Laudioko gazte asanbladaren akta 2013 05 26

Page 1

Laudioko Gazte Asanbladaren akta 2013-05-26 Jardunaldi antikapitalistak *Detaile batzuk falta dira konfirmatzeko: Amankomun taldea prest dago larunbatean jotzeko Arama Xekin. Hortaz gain, Oier Velezek bere lagun batzuei galdetuko die ea posible duten jotzea (hip-hopa egiten dute). Hortaz gain, Emaionen hitzaldiaren izena zehaztea falta da. Konfirmazioa biharko (asteartea). *Kartelak: Jardunaldien 150 kartel ateratzea pentsatu da. 100 zuri beltzean eta 50 kolorez (kostua 30 eurokoa izango litzateke). *Larunbatean, bazkaria baino, luntx bat jartzea pentsatu da, dohakoa izango litzatekeena. Luntxerako bakoitzak patata tortilla bat edo dena delakoa eramatea pentsatu da. *Greba egunean zein taberna eta lokaletatik banatzeko eskuorria egitea pentsatu da (250 inguru). Eskuorriaren eredu bat egin da, hemen ikusi daitekeena: http://issuu.com/laudiokogazteasanblada/docs/gazteok_inurri_lanean_3/1 Biharko (asteartea) arratsaldeko kedadan bertaratzen garenon artean moldatu dezakegu eta bertsio definitboa atera. Gaztetxea *Soinu mahaia erosi da eta larunbateko kontzertuan frogatu zen lehen aldiz: mahai potentea da, auker asko ematen dituena (380 euroko kostua suposatu du). *Pankarta rollo berria erosteko beharra ikusi da (zerrenda bat jarri da gaztetxeko kortxoan behar diren material guztiekin). *Ekipoa gordetzeko kutxak batzuk enkargatu dira. Fan Hemendik *Iragan asteazkenean egin zen bilera beste eragileekin, eta hau da pentsatu zena: -Ekainak 14, ostirala, institutoan mahainguru moduko bat antolatzea, Guardia Zibilaren errepresioa jasan duten eta/edo laudioko kuartelaren historia ezagutzen duten hainbat aiaraldearren parte hartzearekin. -Eskuorriak egitea (tebernetatik, lokaletatik... pasatzeko) -15ean 19.30etan manifestazioa eta gero kontzertuak Gaztetxean gastuei aurre egiteko. Talde hauekin kontatzea pentsatu da: Habemus Papam (konfirmatuta), Bortitz (konfirmatuta) eta Musikberbena (konfirmatzeke). Jaiak Ostiralean egin zen Txozna Batzordearen bileran hauek dira Gazte Asanbladari egokitu zitzaizkion turno definitiboak: *Abuztuak 15 (txupinazoa): 10+5 pertsona 13:00etatik 17:00etara. *Baserritar egunean 00:00etatik 4:00etara. 10 pertsona


*Koadrilen eguna: Bokatak 20:00etatik 2:00etara. 5 pertsona. Aurrerago jendea apuntatzen hasi beharko gara! Greba Ostiralean egin zen asanbladan 29ko borroka egunaren eta 30ko grebaren inguruan mintzatu zen (zer egin, nola...). Atzo borroka eguneko kartelak jarri ziren asanblada ostean eta lokaletatik pasa zen grebaren eskuorriak banatzen.

Biharko (asteartea) kedada 17:30etan gaztetxean grebarako dena prestatzeko! Animatu eta bertaratu!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.