1 minute read

LURREN EROSKETA

BASOGINTZA. BESTE EREDU BAT LANTZEN

Argi dago ezinbestekoa dela, murgilduta gauden krisi sistemiko honetatik ateratzeko ekonomia ekologikoaren alde egitea eta ingurumen irizpideak agenda politikoaren lehentasunen artean jartzea. Baso politikaren inguruan hausnarketa kolektibo bat egitea ezinbestekoa da eta ondoren epe motzertain-luzerako premiazko neurriak hartzea. Krisi multildimentsional honetan, basogintza sektorean ere, pinuen krisiak gogor kolpatu du eta aspaldiko eztabaidarik handiena piztu da baso politikaren inguruan.

Advertisement

Azken aldian, gai honekin erlazionatuta ikusi, entzun eta irakurritako albiste zein ikerketa ezberdinek, kezka handia sortu digute. Bai eskualde mailan zein herri mailan lehentasunezko gai baten aurrean gaudela kontsideratzen dugu. Pandemia honek, beste alor askotan bezala, gai honetan ere, gure gabeziak ikusarazi eta nabarmentzea ekarri du. Herritarrak landa eremura hurbiltzea, gure ondare naturaletaz disfrutatzea, familian mendi irteerak egitea albiste ona bada ere, gure mendiek duten errealitatearekin topo egiten du.

Gainera, zientziak frogatu du eukalipto landaketek ibai eta basoetako ingurumen balioak kaltetzen dituztela. Eduki dezagun hau kontuan eta ez dezagun sustatu etorkizun hurbil batean damutuaraziko gaituen praktika forestalik.

Hau guztia kontuan hartuta, Larrabetzuko Udalak abian jarriko du herrian basoak erosteko prozesua, udalerrian beste baso-politika bat egiteko. Urtean diru bat erabiliko dugu, aurten 15.000 € pinu edo eukaliptozko basoak erosteko eta, ondoren, beste baso mota batzuk martxan jartzeko eta mendien kudeaketa jasangarria, askotarikoa eta gardena garatzeko, baso mistoak eta espezie autoktonoak abiapuntutzat hartuta eta biodibertsitatean oinarrituta.

Lehenengo urratsa lurrak erosteko prozesua eskaintza publiko baten bidez abian jartzea izango da. Basoaren prezioa eta ezaugarri bereziak baloratuko ditugu, udal-teknikariak aztertu eta hirigintza-batzordeak baloratuko dituenak erabakia hartzeko.

Aldi berean, jabetza publiko hori kudeatzeko aukerak mahai gainean jarriko ditugu. Udalaren zuzeneko gestioa edo beste aukera batzuk.

KATUAK, BABESA ETA KONTROLA

Gero eta herri gehiagotako Udalek eta boluntarioek katuen koloniak elkarlanean kontrolatzen dituzte. Larrabetzun, iaz, herriko bizilagun batzuk, boluntarioak, koloniak kontrolatzeko prozesua hastea proposatu zuten. HEA (Harrapatu, Esterilizatu eta Askatu) metodoa abian jarri dugu, Lehenik eta behin, udalak esterilizatuko ditu talde horrek harrapatzen dituen katuak. Horretarako 1.000 € erabiliko dira aurten.

Horrekin kolonien kontrolik gabeko hazkundea saihestu nahi da. Parke publiko batean leku txiki bat ere prestatuko dute bizilagunek, katuak modu kontrolatuan elikatzeko.

Gogoan izan debekatuta dagoela espazio publikoetan animaliak elikatzea.

This article is from: