DBH 2B
HIL ALA BIZIKO JOKOA
2009-2010
Zu Santurtzin bizi zaren pertsona arrunta zara. Eskola nahiko urrun daukazu
baina 15 minututan heldu ahal zara euririk egiten ez badu. Lagun asko dituzu eta gehienak zuren arazoetan laguntzen saiatzen dira, ez zarelako ikasgaietan oso trebea; hala ere, kiroletan nahiko trebea zara. Zure gurasoak oso zorrotzak dira eta ezin zara egun askotan kalera atera etxea garbitu arte baina asko maite dituzu.
 Egun arrunt batean goizeko 7:30etan altxatu egiten zara ikastolara joateko asmoz. Jantzi ondoren sukaldera zoaz bazkaltzera. Gaur esnea gailetekin hartzen duzu presaka zabiltzalako, ez dituzulako gizarteko etxerako lanak egin eta nota jasotzen baldin baduzu zure gurasoek zigortu egingo zaituzte. Etxetik ateratzean, azkar abiatzen zara ikastolara. Azkarrago joateko bide berria hartzen duzu; sekula ez zara handik igaro baina presa handiz zabiltzanez, ez dizu inporta.
Kale horrek ez du itxura onik eta lapurrez betea dago; gainera, oraindik ez da eguzkia atera eta denak itxura beldurgarria dauka. Kaleargiak piztu eta amatatu egiten dira eta etxeetako leiho eta ate apurtuak ireki eta zabaldu egiten dira. Kale horretatik korrika zoazen bitartean zure atzean pausuak entzuten dituzu eta gelditzen zara atzera begiratzeko, baina ez dago inor. Berriro aurrerantz begiratzen duzunean, zure aurrean beltzez jantzitako gizon misteriotsu bat ikusten duzu eta lurrera jausten zara, ondoren zugana hurbiltzen da eta ahots beldurgarri batez hiru hitz esaten dizkizu : “jokoa hasi da�; eta bat-batean desagertu egiten da lurrean mezu bat utziaz. Letra arraroa da baina honako hau esaten du: bihar hemen ordu berberean .
Aukerak Hurrengo egunean kale horretatik igarotzea nahi baduzu, zoaz
Miren
Sekula ez igarotzea berriro kale horretatik baldin bada zure asmoa
Noemi
Gau osoan mutilak esan zizunaren arabera, txarto egiten duzu lo; galdera pilo etortzen zaizkizulako burura. Orduan zitara joatea aukeratzen duzu. Egun horretan inori ezer esan gabe, kale arrarora itzultzen zara; hor zaude zu, hartu duzun erabakia behin eta berriro zure buruari ongi egin ote duzun edo ez galdetzen, itxaroten diozun bitartean. Baina bat-batean burua jiratzen duzu eta ‌ hor dago mutil kapa belzduna zuri arreta handiz begiratzen; momentu horretan isiltasuna da nagusi. Orduan zuk hitz egitea erabakitzen duzu: -Zergatik niri? Orduan berak, eskua luzatuz, beste kapa bat ematen dizu eta ahots kaskar eta zimur batez esaten dizu: -Hartu!
Zuk hartu eta jartzen duzu eta berak esaten dizu: -Jantzi duzun momentutik, jokoan sartu zara. Txanoa kentzen du eta aurpegi zimurra aurkitzen duzu. Berak bizitza osoa daramala jokoa bukatu nahian azaltzen dizu baina orain oso zaharra dela jarraitzeko esaten dizu: -Baina ‌ niretzat ardura handia da, ni soilik 13 urteko gaztebat naiz -Ez! Zuk bizitza osoa duzu aurretik jokoa amaitzeko! Mesedez lagundu! -esaten dizu bere aurpegi zimurretatik malko bat erortzen den bitartean. Zuk ezin duzu gehiago horrela ikusi agurea eta laguntzea erabakitzen duzu. Gainera errutinatik ateratzeko zuk behar zenuen aukera da eta abentura pixka bat lortzeko, badakizu horrek zure familiatik eta lagunengandik urrun mantenduko zaituela baina laguntzea erabakitzen duzu.
Aukerak Trantsilvaniara banpiro baten hortza lortzera joaten zara
Lohitzune
Afrikara altxor baten bila joaten zara.
Irene
Hurrengo egunean, beste bide batetik zoazela, norbaitek jarraitzen dizula nabaritzen duzu. Orduan buelta eman eta gizon hura ikusten duzu, atzo nota eman zizun gizona da. Gizona korrika hasten da eta zu bere atzetik zoaz, nora doan jakiteko asmoz. Bere atzetik denbora luzez joan ondoren, zelai batera heltzen zarete eta kaxa baten barruan sartzen da gizona. Pixka bat itxaroten duzu eta konturatzen zara ez dela gizona kaxatik ateratzen; orduan non dagoen ikustera joaten zara, baina kaxa barruan ez zegoen inor. Etxera bueltatzen zara eta han Borja, zure laguna, itxaroten ari zaizu.
Borja zure adineko mutila da, begi urdinak eta ile horixka du. Zure gelara igotzen zarete eta hizketan hazten zarete ea zer egingo duzuen arratsaldean, eta azkenik hautatzen duzue Bilbora joatea arropa erostera. Bilbora heltzen zarete eta zuk denda batera sartzea erabakitzen duzu baina Borja ez da konturatzen eta beste denda batera sartzen da. Dendan zauden bitartean, norbait zure atzetik doala nabaritzen duzu eta momentu hartan buelta eman eta berriro gizon hura ikusten duzu eta zer egin ez dakizunez korrika alde egiten duzu dendatik.
Aukerak Borjarengana laguntza eske.
Uxue
Bilboko Alde Zaharrera ihesi.
Maitane
Gutunak Trantsilvaniara joan behar duzula abisatu dizu. Zure ama konturatzen bada izugarrizko errieta botako dizu eta arriskuak ezagutzen ez dituzunez, ezin diozu inori esan. Ideia bat bururatu zaizu: gau horretan hegazkinez joatea, baina gidabaimenik ez pasaporterik ez duzunez, laguntza eskatu behar duzu edo baldarretan gordetzen dituzten leku horretan egotea. Lanpetuta sentitzen hasten zara baina lehen interneten hegazkinak noiz ateratzen direneko informazioa eskuratzen duzu. Zure amak lo egiteko ordua ailegatu dela abisatzen dizu eta bi musu ematen dizkiozu azkenak balira bezala. Goizeko hirurak dira eta Bilboko aireportura autobusez joaten zara. Hegazkinera sartzeko momentua ailegatu da, eta zure txanda hurbiltzen ari da; oso urduri zaude baina bat-batean aireportu osoan ume bat galdu dela abisatzen dute. Txartelak hartzen dituzten emakumeak nahasten dira eta hegazkinera sartzen zara. Lasaiago zaude, hegazkinean leku bat duzu eta bidaiaren erdia eginda duzu. Orain bakarrik 2-3 ordu itxaron behar dituzu.
Trantsilvaniara heldu zara; ez dakizu zer egin baina Bran gaztelura joan beharra duzu. Inguruetako paisaia oso polita da: menditsua eta ingurua zuhaitzez beteta dago; oraintxe bertan ez du bero handirik egiten; horren ondorioz, jertsea ipintzen duzu. Mugimendu hori egindakoan, kobazulo bat ikusten duzu, hor barruan banpiroa egon behar duela pentsatzen hasten zara orduan mapa begiratu eta egia dela konturatzen zara. Kobazuloak estalaktita eta estalagmita ugari ditu eta zikin dago. Ur tanta bat ilera jausten zaizu. Azkenean banpiroa ikusten duzu hilobi dotore batean etzanda. Letagina kentzerakoan bizitza hartzen du; zu, harrituta, kentzen diozu baina korrika egiterakoan estutik heltzen dizu. Zu zure gogor guztiekin eskuak kentzen saiatzen zara. Azkenean lortzen duzu eta kanpoalderantz abiatzen zara banpiroak ezin dutelako argia ikusi. Â Fikzio guzti hau gerta ondoren metro batzuk aurrerago Bran gaztelua aurkitzen duzu. Atzealdetik sartzen zara. Gaztelua oso zaharra da Erdi Arokoa dirudi, oso zikin dago eta liburu pila nonahi agertzen dira. Han bizi zen erregea asko maite zituen liburuak eta irakurketa. Eskaileretatik igotzen zara eta bainugelan sartzen zarenean, ispiluan odolez ohar bat idatzita dago. Aukerak Perun inken koroa eskuratu nahi baduzu
Iker
Egiptoko hiru piramideen sekretu ezkutua ezagutu nahi baduzu
Esther
Ibiltzen, ez duzu aurkitzen ezer eta esertzen zara deskantsatzeko pixka bat eta joaten zara ibai batera ura edatera; bestela, egarriz hilko zara. Ez dakizu nora joan eta azkenik erabakitzen duzu ezkerretara joatea; eskuinean eta atzera ezin zara pasatu. Hantxe txalupa bat aurkitzen duzu. Orduan muntatzen zara, eta arraun eta arraun eginez nekatzen zara. Ondorioz, eseri, arraun egin barik, ezer egin barik. Begiratzen duzu alde guztietatik. Bat-batean aurkitzen duzu koba bat eta harantz abiatzen. Ez dakizu non zauden baina halako batean gazte beltz bat aurkitzen duzu. Orduan pentsatzen duzu Afrikan zaudela. Koban sartu ala eze, pentsakor zaude baina azkenean sartzen zara. Kobazuloa oso ilun dago; bakarrik ikusten da argi bat barrualdean; ez dago inor. Argia dagoen tokira joaten zara eta haren ondoan topatzen duzu altxor itzela. Pixkanaka-pixkanaka, oso urduri, irekitzen duzu. Hor barruan daude urreko hainbat txanpon. Haien azpian paper batean zerbait idatzita. - Hona hemen, orain jarraitu behar dituzu bideak: Aukerak Groenlandia
Andrea
Txina
Erlantz
Detektibe altu, begirada zorrotza eta beldurgarria duen bat aukeratzen duzu. Berak esaten dizu berriro kale horretara joateko, kale beldurgarri ilun horretara. Iristen zaretenean zuri beldur izugarria ematen dizu; detektibeari, berriz, ez dio beldurrik ematen. Bere begirada zorrotzarekin gora bera ezkerretara, eskuinetara, leku guztietara dabil begiratzen eta koaderno txiki eta zahar batean ikusten duena jartzen. Sartzen zaretenean, oraindik ilunago dago, hotz handiagoa egiten du hor barruan. Bukaerara iristen zaretenean orri zahar eta zikin zati bat aurkitzen duzue, detektibeari ematen diozu eta detektibeak begiratzean oso aurpegi txarra jartzen du eta erlojuko ordua ikustean eskutik heltzen dizu eta korrika eramaten zaitu. Nekatzen zaretenean, galdetzen diozu ea zer jartzen duen paperezko zatian eta azaltzen dizu: paperean 8:00etan TIPI TAPA tabernan.Heltzen zaretenean taberna oso itxura txarrekoa da, leihoak apurtuta, zorua oso zikin, oso iluna‌ Edari bat eskatzen duzue. Tabernaria ezaguna egiten zaizu, edariak edatean lo gelditzen zarete, momentu horretan entzuten duzue Australiarako hegazkina prestatzen ari dela. Hegazkinean esnatzen zarete eta gizon bat ikusten duzue‌ Aukerak Jausgailu batekin Indiara bota
Enaitz
Australiara joan eta beltzez jantzitako gizona nor den argitu
Jon
Bilboko Alde Zaharrean zaude. Han taberna txiki eta ilunak ikusten dituzu. Kale horretatik jende asko dagoenez, ezkutatzeko leku ona dela uste duzu. Korrika taberna batean sartzen zara, gizonak zu ez harrapatzeko. Taberna horretan ez dago jende gehiegirik; zuk gutxi gora behera hamar bat pertsona zenbatzen dituzu; dauden pertsonek ez dute itxura onik: berrogei eta hamar urte gutxi gora behera dituzte eta beraien arazoetan pentsatzen dauden bitartean, garagardo bat edaten dute. Tabernan ez da entzuten soinu bat ere. Baina bat-batean gizona ikusten duzu eta beldurrez oihu bat botatzen duzu: “Aaaaaahhhhh� entzuten da. Tabernako jende guztia zuri begira gelditzen da eta ez dizute lagun aurpegirik jartzen. Zuk ez dakizu zer egin: tabernako komunetara joan ezkutatzeko edo tabernatik atera. Pentsatzen duzu hobe tabernako komunetan ezkutatzea gizona joan artean eta zu ez ikusteko. Bazoaz komunetara, atea irekitzen duzu.
Komunek itxura txarra dute, zikin daude; hormak kolore marroi-beltza dute eta kiratsa nazkagarria da. Zu komunetako estalkian esertzen zara, oso zikin dago baina momentu hartan berdin dizu non eseri beldur handia daukazulako. Minutuak pasatzen ari dira. Komunetik kanpo zarata entzuten da; zure izena esaten dute gogotsu; beldurra gorantz doa. Bat-batean ostikadak entzuten dira komuneko atean, atea bota, zu harrapatu eta furgoneta batean sartzen zaituzte. Mesedez ez egin minik, nik zuri ez dizut ezer egin- esaten diozu gizonari. Baina gizonak ez du ezer erantzuten. Zuk ez duzu ezer ikusten begietan zapi bat duzulako, zuretzat dena beltza da. Furgoneta martxan jartzen da: “fruumm�. Zu buruz minutuak zenbatzen ari zara jakiteko gutxi gora behera zenbat denbora zauden furgonetan sartuta. Furgoneta gelditzen da eta ateratzen zaituzte eta soto ilun batera eramaten zaituzte.
Aukerak Askatu eta ihes egiten duzu
Jasone
Sotoan geratzen zara laguntzaren zain
Eva
Pista irakurri eta Groenlandiara abiatzeko moduan pentsatzen ari zara. Hegazkin bat hartzea da zure burutapenik hoberena baina ez duzu dirurik. Dirua eskatzen jartzen bazara, denbora asko behar izango duzula pentsatzen duzu; diru hori lortzeko soilik modu bat bururatzen zaizu: banku batean lapurtzea, baina hori oso arriskutsua da. Azkenean erabakitzen duzu gauean banku batera sartu eta lapurtzea. Gaua heldu da eta banku bat bilatzen ari zara. Aurkitu duzun bankua oso handia da eta atzealdean mostradore bat du, ordenagailu asko daude eta kaxa handi batzuk. Aurpegia estali eta barrura sartzen zara, kontu handiz atea irekitzen duzu, polizia indartsu eta oso altua dago, atzetik joan, menperatu eta eskuak soka batekin lotzen dizkiozu. Aurrera segi eta mostradorearen beste aldera salto egiten duzu dirua hartu eta isil-isilik banketxetik ateratzen zara. Dirua lortu eta lo egitera zoaz. Hurrengo goizean billeteak atera eta hegazkinera igotzen zara. Sei ordu ondoren Groenlandiara heltzen zara; maleta hartu ostean, aeroportutik ateratzen ari zara eta, bat-batean kapadun gizona zuregana hurbiltzen ikusten duzu: -Ikusi dut Groenlandiara heltzeko gai zarela; orain bandera urdin eta horia duen itsasontzi bat aurkitu behar duzu. Aurkitzen duzunean kapitainak duen txanoa lapurtu behar duzu. Kontuz ibili, txanoan pistak daude. Zorte on! -esaten dizu.
Portura abiatzen zara itsasontziaren bila; Portua oso leku handia da txalupaz eta itsasontzi beteta. Itsasontzi asko daude baina ez dute horrelako banderarik. Beste aldera heldu zara. Bai! Hor dago itsasontzia. Korrika egiten hasten zara. Oso itsasontzi handia da; beheko partean leiho txiki batzuk ditu. Leiho bat irekita dago, hortik sartzen zara inor ez ikusteko. Leihoak gela txiki batera eramaten du: ohe txiki bat du eta egurrezko armairu bat; ohe gainean argazki bat ikusi duzu. Hartzen ari zara baina atea irekitzen dela ikusten duzu. Oso azkar ohe azpira sartzen zara; gizon baxu bat sartu da, gaztea dirudi, begi berdeak eta ile iluna dauka, argazkiko gizona da. Une horretan zerbait sentitzen duzu sabelean; ez duzu gehiago aguantatzen; kili kiliak egiten dizu zerbaitek; ezin duzu gehiago, barreak ihes egiten dizu. Gizonak ohetik salto egiten du: -Nor dabil hor? Atera ohe azpitik! Aurkezten zara eta guztia kontatzen diozu, bera itsasontziko sukaldaria dela esaten dizu, Berak laguntzen saiatuko dela dio: -Kapitaina oso pertsona txarra da eta bere txapela beti eramaten du jantzita. Gauean kendu beharko diozu lotan dagoenean baina kontuz, harrapatzen bazaitu, ez zara bizirik aterako. Â
 Egun osoa pasatu duzu logela barruan itsasontziaren mapa bat eskuan duzula txapela nola kendu pentsatzen. Bat-batean burutapen bat datorkizu. Gauean goiko partera igoko zara, kapitainaren logelara ematen duen sabaizulo ireki eta kanabera eta amu batez txapela kenduko diozu. Hori egiten duzu eta txapela lortzen duzu; orain pistak irakurri behar dituzu: Oso ondo! Ikusi dut oso trebea zarela eta froga hauek gainditzeko ez duzula problemarik izan baina, ikusiko duzu orain. Erromara edo New Yorkera joan behar duzu, Erroman zaldi lasterketa bat irabazi beharko duzu eta New Yorken Askatasuneko Estatuara joan behar duzu! Hori ezin izango duzu lortu jajaja!
Aukerak New Yorkera joan nahi baduzu
Unai
Erroman kuadrigen lasterketan parte hartu nahi izatekotan
Andrea F.
Orain Harresi Handian zaude Afrikan hartutako altxorrarekin. Zu Harresi Handian zoazen bitartean, han beste altxor bat dagoela entzuten duzu eta duzunarekin gehiegi ez denez, joaten zara harribitxiak aurkitzera. Hori egiteko, jende nagusiari eta jakintsuei galdetuko diezu urrezko txanponak bilatzeko. Â Hortik ibiltzen zara jende jakintsuen bila. Bat-batean aurkitzen duzu pertsona nagusi bat eta galdetzen diozu. Â -Kaixo! Ba al dakizu non dagoen harresi handiko altxorra? -Ez. Ez dakit!-erantzuten dizu. Baina bai entzun dut hemendik hainbat kilometrotara Boris deituriko gizon jakintsu batek badakiela non dagoen. Â Hori entzutean, ibiltzen hasten zara. Bero handia dagoenez, Afrikan aurkitutako altxorrarekin Harresian dauden dendatxoetara joaten zara ur freskagarria erostera. Denbora luze pasatu ostean, Boris jakintsua aurkitzen duzu eta azaltzen diozu dena.
 -Kaixo! Esan didate zuk dakizula urrezko txanponak non dauden. Esan al didazu non dagoen Harresi Handiko altxorra? -Ez. Ez dago altxorrik. Hori, bakarrik zurrumurruak dira. Eta egongo balitz, altxorra aspalditik hartuko zuten -adierazten du gizon jakintsuak.  Zuk entzutean harresi handiko altxorra existitzen ez dela, ibilbide hau denbora galdua izan dela pentsatzen hasten zara eta triste zaude harribitxirik ez zaizulako geratzen, ura erosteagatik. Orduan, heriotza aurkitzeko Harresitik botatzea erabakitzen duzu. Hamar metrotik botatzen zarenean nabaritzen duzu oraindik bizirik zaudela. Lurretik altxatzean lurrezko soldadu estatua bat aurkitzen duzu. Horrek malgutu du erorketa. Aukerak Terrakotazko soldaduarekin geratu nahi baduzu
Andoni
Dena ahaztu eta urrezko txanponekin etxera bueltatu nahi izanez gero
Garikoitz
Zu Transilvanian zaude, eta mezuak esaten du Perura joan behar duzula Machu Pichuren tenplura eta han bere koroa aurkitu. Aireportura zoaz eta han saiatzen zara hegazkinerako dirua lortzen, baina ez duzu diru asko lortu. Oso gizon dotore eta atsegin batengana hurbiltzen zara eta galdetzen diozu: -Barkatu, jauna baina esango al zenidake zenbat balio duen Perura joateko hegaldiak. -Bai, oraintxe bertan, 600â‚Ź balio du.-esaten dizu. -Ez daukat hainbeste diru; ezin didazu eskaintzarik egin?- erregutzen diozu. -Ez baina saiatuko naiz zu kolatzen hegazkineko ekipajearekin. Eta esaten dizu ordu erdi barru han egoteko. Ordu erdi pasa ondoren gizona agertzen da maleta batekin eta esaten dizu zu sartzeko barruan. Aireportuan lan egiten zuen gizonak elkartzen dizu beste ekipajearekin eta abioian sartzen zara. Denbora luze pasatu ondoren, maleta barrutik ateratzen zara, eta ikusten duzu herri txiki batean zaudela baina oso polita da, lorez betea. Galdetzen diozu gizon nagusi bati non zauden eta esaten dizu Machu Picchu mendiaren magalean dagoen herritxo bat dela.
Hori entzutean pozik jartzen zara eta azkar joaten zara bilatzera mendira igotzeko bidea; aurkitzen duzu eta erabakitzen duzu,igotzea eta proba hau amaitzea lehen bait lehen. Igotzen ari zarela, jadanik oso nekatuta zaudela, aurkitzen duzu indigenen kanpamendu bat, eta kanpamendua ez da oso handia: etxeak egurrez eginak daude eta jendeak atsegina dirudi; bat-batean gizon oso handia eta tatuaiez betea joaten da zuregana eta galdetzen dizu: -Zer egiten duzu hemen? -Nik Machu Pichuren koroa bilatzen ari naiz eta koroa aurkitzeko lehenik tenplua aurkitu behar dut - esaten duzu- Eta zuek nortzu zarete? -Gu Machu Picchuren tribukoak gara eta duela mende asko gaude bilatzen koroa. Akordio batera iritsi ahal gara eta guk laguntzen dizugu koroa bilatzen eta zuk gero koroa ematen diguzu. -proposatzen dizu tribuaren agintariak.
 Hurrengo egunean abiatzen zarete tenplura. Orduak eta orduak eta orduak ibili ondoren aurkitzen duzu tenplua, koroaren gelara iristeko hainbat tranpa pasatu behar dituzu. Lehenengo tranpan zulo oso handia da eta pasatu behar duzu edonola; botatzen duzu harri bat eta entzuten duzu nola ez duen amaitzen soinua, baina bat-batean gogoratzen duzu Gizarten emandakoa, “inkek tranpa guztietan pasatzeko modu bat egiten zuten�, atseden bila joaten zara hormara eta bat-batean, zabaltzen da ate bat eta pasabidea dela pentsatzen duzu. Gela nagusira iristen zarete eta koroa ikusten duzu eta pentsatzen duzu proba hau errazegia dela, bestekin konparatuz, baina berdin zaizu. Joaten zara koroa hartzera baina bat-batean tenplua jausten da eta azkar ateratzen zarete hortik. Leku seguruan zaudenean begiratzen duzu koroa eta ez dagoela mezurik konturatzen zara. Tenpluan pista galdu duzula pentsatzen duzu. Kanpamenduan zaudenean adostu bezala ematen diozu koroa indigenei eta beraiek ematen dizute orri bat hurrengo bi pistekin.
Aukerak Londresera joan eta Big Beneko pieza bat lapurtu
Aitor
Parisera joan eta Louvreko museoan Monalisa lapurtu
Hodei
Esnatzen zarenean hegazkinean jarraitzen duzula konturatzen zara. Egipto da zure hurrengo eta azkeneko geltokia, hilobi sekretua aurkitzen baduzu etxera bueltatuko zara.  Bat-batean hegazkina gogor mugitzen hasten da, eta jendea larritzen hasten da. Zure azpian jausgailu bat daukazu eta beldurturik hegazkinetik salto egiten duzu. Nilo ibaiaren erdian jausi egiten duzu, baina hainbat krokodilo gose aurpegiz ikusten dituzu eta zureganantz doaz. Ahal duzun eta lasterren igeri egiten duzu baina haietako bat besotik hartu egiten zaitu. Ahal duzun indar guztiaz igeri egiten duzu baina krokodiloa zure eskua moztu egiten du, eskua jan egin du.  Eskua zegoen tokia bendatuta, basamortuan zehar oinez zoaz baina ez duzu hilobia aurkitzen; beroa ikaragarria da eta hil zorian zaude; eskua zegoen tokitik odola galtzen ari zara ‌ zorabiatzen zara; zureak egin duela uste duzu baina hil baino lehen norbaitek salbatu egiten zaitu.
Mutil egiptoar bat da, altua, goitik behera zuriz jantzita eta burua estalita: -Ali dut izena eta zu laguntzera etorri naiz; eskua sendatu egingo dizut. Hori esan eta oasi batera joaten zarete; han datil batzuk jan eta gero eskua sendatu egiten zaitu bera nor den esaten duen bitartean: - Ni familia pobre batetik nentorren; beraz, egun batean beltzez jantzitako pertsona nire etxean sartu zen eta hiru hitz esan zizkidan “jokoa hasi da” eta honela zu aurkitu egin zaitut eta laguntzea erabaki dut . Ordu batzuk geroago berriz abiatzen zarete eta piramide batera heltzen zarete. Sarreran honako hau jartzen du: “ Hilobi sekretua irekitzen duen pertsona hilobian harrapatuta geratu egingo da betiko baina lehenengo zilarrezko katua aurkitzen baduzu, zure ametsak bete egingo dira”.
Hori irakurri eta gero, piramidean barneratu egiten zara Alirekin batera. Iluntasunaren erdian zilarrezko bi katu ikusten dituzu: batek begi beltzak dauzka eta besteak begi horiak. Ez dakizu zein den egokia “egokia ez dena hartzen baduzu hil egingo zara”. Orduan Alik harri bat hartzen du eta begi beltzak dauzkan katuari botatzen dio. Hori apurtu egiten da. Begi horiak dauzkan katua hartzen duzu. Ordu batzuk geroago hilobi bat aurkitu egiten duzu; zabaltzean, momia beldurgarri bat ateratzen da eta zu hartzen saiatzen da, baina … batbatean Alik bere jantzi zuritik espata izugarri bat ateratzen du: zuri kolorekoa da, oso distiratsua,. Hori ikusi eta momiak AAAAAAAAAAAAAAAAAARRRRRRRRRR RRRRG! izugarria egiten du. Hala ere, azkeneko momentuan momiak hartu egiten zaitu. Bat-batean zilarrezko katua momiaren kontra botatzen da. Une horretan argi zuri bat ikusten duzu eta segundo bat geroago zure etxean zaude, eskua bere lekuan eta Gizarteko liburua zure oinetan botata. Lotan zeunden.
Hegazkinean zaude inspektorearekin eta lo geratu zarela gogoratzen duzu. Bera, oraindik lo dago baina ez du denbora asko irauten altxatu arte. Zuen egoera gogoratzen diozu eta bera berehala larritzen da. Lasaitzen duzu baina kapaz ez zarela izango pentsatzen duzu. Orduan, berak,hau esaten dizu: Â -Beldurra diot hegan egiteari !!! -Baina lasai. Hegazkin hau gidatzeko pilotu on bat egon behar du!erantzuten diozu. Â Inspektorea lasaitu ondoren, leihatilatik begiratzen duzue eta Indiaren gainean zaudetela konturatzen zarete. Ondoren, pilotuaren eserlekura ematen duen ate bateko leihatilatik begiratzen duzue. Ez dago inor. Oso larritzen zarete distantzia gutxira mendi altu bat ikusten duzuelako. Â Bi jausgailu ikusten dituzue eta bakoitzak bana hartzen du. Zuk lehenengo egiten duzu salto baina inspektoreak salto egingo duenean, hegazkinak mendiaren kontra talka egiten du eta sutan gelditzen da. Zure lagunaren oihuak entzuten dituzu baina ezinezkoa da ezer egitea bere bizitza salbatzearren. Oso minduta zaude joko eta gauza guztietatik nazkatuta zaudenez, zeure buruaz beste egitea pentsatzen duzu. Zure poltsikoan gordeta daukazun 27 kalibreko pistola hartzen duzu eta buruan jartzen duzu baina zure lagunari egin diotena ordaindu behar dutela pentsatzen duzu. Beraz, Indiara itzultzen zara.
Urte bat pasa eta gero lagun pare bat eta lan finkoa daukazu. Ez dakizu aukerarik onena den baina jokoa asmatu duenari hiltzeko momentua iritsi zaiola uste duzu. Aurreztuta daukazun diruaren eta lapurreta batzuetan lortutakoarekin Santurtzira joateko billeteak erosten dituzu. Â Heltzen zarenean, Santurtzi, hiri oso garatua dela iruditzen zaizu eta jende asko dago Indiarekin konparatuz. Lehenengo nota aurkitu zenuen lekura itzultzen zara pistolarekin. Zuk espero zenuen bezala gizona zegoen eta zure pistola kargatzen duzu. Indian gertatutakoa kontatzen diozu disimulatzeko. Bost minutu geroago biok elkarri agurtzen diozue eta berak buelta ematen duenean, zuk pistola ateratzen duzu eta tiro bat ematen diozu. Ondoren, beti daraman kapa beltza kentzen diozu eta orduan berak esaten dizu zure alde beltza dela eta hiltzen denean, zu ere hilko zarela. Hori entzun orduko, lurrera jausi eta zure bihotza eteten da. Hil egin zara.
Australian uzten zaituzte, eta ez dakizu nora joan salbu egoteko. Azkenean Sidneyko hotel batera joaten zara han gau batzuk pasatzeko. Oso berandu denez, lo egitera joan zara baina sukaldeko laban bat hartzen duzu berriro kapadun gizona etortzearen beldur zarelako eta zerbait egiteko. Horrela zerbait gertatzen bada defendatzeko gai izango zarelako.  Goizean esnatzen zarenean. ohe ondoan zegoen mahi txiki batean ohar bat dago hau esanez: “jokoan sartu berriro edo damutako zara betirako�. Zuk, kezkaturik, pertsona bati kalte egin ahal dioten tresna guztiak hartzen dituzu ikaraturik. Nola sartu dira zure logelan giltzak zuk soilik badauzkazu?. Hoteletik ateratzen zara eta poliziari laguntza eskatzen diozu, baina poliziak ez du sinetsi txantxa zela pentsatzen zuelako. Zuk amorraturik ez dakizu nora joan ezta zer egin kapadun gizona leku guztietan agertzen delako arrastorik utzi gabe, nahiz eta ateak giltzez itxita egon. Halako batean zure klaseko lagun bat ikusten duzu kaletik eta gertatu dena kontatzerakoan, lagundu egiten dizu bere etxean lo egiteko eta behar duzun tresneria guztia hartzeko. Unai, zure klaseko laguna, eta biok pentsatzen jartzen zarete eta kapadun gizona hiltzea erabakitzen duzue. Unaik begi urdinak ditu eta ile luze marroia. Bera kirola maite duen pertsona atsegina da.
Hurrengo egunean kapadun gizona hiltzeko plana finkatuta dago eta bere bila joaten zarete. Arratsaldean kapadun gizona ikusten duzue zuek espiatzen eta konturatu bezain laster bere atzetik korrika egiten duzue. Bera, hori ikusterakoan, hortik ihes egiten saiatzen da baina Unaik hanka bati helduta lurrera botatzen du eta Unairen etxera eramaten duzue sokez ondo loturik. Kapadun gizonak gertatzen dena kontatzen dizue baina bera ez da protagonista; arazoan sartu zintuen pertsona kapadun gizonaren nagusia zen. Hirurak pertsona hori harrapatzea erabakitzen duzue eta gero bakoitzak bere bidea jarraituko du. Madrilen bizi den pertsonaiak zein pertsona sartuko diren jokoan erabakitzen du beste terrorista batzuekin. Goizean hegazkinez abiatzen zara Unai eta kapadun gizonarekin. Madrilera heldutakoan denbora galdu gabe, gizon maltzurraren bila joaten zarete. Kapadun gizonak dioenez, “Irlitz� deitzen zen eta ez zeukan oso izaera ona. La Castellanako kalera heltzen zarete eta atentzio handirik deitu barik, etxe handi batera sartzen zarete. Zazpigarren solairuraino igotzen zarete eta atea ostikada batez botatzen duzue. Irlitz telefono deia bat egiten ari zen zuok moztu arte; segituan bi aldiz pentsatu gabe pistola batez buruan tiro egiten diozu eta hiltzen da momentuan. Ondoren poliziari deitu eta guztia azaltzen diozu. Azkenean guztia normal bihurtzen da; zu Santurtzin eta Unai Sidneyra abiatzen da berriro. Kapadun gizona bere kontutik joaten da eta ez du inork ikusi berriro.
Bat-batean esnatzen zara, ezkerretara eta eskuinetara urduri begiratzen duzu, baina ez zaizu ezer ezaguna egiten. Ez dakizu non zauden ezta leku beldurgarri hartara nola heldu zaren; seguruenik konortea galdu duzu. Zorabiatuta zaude eta buruko min handia daukazu, kolpe bat hartu bazenu bezala. Dena ilun dago, ezin dituzu zure inguruan dauden gauzak bereizi. Lekua oso estua da eta nahiko hezea; zure gorputzean zehar hotz izugarria nabaritzen duzu. Ezin zara mugitu, eskuak nahiz oinak, soka baten bitartez oso gogor lotuta dituzu, odola gorputzeko bi atal horietara zailtasunez heltzen zaizu. Gosez amorratzen zara eta ura edateko beharra daukazu. Segundoak, minutuak eta orduak igarotzen dira, baina ez da ezer berririk gertatu, dena hasierako egoeraren modukoa da. Hor barruan, egunak, amaigabeak dira, badirudi hilabete bat daramazula bertan, baina egia esanda, duela ordu batzuk heldu zara hona. Ez da ezer entzuten, isiltasuna da nagusi. Baina, ezustean, isiltasun hori apurtzen da. Ate bat zabaltzen entzuten duzu, eta segituan, zugana geroz eta arinago hurbiltzen ari diren pauso erraldoiak sumatzen dituzu. Oso ikaratuta zaudenez, begiak ixtea erabakitzen duzu, eta atea zabaldu bezain pronto, beltzez jantzita dagoen gizon lodi bat zure aurrean ikusten duzu.
Gizon hura ikusten duzun lehenengo aldia da. Ez dauka itxura onik eta bere begirada nahiko desatsegina da. Janari pixka bat eta ur baso bat eskaintzen dizu, eta birritan pentsatu gabe, erretilua hartzen duzu. Momentu batean irensten duzu guztia, platerean ezer utzi gabe. Berriro bakarrik zaude gela hartan. Zure buruan etengabe darabil gauza bakarra, leku nazkagarri honetatik ateratzea da, baina soka nola kendu ez dakizu. Denbora luzez pentsatzeari ekin eta gero, zerbait bururatzen zaizu. Zarata gehiegi egin barik, janaria eman dizun platera apurtzen duzu, eta kristal zati batekin sokak apurtzen dituzu. Segundo bat galdu barik, irteeraren bila hasten zara. Ez dakizu ziurtasunez nora abiatu eta pasabideetatik gelditu gabe, bueltak ematen hasten zara, irteera aurkitzeko asmoz. Denbora osoan leku berdinetatik igarotzen zaudela konturatzen zara; momentu horretan zauden lekuak labirinto bat dirudi. Orduak daramatzazu irteeraren bila, baina ez duzu inondik topatzen. Etsitu egingo zinen une berean, argi distiratsu bat ikusten duzu pasabidearen amaieran, eta argiaren atzealdean, tik-tak baten moduko zerbait entzuten duzu. Esperantzez beteta, astiro-astiro harantz abiatzen zara.
Atzera begiratzen duzu zerbait entzuten duzulako: bi gizon abiadura izugarriarekin zure atzetik datozela ikusten duzu. Oso nekatuta zaude, baina geratzen zaizun indar guztiaz baliatuz, ziztu bizian argirantz abiatzen zara. Denbora laburrean zehar, etengabe, inoiz egin duzun baino korrika gehiago eginez, argi distiratsu hura zeharkatzea lortzen duzu. Lehen sumatu duzun soinu berbera entzuten duzu, iratzargailu baten soinua, hain zuzen ere. Halako batean, begiak zabaltzen dituzu. Zure logelako ohean zaude. Jaiki egiten zara eta egutegia begiratzen duzu, astelehena da. Ziztu bizian jantzi egin ondoren, sukaldera gosaltzera joaten zara. Motxila hartu eta klasera presaka abiatzen zara. Lehenengo orduan gizarteko klasea daukazu eta gainera ez dituzu etxerako lanak egin.
Orain logela ilun batean zaude, aulki batean eserita eta zure hanka eta besoak gogor lotuta daude aulki horretan. Baina zerbait entzuten duzu: “zer izango ote da?” galdetzen diozu zure buruari; eskumarantz eta ezkerrerantz, gorantz eta berantz begiratzen duzu baina ez da ezer ikusten … Bat-batean norbaitek begiak estaltzen dizkizu alkandora batez, edo alkandora dela uste duzu. Oso beldur zara eta leku arraro horretatik atera nahi duzu, baina nola? Eskuak askatzen saiatzen zara baina ezin duzu … bihotzeko taupadak gero eta azkarrago doaz. Hortik ateratzeko irtenbide bat topatu behar duzu; bestela, batek daki zer gertatuko zaizun. Kafe usaina heltzen zaizu sudurrera. Nondik dator? Norbait dagoela pentsatzen duzu. Zure besoan esku bat dagoela nabaritzen duzu, bai, hor, zure ondoan, norbait dago. Beldurturik ea nor den galdetzen duzu baina erantzunik ez. Lehen baino altuago berriro galdetzen saiatzen zara … eta orain ahots erlatsez norbaitek erantzuten dizu. Zure belarri ondoan xuxurlatzen dizu arratsaldeko bostetarako hilda egongo zarela. Horrek ez zaitu batere pozik jartzen, ezta pentsatu ere! Denbora gero eta azkarrago doa eta zu hor eserita ezer egin gabe; zure buruan ez dago erantzunik, bakarrik galdera bat: nola irten hemendik? Baina, zerbait entzuten da kanpoan, kalean. Zer da? Zure buruari galdetzen diozu, baina inork ez daki. Bat-batean logelako ate irekitzen da; handik polizia sartzen da, ezin duzu sinetsi.
Zure begitik alkandora kentzen dizute, eta bahitu zaituen gizon maltzurra ikusten duzu: arrunta da, ez da altua ezta baxua ere. Bost minutu pasa ondoren kartzelarantz eramaten dute. Eta nola aurkitu zaituzte azaltzen dizute: leku hartatik poliziak buelta bat ematen zeudela, ahots arraro zamar batzuk entzuten zirenez, atea behera botatzea hoberena zela pentsatu zuten, han barruan zer zegoen jakiteko. Lasaiago zaude, etxera zure gurasoekin egotea da nahi duzun gauza bakarra. Logela horretan hotz handia zegoen eta hori konpontzeko, txokolate beroa ematen dizute eta azkenean polizien kotxe “fantastikoan� joaten zara etxera. Zelako abentura!!
New Yorken zaudela zure hurrengo geltokia Bakearen Estatua piztea dela ohartzen zara. Hara heltzeko taxi bat hartzen duzu; taxian zaudelarik, atzerantz begiratzen duzu eta konturatzen zara auto batek jarraitzen dizula. Orduan esaten diozu gidariari: -Mesedez pixka bat azkarrago. Momentuz beste autoaren ikuspegitik galdu duzu, estatuara heltzean, ordaintzen duzu taxia eta sarrerara zoaz. Baina ezusteko batekin topatzen zara: atea itxita dago eta sarreraren beste alboan txakur handi bat dago. Hala ere ez duzu galtzen esperantza eta esfortzuarekin atetik salto egiten duzu. Orain txakurrarengandik ihes egin behar duzu, oso aurpegi txarra dauka txakurrak eta salto egiten du zugana. Zure gainean daukazu eta ez dakizu zer egin; gainetik kentzen saiatzen zara, baina borroka itzela eduki ostean, txakurrak hoska egiten dizu. Estatuako eskailerak igotzen saiatzen zara. Amaigabeak direla iruditzen zaizu; ibilbide erdian beheko atea entzuten duzu: gizon bat da; autoaren gizona ematen du.
Badaezpada korrika hasten zara baina zure hankaren egoerarekin ezin duzu korrika askorik egin. Goian ikusten duzu gizona oso hurbil dagoela; sua azkar piztea hoberena dela. Pizgailua pizten duzu eta justu lastargia pizterakoan agertzen da gizona pistola bat eskuan eta hori ez egiteko esaten dizu: -Zuk ez duzu piztuko. Bizirik atera nahi baduzu, zoaz hemendik! -Egon zaitez lasai hemen ez da inor hilko. Ni banoa. -Ondo da. Baina ahal duzun moduan pistola kentzen saiatzen zara. Bi tiro botatzen dizkizu eta lurrera jausten zara; lurrean zaudelarik pizgailua kentzen dizu. Esfortzu handiarekin, bera konturatu gabe, lurretik altxatzen zara eta bat-batean buelta ematen da, beste lau tiro botatzen dizkizu baina zuk bultzatzen duzu eta jausten da Estatuatik. Lurrean erdi hilda zaudelarik pizgailua hartzen duzu eta lastargira botatzen duzu. Zure azkenengo hitzak hurrengoak dira: -Nire bizitzako historia izan da. Hitz horiekin dena bukatzen da.
Groenlandian zaudela, beltzez jantzitako gizona aurkitzen duzu. -Kaixo, berriro -esaten dizu berak. -Kaixo. -Jokoaren berri ekartzen dizut. Zu oso urduri zaude eta irrikatan zein den beste froga jakiteko. -Erromara joateko hegazkina hartu behar duzu eta Coliseoan itxaron egingo zaitut. Eta gogoratu ‌ zure bizitza arriskuan dago!!! -Ongi da. Hegazkina hartzen duzu. Bidaia luzea izan da baina askenean Erromara heldu zara. Coliseora joateko taxi bat hartzen duzu.Taxia oso zikin dago eta txarto usaintzen du. Coliseora heltzean oso nekatuta zaudela nabaritzen duzu eta hortik inor ikusten ez denez, lo-kuluxka botatzea erabakitzen duzu. Esnatzean beltzez jantzitako gizona ikusten duzu: -Hurrengo proba honako hau da: guk prestatu dizugun koadrigan lasterketa bat egingo duzu munduko onenen kontra. Irabazten baduzu, etxera bueltatuko zara berriz baina galtzen baduzu ‌ Joko barruan geratuko zara betiko eta ez dituzu zeure familia eta lagunak ikusiko.
Kaskoa ipintzen duzu eta lau zaldietara igotzen zara. Zure zaldiak beltzak dira eta zure kontran jokatzen dutenak oso sendoak eta indartsuak dira. Gizonak irteera eman zain, oso urduri daude. Zure bizitza lasterketa horretan dago, -1, 2, 3!! -oihukatzen du. Lehena atera zara; ziztu bizian zoaz; lasterketa hiru bueltakoa da. Bigarrenetik zoazte, bat-batean gizonetako batek aurreratzen zaitu; ezinezkoa da. Baina berak irabaziko duela pentsatzen duzunean, zaldiari ostiko bat ematen diozu eta helmuga zeharkatzen duzu. IRABAZI DUZU! Oso pozik zaude. -Ezinezkoa da! -esaten du beltzez jantzitako gizonak- baina nire jokoa denez joko barruan geldituko zara betiko juajajaj!!! Bat-batean zeruan argi distiratsu bat ikusten da. Zer da? Estralurtarrak dira eta beltzez jantzitako gizona hartzen dute. Zer ondo! Etxera bueltatuko zara lagunekin abentura hau pasatu eta gero.
Bat-batean terrakotazko soldaduaren aurrean zaude. Zu bezain handia da eta arma asko ditu gorputzean zehar. Bere atzealdean zaldiak eta gurdiak ditu, tamaina errealezkoak ere bai. Soldadua bizirik ez dagoela iruditzen zaizu eta burua ukitzen diozu. Orduan bere gorputz osotik argi bat ateratzen da eta duen indarraren ondorioz lurrera jausten zara. Altxatzen ari zara eta zure sorbaldan esku antzeko bat nabaritzen duzu. Biratu eta hara zer ikusten duzun: terrakotazko gizonak bizia hartu du. Ikusi bezain laster oihu bat botatzen duzu eta aldi berean soldaduak ere bai. Soldaduak bere ezpata izugarri handi eta zorrotza ateratzen du eta zure lepoan ipintzen du. Belarrira zerbait xuxurlatzen dizu baina beste hizkera batean, ulertzen ez duzuna. Orduan ausardiaz betetzen zara eta ea zure hizkeran hitz egiten dakien galdetzen diozu. Gizonak buruarekin baietz adierazten dizu eta berriro belarrira xuxurlatuz ea nor zaren galdetzen dizu. Zuk ia ezin duzu hitz egin beldurragatik; hala ere pertsona inuzente bat zarela esaten diozu, eta Txinako Harresi Handiko altxorra bilatzen ari zinela zulo horretara jauzi zarela segurtatzen diozu. Baina hori entzutean soldaduak indar gehiago egiten du bere ezpatarekin zure lepoan eta haserre aurpegiarekin ea kazetari zakar horietako bat zaren galdetzen dizu garrasika,eta ea altxorra nahi zenuen bakarrik dirua irabazteko galdetzen dizu. Zuk guztia ezeztatzen diozu eta orduan gizonak zure lepotik ezpata kentzen du eta tonu atseginagoaz ea zertarako nahi duzun altxorraren sekretua jakin galdetzen dizu. Zuk zera erantzuten diozu: bakarrik egia den konprobatzeko nahi duzula.
Ez dirudi osorik sinesten duela baina hala ere bere atzetik joateko eskatzen dizu. Zuk bere atzetik zoazen bitartean, pasabideetako marrazkiak begiratzen dituzu, eta konturatzen zara gehienbat urrezkoak direla. Bat-batean soldadua gelditu egiten da eta bere hizkeran hitz batzuk esaten ditu. Zarata bat ere egin gabe izugarri handia den atea zeuen aurrean irekitzen da. Gizonak zuri begiratzen dizu eta barre egiten du. Zu bere ondora hurbiltzen zara eta ikusten duzuna txundituta uzten zaitu, hitzik gabe. Milaka eta milaka terrakotazko soldadu dituzu zure aurrean. Bitartean soldadua barrezka jarraitzen du. Berak ezer esan gabe zarata handia entzuten da eta soldadu guztiak, baita haien zaldiak eta gurdiak ere, mugitzen hasten dira. Zuengana biratzen dira eta agurtu egiten zaituzte. Bat-batean distira sortzen da eta zure logelan esnatzen zara. Guztia amets bat izan dela pentsatzen duzu, baina zure eskuetan pergamino antzeko bat duzula konturatzen zara eta irakurtzen hasten zara. Pergaminoak ez dauka asko idatzirik, hala ere jartzen duena oso inportantea dirudi honela dioelako: “Nik, Chan kapitaina, Terrakotazko armadaren kapitaina, zu agurtzen zaitut eta Terrakotaren sekretua inoiz kontatuko duzula erregutzen dizut. Izarrak zu zaintzeko ... Agur� Inoiz baino pozago sentitzen zara orain eta lo-kuluxka bat botatzen duzu hurrengo egunean futboleko partidurako sasoian egon behar duzulako.
Etxera bueltatzen zara eta oso berandu denez, ohera joaten zara egun oso lanpetua izan duzu eta. Ezin duzu ia lorik egin egunean zehar egin duzuna pentsatzen. Hurrengo goiza heltzen da eta zure amak altxatzeko esaten dizu. Gosaria prest duzu mahai gainean: kola kao gailetekin. Â Gosaltzen bukatzen duzunean labana hartzen duzu eta etxetik ateratzen zara. Dudatan zaude eta ez dakizu zein aldetik joan eta orduan erabakitzen duzu bide zaharretik joatea. Bat-batean beltzezko gizona agertzen zaizu bide zaharrean eta galdetzen dizu zergatik irten zaren jokotik. Orduan zuk erantzuten diozu nahi zenuelako eta borrokatzen hasten zarete. Berak ezpata handia du eta zuk, aldiz, labana txikia. Bat-batean beraren kolpe bati ihes egin eta berari hanka batean ematen diozu labanaz. Zaurituta dagoen bitartean, txanoa kentzen du eta neskato polit bat da. Neskatoak laguntzeko eskatzen dizu eta zuk laguntzen diozu ospitalera joaten. Heltzen zarete ospitalera eta puntuak jartzen dizkiote. Azkenik taberna batera joaten zarete bi koka-kola edatera eta pixka bat zuetaz hitz egitera. Â Nahiz eta oso gaiztoa zirudien, oso jatorra da. Guztiaz hitz egin ahal duzu berarekin eta hurrengo egun batean gelditzen zarete.
Hurrengo egunean diskoteka batera joaten zarete eta dantzatzen hazten zarete. Bat-batean gizon bat etortzen da eta jotzen zaitu neskatoarekin dantzatzen ari zarelako. Orduan neskatoak ostiko bat ematen dio gizonari eta esaten dio pikutara joateko zu berarekin zaudelako. Eskertzen diozu laguntza eta zure etxera bueltatzen laguntzen zaitu. Atarian pixka bat zaudete hitz egiten eta isilune momentu batean elkarri begiratu eta musu bat ematen diozue. Â Igandea zen eta biok geratzen zarete portura joateko eta han biok batera bokata bat jaten duzue. Han zuen gauzez hitz egiten ari zareten besarkada eta musu handien artean. Joateko ordua heldu da. Hala ere, halako batean neskatoa uretara jaisten da eta itotzen da. Â Goizeko 8:00ak dira eta zure amak esnatzen zaitu; esaten dizu telefonoa hartzeko zutaz ari direla galdezka, telefonoa hartzen duzu eta esaten dizute neskatoa hil dela. Orduan portura joatea erabakitzen duzu eta uretara botatzeko prest zaudenean, ateratzen zaizu neskatoaren itzal bat eta esaten dizu ez egiteko. Â Hortik aurrera egunero arratsaldeko zortzietan elkar ikusten duzue portuan.
Mezua irakurrita, Machu Pichutik Londresera joatea erabakitzen duzu. Machu Pichua jaitsi eta herrixka bateko taberna ilun batean sartzen zara. Bertan tabernariari bertatik Londresera joateko hegazkin baten bila zaudela esaten diozu; zure ondoan dagoen gizon zahar batek hidrohegazkin bat duela esaten du eta 100 euroren truke Londresera eramaten zaituela esaten dizu. Gau horretan tabernan lo egiten geratzen zara baina Londresera eramango zaituen gizonaren ahotsa zerbaitengatik gogoratzen duzula pentsatzen duzu. Hurrengo goizean, goiz esnatzen zara ibaira joateko. Ibaian tabernako gizona dago zure garraiobidearen gainean, hidrohegazkina oso handia da eta airea mozteko moduko hego urdin zorrotzak ditu. Hegazkinean igo eta ehun metro edo egiten dituzu ibaian behera gero aireratzeko.
Bidaia 14 ordukoa izan da baina, orain, Londresen zaude. Gaua da eta egiten duzun lehenengo gauza Big Ben eraikinera joatea da. Bertan hesi handia dago; hesia igo eta Big Benean sartzen zara. Barruan, izugarrizko eskailera dago, eskailera igo ostean ate bat ikusten duzu eta bertan sartzen zara. Big Ben eraikin famatuaren makina gelan sartzen zara eta hortz erraldoiak dituzten gurpil mordo bat dago. Gurpil batera hurbiltzen zarenean atea ixten entzuten duzu zure atzean eta hegazkineko gizon zaharra ikusten duzu. -Ba al dakizu zertaz ezagutzen nauzun hidrohegazkinaz gain- aipatzen dizu barrezka, aurpegitik maskara oso erreala kenduz. -Itxaron, zu kale iluneko kapadun zaharra zara -esaten duzu harriturik. Adin nagusiko gizon hau AK bat ateratzen du eta tiroka hasten zaizu. Tiro bat bihotza zeharkatzen dizu eta zure atzean dagoen gurpilean errebote egiten du eta zaharrari buruan ematen dio. Biak hiltzen zarete.
Machu Pichutik jaistean, pentsatzen duzu ea nola lortuko duzun hegazkineko txartela Pariseko Louvre museora joan, Monalisa koadro ospetsua lapurtu eta kapa beltzez zihoan gizonari emateko. Hasieran lan egin beharko zenuela pentsatzen duzu, baina gero ahalik eta lasterren abentura hau bukatzea nahi duzu berriro zure gurasoekin egoteko. Orduan dirua lapurtzea pentsatzen duzu. Tribuko kide bati diru pixka bat lapurtuko diozu. Tribuko jendea larrean lanean dabilenez, dirua inork ikusi gabe isilpean hartzen duzu. Ahalik eta azkarren hurbilen zegoen lehenengo aireportura zoaz eta han Parisera doan lehen hegaldia hartzen duzu. Bidaian zehar pentsatzen duzu ea nola lapur dezakezun munduko koadrorik politena eta garestiena. Paris-eko aireportura heltzen zara. Han taxi bat hartu eta ahalik eta azkarren Louvre museora joaten zara. Ikusten duzu ia ezinezkoa dela koadro hori lapurtzea poliziaz eta segurtasunezko kameraz babestuta baitago. Gainera berandu da eta ez duzu materialik. Gaua kale kantoian lo pasatzea erabakitzen duzu eta hurrengo egunean geratzen zaizun diruarekin soka eta gako bat erostea bururatzen zaizu. Biharamunean esnatzen zara eta dendak zabaldu bezain pronto eskalada dendara sartzen zara soka eta gakoa erostera.
Erosi ondoren gaua heldu arte itxoiten duzu. Itxoiten egon zaren denbora luze horretan pentsatzen egon zara nola despistatu poliziak eta nola lapurtu koadroa. Momentua iritsi da; urduri, ez zaude oso ziur egingo duzunari buruz baina zuk soilik gurasoekin itzuli nahi duzu. Despistatzeko harri bat botatzen duzu museoko leiho batera hori puskatuz. Beraz, horra doaz polizia guztiak, orduan une horretan kontu handiz sartzen zara koadroaren bila kamerek zu ikus ez zaitzaten. Koadrora heltzen zara, baina hor izpi ultra-gorriz babestuta dago koadroa. Orduan gogoratzen duzu behin Jackie Chanen filmean ikusi zenuena. Txanpon bat hartzen duzu eta izpietara botatzen duzu horrela izpiek zulo bat egiten dute koadroa hartzeko. Hartu eta sartu zaren lekutik ziztu bizian irteten zara poliziek zu ez ikusteko. Leku seguruan zaudenean koadroa begiratu eta zeure barrurako esaten duzu irribarre batez: LORTU DUT!! Orain duzun arazo bakarra: nola itzuli Santurtzira? Orduan berriro bidaiarako dirua lapurtzea erabakitzen duzu. Ikusten duzun lehenengo pertsona helduaren kontra kolpatzen zara barkamena eskatuz eta bide batez bera ohartzen ez den momentuan diru-zorroa lapurtuz.
Biharamunean 11:00ko hegaldia hartzen duzu; hegaldian zehar alde guztietara begiratzen duzu ea poliziarik dagoen edo norbaitek koadroa ikusi dizun. Bilbora heldutakoan, taxi bat hartu eta Santurtzira eramateko esaten diozu. Han zaudenean, lehenengo aldiz ikusi zenuen gizonari koadroa eman eta galdetzen diozu ea abentura bukatu den. Berak ahots beldurgarriaz baietz esaten dizu. Etxera joan aurretik gizona nora doan begiratzen duzu baina iskina biratu eta ez duzu gizona inondik ere aurkitzen. Ahalik eta bizkorren etxera zoaz zure gurasoei zer gertatu zaizun kontatzera. Nahiz eta haiek ez sinetsi, zuk badakizu egia izan dela abentura, eta gainera gehien axola zaizuna orain zure gurasoekin ondo egotea da.