Euskaraz zelan Irakalea: akta osoa

Page 1

EUSKARAZ ...ZELAN? Gune Irekia (2016-II-20/21)

AKTA

PROPOSATUTAKO GAIAK -temas: -PAZIENTZIA EUSKALDUNBERRIEKIN (Isabel) -SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK NOLA EGIN? -KONPROMISOEN LIBURUEN HARIRA APIRILAK 16-RAKO EUSKARAREN INGURUKO JARDUERA PROPOSAMENAK -(EUSKARA ETA EUSKALGINTZAREN) PARADIGMA BERRIA -ZER EGIN EUSKARAZ BIZITZEA ERRAZAGO IZAN DADIN? -ZERGATIK EUSKALDUNAK GERO ETA GEHIAGO JAKIN BAI BAINA, ALDIZ, GERO ETA GUTXIAGO HITZ EGITEN DU? (Carlos)

NORTZUK PARTE HARTU DUTEN -quiénes participaron: Josu, Karlos, Ibon, Isabel, Jose Luis, Susana, Iñaki, Aitor, Piter, Rozio.

IDEIA NAGUSIAK, ERREFERENTZIAK , PROPOSAMENAK... Principales ideas, referencias, propuestas…: LARUNBATEAN ESANDAKOAK: -Mesede bezala euskaldun-berriei erdaraz erantzuten zaie. -Atzerritarrekin pazientzia gehiago euskaraz hasten direnean. -Frantsesek ez dute ahaleginik egiten komunikazioa errazteko. -Ingalaterran gaudenean ez dugu Plan B hizkuntza errazagora aldatzeko. -Euskara asko maite dugu baina gero eta gutxiago erabiltzen da. Datorren urtean Gune Ireki berri bat egin eta akta berdintsua izango da. -Beste herrietako esperientzia positiboak behatu. -Israelen hebraierarekin berreskuratze-prozesua arrakastatsua izan zen, baina nola?! -Hemen estatu propioa izanda ere arazo berbera genuke. -Jendeak nahi du bizitza erraza, praktikoa, … lortu behar dena da euskara praktiko


eta erraz bilakatzea. Euskaraz bizitzea errazago eta praktikoago. -Jo gabe kontu identitario eta afektiboetara. -Ze nekeza den euskaldun izatea ! Hori erraztea. -Derrigorrezkotasuna oztopo, erakargarritasuna landu. -Euskara-Titulua bera da arazo … ala euskara egiten dudan ala ez? -Euskara kalean ala bihotzean? -Ibilaldian gazteleraz egiten da. -Eskozian %1-k daki bere hizkuntza. -Irlandan euren hizkuntza galdua dago, nahiz eta independente izan. -Kontua da: euskaldun kopuru gehiago ! erabilera gutxiago. -Euskaltegian titulua lortzeko dago gehiengoa. -Titulurik ezean, zer gertatuko litzateke? -Administrazioak nolabait saritu behar al du (titulua izateaz gain) euskararen erabilera bere langileetan? -Instituzioei Ardura&Erruak? Ala gure erantzukizuna … -Euskara zertarako behar dut? Liburutegiko bideo batzuk ikusteko, baina hori ez da behartzea ere? -Inposizioa aitzakia gisan erabiltzen da. -Posible da kalean 2 hizkuntzak maila berean elkar bizitzea? Belgika, Kanada,… -Hizkuntzek rol ezberdinak dauzkate. -Euskarari espazioak aurkitu. -Rol instituzionalegia ote dauka euskarak? Leioan bai. -...Eta galeriarako. -Kike Amunarrizen aipua: “ohitu behar dugu “euskañolera”, euskarak jarraituko badu?” – Nik hori argi daukat. -Eskema monolitikoak alboratu eta ikuspuntu berriak bilatu behar ditugu. -Zaila da euskaraz egiten ohitzea. -Ohitura eginez egiten da. -Kalean zer egiten den. -Euskara ikasteaz gain mantendu behar dugu (motibazioa+gogoak). -Beste hizkuntzek (ingelesa, gaztelera) ez dute behar motibazio eta gogo berezirik. -Berbaldun taldeetan euskaldun (-zahar) gutxi dago: zergatik galdu behar dut ordubete gizajo batekin hizketan? -Konpromiso pertsonala. -'KONPROMISOEN LIBURUA' ekimenaren aurkezpena: Pertsona, talde, elkarteek liburuan idazteko zelako konpromisoa hartzen duten epe batean (urtebete edo). Motibazio gurutzatuak sortzea da helburua. Apirilaren 16rako Egun Handia antolatzen ari dira herriko eragileak. -Jaurlaritzaren Txantxangorriak tokiko kanpainak jango ditu. -Euskara sustatzeko hutsune intelektuala dago gaur egun, paradigma berriaz hitz egiten da.


-Militantzia (sufrimendu batetik datorren) ez den beste ikuspegi bat behar da luzaro iraun behar badugu. -Paradigma berria: Transmisiotik Sozializaziora? -Euskara zertarako? (gogo pizgarri bilatuz) -Gure kultura da. -Euskaraz bizitzea errazago jarri (eta motibatzea) ! Nola? Euskara bera erraztuz? -Eskolako hizkuntza bilakatu dugu umeentzat. -Alfabetatzea nahiko lortua dago ! Gizarteratzea falta da -Hainbeste buelta zergatik ematen diogu? “...que no nos sale de los huevos” baldin bada jendearen jarrera. -Ohiturak. -Iparraldera zoazenean benetan komunikazio tresna da euskara; hemen elebidunen artean beti Gogo elementu hori egon beharra dago (edo Behar) eta ezezagunekiko hizkuntza gaztelera da. -Umeekin euskaraz egiten duten gurasoak, gero adina batetan, nerabezaroan edo, gaztelaniara pasatzen dira. -Zein da euskararen papera? -SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK NOLA? -Publizista: ezin dizu zerbait saldu “bestela galduko da” moduko argudioekin. -Ezin da militantziarekin eutsi. -Kanpoan gaudenean gehiago hitz egiten dugu ! identitateari lotuta ! Athleticek betetzen du leku hori. -Ohiturak ez dira erabakitzen(!?) Edo nola? -Derrigortasuna vs Askatasuna?? Gure askatasuna berehala sentitzen dugu erasotua. -Euskararen erakargarritasuna zelan land... Sex Appeal-a, Molatzea! -Kortatu, Hertzainak, Bertsolari Txapelketak, … Prosodia jolasak? -Gaztelaniak ongizatearen monopolioa dauka, errazago da. -Medio digitalak euskaraz erabiltzea: whatsapp, gizarte sareak, … Teilatua eginda dago. -Sony telefonoek euskarazko zuzentzaileak dituzte. Samsung. Android osoa euskaratzekotan daude baina oraingoz … -“PRODUKTUA NOLA SALDU”? -“Jota Mentala” dokumentala, Aiko taldearen eskutik -Sagardotegia, Mendi irteera, Herri Bazkaria, … -Erreferentzia mediatikoak falta dira! (Pirritx eta Porrotx kenduta, ziur aski). -ETBren eredua, “El Conquis”: euskaldun koadrila oihanean gaztelanian hitz egiten. -“Gu ta Gutarrak”. -Athletic-ek betetzen du paper identitario hori. -High-culture nahikotxo daukagu euskaraz: idazle, komunikabide, antzerki, … baina mass-cult osoa gaztelaniaz da!


-Euskararen alde egotea politikoki zuzena da, korrekzioaren mundu horretan polito dago, baina gero… -Une honetan, inork ez du argi esaten “ez dakigu zer egin, desmoralizazio unean gaude”, baina denok diote “zer egingo dugu?”. Hemen munduan inon egiten ez diren ahaleginak egiten dira hizkuntza bat salbatzeko. -BERBALDUN euskal hiztun taldeen egitasmoa: 60 bat lagunek parte hartzen dute, iaz baino laurden bat gehiago apuntatu dira aurten. 10 talde. Motibazioa dute. -Haurrekin hitz egitea, Euskal ingurunea, lagun euskaldunak egitea. -Arazoa ez dira tituluak. Titulitis-a bai izan daiteke jendeak helburu bakarra titulua izatea. -KONPROMISOEN LIBURUAren ekimena martxan dago jada Leioan: beste zerbait egiterakoan konbergentziak bilatu, kontuan hartu. Apirilaren 16an egun oso bat izango da euskarari lotuta: zumba tailerra, pintxoen inguruan zerbait… -Euskararen erabilera normala izaten da faltan hartzen duguna. -Zelan saldu motoa, nahi ez duela esan ez baina erosten ez duenean? IGANDEKOAK: -Josuk zalantza bat dakar atzokoaz: Militantzia nekagarria dela esatean zertaz ari gara? Euskaraz bizitzearen alde egiteak ez dit niri esfortzu edo neke berezia eskatzen! Militantziak baino, egoera diglosikoak sorten du nekea. Zer egin behar da euskaraz errazago egiteko? -Egin nahi duenari ahalik eta aukera gehiago eman. SENTSIBILIZAZIOAN ZER? -Berbodromoan belaunaldi artean bakoitzak bere euskara eta hizkuntzen historiak partekatzeko. Batez ere adineko jendea inplikatzea ondo legoke. -Sentsibilizazioa egitean begiratu behar dugu gure zirkulutik haratago. Zirkulu hori zabaltzea, eta nola sentsibilizatu? Esperientzia baten bidez, ez kartel baten bidez. -Iazko eskolatako bideotan, gazte askori erraztasunez euskaraz komunikatzeko tresnak falta zitzaizkiela ikusi nuen. Hori nola landu? Antzerkiaren bitartez agian emozioak adierazteko tresna moduan. -Euskaraz ere barre egin eta ondo pasa dezaketela ikus dezaten. Antzerki pieza txikiak egin, tailerrak, … -Umore Azokan mikro-antzerki lehiaketa txiki bat antolatu liteke gazteek euskaraz. Edo Eskolarteko Antzerki Topaketa. -Youtube-n euskarazko txisteak bilatu … eta ez dago! -Ahozkotasuna lantzeko (txisteak, pasadizoak, …) jarduerak prestatzeko agian Uribe Kosta mailan. -Rap, Bertso-Hop. -Irakasle, familiak, … inplikatuz. -Ekosistema euskaltzalea lantzeko jarduerak. -Ez-euskaldunei, “zer edo zer galtzen ari naiz” deserosotasun hori bizitzeko aukera eman.


-Leioan Erabiltoki (2006) lokala muntatu zen Berbalamiñerekin erdi bana. Ez zen arrakastatsua izan. Ongi Etorri Topalekua ere erori egin zen. -Mugitzen ari direnengana jotzea. -Bazkidetze Sistemarekin lokal bat hartzea. -Eragile ezberdinen artean ondo konpondu behar, gaiei erreparatu, nork deitzen duen baino. Elkar boikotatu gabe. Egoera oso konplikatuan gaude. -Euskaraz jende gehienak Erregistro Bakarra dauka ! horrek egiten du gero kamutsa izatea edo “rancio” sentitzea (gazte hark -iazko bideoan- zioen bezala). Berdin-berdin hitz egiten da, Udaletxean/Tabernan/seme-alabekin... -Txapurreoa erraza izan dadin (ikasten ari direnentzat) ikasleentzako “coaching” berezia behar litzateke hitz egiteko salto hori emateko. -Kaleko Berbaldunak. Dinamizatzaile ibiltariak. SORTUTAKO IDEIA NAGUSIAK, PROPOSAMENAK, BIDEAK... -ERREGISTRO INFORMALAK LANTZEKO MODUAK BILATU -EUSKARAZ BIZITZEA ERRAZAGO ETA PRAKTIKOAGO EGITEKO ESTRATEGIAK -Ikustaraztea badagoela neutroa ez den beste euskaraz egiteko modurik. -Esaldiak bukatu gabe utzi, aditz laguntzailerik gabe, … -Eskolan irakatsi beharko/ahal? -Arte Dramari proposatzea Antzerki Tailerrak ! Lipus ! Ana -Ahozkotasuna lantzeko jarduerak: -txisteak -pasadizoak -Rap -Bertso Hop -Euskaraz Hitz egiterako jauzi hori egiteko Coaching moduko bat -ERAGILE EZBERDINEN ARTEAN ELKAR LANA, mokoka aritu gabe! Deialdia -Sentsibilizazioa, tokian-tokiko egin. Kanpaina handi guztiak eginda daude. -Berbodromoa: adina ezberdineko pertsonak, euskararekiko euren esperientziak partekatzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.