1 minute read

BERDINTASUN AUKERAK

Next Article
OBRAK

OBRAK

BERDINTASUN AUKERAK, BARRUTIK HASITA

Abisu edo ohar itxura duten kartelek ematen diote ongi etorria Larrabetzura sartzen den orori. “Larrabetzun euskaraz bizi gara”, dio lehenak. Udalerria UEMAn sartu zenean, Larrabetzu euskararen arnasgunea dela adierazteko jarri zen lehen hura. Bigarrena jarri da orain, morez: “Eraso sexisten kontra”, dio seinaleak. Joan den maiatzean kokatu zituen kartelak Larrabetzuko Udalak herri sarreretan. Baina, kartelak edo seinaleak jartzea ez da nahikoa; ez du berez dagoen errealitatea aldarazten. Horregatik, eguneroko jardunean begirada feminista txertatzea ezinbestekoa dela jakitun, lanean hasi da Udala, eta bere buruari begira jarri da horretarako.

Advertisement

Mugimendu Feministak urteak daramatza erakunde publiko politikoetan begirada jarrita. Botere guneetako jarduerak aztertzea eta bertan proposamenak egitea oinarrizkoa izan da mugimendu feministarentzat, eta erakunde publikoetako ordezkari zein langileek zeregin eta zeresan handia dute bide horretan. Izan ere, Udaletik bideratutako politika edo jarduerek herritar guztien errealitatean eragin dezakete, eta baita aldaketa sozialak eragin ere. Egoeraz jabetuta, gaiari heldu dio Larrabetzuko Udalak: politika feministei buruz gogoetatzeko eta aurrera begirakoei buruz jarduteko, formazio saioak egin dituzte azken hilabeteotan udal zinegotzi eta langileek, Emagin elkarteak lagunduta.

Motzean, hauexek izan dira bertan landutakoak: • Udalean politika feminista bat garatzeko oinarrizkoa den kontzientzia hartzea. • Politika feminista garatu ahal izateko, oinarrizko trebakuntza jasotzea. • Politika feminista praktiko batera begirako proposamenak lantzea. • Udaleko egoera, kezka, oztopo eta beharren inguruko hausnarketa bultzatzea. • Etorkizuneko erronka eta beharrak identifikatzea.

Datozen hilabeteotan ildo beretik lanean jarraituko du Udalak; barne mailako formazioan, zein herritarrekin hartu eman etengabean. 2020-2021 ikasturtean hainbat jarduera bideratu ditu, denak ere formazio feminista arlo anitzetan lantzeko; eta, datorren ikasturtean ere bide berean lanean jarraitu nahi du.

This article is from: