Inurriak lanean. 2013ko azaroa

Page 1

GAZTEOK

inurri lanean azaroa 2013

zaindu maite duzun hori


II. JARDUNALDI AN Denbora pasatu da Laudioko Gazte Asanbladak I. jardunaldi antikapitalistak antolatu zituenetik. Ordutik hona, krisi kapitalistaren ondorioak gogortu egin dira bai Laudion eta baita Aiaraldean ere. Irailetik hona 689 pertsona gehiago pasatu dira langabezian egotera eskualdean, Horregatik, bizi dugun egoeraz jabetu eta hobeto ulertzeko II. Jardunaldi antikapitalistak antolatu ditugu. Honako egitarauarekin: *Fracking ez! Aiaraldearen hitzaldia: Plataformako kideek Fracking-a zertan datzan eta gure herria nola kaltetuko lukeen esango digute. *Situaci贸n del movimiento obrero y presxs politicxs hitzaldia: Juan Manuel Olarieta idazle eta abokatuak eta Suso Cela preso politiko ohiak eskainiko dute hitzaldia, eta Euskal Herriko egoeraren inguruan eztabaidatzeko aukera egongo da. Ondoren, Aitor Cuervo Taboada poetak olerki emanaldia eskainiko du. *Pegata erakusketa: Azaroaren 18tik 22ra Euskal Herriko pegata historikoen erakusketa egongo da Kultur Etxean, eta larunbatean aukera egongo da pegatinen elkartrukean parte hartzeko. *Bilboko auziperatuen hitzaldia: Aurreko Greba Orokorrean parte hartzegatik guztira 40 urte baino gehiago eskatzen zizkieten bilboko gazteek euren esperientzia kontatuko digute. *Aiaraldeko langile mugimenduaren oraina eta etorkizuna: Aceroseko gatazkaren bideo bat oinarri izanda, Aiaraldeko langileriaren gaur egungo egoeraz eztabaidatuko da.

PARTE HARTU NAHI? ASANBLADAK


NTIKAPITALISTAK guztira 3532 direlarik. Hala, Laudioko langabezia tasa %20,5ekoa da, EAEn dagoen altuenetakoa. Gainera, lan gatazkak ugarituz doaz gure herrian. Lipmesa enpresa, adibidez, itxi egin da, bertan zeuden 140 langileak kalean utziz. *Kontzertuak: Hortaz gain, gau partean kontzertuak egongo dira. Honako taldeekin: Bad Sound System (Hip-hop reggae Irundik), Duran (Rap borrokalaria Madrildik), Aizkorakada (Punk-rock Aiaraldetik), Landazuri Bad Fundation (hip-hop Aiaraldetik) eta Talde Sorpresa.

Hauek dira Laudioko Gaztetxean astero eskaintzen diren ekintzak:

*Gitarra jotzen ikasi nahi? Gitarra tailerra asteartero 17:00etan. *Zinema igandero 21:30etan

animatu eta bertaratu! IGANDERO GAZTETXEAN 18.00ETAN



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.