Bidaia arriskutsua
2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere familiarekin batera, Madrileko erdigunean zeukan etxean lo egiten zegoen. Mikel 30 urteko enpresaria zen, nahiz eta txikia zenean suhiltzailea izango zela esan. Ile marroi ilun kizkurra, begi marroi argiak eta gorputza nahiko landuta zuen, baina gehien nabarmentzen zuen ezaugarria ahoa zen. Une oro aurpegiko eremu batetik beste eremura irribarre galanta zeraman. Oso pertsona alaia zen, batez ere bere familiarekin oso bateratua zegoelako eta bere lana primeran zihoalako. Bere emaztea, Jone, eta semeak, Arkaitz eta Unai, mundu honetan zituen gauzarik garrantzitsuenak ziren. Asti aldian bere semeekin jolasten edo bere emazteari etxeko jardueretan laguntzen zion. Mikelek lagun asko zituen, batez ere festa gogoko zuelako. Larunbata guztietan bere emaztearekin eta haien lagunekin parrandan joaten zen eta bere semeak bitartean aiton- amonaren etxean gelditzen ziren. Mikelek Madrilen ospe handia zuen khapoeirako entrenatzailea zelako eta 5 urte jarraian Espainiako txapelduna izan zelako. Bera bizi zen tokia Madrileko eremurik industrializatuena zen. Etxetik ateratzean ikusten zuen lehenengo gauza Corte- Ingeleseko merkatal zentroa zen. Jendez gainezka egon ohi zen, batez ere merkealdietan. Ezkerretara begiratzean tren geltokia ikusten zuen baina gehien nabarmentzen zena eraikin handiez beteriko tokia zen. Eskumara egunero egunkaria erosten zuen kiosko polit- polit bat ikusten zen. Kiosko hori denboraldi batean itxita egon zen adingabekoei tabakoa saltzeagatik. Kiosko horren atzealdean parke erraldoi bat ikusten zen. Hor ahateen putzu handi bat zegoen. Mikel lotan zegoenean gehienetan hegazkinen zaratak esnatzen zuen. Aireportua bere etxetik nahiko hurbil zegoen, horregatik zarata ikaragarria entzuten zen. Mikel hona bizitzera
etorri zenean urduri jartzen zen, batez ere zaratarengatik. Duela hiru urte etorri zen hona bizitzera, horregatik, orain oso lasai bizi da ohituta dagoelako. Egun normal guztiak bezala lanera joan behar zuen. Erlojua begiratu eta 9:00ak zirela ikustean arropa azkar jantzi eta lanerako bidean abiatu zen. Lanera heldu zenean haren nagusia bere bulegoan itxaroten zegoen eta Mikelek, urdurituta berandu zihoalako, atea astiro ireki eta bafa egin zuen. Bulegoan sartzean sekulako agiraka espero zuen, baina ez, eskuan zeukan fax bat eman zion. Honek, faxa erne irakurri eta New yorkra bilera batera joan behar zuela jartzen zuen. Asteburuko bidaia zen, horregatik, nagusiari galdetu zion ea bere familia berarekin joan zitekeen. Honek ez zion kontraesanik jarri eta etxerako bidea hartu zuen bere emaztearekin hitz egiteko. Etxera heltzean bere emazteari proposamena eskaini eta honek onartu zuenean, bidaia zorroa prestatzen hasi ziren eta konturatu baino lehen arratsaldeko 20:00ak ziren. Ohera joan baino lehen iratzargailua prest jarri zuen gaueko 03:00etan jotzeko, hegaldia 06:00etan ateratzen zelako. Zazpi ordu lo egin ondoren iratzargailuak jo zuen, ohetik altxatu ziren eta bidaia zorroari azkenengo ukituak eman zizkioten. Familia osoa prest zegoen aireporturantz abiatzeko. Aireportura heltzean, hegazkinera joan baino lehen zerbait jan zuten, egunkaria erosi eta Unai eta Arkaitzentzako komiki batzuk erosi zituzten, nahiz eta komikiak haien gustukoak ez izan. Guzti hori egin ondoren hegazkinera sartu baino lehen egin beharreko kontrolak gainditu eta hegazkinean sartu ziren. Haien eserlekura abiatzen ziren bitartean, Mikel, liluratuta gelditu zen hegazkinaren tamainarekin. Bi solairuko hegazkin erraldoia zen eta eserleku guztiak beteta zeuden. Eserlekuetara ailegatzean Arkaitz eta unai borrokan hasi
ziren biek leihoaren ondoan jesarri nahi zutelako. Mikelek ez zuen istilurik nahi horregatik leiho alboan jesarri eta Unai eta Arkaitz, Mikel eta amaren artean. Gaueko 06:00ak ziren eta oraindik jendea sartzen zegoen. Bat-batean Mikelek pare bat preso ikusi zituen baina ez zion garrantzi handirik eman, gainera goiko solairurantz abiatu ziren. Komandanteak bere burua aurkeztu eta bidai ona izan zezaten esaten zuen bitartean motorrak martxan jarri eta aireratu ziren. Arkaitz eta Unai trankil- trankil zeuden PSP-arekin jolasten, Jone egunkaria irakurtzen zegoen eta Mikel bilerarako paperak prestatzen zegoen. Bidaia oso ondo zihoan, baina komandanteak turbulentzia eremu batean sartu zela jakinarazi zuen. Hegazkina asko mugitzen hasi zen eta bidaiari guztiak urduritu eta oihukatzen hasi ziren. Mikel ez zen asko ikaratzen baina bere emazteari eta semeei begiratu eta dardarka hasi zen. Ezin zituen bere hankak kontrolatu. Batbatean argiak itzali eta hegazkina lehen baino askoz gehiago mugitzen hasi. Segurtasun uhala jarrita ez zeramaten pertsonak eserlekuetatik jausi eta pasabideetan pilatu ziren. Komandanteak egin al zuen guztia egiten zuen, hala ere, oso zaila zen hegazkina kontrolpean eramatea eremu horretan eta, gainera, haize korronte handiak zeuden. Megafonotik lasai egoteko mesedez eskatu zuen. Mikelek Joneri eskua hartu eta otoitz egiten hasi ziren. Guztien onerako hegazkina bere egoera normalera bueltatu eta pixkanaka- pixkanaka argiak pizten joan ziren. Mikelek egin zuen lehenengo gauza bere emazteari eta semeei begiratzea izan zen. Bere eserlekuan zeudela ikustean lasaitu zen baina pasabideetara begiratzean jende asko ikusi zuen lurretik botata eta laster batean laguntza eskaintzera joan zen, bere familiari eserlekutik ez altxatzeko esan eta gero.
Mikel oso pertsona lagungarria zen, gainera lehengo laguntzazko kurtso bat eginda zeukan. Bidaiarien artean zenbait mediku laguntzeko prest zeuden. Mikeli goiko solairura igotzea bururatu zitzaion eta bidean zebilela eskaileretatik polizia bat ikusi zuen botata. Laster batean laguntzera joan eta tiro bat zeukala ikusi zuen. Asko urduritu zen eta ez zekien ezta zer egin ere. Bere alkandorako zati bat moztu eta zaurian jarri zuen, odol isuria gelditzeko asmoz. Mikel hori ikustean txarrena pentsatzen hasi zen. Ez zekien zer egin, bere eserlekura joan edo eskailerak igo eta aurpegia eman. Oso ausarta zenez eskailerak igotzea erabaki zuen. Mantso- mantso joan zen inor ez entzuteko eta azkeneko eskaileretan zegoenean preso bat jaisten hasi eta bidean gurutzatu ziren. Mikel eskailerak behera korrika hasi zen baina pistolarekin apuntatzen zegoela ikustean gelditu egin zen. Lasai- lasai eta lelokeriarik egin gabe jaistea esan zion. Mikel kasu egin eta presoaren aurrean beheko solairuko bidaiari guztiengana joan ziren. Bidaiariak presoak pistola batekin Mikeli apuntatzen ikustean oihukatzen hasi ziren. Mikelen familia oso arduratuta eta ikaratuta zegoen. Atxilotuak Mikeli ukabilkada bat emanez bakean utzi eta beste bidaiariekin joan zen. Hegazkineko bi solairuko bidaiari guztiak lehenengo solairuan
utzi
zituzten,
presoa
zelatatzen.
Bitartean
beste
presoa
komandantearen kabinara joan zen. Atea tiro batekin zabaldu zuen eta komandantearekin hitz egiten jarri zen: -
Non dago irratia ?- galdetu zion atxilotuak komandanteari.
-
Ez egin ezer mesedez, ez egin ezer- erantzuten zion ikaratuta.
-
Non dago irratia! Ez dizut berriro errepikatuko!- urduritu zen atxilotua.
-
Irratia
hor
dago,
komandanteak.
orain
utzi
bakean
mesedez-
erantzun
zion
-
Ez eman abisurik irratitik!- oihu egin zion.
-
Ez dut horrelakorik egingo.
Presoa kabinatik irteten zegoenean komandanteak pilotu automatikoa jarri, bere bila joan eta honek tiro bat jaso zuen. Hegazkina komandanterik gabe, hau da piloturik gabe gelditu zen. Beste presoa tiroa entzutean harengana joan zen eta eztabaidatzen hasi ziren. Bitartean bidaiariak zerbait planeatzen zeuden. Presoak asko urduritu ziren eta ez zekiten zer egin. Hauek nahi zutena aireportua ez zen beste toki batean lurreratzea zen, seguritatea ez egoteko eta horrela
ihes
egiteko.
Mikel
ezin
zen
besoak
gurutzatuta
gelditu
bi
arrazoirengatik: alde batetik, presoak bakarrik ziren bi eta bidaiariak gutxienez 500, bestetik zerbait egiten ez bazuten presoek ihes egingo zutelako. Horregatik presoak oraindik heldu ez zirela ohartuta, Mikel komunean sartu zen atxilotuak hortik pasatu arte. Beste bidaiari bat eskaileren azpian ezkutatu zen. Presoak eskailerak jaitsi eta
ez zuten
ezer ikusi. Mikelek pausoak
berarengandik hurbil entzutean, atea indar handiz zabaldu eta preso bati eman zion eta pistola lurrera jausi egin zen. Beste atxilotua atzerago zegoelarik berak zeukan pistolarekin Mikel apuntatu eta orduan, laster batean, tiro egin baino lehen beste bidaiaria ezkutalekutik atera eta presoaren bila joan zen. Presoa horretaz konturatu eta tiro egin zuen eta bidaiariari eman zion. Presoak guztia kontrolatuta zeukala pentsatzen zuen, baina ez. Bat-batean Mikelek, khapoeira zekiela aprobetxatuz, ostikada bat eman zion buruan eta hau lurrera konorterik gabe erori zen. Presoak soka batekin lotu zituzten komuneko baranda batean. Bidaiari guztiek dena alde zeukatela pentsatu zuten baina oraindik ez zekiten hegazkina komandanterik gabe zihoala. Bat-batean Hegazkina mugitzen hasi eta metroak galtzen zituen. Mikelek komandantea hilda zegoela
suposatu zuen , horregatik oihu egin zuen norbait hegazkinetan trebea bazen timoia har zezan. Ez zuen inork ezer esaten baina ez zuten denbora galtzeko aukerarik, horregatik Mikel otoitz egiteko esan zien bidaiariei eta kabinara joan zen hegazkina lurreratzeko. Bidean zehar bere bizitzaren momentu guztiak gogoratu zituen. “Bidaiari guztien bizitzak nire eskuetan daude, zerbait egin behar dut. Ez dut inoiz hegazkinik pilotatu eta beldur handia dut. Beno, egun batean enpresan nengoela hegazkineko joko batera jolastu nuen, baina ez zen izan nire jokorik hoberena. Ez dut lortuko, ez dut lortuko‌ Baina gutxienez ausarta izango naiz eta hiltzen banaiz saiakeran izango daâ€?. Kabinara heltzean botoi asko ikusten zituen eta ez zekien zein botoiri eman hegazkina kontrolatzeko. Hegazkina bakarrik 500 metrora zegoen horregatik lurreratzeko palanka hartu eta hegazkina kontrolpean egon barik lurreratzen hasi zen. Mikel izerditan blai zegoen baina azkenean guztia ondo atera zen. Bidaiari guztiak poz pozik jarri ziren eta txaloka hasi ziren, Mikelen lana eskertzen.