3 minute read

Larrabetzu 2030

Next Article
LURREN EROSKETA

LURREN EROSKETA

Datorren irailaren 25ean 6 urte beteko dira Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zutela: pertsonen, planetaren, oparotasunaren eta bake unibertsalaren aldeko ekintza plan bat, Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GIH) dituen aliantza eredu baten bidez, 2030erako garatu beharrekoa.

2015eko irail urrun hartan aho batez onartu ondoren, 193 herrialdek onartu zuten premiazkoa zela gure gizartearen erronka handiei erabakitasunez ekitea eta aurre egitea, 2030. urtea baita erronka horiek gauzatu ahal izateko jomuga.

Advertisement

Euskadik hasieratik agertu zuen Agenda 2030ekiko konpromiso argia, hainbat adierazpen, ekimen eta ekintzaren bidez. Konpromiso horretara deituta daude, ez bakarrik Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundia, baizik eta, batez ere, tokiko gobernuak, udalerriak eta eskualdeak, lurraldearen zuzeneko kudeatzaile diren aldetik, eta horiekin batera, elkarreragiten duten eragile sozioekonomikoak, gizarte zibila eta enpresa sektorea.

Izan ere, 2030 Agendak, sortu zenetik, eta gaur egun ere hala egiten du, konpromiso irmoa planteatzen zuen lurralde dimentsioarekin eta eskualde eta toki mailara egokitzearekin.

2030 Agendak esparru komun bat eskaintzen du, Administrazioaren maila guztietan, garapen jasangarriko estrategia integralak definitzeko eta, estrategia horietatik abiatuta, pertsonei modu jasangarrian bideratutako politika publikoak planifikatzeko eta ezartzeko.

Udalok, herritarrengandik hurbilen dagoen Administrazioa garen aldetik, funtsezko pieza gara prozesu honetan eta mundu mailan definitutako estrategia tokiko eskalan lurreratzeko lanean. Udalerri bakoitzak bere hausnarketa egin behar du Agenda 2030ek eskaintzen dizkion aukerei buruz, eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GIH) irismena eta edukiak tokiko errealitatera egokitu behar ditu. Gaur egun, garai gorabeheratsuak bizi ditugu, zalantzazkoak. Pandemia betean bagaude ere, COVID-19 krisia mundu guztiari eragiten diola

jakinik, bizi dugun zorigaitz horren irtenbidea ikusten hasteaz gain, gizarte gisa ezaugarritzen gaituen ahultasuna eta zaurgarritasuna pairatu ditugu geure baitan. Berreraikuntza sozial eta ekonomikoak, 2030 Agendaren oinarrizko printzipioetatik abiatuta, ziurtatu behar du inor ez dela atzean geratuko, lurralde bat ere ez dela atzean geratuko.

Jarduteko esparru orokor bat dugu, tokiko kudeaketa eta inpaktukoa, ibilbide orri garrantzitsu eta adostu gisa eratzen dena, bai berehalako inpaktuei erantzuteko, bai epe ertain eta luzeko begiradan, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan egin beharreko eraldaketei dagokienez, haien ondorioak saihesteko eta gizarte erresilienteagoak sortzeko.

Larrabetzuko Udala prozesu horretan ari da lanean, gure tokiko planak, plan orokorrak eta plan sektorialak aztertuz, GIHen ikuspegitik, bidearen zein puntutan gauden kontrastatuz eta gako horretan lan eginez Larrabetzu 2030 Estrategia definitzeko.

El próximo 25 de septiembre se cumplen 6 años de la aprobación, por parte de Naciones Unidas, de la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible, un plan de acción a favor de las personas, el planeta, la prosperidad y la paz universal, a través de un modelo de alianzas con 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS), a desarrollar para 2030. La Agenda 2030 planteaba desde su nacimiento, y lo sigue haciendo hoy en día, un compromiso firme con la dimensión territorial y su adaptación a escala regional y local.

Los Ayuntamientos, como Administración más cercana a la ciudadanía, somos pieza clave en este proceso y en el trabajo de aterrizar en la escala local una estrategia definida a nivel mundial. Cada municipio ha de realizar su propia reflexión sobre las oportunidades que le brinda la Agenda 2030 y adaptar el alcance y contenidos de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) y sus metas a su realidad local.

Hoy en día vivimos tiempos convulsos, de incertidumbre. Aún en plena pandemia, conscientes de que la crisis COVID-19 está afectando a todo el mundo, más allá de que empecemos a vislumbrar la salida a esta desgracia que nos ha tocado vivir, hemos sufrido en nuestras propias carnes la debilidad y vulnerabilidad que nos caracteriza como sociedad. La reconstrucción social y económica, a partir de los principios base de la Agenda 2030, debe asegurar que ninguna persona quede atrás, que ningún territorio quede atrás.

Desde el Ayuntamiento de Larrabetzu estamos trabajando en este proceso, analizando nuestros planes locales, los generales y los sectoriales, desde la perspectiva de los ODS, contrastando en qué punto del camino nos encontramos y trabajando en esta clave para definir la Estrategia Larrabetzu 2030.

This article is from: