Tokion
Arantza izena zuen kafetegiaren kanpoan mahai batean eserita nengoen. Eguzkiak aurpegian ematen zidan eta bero izugarria egiten zuen. Nire alboan familia bat zegoen, “oso alaiak dirudite haien umeekin jolasten”. Nik, aldiz, familia bat botatzen nuen faltan. Nire lanagatik ez nuen erlaziorik izaten, beti artista edo kirolari bati egiten nizkion galderak edo berain iritzia eskatzen nuen edozein gairi buruzko erreportaiak egin nahi nituen; zerbait profesionalagoa egin nahi nuen. Nire pentsamenduetan murgilduta nengoela Laura hurbildu zitzaidan. Triste zirudien, bere ile ilunak aurpegia estaltzen zion eta bakarrik uzten zituen agerian begi ilunak. Berandu zetorren eta hori ez zen ohikoa beti orduan heltzen baitzen, gehienetan ni baino lehenago heltzen zen lekuetara.
Kaixo -agurtu zidan. Zerbait kontatu behar dizut. Aurpegira begiratu konturatu nintzen.
nion
eta
kezkatuta
zegoela
Zer gertatu zaizu? -galdetu nion. Badakizu Elkarlaguntza elkartean Yumi adoptatu nuela. Hura udan etortzekotan zen. Elkartetik deitu zidaten atzo gauean eta esan zidaten Yumi desagertu egin dela eta Tokiora joan nahi dut bilatzera. Ez dakit nola egingo dudan ezta aurkituko dudan ere baina bilatzen ez badut, ez naiz lasai geldituko.Zure laguntza behar dut horretarako. Beti egon zara prest ni laguntzeko eta zutaz fida naitekeela pentsatu dut zu deitu aurretik. Gainera erreportaje bat egin ahal duzu honetaz eta zuk beti nahi izan duzuna egin dezakezu, zerbait ezberdina. Aho zabalik geratu nintzen, hitzik esan gabe. Esandako guztia barneratu eta baietz erantzun nion. Ongi joango naiz zurekin, noiz joango gara? -Lauraren aurpegia guztiz aldatu zen,irribarre bat egin zidan. Osteguna da oraindik eta pentsatu dut larunbatean joan gintezkeela hegazkina hartzera -erantzun zidan. Eta non utziko gaitu hegazkinak? –galdetu nuen. Tokion dagoen Narita aeroportuan utziko gaitu hegazkinak eta handik autobus bat hartuko dugu Shibuya geltokira heldu arte. Shibuya estazioa Tokioko erdialdean dago eta handik egongo den hotel batean egongo gara behar ditugun egunetan.Yumi hortik bizi zen, Kabukicho deituriko kale batetan; hortaz, ez gara oso urrun joan behar haren gurasoekin hitz egiteko
Ongi da, ulertu dut. Baina zu arduratuko zara hegazkineko bidaia txartelez eta hotelen batean egonaldia lortzen -jakinarazi nion. Ondo iruditzen zait, ez nizun gehiago eskatuko. Iratzargailu madarikatuak esnatu ninduen biharamunean. Ostirala zen eta hamaikak ziren. Laurarekin geratu nintzen ostegunean geratu ginen degustazio berean. Ez nuen gosaltzeko astirik ezta gura ere. Jantzi eta korrika batean degustaziora joan nintzen. Laura han zegoen aurreko egunean geratu ginen mahai berean eserita, kezkatuta zegoela ikusten zen baina ez hain etsituta lehen bezala. Mahai gainean bi bidaia txartel zituen, haietako bat niri eman eta poltsikoan gorde nuen. Goiz osoan egon ginen Tokioz hitz egiten, ilusio handia egiten zigun hara joatea. Ez soilik Yumi bilatzeko, japoniarren kultura ere ezagutzeko irrika genuen eta nik nire ereportaje preziatu hori hasteko gogoa ere banuen. Bakoitzak zekien japoniarren kultur apur hori elkarri kontatzen egon ginen goiz osoan. Bazkaltzeko ordua heldu zenean, nire etxera joan ginen bazkaltzera, Laurak bazekarren bere maleta prestatuta lo egiten nire etxean geratuko zelako, gainera hurrengo egunean goiz altxatu behar genuen aeroportuan orduan egoteko eta ni aeroportutik hurbilago bizi nintzen. Etxean geundela telebista piztu genuen eta jaten genuen bitartean ikusten egon ginen. Sabelean genituen zerbait garrantzitsua egingo denean sentitzen dituzun kilimak, oso bizipen interesgarria, eta zoragarria biziko genuela genekien eta horrek oso urduri jartzen gintuen. Kalera irten ginen ordu pare batez eta etxera bueltatu ginen, han afaldu, eta berehala lo geratu ginen, nekatuta eguna heltzeko gurarekin.
Hegazkinean geunden eta gutxi falta zitzaigun Tokiora heltzeko. Laura Yumiren gurasoekin hitz egiten egon zen. Bat-batean emakume baten ahotsa entzun zen hegazkinean, ez zen ezer ulertzen japonieraz hitz egiten ari baitzen emakume hori. Laura eta biok hegazkinetik jaitsi ginen eta aireportuaren aurrean zegoen autobus geltokian ingelesez zeuden orduak eta geltokiak irakurri genituen; hantxe zegoen Shibuya geltokiaren izena. Ordu laurden batean etorriko zen autobusa; beraz, eseri eta zain egon ginen denbora osoan. Soilik egon ginen han ordu erdi batez; hala ere, Tokio lekurik bitxiena eta, aldi berean, harrigarria zirudien. Begibistan agertu zen publizitatez estalita zegoen autobusa, urdina zen eta hutsik zetorren. Geltokian pertsona ugari zeuden; ez nintzen konturatu baina guztiak Laurari eta bioi begiratzen ziguten. Horrek oso urduri jarri ninduen, Laurari begiratu nion baina ez nuen horrela ikusten, oso lasai zegoen, eta hori oso arraroa zen beti kezkatuta ibiltzen zelako eta atzo inoiz baino urduriago zegoelako. Autobusean sartu beste pertsonekin batera eta han eseri ginen. Non dago hartuko dugun hotela? Geltokitik hurbil? -galdetu nion. Geltokitik 10 edo 15 minutura dago -erantzun zidan-. Eta nola deitzen da? -galdetu nuen berriz. Shibuya Tobu du izena eta 3 izarretako hotela da, oso ondo dagoela esaten dute; jende askok gomendatu dit hotel hori. Erdian dagoelako izango da seguruenik. Ez dakit -esan nion.
Zer gertatzen zaizu? Ez duzu ia ia hitz egin bi egun hauetan -galdetu nion beldurrez. Ez dakit!!! -kexkatuta zegoen. Nik uste dut beldur naizela, ez dakidalako zer aurkituko dudan leku honetan. Isilunea egin zen gu bion artean; nik ez nekien zer esan ahal nion horrela ez sentitzeko eta nire ustez berak hori bazekien, zeharka begiratu egin zidalako behin baino gehiagotan. Autobusak Shibuya geltokian utzi gintuen Laurak esan zidan moduan, baina arazo bat zegoen. Tokio hiriko erdigunean geunden, ez genekien japonieraz eta ez genuen inor ezagutzen hiri bitxi horretan. Ez dakit zenbat denbora egon ginen hotel madarikatu hori bilatzen, goseti geunden eta oso nekatuta bidaiagatik. Geltokiak 5 kale konektatzen zituen haien artean eta horregatik, oso zaila zen zerbait aurkitzea bertan, hotela bilatzea, laztategi batean orratz bat bilatzea baino zailagoa zen, baina azkenean ia ia etsiturik hotela aurkitu genuen kasualitatez. Hoteleko harrera-lekura hurbildu ginen eta ezkerrak Laurak ingelesa asko zekiela bestela ez ginen ezta hoteleko logeletara ailegatuko ere. Gure logelak 14. pisuan zeuden, 245 eta 246 zenbakikoak ziren. Logelara sartu nintzenean, harrituta geratu nintzen: oso apaingarri politak zeuden eta dena oso dotorea zen. Bero egiten zuenez, logelan balkoiko atea zabaldu nuen. Balkoitik hiri osoa ikusten zen, jendea presaka zebilen kaletik eta askok haien artean talka egiten zuten; bakoitza beren pentsamenduetan murgildurik beste pertsonak kontuan izan barik, ezta begiratu barik.
Hurrengo egunean Lauraren oihuek esnatu ninduten. Esna zaitez loti, ahaztu al duzu Yumiren gurasoekin geratu garela beraien etxean? Kale hauen mapa antzeko bat dut eta sasoiz heldu behar dugu hara!!!!!!! Oso garrantzitsua baita niretzat!!!!!!! -ohiukatu zidan- goazen mesedez!!!!!!!!! -erregutu zidan segituan. Ongi da, oraintxe noa itxaron hotelaren sarreran ordu erdi barru!! Ongi? -ohiukatu nuen nik orain. Ongi! Ez zaitez luza -agindu zidan oraingoan. Ohetik altxatu nintzen astiro eta logure handiz, gauean erreportajeari hasiera eman nion eta larregi perfekzionista nintzenez, oso berandu oheratu nintzen. Azkar jantzi eta Lauraren bila jaitsi nintzen,beti bezala. Sarreran aurkitu nuen agindu zidan moduan, berarengana hurbildu nintzenean irribarre bat bota eta egindako kaleen mapa erakutsi zidan. Hoteleko mahaizapi batean eginda zegoen, baina kaleak oso ondo adierazita zeuden, zehaztasunez adierazita. Laurak betidanik izan zuen oroipen izugarria eta beste aldi batetan erakutsi zidan. Yumiren gurasoen etxera abiatu ginen. Oraingoan ez zitzaigun kostatu etxea aurkitzea, berehala ikusi genuen. Ez zen oso handia eta lorategi txiki bat zuen aurrealdean, teilatuaren izkinak gorantz zeuden, etxe zaharra zen eta hori nabaritzen zen hormak pitzaduraz beterik zeudelako. Bat-batean etxearen izkinean norbait ezkutatuta zegoela ikusi genuen, ume bat zen edo hobeto esanda neska bat
zen, ile beltza, luzea eta kizkurra ikusten zitzaion. Batbatean Laurak Yumiren izena oihukatu egin zuen eta neska txiki hori korrika hasi zen kontrako aldera. Laura neska horren atzean korrika egiten hasi zen eta ni haien atzean joan nintzen; ertz batean galditu nintzen. Bat-batean ume baten eta emakume baten negarrak entzun nituen, bertan buelta eman eta han zeuden Laura eta Yumi. Lurrean zeuden biak, neskatoa oso zikin zegoen eta hainbat zauri zituen gorputzean. Laurak aurpegian zauri txtki bat zeukan, lurrean jausterakoan egindakoa seguruenik. Pena handia eman zidan biak han lurrean botata eta negarrez ikusteak eta malkoren bat jausi zitzaidan niri ere bai. Yumi gurasoen etxera eraman genuen, berak ez zuelako ezetzik eman hori proposatu genionean. Han geundela neskatoari galdetu genion zer gertatu zitzaion eta honek esan zigun Elkarlaguntza elkarteak bera eta beste hainbat ume eraman zituztela martxan ez zegoen fabrika batetara eta han lan egitera behartzen zituztela; merkatuan saltzen ziren produktuak egiten behartzen zituzten, atsedenik hartu barik ezta ia jan barik ere. Yumiren gurasoak, Laura eta biok joan ginen poliziarengana eta salaketa bat jarri genuen. Epaiketan Elkarlaguntza deituriko elkarteko nagusiak kartzelatuak izan ziren eta beste hainbat langile haien buruzagiekin batera ere kartzelatu zituzten. Umeak non zeunden esan behar izan zuten eta ume hauek haien etxeetara eraman zituzten. Hainbat umeren gurasoek adierazi zuten ez zituztela bere umeak beste elkarteren eskutan jarriko. Azkenik erreportaje preziatua egitea lortu nuen eta Laurarekin Tokion bizitzen geratu nintzen.