Armairuko gogoa.
1
Udaberria zen. Ramirez familia egunero bezala kirola egitera atera zen goizeko hamarretan. Hosto berdez beteriko parkera iritsi ziren. Asko gustatzen zitzaien goizean laurak batera korrika egitera joatea. David, anaia txikia, beti heltzen zen lehenengoa, eta bere arreba Lucia zirikatzea gustuko zuen, askotan azkenengoa heltzen baitzen. Eguneroko ekitaldia amaitu ondoren, etxera bueltatu ziren lasai-lasai, dutxa bat hartzeko irrikaz. Beti bezala Lucia izaten zen dutxan sartzen lehena, eta Davidek egunero negar egiten zuen bera lehena izan nahi zuelako, baina oraingoan ez zuen negarrik egin. Arraroa iruditu zitzaien haien gurasoei. Zerbait gertatzen zitzaiola pentsatu zuten. Baina zer ote? Inork ez zekien; soilik jakin bazekiten, David azkenengo boladan oso arraro ikusten zutela. Luciak esaten zuen maiteminduta egongo zela, baina Pablok eta Mariak, gurasoek, ez zuten hori uste, zerbait larria gertatzen zitzaiola uste zuten. Jateko ordua heldu zen. Luciak bere lagunekin hizketan zegoen auzoko taberna txiki batean; 16 urte bete zituenetik, eguna ematen zuen lagunekin tabernan hizketan. Amak David bidali zuen bere arrebaren bila, jateko ordua baitzen, baina aurpegi arraroa jarri eta ezetz esan zion amari. Denbora luze aman zuten hizketan eta azkenean, ama haserrarazi eta logelara bidali zuen, eta korrika joan zen negar egiten zuen bitartean. Jan barik geratu zen, bere logelan, ohean etzanda eta negar zotinka. Lucia, logelan sartu zen, bere neba txikiari zer gertatzen zitzaion jakiteko nahian, eta kilimak egin zizkion ohean buruz behera zegoelarik. 2
Utz nazazu bakean!!- oihukatu zuen Davidek Soilik etorri naiz zurekin hitz egitera eta zer gertatzen zaizun jakiteko -xuxurlatu zuen Luciak. Ez didazu kasurik egin aste osoan eta orain nitaz kezkatzen zara? Zer nahi duzu? Zer duzun jakin nahi nuke. Lagundu ahal dizut, laztana. Davidek buelta eman eta bere arreba besarkatu zuen esanez: Berdin da kontatzen dizudan ala ez, ez zenidakeen ulertuko ezta sinetsiko. Konta iezadazu ba! -deiadar egin zuen Luciak. Ongi da, baina zin egidazu ez nauzula tontotzat hartuko. Ezetz! Goazen, kontaidazu, astuna! Ongi da. Malkoak sikatu zizkion Luciak bere nebari eta kontatzen hasi zen: Duela hiru edo lau egun, nire logelan nengoelarik, ohean etzan nintzen liburu bat irakurtzeko asmoz, baina bat-batean begiak ixten zitzaizkidala konturatu nintzen eta lo-kuluxka bat botatzea bururatu zitzaidan. Hori zen nire nahia baina... Baina zer!? Jarraitu, David, goazen ez daukadala egun guztia. 3
Banoa, banoa, egon lasai. Non geratu egin naiz? A badakit! -oihukatu zuen, bere arrebak ezer esan baino lehen. Lo-kuluxka egitera nindoan eta armairu handi horretan zerbait mugitu zela ohartu nintzen. Zer armairu David? Ez dizut ulertu -galdetu zuen Luciak kezkaturik. Hor hor!! Eta armairua seinalatu egin zuen. Bere logelako armairurik handiena zen. Arropa guztia gordetzen zuen armairu erraldoia. Luciak, burua ukitu zion bere nebari eta sukarra izan behar zuela esan zion barre egiten zuen bitartean. Irten zaitez nire logelatik, lehen esan didazu ez zenuela barrerik egingo eta begira zure aurpegia orain! -oihukatu zuen haserre Davidek. Eta negarrez hasi zen burukoa aurpegi gainean jartzen zuelarik. Ama, logelako bidean zegoelarik bere semearen logelan geratu zen, belarria atean jarrita. Daviden negarra entzun zuen eta ziztu bizian sartu zen logelan. Laztana, zer duzu? -galdetu egin zion amak. Ezer ez, ama, egon lasai!
4
Maitea, esadazu zer gertatzen zaizun eta beharbada lagunduko dizut. Ezetz ama! Utz nazazu lasai pixka baten. Ez dizut ezer esango eta. Irten mesedez -esan zuen hots baxuaz. Ongi da utziko zaitut hemen logelan bakarrik, baina agindu ez duzula berriro negarrik egingo, entzun duzu? Bai ama! Agur – esan zuen atea irekiz eta amari keinu bat eginez. Agur laztana , gero etorriko naiz. Eguna aurrera joan zen, eta David lasaiago egon arren, beldurra bere gorputzean zeraman, eta are gehiago, gaua heltzen zela ikusten zuenean. Inork ez zekien zer zuen bere buruan horrela ibiltzeko, uler zezakeen bakarra bere arreba zelako eta kontatzen hasi zenean barre egiten bukatu zuen. Zer egin beharko zuen Davidek bere arreba konbentzitzeko bere arazoa edota beldurra entzuteko? Buruari eragin zion eta gaua heldu zenerako, bazekien zer egin. Berak betidanik egin izan duenetariko bihurrikeria bat, eta horrela egin zuen. Luciaren logelara joan zen isilean edalontzi pare batekin. Ohea desegin zuen eta urez bete izan zuen han zeuden oihal guztiak eta lastaria ere bide batez. Luciak bitartean, kalean zegoen Victor izeneko mutillagunarekin. Ilehoria, kirolaria, pijoa eta altua zen benetan. Bera zioen bezala: modeloa. Institutuan bikote fantastikoa deitzen zieten: dotoreak, altuak, argalak, kirolariak, begi argikoak zirelako biak. Davidek ikusten 5
zituen bakoitzean, barrezka hasten zen eta zirikatu egiten zituen. Etxera heldu zen Lucia. Bere logelara abiatu zen eta ohean etzan zen, mugikorra eskuan zuelarik. Karolinarekin hitz egiten ari zen, institutuko neskarik ezagunena zenarekin. Egunero deitzen zuen eta orduak ematen zituen hitz egiten. Baina egun horretan ez zen ezta bost minutu jarraian hizketan egon. Aaaa!! –oihukatu zuen Luciak. Zer gertatu da arrebatxo?- galdetu zuen Davidek irribarrea jasaten. Ez zinen zu izango ezta? Ni? Zer egin dut nik? Ez egin tontoarena! Ziur nago zu izan zarela. Nor bestela? Ni ez Lucia! Ni ez naiz izan ohean bi edalontzi bete ur isuri egin dituena. Zer diozu? Bi edalontzi bete ur! Ospa nire begibistatik oraintxe bertan! Joan zaitez! Baina ni.... Zu, zu zer? Irten hemendik mukitsu alena! Luciak, haserre galanta zuen; bazekien, gau hartan, inoiz baino gehiago gorrotatzen zuen pertsonarekin lo egin beharko zuela. Afaltzera maiteak! – oihu egin zuen amak sukaldetik.
6
Banoa, minutu bat mesedez - esan zuen aitak bere bulegotik. Lucia haserre atera zen afaltzera eta Davidek barre egin zuen bera ikusterakoan, nahi zuena lortu baitzuen, bere arrebarekin lo egitea, Luciak sinestu ahal izateko bere anaia txikiak esan nahi ziona. Eta horrela izan zen. Ohera joateko ordua heldu zen eta Luciak egongelako butaka handian jesarri zen, buruko batekin eta manta bat eskuan. Zer egiten duzu hor?- galdetu zuen aitak harriturik. Ez dut Davidekin lorik egin nahi! Baina zergatik Lucia? Zer egin dizu ba? Nik kontatuko banizu.... Eta bat-batean bere neba txikia ikusi zuen egongelaren atean isiltzeko keinuak eginez. Lucia sofatik altxatu eta Davidi jarraitu zion. Zergatik egin didazu keinu hori David? -galdetu zuen jakin minez. Etor zaitez nire logelara eta ulertuko duzu. Biak batera logelara joan ziren eta Davidek, lehen kontatzen hasi izan zuena bukatu zuen: Gogoratzen duzu lehen kontatu dizudana? Zer, armairua mugitzen zela esan didazula? Zelako astuna zaren.
7
Bai, baina entzudazu, neska bat ateratzen da gauero armairu horretatik. Luciak salto bat eman zuen eta bere neba besarkatu zuen. Beldurrez hilda zegoen, ezin zuen bere nebak esaten zuena sinetsi, eta gainera gau hartan, berarekin lo egin behar zuen Luciak. Ohera sartu ziren, eta esandakoa gertatu zen. Neska bat ohearen aurrean zegoen armairutik irteten ikusi zuten biek. Denbora luzea eman zuten neskatoari begira eta azkenean lotan geratu ziren. Arreba, arreba, altxatu zaitez, lokartu gara eta! -garrasi egin zuen Davidek. Zer? Lokartu garela? Ez dugu ikusi zer egin duen neskatoak, non ote dago? Nola jakin? Ziztu bizian atera ziren ohetik, eta etxe osotik korrika bere bila joan ziren. Ez zuten aurkitu. Non egongo ote zen? Inork ez zekien zertan zebiltzan biak, bian ez zuten ezertarako galdetu. Aitari eta amari esan beharko diegu, ezta? Lucia, baina zu burutik zaude ala? Kontatuz gero, etxe honetarik joango ginateke! Eta neskatoak zerbait arraroa egiten badu? Lasai egon, orain arte, ezer egin ez badu, ez dut uste orain ezer egingo duenik. Ni ez nago oso ziur. Edozein gauza egin dezake aurkitzen ez badugu.
8
Hara! Baina zer egingo du hezurrik ezta giharrik ez duen izaki batek? Eztabaidatzen eman zuten gaua eta hurrengo goizean amak esnatu zituen. Altza! Berandu egingo zaizue eta -esan zuen amak boz ahulez. Egunon ama! Zer gertatzen da? Zelako aurpegia daukazun. Luciari arraroa iruditu zitzaion aitak ez esnatzea, egunero egiten zuen bezala, lanera joan baino lehen, eta Davidi esan zion: Zer gertatu omen zaio aitari? Ezer ba. Agian goizago joan da lanera. Eta orduan, amaren aurpegi hori? Zergatik? Ez dakit arrebatxo, baina neskaren kontuarekin hasiko bazara berriz, ni utz nazazu bakean, ados? Ikastolako arropa janzten ari bukatzerakoan gosaltzera abiatu ziren.
ziren,
eta
Ama! Zer gertatzen zaizu? Zergatik zaude negarrez?galdetu zion Luciak korapilo bat eztarrian zuelarik. Ezer ez, laztana. Gosal ezazu eta joan zaitezte ikastolara. Ez ama, ni ez naiz hemendik mugituko zer gertatu zaizun jakin arte.
9
Ongi da. Esango dizut, maitea. Baina zin egidazu ez diozula ezer esango zure nebari. Argi dago? Bai ama zin egiten dizut baina esadazu behingoz zer gertatu den, eta non dagoen aita. Hori da esan behar nizuna. Aita ez dago eta ez da berriro egongo gurekin. Zer? Ama zer esan duzu? Entzun duzuna laztana- esan zuen amak negarrez. Biak besarkatu eta negarrez hasi ziren. David jakitokian zegoen gailetak hartzen eta biak negarrez ikusterakoan, eta aita etxean ez zegoela ikusi zuenean, negarrez hasi zen eta errudun sentitu zen. Ama, ama!! Nire errua izan da. Gertatzen zena kontatu behar izan nuen, eta horrela gertatutakoa ez zatekeen suertatuko. Zer diozu laztana? Ez da ezer gertatu. Ama umea naizela, ez tontoa. Egia da, ama, entzuiozu esan beharrekoa eta dena ulertuko duzu. Goiz horretan hirurak etxean geratu ziren, neskatoarena kontatu zioten amari eta Davidek Lucari, oraingoan inoiz baino gehiago maite zuen arrebari, eutsi eta ez zien momentu bat ere ez bakarrik utzi. Aitaren lekua bete behar zuen orain, nahiz eta zaila izan, eta ezin zuen horrelakorik berriro jasan. ….. 10
1999.eko abenduaren 13a zen. Carolinak hamar urte bete zituen, eta bere lagunekin urtebetetzea etxean ospatzeko irrikaz zegoen. Bere gurasoek ilusio handiz prestatu egin zuten bere alabaren urtebetetzeko festa. Desiratutako eguna heldu zen. Bederatzi lagun elkartu ziren askaltzeko. Amama eta guzti zegoen etxean. Carolinak, jauretsi egiten zuen txokolatezko pastela eskuetan zuelarik, esan zuen: Etor zaitezte nire amamak egindako pastel goxoa frogatzeko. Ongi da! Baina, ... Pastela jan ondoren zer egingo dugu? – galdetu zuen lagun batek. Kukumikuka jolas dezakegu! Bai, bai! Baina, etxe ingurutik ezkutatu beharko gara. Askaltzen bukatu eta esan zuten bezala, ezkutaketan aritu ziren denbora luzean. Carolinak poz pozik zegoen. Ez zeraman denbora asko Madrileko auzo txiki horretan bizitzen baina bizitza osoa han egon izango balitz bezala sentitzen zen. Lagunak zituen, ikastetxean ondo moldatzen zen, ez zuen inolako arazorik izan. 1,2,3,4,5,6,7,8......100!! Banoa!! Lorena, Carolinaren lagun mina, geratzen zen. Oso azkarra zela zenbatzen esaten zuten guztiek, eta egia esanda tranpati samarra bazen. Zenbatzen zuen bitartean begiak erdi irekita uzten zituen eta norbait ikusten bazuen, betaurrekoak zituenaren aitzakia erabiltzen zuen. Irten zaitez Pablo ikusi zaitut! -oihukatu zuen Laurak. 11
Non ote dago Carolina? Ez dakit baina bere urtebetetzea da. Utz dezagun azkenengorako ilusioa egingo dio eta. Eta horrela izan zen. Ez zuten bere izena esan ordu bat pasa zen arte. Ez zekiten non egon zitekeen, azken finean bere etxea zen eta inork baino gehiago ezagutzen zuen ezkutalekurik egokienak. Orduak aurrera joan ziren. Eta Carolinaren lagunak asperduraren asperduraz haien etxeetara joan ziren. Carolina ezkutatuta jarraitzen zuen. Bere logelako armairuan zegoen. Inor ez zen igo bere bila, eta orduak zeraman han barruan ezkutaturik. Erraldoia zen. Trastu zaharrez betetako armairua zen. Oso zabala eta sakona. Airea nekez sartzen zen. Zorabiatzen hasia zen. Ez zekien zer egin, armairuaren atzeko partean ezkutatu zen eta ez zen konturatu inor ez zegoela bere logelatik gertu. Lagundu nazazue!!!- oihukatu zuen negarrez. Ez dakit zergatik ezkutatu naizen hemen, jakin banekien inork ez ninduela aurkituko. Nekez nago oihukatzen. Inork ez nau entzungo eta. Zer egingo dut orain? Armairu hau ilun samar dago. Ez dakit non dagoen atea, ezta nire gurasoak beste hainbatekin batera gordetzen dituen teniseko erraketak ere. Non egongo ote dira guztiak? Negarrez jarraitzen zuen, baina bat-batean, isildu egin zen. Zorabiatu, eta konortera galtzera heldu zen. Ez zekien zer gertatzen zitzaion, hilko zela pentsatu zuen momentu batez. Horrela izan zen. 1999ko abenduaren 13an Carolina bere etxebizitzako armairu erraldoi horretan hil egin zen. 12