Jakin-minaren genea zirikatzen Katua jakin-minak jota hil omen zen... Baina The Brain Factoryn iruditzen zaigu ez dagoela hori baino osasungarriagorik. Jakin-minak eraman zuen Armstrong ilargira, Kolon Amerika ezagutzera, Lumière anaiak zinema sortzera... Eta zientziak berak ere halaxe erakutsi du: jakinminak zerebroa esnatzen du, eta ikasteko prestatzen. Zorionez, haur guztiak ikusteko, ezagutzeko, ukitzeko eta aurkitzeko irrikaz jaiotzen dira. Gakoa zera da, ilusio horri bizirik eustea, gauza zoragarriak gerta daitezen. Kitsunen 3 urterekin hasten gara jakin-mina lantzen. Jakin nahi duzu nola?
3D estimulazio goiztiarra
3D estimulazio goiztiarra
3-5
w w w. k i t s u n e 3 d . c o m
HAUR-HEZKUNTZA
3D ESTIMULAZIO GOIZTIARRA Kitsune estimulazio goiztiarreko programa bat da, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat diseinatua. Kitsuneko haurrek 3 dimentsioko metodologia batetik abiatuta jolastuz ikasten dute: manipulazio-matematikak, adimen emozionala eta psikomotrizitatea.
Manipulazio-matematikak
Kitsune programa eskolaz kanpoko jarduera gisa ematen da, haur-hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetan diharduten haurretara bideratuta.
OXFORDEKO UNIBERTSITATEA Haurrek eskoletan baliatzen duten material multisentsoriala Oxfordeko Unibertsitateko zientzialariek eta pedagogoek sortua da.
Kitsunen matematikak ez dira abstraktuak, eta material ukigarri bihurtzen dira, biratu egin daitezke, bata bestearen gainean ipini, bereizi, eta, ďŹ nean, ulertu.
Adimen emozionala Jolasaren bidez, ikasleek euren emozioak identiďŹ katzen eta ezagutzen ikasten dute eta garrantzi biziko trebetasunak garatzen dituzte, hala nola inpultsoak kontrolatzea, norbere buruaren kontzientzia, motibazioa, pertseberantzia, enpatia...
Psikomotrizitatea
ALDI SENTIBERAK Programa hau diseinatzeko garaian, zerebroak matematikekin mugimenduarekin eta emozioekin unerik sentiberena duen garaia hartu da kontuan.
Kitsuneko eskoletan eskulanak, oreka-jokoak, motrizitate-ariketak eta abar lantzen dira, haurren garapen sentsoriomotorra, afektiboa, kognitiboa eta soziala laguntzeko.
HUNKITZEN DUENA IKASTEN DA ONDOEN Kitsunen ederki dakigu istorioak kontatzea erreminta oso egokia dela ikasleekin konektatzeko eta ikastera motibatzeko. Hori dela eta, eduki guztiak Kitsune taldearen bidez aurkezten dira; azeri-talde hori bereziki bizkorra da, eta haien egitekoa haurrei beraiek bezain zuhurrak izaten irakastea da.
JOLASTUZ IKASTEA Kitsunen haurrek dibertitu ahala ikasiko dute, haren metodologia didaktikoan jolasak oinarrizko rola baitu.
BURUKO GARAIPEN PROGRAMA:
the brain f a c t o r y
w w w. t h e b r a i n f a c t o r y. e u