Barne hausnarketa gazte asanblada

Page 1

LAUDIOKO GAZTE ASANBLADAREN BARNE HAUSNARKETA: GAZTE ASANBLADA


Txosten honetan Gazte Asanbladaren inguruan egindako hausnarketan (2013/12/24) jasotako ideiak daude. Eztabaida hiru bloketan banatu genuen: Azterketa orokorra, egoera, funtzionamendua eta helburuak. Lehen hiru blokeak egiteko hiru taldetan banatu ginen eta bloke bakoitzari zegozkion galderak eztabaidatu eta erantzuteari ekin genion. Ondoren, hiru taldeak berriz batu eta talde txikietan komentatutakoak komunean jartzeari ekin genion. Txosten honetan azaltzen diren ideiak talde bakoitzak paneletan apuntatutakoak dira, hitzez hitz jasoak. Helburuen blokea, aldiz, denok batera egin genuen, txandaka bakoitzak bere ideiak plazaratzen. 15-20 pertsona inguru bertaratu ginen goiz hartako zitara. Hortaz gain, talde guztiek batera eginiko eztabaidetan hartutako hainbat apunte jasotzen dira, Azterketa orokorraren eta Egoeraren blokeen amaieran.

AZTERKETA OROKORRA Gazte Asanblada bai ala ez? Zergatik? A TALDEA *Gazte Asanblada bai, ekintza kulturalak egiteko. Jendeak ez du behar bezala ikasten. *Gazte Asanblada beharrezkoa da gazteen aisialdirako eta baloreak sustatzeko ere bai. *Gazte Asanbladaren belaunaldi aldaketak eta funtzionamendua ziklikoak dira. Ziklo hori osasuntsua da? *Gazte Asanblada politizatua dago, jende zehatz bati bideratua. B TALDEA *Gazte Asanblada beharrezkoa da, gazteon beharrak guk nahi dugun moduan asetzeko. *Gazte dinamika ----- antolatu nahi diren ekintzak. *Alternatiba autogestionatua da: librea eta autogestioaren bidez aurrera eramatekoa. *Aktibatzeko balio du. *Irekia, mundu guztiak bere ideiak plazaratzeko. *Funtzionamendua: Parte hartzaile guztiek garrantzi berdina. *Kausa eta proiektu baterako militantzia: Konfiantza sortu eta herriarentzat (besteentzat) lan egin.


C TALDEA *Bai, beharrezkoa da. Gaur egun ez dauden ekintzak gazteriari eskaintzeko, balio batzuen barruan (autogestioa‌). *Beharrezkoa da (gazte problematika lantzen duten beste eragile batzuk dauden arren). Aisialditik hurbilago dago. *Gazte mugimendua indartzeko gune garrantzitsua. *Gaztetxea kudeatzeko erreminta ona. *Alderdi edo mugimendu zehatz batetik at dago. *Gazte erakundeak baino esparru murritzagoaren baitan mugitzen da (herria) *Pertsonalki aberasgarria da. *Gazte mugimenduko eragilerik gertuena da. *Gazte problematika zentzu zabalenean hartzen duen eragilea. *Herriko beste taldeekin harremanak izateak asko laguntzen du esparru zabal bat sortzen, beste eragileen arteko zubi/erdibidea: gaztetxea. TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO HAINBAT APUNTE *Gazte Mugimenduko kolektiborik zabalena da gazte asanblada, beste kolektibo batzuetan militatzeko zubi lana egiten duena. Gazte Asanblada normalean lehenengo kolektiboa da; hau da, gazteek ezagutzen duten lehenbiziko kolektiboa da. Oinarri antikapitalista eta antipatriarkala izan behar du. Gazte Asanblada guztien filosofia berdina izan behar du eta gazte asanbladatik pasatzen den jendearen arabera lan egiteko era eta baloreak aldatu daitezke filosofia alde batera utzi gabe. *Gazte Asanblada batek gazteen beharrak bete behar ditu.

EGOERA Nola ikusten duzue dagoela Gazte Asanblada gaur egun? Ze indar-gune ditu? Ze gabezia? Zeren beharra dago? A TALDEA *Espazio fisiko baten presentzia (Gaztetxea) oso positiboa da. Hala ere, ahulgune bat ere sortzen du, Gazte Asanblada Gaztetxean asko zentratzen baita. Ekintzek indar-gune eta ahulgune ziklo batean murgil gaitzakete.


*Baloreen lanketan itsutzen gara eta gainera balore horiek ez dira ondo lantzen. Herrira zabaltzeko beharra dago, gazteen beharrak asetzeko. B TALDEA *Onurak: Hurbiltasuna, jende ezberdinaren bilgune izatea, pentsamendu eta iritzi margen handia egotea… *Gabeziak: Herriarekiko eragin nahikorik ez izatea, Laudiori baino kanpokoei irekiagoa egotea, helburu finko eta orokorrik ez egotea, jarraikortasun eta konpromiso maila, Gaztetxearen ghetto itxura (politizatuak gaude?)… *Landu behar dena: politizazioa (gazteek mugimendu politiko baten barruan ikusten dute Gazte Asanblada). Ez da kantitate kontua, kalitate kontua baizik. Gizonezkoen nagusitasuna ere landu behar da.

C TALDEA *Jendeak lan egiten du baina lan-kopurua ez da berdina pertsona guztien artean. *Jendea erretzeko aukerak daude. TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO HAINBAT APUNTE *Ahuleziak: Herriarekiko eragina ez da oso handia. Herrian eragin handiagoa sortu behar dugu, herriko gabeziak betetzen. Gaien lanketa ez dago herrira bideratua, eta jendearen konpromisoa izateko horien problematikak landu beharko genituzke. Gazte Asanblada herrira begira ez da irekia eta horrek politizatuta dagoenaren eskutik dator. *Indarguneak: Gazte batek zerbait egiteko beharra ikusten badu Gazte Asanblada eragilerik zabalena da. Herriari begira antolatzen da, jende ezberdin asko biltzen da Gazte Asanbladan. Horregatik pentsamendu ezberdin askok egiten dute topo eta hori aberasgarria da Gazte Asanbladarentzako.

……………………………………………….. Gazte Asanblada itxia dela uste duzu? Zergatik? Ze egin ahalko litzateke irekiagoa izateko? A TALDEA *Oso itxia da. Lokal bat dirudi (gaztetxea) kanpotik ikusita. *Oinarri sozial baten falta dago. *Talde edo kolektibo itxi bezala funtzionatzeak gure burua erretzeko arriskua dakar.


*Jendea erakartzeko erremintak badaude: Jaietako herri bazkaria, esaterako. Beste ekintzetan ere horrelako harrera lortzea da helburua. B TALDEA *Ghetto itxura daukagu. *Guretzat irekia izan arren, herriarentzat ez da irekia. *Puntu bateraino, itxierak segurtasuna ematen digu. Militantzia da ireki beharrekoa. *Ondorioz: herriarentzako ekintzak eginez irekiko gara. C TALDEA *Nahiz eta gazte asanblada irekia izan kanpoko jendeak itxia dela uste du. TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO HAINBAT APUNTE *Ez dugu uste Gazte Asanblada itxia denik, nahiz eta kanpoko jendeak kontrakoa esan. Zentsu batean itxia izatea ez dago txarto, egin nahi den ekintzaren arabera. Jendeari zabaldu behar dena, konpromisoa eta “militantzia” da. Herriari begira askoz zabalagoa izan behar dela uste dugu eta herritik eta herriarentzat lan egin behar dugula.

……………………………………………….. Nolakoa iruditzen zaigu Gazte Asanbladak euskararekiko duen jarrera? Zergatik? A TALDEA *Azaleko jarrera da. *Euskararen lanketari arreta gehiago eman behar zaio. *Gaztelerak indar gehiegi du. *Kanpo komunikazioa euskaraz egiten da, eta hori positiboa da. *Laudion euskara bultzatzeko eremu bakarrenetako bat da Gazte Asanblada. B TALDEA *Euskararekiko jarrera ahula. Hala ere, kanpora begira (kartelak, publizitatea) euskaraz egiten da. Gaztetxea gune euskaldun moduan ikusten da. C TALDEA *Egunerokotasunean euskararen erabilera sustatu behar da.


*Gazte Asanbladaren ekintzetan euskara izan behar da gure hizkuntza. Hala ere, esparru batzuetan gaztelera erabili behar dugu. TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO HAINBAT APUNTE *Gazte Asanblada herriari begira gune euskalduna da. Orain barrura begira landu beharko genuke.

…………………………………………………. Asanbladan emakumezkoen presentzia parekidea dela uste dugu? Ez izatekotan, ze egin ahalko litzateke egoera aldatzeko? A TALDEA *Historikoki gizonak nagusitu dira. *Rolak oso definituta. *Barne lanketa bat egin beharra (beste iritzi batzuk azaldu dira esanez naturaltasun osoz jokatu behar dela, lanketarik egin gabe). B TALDEA *Ez da parekidea, emakumeak ez dira bertaratzen. *Ondorioz: Feminismoa gehiago landu. Emaioni ateak ireki gaztetxea leku fisiko moduan erabiltzeko eta gazte asanblada ere. Beraiekin hitz egin, gazte asanblada eta Emaionen arteko hausnarketa bultzatuz. C TALDEA --------TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO HAINBAT APUNTE *Argi dago Emakume eta gizonezkoen arteko asistentzia maila ez dela berdina. Gazte Asanblada ez da parekidea, beraz. Feminismoa gehiago landu beharko genukeela uste dugu. Jarrera, ekintzak… hausnartu beharko genuke, eta horretarako laguntza eskatu ahal zaio Emaioni.


……………………………………………….. Ze nolako eragina du Gazte Asanbladak herrian? Ze nolako eragina izan beharko luke? A TALDEA *Gazte Asanblada irekia izan behar da, herriari zabaldu behar da. *Baloreek herriarekiko irekiera mugatzen dutela eztabaidatu da, eta baita baloreak estetika izatera mugatzen direla. B TALDEA *Gure erakartzeko ahalmena positiboa da. *Gazte Asanbladak ez du herriari begirako lan nahiko erakusten, edo ez dugu egiten. *Ondorioz: Adibidez, gazteak ekintzak antolatzera bultzatu, erakarri baino, bultzatuz. *Harremanak handitu beste gazte eragileekin (eragile batzuekin beste batzuekin baino harreman handiagoa dugu). C TALDEA *Gazte Asanblada herrira heltzen da baina gero emaitzak ez dira ikusten. *Herriarekin harremanak sustatzeko ekintza batzuk Gaztetxetik kanpo egitea proposatu da. *Gaztetxea tresna bat da, baina beste esparru batzuk aztertu behar dira. TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO HAINBAT APUNTE *Lokaletara joaten garen kolektibo bakarra gara, eta hori aprobetxatuz lokaleko gazteei haiek ekintzak antolatzea proposatu ahal zaie. Jendeak itxia dela pentsatu ez dezan ekintza batzuk kalean antola ditzakegu. Haien (gazteen) proposamenak landu eta gaztetxera eraman. Gazteak gauzak egiteko aktibatu behar ditugu. *Gazte Asanbladak herriko beste eragile batzuekin ze nolako erlazioa daukan pentsatu beharko luke, eta ze nolako harremanak izatea gustatuko litzaigukeen, adibidez, Jaiak Koordinakundearekin.

………………………………………………..


FUNTZIONAMENDUA Gazte Asanblada hierarkikoa dela uste dugu? Kide batzuen iritziak garrantzi gehiago dauka beste batzuenak baino? Zergatik? A TALDEA *Bai, esperientziak eta karismak konbikzio maila handiagoa dauka. *Hierarkikoa izatea ez da guztiz txarra. Esperientzia gehien daukatenei arlo batzuetan gero garrantzi gehiago ematen zaie. Hau ekiditeko ardura banaketa egitea ondo dator. Asanbladetan norbaiten iritzia beti aurrera eramaten dela esan behar da. B TALDEA *Ez da hierarkikoa nahiz eta jendeak batzuetan hierarkikoki jokatu (esperientzia/iniziatiba falta). *Kide guztien iritziak garrantzi berdina du. Batzuek iritzia emateko beldurra dute. C TALDEA *Pertsona zehatz batzuek ezagutza konkretua dute esparru konkretu batean. *Iritzi batzuk beste batzuk baino gehiago nabarmentzen dira. *Asanbladara jende asko hurbildu arren partaide aktiboak gutxi dira eta horien iritzia gailendu ohi da. *Asanblada horizontala egiteko ahalegina egin behar da. *Parte hartzea bultzatu behar da. *Ezagutza ezberdinen transmisioa; ikasi zein irakasteko grina eta borondatea piztu behar dira.

……………………………………………….. Gazte Asanbladak loturak ditu mugimendu politikoren batekin? Ze nolakoak? Izan beharko lituzke? A TALDEA *Bai, baditu. Ez ditugu bilatu baina errealitate bat da. Gazte Asanbladak ez du lotura alderdi politiko batekin, baina mugimendu politiko batekin bai.


*Balore batzuk konpartitzen dira baina ez du alderdi baten ildoak jarraitu behar. Egoera eman da eta nahi gabe geratzen da. Baloreak zabaldu herriko gazteengan. B TALDEA *Hurbiltasun ideologikoa dago, lotura ez. C TALDEA *Bai, lotura dago. *Eragina nabarmena da. Hein batean lotura historikoak dira. *Ez dago afiliazio politikorik. *Azkenaldian funtzionatzeko modu autonomoa eraman du. (Udalarekin urrunketa). *Asanbladaren helburuak politikoak dira.

……………………………………………….. Ze nolako harreman maila izan beharko luke Gazte Asanbladak udalarekin? Diru-laguntzarik onartu beharko litzateke? A TALDEA *Gaztetxea leku publiko bat da eta udalarekin harremana izan behar dugu argia ordaintzen digulako. Erlazio ona izatea udaletxearekin edozein partidurekin izanda ona dela uste dugu. Diru-laguntzak onartu beharko lituzke Gazte Asanbladak, baldintza barik. Baina ez gara bakarrik diru-laguntzetan oinarritu behar. B TALDEA *Diru laguntzarik ez. Harreman zuzenik ez. Baina, herritarrak garen heinean, udalak dituen baliabideak erabiltzeko aukera daukagu. C TALDEA *Diru laguntzarik ez litzateke onartu beharko. *Gazte Asanblada guztiz autonomoa izan beharko luke. Udalak ezin du baldintzatu asanbladaren aktibitatea. *Udalaren ekintza eta proiektuetan parte hartu gure baloreekin bat egiten duten heinean.

Ze nolako lana egin beharko luke Gazte Asanbladak herriarekiko? Nola?


A TALDEA *Gaztetxea Gazte Asanbladaren tresna bat izan behar du, baina ez tresna bakarra. Herrian lan egin beharko genuke. Herria beste tresna bat bezala erabili beharko genuke. *Gazte Egunak, Olinpiadak, Kale kontzertuak‌ B TALDEA *Errealitatea ulertu, onartu eta hortik abiatu. *Herria esparru fisiko bezala hartu. C TALDEA --------

HELBURUAK *Herriko problematikei aurre egitea. *Gazteen problematikak landu, eta herrira mugatu. *Laudioko hutsuneak identifikatu eta hauek bete. Barne formazioa egitea ondo egongo litzateke. * Gazte Asanbladaren oinarri soziala eraiki eta jendea modu ezberdinetan inplikatzea, dinamikak sortzen. *Gazteria antolatu! *Gazteria piztu. *Laudioko gazteriaren ordezkariak izan. *Elkarlana zabaldu. *Gazteria osoa tresna bihurtu. *Gazte Asanbladak gazteak ordezkatu behar ditu baina balore batzuen baitan. *Malguak izan behar gara, baloreak eta Gazte Asanbladaren filosofia mantenduz. *Laudion jendea Gazte Asanbladaren parte sentitu behar da.


GAZTE ASANBLADAREN BALOREAK Gazte Asanbladaren hausnarketa egin zenean asanbladaren baloreak zeintzuk diren zehaztearen beharra ikusi zen. Horretarako beste bilera bat deitu zen, zeinetara sei pertsona bertaratu ziren. Beste bi pertsonek euren ekarpena internet bidez mezu bat bidaliaz helarazi zuten.

Internet bidez jasotako balorazioak *Gazte asanblada argi dago espazio alternatibo bat izan behar dela balore batzuekin baina ahalik eta irekiena izan behar dela uste dut. *Gazte asanblada politikoki zein ekonomikoki autonomoa izan behar den proiektua da, inolako arraza, erlijio, jatorri, klase, zein genero edo sexu aukera diskriminazio gaitzesteko eta gainditzeko helburua izango duena.

Eztabaida (2013/12/27) *Gazte Asanblada proiektu autogestionatu eta politikoki autonomoa izan behar du, alternatiba antikapitalista bat eraiki behar duena inongo ideologia edo ildo politiko konkretu batean murgildu gabe. -ERRESPETUA nabarmendu da edozein motatako diskriminazioak gainditzeko bidean -Balore zerrenda hau atera da: Autogestioa Errespetua Alternatiba antikapitalistaren eraikuntza Euskara Elkartasuna eta elkarlana → Herriko eragileekin lanean aritzeko beharra ikusi da Feminismoa Ekologismoa -Gazte Asanbladako kideok kontsekuente izan behar dugu Gazte Asanbladaren baloreekin, eta hainbat punturen inguruan (Feminismoa, ekologismoa...) irakurketa eta lanketa sakon bat egiteko beharra ikusi da. -Balore hauen orokortasuna azpimarratu da, Gazte Asanbladaren ekintzak balore hauen baitan egingo diren arren , Gazte Asanbladaren ekintzetara datorren jendearen aniztasuna nabarmendu da eta malgutasunez jokatu beharra dagoela.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.