1 minute read
NAHIA ZUBELDIA
NAHIA ZUBELDIA, GEUREAN SORTZEN
Uztailean etorriko da Nahia Zubeldia kulturgilea Larrabetzura, Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, bere egonaldia gure artean egitera. Laster ikusiko dugu gure artean, Larrabetzun, baina hori baino lehen gura izan dugu bera ezagutu eta ezagutarazi aldizkariaren bidez, nor den eta zertara datorren jakiteko, besteak beste.
Advertisement
Nor da Nahia Zubeldia?
Ziburutarra naiz. Itzultzaile eta interpretea naiz ogibidez, eta musikan ari naiz aspaldi. Orain, Lumi taldean nabil; musika indie elektronikoa jotzen dugu, 2013z geroztik.
Lehenago ere izan zara Larrabetzun. Zer dakizu Larrabetzuri buruz? Zer nolako herria topatzea espero duzu?
Larrabetzuko gaztetxean jo nuen, “Domekak Horibaien” kari. Egun berezia zen: bezperan besta handia izan omen zen, eta jende guti zebilen karriketan, baina herri atsegina atxiki dut gogoan; harrizko etxeak eta zikoinak herriko zaindari.
Egun normaletan zer giro den ikusteko gogoz nago, nahiz idazketa garaietan, egia erran, ermitau bakarti bilakatzen naizen!
Zenbat denbora egongo zara gure artean?
Hiru aldiz astebete pasatuko dut Larrabetzun, heldu den udan.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenak hautatu duen sortzaileetako bat zara. Larrabetzura ez zatoz bisitan, lan egitera zatoz. Zer da egingo duzun hori? Zer aurreratu dizagukezu?
Orain arte kantu/olerkiak baizik ez ditut idatzi, lehen ipuin proiektua dut. Baliteke idazketa prozesuak lehen ideiatik desbideratzea, baina hastapeneko ideia deus senditzen ez duen musikari bikain baten istorioa kontatzea da. Oraindik ez dut kontatuko Larrabetzu herria nola sartuko den ipuinean, herritarrek kontatuko didatenaren arabera egokituko baitut ipuina. Alde absurdoa eman nahi nioke testuari. Ea nola ateratzen den!