Laudioko gazte asanbladaren urteko balorazioa eta plangintza2015

Page 1

LAUDIOKO GAZTE ASANBLADA 2014aren balorazioa eta 2015erako plangintza 2014aren balorazioa (balorazioan atera ziren ideien zerrenda): *"Gauza nahikotxo egin dira. Egitarau oparo bat izan dugu eta jendearen parte hartzea ez da txikia izan. Koordinazio nahikotxo dago, eta gazte asanbladaren taldea talde moduan koordinatua dagoela neurri batean. Baina gauzak egiterako orduan arduradunak jarri behar dira gauzak ondo atera daitezen eta kudeaketa erraztu dadin". *"Egon dira ekintzak, baina ikusten da gauzak beti azken momenturako uzten direla. Baina jendearen aldetik konpromezua egon da, eta egon dena ondo egon da". *"Aspaldi egiten ez ziren gauzak egin dira: Frontoian ekintzak egitea, gazte eguna... mendi martxak..." *"Urtean zehar, denborarekin, indarra hartzen joan gara. Nik uste dut aldaketaren urtea dela, kartelen diseinua zehaztu dugu, ekintzak egin dira eta jendeak erantzun da, ta herriko mobida askotan sartu gara (sos laudioko lamuza parkea...). Egon gara presente herrian, herriagatik nahikotxo egin da lan. Nik uste dut horrela jarraituz gero ondo aterako direla gauzak, nahiz eta egia izan beti azken momenturako uzten ditugula gauzak". *"Kanpotik ikusita, astero ekintzak egin dira eta horrek jendearen konpromezua eta parte hartzea isladatzen du". *"Dena dela, Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak ghetto itxura izaten jarraitzen dute". *"Baina aldaketa nabari bat egon da. Orain duen ghetto itxura eta lehen zegoen ghetto itxura ez da bera. 2013-2014 ikasturtean ere eman zen aldaketa. Urtean zehar inoiz sartu gabeko jendea sartu da Gaztetxera". *"Egin diren ekintzak nahiko arrakasta izan dute, jendeak nahiko parte hartu du. Erakutsi dugu herrian badagoela jendea gauzak antolatzeko. Nolabaiteko zabalkuntza eman da aurten". *"Talde moduan ondo funtzionatzen dugula iruditzen zait, eta dinamika politak ateratzen ditugula urtean zehar, baina egia da dena azken momenturako uzten dugula". *"Nik uste zabaldu garela, eta horren adibidea izan da kontzertuetan musika-estilo ezberdinak sartu izana, eta horrek jende ezberdina gerturatzea ekarri du. Dena dela, ez dugu lortu beste kolektiboekin elkarlana egitea: gazte egunean nahi genuen saretze hori ez dugu lortu, gazte asanbladak soilik antolatu zuen. Baina pasa den urteko akatsetatik (kontzertuetako pufoetatik adibidez) ikasi dugu. Lapurreten kontua, baina, ez dugu konpondu". *"Oso polita izan da jendea etorri izana gauzak proposatzera (kontzertuak, hitzaldiak...)". *"Urteetan zehar jende kopuru ezberdina etorri da, batzuetan ez dugu lortu jende perfil batzuk gerturatzea. Ekintzen inguruan oso ondo, agian batzuk esplotatzea falta da (emakumeena, kasu). Hurbildu gara drogak bezalako kontuetara, eta ondo joan da. Gauza txikietatik gauza handietara, aurrera goaz". *"Inprobizatzeko joera mantendu egiten da. Egon da zabalkundean aurrerapauso bat"


*"Naturala izan da, rimaderoan egondakoa ez nuen espero (mota askotako jendea etorri zen)". *"Jendeak gauzak egiteko erabili nahi du gaztetxea, eta hori positiboa da. Musita estilo ezberdinak jartzea musika hori gogoko duen jendea eta bere lagunak etortzea dakar". *Hurrengo urterako helburua: "Eragileak Gaztetxera hurbilarazi eta Gazte Asanblada Gaztetxetik atera". *"Ekintza guztiek ez dute harrera bera izan. Baina ez dugu horregatik ekintzak egiteari utzi behar". *"Lokaletatik pasatzea nik uste dut positiboa dela jendearengan eragiteko, harreman zuzen bat latzen ari zarelako. Baina ez da uneoro egin behar". *"Komunikatiboki asko indartu gara. Akatsetatik asko ikasi dugu (aldizkaria, egutegia... funtzionatu duten kontuak mantendu ditugu eta besteak moldatzen joan gara). Diseinu aldetik estetika erakargarri bat lortu da. Komunikatiboki jarraitu beharreko puntuak (kartelak noiz/nork jarri etbr.) zehaztu beharra ikusten da". *"Udalaren harrera aldatu daitekeela jakin behar dugu. Traba gehiago egon daitezke. Gauzak aurretik eskatu beharko ditugu, alkatearen dekretuaren eskutan geratu ez dadin". *"Gauza pilo egin ditugu, baina jakin behar dugu zer puntutara arte egin dezakegun. Kontuz ibili gara ez erretzeko. Gauza potente asko datoz. Gauza potenteen ostean zer egin zehaztu behar da". *"Garbiketa eta txukuntasuna ez dira asko errespetatu. Hasi dira dinamika batzuk ez direla errespetatu (hilabeteroko lan egunak etbr.)". *"Obren aldetik geroz eta gauza konplexuagoak egin dira". *"'Hezurdura' bat egin da, urtero errepikatu daitezkeen ekintza batzuekin (Frontenis txapelketa, Malekoia abordatu, Patxaran Festa, Jaietako Bazkaria...)". *"Materila (kamisetak eta abar.) egin dira, eta hori positiboa da". *"Gauza batzuetarako alper hutsak gara". *"Lapurreten kontuarekin ez dugu gauza onik izan". *"Herri problematika lantzea falta izan da". *"Pasatu gara apur bat lan kargarekin, baina iritsi gara". *"Gazte Egunari begira, hilabete askotako plagintza egin zen, baina gero azken momentuan inprobisatu egin zen". *"Arazoen aurretik aurrera goaz". *"Emakumeen presentzia falta dago". 2015rako plangintza (atera diren ideiak):


*Busak antolatzea Euskal Herri mailako ekitaldi ezberinetara gerturatzeko: Eskualdeko asanbaldekin koordinatzea? -Ze lekutara? (Hatortxu? Durangoko azoka?) *Emakumeen presentzia falta dela eta: - Emaionekin zerbait landu martxoan? - Emakumezkoek osatutako musika taldeak ekarri? Azkenean hau da atera den ideia: - Tertulia bat egitea ikusten da. Baina ez tertulia puntual bat, prozesu baten hasiera markatuko duena baizik. *Obrak (uda partean egiteko): – Kristaleran zerbait egin (segurtasunari begira, elementu dekoratiboak jartzeari begira...) – Sukaldeko materialaren ordena. – Kanpoko murala bukatzea. (Lehiaketa bat egitea proposatu da, nahi duen orok mural proposamen bat helarazi dezan. – Halleko margoak eta zorua konpontzea. – (...) *Apirilean: Ortuaren aurkezpena eta ortuaren lan-egunak. *Orbeko eta Gazte Asanbladaren arteko egutegi komun bat egitea. Urteurrena komunean egitea? (ekainean?) *Gazte duatloia: Gaztilvestre? (irailean?) *Gazte Topaketak (Santa Luzia bezperan Santa Luzian?) *Urtean bat edo bi esposaketa egitea. *Bideo-flashmob bat egitea adostu da, urte hasierako spot moduan. *Sexualitate jardunaldiak? *Ganbara ikasgela publiko moduan kudeatzen uztearen proposamena berplanteatzea Udalari. *Etxebizitza: Iraila-abendua partean kanpaina egin etxebizitzaren problematikaren inguruan? Jardunaldiak? *Lan-gatazketan parte hartzea: Lan gatazka bat pizten denean enpresa-komitekoekin hitz egitea, gazte asanblada moduan nola lagundu ahalko genukeen galdetzeko (lan-gatazka azaltzeko hitzaldiren bat egitera gonbidatzea...) Herriko beste problematika batzuekin? Betiere modu autonomoan (beste eragileekin kontatu gabe) egitea ekidinez. *Kitarra tailerra? *Aiaraldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko martxa berreskuratzea. *(...)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.