EUSKARAZKO IKT BALIABIDEEN ERABILERA
Naroa Alonso Ainara Ibáñez Julia Queréndez Idoia San José Paula Hidalgo
2018ko martxoa
AURKIBIDEA
1. Ikerketaren diseinua eta prozesua a. Sarrera b. Fitxa teknikoa 2. Emaitza kuantitatiboak eta ondorioak
3. Emaitza kualitatiboak a. Galdetegia b. Bilaketa
4. Irakurketa bateratua eta ondorioak
5. Proposamenak
6. Eranskinak
2
1. a SARRERA
Euskarazko IKT baliabideen presentzia aztertzeko egindako ikerketaren lehen emaitza da honakoa. Euskara arloaren eskariz 2. ebaluazio bitartera, Bihotz Gaztea Ikastolako 5 ikaslek gauzatua: Ainara Ibáñez, Idoia San José, Julia Queréndez, Naroa Alonso eta Paula Hidalgo.
Ikerketa hau egin dugu, euskarazko IKT baliabideen kausak gerturik ikusteko eta haien ondorioak
sakonago
ezagutzeko.
Eta
hemendik
abiatuta
konponbide
posibleak
proposatzeko.
Horrez gain, errekurtso hauen erabilera pertsona desberdinen artean aztertu eta ea euskara gure bizitzan pentsatzen dugun presentzia baino gehiago duen ala ez jakin nahi dugu.
Bukatzeko hona hemen aztertuko diren azpigaiak:
●
Ikerketaren diseinua eta prozesua
●
Emaitza kuantitatiboak eta ondorioak
●
Emaitza kualitatiboak
●
Irakurketa bateratua eta ondorioak
●
Proposamenak
●
Eranskinak
3
1. b FITXA TEKNIKOA Euskara IKT baliabideetan duen presentzia nolakoa den jakiteko hiru metodo erabiliko ditugu. Alde batetik, elkarrizketa, adituen bidez informazioa garatua eskuratzeko, whatsapp erabiliz. Bestalde, galdetegia, hainbat pertsonen IKT baliabideen erabilera nolakoa den ikusteko, g-mailen bidez. Horretaz aparte, informazio bilketan arituko gara hizkuntza baliabideen kopurua interneten zenbatekoa den jakiteko. Ikerketa hau, Otsailaren 25-tik Martxoaren 19-arte burutua izan da. Gazteen (13-25) eta helduen (25-69) laguntzaren bitartez aurrera eraman dugu. ●
IKERLARIAK -Paula Hidalgo -Idoia San José -Ainara Ibañez -Naroa Alonso - Julia Queréndez
4
2. EMAITZA KUANTITATIBOAK ETA ONDORIOAK Atal honetan alderdi kuantitatiboan oinarritutako ikerketaren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dira.
IKASLEAK
IRAKASLEAK
Ikus daitekeen bezala, nahiz eta euskara ofiziala izan ez du presentzia handirik mugikorren konfigurazioan. Bihotz Gaztea Ikastolako gazteetatik %92,1k ez du euskaraz mugikorra konfiguratuta, zailtasunak edo deseroso sentitzen direlako. Ondorioz, %7,9ak inolako arazorik gabe du mugikorra euskaraz konfiguratuta. Irakasleei dagokionez, berdinketa dago, hau da, %50k mugikorra euskaraz konfiguratuta du. Gainerakoak, ez du euskaraz mugikorra konfiguratuta.
IKASLEAK
IRAKASLEAK
Grafikoetan aztertu daitekeenez, ordenagailua da gehien erabiltzen den IKT baliabidea euskaraz. Eta horren ildotik, wikipedia ere asko baliatzen da. Ikasleen artean, gutxien erabiltzen dena sare sozialak dira, irakasleen artean, ordea, GPS-a. Hortaz, esan dezakegu, euskarazko IKT baliabideak esparru akademikorako eta lanerako erabiltzen dutela.
5
IKASLEAK
IRAKASLEAK
Grafikoen azterketa egin ondoren, ikus dezakegu Bihotz Gaztea Ikastolako gazteen eta irakasleen artean, euskarak presentzia handi duela haien denbora librean; izan ere, gehienek euskarazko telesailak ikusten dituzte. Horren ildotik, euskarazko telesail ikusgarrienak, Go!azen, gure kasa, bagoaz, teleberria eta doraemon dira.
IKASLEAK
IRAKASLEAK
Datuak kontuan izanda, esan dezakegu ikastolako ikasleek esparru formaletan erabiltzen dutela euskara, esparru akademikoan gehienbat. Irakasleak, ordea, informalean zein formalean, lagun artean eta eremu administratiboan hain zuzen ere.
6
IKASLEAK
IRAKASLEAK
Grafikoaren datuak kontuan harturik, esan dezakegu Bihotz Gaztea Ikastolan jende gutxi batzuek ez dutela .eus domeinua ezagutzen; izan ere, irakasleen artean ezagunagoa da soilik %12,5ek ez duelako ezagutzen eta %87’5ek ezagutzen delako. Ikasleen artean ordea, %71.1ek ezagutzen du .eus domeinua eta %28.9ak ez du ezagutzen. Beraz, esan dezakegu jende gehiena ezagutzen duela .eus domeinua gutxi batzuk izan ezik.
IKASLEAK
IRAKASLEAK
Etorkizuna dela eta, ikasleen erdia baino gehiagori gustatuko litzaioke euskarazko IKT baliabide gehiago erabiltzea. Irakasleen artean, aldiz, guztiek nahi dute IKT balibideak gehiago egotea. Beraz, etorkizunari begira Bihotz Gazteko bai irakasle eta ikasleek badute interesa gaur eguneko egoera hobetzeko. Esparru akademikoa kontuan harturik, hainbatek wikipediako artikulu gehiagoen beharra eta euskarazko bideoen beharra dute. Baita ikasketarako baliagarriak diren jokoak ere. Aisialdiaren ildotik, sare-sozialetan euskararen presentzia areagotu nahi dute. Horrez gain, telebistan, hainbat telesail interesgarri faltan botatzen dute, esate baterako, Athletic-ek jolasten dituen partiduak eta albisteak.
7
3.
EMAITZA KUALITATIBOAK ●
ELKARRIZKETA: Josu Cubero, informatikan aditua. Zelako presentzia du euskara bideojokoetan? Zergatik? ○
Euskarak presentzia gutxi du bideojokoetan, bideojokoak itzultzea garestia delako eta beste hizkuntza batzuk pertsona gehiagok hitz egiten dutelako; adibidez, ingelesa.
Ba ahal dakizu ia mugikor guztiak euskaraz jarri ahal diren? Zeintzuk ez? ○
Mugikor gehienak euskaraz jarri ahal dira baina batzuetan ez dute gauza guztiak itzulita.
Zure ustez zergatik ez du euskara telebistan presentzia handia? ○
Euskara, Euskal Herriko bi telebista kanaletan erabiltzen da. Pertsona askok ez dakite euskaraz hitz egiten Euskal Herrian bizi arren.
Zer IKT-baliabide erabil daitezke euskaraz? ○
Baliabide asko euskaraz erabil daiteke. Baina batzuetan ez daude guztiz itzulita edo itzulpen okerra dute.
Interneten zer eduki falta da euskaraz? ○
Interneten Wikipedia informazio iturri nagusia da eta euskaraz artikulu askok laburtzen dira eta batzuetan guztiz falta dira.
Uste duzu urteak pasa ahala euskararen presentzia hobetuko dela?? ○
Euskararen erabileraren arabera, haren presentzia hobetu daiteke urteak pasa ahala gero eta hiztun gehiago daudelako.
●
BILAKETA ○
Gaur egun Wikipediak gutxi gora behera 289 756 artikulu ditu euskaraz argitaratuta eta 34.postuan dago kokatuta
○
.eus domeinuak 7.000 domeinu erregistratu ditu
○
Twitter-en gutxi gora behera euskarazko 7000 erabiltzaile daude
○
Gaur egun badira salerosterako dendak euskaraz daudenak, hala nola; Pull&Bear, Ali express edota Zara
○
Interneten 16.500 baino webgune gehiago daude euskaraz
○
Euskarazko 3 kate desberdin → Eitb1, Eitb3 eta Hamaika tb.
8
4. IRAKURKETA BATERATUA ETA ONDORIOAK
Euskararen presentzia IKT erabileran egokia da; izan ere, ​interneten 16.500 baino webgune gehiago daude euskaraz eta .eus domeinua existitzen da, 7.000 domeinu baino gehiago erregistratuta duena. . Aisialdiari dagokionez, salerosketarako denda batzuk egon badaude. Horrez gain, sare sozialetan hainbat plataforma daude euskaraz konfiguratu ahal direnak,adibidez; Twitter-en gutxi gora behera euskarazko 7000 erabiltzaile daude. Bestalde, komunikabideei dagokienez, 3 kate ezberdin daude (Eitb1, Eitb3 eta Hamaika) eta hainbat irrati, adibidez; Bizkaia irratia eta Gazteak.
Hala ere, egoera ez da hain txukuna ikusten den bezala; izan ere, gazteek ez dituzte euskarazko IKT baliabideak erabiltzen, hainbat baliabide faltan botatzen dituztelako. Josu Cuberok aipatu duenez, “Euskara presentzia gutxi du bideojokoetan, bideojokoak itzultzea garestia delako eta beste hizkuntza batzuk pertsona gehiago hitz egiten dutelako; adibidez, ingelesa�. Horren ildotik, nahiz eta mugikor gehienak euskaraz jarri ahal diren, batzuetan ez dute gauza guztiak itzultzen eta hainbatetan itzultzerakoan kalko okerrak erabiltzen dituzte.
Dena dela, hauek euskarazko telesailak gustuko dituzte, horien artean, Go!azen, Gure kasa eta Bagoaz.
Helduek, ordea, nahikotxo erabiltzen dituzte euskarazko IKT bilabideak.
Hortaz, hobetzeko nahikotxo dago, baina gogoak ez dira inoiz galtzen.
9
5. PROPOSAMENAK ●
Mugikor markei mezu bat bidaltzea euskararen konfigurazioa mugikorretan errazteko
●
Euskara ez dakiten pertsonentzat, euskara ikastaro dohain bat eskaini
●
Telebista kateak entretenitzeko telesaio gehiago burutzea
●
Bideojokoak euskaraz egotea
●
Eguneroko albisteak euskaraz irakurtzeko aukera ugariagoak egotea
●
Sinadura-bilketak egin denda gehiago euskaraz egoteko
●
Euskal musika festibal gehiago egotea talde edo abeslari berriak ezagutzeko
6. ERANSKINAK DATU KUANTITATIBOAK: ●
Galdetegia: Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak eta irakasleak
●
Datu ustiaketaren emaitza taulak: Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak eta irakasleak
DATU KUALITATIBOAK: ●
Elkarrizketa: Josu Cubero
●
Galdetegi-gidoiak: Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak eta irakasleak
●
Bilaketa: Domeinua.eus: https://www.domeinuak.eus/es/quienes-somos/
10