretoak : 305, 306 eta 307 Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketak Inpresionismoko eta Postinpresionismoko margolari handien lanak hartuko ditu; hala nola, Paul Cézanne, Edgar Degas, Édouard Manet, Pablo Picasso eta Vincent van Gogh. Ikusgai egongo diren artelanak Solomon R. Guggenheim Foundation-en funtsen baitan dagoen Thannhauser Bildumatik datoz. Lehenengo aldia da Thannhauser bilduma ospetsuaren sorta esanguratsu bat New Yorketik kanpo erakusten dela, 1965ean, duela 50 urte baino gehiago, Guggenheimen sartu zenetik. Europan eta AEBn arte modernoa garatzen eta zabaltzen funtsezko papera bete zuen Justin K. Thannhauserrek bere ibilbide bikainean; hura amaitu ostean, 1963an, adierazi zuen garrantzizko lan-multzo bat legatuko ziola Guggenheimi bere bilduma pribatutik, zeinak artearen historiako azken ehun urteak jasotzen zituen. Haren emazte Hilde Thannhauserrek Museoari egindako dohaintza gehigarriekin zabaldu zuen funts hori, 1984an eta 1991n. Gaur egun, Guggenheimen funtsak osatzen dituzten eta gehien bat abstrakzioan zentratzen diren lehen artelanen aurreko garaiaren ikerketa garrantzitsua suposatzen du Thannhauser Bildumak: lehen lerrora ekartzen ditu abangoardiako artistak, artea genero eta bitarteko akademikoetatik askatzen saiatu zirenak, natur fenomenoen efektu aldakorrak eta hiriko gaiak ikertuz, eta pintzelkada soltea edo konposizio ezohikoak baliatuta. Praktika artistikoaren berrikuntzak hurrengo hamarkadetan ere jarraitu zuen, artistak plano piktorikoaren fazetak zatikatzen hasi zirenean, baita XX. mendearen hasieran etengabeko aldaketan zen hiriaren ikuskizuna irudikatzen ere. Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketa arte-merkatariak bere garaiko artista berritzaileenetako batzuekiko zeukan konpromisoaren lekuko da, eta familiaren ikuspegia eta arte esperimentalari eman zion babes etenezina nabarmentzen du; izan ere, haien filosofiak bizirik dirau Guggenheimen baitan. Babeslea
Pablo Picasso, Emakume ilehoria (Femme aux cheveux jaunes), Paris, 1931ko abenduak 27. Olio-pintura eta Ripolin pintura (est.) mihise gainean, 100,2 x 81,1 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.59. © Pablo Picasso Estate, VEGAP, Madril, 2018
HITZALDIA: THANNHAUSER BILDUMA 19, asteazkena, 18:30 Megan Fontanella, Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketako komisario eta Solomon R. Guggenheim Museum-eko arte arduraduna, Bilduma horretako artelanez mintzatuko da, baita Thannhauser familiaren pentsamolde irekiaz eta arte modernoarekin izan zuten harremanaz ere. irailak
lekua :
Entzungela doakoak; txarteldegian edo webean eskuragarri
sarrerak: