Iratzargailua

Page 1

Iratzargailua


Ikasturte berria hasten zen, uda bukatu berria zegoen eta berriz ere bi ikasle hirian aurkitzen ziren, alokatu ahal izateko etxebizitza baten bila. Biok ingeniaritza industrialeko lehen mailan elkar ezagutu zuten, ordutik lagun minak egin ziren. Jorge gazte handia zen, argala, ilehoria eta aurpegi zurbilekoa. Bere begirada maltzurra eta bihurria zen, urdin koloreko begiak zituen. Jorge mutil argitsua zen, nota oso onak ateratzen zituen, horregatik ingeniaritza ikasteko beka bat eskuratu zuen. Oso gustuko zuen literatura klasikoko liburuak irakurtzea, baina, ACDC musika taldea entzutea baita ere. Gainera, larunbatetan lagunekin diskoteketara joaten ohi zen. Kirola maite zuen, unibertsitateko futbol taldean jokatzen zuen atezain. Askotan, kiroleko arroparekin janzten zen. Berriz Martin, Jorgek zuen adin bera edukita bera baino askoz txikiagoa zen, gaztaina koloreko eta kizkurtutako hilea zuen. Bere begiak txikiak eta berdeak ziren, aho handia eta sudur txikia zuen. Martin pixka bat lodia zen ez zuelako gustuko inolako kirolarik egitea. Bere itxura zintzoa eta odolgabea zen, ez zuen ia inoiz irribarre egiten, baina, horrek ez zuen esan nahi triste edo umore txarrarekin zegoenik. Oso alperra zen baina Jorgeri esker beti gainditzen zuen, begira egoten zebilelako. Liburuak irakurri beharrean telebistarekin ezkontzea gustatuko litzaioke. Oso gustuko zuen asteko egun guztietan parrandan ibiltzea eta Jonan de Baraka bezalako trapuak eramaten zituen. Bestalde, hain desberdinak izan arren oso ondo moldatzen ziren bata bestearekin. Bi lagunak prezio onean alokatzen zen etxebizitza baten atearen aurrean zeuden. -

Beno hemen gaude ba -esan zuen Jorgek etxebizitzako txirrina jotzen zuen bitartean.


-

Espero dut etxebizitza hau ondo egotea, etxeak bilatzeaz aspertuta nago eta -bota zuen Martinek neke aurpegiarekin.

Atea ireki eta atso bat agertu zen, txikia eta loditsua zen, ile zuria zuen, beltzez jantzita eta aurpegi zimurtua. -

Egunon andre eder hori, atzo telefonoz hitz egin genuen, alokairuarengatik gatoz –jakinarazi zion Jorgek atsoari.

-

Bai noski, barrura sartu eta pisua erakutsiko dizuet, gustatzea espero dut -erantzun zien atsoak pisura sartzen uzten zien bitartean.

Atsoak tipi-tapa etxebizitza osoa erakutsi zien, jantoki zabala, sukalde estua, komun txikia baina polita eta bi egongela oso handiak eta ondo argiztatuak zituen etxebizitza hark. -

Eta hemen zer dago? -galdetu zuen Martinek ate itxi bat seinalatzen zuen bitartean.

-

Hor, aurreko jabearen logela dago. Etxebizitza erosi nionean, Damian jaunak, aurreko jabeak, hurrengo baldintza jarri zidan pisua saltzerakoan; “ logela hau ez du inork erabiliko eta dagoen bezala jarraituko du ”. Nik baietz esan nion, eskaintzen zidan prezioa oso baxua zen eta nire hitza eman nion bere eskaera errespetatuko nuela -esan zuen atsoak.

-

Eskaera arraroa -adierazi zuen Martinek.

-

Eta ikus dezakegu? –galdetu zuen Jorgek.

-

Hori bai, ezin dugu ezer ukitu nire hitza errespetatu behar dut eta. Sartu, ez du ezer berezirik, ikus dezakezuen bezala -gehitu egin zuen atsoak.

Ikasleek logela aztertu zuten, beste bien antzekoa zen, ordea, logela honetako altzariak oso zaharrak ziren. Gainerako beste guztia berdin berdina zen. Bi ikasleok begiratu egin ziren eta lepoa kizkurtu egin zuten.


Azkenean atsoa eta ikasleak konponbide batera heldu ziren eta etxebizitzarekin geratu ziren. -

Ez dago oso txarto, asko gustatu zait, zorte handia eduki dugu –adierazi zion Jorgek Martini eraikinetik ateratakoan.

-

Bai, hori egia da, gainera oso merkea da. Pisu bat aurkitu dugu! Goazen parrandan ospatzeko gaur larunbata ez izan arren -esan zuen Martinek.

********

Gaueko bederatziak ziren jadanik, bi lagunek bere gauzak pisuan antolatzen bukatu zutenean, afaldu, telebistako pelikula bat ikusi eta ohera joatea erabaki zuten. Klaseak hurrengo egunean hasten ziren eta Jorge zein Martin pixka bat urduri zeuden; ikasturte berri bat zeukaten aurretik, eta zailtasun batzuk aurkituko zituztela bazekiten. Lehen klasea goizeko zortzietan hasten zen, horregatik zazpietan altxatzea erabaki zuten. Kanpusa etxebizitzatik oso hurbil zegoen, hamabost minutuko itzuli bat ibiltzen nahikoa zen geletaraino heltzeko. Jorgek bere logelaren leihotik begiratu zituen kale hura argiztatzen zuten farolak, ordutik aurrera, egun guztietan ibili beharko zuena unibertsitatera


heltzeko. Pertsiana jaitsi zuen, iratzargailua goizeko zazpietan jarri eta ohera sartu zen. Martin bainugelatik zetorren eta Damian (etxebizitzako aurreko jabea) jaunaren izandako logelaren aurrean gelditu zen pentsakor. Atearen gainazala laztandu zuen eta gorputz osoan korritu zitzaion hotzikara bat sentitu zuen. Pultsua bizkortu eta atzera pausu batzuk eman zituen atetik banatzeko. Listua irentsi zuen eta lasaitu zenean, bere logelaraino jarraitu zuen, gertatutakoaz pentsatuz. Hurrengo goizean, goizeko zazpietan, etxebizitzako bi lagunak altxatu ziren eta klasera joateko gauzak prestatzen hasi ziren. -

Aurreko egunsentia zerbait oso arraro gertatu zitzaidan Damian jaunaren logelaren aurrean -esan zuen Martinek, kafe bat esnearekin hartzen zuen bitartean.

-

Zer egiten zenuen zuk logela horren aurrean? -galdetu zuen Jorgek sukaldearen erlojuari begira.

-

Atsoak azaldu zigun istorioan pentsatzen nuen, eta atea laztandu nuen. Sentsazio arraro bat eduki nuen, izutu egin nintzen -erantzun zuen Martinek, katilua harraskan utzita.

-

Benetan izutu egin zinela? Zu oso txarto zaude, utzi ergelkeriak esateari. Goazen edo berandu iritziko gara gure klaseko lehen egunean -gehitu zuen Jorgek Martin bultzatzen.

Ataritik atera ziren eta etorbidea jarraitu zuten ia-ia kanpuseraino eramaten zituena.


Goiza oso argia eta garbia zen. Beraien gauzez hitz egiten, ia konturatu gabe, kanpusera heldu ziren. Jorge eta Martinentzat bigarren mailan zeudela, hango paisaia ez zen berria, baina, han berriz aurkitzeak hunkitu zituen biak. Unibertsitate zaharra baina funtzionala zen ( ingeniaritza eskola bat izan behar den modukoa), kanpusera sartzeko sarrera burdin hesituta zegoen, etorbide eta lorategi ederrak ondo zainduta zituen (seguruenik ez zuten horrela iraungo kurtso amaiera arte). Eraikin nagusiak antzinako harriaz eginda zegoen eta zutabe handi batzuk zituen atearen bi alboetara, errektoretza eta idazkaritza hartzen zituenak. Bere inguruan eraikin ugari ageri ziren, ez oso handiak, gainera, haietako batzuk beraien artean konektatuak zeuden pasabide bolante batzuen bidez. Eraikinen egiturak altzairuzkoak eta kristalezkoak ziren, eta beraien barnealdeak korridore eta ate ugari zituen albo bakoitzean: ikasgelak, gutxi gora behera guztiak berdinak, batzuk banakako idazmahaiekin eta beste batzuk mahai handiekin eta jarleku luzeekin, atzealdean arbela zegoen eta egurrezko oholtza baten gainean, irakaslearen mahaia. Jorgek eta Martinek hasiera eman zioten kurtso berriari.

********

Aste batzuk pasa ondoren, bi ikasleak ikasturteko matrakan sartuta zeuden. Matias berrogeita hamar urtetako irakaslea zen, bere bibotea Dalí margolariak zuenaren antzekoa, altua eta oso argala zen. Bere klaseak oso aspergarriak ziren, bere ahotsak lo egiteko gogoak ematen zien ikasle guztiei. Martin eta


Jorge, bata bestearen ondoan eserita zeuden eta beste ikasle guztien antzera erne egoten saiatzen ziren. Jorge ordua begiratu eta bere begi urdinak argitu egin ziren. -

Orain ikusiko duzu nola ez garen aspertuko -bota zuen Jorgek, Martini ukondokada bat emanez.

-

Zer, zer esan nahi duzu? -galdetu zuen kideak, Jorgeren irribarrea begiratuz.

Riiiiiiiiiiiiiiiiiiiing Riiiiiiiiiiiiiiiiing Riiiiiiiiiiiiiiiiing Riiiiiiiiiiiiiiiiiiing -

Zer da hau? Baina……… Ze kaka ba …………? -murmurikatu zuen irakasleak, bere mahairantz begiraz, txirrin baten soinua zetorren lekutik.

Ikasleak hitz egiten eta barrezka hasi ziren, zirriparra handitzen joan zen irakasleak bere mahaiaren tiraderetan bilatzen zuen bitartean. -

Zer egin duzu? Iratzargailu baten txirrina dirudi -esan zuen Martinek.

-

Bai horixe! Iratzargailu bat! Beharrezkoa zen! Hemen mundu osoa lo gelditzen da irakasle honekin! Jajajaja! -erantzun zuen Jorgek barrezka.

-

Nondik atera duzu iratzargailua? -galdetu zuen Martinek.

-

Damianen logelatik, ikusmiratzeko sartu nintzen eta iratzargailua gau mahaiaren gainean ikusterakoan idei bat eduki nuen -erantzun zuen Jorgek.

-

Iratzargailu honen jabea etor eta geldi dadila! -gehitu zuen Matias irakasleak.

Martin eta Jorge altxatu eta irakaslearen mahaira hurbildu ziren. -

Gurea da -esan zuen Jorgek, baina nire lagunak ez du txantxa honetan parte hartu.


-

Horretaz geroxeago hitz egingo dugu, orain gustatuko litzaidake iratzargailu madarikatu hau geldituko bazenute, oso urduri jartzen ari naiz eta -esan zuen irakasleak.

Jorge gelditzen saiatu zen, ez zuen lortu iratzargailua gelditzea eta Martini pasatu zion, baina, honek ere ez zuen lortu. -

Gelditu behingoz! Oraintxe bertan goazen nire bulegora! Gaurkoz klasea bukatu da! -aipatu zuen irakasleak haserre.

Matias klasetik atera zen eskuan iratzargailua eramanda eta bere atzetik bi ikasleak. Erlojua idazkaritzan utzi zuen eta bi ikasleekin bere bulegoan sartu zen. Irakasleak bere larruzko besaulkian eserita, haritz zaharreko mahai txikitxo baten gainetik, bi ikasleak begiratzen zituen, haren hitzak itxaroten zuten bitartean. -

Zenbat urte dituzue? Uste duzue oraindik institutuan gaudela? Ez zarete konturatzen unibertsitatean gaudela? –galdetu zuen Matias irakasleak.

-

Bai, noski badakigula -erantzun zuen Jorgek. -Argi utzi nahiko nuke iratzargailuarena niri bururatu zaidala, egin dut zure klaseak oso aspergarriak direlako eta ezinezkoa da adi egotea. Ba dakit txarto egin dudala, eta zigor bat merezi dudala, baina zuk jakin beharko zenuke zure klaseak emateko modua ez dela oso ona, jende guztiak klasea bukatzea nahi duela, oraindik hasi ez denean.

Martinek bere lagunaren erantzunagatik harrituta geratu zen, ez zuen horrelako ezer espero Jorgerengandik, zintzotasunezko erantzun bat iruditu zitzaion. -

Ondo da……… arrazoia duzula pentsatzen dut -esan zuen irakasleak. Agian zerbait egin beharko nuke nire klaseak emateko modua aldatzeko.


Uste dut ez dudala txantxa hau kontuan hartuko, hain zintzoa izan zarelako zure erantzuna ematerakoan. -

Kaka zaharra, mutiko moko honek egia du,nire klaseak oso aspergarriak dira, gainera, ikasle guztiak lo gelditzen dira, hau ez da klaseak emateko modurik egokiena, agian, beste modu egokiago bat bilatu beharko nuke. Horrela ikasleek haien notak hobetuko lituzkete eta adiago egongo lirateke –pentsatu zuen Matias irakasleak.

Momentu horretan bulegoaren mahiaren gainean zegoen telefonoak jo zuen. Matiasek erantzun zuen. -

Nola? Ezin duzula gelditu? Utz ezazu, oraintxe noa!

Irakasleak telefonoa eskegi zuen umore txarrez eta bi ikasleei begira geratu zen. -

Ea ba…… mantenutik deitu didate, eta iratzargailua ezin dutela gelditu esan didate.

Bi kideek elkarri begiratu zioten. Orduan, Martin hitz egiten hasi egin zen. -

Ea, iratzargailua logela berezi baten zati bat da. Azaldu egingo naiz; bizi garen pisuko jabeak kontatu zigun aurreko jabeak berari pisua saldu zionean, honek baldintza bezala jarri ziola logela hori ez zela inoiz erabiliko. Niri oso arraro iruditu zitzaidan, eta egia ezagutu behar nuen. Egunak pasatzen joan ziren eta nire jakingura handitzen joan zen. Egun batean etxeko jabeari deitu nion, Julia deituriko atso bat zen, eta galdetu nion baldintza horren arrazoia ezagutzen bazuen. Eta bai bazekiela erantzun zidan. Julia andereak kontatu zidan logela horretan goiz batean iratzargailuak jotzen hasi zenean Damian jaunak (etxebizitzako aurreko jabea), bere emaztea aurkitu zuen iratzargailuaren ondoan hilda. Heriotza


arraro bat izan zen, emakumea ez zegoelako gaixorik. Autopsiak ez zuen argitu heriotzaren arrazoia, eta Damian oso triste zegoela, pisua saltzea erabaki zuen, baina baldintza batekin, bere emaztea hil egin zen logela ez zuen inork gehiago ukituko. -

Ez zenidan ezer kontatu! -esan zuen Jorgek haserretuta.

-

Kontatuko nizuen.

Mantenuko tailerrean, erlojuak, jotzen jarraitzen zuen. -

Erotu egin al zara? –galdetu zion irakasleak mekanikoari, iratzargailua eskuetatik kenduz.

-

Ezinezkoa da gelditzea! Harrigarria da! –gehitu zuen mekanikoak erlojuari haserretutako aurpegiarekin begiratzen zion bitartean.

Momentu hartan, betaurreko ilunekin, argala eta hile luze eta zuria zuen agure bat tailerrean sartu zen. Inorekin hitz egin gabe, iratzargailua zegoen tokirantz joan zen eta bere eskuekin laztandu egin zuen. Iratzargailua amatatu eta isilune handi batek tokia bete zuen. -

Nor zara zu? -galdetu zuen Matiasek.

Agureak, irakaslearengana hurbildu zen, erlojua laztanduz utzi gabe. -

Damian deitzen naiz eta iratzargailuaren bila etorri naiz, hau ez da bere tokia -erantzun zuen agureak. - Eta zuek biok, espero dut ez didazuela berriro iruzurra egingo, logela bakean utz ezazue -gehitu egin zuen Jorgeri eta Martini begiratzen zien bitartean.

Jorge tente makila bat bezala geratu zen eta Martin izoztuta gelditu zen. Momentu horretatik argi eduki zuten ez zutela Damian agurea iruzurtuko, nor tailerretik atera eta guztiak aho irekia utzi zituen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.