Laudioko Gazte Asanbladaren akta 2013-05-19

Page 1

Laudioko Gazte Asanbladaren akta 2013-05-19 GREBA OROKORRA *Ostiralean Gazte Mugimenduaren eskualdeko asanblada egin zen eta hau planteatu zen: Martxoaren 29an, asteazkena, Borroka Eguna deitzea Laudion, goizean ekintza bat eginez eta eskualdeko asanblada eginez (gero herri bakoitzak egunaren baitan beste zeozer egitea ikusi dezake). Hortaz gain, Greban 7:00etako piketeetara deitzea eta arratsaldeko manifestazioan Gazte Blokea sortzea adostu zen. Eskualde mailako kartela eta eskuorriak aterako dira. Guzti honen inguruan eztabaidatzeko, Laudio mailan Gazte mugimenduaren asanblada deitzea ikusi da, ostiralean 19:00etan Gaztetxean. Asanblada horretarako propaganda egin eta jartzeko gaurko (astearteko) kedada erabiltzea pentsatu da. JARDUNALDI ANTIKAPITALISTAK Egitaraua ia-ia guztiz osatua dago. Holakoa izango litzateke: Ekainak 7, ostirala *18:30etan Olerki errezitaldi iraultzailea Pablo Haselen eskutik. (lotuta) *20:00etan “XXI. Mendeko sozialismoa” hitzaldia Venezuelako Kotsulatuko Kultur Delegatuaren eskutik. (lotuta) *22:00-23:00: Pablo Hasel eta Sobiehten kontzertuak. (lotuta) Ekainak 8, larunbata *12:00etan Euskadi-kuba elkartearen hitzaldia (Kubaren kontrako terrorismoaren inguruan). (lotuta) *14:00ak inguru: Bazkaria *16:00ak inguru: “Alperrikako bizien jabe” bikote akustikoaren emanaldia (konfirmatzeke, bestela Hilbete bikote akustikoa). *17:00-18:00etan Elikadura subiranotsari buruzko solasaldia (baratza elkartekoekin eta galdakaoko ortu okupatuetako kideekin hitz egin da, konfirmazioaren zain). *19:00-20:00 Patriarkatuari eta kapitalismoari buruzko hitzaldia Laudioko Emaion Emakume Taldearen eskutik. *22:00-23:00 Kontzertuak: Arma X raperoa ekartzeko aukera atera da. Asanbladan diru-muga bezala 300 euro jarri ziren. Gaur berarekin hitz egin da eta 300 eskatzen ditu + bidaia (asturiasetik). Hartzea ikusten da? Arma X raperoa Asturiasekoa zenez, kontzertua baino lehen bertako mehatzarien borrokaren inguruko hitzaldi bat eman dezakeen galdetzea planteatu zen. Baietz esan du. Hortaz gain, beste talde bat jartzea planteatu zen, baina ez da oraindik lotu. Kontzertuak izan bitartean, liburu, diska eta antzeko materialen distriak gonbidatzea pentsatu da, euren materiala eskaini dezaten. Hortaz gain, jardunaldietarako ardurak zehaztu eta banatzeari ekin genion. Oraindik jende gehiagoren beharra dago. Dagoen ardura batetarako prest ikusten bazara, beraz, ez izan dudarik!


*Kartela: Ereño-Alberto. (propaganda egiteko M30ko arratsaldeko manifan eskuorriak banatzea, pankartak egitea… pentsatu da) *Baimenak eskatu: Parkeko “ponpeya” erabiltzeko eta gaztetxen kontzertuak egingo direla jakinarazteko. *Gure aukera edo Basalarrina afari-bazkariak egiteko erreserbatu: Ilazki. *Ostiraleko afaria (taldeentzako): Alberto eta Julen. *Larunbateko afaria (taldeentzako): …….. eta …….. *Ostiraleko barra-txandak: 20:00-23:00: Ilazki, Ander 23:00-2:00: Txabi, Josu 2:00-itxi: ……. eta ……. *Larunbateko barra txandak: 20:00-23:00 Pello eta ……. 23:00-2:00 Aimar eta Markel 2:00-itxi ……… eta ………. Pedidoa, kanbioak, taldeentzako dirua: Josu Animatu eta parte hartu! Danon artean askoz hobe! Ze iruditzen zaizue jardunaldien asuntoa? Zerbait aldatu, kendu, beste era batera egingo zenukete? Bota lasai! FAN HEMENDIK *Fan hemendiken antolaketak aurrera darrai. Ekainaren 1ean Euskal Herri mailako prentsaurreko egingo da Altsasun. Aiaraldea mailan egongo den plateamendua zehaztu eta plagintza bat egiteko asanblada bat egitea pentsatu da asteazken honetan, maiatzak 22, Gaztetxean. Interesa duen oro bertaratu dadila! ASANBLADAN KOMENTATU EZ ZEN GAZUA BAT: Izarrek Zuin-erako erreportai bat egin nahi du (bi orrikoa) Gazte Asanbladaren inguruan. Gaurko (astearteko) kedadara etorriko da, asanbladakideen adierazpenak jasotzeko eta erreportajea nola enfokatu ikusteko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.