Ayala

Page 1

Milaneko misterioa


 Emadazu kaxa! -mehatxatu zidan pistola batekin apuntatuz.  Nire gorpuaren gainetik! -erantzun nion dardarka. PUM! PUM! PUM! Hiru balek nire bihotza zeharkatu egin zuten. Nire izena Agirre da eta horiek izan ziren nire bizitzako 23 urteetan esandako azken hiru hitzak. Nire aita zenak beti esaten zuen “Neska hau diamante bat da”. Pertsona heldu baten arabera, neska ezin hobea nintzen. Arduratsua, heziketa onekoa, azkarra, pertsona ona … etab. Nire adineko pertsona batentzat, aldiz, beharbada, helduegia eta oso zentratua. Nire denbora librean historiari edo arteari buruzko liburuak eta aldizkariak irakurtzen nituen, hori dela eta, 5 urtez ikasitako historia karrera, serio hartu eta nire ikasketa bukatu egin nituen. Nire balorazio


propioa eginez, pertsona oso borrokalaria eta ausarta nintzen, eta nire bizitzako momentu guztiak disfrutatu egin nituen. 2006ko abuztuaren 3a zen, nire ikasketak bukatu egin nituen eta gobernuak emandako beka irabazi nuenez, Milanen praktika batzuk egiten nenbilen. Praktikak egiteko lehen eguna zen, lauretan altxatu nintzen gogotsu esperientzia berri eta interesgarriari hasiera emateko. Arropa erosoa jantzi nuen eta logura handiz hotelaren jatetxera joan nintzen, zukua eta kafe-esne bat hartu eta hotel ondoan turistei dirua ateratzeko zegoen taxi geltoki batera hurbildu nintzen eta bertan taxi bat hartu nuen. Gidaria, oso dotore jantzitako gizon erakargarria zen, hiru eguneko bizarrarekin eta zeruaren koloreko begiekin. Kopilotoaren eserlekuan jesarri nintzen eta akademian ikasitako italiarra erabili izan nuen lehenengo aldiz:  Verso la Chiesa di Santa Maria delle Grazie per favore -esan nuen ahoskera euskaldunarekin. Gidariak bere hagin zuri-zuriak erakutsi egin zizkidan eta irribarre dotorea bota zidan. Hamar minutu kotxean sartuta egon nintzen eta gero nik eskatu bezala Santa Maria delle Grazie elizara heldu nintzen. Bidaia lasaia izan zen, gidariak ez zuen tutik ere esan; beharbada bazekielako kanpokoa nintzela. Azkenik esan zidan:  Trentaicinque euro. Hogeita hamabost euroak eman nizkion eta taxitik alde egin nuen. Ikusi nuen lehenengo gauza parke handi bat izan zen. Parkea apaingarririk gabekoa zen eta honen ondoan, hainbatetan liburuetan eta aldizkarietan ikusitako Santa


Maria delle Grazie eliza zegoen. Goizeko bostak izanda, zerua ilun zegoen eta gizon zahar bakar bat kontuan hartu gabe plaza hutsik zegoen. Nire aurrean ikusten nuenak beldurrezko filma bat iruditzen zuen. Beraz, ibilera bizkortu egin nuen eta gizonaren ondotik pasatzean honako hau esan zidan:  Perdono.  Che cosa volete? –zer nahi zuen galdetu nion.  Sei Agirre? -Ea Agirre nintzen galdetu zidan. Nola jakin zuen ni Agirre nintzela? Badaezpada, baietz erantzun nion.  Sì perche’?  Egunon, nire izena Tizziano da eta eliza honetako arduradun gorena naiz. Ikertu behar duzun koadroraino eramango zaitut eta hamarrak arteko denbora edukiko duzu nahi dituzun azterketak egiteko. Hamarretan alde egin beharko duzu, mila turista pintura hori ikusteko etorriko dira eta. Gizon ezatsegina iruditu zitzaidan dagokionez, argalegia eta txikia zen.

eta

itxurari

Gela txiki bateraino eraman ninduen eta bertan Da Vinciren “Jesusen azken afaria” delako pintura erakutsi zidan. Ezin nuen sinetsi, hainbatetan telebistan agertu den koadroa erakutsi zidan! Margolanaren ondoan mahai handi batean koadroa ikertzeko erabilgarriak izango nituen hainbat tresna zeuden.  Bost eta erdiak dira; beraz, lau ordu eta erdi duzu koadroarekin nahi duzuna egiteko, baina hamarretan


guztia batuta egon behar da eta koadroa ukitu gabe. Goizeko bederatziak ziren, hiru orduz egon nintzen koadroaren historiari buruzko eta mezuari buruzko hainbat datu jartzen. Hamar orri bete nituen pinturari buruzko datuekin eta zen lan erreza izan. Baina bat-batean, lupa batez koadroaren azpialdean begiratzen ari nintzelarik, zenbaki txiki batzuk ikusi nituen: 3 1 20 1 17 19 5 20 21 13

Makurtu nintzen eta lupaz baliatuta zenbakiak orri batean apuntatu nituen, orria koadernotik askatu eta poltsikoan sartu nuen. Nire ustean, zenbaki horiek ez zeuden hor kasualitatez. Baina nik ez nekiena norbaitek ikusi ninduela zenbakiak orrian apuntatzen. Hamar bost gutxi ziren eta elizaren arduraduna nire bila etorri zen:  Bueno hamar bost gutxi; joateko eskatuko dizut. Nire gauzekin ekarritako motxila hartu nuen eta elizatik alde egin nuen. Elizako plaza orain jendez beterik zegoen,


gehienek tenpluari argazkiak ateratzen eta beste batzuek, ordea, elizara sartzeko kola egiten. Bueltatzeko, elizaren ondoko plazan taxi bat hartu nuen. Bidaia osoan zenbakiei azalpen bat lortzen saiatu nintzen, baina nire burura hainbat galdera etortzen zitzaizkidan. Nor idatziko zituen bertan? Zertarako? Zer esan nahi dute? Hotelera heldu nintzen eta nire logelara joatea erabaki nuen, bertan zenbaki horiei erantzun bat lortzen saiatzeko. Alde batetik, zenbaki horiei azalpen bat bilatzeak beldurra ematen zidan, beharbada hoberena izango zen nire auziak ez ziren gauzetan ez sartzea. Baina nire jakingura beldurra baino askoz handiago zen; beraz, bitan pentsatu gabe, misterio honekin aurrera joatea erabaki nuen. Nire logelan sartu nintzen eta bertan dagoen mahai batean, pinturako datuekin egindako koadernoa jarri egin nuen eta noski, orria praketan daukadan poltsikotik atera nuen eta koadernoaren bi orrialdeen artean sartu nuen. Jantziak kendu eta kamiseta luze eta zabala jantzi nuen egun oso berotsua zelako. Nire maletatik portatila hartu eta gero, mahaiaren aurreko aulkian jesarri nintzen. Bi orduz aritu nintzen zenbaki horiei azalpen bat lortu nahian. Eguerdiko ordu bata zen; hala ere, ikertzen erabilitako bi orduek ez zuten ezertarako balio izan. Ezin izan nuen nire burutik kendu zenbaki madarikatuak eta erlaxatzea erabaki nuen "Zenbaki gogaikarri batzuk baino ez dira, Agirre. Nire burua beste gauza batzuetan murgildu beharko nuke" Telebista piztu egin nuen, eta ohean etzan nintzen. Ordu erdiz zappinga egiten eman nuen baina egia esanda ez nion telebistari inolako arreta jarri. Nire buruan zenbaki ezezagun horiek biraka zebiltzalako eta hauekin batera galdera ugari.


Oso aspertuta nengoen eta bakarrik sentitzen nintzenez, telefonoa hartu eta nire arazoaz ahaztu nahian amari deitu nion.  Kaixo ama! Barkatu lehen deitu ez izana ... Bueno aspertuta nago orain, goizean joan izan naizelako ikerketak egitera ... Ondo interesgarria izan da baina lan zaila ... Hemen eguraldi eguzkitsua ... Bi egun barru bueltan nator ...... zortzietan ateratzen da Milaneko aireportutik baina ez dakit zehatz noiz helduko naizen ... Ez zaitez arduratu ama arropa nahikoa dut eta ez naiz inolako iskanbiletan sartuko....bale agur... nik zu ere. Baina hitz egiteari utzi orduko, ideia bikaina bururatu zitzaidan. Honako hau izan zen: zenbaki horiek letra batzuk ordezkatzen zuten eta zenbaki bakoitzak hizkia alfabetoan zein postutan zegoen adierazten zuen. Proba egin nuen eta hori eginez honako hau lortu nuen: Casa Presto. Casa Presto? Zer demontre esan nahi zuen horrek? Portatila piztu egin nuen eta interneteko bilatzaile batean sartu nintzen. Casa Presto idatzi eta hainbat erantzun lortu nituen, ordu bat suposatu zidan, nire ustean, erantzun egokia zena aurkitzeko. Honako hau esaten zuen: Casa Presto. Presto Avenue kaleren 15.atariko lehenengo solairuan kokatutako ostatua zen. Misterio honekin bukatzeko ideiarekin, jantzi eta etxe horretara joatea erabaki nuen. Taxi bat hartu nuen. Hiriko ingurumariko kalea zen eta eskalez beterik zegoen. Etxeak oso zaharrak ziren eta beraien artean ez zegoen ia tarterik. Baina gehien harritu ninduena izan zen zigarro bat ahoan eta galtza apurtuak jantzita zeramatzan 7 urteko inguruko mutil bat. Momentu batez


damutu nintzen hor egoteaz baina banekien gehiago damutuko nintzela Italiatik alde egitean, jakingurarekin ezin izango nintzen lasai bizi. Gidariak esan zidan:  È qui? Sei sicuro? –gidariari arraroa iruditzen zitzaion ni bezalako neska bat, nola esan, “itxura oneko” neska bat auzo horretan ibiltzea. Buruarekin baietz esan nion eta beldurrez baina ziur nengoen Casa Prestoraino iritsi nahi nuela eta nire buruan bueltak ematen zituen misterio horri erantzun logiko bat bilatzeko. 15.atariraino heldu nintzen, atea irekita zegoen, apurtuta ere, esan behar. Atariko hormak guztiz zikin zeuden eta kiratsak atzera botako luke edozein ausarta. Eskailera igotzean irristatzeko arrisku handia zegoen, eskailerak ardoz beterik zeudelako. Ardoarekin batera, zorua zigarrokinez beterik zegoen. Ostatuaren atean nengoen eta pentsatu gabe txirrina jo nuen. Bat-batean barrutik oihu batzuk entzun nituen:  NOR DA? ZER NAHI DUZU? -italieraz esan zuen.  Barkatu, Agirre naiz eta Euskal Herriko neska bat naiz. Badakizu “Jesusen azken afaria” margolanean agertzen diren zenbakiez zerbait? -esan nuen totel eginez. Atea ireki zuen eta 40 urteko gizon bat agertu zen. Ile urdina zuen eta bizar pixka bat ere, ni baino altuagoa eta haserre aurpegiarekin. Alkandora txuri zikin bat zeraman eta fraka motz batzuk, hasiera batean gizon hori ez zidan inpresio on bat eman, baina hor egonda ezin nintzen atzera bota.  Sartu -esan zidan boz larriaz. Eskutik heldu zidan eta bulego moduko batera eraman


zidan. Bulegoren erdialdean mahai handi bat zegoen eta paperez beterik zegoen. Hormak postit josita zeuden, postit horietan nik ebatzi nahi nuen misterioari buruzko hainbat datu agertzen ziren.  Norbaitek jarraitu zaitu?  Ez.  Esan dakizun guztia gaiari buruz! Italiara nola heldu nintzen azaldu nion, egindako ikerketa eta, noski, zenbaki horiei buruz nekien guztia.  Baina nork jarri ditu zenbaki horiek? Zertarako? Hori galdetu ostean isiltzeko eta entzuteko esan zidan.  Nik Manuel izeneko arkeologo valentziarra naiz, duela bi urte nire emakumearengandik banandu nintzen eta hori ez nuen ondo eraman; beraz, lanean oso gogor aritu nintzen. Hezur batzuen bila nenbilen, bereziki Jesusen hezurren bila. Hezur batzuk aurkitu nituen eta nire ustean Jesus de Nazaretenak ziren, ADN probak egin nituen eta ez nengoen oker. Hortaz, hezur horren probek positibo eman zuten. – ezer ulertu ez nuenaren aurpegia jarri egin nuen- Honek zer esan nahi duen? Jesus ez zela berpiztu eta, beraz, erlijioaren oinarri guztiak suntsitzen dira. Baina nik egindako ikerketak aurkeztu baino lehen dei bat jaso nuen Vatikanotik mehatxatuz. Orduan, nire etxetik alde egin nuen Italiaraino. Izenaz aldatu egin dut eta itxuraz ere bai, erlijioaren goiko karguak nire bila daudelako. Badakite Italian nagoela; duela sei hilabete dei bat jaso nuelako : “Italian zaudela dakigu zure onerako esadazu non dauden hezurrak”.  Esan zenion? -moztu egin nion.


 Ez, baina badakit egunen batean aurkituko nautela horregatik jarri nituen zenbaki horiek “Jesusen azken afaria” pinturan. Nire asmoa zen gizon edo emakumeren bat ikerketa egitera joaterakoan zenbaki horiek aurkitzea, mezu sekretua ebaztea eta niganaino etortzea. Hori izan zen burura etorritako ideiarik hoberena.  Baina nola lortu zenuen zenbaki horiek idaztea inor konturatu gabe?  Nireak pasatu nituen, baina abadeak alde egin zuen momentu batean denbora eman zidan idazteko.  Eta orain zer? –galdetu nion.  Beraiek ez dakite zuk dakizula, neska, nire azkeneko esperantza zara.  Zein da plana?  Ez daukagu denbora nahikorik. Bihar goizeko 6etan zure hotelaren kotxe ilun baten barruan egongo naiz ADNko probak eta Jesusen hezurrak dauden kaxa emango dizut, eta gero nire lankideak Mercedes gorri batez zu bilatzera etorriko da eta Milaneko poliziarengana eramango zaitu. Nik Amerikako Estatu Batuetara alde egingo dut. Ados?  Bai, baina txarto ateratzen bada?  Nik esan dizudana egiten baduzu, ez da ezer txarrik pasatuko. Nire hotelaren helbidea esan nion. Plan ona ematen zuen, baina, bihozkada bat izan nuen. Nik guztia txarto aterako zelaren susmoa nuen. Tamalez, nire susmoa bete egin zen. Gau hori nire buruarekin hizketan eman nuen “Orduan


bihar seietan ate nagusian, kaxa emango dit eta ondoren bere lankidea etorriko da eta Milaneko poliziarengana eramango nau. Ikerketa lana aurkeztuko dut poliziaren aurrean eta hori plazaratu ostean, babestu beharko naute. Zertan nabil? 24 urterekin eta erlijioa suntsitzen... Ez da ondo aterako, ezin da ondo atera, ez daukat esperientziarik ezta balorerik hau egiteko; zergatik esan nion baietz proposaturiko planari? Hobeto esanda, zergatik aurrera egin nuen zenbakien ikerketarekin? Beharbada amets bat da! Iratzargailuak bost minututan joko du eta nire bizitza arruntera bueltatuko naiz. Ez esan zorakeriarik!.... Hoberena izango da lo egitera joatea, bihar nahitaez altxatu behar dut eta." Abuztuaren 4a. Goizeko bostak. Ohetik altxatu nintzen; gau osoan ez nuen lorik egin. Ardurak alde batetik bestera buruan zehar ibili ziren. Ikerketa lana entregatu ondoren, zer gertatuko da erlijioarekin? Guztiz desagertuko da? Nor babestuko nau elizatik? Baina ezin nintzen atzera bota, oso urduri nengoen. Dutxa hartu nuen, jantzi, maleta egin eta nire logelaren giltza harreragileari eman nion. Bost minutuz zain eta goizeko seietan nire hotelaren aurrealdean kotxe ilun bat gelditu zen. Leihatila jaitsi zuen eta hor zegoen Manuel arkeologoa. Berarengana hurbildu nintzen eta beste egunean ikusitako arropa berbera eta haserre aurpegi berbera zekartzan. Eskua leihatilatik atera eta kaxa bat eman zidan eta kaxa irekitzeko giltza ere. Agurtzeko esan zidan:  Agirre, ez hutsik egin, mesedez. Buruaz lasaitasun keinu bat egin nion, baina ni ez nengoen lasai. Manuel joan zen ziztu bizian; suposatzen dut aireporturaino. Ni hotelaren sarreran nengoen eta dendaz beteriko Milaneko kaleak hutsik zeuden. Baina bakardadearen artean, Mercedes gorri bat agertu


zen. Nik ez nekiena zen, kotxe horretan sartu eta gero nire zortea guztiz aldatuko zenik. Atea ireki nuen eta begiratu gabe aurreko eserlekuan jesarri nintzen. Albo batera begiratu eta inoiz susmatuko ez duzuen gizon bat aurkitu nuen: Santa Maria delle Grazie elizako arduradun gorena. Kotxea itxi zuen eta ez zidan inolako aukerarik eman alde egiteko. Nik hura ikusita, pentsatu nuen beharbada apaiza ere ikerketan parte hartua zuela. Baina ez zen horrela izan:  Arazoak eduki nahi dituzu? -galdetu zidan mespretxu ahotsaz.  Ez! Momentu horretan konturatu nintzen gertatzen hari zenaz. Konturatu dira gure isilpeko planaz. Atea ireki nahian, eskutik heldu zidan oso gogor.  Emadazu kaxa ! -oihukatu egin zidan. Ni barrutik guztiz beldurtuta nengoen. Ezin nuen ulertu nola heldu nintzen egoera horretaraino. "Ai ama! Zer egin dezaket orain? Emango diot kaxa eta alde egingo dut! Ez dut uste sekretua jakinda alde egiten utziko nautenik!... Ez dute arriskuan jarriko bere bizitza .. Erlijioa! Borrokatuko dut alde egin arte! Bizirik ateratzeko nire aukera bakarra da eta."  Ez dizut emango! Jendeak egia jakiteko eskubidea du!  Bizitza edo kaxa? Ez neukan adorea lortu nuen eta listua aurpegira bota nion, begiak garbitzen zegoen bitartean korrika alde egin nuen. Baina nora joan? Hotelean sartu nintzen eta eskailerak gora egin nuen. Abadea kotxetik atera eta nire bideari jarraitu zion. Laugarren solairuraino heldu nintzen eta nire logelaren atearen aurrean gelditu nintzen. Poltsikotik giltzak atera nituen eta atearen sarrailan sartzeak 10 segundo eraman zizkidan, nire eskuak dardarka zeudelako. Giltza sartzean zarata oso gogor bat entzun nuen eta eskumara begiratuta abadea ikusi nuen. Atea ireki eta ostiko batez itxi


egin nuen. Giltzak jarri nituen eta guztiz blokeatu egin nintzen. Ezin nuen ulertu, benetan hainbatetan telebistan ikusitako akziozko filma bat bezalakoa zen, baina bazegoen alde argi bat. Pelikuletako pertsonaia "onek" bizirik irauten zuten eta "gaiztoak" kartzelan bukatzen zuten. Baina nik banekien hori ez zela izango nire kasua. Atea askotan jo zuen baina ez zuen hitzik esan hoteleko beste turisten arreta ez pizteko. Golpeak gero eta gogorragoak ziren eta nire urduritasuna eta beldurra gero eta biziagoa. Golpeak bukatu egin ziren eta hori izan zen gehien arduratu ninduena. Beste plan maltzur bat izango zuelako. " Alde egin dezaket? Baina ez, beharbada nahi zuen nik pentsatzea bera alde egin zuela." Beraz, logelan geratu egin nintzen atearen kontran jesarrita. Nire bizitzaren momentu gozoenak gogoratzen hasi nintzen: ama, aita, nire lehenengo eguna ikastolan, unibertsitateko lehen eguna.... horrela beka eman zidaten arte. Baina nire pentsamenduak oso egoera larriak suntsitu egin zituen. Kanpotik zarata ikaragarri bat entzun ostean, terrazara begiratu nuen eta bertan abadea zegoen haserre aurpegiarekin. Kanpoan zegoen aulki bat hartu eta leihoa guztiz apurtu zuen. Nire burura etorritako lehen plana aukeratu nuen eta kaxa hartuta komunean sartu nintzen. Sartu bezain laster, atea sarrailaz itxi egin nuen. Bainuontziaren ondoan jesarri nintzen; erabat ikaratuta nengoen.  Ireki atea! Oraintxe bertan ! -mehatxatu zidan.  Eta ni akabatu? INOIZ EZ! -kementsu bota nuen.  Ez dizut galdetu! Atearen kontrako golpeak gero eta ikaragarriagoak, gero eta gogorragoak ziren. Momentu batez atea nire gorputzaren gainean eroriko zela pentsatu egin nuen. Inoiz pentsaturiko torturarik txarrena baino txarragoa zen. Komun txiki batean


sartuta nengoen eta kanpoan apaiz zoro bat ni hiltzeko prest zegoen. Bat-batean, atea lurrera jauzi egin zen eta abadearen siluetak nire ikuspegi osoa okupatu egin zuen.  Emadazu kaxa! -mehatxatu zidan pistola batekin apuntatuz.  Nire gorpuaren gainetik!- erantzun nion dardarka. PUM! PUM! PUM! Hiru balek nire bihotza zeharkatu egin zuten. Manuel arkeologoak egindako ikerketa lana birrindu dute eta berak badaki ni lurzoru azpian nagoela. Nire gurasoak nire bila daude eta ni hilda. Orain nahi izango nuke, denbora atzera egitean, beka horretara aurkeztu ez izana.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.