Basoko hitzak

Page 1



Cinquera-ko basoa Cinquera-ko lurraldetan, baso bat sortu da. Baso eder horretan, zuhaitz mordoa. Zuhaitz hoietan, animalia ikaragarria. Eta animalia hori, zein da? Ba, txori txikia, benetan zoragarria. Mokoa du oso luze, gorputza gorria, hankak sendoak ditu, buztana zuria. Beti txio txioka txoritxo txikia.


Haizea Fiu! Fia! Haizea etorri da sasiak astintzera. Kometak gora-gora hodeien artean. Hostoak erortzean lurra estalita. Zuhaitzak hostorik gabe gelditu omen dira.


Baso alaia Cinquera-ko basoa, bai landaretsu. Hosto eta zuhaitz guztiz koloretsu. Eguzkiaren indarrez, basoa argitsu. Cinquera-ko basoan bai zoriontsu!


Basoa Txan-txan, txan-txan, txoriak hegan. Txin-txin, txin-txin, basoa denekin. Txen-txen, txen-txen, basoa hemen. Txon-txon, txon-txon, hostoak txip txop. Txun-txun, txun-txun, basoa txukun.


Uda ospatzen Basoan ari gara aire fresko hartzen, aurtengo udaberriaz guztiok gozatzen. Hurrengo hilabetean uda da etortzen eta haren gain gaude guztiok ospatzen.


Rap bat basoaren alde Cinquera-koei lagundu egin. Horretarako, lan egin. Guztiok batera basoa aurrera. Eskuak gora denok horrela! (Rap doinua)


Flai flai flai, txoriak alai Tram tram tram, zerua trumoika Rin rin rin, tximistak arin Ton ton ton, euria gogoz.


Ia ia ia, elkartasun bila. Ia ia ia, basoan txoriak. Tzen tzen tzen, gu hemen. Tzan tzan tzan, zuek han. Eta beti denok elkar!!!


Basoak Firin faran haizea dantzan. Loreak eta zuhaitzak gurekin kantan. Txio txioka txoriak kantari Zu eta ni biok dantzari. Firin faran hostoak hegan. Mundu osoan basoak festan.


Egileak: Luar, June, Jokin, Oihane, June, Arlette, Imanol, Odei, Mikel, June, Aitor, Enara, MartĂ­n, Nahia, Ainhoa, Jon, Ohian, Nekane eta Aida.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.