Euskararen nazioarteko eguna kantutegia IXIL IXILIK DAGO Ixil, ixilik dago kaia barrenian ontzi zuri polit bat uraren gañean. (Bis) Goizeko ordubietan esnatutzen gera arrantzaliak beti joateko urrutira. Zergatik zergatik,(Bis) zergatik negar egin? zeruan izarra dago itsaso aldetik. Pasatzen naizenean zure leihopetik negarra irtetzen zait begi bietatik. Zergatik, zergatik (Bis) zergatik negar egin? Zeruan izarra dago itsaso aldetik. Bat, bat, bat, bart errondan ibili (Bis) Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili (Bis)
Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru, (Bis) Lau, lau, lau, sardiña bakalau. Anteron txaparrotia, txingarren bibotia, haretxek ei dauko preso tximiñoia. (Bis) Hau dok, hau dok, Hau dok umoria! kontsolatzeko, kontsolatzeko, euskaldun jentia! Kalean gora, Kalean behera, Kalean gora zezenak ai, ai, ai, ai! (Bis) Amak esango zuela, esango zuela, esango zuela. Amak esango zuela, esangotzu: “Etxera joateko” Abelen pon, pon! (3) Eta Abelen pon, pon! (2) Abelen pon, pon! (3)
HAURRAK IKAS ZAZUE Haurrak ikas-zazue eskuaraz mintzatzen, ongi pilotan eta oneski dantzatzen (bis) Aire tun txikitun aire tun laire aire tun txikitun aire tun laire aire tun txikitun aire tun laire aire tun txikitun aire tun laire...O le! Gure kantu zaharrak kontserba ditzagun aire politagorik ez da sortu inun...(bis) Aire tun txikitun...
ALDAPEKO Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan, txoria zegoen kantari. Txiruliruli, Txiruliruli, nork dantzatuko ote du soñutxo hori. (Bis)