Yoko ono boletina1

Page 1

museoaren lagunak

Mozte lana (Cut Piece), 1965. Performancea, honako hau antzezle: Yoko Ono, Carnegie Recital Hall, New York, 1965eko martxoaren 21a. Argazkia: Minoru Niizuma. © Honen eskaintza: Yoko Ono

25 gonbidapen

bikoitzen zozketa

Yoko Ono

Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa 2014ko matxoak 14–irailak 1 • hirugarren solairua komisarioak: ingrid pfeiffer, álvaro rodríguez

Irekiera ofizial aurreko ekitaldira etortzeko gonbidapenak zozketatuko ditugu. Martxoaren 13an izango da ekitaldia (osteguna). Begiratu www.guggenheimbilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena. Laguntzailea:

fominaya eta jon hendricks

Erakusketa honetan ia 200 lan egongo dira, tartean, instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, testuak eta audioak, bai eta performanceen dokumentazioa ere. Yoko Ono arte kontzeptualaren eta performancearen aitzindari izan zen, eta haren artegintza anitzaren ikuspegi zabala eskainiko du erakusketak. Ono Tokion jaio zen 1933an eta ondoren New Yorkera joan zen. Maiz, ideiak dira haren artelanen mami eta osagai nagusi, ez materia. Lanetako asko gizarte-kritikaz beteak daude, eta ideia horietako asko poetikoak, ilogikoak zein utopikoak dira; beste batzuk, berriz, zehatzak eta egingarriak. Batzuk objektu bihurtzen dira, beste batzuk ez dira materia bilakatzen. Artelanen abiapuntu dira, sarri, Jarraibideak, hots, artistak ikusleari ahoz zein idatziz emandako gidalerroak; horiek ohi baino eginkizun aktiboagoa esleitzen diote artelana behatzen duenari. Erakusketak Onoren ibilbide osoa hartzen du: 1960ko hamarkadako lan esanguratsuenetatik hasi eta azkenaldiko eta erakusketarako berariaz egindako lan batzuetan amaitu arte; tartean, filmei eta musika-lanei eskainitako atal bat dago. Babeslea:

YOKO ONOREN PERFORMANCEAK Martxoak 12, astezkena

Museoan atzera begirako handia izango duela eta, Yoko Onok Zeru lana Jesu Kristorentzat (Sky Piece to Jesus Christ), Ekintza pintura (Action Painting) eta Agintze lana (Promise Piece) performanceak eskainiko ditu. lekua eta ordua: Museoko Entzungela,

18:30.

iraupena: 35 min.

sarrerak: 12 € Lagunak eta 15 € publiko

orokorra, Museoko txarteldegian eta webgunean.

Ensemble Kuraia musika-taldeak parte hartuko du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.