Laudioko Gazte Asanbladaren akta 2013-05-05 *Asanbladara hurbildutako jende kopurua: 4 pertsona. Jardunaldi antikapitalistak: *Jardunaldiak ekainaren 7an eta 8an (larunbat eta igandea) egitea pentsatu da. Izan ere, jardunaldiak grebaren inguruko hausnarketa bat egiteko baliatzea planteatu da, eta ekainaren 1eko astebururako oraindik grebari buruzko datu asko atera gabe egongo dira. *Momentuz bi hitzaldi lotu dira. Bata Venezuelako Kontsulatuarekin (ostiralean egitea planteatu da). Venzuelan langileak nola antolatzen ari diren azalduko lukete. Beste hitzaldia Euskadi-Kuba elkarteak eskainia (larunbat goizerako uztea pentsatu da), Kubako Iraultzaren gaur egungo egoeraren inguruan. Ze iruditzen zaizkiue? Bestelako hitzaldi/tailer/dena delakorik egingo zenukete? *Kontzertuen afera: Pablo Haselek ezin du larunbatean abestu, Gazteizen kontzertu bat duelako. Ostiralean posible izango luke. Hortaz gain, diru aldetik bi aukera eman ditu: sarrera 4 eurotan jartzea eta lortzen den dirua berarentzat, edo 600 euro+bidaiaren gastuak. Ze iruditzen zaizue? Eman zuen iritzia, ahalik eta lasterren komentatzeko eskatu baitigu. Pablo Hasseli deitzeaz gain, Sonieht taldekoei ere jotzeko eskatzea pentsatu da. Ekipoa: *Pasa den asteko asteartean musika-ekipoen denda bat duen Rokaren lagun bat joan zen Gaztetxera, ekipoa ikustera. Ekipo berri batentzako aurrekontua egin zigun: 3000 (ekipo horrek etapa eta pantalla autoamplifikatuak izango lituzke). Momentuz galdetu zaiona da ea pantailak, etapak eta monitoreak berrikusi ditzazkeen, ze egoeratan dauden ikusteko. *Ekipoa Gaztetxetik ateratzeko baldintzak zehaztu ziren: -Ekipo handia ezin da Gaztetxetik atera, atera daitezkeenak lau monitoreak eta etapa bat dira (sabuespen bezala aurtengo Aretako Jaiak, jada estatua zeukatelako). -Ekipoa Gaztetxetik ateratzen duen eragileak 70 euro ordaindu beharko ditu, eta zerbait apirtzen bada ordaindu. Ze iruditzen zaizkizue plateatutako baldintzak? Batenbat moldatu/kendu/gehituko zenukete? Fan Hemendik Eguna *Fan Hemendik egunean, momentuz, egitea planteatu dagoena honakoa da: Manifestazioa eta gero kontzertuak: Amankomun, Habemus Papa meta Never Surrender taldeekin hitz egitea planteatu da. *Diruzaintza: Kontzertuetako gastuak Gazte Asanbladak asumitzea planteatu da, eta gero barran lortutako dirua Gazte Asanbladarentzat izatea. Baina hori eztabidatu ondoren, pentsatu da agian hobeagoa izan daitekeela Fan Hemendik plataformaren parte izango den kolektibo bakoitzak diru bat jartzea eta diruzaintza bereizi bat eramatea. Ze iruditzen zaizue? Nola bideratuko zenukete? Kontzertuak
*Asanbladan zehar denbora nahikotxo egon gara kontzertu potenteak egitearen inguruan hitz egiten. Kontzertu potenteak egitea Gaztetxtearen eta Asanbladaren jendeaurreko itxura ona hobetze aldera. Gazte Asanbladaren helburua kontzertuak egitea den eztabaidatzen egon gara, baita gazte asanbladaren helburuez, filosofiaz… nahaspila handia azken finean. Atera den proposamen bat honakoa izan da: iraila partean jaialdi potente bat egitea (iñurrirock, gazte eguna… fomratu ezberdinak planteatu dira). Zer iruditzen zaizue? Nola bideratu dezakegu? ANIMATU HURRENGO IGANDEKO ASANBLADARA, GAUZA NAHIKOTXO BAITAUDE EZTBAIDATU, ERABAKI ETA ELKARTRUKATZEKO. Danon artean askoz hobe! Animauuuu!