Maitane D.

Page 1

Angelaren egunerokoa


Ezagutzen ez nautenei, nire istorioa kontatu aurretik, esan behar diet, ni 16 urteko neska gaztea naizela. Neska polita naiz baina inork ez dakiena da nire itxuraz aparte nik oso gustukoa dudala ikastea eta, matematikak bereziki. San Anton-eko batxilerrean ikasten dut eta han animatzailea naiz eta nire mutil-laguna Iker da. Baina Iker baino lehen Jon-ekin nengoen; Jon Iker-en lagun onena da eta horrek arazo handiak sortuko dizkit. Beno orain hau guztia jakinda nire bizitzaren atal bat kontatuko dizuet. Kurtsoa bukatzeko 4 egun falta dira Gaur ez dut ia lorik egin baina amets oso arraroa izan dut. Ni animatzaileen txapelketan nengoen nire taldearekin baina piramide bat egiten ari ginenean zerbait txarto atera zen eta guztiak lurrera erori ginen. Batbatean guztiak desagertu ziren eta Iker bakarrik zegoen. Lurretik altxatu eta bata besterengandik oso hurbil geunden. Beste eguneko kamiseta urdina zeraman, oso


ondo gelditzen zitzaion, praka motz bakero eta zapatilak. Oso sexy zegoen. Berak eskua altxatu zuen eta nire aurpegia laztandu zuen oso mantso; nik, bitartean, bere begi marroi argiei begiratzen nien, oso begi politak ditu. Bat-batean gure aurpegiak hurbiltzen hasi ziren eta justujustu muxu bat ematera joan zenean esnatu nintzen. Ezin nuen sinetsi. Ikerrekin berriro egin nuen amets!. Jonek jakingo balu, oso haserre jarriko litzateke. Ez nekien zer gertatzen ari zitzaidan, zergatik Ikerrekin egiten nuen amets eta ez Jonekin, ni Jonen neska-laguna naiz baina ezin dut Iker burutik kendu. Beti laguntzen dit, pixka bat lotsatia da baina ondo ezagutzen baduzu ikusten da mutil zoragarria dela, beti, triste nagoenean, guztia uzten du niri laguntzeko. Jon, aldiz, geldirik egoten ez den mutil bat da, beti festetara eramaten nau eta sorpresa asko ematen dizkit. Mutil honekin aspertzea ezinezkoa da. Klasera joateko ordua da eta gaur txapelketarako koreografia antolatu behar dugu eta horrexegatik, klaseak bukatu ostean, ordu bat gehiago gelditu behar dut eta horrek esan nahi du Jon, entrenamendua bukatu ostean, nire bila etorri ahal izango dela. **entrenamendu ostean** Jon ez da nire bila joan entrenamendua bukatu ostean, ordu erdi gelditu naiz bere zain eta bere ordez Iker agertu da. Entrenamenduko mutilek Jon beraiekin joateko konbentzitu dutela eta bere ordez Iker bidali du.


Ni oso pozik nengoen Iker etorri zelako eta gutxienez ez nintzelako hor zain gelditu beste ordu erdi batez; Jonekin, ordea, oso haserretuta nengoen; nirekin gelditu zen eta ez zidan ezta sms bat ere bidali. Ikerrek etxera eraman ninduen, bi muxu eman nizkion agur esateko eta etxean sartu nintzen. Etxean motxila utzi eta dutxa bat hartu nuen. Pijama jantzi nuen eta oraindik Jon-ekin haserre nengoen. Hor bakarrik utzi ninduen. Mugikorra hartu eta sms bat bidali nion: Kaixo. Ondo iruditzen zaizu nik hor uztea eta Iker bidaltzea zure ordez?? Nik zurekin gelditu naiz ez Ikerrekin. Oso haserre nago zurekin. Agur Jon ez zen berandutu niri deitzeko baina ez nion hartu. Hain haserretuta nengoen, ezen bera jakitea nahi nuen. Ordu erdi pasa ostean, bat-batean musika entzuten hasi nintzen baina nik ez nuen musikarik jarri. Ez nuen ulertzen eta musika nondik zetorren bilatzen hasi nintzen. Etxean ez zen; balkoira atera nintzen eta hor Jon zegoen kasete batekin, nire abesti gogokoena jarrita eta arrosa bat eskuan. Hain erromantikoa zen guztia, ezen dena ahaztu bainuen: haserre nengoela, pijama jarrita nuela‌. Eskailerak jaitsi nituen korrika eta etxetik atera nintzen. Atetik atera eta geldirik gelditu nintzen, bera hurbildu zen eta hau esan zidan: Barkatu, mesedez, ez nizun bakarrik utzi nahi, mesedez, barkatuko didazu?? Nola ez dizut barkatuko, hain gauza polita nigatik egin ostean. Orduan pelikuletan bezala, inoiz emandako muxurik onena eta erromantikoena eman zidan.


Benetan maite zaitut laztana. Neuk ere maite zaitut. Konturatu zara? Kalean zaude eta pijaman! Ai ama, egia da, barrura noa. Bihar arte! Gero etxera sartu nintzen eta lotara joan nintzen. Kurtsoa bukatzeko 3 egun falta dira Gaur gauean kurtsoko festarik onena dago; baina entrenatzeagatik ez nuen fisikako azterketarako ikasi eta horrexegatik, errekuperazioa egin behar izan dut. Errekuperazioaren emaitza gaur goizean emango didate eta emaitzaren arabera amak esango dit festara joango naizen ala ez. Argi daukat azterketa hori gaindituko dudala eta horrexegatik orain dela aste bat gutxi gora behera festarako soinekoa bat erosi nuen. Soineko ikaragarria da, berde kolorekoa, motza eta beso bat estalita eta bestea ez. Oso ondo gelditzen zait, Jonek motorrez eramango nau festara eta seguruenik biok izango gara festako errege erreginak. Bera futbol jokalari onena da eta ni animatzaile onena, baina guztia ez da ziurra. Agian Estaisi izan daiteke erregina. Estaisi ez da oso animatzaile ona baina oso polita da. **klase ostean** AZTERKETA GAINDITU DUT!!! Eta oso nota onaz. Tutoreak esan dit nire notengatik matematikako beka bat lortu ahal dudala. Baina oraindik ez diot inori esan; orain arte beka asko eskaini dizkidate hurrengo kurtsorako baina ez dakit zer egin. Erabaki bat hartu arte ez dut gurasoei ezer esango. Nire erabakia izatea nahi dut baina mota askotako bekak ditut: zientzietakoak, matematiketakoa eta heziketa fisikokoa, hau da, animatzaileen beka bat. Baina gaur ez dut horretan pentsatu nahi; gaur nire gaua izan behar du: erlaxatzeko, dibertitzeko, Jonekin egoteko,


dantzatzeko eta zerbait edateko. Festarik onena izango da eta azkenean jakingo dut festako erregina naizen ala ez. **festatik bueltatzerakoan** Ezin dut sinetsi gertatu zaidana. Honek ez zuen gertatu behar. Jon ezin da enteratu guztiaz; ez dakit nola utzi dudan hau gertatzea. Nik oraindik ezin dut sinetsi. Hasieratik kontatuko dut guztia. Jon nire bila motorraz etorri zen, esan zidan bezala. Festa ikaragarria zen, musika ona, mutil zoragarriak, edaria, alkohola eta bero baldin bazenuen, lorategi erromantikoa ere bazenuen, arrosak, iturri bat eta honen erdialdean aingerutxo txikitxoa, kolorezko argiak eta harrizko banku bat. Oso ondo pasatzen ari nintzen festan baina ezin nuen bekarena burutik kendu, denbora bukatzen ari zen eta laster nik azkenengo erabakia publiko egin beharko nuen. Ikerrek niri zerbait gertatzen zitzaidala ikusi zuen. Nigana hurbildu zen eta lorategira ateratzeko esan zidan. Han banku batean jesarri ginen eta esan zidan:  Angela zer gertatzen zaizu?? Ez zaude beti bezala.  Zerbait kontatu behar dizut.  Esan ba!  Hiru beka eman dizkidate: matematikakoa, fisikakoa eta animatzaileena. Laster erabakia ezan beharko dut baina ez daki zien hartu.  Eta zuk zer nahi duzu?? Zer da gogoko duzuna??


 Nik guztia dut gogoko, ondo ematen zaizkit hiru gauza hauek.  Zure etorkizunean pentsatu behar duzu, inork ezin dizu esan zer aukeratu behar duzun.  Ba dakit nik bakarrik esan ahal dudala zer egin nahi dudan, baina oso zaila da. Beno gaurkoz utziko dugu hau. Ba al dakizu oso begi politak dituzula??  Nirekin ligatzen ari zara Angela??  Ez esan tontakeriarik.  Batzutan ez dakit zergatik ateratzen zaren Jonekin, neska izugarria zara eta oso ederra.  Oso polita da hori Iker. Bat-batean nire ametsetan bezala, gure buruak hurbiltzen hasi ziren, nire bihotza oso azkar mugitzen hasi zen, gorputzetik aterako zela uste nuen. Nire aurpegia laztandu zuen, baina nire ametsarekiko desberdintasun bat zegoen: orain ez zuen iratzargailuak jo. Gure buruak gero eta hurbilago zeuden eta bat-batean nik deseatzen nuen momenturik gogokoena gertatu zen: musu bat eman zidan. Ikerekin hasia nintzen, ezin nuen sinetsi. Jon enteratu ahal zela uste nuen eta korrika atera nintzen. Kurtsoa bukatzeko 2 egun falta dira. Ezin izan dut lorik egin. Ez dakit nola begiratuko diot Ikerri aurpegira eta Joni ere ez. Ikerrekin gelditu behar dut. Guztia azaldu eta Joni zer esango diogun adostu behar da. Iker zurekin gelditu behar dut. Atzokoaz hitz egin behar dugu. Ezin izan dut lorik egin. Etorri ahal zara nire bila klasera joan baino lehen?? Erantzun mesedez Mxx Nik ere ezin izan dut lorik egin.


Zure bila joango naiz Eta hitz egingo dugu. Mxx **klaseak bukatu ostean** Jadanik Ikerrekin hitz egin dut. Atzokoa ahaztea adostu dugu baina ez nago ziur nahi dudan. Ezin dut momentu hori ahaztu; bere begirada distiratsua, bere usaina, bere arropa, bere laztanak, bere ezpainak, momentu hori hain erromantikoa zen, ezen ezin dudan ahaztu. Inoiz ez dut hori sentitu pertsona batengatik. Uste dut maiteminduta nagoela eta hori arazo handia da, bera ez da nire mutil-laguna eta Jon ere maite dut. Zer egingo dut?? Hau ezin da honela jarraitu. Ezin naiz Jonekin atera, Iker maite badut. Jonekin hitz egin beharko dut. Egia esan beharko diot eta nire sentimenduak argitu. Kurtsoa bukatzeko 1 egun falta dira. Gaur hobeto egin dut lo baina oraindik ezin dut ahaztu ez daukadala argi nor maite dudan. Lehenengo Ikerri bidaliko diot sms bat. Bere iritzia oso garrantzitsua da niretzat baina ondoren Jonekin hitz egingo dut. Iker ezin dut beste egunekoa ahaztu. Ez dakit zu baina ni zurekin maiteminduta nagoela uste dut eta ezin dut honela jarraitu. Joni kontatu behar diot hau. Baina zure iritzia behar dut lehenago. Erantzun *** Nik ere nago zutaz maiteminduta. Baina orain dela denbora asko. Zer esan nahi diozu Joni?? Asko haserretuko da eta ez digu berriro hitzik egingo. Erantzun


*** Nahitaez kontatu behar diogu Berak jakiteko eskubidea dauka. *** Ongi da baina biok batera kontatu behar diogu Gero arte. **Jon-ekin hitz egin ostean** Jonek oso txarto hartu du Ikerrek eta nik egin genuena. Ikerri ez dio hitz egiten eta gure harremana apurtu da. Guk ez genion minik egin nahi baina egia esan behar genion; guztia jakin behar zuen. Jonek barkatuko ditu azkenean baina orain niri inportatzen zaidana da Ikerren eta nire artean zer gertatuko den jakitea. Joni hau kontatzea eta Iker eta Jon aldentzea ea gure harremana ere apurtuko duen ala ez. Ikerri sms bat bidaliko diot gure erlazioa argitzeko baina hori beste historia bat da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.