Gobernuak eta erakundeek euskararekiko dituzten politikak eta jarrerak Gure hizkuntzaren alde eta kontra dauden erakundeak argitaratuko ditugu, gobernuaren dokumentu ezkutuak, politikarien hanka-sartzeak…
https://www.ceoe.es/es/contenido/agenda/ceoe-en-el-congreso-de-los-diputados
Egileak: Gonzalo Lamborena, Iker Perez eta Erlantz Urbaneja
1
2018-03-02
Aurkibidea: 1. SARRERA………………………………………………………………………….3 2. GALDETEGIAREN ERANTZUNAK…………………………...4 3. ELKARRIZKETA……………………………………………………………...7 4. INFORMAZIO ESANGURATSUENA………………………..8 5. ONDORIOA ETA PROPOSAMENAK……………………….9
2
2018-03-02
1. Sarrera Orain dela gutxi Kataluniak independentzia lortu izan nahi du, baina Espainiako gobernuak 155 artikulua1 ezarri du eta polemika sortu da. Euskal Herrian horrelakorik gerta daiteke? Erakundeen babesa nahikoa dugu hori ez gertatzeko? Gobernuak nolako jarrera du gurekiko? Sabino Aranaren garaitik aurrera hainbat euskaldun independentziaren alde egin dute, baina hauek inoiz izan dute ahotsa nahikorik ideia hori besteengan bermatzeko eta referendum bat lortzeko. Galdera horiek guztiak argitzeko, ikerketa hau egin dugu. Horretarako, elkarrizketa, galdetegia eta bilaketa metodologiak erabiliko ditugu. Gure helburu nagusia hiritarrei begiak irekitzea da, gobernuen eta erakundeen ikuspuntuak argi adieraztea.
Si una Comunidad Autónoma no cumpliere las obligaciones que la Constitución u otras leyes le impongan, o actuare de forma que atente gravemente al interés general de España, el Gobierno, previo requerimiento al Presidente de la Comunidad Autónoma y, en el caso de no ser atendido, con la aprobación por mayoría absoluta del Senado, podrá adoptar las medidas necesarias para obligar a aquélla al cumplimiento forzoso de dichas obligaciones o para la protección del mencionado interés general. 1
3
2018-03-02
2. Galdetegiaren erantzunak:
Gure txostena erantzun duten jendearen adin tarte gehiena 14-27koa da baina baita 0-13 tarteko jendea ere. Zorionez, hainbat adinetako erantzunak jaso egin ditugu eta horri esker belaunaldi desberdinen iritziak jaso egin ditugu.
4
2018-03-02
Grafiko honetan jendearen sumindura ikus daiteke, ia %100 aldaketak behar direla aipatzen du, bakoitza bere hitzekin. Esate baterako, guztiek gobernuari aldaketa bat eskatzen diote.
Jende gehienak (%77,8) politika hauek eragina dutela gure eguneroko bizitzan pentsatzen dute eta %22,2-k ezetz. Grafiko horretan argi ikus daiteke, hiritarrek politika hauek jasaten dituztela egunerokoan.
5
2018-03-02
Zer egingo zenuke hobetzeko? Galdera honen erantzunetan gehiena izan da ez dakitela eta hori adierazten du gaur egungo sozietatea ez duela esfortzurik jartzen hau hobe egin dezaten eta beste batzuen erantzunak ez dira oso egokiak.
Gure gizartean gehienek pentsatzen dute gobernuak ez dituela arauak errespetatzen; konkretuki %77,8 eta %59,3 pentsatzen du hiritarrek ez dituztela betetzen. Azkenik %48,1 merkatariek ez dituztela betetzen pentsatu egiten du jendea. Orduan ikus dezakegu gure gizartean jendearen ikuspuntutik baliabide guztiak ez dituztela arauak betetzen euskararen jarrerarekiko.
6
2018-03-02
3. Elkarrizketa: AHAL DUGU alderdi politikoan nolako jarrera duzue euskararekiko? Zergatik? - Gure jarrera euskararen aldekoa izan behar du, gaur egungo esparruetan, beharrezkoa izan beharko du euskara jakitea eta erabiltzea gure lan esparrua hobetu ahal izateko. Arazoak izan dituzue euskararekiko duzuen jarreraren arabera? Nolakoak? - Ez dira nabaritu aldi guztietan baina, gehien batean, euskara, beste hizkuntzak ikusita eta lan esparruetan erabiliz gero, euskara ez da hainbeste erabiltzen. Zer egingo zenuke, euskararekin dauzkaten arazoak konpontzeko? - Egin beharko genuena, esparru guztietan erabiltzeko hainbat kanpaina sortu beharko genuke. Zer nolako erlazio ikusten dituzu arazoekin eta gure erabilerarekin? - Egia da erabilera arazo handia izaten dela eta nahiko erlazioa izaten du, erabilera handi izaten bada, hiztun gehiago egongo ziren eta ez legoke arazorik egongo hizkuntzarekin.
7
2018-03-02
4. Informazio esanguratsuena: Espainiako gobernuaren orri nagusietan “La Moncloa” eta “Casa Real” euskara jartzeko aukera dago, baina euskara klikatzean bakarrik azpigaiak itzulita daude, hau da, dokumentuetan sartzen zarenean gaztelaniaz daude eta ezin dezakezu zure hizkuntzan irakurri. Bi orri hauetan argi ikus daiteke nola Espainiako gobernuak euskararekiko jarrera negatiboa duela eta horrek hizkuntzaren hedapena oztopatu dezake. Bestetik, Nafarroan hainbat erakunde euskararen alde egiten ari dira eta horri esker hizkuntzaren erabilera %6,7 handitu egin da azken 5 urteetan “Soziolinguistika Klusterra” egin duen ikerketaren arabera. Datu hauek lasaitasuna ekarri diete Nafarroako euskaldunei, izan ere, pixkanaka-pixkanaka Nafarroa lurralde gehiagotan euskara irakasten da eta horrek belaunaldi berrien euskara erabilera handitu egingo du. Azkenik, aipatu beharra dago 2018ko otsailaren 17an erregionaleko futbola partida batean Idiazabal-Elgoibar jokatzen ari zirela eta arbitroa jokalariei eta entrenatzaileei euskaraz hitz egitea debekatu zien. Partida bukaeran bi taldeek arbitroa salatu zuten, baina futbola Federazioaren arabera arbitroa jarrera positiboa izan zuen eta ez zaio ezer gertatu. Arazo honek polemika handia sortu egin du, izan ere, bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egin dezake eta gainera lurraldearen hizkuntza ofiziala bada onartuta egon behar da.
8
2018-03-02
5. ONDORIOAK ETA PROPOSAMENAK Informazio guztia ikusita, esan dezakegu, euskara indartu egin behar dela. Horretarako gure proposamenak eta AHAL DUGU langilearen proposamenak kontuan hartuta, euskara gehiago hitz egitea, praktikatzea eta lantzea ikastoletan, euskaltegietan, eta abar, arazoaren konponbidea da. Horrekin, euskara konpondu eta indartu behar dugu. Besteak beste, gure arteko komunikazioa ere oso eragingarria izan daiteke; beraz, handitu eta indartu behar da euskara ez galtzeko, hau da, bai eremu informalean baita eremu formalean jendea erabili egin behar du. Gainera, euskara diglosia egoeran egon arren, lurralde guztietatik hedatzea lortu behar dugu, izan ere, gaztelania hizkuntza handia da. Horretarako, aurretik esan dugunez ikastolak eta euskaltegiak garrantzia handia izango dute. Azkenik, hizkuntza transmisioa garrantzia handia izango du, belaunaldi guztiek bere hurrengoei euskara irakatsi beharko lukete, izan ere, belaunaldi berriek euskararen etorkizuna dira eta hizkuntzaren hedapena ziurtatu dezakete.
9