2014ko gabonak
visitas Navidad 2014
LAGUNENTZAKO
ABANTAILAK ETA JARDUERAK
ABENDU OSOAN ETA URTARRILAREN 6RA ARTE ABANTAILA HANDIEZ GOZATU, LAGUNA ZARELAKO DENDA Lagunek %20ko beherapena duzue Dendako salgaietan (%5ekoa liburuetan); gainera, %30eko deskontu berezia du Guggenheim Bilbao Bildumaren inguruko liburuak, bai gaztelaniazko bai ingelesezko argitalpenak: La Colección del Museo Guggenheim Bilbao hizkuntzak: bi edizio, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez psp: 55€ publiko orokorra; 38,5€ Museoaren Lagunak Liburu honetan Guggenheim Bilbao Museoaren arte-funtsak biltzen dira, Museoa ireki zenetik liburu argitaratu artekoak. Guggenheim Bilbao Bildumaren inguruko lehen katalogoa da eta funts horretara gehitutako artelanetan sakontzen da: lanen interpretazioa eta lanen testuinguru historiko zein artistikoa. Ikerketa honetan nazioarteko berrogeita hamar bat adituk esku hartu dute, eta haien saiakerek hausnarketa-sorta baliotsua osatzen dute. Liburu honek Guggenheim Bilbao Museoak gaur egungo artea ikertzearen, erakustearen eta zabaltzearen aldeko konpromiso sendoa duela aitortzen du.
DOAKO SARRERA ZUREKIN DATORRENARENTZAT Museoaren Lagunek pertsona bat zuekin doan ekartzeko aukera duzue abendu osoan eta urtarrilaren 6 arte. Adiskide eta senideekin partekatu Lagun zarela eta gonbida itzazu zurekin Museora etortzera Gabon hauetan.
BIZKAIKO KULTUR TXARTELA BISTRÓ ETA NERUA GUGGENHEIM BILBAO JATETXEAK Gabonetako proposamen gozo-gozoak: aurtengo Gabonetan gastronomia onena izango da Guggenheim Bilbao Museoan Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak Gabonetako menu berezia eskainiko du, enpresa-afarietan, familiarteko eta lagunarteko topaketetan eta abarretan dastatzeko. Zatoz eta ezagutu Bistró gune berria. Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko sukaldari-buru Josean Alija, urtarrilaren 5eko gauerako eta Errege Egunerako menu berezia sortu du. Bilboko proposamen asmotsuenetako eta berezienetako bat bizi eta ospatu horrela jaiegun hauek. argibideak: www.bistroguggenheimbilbao.com - www.nerua.com
gogoratu: Museoaren Lagunek %5eko beherapena duzuela Bistró eta
Nerua jatetxetan eta %10ekoa Bar tabernan, Lagun txartela aurkeztuz gero. Norbanakoarentzako beherapen hau ez da beste eskaintza batzuekin bateragarria
Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Erabili kanpaina hau Gabon hauetan Museoaren Lagun txartela oparitzeko zein zure txartela berritzeko, 12 €-ko beherapena izango duzu (B motako Bizkaiko Kultur Txartela). Noiz erosi Bizkaiko Kultur Txartela? 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 29 arte. Non erosi? Bizkaiko BBK orotarako kutxazainetan. Noiz erabili? 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 31 arte.