Laudioko Gazte Asanbladaren akta 2013-06-10 Alde Hemendik! Eguna Datorren larunbatean izango da Alde Hemenedik Eguna. Eta horren harira honako egitarau hau dago pentsatua: *Ostirala, ekainak 14: MAHAINGURUA Kultur Etxean (Guardia Zibilaren errepresioa jasan duten hainbat aiaraldearren parte hartzearekin). *Larunbata, ekainak 15: MOBILIZAZIOA Lamuza Plazatik 19:30etan. 22:00etan kontzertuak Gaztetxean: HABEMUS PAPAM, NAPALM H.C eta BORTITZ. Honen harira, turnoak eta ardurak banatu dira. Oraindik turno batzuk bete gabe daude. Animatu betetzera! Larunbatean 18:30etan taldeei harrera: Ereño. Taldearentzako afaria (Gure Aukeran): Josu, Ilazki eta Karmele. Afaria Gazte Asanbladako kindeentzat egitea ere planteatu da. Nor animatzen da afarira? (3-4 euro) Barra txandak: 20:30-22:30: …....... eta …............ 22:30-0:30: Ilazki eta Ander 0:30-2:30: Txabi eta Mari 2:30-itxi: Guille eta Aitor Pedidoak eta afarirako janaria: Karmele eta Josu
Jaiak Hauek dira hartuta dauden turnoak: *Abuztuak 15 (txupinazoa): 10+5 pertsona 13:00etatik 17:00etara. *Baserritar egunean 00:00etatik 4:00etara. 10 pertsona *Koadrilen eguna: Bokatak 20:00etatik 2:00etara. 5 pertsona. Hortaz gain, diru gehiago lortzeko, txanda gehiago egitea pentsatu da. Hauek dira goiko hiru txandei gehitzea pentsatu direnak: *Baserritar eguna: 4:00etatik itxi arte. 10 pertsona. *Odoloste Eguna: Bokatak egiten 5 pertsona 20:00etatik 2:00etara. Hortaz gain, jaietako momentu kableetan (txupinazoa, 16an arratsaldean parkean jolasak egiten direnean, odoloste eguneko gauean...) gaztetxea irekitzea pentsatu da.
Itoginak... gaztetxearen berrikuntza *Gaztetxeko itoginak konpontzeko aste honetan emango zaio Udalari ultimatuna. Bestela asanbladak hartuko du hori konpontzearen lana. Lan hori egiteaz gain, uda partean gaztetxea osoki berritzea plantaetu da. Asteartean, ohi bezala, kedada dago 17:30etan auzolanerako! *Kamerek eta, orohar, gaztetxeko tresna elektroniko guztiek ematen dituzten kalanbrazoak direla eta, “cable a tierra� bat jartzea pentsatu da (printzipioz udalak kableatua moldatzeko asmoa dauka). Jardunaldieb balorazioa *Balantze ekonomikoa ez dago guztiz egina. Baina badirudi gutxi gora behera 300 euroko pufoa egon dela, baina edari nahikotxo sobratu dela kontuan hartuta. Horren harira, balantzea positiboa dela ondorioztatu da, askoz diru gehiago inbertitzea espero zelako eta gainera halako kontutan inbertitzea ondo ikusten delako. *Jardunaldien harrera oso ona izan dela ikusi da. Hala ere, koordinazio falta egon dela ikusi da (ardura batzuk ez zeuden zehaztuta eta hitzaldien nondik norakoak ez dira aurretik ondo pentsatu). Hortaz gain, ia 24 orduko egitarau bat egitea baino, egun gehiagotako egitarau bat egitea pentsatu da (ekintza gutxiago egun bakoutzean). Horregatik, hurrengorako lantaldeak eratzea ikusi da, dena hobeto antolatua izateko.
Asanbladan komentatu den beste zeozer falta da? Ze iruditzen egindako balorazioa eta komentatutako gainontzekoak?