LA CAJA DE CERILLAS

Page 156

da anbiguoa ezinbestean, harik eta inork ikusten duen arte. Eta anbiguotasun horretan, hain zuzen ere, elkar aurkitu eta ezagutzen dugu, arrotzak nahiz gertukoak, anbiguotasunaren lurralde badaezpadako horren barruan litekeena delako gure-gurea den zerbait aurkitzea arrotz baten begietan, edota ezezagunaren ziztada asaldagarria sentitzea gure gertukoen irudia ikustean.

JOSEBA URZELAY

“Arrotz hurkoak”. Argazkiak memoria-zatiak dira. Baina memoria ez da ur gardena. Aitzitik, antz handiagoa du laiotzean dagoen urmael bateko ur geldiarekin. Bertan ikusten ditugun irudiak lausoak dira, eta aldatu egiten dira etengabe. Eguzki-argiak asmatzen badu ur-azalera iristen, orduan distira berezi bat hartuko dute irudiok, eta haizeak jotzen badu, berriz, dardaraka hasiko dira ia desagertu arte. Gainera, memoria-zati horiek gureak ez ezik beste inorenak ere badira askotan, eta orduan areago nahasten dira gauzak. Hosto bat, aurpegi bat, begirada bat... dena

154

Askotan begiratzen diet nire argazkiei, eremu horretan ibiltze hutsagatik. Iruditzen zait egin dudan argazki bakoitza puntu bat dela lurralde horren mapan, lur hori zapaltzean utzitako aztarna bat. Ikusten ditudanean, puntu horiek lerro batez lotzen ahalegintzen naiz behin eta berriro. Esperantza daukat halako batean figura bat osatzea lortuko dudala, antzinako gizakiek arkulariari, hartzei eta gainerako konstelazioei antzeman zieten legez zeruko izarren anabasari begiratzean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.