Oxfordeko legehaustea
Euskara DBH 2B 2008-09
Elkarreraginezko nobela
I単igo
Zu Oxford Unibertsitate handi eta misteriotsuan ikasten duen gazte bat zara, 20 urteko gaztea hain zuzen ere. Bertan, lagun multzo izugarria egin duzu, baina zure lagun minak Peter eta Susan deitzen dira. Peter Galeseko familia aberats batetik dator eta horretaz baliatu da Unibertsitate honetan egoteko. Mutil honi asko gustatzen zaio besteek dena eginda ematea eta gauza serioez paso egiten du; izan ere, ez zaizkio ikasketak interesatzen baizik eta hemengo jendearekin ondo pasatzea.
Susan, aldiz, neskato independiente eta serioa da, Peterren alderantzizkoa. Oxford Unibertsitatean ikasteko lan handia egin behar izan du. Bizitza zaila eduki du txikia zenean bere gurasoak galdu baitzituen, eta bere amonarekin bizitzera joan zen.
Amona hil eta gero bere kabuz eta bere lanetik bizitza aurrera eramatea lortu du. Neskato honek Oxford Unibertsitateko ikaslerik onenetariko bat da eta gainera unibertsitateko kafetegian lan egiten du, ikasketak ordaindu ahal izateko. Bera besteak laguntzeko prest dago, ez ordea Peter, oso berekoia baita. Egun batean egun osoan ikasten egon eta gero zure lagunekin unibertsitateko kafetegira zoaz. Han zure lagunak ikusten dituzu, beti bezala eztabaida batean sartuta. Eskailera estu eta zahar batzuetatik jaistean kafetegia ikusten duzu. Kafetegia oso zaharra da, egurrezko aulkiak eta mahaiak ditu, ia guztiz apurtuak. Lurrean moketa zikin bat dago eta sabaian hauts betetako lanpara berdea. Ezkerreko horman kolorezko lehio txikiak daude, eta besteetan unibertsitateak irabazitako diploma eta gailekur disdiratsuak, orain hautsez gainezka. Kafetegiko barrara joaten zara.
Bertan gizontxo zahar eta misteriotsu bat ikusten duzue. Honek txoko bateko mahai zahar eta biribil baterantz eramaten zaituzte. Eseri eta gero edariak eskatzen dituzue eta hitz egiten hasten zarete. Halako batean Susanek kafetegiko gizonari haserre eta amorruz begiratu ostean, lanetik bota duela esaten dizue eta hiltzea gustatuko litzaiokeela gehitzen du. Entzun duzunaz kezkatuta geratzen zara eta etxerako bidean ezin duzu burutik kendu Susanek esandakoa. Gau osoa lo egin gabe ematen duzu.
Hurrengo egunean lur jota zaude ez duzulako deskantsatu, egun iluna da eta parkera joatea erabakitzen duzu lasaitzeko asmoz eta atzo zure lagunak esandakoa ahazteko. Giroa oso lasaia da, ez dago ia inor. Pixka bat ibiltzera zoaz, zerura begira geratzen zara. Etxera itzuliko zara baina zerbaitekin topo egin duzu. Lurperatuta dago eta ateratzera zoaz. Maleta bat da, eta usain arraroa dario.
Maleta irekitzen duzu. Zuzenean poliziari deitu.
Itxaso
Zabaltzerakoan gauza oso nazkagarria ikusten duzu. Barruan, gorputz bat dago, erabat birrinduta. Burua begiratzen duzu. Pertsona ezaguna egiten zaizu. Michael, kafetegiko zuzendaria eta Susanen nagusi ohia da. Guztiz harriturik gelditzen zara, beldurtuta. Ez dago inor parkean eta ez zaitu inork ikusi. Maleta ukitzerakoan zure hats markak uzten dituzula konturatzen zara, eta horrek susmagarria egiten zaizu. Agian onena maleta desagertaraztea dela uste duzu. Baina poliziari guztia kontatzea ideia txarra ez dela iruditzen zaizu, agian haiek ulertuko dute zure egoera. Zer egingo duzu maletarekin?
Gorpua zure kabuz desagertarazten duzu. Poliziari deitzen diozu.
Ander
Korrika zoaz polizia bulegora, baina galtzen zara bidetik. Berandu egiten ari da eta oso nekatuta zaude. Bat-batean zure etxera heldu zarela konturatzen zara. Korrikan hasi zara berriz, orain bidea badakizu eta. Norbait segika dagoela nabaritzen duzu eta atzera begiratzen duzu, baina ez dago inor. Polizia bulegora heldu bezain laister gertatutakoa azaltzen diezu, baina ez dizute sinesten. Behin eta berriro eskatzen diezu laguntza eta azkenean poliziak erabaki bat hartzen du.
ďƒ˜ Poliziarekin maleta aztertzera zoaz. ďƒœ ďƒ˜ Poliziak elkarrizketa bertan uztea erabakitzen duenez, zu zure lagunen bila zoaz eta proposatzen diezu zuen kabuz ikertzea.
ďƒœ
Eguznerea Maleta hartu eta desagertarazteko leku bat bilatzen duzu. Ibaira botatzea pentsatzen duzu. Iristean ikusten duzu hor ezin duzula bota jende asko baitago inguruan. Giro alaia eta zaratatsua da: jende gehiena jaten edo arrantzan dabil. Orduan bururatzen zaizu ibaian murgiltzea beste leku bat topatzeko, jendeak ikus ez dezan. Inork ikusi gabe lurrean dagoen buzo bat hartzen duzu eta ibaian sartzen zara. Ordu bat murgilduta egon ondoren, ibaiaren ertzetik hurbil zaudenean maleta uztea erabakitzen duzu eta hortik lehen bait lehen joatea hoberena dela pentsatzen duzu. Metro batzuk urrunago atzera begiratzen duzu eta maleta ireki dela konturatzen zara. Gainera belauntzi bat datorrela ikusten duzu. Bueltatzen zara eta maleta berreskuratzen duzu . Ibaian uzten duzu .
Ainara V.
Zure mugikorra ateratzen duzu eta 112 zenbakia sakatzen duzu. - Emergentziak, esan? -galdetzen dizu ahots batek. - Oxfordeko parkean nago eta gorpu bat aurkitu dut maleta baten barruan -erantzuten duzu. - Ondo da, oraintxe bidaliko dut patruila bat. Laster arte. Mugikorra gorde eta lekuan itxaroten duzu 10 minutu edo. Urrunetik kotxe zuri eta urdin bat ikusten duzu. Polizia da. Kotxetik jaitsi eta zure datuak eskatzen dizkizute. Ondoren dena azaltzea eskatzen dizute. Gorpua aztertzen hasten dira. - Dudarik gabe Michael da hau, Oxford Unibertsitateko kafetegiko zuzendaria. Ba al daukazu susmorik nor izan ote den? -galdetzen dizu poliziak. Ez dakizu zer esan, burua oso nahastuta duzu. Susan izan dela uste duzula esaten diozu. Zure laguna babesteko ez dakizula nor izan den esaten duzu.
Irina
Polizia parkera joaten da. Zu han banku marroi batean itxaroten zaude. Poliziari esku bat sorbaldan jartzen diozu eta lurperatutako maleta erakusten diozu. Momentu horretan isiltasuna da nagusi, tiro bat entzuten duzuen arte. Ez dakizu zer egin, ezkutatu, korrika egin... Poliziari begiratzen diozunean odolez beteta dago. Zu negarrez hasten zara. Lasaitzen zarenean hausnartzen duzu eta atzetik pertsona bat korrika ikusten duzu. Maleta han uzten duzu.
Pertsonaren atzetik joaten zara. Poliziari lagundu eta anbulantziari deitzen diozu.
Leire
Poliziaren bulegotik atera eta korrika zure lagunekin elkartzen zara. Harritzen zara lasai daudelako, baina, zuek bakarrik bilatu beharko duzuela hiltzailea esaten duzunean borrokatzen hasten dira. Banatu eta gero maletan pistak bilatzen ari zarete Susan eta zu. Peter, ordea, ezer egin gabe banku batean esertzen da, zuek nola lan egiten duzuen begiratzera. Maletaren marka begiratzen duzue eta bakarrik leku batean saltzen dutela konturatzen zarete. Susanek maleta saltzen duten dendara joan behar dugula esaten du, Peterrek, ordea, kafetegira joan behar dugula esaten du. Borrokatzen hasten dira eta banatu ostean Susanek galdetzen dizu: - Zer egingo dugu?
ďƒ˜ Dendara joango zara. ďƒ˜ Kafetegira joango zara.
ďƒœ ďƒœ
Peio Poliziari guztia kontatzea onena dela uste duzu: Susan, Michaelen langilea zela eta duela gutxi bere lanetik kanporatua izan zela. Susanek bera hiltzeko gogoak bazituela gehitzen duzu. Bere datuak eskatzen dizkizute eta zuk berari buruz dakizun guztia kontatzen diezu. Poliziek handik ez mugitzeko eskatzen dizute. Hamar minutu geroago polizia buruak zuregana etortzen da eta zu lehenengo susmagarria zarela adierazten dizu. - Noiz aurkitu zenuen gorpua? -galdetu zizun berak. - Duela ordu erdi edo -erantzuten duzu. - Gorpua ikutu al duzu? -galdetzen dizu berriz. - Gorpua ez, baina maleta bai -adierazten duzu. - Beno, susmagarria zarenez ezin zara herritik atera -agintzen dizu. Hau esan eta gero polizia joaten da. Kontu honek zu asko afektatu zaitu. Susanekin hitz egin behar duzu baina oraindik kezkatuta zaude gorpuaren kontuarekin. Agian onena buelta bat ematea da horrela burua argituko duzu. Bertan geratu eta Susanekin hitz egingo duzu. Pentsamenduak argitzeko buelta bat ematen duzu.
Maider
Pentsatzen geratzen zara, zer esan behar duzu? Susan izan dela ala ez dakizula nor izan den esan. Zure laguna izan dela uste duzu, baina ezin duzu hori esan. Azkenean ez dakizula nor izan den esaten diezu poliziei, baina ez dira zutaz fidatzen eta batek galdetzen dizu: - Zu hemen egon zara denbora guztian, ez duzu ikusi nork utzi duen maleta? - Ez dakidala nor izan den eta ez dudala ezer ikusi esan dizuet- Erantzuten duzu - Ongi da, ez baduzu ezer esan nahi gurekin etorriko zara komisaldegira, eta han dena azalduko diguzu.
Polizia kotxean zaudela, komisaldegia nolakoa izango den pentsatzen duzu. Komisaldegira heltzen zarete, eta bi poliziekin galdetegi gelara joaten zarete. Gela iluna da, erdian argi bat dago mahai eta aulki bat argitzen. Beldur zara. Nola bukatuko da hau?
Bat-batean polizia hizketan hasten da: - Badakigu zuk badakizula nor izan den, eta egia esatea gomendatzen dizugu. Esan, arren, nor izan den. Beldurra gero eta handiagoa da, zer esan?
ďƒ˜ Susan izan dela esaten diezu. ďƒ˜ Zu izan ez arren, erruduna zarela esaten duzu.
ďƒœ ďƒœ
Iker
Itsasontzi bat lapurtzen duzu eta ibaitik behera zoaz, ura oso azkar dabil. Itsasontzian zauden bitartean makil bat aurkitzen duzu, eta pentsatzen duzu hartzen baduzu maleta aurkitzekotan hobeto hartuko duzula. Maleta asko aurkitzen dituzu; kolore askotakoak. Zu bilatzen ari zarena beltza da eta odol pixka bat du. Ordu bat pasa ondoren aurkitzen duzu. Urperatzen ari da gorpua barruan dagoelako eta pisu handia daukalako. Momentu horretan ez dakizu zer egin, gainera oso ilun dagoenez ez duzu ezer ikusten eta zerbaiten kontra jotzerakoan itsasontzia urperatzen da. Uretan denbora luzean egon ondoren, azkenean, maleta topatzen duzu. Itsasontzi batean igotzen zara eta maleta irekitzen duzu. Gorpuari burua falta zaiola konturatzen zara eta ez dakizu zer egin. Burua bilatzeko uretara botatzen zara. Pasatzen uzten duzu eta horrela uzten duzu.
Markel Maleta ibaian behera joatea uzten duzu. Zubian dagoen gizon batek ikusten zaitu maleta uretan uzten. Gizon hori susmagarri aurpegia jartzen du. Bost minutu pasa eta gero gizonak begira jarraitzen du eta zuhaixka batzuen atzean ezkutatzen zara momentu baten. Berriro begiratzen duzunean gizona zubitik desagertu da. Ibaira begiratzen duzu eta maleta zuhaixka baten enborrarekin lotuta geratu dela ikusten duzu. Maleta askatu egiten duzu eta oraingo honetan maleta ibaian behera doala ikusten duzu. Horretaz hausnartzen hasten zara ibai ertzean. Zuk egindakoa astakeria dela pentsatzen zauden bitartean ibaira harriak botatzen dituzu. Negarrez hasten zara bakardadean. Zure sentimenduak lasaitzeko zure bizitzan gertaturiko gauzarik onenak gogoratzen dituzu eta irribarre bat eskapatzen zaizu. ďƒ˜ Alde egiten duzu inork ez ikusteko.
ďƒœ
Raquel
Hiltzaileak eskailera batzuk igo ditu, ez dago oso urrun. Pistola lurrera erori zaio, baina ez da konturatu. Bere atzetik joatea erabakitzen duzu, maleta zurekin daramazula. Maletatik odola ateratzen hasi da. Hiltzailea dardarka dabil eta nahi gabe zuhaitz batekin talka egiten du. Harengana hurbiltzen zara polikipoliki. Honek bultzatu zaitu eta lurrera erori zara, belarraren gainean. Hiltzailea lurretik altxatu eta handik korrika urruntzen da. Ezin duenez oso azkar korrika egin berehala harrapatzen duzu. Gizon bat dela konturatzen zara, praka beltzak eta alkandora zuria daramatza. Aurpegia hiru zuloko igerilekuko txano batekin estalita dauka. Txanoa bere aurpegitik kentzen saiatzen zara. Gizonak, defendatzeko, labana bat bihotzean iltzatzen dizu, zuk oihu bat bota duzu, baina berehala hiltzen zara.
Peter eta Susan ez daudenez oso urrun zure ahotsa entzun dute eta parkerantz abiatzen dira. Gizon misteriotsuak aurpegia ikusten uzten du. Bere begiak urdinak dira, ilehoria da eta sudurraren aldetik orbanez beteta dago. Peter eta Susan zuhaitz baten atzetik gertatutakoa ikusten ari dira, gizonak Susanen burua ikusten duenean. Bi malko erortzen zaizkio begietatik eta zerbait xuxurlatzen du. - Barkatu Susan.. . -maleta hartu eta handik urruntzen da. Susan gizonari begira geratzen da eta Peter, ezer ulertu gabe, negarrez hasi da zure hilketarengatik. Hurrengo astean zure hileta da eta guztia prestatu egin behar dute, zure lagunek ez dute gertatutakoez hitz egin nahi.
Javi
Lapurra joan da eta anbulantzia bati deitu behar diozula pentsatzen duzu. - Tiro bat eman diote poliziari, arineketan etorri behar zarete_esaten diezu telefonoz. Bitartean hemorragia kentzen saiatzen zara, baina berak ez du asko agoantatuko. Orduan beste parkera joatea erabakitzen duzu ospitaletik hurbilago egoteko. Anbulantzia etorri eta polizia ohatila igotzen dute. Ospitalean polizia koman sartzen da, bertatik lapurra zegoela. Zuk jarraitzen diozu baina bat batean erizain batek polizia hil dela esaten dizu eta lapurra bistatik galtzen duzu. Ezin izan duzu poliziaren hiltzailea harrapatu. Kalera zoaz eta lapurra ikusten duzu, ostikada bat ematen diozu eta ibilgetzen duzu, polizia etortzen da eta kartzelara eramaten dute. Susan beste kafetegi batean hartzen dute.
Garazi
Unibertsitateko kafetegian bilatzea erabakitzen duzue. Michael hil zutenetik Susan ez da berriro itzuli. Beraz, armiarma sareak, hautsa eta dena nahastuta topatzen duzu. Hiruren artean probak bilatzen hasten zarete, eta honela esaten diezu: - Ongi da, Susanek despentsa arakatuko du. Zuk, Peter, sukaldea eta nik komunak arakatuko ditut. Bakoitza bere lanean hasi eta zu komunetara joaten zara. Nahiz eta kiratsa dario, bertan sartzen zara. Guztia oso zikin dago, baina horrek berdin dio. Probak aurkitu behar dituzu. Dena behatu ondoren, ispilu azpiko paperontzian bilatzea falta zaizula ohartzen zara. Oso nekatuta zaude eta ez duzu gehiago bilatu nahi. Baina lana, lana da.
Hamar minutu gehiago ematen dituzu probak bilatzen paperontzian. Bat-batean pausuak entzuten dituzula iruditzen zaizu, baina oso nekatuta zaudenez zure irudimena dela pentsatzen duzu. Zerbait aurkitu duzula uste duzunean, atzeko komun baten atea pixkanaka irekitzen da. Bertan bibotedun gizon bat dago. - Nor zara? -galdetzen diozu ikaraturik. - Michaelen anaia naiz. Azkenean aurkitu zaitut: zu zara nire anaiaren hiltzailea! -erantzuten dizu oso haserre. Zu bere anaiaren hiltzailea ez zarela azaldu baino lehen, poltsikotik zizpoleta bat atera eta tiro egiten dizu.
AdriĂĄn
Dendan sartu zara. Dena zahar eta zikin dagoela konturatzen zara. Buelta bat eman eta gero ez dagoela inor ziurtatzen duzu. Zarata bat entzutean ikaratzen zara eta korrika hasten zara, baina bat-batean arratoi bat besterik ez dela ohartzen zara. Maleta asko daude pilatuta eta haien artean erdi ezkutatuta ordenadore bat. Ordenadorea piztean argazki batzuk agertzen dira, eta Susan eta beste mutil bat daude. Kuriositatea sartzen zaizu eta bilaketa egiten duzu ea informazio gehiago topatzen duzun. Dokumentu bat zabaltzerakoan “kafetegiko zuzendaria hil� esaten duen esaldia dago. Denetaz jabetzen zara eta zerbaitek esaten dizu polizia-etxera joan behar duzula argazkiko mutil hura salatzera. Mutil hori Susanen mutil laguna dela enteratzen zara eta kezkatuta etxera itzultzen zara.
Amaia
Susanekin hitz egiten geratzen zara. Susan negar eta negar dago, eta azkenean esaten du: - Ongi, ni izan naiz, baina mozkortuta nengoen eta haserre bizian, nahigabe izan da. Asko sentitzen dut. Metalezko barra batekin eman nion buruan eta seko jausi zen. Baina nik ez nuen maletan sartu. Susan oso damututa, triste eta negarrez, amildegi batera joaten da. Hor unibertsitatean maitemindurik zegoen mutila etorri eta zera esaten dio: - Susan... barkatu. Nik hil nuen zuzendaria. Lurrean aurkitu zintuzteten biak konorterik gabe, eta pentsatu nuen hilda zegoela. Gero gorpua ezkutatzeko zatitan moztea eta maletan sartzea erabaki nuen. Mutilaren malkoak diz-dira lurrean jausten dira. Orduan amildegitik botatzen da. Susan ezin du tristurarekin , eta zulo beltzera doa bere maitalearekin.
Ainara P.
Buelta bat ematera joatea erabakitzen duzu. Parketik zoaz eta banku libre bat ikusten duzu, txirristetatik hurbil. Bankua oso zaharra da eta grafoz beterik dago, baina eseri behar duzu oso urduri zaudelako. Zure gauzetan pentsatzen zaudela telefonora deitzen dizute. Peter da. Susanek guztia aitortu duela esaten dizu, eta poliziari deitu diola. Korrika zoaz haiengana eta heltzen zarenean Susan ikusten duzu poliziaren kotxean sartzen. - Lasai, nire gurasoen abokatuek aterako dute hortik -esaten dizu Peterrek. Eta kotxea urruntzen ikusten duzu, pozik ez zarelako jadanik susmagarria, baina triste orain zure lagun mina kartzelan sartuko dutelako.
Alazne
Uretan uzten dituzu gorpu zatiak eta atzera begiratzen duzu. Mutil misteriotsu bat dago zuri begira. Oso ondo fijatzen zara eta eskuan odola daukala ohartzen zara. Korrika hasten da eta zu bere atzetik zoaz. Batbatean harri handi batekin estropozu egiten duzu. - Esnatu zaitez, zortziak dira! -esaten dizu Susanek. Altxatu eta unibertsitatera zoaz. Klaseak amaitu ondoren kafetegian elkartzen zara Peter eta Susanekin. Kafea hartu ondoren Susanek esaten dizue:
- Lanetik bota naute! Guztia ametsa izan da.
Julen
Zuk ez dakizu zer egin, oso urduri zaude. Susan izan dela esan nahi duzu baina zure laguna denez ez dakizu zer esan. Poliziak berriro galdetzen dizu nor izan den Michael zuzendaria hil duena. Azkenean Susan izan dela esaten diezu. Geroago poliziak Susan harrapatu eta kartzelara bidaltzerakoan zuk barkamena eskatzen diozu Susani. Orduan etxera zoazenean Peterrek mobilera deitzen dizu eta esaten dizu Susan ez zela izan, bera baizik Susanekin maiteminduta zegoelako. Azkenean Peter poliziarengana doa eta egia esaten du. Susan kartzelatik askatzen dute eta Peter harrapatzen dute. Hurrengo egunean Susani deitzen diozu eta barkamena eskatzen diozu. Berak barkatzen dizu eta esaten dizu bere etxera joatea guztia kontatzera. Bere etxera zoaz korrika eta esaten diozu Peter kartzelan sartu zutela berak Michael hil zuelako zutaz maiteminduta zegoelako eta oso lagun ona delako. Beste egun batean kartzelara zoazte zu eta Susan Peter bisitatzera. - Kaixo Peter, eskerrik asko egia esateagatik -esaten du Susanek. - Ez da ezer, hori aitortu nuen zutaz maiteminduta nagoelako -erantzun zion Peterrek. - Neuk ere zurekin maiteminduta nago -gehitu zuen Susanek- nahi baduzu kartzelatik atera ondoren nire mutil laguna izan zaitezke. Peterrek baietz esan zion eta bost urte barru kartzelatik irteterakoan bere bila joango zela.
Bost urte pasatu dira eta Peter kartzelatik atera da. Oso aldatuta dago, orain 24 urte ditu eta kartzelan egon den bitartean unibertsitateko ikasketak bukatu ditu eta gainera kirola praktikatu du, hortaz itxuraz aldatuta dago. Besoan Susan maite dut jartzen duen tatuajea egin du. Susan eta zu bere bila joan zarete. Kartzelatik atera ondoren kafetegi batera joan zarete hirurok. Gero zu eta Susan zuen etxeetara zoazte baina Peterrek ez dauka gogorik bere etxean bakarrik egoteko eta beste kafetegi batera joaten da. Beste egun batean Peterrek esan zion Susani ea berarekin ezkondu nahi zuen. Susanek baietz esan zion. Lau hilabete geroago Susan eta Peter ezkontzen dira eta zu gonbidatu berezia zara. Egun horretan gaizki sentitzen zara eta medikuarengana joatea erabakitzen duzu. Honek oso berri txarra ematen dizu: minbiziaz jota zaude eta gutxi geratzen zaizu. Orduan ezin duzunez egoera hau jasan, zure buruaz beste egiten duzu labana zorrotz batekin.
Ander - Nor izan da?, Susan izan da? -galdetzen dizu poliziak oso haserre. Poliziaren itxurak beldur handia ematen dizu, oso lodia eta baxua da, eta haserretzen denean aurpegia gorri-gorri, begiak erdi aterata eta kopetan erdiko zain berde bat ateratzen zaio. Oso beldurgaria iruditzen zaizu. Momentu horretan bere ondoko poliziak zurekin hitz egin nahi duela esaten dio lodikoteari. Hau askoz altuagoa da, bibote handia eta beltza dauka, eta begiak estaltzen dizkion betaurreko borobil eta handiak. Oso jatorra dirudi, pelikuletako polizia bezalakoa. Zu ez zarela izan esaten diozu. Hori entzutean gela uzten du. Bat-batean lehio beltz eta handi batetik norbait xuxurlaka ari dela entzuten duzu. Zure ipurdia eserleku itsaskor horretatik kentzen duzu. - Ez du egia esaten -esaten du batek ahots finarekin. - Esaten ez badu, bere familiak oso txarto pasatuko du -oihukatzen du gizon lodiak. Hori entzutean konturatu egiten zara ez baduzu esaten zure familia atxilotuko dutela. Polizia sartzean ezer esan barik zu izan zarela esaten diezu. Azkenean hamabost urterako bidaltzen zaituzte kartzelara.
Naroa Uretan sartzen zara burua aurkitzeko itxaropenarekin. Ura oso hotz dago, gainera ez duzu ondo ikusten ibaia oso sakona delako. Ez daramazu neoprenozko jantzirik ezta oxigeno bonbonarik ere. Bat-batean zerbait sentitzen duzu oina ukitzen, oso leuna eta borobiltxoa da. Burua dela pentsatzen duzu, baina pilota bat da. Burua bilatzen jarraitzen duzu, urrunean zerbait handia dago, luzea da eta alde batetik bestera mugitzen da, gris kolorekoa, marrazoa da. Argiaren abiadurarekin itsasontzira igotzen zara. Marrazoarengandik libratu zara. Animalia joan denean, beste toki batetik bilatzea erabakitzen duzu. Baina ez duzunez ezer aurkitzen berriz itzultzen zara itsasontzira. Gaua da eta ezin duzunez bilaketarekin jarraitu, gaua han bertan ematea eta hurrengo egunean jarraitzea erabakitzen duzu. Hurrengo egunean goiz hasten zara bilaketarekin eta zure oinetan zerbait dagoela konturatzen zara: burua da. Airea faltan duzu, baina ezinbestekoa da burua berreskuratzea. Bi harrien artean geratu da harrapatuta. Azkenean lortzen duzu burua hartzen baina hanka bat alga erraldoi batean itsatsita geratu zaizu eta ezin duzu mugitu. Ikusten duzun azken gauza burua da.
Lander
Gorputz guztia aurkitzen duzu burua izan ezik. Orduan gorputza berriro maletan sartzen duzu eta poliziarengana abiatzen zara, baina bat-batean zure mugikorrak jotzen du. Susan da. Hartzen diozu eta Susanek esaten dizu bera dela hiltzailea eta zure laguntza behar duela. Zuk baietz esaten diozu eta bere etxera joaten zara. Susan atarian dago eta berarekin joateko esaten dizu. Etxe zahar batera eramaten zaitu. Bertan mahai handi bat dago eta Susanek maleta mahai gainean jartzen du. Gasolinaz bustitzen du eta pospolo batez erretzen du. Handik ihes egiten duzue eta Peterrengana joaten zarete istorio osoa kontatzera.