Lepoko bi zauri

Page 1

Lepoan bi zauri DBH 2A 2008-09

Elkarreraginezko nobela


Nerea G.

Parkean zaude, lagunekin, betiko bankuan, eta bat-batean itxura arraro bat ikusten duzu aurrean duzun paretan, baina bat-batean desagertu egiten da eta zerbait arraroa susmatzen duzu baina, inoiz bizi duzun arratsalderik onena pasatu duzunez ez duzu ezer txarrik pentsatzen ez duzulako arratsalde ori galdu egin nahi, eta etxera zoaz. Oso ilun dago baina ez duzu gauza txarrik susmatu nahi baina zuk barnean badakizu zerbait arraro gertatzen ari dela. Igogailuan sartzerakoan, ateak ez direla ixten konturatzen zara eta orain bai oso urduri jartzen zara eta berriro saiatzen zara ea zer gertatzen den. Oraingoan badoa ondo, ez zara mugitzen badaezpada ere, eskuinerantz biratzen duzu lepoa ispiluan ikusteko eta ileak ondo jartzen ari zarenean, lepoko eskuineko aldetik odola darizula konturatzen zara eta, orain bai, oso beldur zara; bat-batean igogailua gelditzen da eta beherantz joaten hasten zara. Oso azkar zoaz, ez zara inoiz gelditzen. Urduri zaude eta oihuka hasten zara baina ez du inork erantzuten. Beste mundu batera joan zarela ematen du. Orduan, esertzen zara, beldurrez gainezka zaudelako, eta halako batean, zerbait txarragorik ez bazegoen, lurrera begiratzean suge mordoa dagoela konturatzen zara. Berde kolorekoak, mihia gorri eta hortz oso luzeak eta zorrotzak, ia negarrez hasten zara beldurragatik eta banaka-banaka zuri koska egiten hasten zaizkizu sugeak, isiltzeko eskatzen dizuten bitartean.


Azkenean zorabiatu egiten zara baina soilik bost minututan eta esnatzerako momentu hartan norbait susmagarri sartzen da igogailuan eta ‌. RING-RING!! Iratzargailua entzuten duzu; bihotz taupadak 100 dira minutuan baina dena amesgaizto bat izan da. Pixka bat lasaitzen zarenean, altxatzen zara eta hortzak garbitzera joaten zarenean, ispiluan begiratu orduko, bi marka arraro ikusten dituzu zure lepoko eskumako aldean. Susto handia hartzen duzu, ez dakizu zer egin, oso urduri jartzen zara eta ezer egin baino lehen amari kontatzen diozu. Amak ezin dizu sinetsi baina behin eta berriz insistitzean, egia dela pentsatzen du eta zu bezala oso urduri jartzen da gauza hauetarako bera oso mesfidatia delako. Baina ez du txarrenean jarri nahi eta zuri bi aukera ematen dizkizu beste gau bat pasatzen uztea ea soilik kasualitate hutsa izan den jakiteko edo medium bat bisitatzera joatea ea berak zer ondorio ateratzen duen ikustera. ď ś

Beste gau bat pasatzen uzten baduzu ea zer gertatzen den ikusteko

ď ś

Medium bat bisitatzera joan nahi baduzu zoaz


Ane

Gaua heltzean oso kezkatuta zaude. Ohean zaudelarik, ezin zaitu loak hartu zauriagatik. Nola demontre gertatu zaizun galdezka hasten zara, baina ez dago arrazoirik. Ordubete pasa da eta oraindik ez zaitu loak hartu. Orduan, beste gauzetan hasten zara pentsatzen, eta azkenean lo geratzen zara. Lo zaudelarik berriro amets berbera edukitzen duzu, eta ikaraz esnatzen zara, eta komunera zoaz, baina ez duzu ezer arrarorik, orduan ohera bueltatzen zara. Hurrengo egunean, altxatu eta berriz ere komunera zoaz, eta lepoan duzun zauri hura oraindik handiagoa dela konturatzen zara eta inguruan mantxa gorria duzu. Oso kezkatuta zaude eta horren ondorioz, oihu izugarria botatzen duzu. Horren ondorioz, ama larrituta zer gertatzen den ikustera doa. Zer gertatzen zaizun ikustean, minutu bat isilik egon eta gero, amak lurrera erortzen da. Kezkatuta medikuari deitzen diozu. Handik bi minutuetara ateko txirrina entzuten duzu, medikua da. Ama begiratu ostean soilik zorabio bat izan dela eta laster esnatuko dela esaten dizu.


Telebista ikustera zoaz ama esnatu arte, baina telebistan ez dago zure gustuko ezer, eta loak hartzen zaitu. Amets horretan honakoa ikusten duzu: beltzez jantzitako bi gizon hitz egiten ari dira kalezulo estu eta ilun batean. Zu han zaude eta zer esaten duten entzuten ahalegintzen zara. Horko gizon batek ikusten zaitu eta orduan etxera korrika zoaz. Igogailuko ispiluan odola ikusten duzu, eta bat-batean ‌ Berriro ere amets berbera; oraingo honetan altxatzen zara eta ama duzu alboan. Amak zer gertatzen den galdetzen dizu eta zuk, negarrez, ametsa hiru aldiz eduki duzula esaten diozu. Ama medikuarengana joateko esaten dizu baina ez duzula nahi erantzuten diozu. Etxetik ateratzen bazara, zauri arraro hura ikustean, jende guztia barrezka hasiko delako.

ď ś

Kalera joateko bufanda jarri.

ď ś Amak

esaten duena egin.


Arantza Mediumarengana joatea pentsatzen duzu eta amari esaten diozu bere iritzia emateko. Azkenean ados jartzen zarete mediumarengana joateko. Guija irakurle batengana joatea pentsatzen duzu, egunkarian iragarki bat ikusi duzulako. Orduan telefonoa ikusten duzu eta deitzera ausartzen zara. Asteazkenean joan behar duzu. Asteazkena iristen da, heltzen zara telebistara, pabiloia oso handia da, barruan jende asko dago, kamerak eta jendea alde batera eta bestera. Zure aurrean pertsona bat zegoen Tinarekin egoteko. Emakume hori guijaren aurkezlea edo sorgina da. Zure txanda heltzen denean, oso urduri joaten zara eszenategira baina kameraren atzean dagoenak lasaitzeko esaten dizu. Atsedenaldia dago. Programa hasteko hiru minutu falta dira. Hasten denean Tina galdetzen hasten da. —Haurtzaroan norbaiti zerbait desatsegina egin zenion? – galdetzen dizu Tinak. —Bai, bazegoen. Ume bati, Diego zuen izena. Beti zegoen zirikatzen, jotzen eta broma desatseginak egiten – erantzuten duzu. —Eta ume hori hil egin zen? Tina Diegorekin komunikatzen hasten da, bat-batean guija mugitzen hasten da ―zer nahi duzue‖ esanez. Azkenean beraren mendekua nahi duela esaten dizu eta txikiak zinetela erantzun diozu Diegori. Etxera bueltatzen zara eta amari kontatzen diozu dena. Gaua heltzen da eta berriro gertatzen zaizu aurreko gauekoa.

Mediumak emandako botika hartzen duzu.  Psikologo batengana zoaz. 


Josu Bazaude goizeko bederatzietan marra berde eta urdinez egindako bufanda batekin. Kaletik zoazela jendeak aurpegi txarrez begiratzen zaitu uda delako eta bufanda batekin zoazelako. Orduan zure lagun Anderren etxera joatea erabakitzen duzu. Ander mutil altu eta argala da, begi berdeak ditu eta ile marroia. Ander oso mutil eskuzabala eta argia da, baina oso errez haserretzen da. Anderren kalera iristen zara, kale zaharra eta estua da, gainera nahiko zikin dago. Etxera iristen ari zarelarik norbaitek jarraitzen dizula sentitzen duzu. Bueltatu egiten zara; gizon bat da; gizona azar ezkutatzen da baina bizarduna dela konturatzen zara nahiz eta aurpegia argi ez ikusi. Ez dakizu zer egin, orduan korrika hasten zara baina gizonak jarraitzen dizu. Ez daukazu irtenbiderik! Bi kale daramatzazu korrika baina gizona ez da nekatzen, azkenean gehiago jarraitu ezinik geratu, buelta eman eta gizonak ea zigarrorik duzun galdetzen dizu ahots harroputz batez. —Ez, ez daukat zigarrorik -erantzuten diozu nahiko harrituta.

Orain lasaiago zaude, gizona joan eta bakean utzi zaituelako. Orduan zure lagunaren etxera bueltatzea erabakitzen duzu. Anderren atarian zaude, txirrina jotzen duzu baina ez du inork erantzuten. Askotan jo eta gero, ez du inork erantzuten. Nahiko urduri jartzen zara.

Zure lagunaren mugikorrari deitu. ď ś Berriro zure etxera bueltatu. ď ś


Garazi Amak asko insistitzen du eta azkenean ispilura joaten zara. Marka ikusten duzu, oraingoan atzo baino handiagoa da eta marka inguruan gorri jartzen hasi zaizu lepoa, zu ere kezkatzen hasten zara. Orduan medikuarengana joatea erabakitzen duzue. Hara iristerakoan zure medikua ez dagoela esan eta berri batekin jartzen zaituzte. Gelara sartzen zarete. Guztiz zuria da, zure aurrean ohe bat dago. Honen ondoan kaxoi mordoa. Zure ezker eta eskuinean apalategiak dituzu eta ohearen ezkerreko horman koadroak daude. Gelaren erdian mahai bat dago. Honen gainean ordenagailua. Mahai atzean jesarrita medikua dirudiena dago. Mediku berria nahiko gizontxo arraroa da, biboteduna, burusoila, baxutxoa eta urduria. Gainera paper asko dauzka mahai gainean mediku askoren ordezkoa balitz bezala eta neska-mutil askoren argazkiak, eta hauen ondoan izaki arraro eta nazkagarrienak.


Zauria luzez begiratzen duzu, lan ona egin balu bezala eta bat-batean, marka ukitzen dizunean oihuka hasten zara. Ez duzu zer gertatzen ari den ulertzen, zuk edo amak ukitzean ez zizun minik egiten, baina gizontxoak ukitzean bien arteko konexioa egon balitz bezala sentitu zara, baina konexio oso mingarria. Ukitzeari uzten dionean, mina gelditu eta ez dela ezer esaten dizu. —Baina nola ez da ezer izango ba?- dio amak- minez garrasika hasi da! —Ez da ezer, ukitzen ez badu eta bakean uzten badu ez zaio ezer gertatuko, eta bakarrik desagertuko da egun batzuk barru- medikuak temati.

Medikuak esaten duen moduan ezer ez egin.

Insistitzen jarraitu medikuak zerbait egin arte.


Nagore

Zure lagunari deitzea erabakitzen duzu. Tonu batzuk uzten dituzu jotzen eta itxaroteaz nekatzen zarenean deia bukatzen duzu. Zerbait arraroa gertatzen dela nabarmentzen duzu, ez dituzu oso argi zure pentsamenduak, eta orain lagunak ez dizu telefonoa hartzen. —Zergatik ari dira gauza arraro hauek gertatzen? Zergatik niri? -pentsatzen duzu. Etxera joaten zara, dena ahazteko asmoarekin, baina oso zaila iruditzen zaizu. Etxera ailegatu, eta gurasoak agurtu gabe zure logelara joaten zara, guztiz nekatuta eta arduratuta. Gau hori pasatu zenetik, hainbat gauza arraro gertatu dira zure bizitzan, eta gauzak gero eta arriskutsuagoak dira. Zure lagunaren eta zure argazki baten ondoan jartzen zara, ia negar egiten, zure laguna non egongo den pentsatzen; bat-batean logela bueltaka hasten da zure buruan eta izugarrizko zorabioa sentitzen duzu, lurrera jausten zara, eta lurrean zaudenean, oraindik konortearekin, zaratagatik inor ez dela zure bila etortzen ikusten duzu. Azkenean konortea galtzen duzu. Esnatzen zarenean, egutegia begiratzen duzu eta bi egun pasa direla ikusten duzu. —Hau oso arraroa da, ezin izan naiz bi egunez konorte gabe egon.


Zure lagunaz oroitzen zara eta beste dei bat egitea erabakitzen duzu. Mugikorra hartu, eta agendan bere izena bilatzen zaudenean, lagunaren izena desagertu egin dela ikusten duzu. Aurpegia guztiz zuri jartzen zaizu: ―hemen norbait egon da‖. Minutu batzuk geroago, oroitzen zara lagunaren zenbakia idatzizko agenda batean ere baduzula. Zenbakia hartu eta deia egiten duzu. Apur bat itxaron, eta bat-batean tonuak eteten dira; zure lagunak telefonoa hartu du. Segundo batzuk pasa eta ez da ezer entzuten baina bat-batean oihu ikaragarriak, zentzuzko gabeko oihuak dira, ez dakizu zer esan nahi duten, oso urduri jartzen zara zure lagunaren oihuak direla nabarmentzen duzunean. Izena oihukatzen duzu ahalik eta altuen, eta zure masailetatik tanta distiratsu batzuk jausten dira, tristura eta amorrua adierazten dituztenak. Laguna arrisku misteriotsu batean dago eta zu inoiz baino urduriago. Dardarka hasi zara, aurpegia zuri-zuria, begiak guztiz gorriak eta bustiak dituzu. Zure familiari buruz ez dakizu ezer, oraindik logelatik ez zarelako atera, arazo guztiak zuri konpontzea tokatu zaizu; ez dakizu zer egin. ď ś Arazo ď ś

guztiak konpontzeko poliziari deitu.

Zure kabuz lagunaren etxera zoaz zer gertatzen den ikusteko.


Garikoitz Etxera bueltatzen zara eta bufanda sarrerako pertxeroan uzten duzu. Ama egongelan dago marka hori desinfektatzeko. Amak ur oxigenatua botatzen dizu eta algodoiaz ura eror ez dadin betadinea botatze dizu. Apar pixka bat ateratzen ari zaizu, gero garbitzen dizu alboetatik eta tirita bat jartzen dizu. Arratsaldeko 20:00ak dira eta telebista ipintzen duten programa bat ikusi nahi duzu baina programazioa aldatu dute eta Kirolez Kirol ematen ari dira. Kanala aldatu eta zuri gustatzen zaizun beste programa baten berezia ematen ari dira. Zure ama telebista ikusten ari zaren bitartean, afaria prestatzen ari da. Gaueko 21:00ak dira eta afaria prest dago eta afaltzen hasi zarete. Afaltzeko xerra bat patata frijituekin dago eta postrez meloia dago. Afaltzen zaudetenean zure arreba heltzen da entrenamendutik eta gero etxerako lanekin laguntzen diozu. Arrebari lagundu ostean, zu hasten zara ikasten. Matematikako azterketa bat duzu eta asko ikasi behar duzu. Gaueko 23:00-ak dira eta ikasten bukatu duzu, orain ordenagailua pizten duzu. Oso trankil zaude interneten txateatzen eta aspertzen zarelako messengerra zabaltzen duzu. Bat-batean mezu bat heltzen zaizu; zuk gustuko duzun mutikoarena. Mezua heltzen den momentuan bertan zarata oso arraroak entzuten dituzu. ď ś

Jasotako mezua zabaltzen duzu.

ď ś

Entzun duzun zarata ikertzera ausartzen zara.


Natalia Zu eta zure ama medikuarengana zoazte ea lepoko zauriak garrantzi handia daukan ala ez. Medikuak esaten dizue hori zauri txiki bat soilik dela eta bi egun barru ez duzula ezer edukiko. Zuek gauzak hartu eta kalera zoazte; kanpoan zaudete eta larritzen hasten zarete biak. Medikuak esan duen moduan, bi egun pasa ondoren zauria desagertu egingo da esaten diozue elkarri; lasaitzen zarete pixka bat. Etxean zaude eta ohera abiatzen zara lo egitera ea bihar nola esnatzen den zauria.

Hurrengo egunean esnatzen zarenean, komunera zoaz, han txiza egiten duzu, hortzak garbitzen dituzu eta aurpegia garbitzen ari zaren bitartean, zauria handiago dagoela ikusten duzu eta, gainera, gorri eta odol pixka batekin; oso urduri jartzen zara korrika joaten zara amarengana baina jausten zara lurrera, igotzen zara eta amaren logelan sartu bezain laster, zure buruari diozu: ``ama oraindik lotan!´´ Ukitzen duzu ama; oheak odol asko dauka. Zure amak ere zauri berbera du eta gainera toki berberean.

ď śBerriro

medikuarengana joan, eta amarena kontatu. ď śIkastolara joan ezer gertatu ez balitz bezala.


Iskander

Zu eta zure ama medium batera joaten zarete. Medikuak ondo zaudetela esaten du eta duela bi gau pasatakoa amets bat izan zela esaten du. Eta zuk amets bat bazen zergatik duzun koska baten marka lepoan galdetzen diozu eta, berriz ere, esaten dizu gauetik asko mugitzen zarenez ohean lurrera eroriko zinela eta lurrean zerbaitekin joko zenuela esaten dizu. Zure amak medikuak esandakoa sinesten du baina zuk ez. Gauean pentsatzen zaudelarik gogoratzen zara zure ama zuk bezalako marka duela lepoan. Ohetik altxatu eta ziztu bizian zure amaren ohera joaten zara eta ohetik altxatzeko esaten diozu. Berak kasu egiten dizu eta altxatzen da eta zuk gogoratu zarena kontatzen diozu eta esaten diozu ohetik jausi bazinen ea zergatik biok daukazue marka lepoan. Hurrengo egunean medikuak goizeko bederatzietan irekitzen du kontsulta eta zuk goizeko bederatzi laurden gutxitan zaude.


Hor medikuak ireki bezain laster, medikuari galdetzen diozu ea zergatik gezurretan ari den eta berak esaten dizu gezurretan ez dagoela eta zuk hori sinesteko proba batzuk egingo zizkizula eta zuk baietz esaten duzu. Proba horiek koskaren erradiografia bat zen, zuri eta zure amari egiten dizuete erradiografiak eta zuena txakur baten hankaren erradiografiarekin aldatzen du. Hurrengo egunean emaitzak ematen dizkizunean, ikusten duzu probatan argazkiaren ondoan jartzen duela ez zaizula ezer gertatzen eta zuk argazkia adi begiratuz konturatzen zara hori ez dela lepo bat baizik eta hanka itxura duela eta medikuari esaten diozu hori hanka bat dela eta ez lepo bat. Bat-batean medikuarekin hizketan zauden bitartean, paper batzuk erortzen zaizkio eta hor jartzen du zure probetako emaitza eta emaitza da zerbait gertatzen zaizula, zer gertatzen ote zaizu? ď ś Medikuak agiriak aldatu eta ondo zaudelakoan zaude.


Unai F. Oso kezkatuta zaudenez zure lagunaren etxera joatea erabakitzen duzu. Ibilaldi luze baten ondoren bere etxeko atarira heltzen zara.

Zure lagunaren etxea oso handia da, bi solairukoa baina han ez duzu piztutako argirik ikusten edota zaratarik entzuten. Etxeko atea jotzen duzu baina ez duzu erantzunik jasaten. Beste saiakera bat egiten duzu baina aurreko zorte bera duzu. Orduan goiko solairuan leiho bat irekita ikusten duzu. Hara heldu nahian leiho hartatik hurbil gelditzen den adar batetaraino igotzen zara. Handik salto bat emanez leihora heltzea lortzen duzu. Dagoeneko etxe barruan zaude, dirudienez zure lagunaren gurasoen gelan. Garrasika hasten zara etxean norbait dagoen jakiteko baina ez zaizu erantzunik bueltatzen. Orduan etxea arakatzea erabakitzen duzu. Handik irteten zara eta pasabideari jarraituz zure lagunaren logelara heltzen zara baina han ez duzu ezer susmagarririk entzuten. Ibilbideari jarraituz eskaileretatik jaisten zara. Lehenengoz komuna arakatzen duzu baina han berriz ere ez duzu ezer aurkitzen. Ondoren sukalde eta egongelarekin zorte berbera daukazu ezer ez dago eta. Burumakur etxeko atariko atea irekitzear zaudela ‌ zarata bat entzuten duzu, zerbait erori balitz bezalako zarata. Zarata eskailera azpian dagoen soto handi batetik zetorren.


Korrika hara abiatzen zara. Hango atea irekita argia pizten saiatzen zara baina ez dabilenaz mugikorra linterna moduan erabiltzea erabakitzen duzu. Mugikorraren argiaren laguntzaz zure laguna lurrean botata eta lokartuta ikusten duzu. Berarengana heltzerakoan lepoan pultsua hartzen diozu eta orduan zuk zeneukan suge koskada berbera duela ikusten duzu. Ikaratuta zure laguna esnatzen saiatzen zara. Ez dakizu zer egin baina orduan zure atzealdean urrats batzuk entzuten dituzu. Kontu handiz bira ematen duzu baina gizon batek zu makila batekin jotzen zaitu. Konortea galtzen duzu. Pixkanaka begiak irekitzen dituzu. Orduan leku ezagun batean zaudela konturatzen zara, ametseko igogailuan hain zuzen ere. Ametsean gertatu bezala argiak itzaltzen dira eta jausten balego bezalako efektua nabaritzen duzu. Zure amaiera heldu dela pentsatzen duzu. Azkenik sugeak igogailuko zorutik aterata koska egiten dizute. Zorabiatuta lurrera erortzen zara eta zuk pentsatu bezala zura amaiera heldu da.


Borja

Pixka bat larrituta zaude, soinu arraroagatik, baina pentsatzen duzu ez dela ezer. Ez dagoela ezerengatik kezkatzerik. Ordu batzuk pasa ondoren zure lagunari berriz deitzen diozu, baina kezkatzen zara, ez du inork telefonoa hartzen. Jakin mina pizten zaizu eta orduan erabakitzen duzu bere etxera joatea ea zer gertatu den jakiteko. Zure lagunaren atarira heldu zara. Txirrina jotzen duzu. Norbaitek hartzen du baina telefonoz entzundako soinu arraro horren antzeko bat berriz entzuten duzu. Zure lagunaren leihoari begiratzen diozu eta kobra handi baten antzekoa ikusten duzu. Korrika hasten zara udaltzainengana. Heltzean udaltzain bat hurbiltzen zaizu, itxura arraroz begiratzen dizu eta ea zer gertatzen zaizun galdetzen dizu. Zuk guztia kontatzen diozu. Udaltzainek erabakitzen dute joatea ea zer gertatu den ikustera. Zure lagunaren ate aurrean zaudete eta bat-batean soinu arraro bat entzuten duzu, oso beldurtuta zaude. Udaltzainak zure lagunaren etxean sartzen dira oso astiro eta bat-batean oihu bat entzuten duzue, guztiok urduri eta beldurtuta jartzen zarete.


Zure lagunaren gorputza ikusten duzue. Hilda dago. Berriz zerbait arraro entzuten duzu; honelako zerbait: —Esnatu ikastolara joateko ordua da!! Zu esnatzen zara. Orduan guztia amesgaiztoa izan dela konturatzen zara.


Leire Berehala mezua irekitzen duzu. Bertan odol gorri eta nazkagarri batek estaltzen du ordenagailuko pantaila. Norena den ez dakizunez, ez diozu inportantziarik ematen eta zure gauzak egiten jarraitzen duzu. Baina hurrengo egunean berriro antzeko mezu bat heltzen zaizu, baina oraingo honetan hauxe jartzen du:

EGUN BAT FALTA DA Urduri jartzen ari zara, ez dakizu norena den ezta zergatik bidaltzen dizkizun mezu horiek. Ondoren ohera sartzen zara gertatutakoan pentsatuz. Hurrengo egunean, ohetik altxatu bezain pronto, ordenagailura zoaz eta pertsona berberaren mezu bat jaso duzula ikusten duzu :

EGUNA HELDU DA


Berehala ordenagailua itzaltzen duzu eta klasera joateko prestatzen zara beste gauza batean pentsatzeko. Etxeko atetik irten eta igogailura sartzean, ateak ez dira ixten. Bat-batean zurekin beltzez jantzitako pertsona arraro eta susmagarri bat sartzen da, eta igogailuko ateak itxi egiten dira. Pertsona hori ez dakizu zergatik baina, zure atzean jartzen da. Bat-batean lepoan zerbait hotz nabaritzen duzu eta arineketan buelta eman, eta... odolez idatzita ispiluan hauxe irakurtzen duzu:

HALLOWEEN


Victor

Ordenagailuko aulkitik altxatzen zara, nor den oihukatzen duzu. Zure ingurutik oinatz batzuk entzuten dituzu; zure ama sukaldean dago harrituta eta lepoan zure marka bera du; Zergatik ote da? Zure ama dio munstro handikote batek marka hori atzaparrekin egin diola, munstroak kolore marroia du, eta ama dioenez bi buru ditu, txinatar letra batzuk ditu, bizkarrean aizto batez markatuak. Egongelatik datozen ahots batzuk entzuten dituzu, baina egongelara joatean, leihoa puskatuta zegoen. Loak jota oheratzen zara. Gaueko hamabietan jaikitzen zara, oihu batzuk entzun dituzu. Zure amaren logela odolez josita zegoen eta ohe gainean zazpi hezur aurkitzen dituzu. Zu izango zinen hurrengoa! “Ring-ring� entzuten duzu, eta bat-batean itzartu egiten zara. Guztia amets gaizto bat izan da!! Kristala hautsiarena zure auzoko batek izan zen, laguntza behar zuen zeren bere emaztea erditzear zegoen eta zu bakarra zinen autoarekin eraman ahal zenuena. Ospitalera ailegatutakoan emakumea erditu zuen, bikiak ziren, begi urdina eta ilerik gabe. Oso potoloak eta negarti hutsak ziren. Etxera ailegatu eta logelako kristala konponduta zegoen.


Esti

Medikuarengana joatea erabakitzen duzu. Etxetik ateratzen zara; zure ama nola egongo den pentsatzen hasten zara, lanera joan delako. Kaletik zoaz, zoruko baldosak zenbatuz zerbait egiteko. Pentsatzen hasten zara zer esango diozun medikuari. Ez duzu konfiantza handirik beragan baina ez duzu beste erremediorik; beregana joatea baino. Bere irribarre faltsuak eta begi hotzek hotzikarak sortzen dizkizute. Pentsamendu horiekin medikuaren kontsultara heltzen zara. Atea jotzen duzu eta barruko ahots sakon batek ―aurrera‖ erantzuten dizu. Atea ireki eta barrura begiratzen duzu, gela handia eta argitsua da. Hormetan hainbat diploma eta argazki daude zintzilik. Oso ondo hornituta dago: paretaren ondoan ohatila bat dago. Bere ondoan peso bat eta honen ondoan neurgailu baten antzeko bat. Gelaren hondoan medikua dago paper batean ez dakit zer idazten. Mahaiak ordenatua dirudi. Handia da. Atea itxi eta medikuarengana zoaz arin. Heldu bezain pronto aulki batean esertzen zara baimenik gabe. Medikuak begiratzen dizu. Bere begiak urdin kolorekoak dira baina hotzak ere.


Ile gaztain kolorekoa du baina ile zuri batzuk ditu buruko alde batzuetatik. Ertaina da eta oso indartsua ere bai.Ausardi handiz esaten diozu: -Kaixo. -Kaixo -…zer…diploma dituzun? Non lortu dituzu? -Et … ba … medikuntza atera nuenean -esaten dizu egiten ri zen lana utziz- Zergatik galdetzen duzu? -Ez ba … beno … ez naiz horregatik etorri. Nire amari lepoan nik dudan bezalakoxea atera zaio eta ea kutsatzen den edo galdetzera etorri naiz. Kajoiak zabaltzen eta ixten hasten da eta bat-batean lepoaren ezkerraldean duen marka batean ohartzen zara, zurea eta zure amarena berdina da! Bukaten duenean galdetzen diozu: -Non egin zenuen marka hori? -Ez zaizu axola zuri. -Nirea bezalakoxea da. Bost segundotan eta zu erantzuteko aukerarik eman barik saku batean sartzen zaitu. Zu indarra egiten duzu ihes egiteko baina berak zuk baino indar askoz handiagoa du eta lokartzen zaituenez ezin duzu ia hatz bat ere mugitu. Oihukatzen saiatzen zara baina ahotsa galdu duzu ezin zaitu inork entzun ez ikusi. Akabatuta zaudela ohartuz bi malko isurtzen dituzu masailetatik behera eta ez da zutaz ezer gehiago jakin.


Jon Kaletik ikastolara bidean zoaz, normalean ikastolako bidean polita, alaia eta jendez beteta egoten da, baina gaur ez dago inor, denak ikastolan daude. Ikastolaren sarreran zure bila etortzen da, mutiko ezezagun bat. Mutikoa beltzez jantzita doa, altua eta bizarduna da. Zu beldurtuta korrika hasten zara ikastolaren barrura iritsi arte eta idazkariari esaten diozu: —Ikusi duzu beltzez jantzitako mutikoa? Nire bila etorria da! —Ez nik ez dut ezer ikusi.Trankil egon eta joan zaitez klasera.

Idazkariarekin hitz egin ondoren, klaserako bidea hartzen duzu, baina heldu baino lehen, mutikoak sorbaldan kolpatzen zaitu. Zu bira eman baino lehen, idazkaria mutikoaren gainean botatzen da eta geroago gela batean itxita uzten dute. Gero polizia etortzen da eta mutikoa atxilotuta eramaten dute. Hilabete bat pasa da eta zu oraindik beldurtuta zaude; jendea kaletik jarraitzen zaituela pentsatzen duzu. Denbora osoan leku guztietara begiratzen duzu eta ez zara inorekin fidatzen beldur zarelako. Oso pertsona arraro bihurtu zara, ez zara zure lagunekin asko ateratzen eta asteburuak etxean pasatzen dituzu telebistari begira. Izan duzun esperientzia bizitza osoan ez duzu ahaztuko, edo hori uste zenuen momentu horretan.


Hamabost urte pasa eta gero, zure bizitza guztiz normala da, lagunekin ateratzen zara, neskalaguna duzu eta ume baten zain zaude. Gertatu zenaz ez zara gogoratzen, nahiz eta batzutan amesgaiztoak izan. Egun batean, supermekaturako bidean sentimendu arraro bat izaten duzu: norbaitek jarraitzen zaituela. Orduan gertatu zitzaizunaren oroitzapen guztiak bat-batean zure burura etortzen dira. Berriro sentitzen duzu txikia zinenean eduki zenuen beldurra eta oso urduri ipintzen zara. Supermerkaturaino korrika joaten zara eta barruan zaudenean lasaiago zaude. Erosketak egiten ari zaren bitartean, beltzez jantzitako pertsona bat ikusten duzu. Ez zara asko larritzen, uste duzulako zure irudimena izan dela. Baina ez da horrela izan, ordaintzera joaten zarenean, sorbalda ukitzen dizute eta bira ematen duzunean, beltzez jantzitako pertsonak esaten dizu: —Kaixo berriro.


Ander Zu etxera bueltatu bezain laster, telebista ikusten hasten zara. Baina zure amak susmatzen du medikuak esan dizuna ez dela egia eta gainera ez du ezagutzen medikua. Hurrengo egunean zure ama medikua ikustera joaten da eta medikuarekin hitz egiten dagoela esaten dio: —Jose Ramon, egia al da nire semeari esan diozuna, nik ez dudalako zuk bezala pentsatzen. —Bai, egia da zure semeari esan diodana, zure semea ez dauka gaixotasun bat ere ez. Orduan ama etxera joaten da. Egun batzuk pasa ondoren, bat-batean, amak gauza arraroak ikusten dizkizu: esku handiak, burua oso handia eta batez ere oso potolo eta altua ikusten zaitu amak.


Bat-batean munstro bihurtzen zara eta etxetik aurkitzen duzun guztia apurtzen duzu. Gero etxetik ateratzen zara eta zure albotik pasatzen den jende guztiari ostiko galantak ematen diozu. Guztia amaitu ondoren, etxera bueltatzen zara, baina, azkenean zu munstro gelditzen zara. Hala ere lasaitu egiten zara egunak pasa ahala; batez ere, pertsonara berriro etortzen zarenean pixkanaka.


Unai D. Medium-ak emandako sendagaiak hartu eta eskerrak eman ondoren, etxera bueltatzen zara. Azkar heltzen zara, gauean ez delako segurua kale horietatik bakarrik joatea. Behin etxean, sendagaiak poltsikotik atera, berokia kendu eta sukaldera abiatzen zara. Han Zuribeltz aurkitzen duzu lurrean etzanda, zure katua. Izen hori bere itxuragatik jarri zenion, burua, hankak eta buztana beltzak baina gorputza zuria baitzuen. Zuribeltz agurtu eta armairutik edalontzi bat atera, urez bete eta nahiz eta tontakeria hutsa irudikatu (ikustekoa da gertatzen zaizuna ez dela sendagaiekin sendatzen) pastilla bat ateratzen duzu. Baina ahoarekiko zentimetro batera duzula, telefonoak jotzen du. Pastilla ur-basoaren ondoan utzi eta gero, telefonoa hartzen duzu. —Bai, esan! —Kaixo, barkatu hain berandu deitu izana, baina larrialdi bat da. —Nor zara, ba? —Bisitatutako mediuma naiz, beno, ez, zu bisitatu duzuna ez baitzen benetakoa, beste norbait baizik. Gizon hori nire dendara sartu eta bahitu ninduen.


— Baina, zergatik?- beldurtzen hasia zara. — Entzun; ni esnatu nintzenean, gizon hori telefonoz ari zen, eta entzun dudanagatik, zure ametsa ez zen ametsa izan, muntaia baizik. Benetan gertatu zen. —Eta zer egin dezaket? — Hoberena benetan muntaia izan den ala ez ziurtatzea da zure ―ametseko‖ tokietan zerbait bilatzen; arrastoak, markak, agian sugeen arrastoak … Bat-batean kristala apurtzearen hotsa entzuten duzu. Sukaldetik dator. Berehala telefonoa askatu eta sukaldera joaten zara korrika eta ikusten duzuna hotz uzten zaitu: urez beteta zenuen edalontzia lurrean zegoen apurtuta, Zuribeltz basoaren tokian eta sendagaien arrastorik ez. Mediuma arrazoia zuen, baina, nondik hasi?

 Ametsa

parkean hasi zenez, hara joan.  Igogailua hurbilago dagoenez, hara joan.


Lander Psikologoarengana zoaz zu bakarrik. Eserita zaude zure txandaren zain. Oso arraro iruditzen zaizu inor ez egotea klinikan. Zure izena entzuten duzu eta gelan sartzen zara. Esertzen zarenerako psikologoak atea giltzez itxi du. Psikologoa barrez hasten da, zu ikaratzen hasten zara eta ... psikologoak laban luze, lodi eta zorrotz bat ateratzen du, beldurrez ezin zara mugitu. Orduan psikologoa hasten da hizketan: —Ez izan beldurrik labana zu hiltzeko bakarrik da- esaten du psikologoak. —Zergggatik hiil eegiin nahi nauzu- esaten duzu beldurrez josita.

—Horrek ez dizu inporta!! Mediuma nire laguntzailea da. Orduan adorez betetzen zara eta korrika hasten zara atearen kontra baina, atea itxita dago. Psikologoa zuregana doa labanarekin, ezin duzu ihes egin. Labana igo baina zu defendatzen zara ostiko bat emanez aurpegian, bere giltzak hartzen dituzu eta atea zabaltzen duzu. Korrika egiten hasten zara baina klinikaren atean mediuma aurkitzen duzu; hartzen zaitu eta saiatzen da zu hiltzen beste laban batez. Labana zure ezkerreko besoan iltzatzen da.


Lortzen duzu ihes egitea baina psikologoa eta mediuma dituzu atzean. Gero eta hurbilago dituzu. Kale txiki eta ilun batean sartzen zara, baina adreiluzko horma handi bat daukazu zure aurrean eta zure atzean psikologo eta mediuma zoratuak eta zu hiltzeko irrikaz. Hormatik igotzen hasi baina zu konturatu aurretik, lurrean zaude zure besoagatik. Psikologoa zure gainean duzu baina bat-batean polizia batek kentzen dizu psikologoa gainetik. Psikologoa eta mediuma hasten dira borrokatzen poliziaren kontra. Aukeraz baliatzen zara ihes egiteko; hasten zara korrika eta urruntzen zara. Korrika egiten zaudela soinu indartsua entzuten duzu, atzerantz begiratu eta ikusten duzu poliziak tiro egin duela baina ez dio inori jo, psikologoak pistola kentzen dio. Beste soinu bat entzuten duzu eta polizia psikologoaren oinetara jauzten da. Ikusten duzu psikologoa pistolarekin apuntatzen zaituela eta mediuma zure kontra doala. Zu konturatu bezain pronto, psikologoa eta mediuma atzean uzten dituzu, kaleetatik giro egiten duzu ziurtatzeko zu ez harrapatzea. Kale ilun batean sartzen zara; oso zikin dago eta zaborra edonondik, zaborrezko kuboak botata daude zure bidea zailagoa egiten, ostikoez bide bat egiten duzu. Kalearen zati ilun batean esertzen zara. Oso nekatuta zaude. Besoa begiratzen duzu eta ikusten duzu nola besoa odolak guztiz estalita dagoela. Gertatutako guztia burura etortzen zaizu: psikologoa, mediuma eta ametsa. Lurrera begiratzen duzu, guztia odolez bete duzu baina lehendik ere odol asko zegoen, zure besotik odolezko tanta asko erortzen ari dira. Begiratu ostean guztia zirriborrotsu ikusten duzu eta segundo batzuen ondoren, konortea galtzen duzu. Begiak zabaltzen dituzu eta ospitalean zaude zure amaren ondoan. Egun batzuk geroago (errekuperatu ostean) zure amari kontatzen diozu gertatutakoa.

Detektibe bat kontratatzen duzu. ď ś Poliziari deitzen diozu. ď ś


Nekane Parkera zoaz eta zure atzetik gizon arraro bat ikusten duzu. Gizona aurpegi zuri-zuria du eta beltzez jantzita doa. Metro batzuk ibiltzen zoaz baina zu jarraitzen zaitu oraindik. Gizonari despitatzeko gozoki-dendan sartzen zara, baina bera zure atzetik dendan sartzen da. Dendako jendeari arraro ez iruditzeko pipa pakete bat erosten duzu. Ordaintzen ari zaren bitartean gizonari bakarrik hitz egiten entzuten duzu. —Agente 13, umea aurkitu duzu? —Bai, 326dc, nire atzean dago. Zuk ez dakizu zer esan nahi duten zenbaki horiek. Bat-batean gizona korrika parkera joten dela ikusten duzu. Zu intrigarekin zaudenez bere atzetik korrika zoaz. Halako batean beste gizon batekin hitz egiten ari dela ikusten duzu, gizon hori bestea bezalakoa da aurpegi zuria eta arropa beltzaduna.


Biak parkera doaz baina orain biak ibiltzen doaz. Parkera heldu zara beraiek jarraituta eta han ehunka gizon daude toboganaren ondotik argazkiak ateratzen. Gizon batek zu ikusi zaitu eta beste gizonei zu hor zaudela esaten die eta korrikan hasten zara. Herriko zubira heltzen zara ezin duzu korrika gehiagorik egin eta han gizonek harrapatzen zaituzte eta kotxe beltz batean sartzen zaituzte. Ordu bat daramazu autoan eta ez da oraindik gelditu. Orain bai, autoa gelditu da eta han kristalezko kutxa batean sartu zaituzte eta betirako geldituko zarela esaten dizute eta ihes egiten baduzu zure familia hilko dutela.


Kebir Etxetik irteten zara, zure aurrean loa kendu dizuna duzu: igogailua. 10.eraino zenbatzen duzu eta bertara abiatzen zara ausardiaz betea. Hurbiltzen zaren heinean, gero eta min handiagoa egiten dizu zauriak, dardarka zaude. Deitzeko botoia sakatzerakoan zerbait nabaritzen duzu ‌ zure atzean norbait dago. Oso astiro ematen duzu bira, eta bertan, zure bortaren aurrean atso bat dago. Ile zurixka eta zikina du, baxua da eta bere begiradak hotzikarak ematen dizkizu. Bere eskerreko eskuan zu bezala jantzita doan larruzko panpina bat du, lepoan bi orratz ditu tinkatuak. —Agur -dio- akabo dena. Emakume horren hitzek izoztuta utzi zaituzte. Konturatu baino lehen zugana hurbildu eta iritsi berria zen igogailuaren barrurantz bultzatzen zaitu bere ezpainetan irribarre bat margotzen den bitartean. 13. solairua adierazten duen botoia sakatu eta atea kolpe batez ixten du. Trumoi baten bizkortasunez altxatzen zara eta dituzun indar guztiekin bertatik irteten saiatzen zara; hala ere, ezinezkoa da. Bat-batean kristoneko abiaduran jaisten hasten zara, oihuka egiten duzu laguntza eske eta.....


Zorua sugez betetzen ari da!!!!!!!!!!! Ispilurantz begiratzen duzu eta bertan agurearen irudia dago, kolpeak ematen dizkiozu eskuak odolez bete arte baina argi duzu ez dutela ezertarako balio.

Gertatzen ari zaizuna amets bat izatea nahiko zenuke; ostera, ez da horrela. Laster sugeak bururaino helduko zaizkizu eta hortxe amaituko zaizu dena.


Nerea T. Zuk detektibe oso famatu bati deitzen diozu; zure etxera heltzen denean, serio itxura du baina zurekin hasten da hitz egiten eta oso jatorra iruditzen zaizu. Orduan zure amak ezer jakin gabe kontratatzen duzu. Hurrengo egunean zure ama erosketara joaten da eta detektibea atarian sartzen da, igogailuan sartzen denean zerbait susmatzen du. Zure solairuan dagoenean itzal luze bat ikusten du: suge batena dirudi. Azkar zure etxean sartzen da eta lepoan dituzun markak ikusten ditu. Zuk kontatzen diozu ametsean zer gertatu zaizun eta detektibeak esaten dizu zure amak ez duela etxean sartu behar da. Kanpotik bera dela ematen du baina barrutik sekta batek hipnotizatu du eta marka hori zure amak egin dizula esaten dizu. Orduan zu eta detektibea hasten zarete sekta bilatzen. Topatzen duzunean plan bat egiten duzue sektaren buruzagia harrapatzeko eta sektan dagoen jende guztia salbatzeko. Azkenean, lortzen duzue eta zure ama berriz izango da betiko eta sektaren buruzagia kartzelara eramaten dute.


Nora Guztiaren erruduna zure psikologo eroa dela kontatzen diozu, eta polizia, zure psikologoaren etxera doa guztia egiaztatzeko. Herriko kale nagusitik korrika zoaz, urduri eta kezkaturik. Kale handia da, luzea, zabala eta dendaz beteta. Oso kale alaia da; hiribidearen bazter guztietan jende mordoa dago. Dei bat egin behar duzu eta ez daukazu dirurik, orduan, kalearen bukaeraraino korrika egiten duzu, etxera ailegatzeko modu azkarrenean. Kafetegi txiki eta bitxi baten aurrean gelditzen zara, airea hartzen eta airea hartu ondoren, konturatzen zara Edorta, kafetegi barruan dagoela. Edorta, mutil oso baxua eta andrezalea da, zure ikaskidea da. Kafetegiaren barruan dago, edariak eskatzen. Neska batekin ikusten duzu, baina hori ez zaizu arraroa iruditzen, ohikoa egiten zaizu. Lokalean sartzen zara eta Edortari laguntza eskatzen diozu, gertatutako guztia kontatu ondoren; hau da, zure psikologoa hiltzaile bat dela azaldu ondoren.

Edortak laguntzeko prest dagoela esaten dizu eta biok abiatzen zarete zeure etxera. Edorta eta zu, berarekin zegoen neskaren baimenaz, korrika joaten zarete bizilekura.


Etxera heltzen zarete, zure etxea txikia, zikina eta desordenatua da. Telefonoa hartu eta Edortak poliziaren zenbakia markatzen du. Poliziari guztia azaltzen diozu, baina ez dizute sinesten eta zure etxera doa polizia. Kontatzen diozu, guztiaren erruduna zure mediku eroa dela eta polizia, zure psikologoaren etxera doa guztia egiaztatzeko. Zu eta Edorta berarekin zoazte. Iristen zaretenean sendagilea guztia ukatzen du, Eta zuk, haserre, frogak dauzkazula esaten duzu. Gezurra da, zu ez daukazu frogarik, baina oso amorratuta zaudenez, ez duzu egia esan. Polizia gezurra dela konturatzen denean, asko haserretzen da eta poliziak aukeratzen du polizia-etxera eramatea. Bi ordu geroago poliziak atxilotzen zaitu eta eroetxe batera eramaten zaitu, epaitegitik pasatu ostean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.