Landareak literaturan

Page 1

LANDAREAK LITERATURAN

5.A GELAKO IKASLEAK


BASOAN Basoan bildu ditu neskato txintxoak egongela apaintzeko lore-sortatxoak. Lapur zital gaiztoa! hau ez da zure etxea, itzuli neskatoari bere pelutxea! Egilea: Seve Calleja


Hitzak Jostailu Kamamila mantzanila mendian gabiltza bila eta bila. Hara hemen zerbait biribil-biribila! Zer ote da? Zer ote da? Behi baten kaka pila! J.Ormazabal


LORATEGIA Amonak lorategiari simaurra, lorategiak amonari jasminak; amonak lorategiari pixa-ura, lorategiak amonari krabelinak. J.K. Igerabibe


ADIOA

Hosto bat zuhaitzetik erori; jira-biraka beheraino etorri. Juan Kruz Igerabide


Udazken

eko bas oa

Udazke n hone tan ere zuhaitz ak biluz ik; mendia n bizka rra agerian itsasor aino , eta hut sik .U Juan K

ruz Ige

rabide


Lore Bat Lore bat ate ondoan ate ondoan lorea; neskatxa eskolara doa oi, txandalaren kolorea; hari irribarrez lorea. Lore bat ate ondoan ate ondoan lorea. J.K. Igerabide.


SAGARRONDOA Sagarrondoaren lore txuriak, egun lainotsuan txuriago. Sagarrondoaren beso zabalak, euri lanbrotan zabalago.

J. K. Igerabide


LORE BAT Lore bat ate ondoan ate ondoan lorea; nexkatxa eskolara doa oi, txandalaren kolorea; hari irribarrez lorea. Lore bat ate ondoan ate ondoan lorea. J.K. IGERABIDE


ZAPATA ERANTZIA Zapata erantzia belardi erdian; bitxilorea erne berari guardian berari guardian. Juan Kruz Igerabide


ZUHAITZAK Zumardiko zuhaitzek aurreskua dantzatu dute gura elkarri adarretatik oratuta. Ana Urkiza


ILARGIA ETA IHINTZA Belar batean Hosto batean ihintz tantak nonahi. Belar batean Hosto batean ilargi ttikiak alai.

Neskatilak bilduko ditu orratzez hurrengo goizez. J.K.IGERABIDE


IGARKIZUNAK, ea asmatzen dituzun! Koloreak dauzka barruan, lurrina dauka kanpoan Kutxa txikia, sarrailarik gabe itxia; kutxa gogorra, barruan altxorra: fruitu lehorra.

Xabier Olaso


LORE BAT Lorezko ukamendiak marinel liluratuentzat. Haizeteak herrestan darama orbela eta nire etorkizuna. Hiriak irensten du ibaia; beste aldean agertzean , bere burua ezagutzen ez . JUAN KRUZ IGERABIDE


Bi gaztainondo Aldapa gora, bi gaztainondo bikain: Mendiaren bekain. Erromeroarena Udazkena abarra, erromeroa loretan: Aitona zaharra begira, gogoetan J.Kruz Igerabide


ILARGI LOREA Bazen lore bat, hankaluze mehe-mehe batean gainean buru borobil hori-horia zuena.. Hantxe, erreka gardenaren abesti bustia entzuten, uraren ertean bizi zen bakar-bakarrik.. Gau batean ilargia ikusi zuen ortzetik zintzilik, lurrera jauzi egin nahita.. Nori ari ote zen zen keinuka, nori bidaltzen ote musutxo goxo haiek? Loreari berarentzat zirela iruditu zitzaion, edo berarentzat izatea nahi zuen behintzat. Eta maitemindu egin zen ilargiarekin. Baina oso urruti zeuden biak elkarrengandik, zerua eta lurra bezain urruti. “Ikusten ote nau, maite ote nau, gustatzen ote zaio nire usaia, nire kolorea….? Agian beste norbaiti ariko zaio keinuka, beste norbaitentzat izango dira muxu goxo horiek…”, pentsatu zuen loreak bere artean. Laster konturatu zen buru borobil horidun lorea ilargiari atsegin zitzaizkiola bere usaina eta kolorea. Hura poza! Hura zoramena! Ezin zuen sinetsi ikusten zuena. Ilargiak jauzi egin zuen lore maiteminduaren ondo-ondora, errekatxo garden hartako uretara. Orduan hegohaizea atera zen eta loreak eta hostoak dantzan jarri zituen; sasiak berriz, ziztuka, ziiiu eta fiiiu…. Maitemundutako loreak, haizearen laguntzaz, uretara makurtu eta ilargiari musu eman zion. Hantxe egon ziren biak gau hartan elkarri goxo-goxo helduta, txoriak kantari hasi arte. Gau asko iragan dira geroztik, Askotan jauzi egin du ilargiak zerutik bere maiteñoaren ondora. Baina badator negua. Hiltzen denean, urak itsasora eramango du lorea. Udaberri heltzen denan, ordea, ilargian jaioko da lore horiaren umea. Huraxe izango da lehenengo ilargi -lorea. J. ormazabal

.


GOROLDIO MUTUA Bazen behin, orain dela milaka eta milaka urte, animaliak eta landareak hitz egiten zekiten denbora. Baina bazegoen goroldio izeneko landareak ez zekiena hitz egiten. Egun batean, animaliek eta landareek proposatu zieten beren buruei goroldioari hitz egiten erakutsi behar ziotela. - Nik erakutsiko diot hitzegiten, oberena naizelako.esan zuen lehoiak. Horrela lehoia joan zen, hitz egiten eta hitz egiten egon zen mutu geratu zen arte. Horrela egin zuten animalia guztiek mutu geratu ziren arte, baina bazegoen animalia bat hitz egiten zekiena . ZER ANIMALIA EZ ZEN JOAN GOROLDIOARENGANA?

Tximua!! Horregatik guk badakigu hitz egiten.


ZUHAITZ LAPURRA Behin batean, Leitzan,sagar-bilketa zela eta, Marikurrenea baserrikoek, ohi zuten bezala, bizilagunei eskatu zieten laguntza. Ordu batzuk lanean eman ondoren sagastiaren jabeek, adiskidetasun eta eskerronez,bizilagunak meriendatzera gonbidatu zituzten. Andre bizilagunetarik bat etxekoandreari zerbitzen laguntzeko prestatu zen. Ardoa “barkilu� izeneko zilarrezko platertxo batean atera zuen. Bukatu zuenean,sagarrondo zahar baten hutsunean utzi zuen eta erabat joan zitzaion burutik.Ilunabarrean baxera jaso zuen eta bakoitza bere etxean bildu zen.


Barkiloa han geratu zen ahaztuta. Baxera garbitzerakoan,etxekoandreak barkiloa falta zela somatu zuen eta senarrari esan zion. - Barkilua falta zaigu! Ez dut inon aurkitzen! -Zer diozu? -esan zion gizonak- ezinezkoa da hori! Barkilu hori nire aitonaren aitonarena zen eta nondik edo handik agertu behar du! Nork erabili du? Andreak une batez gogoeta egin zuen. - Gure bizilaguna aritu da ardoa barkiluan zerbitzatzen‌gogoratu zen. Bizilagunarengana joan ziren non utzi zuen galdetzera, baina hura ez zen gogoratzen. Marikurrenea baserrikoak


etxera itzuli ziren, baina ez zeuden ados bizilagunak esandakoarekin eta lapurtzat jo zuten. Hori frogatzeko, aztikeriaz baliatu ziren: kandela bat bihur-bihur egin zuten. -Kiskal dadila barkilua lapurtu duena kandela hau erretzen den bezala -esan zuten kandela sutara botatzean. Biharamun goizean bizilagunarengana joan ziren berriro, ustez gaixoturik aurkituko zutelakoan; hura ordea bezperan bezain osasuntsu zegoen. Aitzitik, sagastiko sagar arbola zahar bat ihar-ihar egin zen. Harriturik, arbola bota eta barkilua haren barruan aurkitu zuten. Indar magikoak -adurrak- barkilua “lapurtuta� zeukana ihartu zuen. Toti Martinez de Lezeak argitaratutako Euskal Herriko kondaira.


GEREZIONDOA Hil egin da etxeko gereziondoa, lorean zegoela leihotik begiratzen genuen hura, gogoan al duzu? Hain xinglea itsaso handiaren ondoan. Gereziondoa zuhaitz minbera da. Hala esan zuen osabak, badakizu, ernanien habiak non zeuden esaten zigun hark. Gereziondoak ez du gehienetan hogeita bost baino askoz urte gehiago betetzen. Etxeko zakurra ere hil egin da. Tira, albaitariak hil zuen txerto batekin. Zoratu egin zen goizetik gauera zakurra. Hasieran, ez zuen etxolatik irten nahi. Gero ardiak akatzen hasi zen eta etxekoei hozka egiten. Zu hil eta egun gutxira hil ziren. Kirmen Uribe ENTZUTEKO:

http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes33


FRANTZISKO DEUNA IKASTETXE PUBLIKOA 2013-14 IKASTURTEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.