UDA BEREZI BATZUK

Page 1

UDA BEREZI BATZUK


Nire gurasoek etxe handi bat alokatu zuten Lekeition uda pasatzeko. 15 urte nituen, jatorra nintzen baina ez nituen nota oso onak ateratzen nahiko alferra nintzelako. Asko gustatzen zitzaidan lagunekin kalera ateratzea, musika entzutea eta dantzatzea. Alaia eta lagun ona, ahalegin guztiak egiten nituen besteei laguntzeko. Udak pilo bat gustatzen zitzaizkidan, Lekeition pasatzen nituelako eta ez nuelako ikasi behar. Errubiloa nintzen eta pixka bat potoloa baina nahiz eta nahiago izango nuen argala izatea nahiko pozik nengoen nire gorputzarekin. Ez nintzen oso altua eta begi argiak nituen. Asko gustatzen zitzaidan abuztua Lekeition pasatzea. Oso herri polita zen. 7.000 eta piku biztanle zituen Bizkaiko herria txikia da. Hondartza bat baino gehiago ea portua zituen. Etxe guztiak elkarrekin zeuden eta beraien gainetik mendia eta beraien azpitik itsasoa zegoen. Hondartzara joaten ginen goizean eta arratsaldean lorategian jolasten genuen boleibolera, futbolera, saskibaloira, eguzkia hartzen genuen edota hondartzara joaten ginen berriro. Asko ginen, ama, aita, 2 alaba eta 2 seme, beraz, etxea nahiko hadia zen. Bakoitzak bere maleta egiten zuen eta bukatu orduko ate ondoan uzten genituen, gero aitak hartu eta kotxeko maleteroan sartuko zituen. Nire aitak beti bezala kexaka zebilen maleta handiegia edo arropa gehiegi eramaten genuela esanez. Baina gero han heldutakoan beti zerbait faltan Santurtzin utzi zuela esaten zuten...

11k ziren gutxi gora behera eta automobilean duela 20 minutu igo ginen. Oraindik nahikotxo geratzen zitzaigun heltzeko baina 15 minutu barru, Mikel,


nire neba txikiena, zorabiatuta zegoen eta inoiz baino gehiago eskertu nion zorabiatuta egotea. Automobiletik jaitsi ginen eta nire ondoan bertan kartoizko kutxa bat zegoen. Bat-batean mugitu zen, ireki genuen eta zelako sorpresa eraman genuena! Txakur marroi txikitxo bat zegoen. Begiak oraindik itxita zituen, jaio berria zen zirudienez. Pena izugarria eman zigun eta automobilean sartu genuen gurekin.

Etxera heldu ginen. Nire maleta esku batean eta bestean txakurra edukita logela hartzera eskaileretatik gora korrika igo nintzen. Komuna zuen logela nahi nuen, handiena zen eta beste urte guztietan nire neba nagusiak, Aitorrek, hartzen zuen beti, beraz, aurten nirea izan behar zuen. Eta bai, lortu nuen azkenean, nirea zen. Atea ireki eta maleta lurrean utzi nuen. Sukaldera jaitsi nintzen azkar Kuikerekin, horrela deitu nion txakurtxoari, esne pixka bat botako nion platertxo batean. Gose izango zela pentsatu nuen. Hozkailua ireki eta ez zegoela ezer konturatu nintzen. Ama sukaldetik sartu zen momentu horretan. Esne pixka bat eskatu nion eta maleteroan Eroskiko poltsa batean zegoela esan zidan. Autoaren bidean Maider aurkitu nuen, Mikelen bikia, odoletan zegoen belauna batetik. Amari, sukaldean zegoela, esan nion zauri hori sendatu ziezaion. Esnea hartu nuen, plater batean pixka bat jarri nuen eta Kuiki eman nion. Pispas batean guztia edan zuen eta zaunka hasi zen. Aitor agertu zen eta txakurrari “Tor” deitu zion. Nik esan nion ezetz, Kuik deitzen zela eta hor hasi zen eztabaida guztia. Bikiek “Biki” deituko ziotela esaten zuten. Aitor eta biok barrezka hasi ginen. Beraiek negarrez, 5 urte baino


ez zituzten, eta aita agertu zen. Ea ez zitzaigun lotsa ematen 5 urteko ume batzuk negarraraztea galdetu zigun. Aitorrek esan zuen nire errua izan zela hain izen itsusia jarri nahi niolako, baina niri politena iruditzen zitzaidan eta berriro hasi ginen eztabaidaka. Ama agertu zen berehala oihuak entzutean. Gurasoek, arazorik ez izateko, izena beraiek aukeratuko zutela esan zuten. Baina besteei ez zitzaigun ideia hori bat ere gustatu. Lekeitioko bidean aurkitu genuenez “Kei�, Lekeitioko bigarren silaba, deitzea proposatu zuten. Izan ahal zenerako ez zegoen hain txarto.

Txakurrarekin pilo bat jolasten genuen, hondartzara eramaten genuen, paseoak ematera, lorategian gurekin eguzkia hartzen zuen... Nahikotxo hazi zen egun horietan eta konturatu baino lehenago aste bat baino ez zitzaigun geratzen etxera bueltatzeko. Baina asteleheneko goiz horretan nire ohe ondoan egurrezko estolda bat zegoela konturatu nintzen. Beldur pixka bat ematen zidan irekitzea. Maider deitu nuen. Berehala etorri zen, asko gustatzen zitzaion nirekin egotea eta berak esaten zuen moduan bere ahizpa gogokoena nintzen eta nik erantzuten nion, <<noski! ez daukazu besterik>> eta hura barrezka hasten zen beti. Kontatu nion estolda bat zegoela eta bera ere ez zen irekitzen ausartzen. Ezer ez zela izango pentsatu genuen eta ez genion garrantzi gehiagorik eman. Bakoitza bere eskuoihala hartu zuen eta biak hondartzara joan ginen Keirekin. Paseo bat eman genuen eta gure gauzaz hitz egin genuen. Itsas


haizeak aurpegian ematen zigun, izugarri sentsasiomona zen, fresko eta ondo sentitzen nintzen. Batzutan hotzikara bat sartzen zitzaidan eta besoetako iletxoak puntan jartzen zitzaizkidan. Hotza nuela iruditzen zitzaidan baina gero zerura begiratzen nuen eta urdin-urdin eta oskarbi zegoen. Hondarra oinetako hatzetatik sartzen zitzaidan. Eta horrek hazkura ematen zidan baina olatu batek gure oinak bustitzen zituenean hazkura guztiak pasatzen zitzaizkidan. Hondartzan paseoak ematea oso gogoko nuen. Gustatzen zitzaidan Maiderrekin batzutan hitz egitea, eta normalean ez genuen askotan egiten. Urtean zehar ikastolara ordu desberdinetan joaten ginen, gero ikastola kanpoko ekintzekin e.a., oso zaila zen. Karameluak erosteko amari dirua poltsikotik kentzen ziola kontatu zidan. Ezin zuela hori egin esan nion, eta pixka bat damutu zen baina gero zerbait nahi zuenenean hobeto dela eskatzea azaldu nion, ziur nagoela berdin-berdin emango ziola dirua. Nik kontatu nion 2 utzi nituela 3. ebaluaketan eta gurasoei errekuperatu nituela kontatu niela. Uff... Bi. Bakarrik bat gehiago utzi banu errepikatuko nuke. Ez dira enteratu baina enteratzen badira...ai ama... ez naiz urte oso batean kalera aterako. Zelako hotza dagoen ura... Uiba! Zer izango da mendi horren gainean dagoena... a!... Hegan atera da, kaio bat izango zen. Aaah! Zelako mina maskor bat zapaldu dut... Mate eta lengua... Errekuperatu nituela esan diet baina andere単oak deitzen dituenean...hobeto ez badut horretan pentsatzen... Ez zuela ezer esango hitz eman zidan. Gauza asko kontatzen genion elkarri eta horrela arratsalde osoa pasatu genuen.


Etxera bueltatu ginen. Afaltzen geunden. -Zer egin duzue gaur? –galdetu zuen amak. -Hondartzara joan gara paseo bat ematera –erantzun nuen. -Bai baina hori baino lehen estolda bat aurkitu dugu Aneren logelan –pozik kontatu zuen Maiderrek. Aitorrek eta Mikelek ireki nahi zuten. Afal ostean guztiok igo ginen nire logelara. Aitorrek pentsatu gabe ireki zuen eta eskailerak alde batean zuen hodi bat zegoen beherantz zihoana. Jaitsi zen. Behetik, jaisteko oihukatu zigun. Bata bestearen atzean jaitsi ginen, txakurra ezin zuenez goian gelditu zen zaunka. Ezin genuen ikusten ari ginena sinetsi, gozoki, karamelu, gominola... pila zegoen. Imajinatu dezakezuna baino askoz gehiago. Igo nintzen korrika Kei hartu nuen eta berriro jaitsi nintzen berarekin banekielako hor behean denbora nahikotxo egongo ginela. Jaten hasi ginen guztiok. Amak eta aitak esaten ziguten ez jateko hainbeste gero tripako mina izango genuen eta, baina gertatu zitzaiguna ez zen egun guztietan gertatzen zaizun gauza bat eta pilo bat jan genuen. Gainera ez ziren karamelu edo gominola normalak, edozein dendatan saltzen direnen berdinak, ez. Bereziak ziren, inoiz ikusi ez genituen markakoak edota kolorekoak. Ez zeuden jateko gauzak bakarrik, paper eta karpeta pilo bat zegoen, eta guztiak enkarguak egiteko edo salmentak eta erosketak azaltzen zituzten paperak ziren. Paper solte bat zegoen hortik, helbide batekin. Eta Lekeitioko kale bat jartzen zuen paperean! Ez genuen birritan pentsatu eta hara joan ginen zazpiak, ama, aita, Aitor, bikiak, Kei eta nik.


Emakume zahar batek ireki zuen atea. Sartzeko eskatu eta gertatu zaiguna kontatu genionean istorio guztia kontatu zigun. Bera guk alokatzen genuen etxean bizi zen orain zela urte asko eta txutxeria denda bat zeukan Lekeition, ez zen gozoki denda arrunt bat, ez, saltzen zituen gozokiak egiteko osagai desberdinak behar zituen eta horiek mundu osoan zehar zeuden. Ozeano bareko irla urruti xamar batean zegoen osagai bat eta beste bat ez dakit non eta horrela guztiekin. Beraz oso prezio altuan saltzen ziren. Jende asko nahi zituen gozoki horiek eta bere biltegian, bere logela zenaren estolda batean ezkutatu behar izaten zituen inork ez lapurtzeko. Denda horretaz galdetu genion, ea non zegoen e.a. baina duela denbora nahikotxo itxi zuela azaldu zigun. Emakumea ez zen gogoratzen oraindik bere biltegian bazeudela gozoki mordoa. Eta honako hau esan zigun: zuek aurkitu dituzue, beraz, zuenak dira hemendik aurrera, egin beraiekin nahi duzuena. Saldu, jan... Baina saltzen badituzue diru mordoa irabaziko duzue.

Lekeitio gure bigarren herria zen eta jarraituko zuen horrela izaten baina egun horretatik aurrera beste modu batez. Gozoki guztiak saldu genituen eta eman ziguten diruarekin Lekeition alokatzen genuen etxea erosi genuen. Poz pozik pasatzen ditugu abuztuak, oraingoetan etxea apaindu behar izaten dugu. Logela handia Maiderrena eta nirea da, Aitorrek pixka bat haserretu zen baina arrosaz margotu genuela ikusi zuenean berarekin geratu gintezkeela esan zigun. Besteak ez dakite, baina guztiok lo daudenean Maider eta biok


estoldatik jaisten gara eta saldu ez genituen gozokiak jaten ditugu. Hori bai dela gure sekreturik bereziena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.