1 minute read

EUSKARA LARRABETZUN........................................... 10

Next Article
OROIMENA

OROIMENA

erabiltzeko mahai gainekoak, sentsibilizazio bideoa, eta zerbitzu sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko informazioa, besteak beste.

KAINPAINA HORREKIN BAT EGINEZ, DARABILGUK ETA LARRABETZUKO UDALAK EUSKARAZ “ESKATZEAK SARIA DAUKA” KANPAINA EGIN DUTE.

Advertisement

Horrenbestez, Larrabetzuko ohiko dendetan erosketak euskaraz egin dituenak txartela eskuratu eta, modu horretan, Errigoraren otzara bat irabazteko aukera irabazi du. Guztira 700 txartel banatu dira Larrabetzuko 7 saltokitan, eta Errigoraren lau otzara eman dira.

Zure udalerria UEMAko kide denez, dohainik dituzu euskaraz zerbitzua emateko baliabideak

kartelak, menuak, etiketak,

takoak, hiztegiak eta abar, zure beharren arabera pertsonalizatzeko aukerarekin

Zergatik euskaraz?

Kalitatezko zerbitzua emateko. Gure herriko berezko hizkuntza delako. Bezero gehienak euskaldunak direlako. Kaleko hizkuntza paisaia euskalduntzeko. Euskararen normalizazioan laguntzeko.

AISIALDIKO BEGIRALEAK FORMATZEKO IKASTAROA

UEMAren bitartez, aisialdiko begiraleak formatzeko ikastaroa egin genuen ekainaren 22an Larrabetzun hezitzaile edota begirale aritzen diren gure herriko gazteekin.

Aisialdian, kanpoko hainbat faktorek baldintzatuta, gure herrietako gazteek gaztelerara jotzeko daukaten ohiturak kezkatu egiten gaitu. Hori dela eta, horretan eragiteko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko, egin genuen tailer hori. Tailerrean arnasguneen eta udalerri euskaldunen inguruko azalpenak eman ziren, tartean Larrabetzukoak, eta udalerri euskaldunetako gazteek euskaraz egitea zergatik den hain garrantzitsua ikusi zen. Horrez gain, taldean txertatzeko hizkuntza irizpideak eta gazteak euskarara erakartzeko estrategiak ere landu ditugu.

LARRABETZUKO ELKARTEEN EUSKARAREN ERABILERAREN DIAGNOSTIKOA

Larrabetzuko hainbat elkarteri eta erakunderi euskararen erabileraren gaineko galdetegia betetzeko eskatu zaie; elkarteen diagnostikorako galdetegia, hain zuzen ere. Galdetegian honako hauei buruz galdetu zaie, besteak beste: elkartearen irudia, barne harremanak, kanpo harremanak eta zerbitzuen eskaintza. Horretaz gainera, euskaraz egitearen garrantzia argudiatzen duen dokumentua bat, eta euskararen alde, edota euskara gehiago erabiltzeko, zer egin ahal dugun xehatzen duen dokumentua banatu zaie. Behin galdetegiak jasota, eta emaitzak aztertuta, lanketa bereziak egiteko aukera egongo da, berariazko saioen bidez.

Nola egin eskaerak?

Internetez: uema.eus/kartelak Posta elektronikoz:

administrazioa@uema.eus

Telefonoz: 608 668 115.

GURE GAZTEAK ETA GURE UMEAK BATERA LARRABETZUKO ESKOLAN

Ekainaren 14an gure herriko hainbat gazte eskolara joan ziren, patio-orduan hango umeekin berba egitera eta olgetan ibiltzera. Umeak eta gazteak elkartu izanaren helburua umeen erreferente diren gazteekin euskaraz aritzea eta, hain zuzen ere, eskola utzi eta gero euren artean zein beste batzuekin euskaraz egiten segitzea zein garrantzitsua den azpimarratzea izan da.

This article is from: