AURKIBIDEA:
DBH 3A Alazne, Andere
Anne, Zenbaterainokoa eta nolakoa da IKT-en euskarazko erabilera.
3
Iker, Izaro, Haizea, Doltza
Hizkuntzak ikasteko zer aukera dago gure herrian?
12
Izaro, Iker, Maddi, Andoni
Zer eratako jendek parte hartzen du “mintzalaguna” ekimenean? Zerk bultzatuta?
19
Ion, Ekhi, Ibane, Markel, Aitor
Nola mintzatzen gatzaizkie herriko hainbat zerbitzutan harrera egiten digutenei?
27
Ekaitz, Aitzol, Oier, Aimar, Ibai
Euskararen garapena Santurtzin azken 40 urteetan.
34
DBH 3B Jon, Adrián, Beñat, Jon
Aldaketarik eman al da euskarari buruzko kantetan? Zein?
37
Ane, Kepa, Irati, Oier
Euskararen egoera erabilera-eremu ezberdinetan.
48
Jagoba, Unai, Jon
Herriko zein gunetan entzuten da euskara gehien? Zergatik?
58
June, Mirari
Euskararekin lotura duten kantak, jaiak, ekitaldiak, pertsonaiak ... jendeak ezagutzen ditu?
63
Uxue, Josu, Natalia, Unax
Euskararen zein euskal kulturaren presentzia azken urteotako jaien egitarauetan.
71
Maider, Lorea, Gorane
Hizkuntza-paisaia. Euskararen presentzia Santurtziko negozio-dendatan.
82
2
EUSKARAREN PRESENTZIA IKT BALIABIDEETAN
Egileak: Alazne Andere Anne 3
AURKIBIDEA Azala …………………………………………………………………… 1 Aurkibidea ……………………………………………………..….2 Sarrera … ……………………………………………………………. 3 Fitxa teknikoa ………………………………………………... 4 Informazio iturriak: ● Galdetegia ………………………………………… 5, 6 ● Elkarrizketa …………………………………………7 Ondorioak ………………………………………………………… 8 Proposamenak ………………………………………………. 9 SARRERA
4
Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko, bere presentzia IKT baliabideetan aztertzea erabaki dugu. Honen barruan, gazteek maiz erabiltzen dituzten gailuak ea euskaraz erabiltzen dituzten, gehien erabiltzen dituzten aplikazioak zer hizkuntzatan erabiltzen dituzten... agertzen da. Baita aplikazioak euskaraz konfiguratzeko dauden aukerak ere agertuko dira, eta horren zergatiak. Datu-bilketa bukatu ondoren, ondorioak atera ditugu eta proposamen batzuk egin ditugu. Gaur egun, hizkuntza baten presentziak IKT baliabideetan izugarri baldintzatu dezake bere egoera edo bere hizkuntza komunitatearen tamaina. Hori dela eta, erabaki dugu euskara alderdi horretan aztertzea.
5
FITXA
TEKNIKOA
Ikerketa hau burutzeko, bi baliabide erabili ditugu: galdetegia eta elkarrizketa hain zuzen ere. Sortutako galdetegia gazteei zuzendutakoa da. Gure lagina, DBH1A-ko, DBH2B-ko, DBH3A-ko eta DBH4B-ko ikasleak izan dira. Guztira 30 ikasleren erantzunak jaso ditugu. Horiek haien gailu teknologikoen hizkuntzari eta aplikazioen hizkuntzei buruz galdera batzuk erantzun dituzte eta haien erantzunen estatistikak honako txosten honetan agertzen dira. Bestalde, sortutako galdetegia IKT baliabideetan aditua den bati egin diogu. Ibon Burgoari, hain zuzen ere. Bera da Bihotz Gaztea ikastolako teknologiako irakaslea. Hark gailu eta aplikazioen konfigurazioari buruz, hizkuntzaren alderdiari dagokionez, hainbat informazio eskaini digu.
6
GALDETEGIAN
BILDUTAKO DATUAK
DBH-ko talde batzuetara bidalitako galdetegia aztertu ondoren honako datu hauek bildu ditugu. Bihotz Gaztea ikastola, D ereduko ikastola da, hau da, ikastola honetan hizkuntza gehiago ikasten diren arren, euskara nagusitasuna du. Liburu digitala erabiltzen denez, chromebook-a hain zuzen ere, zein hizkuntzatan konfiguratuta zeukaten galdetu genien ikasleei. Galdetutako pertsonen %50-a chromebook-a euskaraz erabiltzen du. Bestalde, etxean ordenagailua eta tableta duten ia ikasle guztiek erdaraz edo beste hizkuntza batean erabiltzen
dute.
Soilik
30
pertsonetatik batek erabiltzen du ordenagailua eta bik erabiltzen dute tableta euskaraz. Gailu teknologikoei dagokienez, gazteek gehien erabiltzen dutenari buruz galdetu genuen. Mugikorrari buruz. Antzeman zitekeen bezala, ikasle gehienek erdaraz edo beste hizkuntza batean erabiltzen dute. Soilik hiruk erabiltzen dute euskaraz. Aplikazioei buruz, gehien erabiltzen
dituztenak
Whatsapp eta Instragram dira. Ikasle bat izan ezik, guztiek erdaraz edo beste hizkuntza baten erabiltzen dituzte. Euskararen erabilpen eskasa honek, zenbait arrazoi ditu. Ikasleen ia erdiak ez dituztela, gailuak eta aplikazioak euskaraz erabili nahi onartzen dute. Beste batzuek, ezin direla 7
euskaraz konfiguratu diote eta arrazoi zehatzagoetan honako hauek aipagarriak dira: gazte batzuentzat euskara ikastolako hizkuntza bat da, kanpoan ez zaie burura etortzen IKT baliabideak euskaraz erabiltzen. Beste batzuek, euskara gustatzen zaien arren erdara nahiago dutela onartzen dute. Ondoren, gertaera hipotetiko bat bururatu genien: “Aplikazio eta gailu gehienak euskaraz konfiguratu ahal izango bazenute, egingo zenukete?”. Gazte taldearen %60-a baietz esan zuen. Oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun mugikorraren bidez euskaraz hitz egiten bazuten galdetzea. Ikasleen erdiak inoiz ez zutela euskaraz jarduten haien lagunekin, familiarekin… adierazi zuen. Beste erdiari dagokionez, gehienek ia inoiz ala batzuetan egiten zutela esan zuten. Bakarrik bik askotan edo beti hitz egiten zutela euskaraz onartu zuten. Ez hitz egiteko
aipatu
zituzten
arrazoiak,
orokorrean, ez zutela nahi, erdara nahiago zutela edo batzuetan erdara soilik ateratzen zitzaien hizkuntza zela ziren. Lehenengo hitza edo beste pertsonaren erantzuna ere erdaraz izatea eragin oso handia du. Baiezkoen arrazoi orokorrena, elkarrizketak euskaraz batzuetan soilik atertzen direla da.
8
ELKARRIZKETAN
BILDUTAKO DATUAK
Fitxa teknikoan aipatu dugun bezala, IKT baliabideetan aditua zen pertsona bati egiteko elkarrizketa bat sortu genuen. Elkarrizketa hori Bihotz Gaztea Ikastolako teknologia arloaren irakasleari egin genion, Ibon Burgoari, hain zuzen ere. Gure
lehenengo galdera ea egunero
erabiltzen ditugun aplikazioak eta gailuak euskaraz konfiguratu ahal baziren izan zen. Ibonek Android eta Microsoft-eko gailu batzuk
euskaraz
erabiltzeko
aukera
dagoela eta aplikazio gutxi batzuk euskaraz erabiltzeko aukera dagoela erantzun zigun. Ondoren ea zergatik multinazionalek ez dituzten
aplikazioak
euskaraz
konfiguratzeko aukera ematen galdetu genion. Hark honako hau erantzun zigun: “Multinazionalentzako aplikazio bat hizkuntza batean konfiguratzeko aukera ematea oso diru inbertsio handia da”. Hori dela eta, soilik hizkuntza nagusienetan erabili daitezke eta euskara ez da hizkuntza nagusi bat bezala kontuan hartzen. Beraren ustez, aplikazio eta gailu gehienak euskaraz konfiguratzeko aukera emango balitz, bere egoera soziolinguistika izugarri hobea izango litzateke. Gaur egun IKT baliabideetan barneratuta ematen ditugu orduak: beraz, euskaraz erabiliko bagenitu askoz nagusiagoa bihurtuko litzateke. Hori horrela den arren, irakasle honek gailu eta aplikazio guztiak ingelesez erabiltzen dituela onartu du, haietako gutxi batzuk euskaraz erabili ahal diren arren. Ingelesez erabiltzea izugarrizko erraztasuna ematen dizu ondoren bestelako tutorialak, bideoak edota beste pertsonen perfilak etab. begiratzeko erabiltzen ditu ingelesez. ONDORIOAK
9
Datu hauek bildu eta aurkeztu ondoren, honako ondorio hauetara heldu ginen: Gazte gehienek euskara ikastolako hizkuntza bezala ikusten dute, hau da, nolabait derrigortuta ikusten dute bere burua euskaraz hitz egiteko. Hori dela eta, ikastolatik kanpo ez dituzte ez gailuak ez aplikazioak euskaraz erabiltzen ezta euskaraz hitz egiten baliabideen
bidez
ere.
IKT
Halere,
badaude gazte asko behintzat, posiblea izango balitz aplikazio eta gailu guztiak euskaraz erabiliko lituzketenak. Bestalde, Ibonek adierazi duen moduan oso garestia da ezarpenetan hizkuntza bat gehiago konfiguratu ahal izatea jartzea. Euskara ez da oso hizkuntza nagusi bat IKT baliabideetan; beraz, ez dute halako inbertsiorik egiten honelako hizkuntza batean.
10
PROPOSAMENAK
Hori guztia kontuan hartuta, proposamen posible batzuk bururatu zaizkigu euskararen egoera soziolinguistikoa IKT baliabideetan bultzatzeko. Lehenik eta behin, baliabide guztiak euskaraz erabiltzeko prest dauden pertsonek, euskaraz konfiguratu gabe den arren, euskaraz hitz egiten adibidez, rol hori hartu eta ahal duten neurrian euskaraz hitz egin. Hala eta guztiz ere, oso garrantzitsua da inork ez derrigortzea, izan ere, inork behartu gabe bakoitzaren erabakia izango da eta euskararen hizkuntza komunitate askoz indartsuagoa bihurtuko da. Bestalde, kanpainak edo ekimenak sortu euskara sare sozialetan adibidez bultzatzeko. Gazteak ekimenetan parte hartzen animatzen baina berriz ere, inork derrigortu gabe. Azkenik, denborarekin euskara hizkuntza indartsuago bihurtzen bada, IKT baliabideetan haren konfigurazio posiblea eskatu multinazional batzuei.
11
Euskara ikasteko zer aukera dago gure herrian?
EGILEAK: Haizea M. Doltza G. Izaro Z. Iker M. Nicole C. 12
AURKIBIDEA: - Sarrera - Fitxa teknikoa - Elkarrizketa: aditua - Elkarrizketa: Kanpotarrak - Informazio bilketa - Ondorioak - Konponbideak 13
SARRERA: Euskara gure herrian, Santurtzin, dauden ikasteko baliabideak aztertuko ditugu ikerketa baten bidez. Bihotz Gaztea ikastolaren 4 ikasle gara, Haizea, Doltza, Izaro eta Iker. Euskara arloaren 2. ebaluazioaren proiektua ikerketa hau egitea da. Ikerketa honen arrazoia, euskarak gure herrian duen ikasteko aukerak konprobatzea da. Horretarako, hainbat gauza egin ditugu: Informazio bilketa, elkarrizketa, eta konponbide posibleak aurreratu ditugu. Bukatzeko hona hemen aztertuko diren azpigaiak: - Santurtzin zenbat ikastola dauden - Santurtzin zenbat ikastetxe dauden - Santurtzin zenbat euskaltegi dauden - Galdetegia FITXA TEKNIKOA: Hizkuntzak ikasteko zer aukera dagoen gure herrian ikertzeko bi modu erabiliko ditugu. Alde batetik informazio bilaketa erabiliko dugu, euskaltegiak, ikastolak, ikastetxeak… bilatzeko erabiliko ditugu, horren bidez gure ikerketa aberastu egingo dugu. Beste aldetik elkarrizketa erabiliko dugu, euskaltegiko aditu batekin hitz eginez. ---------------------------------------------------------------------------- EMAITZA KUALITATIBOAK: ELKARRIZKETA ADITU BATI: Garbiñe Martija, LHko irakaslea. Euskara ikasteko Santurtzin zenbat aukera ditugun ikertzen ari gara. Informazio-iturrien artean, elkarrizketa bat egitea adostu genuen; horregatik, Garbiñerekin hitz egitea pentsatu dugu. 14
1. Zuk uste duzu aukera nahiko daudela euskera ikasteko Santurtzin? - Ba uste dut ezetz, uste dut gehiago egon beharko liratekela, gogoratzen naiz Astilekun ikasten nuela, eta handik joan nahi nintzen euskara ikasteko, eta euskarazko intituto bakarra erdarazkoa zen. 2. Zer arrazoi ematen dio jendeari euskara ikasteko zure ustez? - Sentimendua, euskararekiko harreman arsertiboa eta beste pertsona batzuk lanarentzako. 3. Euskara ikasteko aukera eskasa badaude zein da konponbide bat? - Administrazioak erraztasun handiagoa eman eta subentzio gehiago. 4. Zer motatako jendea ikasten du euskera euskaltegietan ? - Denetarik ikusten da, gazteak, eta helduak euskara ikastera joaten dira. 5. Oso garestia da euskera ikastea? - Ez, leku publikoetan ikas daitezke.
ELKARRIZKETA IKASLE KANPOTAR BATZUEI (Erdaraz) 1. ¿Porqué estudiais en euskara? - Dahiana: “ Porque es algo que necesito y es muy necesario” - Nicole: “Me he mudado a una ciudad donde se habla euskara y necesito aprenderlo”. 2. ¿Como estáis llevando el idioma? ¿Qué os parece? - Dahiana: “ Lo llevo mas o menos, me parece bien”. 15
- Nicole: “ Mas o menos, dificil”. 3. ¿Os gusta estudiar euskara?¿Porqué? - Dahiana: “ Si, no se” - Nicole: “ Si, porque es un idioma bonito”. 4. ¿Os gusta estar el Santurtzi? - Dahiana: “ Si, porque es divertido”. - Nicole: “ Si, es muy agradable”.
INFORMAZIO BILKETA: SANTURTZIN ZENBAT IKASTOLA DAUDE? Santurtzin 0-2 urterarte: - D eredua 3 ikastola daude: B ihotz Gaztea Ikastola, Escuela infantil Mirabueno eta Emilia zuza. - B eredua 3 ikastexe daude: Hijas de la cruz, San Francisco Javier, San jose de calazanz. Santurtzin 2-6 urterarte: - D eredua 5 ikastola daude: Emilia Zuza Haur Hezkuntza, Itsasoko Ama HLHI, Las Viñas HLHI, C.P. Serantes HLHI, Bihotz Gaztea Ikastola. - B eredua 4 ikastetxe daude: Colegio Carmelitas de San José, Colegio Hijas de la Cruz, Colegio San Francisco Javier, Colegio San José de Calasanz. Santurtzin LH: - D eredua 5 ikastola daude: Emilia Zuza Haur Hezkuntza, Itsasoko Ama HLHI, Las Viñas HLHI, Serantes HLHI, Bihotz Gaztea Ikastola. - B eredua 4 ikastetxe daude: C olegio Carmelitas de San José, Colegio Hijas de la Cruz, Colegio San Francisco Javier, -Colegio San José de Calasanz. 16
Santurtzi DBH: - D eredua 3 ikastola daude: Instituto Kantauri, Instituto Axular, Bihotz Gaztea Ikastola. - B eredua 4 ikastetxe daude: Colegio Carmelitas de San José, Colegio Hijas de la Cruz, Colegio San Francisco Javier, Colegio San José de Calasanz. Santurtzin Batxillergoa: - D eredua 2 ikastola daude: Instituto Kantauri, Instituto Axular. - B eredua 4 ikastetxe daude: Colegio Carmelitas de San José, Colegio Hijas de la Cruz, Colegio San Francisco Javier, Colegio San José de Calasanz. SANTURTZIN ZENBAT EUSKALTEGI DAUDE? Santurtziko Udal Euskaltegia Santurtziko AEK Escuela Oficial de Idiomas (Getxo) Escuela Oficial de Idiomas (Barakaldo)
ONDORIOAK: Gure ikerketa egin eta gero, konturatu egin gara herrian euskara ikasteko baliabide asko daudela. Konturatu egin gara Ikastola kopuru asko daudela D erdua erakasten dituztenak adibidez: Instituto Kantauri, Instituto Axular, Bihotz Gaztea Ikastola…. Hori frogatzeko, elkarrizketa bat egin dugu; gero, informazio-bilaketa gauzatu dugu. 17
Bi metodo horiek egin eta gero, gure gaia hobetu ulertu dugu. KONPONBIDEAK/PROPOSAMENAK: - Hizkuntza Eskolan euskara-ikasketak onartzea. - Udalak euskararen alde kanpaina bat egitea. - Familiei diru-laguntzak eman euskara ikasteko. - Euskaraz ekintzak antolatu adibidez: mendira igotzea.
18
Berbalagun ekimena
Egileak: Izaro A, Iker, Andoni eta Maddi 19
Aurkibidea Sarrera:
3
Metodologia:
4
Informazio iturriak:
4
Galdetegiaren erantzunak:
5, 6, 7
Elkarrizketa:
7, 8
Ondorioa:
9
Proposamenak:
9
SARRERA
20
Berbalaguna egitasmoa euskara ikasten ari denari laguntza emateko sortutako ekimena da: bi euskara ikasle euskara hitz egiten dakien borondatezko laguntzaile batekin biltzen dira astean behin, ikasleek euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta ohitura har dezaten. Berbapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ez baita guztiontzako erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea. Guk berbalaguna mundua nola doan aztertu dugu; horretarako, elkarrizketa bat egin genion kideetako bati hainbat galdera eginez. Bestetik, jendeari galdetuko diogu ea zenbat dakien ekintza horren inguruan. Hori eginda geneukala, ondorio eta proposamen batzuk sortu ditugu. Hau da guru txostena!
METODOLOGIA
● Elkarrizketa,
berbalaguneko
kide
bati
e-mailez galderak bidali dizkiogu;
horretarako, interneten bilatu genuen ez genuelako inor ezagutzen. Informazio gehiagorako: ezkerralde<@aek.eus ● Galdetegia, gure inguruko DBHko ikasle eta irakasleei galdetegi bat bidali diegu
jende aproposak iruditzen zitzaizkigulako, nagusiak eta gazteak daudelako.
INFORMAZIO ITURRIA
● Galdetegiaren erantzunak ● Elkarrizketa
21
Galdetegiaren erantzunak
Zenbait ekintza euskaraz egitea gustatzen zaizkizu? Pertsona gehienei euskarazko ekintzak egitea gustatzen zaie baina oso gutxigatik. Esan dezakegu ez direla euskarazko ekintza asko egiten; horregatik, askori berdin zaie eta beste batzuek ezetz esaten dute gaztelaniaz egitera ohituta daudelako.
Parte hartu nahi duzu euskaraz hitz egiteko talde batean? Jende gehienak baietz esan du bai, hala eta guztiz ere %38k ezetz esatea oso kopuru handia da. Hauek euskaraz egin beharko diren ekintzetan parte hartu beharko lukete ohitzeko, ondoren baietz esatea lortuko genuke. 22
Zure ingurunekoekin euskaraz hitz egiten duzu? Grafikoari begira, ia %30ak batzuetan hitz egiten du euskara, %38-a ez du euskaraz hitz egiten eta %32-a bai. Kasu hauetan gehiengoak ikastolako jendearekin edo kanpoko jende konkretuarekin hitz egiten du, salbuespenak-salbuespen.
Ba al dakizu zer den Berbalagun? Grafikoan oinarrituta, erdia baino gehiagok berbalagun zer den jakiten du, konkretuki %58 kopuru esanguratsu bat da. Askok zerbait entzunda daukate; hala eta guztiz ere, ez dira aurre pausoa egitera ausartzen.
23
Elkarrizketa
Ekimena gertutik ezagutzeko asmoz, erakundearen barnean dagoen pertsona baten testigantza jaso nahi genuen. Hori dela eta, 2019-02-1ean Maria Abarrategiri, Berbalaguneko elkartearen ordezkariari, egindako elkarrizketa islatzen dugu hurrengo lerroetan. -Zer eratako jendeak parte hartzen du “Berbalagun” ekimenean? Zerk bultzatuta? Gehienbat euskaltegietako jendea da, gero euskaldun zaharrak ere badira txikitan hona etorri zirenak lanagatik, baina jende gaztea ez doa. Euskaraz hitz egiteko faltagatik elkartzen dira, beraien inguruan ez dutenez hitz egiteko aukerarik eta adb. euskaltegietakoak praktikatzeko beharra daukate. -Zenbat jende doa? Normalean zazpi bat pertsona elkartzen gara, gero planaren edo eguraldiaren
24
arabera gehiago edo gutxiago etortzen dira. - Noiz elkartzen zarete? Gu ostiral arratsaldeetan elkartzen gara. - Zer egiten duzue elkartzen zaretenean?Normalean zenbait gaitaz hitz egiten dugu kafe bat hartzen, sarritan ekimen edo irteerak antolatzen ditugu, Serantes mendira, denbora ona egiten duenean Las Arenas hondartzara, … -Zer da zuretzat berbalagun izatea? Zer motibatzen zaituzte? Gehien motibatzen gaituena euskara bultzatzen ari garela da eta horrela ingurua euskaldunago bihurtzen. Baina askotan elkarte bat baino gehiago bihurtzen gara eta azkenean kuadrila bihurtzen gara. -Zer egingo zenuke hobetzeko? Hobetzeko, hainbat ekintza gehiago antolatu beharko genituzke jendeari zabaltzeko, gehienbat gazteei bultzatuta. Gazteen artean era euskara gehiago mintzatzeko.
Ondorioak
● Gazte gehienek ez dute elkartea ezagutzen. ● Gazteek ez dute euskaraz hitz egiten ikastolatik kanpo. ● Nagusiek oso urrun ikusten dute, hurbilagoa izan beharko litzateke.
Proposamenak
● Gazteen artean gehiago zabaldu beharko litzateke gustuko duten gaien inguruan ekintzak eginez. Esate baterako, euskaraz, futbol, saskibaloi, esku pilota partiduak antolatu.
25
â&#x2014;? Munduari gehiago zabaldu beharko litzateke, jolas edo ekimen gehiago proposatzen. Horretarako, jaietan txosna bat edo egun berezietan kartelak edo edozein ekintzan erakargarri eta dibertigarri egin. â&#x2014;? Maila
guztietara
zabalduta
dagoela argi
azaldu, ez bakarrik ondo egiten
dutenei.
hitz
Leku
gehiagotara aurkeztu, ez bakarrik Adibidez,
euskaltegietan. ikastola,
liburutegi, polikiroldegi,
â&#x20AC;Ś
26
● ● ● ● ●
EGILEAK: Ibane Ion Ekhi Aitor Markel
27
AURKIBIDEA: 1. Sarrera ……………………………………. 2. Fitxa teknikoa …………………………….. 3. Behaketa …………………………………. 4. Galdetegia………………………………... - Galderak - Grafikoak 5. Elkarrizketa……………………………... 6. Ondorioak………………………………..
SARRERA 28
Kaletik joaterakoan, irakurtzen duzuen publizitate gehiena, zein hizkuntzatan irakurtzen duzue? Gu Bihotz Gaztea ikastolako 5 ikasle gara, DBH3ko ikasleak. Gure helburua Santurtziko zerbitzu publikoek ematen duten publizitatea ikertzea da. Publizitatea euskaraz sortu eta kalean eta leku guztietan jarri behar dugu. Honek euskara ez dakitenei euskara ikasteko gogoak emango dizkiete. Gure hizkuntza zabaltzeko lehenengo pausua gure komunitatean zabaltzea da. Gainera, batzuetan, iragarkiak gaztelaniaz landuta hartzen ditugu, eta euskarara itzultzerakoan akats gramatikalak egon daitezke, edo aldrebes. Adibidez: “Zu zara niretzat argirako bide, eta biderako argi” hau euskaraz oso borobila geratzen da, baina gaztelaniara itzultzerakoan ez da berdina, galtzen du indarra. Beste jendeak honi buruzko iritziak jakiteko Santurtziko beste ikasleei galdetegi bat partekatu diegu pentsatzen dutena esateko.
INFORMAZIO ITURRIAK Galdetegia Elkarrizketa Bilaketa | ·Youtube | ·Eitb | ·Bihotz Gaztea
FITXA TEKNIKOA Lehenik eta behin, gaia zehaztu genuen eta sarrera egin genuen, gero galdetegiak egin genituen. Ondoren, galdetegien emaitzak hartuko genituen eta behaketa egin. Orain, galdetegiaren galderak eta emaitzak grafiko moduan azalduko ditugu. Amaitzeko, galdetegiaren ondorioak eta konponbideak aterako ditugu.
BEHAKETA Behaketa honen helburua, nola mintzatzen gatzaizkie herriko hainbat zerbitzutan harrera egiten digutenen inguruan doa. Behaketa hau Santurtziko kaleetan zehar elkarrekin egin dugu. Behaketa Google Maps aplikazioaz egin dugu. 29
Jarraian gaztelerazko publizitate hainbat adibide ikus ditzakegu.
GoogleMaps-en behaketa egin ondoren, ikusi egin dugu, Santurtziko kaleetan publizitate gehiena erdaraz dagoela. Ulertu ahal da enpresa kanpokoa denean publizitatea edo eslogana gaztelaniaz izatea, baina, hemengo enpresa bat denean edo frankizia bat denean, publizitateak euskaraz izan behar zuen. Beste alde batetik, tabernetan ikusten diren aldizkariak, gaztelaniazkoak dira (El PaĂs, Marcaâ&#x20AC;Ś), izan ere, euskaraz (Deia) ikusten dira baina gutxiago.
GALDETEGIA Garraiobideen aldizkariak euskaraz ez izatearekin ados zaudete?
30
Hemen ikusi ahal denez jende gehienak gustuko luke garraiobide publikoen aldizkariak euskaraz egotea. Ordea, ez da maioria absolutua, soilik 3 pertsona gehiago nahiago izan dute egotea. Horrek esaten digu jendeak gustuko lukeela hau. Publizitatea euskaraz
 Grafiko honetan ikusi ahal denez jende gehienak ez du nahi publizitatea euskaraz izatea. Gure ustez hau izan daiteke telebista ikusten duen jende gehienak ez dakielako euskaraz hitz egiten.
ELKARRIZKETA Azkenik euskaldun bati, Estitxu Ibarrari, elkarrizketa egin genion eta zenbait gauza kontatu zizkigun.
31
Une esanguratsuenak suertatu ziren galdetu genionean eta komentatu nahi genituen. Bere bizitzan euskararekiko izandako hainbat pasadizo kontatu zizkigun non ikusten den oraindik euskaldunon eskubideak ez dauden bermatuta. Berak gogoratzen zuen bere semea txikia zenean, medikuarengana joaten zirela eta egoera nahiko deserosoa zela. Garai horretan semea ez zen ondo moldatzen gaztelaniarekin eta arazoak zituen medikuarekin hitz egiteko eta ondo azaltzeko gertatzen zitzaiona, medikua erdalduna zelako. Egiten zuena zen amari euskaraz kontatu eta gero amak medikuari itzultzen zion. Hau Portugaleteko anbulategian gertatu zen baina Santurtzin ere egoera oso antzekoa da; gainera, kontuan hartu behar dugu Osakidetza zerbitzu publikoa dela. Beste behin ere Udaletxera paper batzuk egitera joan zen eta euskaraz egiteko eskatu zuenean esan zioten momentu horretan ez zegoela euskaldunik atenditzeko. Horiek bezalako istorio asko kontatu zizkigun eta konprobatu dugu oraindik ere zerbitzuetan lan handia egin behar dela.
ONDORIOAK Gure ikerketa egin ondoren, ondorio batzuk atera ditzakegu: - Zerbitzuetako publizitate asko gazteleraz dago. - Zerbitzu publikoetako publizitatea normalean bi hizkuntzetan dago. - Publizitatea elebiduna izan arren, praktikan ikusten da ez dela erreala eta zerbitzu batzuetan euskaldunak aurkitzea kostatzen dela. - Euskaldunon eskubideak ez dira errespetatzen euskara ofiziala izan arren. - Nahiz eta asko aurreratu, oraindik lan handia egin behar da euskara bere lekua lortzeko.
Nola konpondu egoera hau Lehenik eta behin, aurretik eman dugun adibide guztietako informazioak euskaraz egon behar zuen, eta noski praktikan jartzen, gure artean gehiago hitz egiten, edo lehenengo hitza toki berri batean sartzen zarenean euskaraz izatea. 32
Aldaketa horiekin guztiekin euskararen egoera hobetuko genuke eta ez dakitenek ikasten saiatuko lirateke. Imajina ezazu taberna bat sartzen zarela, eta guztiak euskaraz hitz egiten dutela, publizitatea euskaraz dagoela, telebistako programak euskaraz daudela, menua euskaraz dagoelaâ&#x20AC;Ś Horrek guztiak euskara maila gure artean hobetuko luke, eta gehiago zabaldu.
33
Â
34
35
36
● Jon Me. ● Jon Ma. ● Beñat ● Adrian
37
Â
Indizea Sarrera
Metodologia
Emaitza kuantitatiboak eta ondorioak
Konklusioa
Iruzkinak
38
Â
â&#x20AC;&#x2039;Indize
SARRERA:
Dokumentu honetan aztertzen ari garena hauxe da: musikaren egoera berdina da lehen zegoenarekin konparatuta? Eta nolakoa zen musika lehen eta orain euskaraz? Hori aztertu ostean, konklusio bat aterako dugu jakiteko euskararen bilakaera aztertzen eta ondorioak aterako ditugu galdetegiaren emaitzetan oinarrituz.
39
Â
Indize
FITXA TEKNIKOA EDO METODOLOGIA Ikerketa lan hau egiteko bi metodoetan oinarritu egin gara, galdetegia eta bilaketan.
Lehenengoz, galdetegitarako baliabide teknologiko bat erabili dugu, Google inprimakia. Galdetegi horretan lagina 13, 14 eta 15 urteko nerabeetan zehaztu dugu. Galdetegian galdera batzuk aukeren artean erabakitzeko eta besteak iritzia emateko jarri ditugu, emaitzen artean ehunekoak atera eta ikerketa egin dugu, atal bakoitzaren ondorioak ateratzen eta honen hausnarketa sakona egiten.
40
 Emaitza
kuantitatiboak eta ondorioa
Indizea
ONDORIOA(K): Hartutako datuei erreparatuz gero, ondoriozta dezakegu jendeak uste duela XX. mendeko euskal musika nahiko tradizionala zela. Gaur egungo euskal musikari, aldiz, ikuspegi alaia ematen diote. Bestalde, haien ikuspegitik, XX. mendeko euskal musika ez zuen alaitasunik, nahiko tristea zen, bizigarririk gabe. Gainera, gaur egungo euskal musikari ez diote balorazio hau ematen; uste dute ez duela iluntasunik, ez dela batere tristea.
41
ONDORIOA(K): Datu hauei erreparatuta, XX. mendeko musika herriko musika zen baina gaur egun herriko musika ez da asko entzun eta ehunekoa jaitsi da. Bestalde, gaur egun gehien entzuten den musika amodiozkoa da baina XX. mendean, berriz, ez zen ia entzuten. Gainera, XX. mendean bestelako musika ez zen entzuten baina gaur egun bestelako musika hori handitu da.
42
ONDORIOA(K): Orokorrean, jendeak uste du XX. mendeko euskal musika bertsolaritzan oinarritzen zela; izan ere, euskal musika gehienetan bertsolaritzarekin erlazionatzen da.
Beste
alde
batetik,
gaur
egungo
euskal
musika
gehienbat
pop-arekin
eta
bertsolaritzarekin erlazionatzen dute. Horren azpitik, rock eta ska estiloak daude.
43
ONDORIOA(K): Lehenik eta behin XX. mendeko euskal kantak gehien entzuten den erantuna â&#x20AC;&#x153;ezer ezâ&#x20AC;? da eta jarraitzeko trapa da.
Beste alde batetik, gaur egun gehien entzuten den kantak generoa, trapa eta eta ametsetan da.
44
ONDORIOA(K): Ondorioa argi eta garbi ikusten da, euskalgintza positiboki aldatu da, baina pausu bat aurrera eman du. Hiru laurdenak positiboki aldatu dela uste du eta beste laurdena, aldiz, negatiboki aldatu dela uste du. Bestetik, gehienen ikuspuntutik, euskalgintzak pausu bat aurrera eman behar du, gutxi gorabehera laurden bat ez dute oso argi eta gutxi batzuek bakarrik uste dute ez duela pausu bata aurrera eman behar.
 Konklusioa
â&#x20AC;&#x2039;Indizea
45
Ildo globaletan, esan genezake XX.mendeko musika tradizionala zela, eta gaur egungo euskal musika, aldiz, alaiagoa da, biziagoa. Datuetan oinarrituz, dudarik gabe hona heldu gara; euskalgintza positiboki aldatu da XX. mendetik gaur egunera arte, baina euskalgintzak pausu bat aurrera eman behar du.
46
Iruzkinak
Indize
ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK
· Ekigunea: Ikerketa fitxak.
· Galdetegiak eta interneten bilatutako informazioa.
· Spotifyeko hainbat abesti.
· Google inprimakiak.
47
EUSKARAREN ERABILERA HAINBAT EREMUTAN
EGILEAK:
-
Irati Albizu
-
Ane Hernandez
-
Oier Bermeosolo
-
Kepa González
Bihotz Gaztea Ikastola DBH 3 2019ko otsaila 48
AURKIBIDEA
-
Sarrera……………………………………………………………………………………………………………………………………….3
-
-
Metodologia……………………………………………………………………………………………………………………………4
-
Informazio-iturriak……………………………………………………………………………………………………………….5 -
Galdetegia………………………………………………………………………………………………………………..5.1
-
Behaketa……………………………………………………………………………………………………………………..6
-
Elkarrizketa………………………………………………………………………………………………………………...7
-
Ondorioak/Konponbideak………………………………………………………………………………………………9
-
-
Laburpena……………………………………………………………………………………………………………………………….10
49
SARRERA
Hurrengo ikerketa lanak euskararen erabilera hainbat eremutan nolakoa den aztertzen du. Euskara Batzordeak ikasleek eginiko txosten bat izatea eskatu du. Euskarak
Santurtziko
herrian
duen
egoerari buruzko ikerketak egin ditugu: Irati
Albizu,
Kepa
Gonzalez,
Ane
Hernandez eta Oier Bermeosolo. Gure
asmoa,
kausak aztertzea da:
zergatik eremu batzuetan besteetan baino gehiago hitz egiten den, neske mutilek baino gehiago/gutxiago hitz egiten duten, hainbat adinen arteko ezberdintasunak… Ikerketa lanaren
emaitzak aztertu ostean, hainbat
proposamen egingo ditugu euskararen egoera hobetu dadin.
METODOLOGIA 50
Euskararen erabilera hainbat eremutan nolakoa den aztertuko dugu, horretarako 4 informazio-iturrietatik, hiru hautatu ditugu: b ehaketa, e lkarrizketa eta g aldetegia. Ikusi ahal duzuenez, ez dugu bilaketa aukeratu; izan ere, soilik Santurtzin aztertuko dugu zein den euskararen erabileraren egoera, eta informazio hain konkretua honi buruz aurkitzea oso zaila da. Behaketa aukeratu dugu informazio iturririk fidagarriena delako, jendeak ez dakielako haiei begira ari garen, eta horrela normal eta naturaltasunez ibiliko dira. Ikusitako guztia papertxo batean apuntatu, eta geroago google dokumentu batera pasatuko dugu. Elkarrizketa Santurtzin lan egiten duen dendari bati egingo diogu, haren euskararekiko esperientzia aztertzeko. Eta ez bakarrik beraren esperientzia, haren bezeroen esperientzia ere, hau da, ia berak eta bere bezeroek euskaraz hitz egiten dioten elkarri. Galdetegia gure ikastolako (Bihotz Gaztea Ikastola) DBHko ikasle guztiei bidali diegu. Galdera batzuk egin ditugu informazio pertsonalari buruz, hala nola; sexua, adina, maila, klasea… Eta horretaz gain hiru galdera nagusi egin ditugu, gaiari buruz, geroago ikusiko dituzuenak.
INFORMAZIO ITURRIAK
EMAITZA KUANTITATIBOAK: GALDETEGIA:
Ikertuak izan diren pertsonak adinaren eta sexuaren arabera sailkatuak izan dira.
51
Alde batetik, ikertuak izan diren pertsonen %16,7k ez du euskaraz inoiz hitz egiten. Etxean eta ikastolan pertsonen %21,7k hitz egiten dute eta soilik ikastolan, gazteen %66,7k. Bestetik, %8,3k “beste eremutan” hautatu dute.
Beste eremutan aukeratu dutenen, %52k lagunekin euskaraz hitz egiten dutela esan du. Beste aldetik, %44k eskolaz kanpoko jardueratan hitz egite duela esan du. Azkenik, geratzen den %28 horrek dendetan hitz egiten duela esan du.
52
Ikertuak izan direnen %6,7k ez lukete erantzungo euskaraz hitz egingo baliote. Gazteen %78,3k euskaraz erantzungo luke eta beste %15ek gazteleraz erantzungo luke. BEHAKETA:
Dendetan
Kalean
Tabernetan
Beste leku publikoetan
Neskak
27%
15%
24%
12%
Mutilak
30%
12%
17%
25%
15-20 Neskak
22%
28%
21%
26%
Mutilak
18%
16%
15%
18%
20-30 Neskak
29%
27%
45%
32%
Mutilak
35%
29%
30%
29%
30-60 Neskak
41%
34%
36%
33%
Mutilak
38%
39%
35%
30%
10-15
Taulan, gazteen euskara-erabilera maila aztertzen da. Hasieran adierazitako moduan, ikertuak izan diren pertsonek, sexua eta adinaren arabera sailkatuak izan dira. Eremuak aldiz, zenbait leku publikotan oinarrituak dira.
EMAITZA KUALITATIBOAK: ELKARRIZKETA:
53
Hona hemen elkarrizketa, Santurtziko okin bati egin diogu, hau da, okindegi batean lan egiten duen pertsona bati. Okin bati egitea erabaki dugu astean zehar zazpi egunetan lan egiten duen pertsona delako eta jende aurrean lan egiten duen langilea delako. Egunero, zenbat pertsona gutxi
Zu
gora
zoazenean, euskarazkoa da
behera
hasten
dira
euskaraz hitz egiten hemen
erosketak
egitera
zure lehen hitza?
sartzean? Ez dakit oso ondo, baina uste dut
Ez, inoiz ez dut lehenengo hitza
bat edo bi gehienez, izan ere,
euskaraz esaten, baina bai
langile
bukaerakoa, agur. Uste dut
guztiak
ez
dakite
euskaraz ondo hitz egiten.
hemengo jendeko ehuneko ehuna erabiltzen duela nahiz eta euskaraz ez hitz egin.
Eta, langileen hitza zugan,
Eta astean zehar?
euskaraz da?
Nire ustez, aste osoko bataz
Askotan ez, eta beste gutxitan
bestekoa pertsona batekoa da
“kaixo, zer moduz” esaten dute
eguneko, hau da, aste osoan 7
baina gero erdaraz hitz egiten
pertsona. Egun batean bi edo
jarraitzen dute.
hiru sartu ahal dira, baina gero hiru edo lau egun pasa ahal dira inork euskaraz hitz egin gabe. Zure
lehenengo
hitza
Haien
lehenengo izatean,
hitza
bezeroengan euskaraz izaten
euskaraz
zu
da?
euskaraz erantzuten duzu?
54
Egia esanda ez askotan, okindegi
Bai, baina lehen esan dizuedan
bateko
moduan
bezeroak
normalean
betiko berberal izaten baitira, eta
oso
gutxitan
gertatzen da hori.
nik badakit gehienek euskaraz ez dakitela. Eta zure hitza euskaraz denean,
beraiek nola erantzuten dute? Gehienek erdaraz, ez dakitelako, beste batzuk euskaraz agurtzen dute baina gero erdaraz egiten dute haien eskaera eta beste gutxi-gutxi batzuk euskaraz hitz egiten dute.
55
ONDORIOAK/KONPONBIDEAK
Ikerketa hau egin ondoren, espezifikoki, Santurtziko okin bati elkarrizketa bat egin diogu, ikastolako DBH maila guztiei galdetegi bat bidali diegu, behatu dugu dendetan, tabernetan, kalean eta beste leku publikoetan euskararen erabilera hainbat eremutan aztertuz, ondorioztatu dezakegu, Santurtzin normalean euskararik ez dela hitz egiten, eskoletan baizik eta euskaldun zahar batzuk izan ezik. Behaketari esker, bi ondorio adierazgarri atera ditugu: hasteko, dendetan 30 eta 60 urte arteko emakumeek euskara gehien hitz egiten dutela jakin dugu. Gainera, adin berdineko gizonen kopururik handia ere bada kalean euskara gehien hitz egiten duen taldea. Neskek, tabernetan gehiago hitz egiten dute, 20 - 30 urtekoak normalean, eta 30 - 60 urteko emakumeek, beste leku publikoetan ere dira euskara gehien hitz egiten dutenak. Galdetegiari esker jakin dugu, 12 eta 16 urte arteko neskek eta mutilek ez dutela euskaraz hitz egiten: euskaraz hitz egiten badiete, gehienek euskaraz erantzuten duten arren, gehienek soilik ikastolan hitz egiten dute euskara. Bukatzeko, okinari eginiko elkarrizketa dela eta, haren dendan egunero euskaraz hitz egiten duen pertsona bakarra sartzen dela jakin dugu. Ondorioz, esan dezakegu Santurtzin ia ez dela euskaraz hitz egiten, eta hitz egiten dutenek, emakume nagusiak izaten dira normalean.
LABURPENA 56
Laburbilduz, euskararen erabilera Santurtzin gutxika gutxika joaten da. Gehienetan neskek euskara gehiago hitz egiten dute mutilek baino. Gazteek euskara oso gutxitan hitz egiten dute. 30-60 urtekoak gehien hitz egiten dutenak dira. Eta okinak bere dendan ikusten du pertsona bat eguneko euskaraz hitz egiten duela.
57
EUSKARAREN ERABILERA
Egileak: -
- Unai Jagoba - Jon P.
SARRERA 58
Bi baliabide erabiliko ditugu: bilaketa eta galdetegia. Ondoren, ikusiko ditugu zeintzuk diren horren emaitzak eta emaitza horiekin ondorioak aterako ditugu. Gure helburua da ea zer nolako euskara dagoen gure herrian aztertzea.
FITXA TEKNIKOA 59
Aukeratu ditugun euskarriak euskararen erabilera gure herrian aztertzeko: galdetegia eta behaketa erabili ditugu eta galdetegia eta behaketa, ondorioak ateratzeko erabili ditugu. Ondoren, behar ditugun proposamenak erabiliko ditugu.
EMAITZAK ETA ONDORIOAK GALDETEGIA 60
DBH3B -eko ikasleek; klase erdiak esan du euskara Santurtzin entzun dela. Ehuneko hogeita zazpik ez daki ia euskara entzun duten bere herrian eta klaseko laurdenak esan du ez dutela inoiz entzun euskara ikastolatik kanpo. Hori esan nahi du, euskararen presentzia Santurtzin oso ona dela.
DBH3-ko ikasleek erantzun diote galdetegi honi. Gehienek esan dute inorekin ez dutela hitz egiten euskaraz eta gutxi batzuek lagunekin. Inork ez du hitz egiten familiarekin euskaraz. 61
PROPOSAMENAK: ● Euskararen transmisioa handitu familian. Umeek edukitzeko euskara ama-hizkuntza bezala. ● Aisialdietan euskara gehiago erabiltzea. ● Bilera gehiago egitea Santurtzi inguruan. ● Euskara nagusitzea ikastoletan. Eta irakasleak jakitea euskara bere ikasleei erakusteko.
● Gehien entzuteko euskara etxeetan, gure proposamena da telebistan ETB1 edo ETB2 ikustea eta mugikorra konfiguratzea euskaraz ere.
62
Euskararekiko lotura duten jaiak, ekitaldiak… Jendeak ezagutzen ditu?
June Ghiro Mirari Gonzalez 2019ko otsaila
0. Aurkibidea 1. Sarrera 2. Emaitza kuantitatiboak eta ondorioak 3. Emaitza kualitatiboak ● 3.1 Elkarrizketa ● 3.2 Bilaketa
4. Ondorioak 5. Proposamenak 6. Eranskinak 63
Â
1. Sarrera Euskarazko lotura duten jaiak, ekitaldiakâ&#x20AC;Ś ea jendeak ezagutzen dituen aztertzeko egindako ikerketaren lehen emaitza da honakoa. Euskara arloan eskatu digute, 2. ebaluazioan egin beharreko proiektua baita, Bihotz Gaztea Ikastolako, DBH 3ko 2 ikasle gara: June eta Mirari.
Ikerketa egin dugu egoera horri buruz gehiago ikasteko eta egoera hobetzeko konponbide posibleak proposatzeko. 64
Ikerketa aurrera eramateko, ezagutzen ditugun hainbat adinetako pertsonei bidali diegu galdetegi bat, arazo horren egoera gure ingurunean aztertzeko.
Â
2. Emaitza kuantitatiboak eta ondorioak Atal honetan alderdi kuantitatiboan oinarritutako ikerketaren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dira:
Lehen galderan argi eta garbi ikus dezakegu jendeak gehienbat erdaraz eta ingelesez musika entzuten dutela, gainera erdaraz eta ingelesez entzuten duten gehienak gazteak dira, euskaraz entzuten dutenek aldiz, nagusiak. 65
Ondoren, ikus dezakegunez, jaialdietan gehienbat erdaraz hitz egiten da eta haren atzean daudenak euskara ea beste batzuk dira, baina bakarik %12,5-arekin
Jarraitzeko, grafiko hau duen informazioari erreparatuz, ehuneko gehiena 5-etik beherago dagoela ikusten da, hau da jendea ez du ia euskararik entzuten jaietan.
66
Azkenik, galdetutako %56,3k uste du euskarazko jaialdi eta ekitaldi gehiagok egon behar duela inguruneko herrietan (Portugaleten eta Santurtzin)
Â
3.Emaitza kuantitatiboak eta ondorioak Â
3.1.Elkarrizketa Pertsona aditu baten iritzia jakiteko Bihotz Gazteako irakasle batengana jo dugu. Eta hau izan da Geraxneren iritzia: Zelako musika entzuten duzu? Batez ere, pop eta euskal musika. Adibidez, Gatibu, Pereza, La raiz, Fito... Euskara bultzatzeko jaiak gustuko dituzu? Nahiz eta gutxietara joan, gustuko ditut eta joaten naizenean, oso ondo pasatzen dut. Jaietan euskara entzuten duzu? (erronketan, kontzertuetan, hitzaldietan, kaletik) Bai. Kaletik, kontzertuetan eta txoznetan asko entzuten da. Adibidez Santurtziko kuadrilen probetan ere euskeraz asko hitz egiten da. Jaietan zer generoko musika entzuten da? 67
Reggetoia gero eta gehiago entzuten da, zoritxarrez. Zure ustez Santurtzin edo Portun euskara bultzatzeko ekitaldi nahikorik al dago? Ezetz bada, zer motatako ekitaldi egin ahal zitekeen? Ez, nire ustez askoz gehiago egin behar litezke baina, adibidez, Santurtzin egin zen euskaraldia oso ondo egon zen.
Â
3.2.Bilaketa Bilaketa egiteko 3 abesti euskaraz bilatu ditugu eta beste 3 erdaraz erreprodukzioak aztertzeko.
Ikertu ditugun hiru abesti euskaldunak milioi bat ikustaldi dituzte gutxi gora behera.
68
Erdaraz dauden beste hiru abestiak, ordea, 100 milioiak pasatzen dituzte.
Â
4. Ondorioak Erabili ditugun baliabide guztiak erreparatuta, ikus dezakegu euskara presentzia gutxi duela euskal kantetan gehienbat, nahiz eta jendeak entzun eta jaietan entzuna izan, gehiago entzun beharko genuke. Gainera, entzuten duten gehienek nagusiak dira eta hobe da, gazteek gehiago egitea eta entzutea, asken finean beraiek dira etorkizuna. Beraz, gure ustez, nagusiagoek euskaraz egiteko ohiturak gazteei transmititu behar diete. Gazteek entzuten duten musika gehiena erdaraz baita eta jaialdietan hitz egiten dutena ere bai, nahiz eta jaialdia euskararekin zerikusia izan.
Â
5. Proposamenak Arazo honi aurre egiteko hiru proposamen ditugu: lehena, lehen azaldutakoa, hau da, nagusiek euskaraz hitz egiteko ohiturak gazteei transmititzea. Beste aldetik, euskararekin zerikusia duten ekitaldi gehiago egin behar dira, ibilaldia edo Korrika modukoak eta ekitaldi horietan ipinitako musika soilik euskaraz izatea, hainbat genero, gazteek haien gustuko generoko motako abestiak euskaraz entzuteko. Eta azkenik, proposatu nahiko genuke, herrietako jaialdietan euskal talde gehiago etortzeko eta euskal kanta edo abesti gehiago jartzeko.
Â
6. Eranskinak Datu kuantitatiboak Galdetegia: â&#x20AC;&#x2039;Bihotz gaztea ikastolako 3. mailako ikasleak. 69
Datu kualitatiboak Elkarrizketa: Geraxne Macias Bilaketa: Youtube
70
.
EUSKARAREN ZEIN EUSKAL KULTURAREN PRESENTZIA AZKEN URTEOTAKO JAIEN EGITARAUETAN
JOSU UXUE UNAX NATALIA
71
AURKIBIDEA 1. SARRERA……………………………………………………………………………………………………………………………3 2. FITXA TEKNIKOA………………………………………………………………………………………………………….4 3. E MAITZAK…………………………………………………………………………………………………………………………5 4. O NDORIOAK……………………………………………………………………………………………………………………9 5. K ONPONBIDEAK………………………………………………………………………………………………………….10 6. P ROPOSAMENAK…………………………………………………………………………………………………………11 7. INFORMAZIO-ITURRIAK…………………………………………………………………………………………..12
1. SARRERA
72
‘’Euskararen zein euskal kulturaren presentzia azken urteotako jaien egitarauetan’’ gaia ikertuko dugu. Jakin nahi dugu noiz eta non entzuten duen jendeak euskara edo euskararen presentzia dagoen herriko festetan. Animatu hau irakurtzera! Ez zara damutuko!
2. FITXA-TEKNIKOA: GALDETEGIA→ 73
Sortu dugu galdetegi bat gure gaiari buruz eta hor, galdera batzuk eratu ditugu, adibidez; non eta noiz entzun duten euskara, edo zein mailakoa zaren, beno, beti jartzen diren galderak. Gero, gure gaiari buruzko galderak ere sortu genituen. Adibidez, Karmengo edo San Jorgeko jaietan noiz edo non entzun den euskararen erabilera. Galdetegia sortu ondoren, DBH guztiari bidali genion eta beraiek erantzun zuten hurrengokoa:
Galdetegiaren emaitzak hobeto azalduta ikusi nahi baduzu, ‘’Emaitzak’’ atalean idatzita daude; gure iritzia ere idatzita dago erantzunak ikusi ondoren.
3. EMAITZAK KARMENGO JAIETAN: Hasteko, galdetu genuen euskara entzuten zuten Karmenengo jaietan. 74
Grafikoan ikusten den moduan, jende gehienak euskara entzuten du, informazio gehiago lortzeko, noiz entzuten duten galdetu genuen eta hauek ziren emaitzak:
Ikusten dugun bezala, euskara gehiena kontzertuetan entzuten da, gero koadrilen probetan eta amaitzeko, txosnetan. Bestalde, ere kultura ikusten bada galdetu egin dugu, hauek ziren emaitzak: 75
Ikusten da, jende gehienak ikusten duela, informazio gehiago lortzeko, noiz ikusten duten galdetu genuen eta hauek ziren emaitzak:
Ikusten dugun bezala, kontzertuetan kultura gehiena ikusten da, gero koadrilen probak eta amaieran txosnetan. SAN JORGEKO JAIETAN: Orain, San Jorgeko jaietan euskara entzuten den ala hez galdetu dugu:
76
Ikusten dugun bezala, ez da gehiegi entzuten, 2 heren esaten dutelako ez dutela entzuten eta soilik heren bat entzuten dute.
Hemen ikusi ahal dugu, soilik txosnetan entzuten dela euskara San Jorgeko jaietan. Euskal kultura ikusten badute ere galdetu dugu, hauek dira emaitzak:
77
Ikusi ahal da, jende gehienak ez duela euskal kultura ikusten, Karmengo jaietan baino gutxiago.
Ikusten den bezala, kultura, kontzertuetan eta txosnetan izaten da, gehien bat kontzertuetan, Karmengo jaietan bezala.
78
4. ONDORIOAK: Laburbilduz, guk galdetu diogun jendeak esan digu Karmengo jaietan, entzun dutela euskararen erabilera eta konkretuki, txosnetan edo koadrilen egiteko probetan entzun dute. Bestetik, San Jorgeko festetan, oso berdinduta zeuden erantzunak baina, entzuten zen euskararen erabilera. Leku konkretuetan, desberdinak izaten ziren, hau da, kontzertuetan.
5. KONPONBIDEA
79
Datuetan oinarritzen bagara, gazte gehienek ez dute euskal kulturaren presentziarik ikusten herriko jaietan. Euskal kulturaren presentzia herriko festetan igotzeko hurrengo gauzak proposatzen ditugu : - Euskararen erabilera zabaltzea (tailerrekin , erronketan etc.. ) - Euskal musikako talde/abeslari gehiago ekarri kontzertuetara.. - Txosnetan euskal musika jarri. - Koadrilen probetan Euskal Herriko beste lekuetako koadrilak ekarri. - Euskal kulturari buruzko tailerrak egitea .
6. PROPOSAMENAK: Hemen proposatu diren ideiak: - Euskaldun abeslari gehiago herrira etortzea. - Jaietan “belarri prest” eta “aho bizi” txapak banatzea eta hauek erabiltzea. - Jaietako aktibitateetan (txosnak, taldeko frogak…) euskaraz (eta erdaraz, eskarak ez dakitenerako) egitea.
80
7. INFORMAZIO-ITURRIAK: Santurtzi.net Galdetegia
81
Euskararen presentzia Santurtziko
negozio-dendatan.
MAIDER IBAÑEZ / GORANE TOMILLO / LOREA SANCHEZ
82
AURKIBIDEA: - Portada ……………………………………………………………………………………………… 1 - Aurkibidea ……………………………………………………………………………………….. 2 - Sarrera ………………………………………………………………………………………………. 3 - Fitxa teknikoa / metodologia ………………………………………………… 4 - Behaketa ……………………………………………………………………………………... 5 - Galdetegia …………………………………………………………………………………… 6 - Elkarrizketa ………………………………………………………………………………….. 7 - Ondorioak eta konponbideak …………………………………………………. 8 - Konklusioa. Hausnarketa orokorra ………………………………………. 9
3. SARRERA
83
Noizbait joan zara Santurtziko denda batera erostera eta euskaraz hitz egiten dizute? Gure helburua, Bihotz Gaztea ikastolako DBH3 ikasleen helburua, dendetan zenbat euskara hitz egiten den jakitea da. Horretarako hainbat gauza egin ditugu ikertzeko euskara dendetan. Behaketa (kalean egin dugu), galdetegia (hainbat pertsonari galderak egin diegu) eta baita ere elkarrizketak (dendako dendariei). Hori guztia egin ondoren, ondorioak eta gaiari buruzko proposamenak egin ditugu.
4. METODOLOGIA / FITXA TEKNIKOA Ikerketa honi aurre egiteko, behaketa, galdetegia eta elkarrizketa egin ditugu. Atal bakoitza taldekideen artean banatu ditugu, bakoitzak gauza bat eginez.
5. BEHAKETA Behaketaren helburua izan da euskararen presentzia Santurtziko dendetan nolakoa den, zenbat erabiltzen duten… aztertzea. Behaketa hainbat egunetan egin dugu. Hasi ginen kartelak bilatzen ea euskaraz zeuden eta aurkitzen bagenituen, argazki bat ateratzen genuen eta ikerketan jarri ditugu. Joan garen lekuetara: LAS VIÑAS: -
Dakar Autoeskola
-
Zuhaitz Taberna
-
Goxoki denda
GERNIKA: -
Euskaltel
-
inguruetxe
-
Elle
TXITXARRA: -
KirolBet
-
Toki
-
Ziaboga taberna
-
Bar Kresala
-
Merkaldia
SANTURTZIKO ERDIALDEAN: 84
-
BBK
-
Eguzki
-
Suharri
-
Lagun etxea
-
Udaletxea
CAPITAL MENDIZABAL: -
Kai-alde
-
Rekalde
-
Zuberoa
-
Amets
-
Azkona
-
Kaiberri
-
Egoki.
JUAN XXIII -
Kiskur
-
Etxegunea
-
Izarra
-
Temaite
-
Kalea Taberna
-
Argazkilur
MAMARIGA: -
Botika
-
Ileapandegia
-
Cafeteria Gurutze
-
Itxaso
-
Laboral kutxa
-
Txalaparta
6. GALDETEGIA Lagina: 17 pertsonatik 58,8 mutilak dira eta 35,3 neskak dbh3garreneko ikasleak.
85
Santurtziko denden izenburuak zer hizkuntzetan daude?
Ikusi ahal denez, Santurtziko denden gehien izenburuak gaztelaniaz daude ,gero 11,0 % dendak beste hizkuntzan eta oso gutxi euskaraz.
Santurtziko denden dendariak euskaraz hitz egiten dute
Grafikoa
aztertu
ondoren,
Santurtziko
dendari gehienak batzuetan euskaraz egiten
dute
eta beste batzuek ez dute egiten euskaraz.
Euskarazko kartelak ikusi dituzu?
Grafiko datuak kontuan harturik, esan dezakegu Santurtziko kartelak ia gehienak euskaraz daudela.
Nolako kartelak izan dira ?
86
Datuak kontuan hartuta Santurtzin euskaraz dauden kartelak dira ikastolakoak, jaietakoak, publizitatea, dendetakoa, etc.
Non ikusi dituzue?
Ikus daitekeen bezala, Santurtziko erdialdean, Mamarigan, Kabiezesen eta Las Viñas ikusi dute euskarako kartelak. Gustuko zenuke euskararen presentzia dendetan handiagoa izatea?
Grafikoa ikusita, jende gehienak ez du nahi presentzia gehiago egotea, baina beste batzuek bai nahi dute.
7. ELKARRIZKETA Elkarrizketa egin dugu, konprobatzeko ea euskara erabiltzen den Santurtziko dendetan. Elkarrizketa egin diogu Maria Garciari, denda bat duena.
87
Zelako presentzia du Euskara dendetan ? -
Euskara presentzia gutxi du dendetan, adibidez, pertsona gehienak zerbait galdetzean, gaztelaniaz galdetu dute, hau da, lehen hizkuntza Gaztelania da.
Zure dendan noizbait pertsona bat sartu da eta euskara hitz egin du? Nola izan da zure erreakzioa? -
Egun batean, gizon bat sartu zen bere emaztearekin euskaraz hitz egiten eta ni ez nintzen konturatu, baina, arropa baten prezioa galdetzean, euskaraz galdetu zidan, nik ez nekien zer erantzun, ez nekielako, euskaraz hitz egiten, baina, berehala, bera konturatu zen eta gaztelaniaz hitz egiten zidan.
Zerbait egiten duzu euskara bultzatzeko? -
Egia esanda, ez dut asko laguntzen euskara gehiago hitz egiteko, baina, izan ere, saiatzen naiz, esate baterako, nire dendaren izenburua euskaraz egotea. Egia da, beste langile batzuk Euskara dakitela eta esaten didatela ikastea euskara.
Gustuko zenuke euskararen presentzia handiagoa izatea dendetan? -
Bai, hau da, gustuko nuke euskara gehiago erabiltzea langileen artean, gustuko nuke, zabaltzea negozio dendetan, baita ere, gustuko nuke bezeroak zerbait galdetu nahi badute edota sartzena hitz egiten euskara erabiltzea. Nik horretarako, euskaltegi batera noa.
8. Ondorioak Datuak aztertu ondoren esan dezakegu Santurtziko dendetan euskararen presentzia ez dela oso handia, dendetako izenburuak gaztelaniaz edo beste hizkuntzaz daude, dendariek ez dute euskaraz asko egiten, aldiz, Santurtziko kartelak euskaraz daude baina ez dute nahi 88
euskararen presentzia handitzea.
9. Konklusioa Ailegatu garen konklusiora da, datu guztiak bildu ostean, elkarrizketa, behaketa eta galdetegia kontuan hartuz, ailegatu gara Euskara oso presentzia gutxi duela, eta hori hobetzea ez dela batere erraza.
89