Patxi Zubizarretarekin topaketa

Page 1

PATXI ZUBIZARRETAREN SEKRETUAK

IDAZLEEKIN TOPAKETA ENCUENTRO CON AUTORES



Maiatzaren 16an, 5. mailako neska mutilak, Patxi Zubizarretarekin elkartzeko aukera izan genuen. Galdera ugari egin genizkion idazleari, eskolako

liburutegian

egindako

topaketan.

Guztiak

adi-adi,

Zubizarretaren sekretu eta istorioekin liluraturik geratu ginen. Horregatik, idazle zoragarri honen inguruko bitxikeriak zuekin, guztiokin, partekatu nahi ditugu.

Zubizarreta eskolara etorri aurretik, berak idatziriko zenbait liburu irakurri genituen. Guzti horiekin liburutegian topaketa egin baino lehen, erakusketa bat antolatu genuen. Erakusketa horretan, jarraian aurkezten dizkizuegun liburuak kokatu genituen, hori bai, beste askoren artean.



Gainera, horien artean, oso gustokoa izan genuen XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA dugu. Liburu honen irakurketarekin asko gozatu genuen eta egun berezi horretan, Xia Tenzinen inguruko zalantza guztiak argitu zizkigun Ordiziako idazleak. Xia

Tenzin,

Sakyako

handia

bezala ere ezaguna dena, Txinako Tibetean bizi den munduko gizonik altuena da. Tibeteko mendi altuetan bizilekua izanik, ez du itsasoa sekulan ikusi. Abentura eta amodioz beteriko bidaia egingo du, itsasoa lehen aldiz ikusteko eta aspaldidanik ikusten ez duen bere aita aurkitzeko helburuarekin. Izan ere, aita itsasoaren bila joan zen behin batean. Itsasoa ikusteko aukera izanen duela uste al duzu? Aita topatuko al du? Norekin maiteminduko da? Hori bai, ezetz asmatu zein den Xia Tenzinen zapatilen zenbakia? Tximeleta eurite batek hasiera emango dion bidaia ezagutzeko garaia heldu zaizue, misterioz beteriko bidaia miresgarria hau izugarri gustatuko zaizuela jakin badakigu eta.

Zuek

ere

bidaia

honen

sekretuak

ezagutu nahi badituzue, adi adi irakurri ezazue

Zubizarretarekin

izan

genuen

elkarrizketa. Horretaz gain, idazle bikain honen

inguruko

gauza

aukera izanen duzue ere.

asko

ezagutzeko


Prest al zaude??......... AURRERA!!

Idazlearen fitxa Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964) Euskal idazle oparoa da, batez ere haur eta gazte literaturan egindako

lanengatik

nabarmendu

dena

(Usoa,

Gutun

Harrigarri bat, Eztia eta Ozpina, Urrezko giltza ). Alabaina, helduen

literaturan

(Jeans-ak

hozkailuan,

Barrikadak,

Pospolo kaxa bat bezala) eta itzulpengintzan (Printze Txikia, Ali Baba, Aladin, Sinbad) ere jarduna da. Aspaldian, handia da musika eta literatura uztartzeko egin duen ahalegina (Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren

hegaldia, eta abar).

Arratsaldeari hasiera emateko, asmakizun batekin abiatuko zen Zubizarreta: Lorategi batean hiru lore zeuden, hiru arrosa, berdin- berdinak zirenak. Lore horiek misterio bat zuten. Emakumeak ziren, baina sorginkeria baten bitartez, lore

bihurtuak

horietako

bat,

izan

ziren.

gauero

Lore

emakume

bihurtzen zen. Bere senarrarengana joaten zen eta gaua elkarrekin


pasatzen zuten. Goizean, egunsentia baino lehen, berriro lore bihurtzen zen. Egun batean, emakumeak esan zion senarrari: - Gaur goizean, egunsentian, lorategira etortzen bazara eta asmatzen baduzu hiru loreetatik ni zein naizen, berriz ere emakume bihurtuko naiz eta elkarrekin biziko gara betirako -. Hurrengo egunean, egusentian, gizona lorategira joan zen. Zalantzarik gabe hiru loreetatik bat hartu zuen eta horixe zen bere emaztea. Lorea hartu eta emakume bihurtu zen. Elkarrekin eta zoriontsu bizi izan ziren betirako. NOLA ASMATUKO ZUEN GIZONAK ZEIN ZEN BERE EMAZTEA?

Asteburu osoan zehar, asmakizunari erantzuna bilatzen aritu ginen. Ideia ugari bururatu zitzaizkigun eta hemen horietako zenbait bildu ditugu:

“Bere emaztea zelako eta orduan usaina beste loreengandik ezberdintzen zuelako”. “ Eguzkiari, berari argia emateko eskatu ziolako eta orduan bere senarrak jakin zuen hori zela” ”Senarrak asko maite zuelako eta bazekien argi nor zen”. ”Zeren eta lorategiko zaindariak bazekien non zegoen lorea eta mutilari esan zion nor zen bere emaztea”. ”Begiratu zionean, zerbait nabaritu zuelako bere bihotzean” “Erdian jarri zen senarrak errezago asmatzeko”. “Gauean ikusi zuelako zein tokitan jartzen zen bere emaztea.”


Eta zuk zer uste duzu? Erantzuna zein den ba al dakizu?

Asmakizunaren ostean, eskuak gora eta bera, hurrengo galderak egin genizkion eta hauxe dira berak eman zizkigun erantzunak:

Zergatik Xia Tenzinek itsasoa ikusteko Txina osoa zeharkatzen du, zuzen joan ordez? Xia Tenzinek Txina osoa zeharkatu zuen itsasoa lehenengo aldiz ikusteko. Ibai Horia jarraitu zuen, pentsatzen zuelako hortik iritsiko zela lehenago. Berak itsasoa ikusi nahi zuen eta ere bere aita aurkitu nahi zuen.

Agian

ez

zekien

bide

motzagoa

zegoela eta horregatik joan zen hortik.

Zergatik da hain handia Xia Tenzin? Xia Tenzin pertsonaia sortzeko, errealitatean bizi den mutil altu batean oinarritu nintzen. Mutil hori txikitan oso normala zen baina hamabi urterekin hasi zen handitzen eta handitzen. Asko handitzen zenez, lotsa asko pasatzen zuen. Bizkarrarekin arazo asko zituen. Txikitan idazlea izan nahi zenuen? Txikitan mutil potoloa nintzen eta oso ondo pasatzen nuen txorizo eta nozila bokatak jaten. Bakarrik janarian pentsatzen nuen. Gorputz heziketa gorroto nuen eta horregatik nahiago nuen hagin bat


ateratzea, gorputz heziketara joan baino. Denetarik izan nahi nuen txikitan, medikua eta gauza asko. Zergatik erabaki zenuen handitan idazlea izatea? Juan Mari Irigoyen ezagutu nuenean liluratu nintzen, eta bera bezala izan nahi nuen. Denborarekin lagunak egin ginen. Niri betidanik asko gustatu zitzaidan irakurtzea. Ahal izan nuen bezain laster, liburuak idazten hasi nintzen. Idatzi nuen lehenengo liburua txarra baino txarragoa izan zen, baina gero hobetzen hasi nintzen. Bigarrena, pixkat hobeagoa izan zen. Guztiok ikasten dugu eta gauzak hobetzen ditugu. Eta konturatu gabe 25 urte pasa dira. Geroztik liburu asko idatzi ditut. Noiz hasi zinen liburuak idazten? Asko irakurtzen hasi nintzen. Lehenengo liburua idazteko Alemaniara joan nintzen. Gero Parisera joan nintzen eta neska bat ezagutu nuen. Ondoren, Marokora joan nintzen eta Marokon ideia bat bururatu zitzaidan liburu berri bat idazteko. Liburu horren izenburua “Gutun harrigarri bat� da eta kostatzen zait esatea baina, oso txarra izan zen. Bigarrena eskasa izan zen ere, baina lehenengoa baino hobea. Azkenean hobetzen joan nintzen, gaur egun arte. Ze oin tamaina zuen Xia Tenzinek? Xia

Tentzin

pertsonaia,

pertsona

erreal

batetan

oinarriturik dago. Mutil hori txinatarra da eta munduko mutilik altuena da. Bigarren mutil batean ere inspiratu zen, Migel Joakin Eleizegin, Altzoko handian.


Xia Tenzinek 165 kg pisatzen zuen eta bere oin zenbakia 57 zen. Bere altuera 2,40 cm-takoa zen. Sakyako handia deitzen zioten ere. Ze marrazkilariekin egin duzu lan? Nire liburu gehienetan, Jokin Mitxelena eta Elena Odriozolarein egin dut lan. Biak oso marrazkilari onak dira. Marrazkilari guztiek, lehenengo, zirriborroak egin behar dituzte, gero marrazkiak garbira pasatzen dituzte eta azkenik, liburuan jartzen dituzte.

Elena Odriozola

Jokin Mitxelena

Liburua bihurria bada Jokin Mitxelena aukeratzen dut, berriz, poetikoa bada Elena Odriozola. Bere marrazkiak estatikoagoak dira, Jokinenak

aldiz,

dinamikoagoak,

berari

abenturak

gustatzen

zaizkiolako. Nik beti idazten dut eta beraiei testua pasatzen diet ilustratzeko. Elena Odriozola oso marrazkilari ona da, batzutan behatzekin margoltzen du, ez bakarrik pintzelarekin. Orain mundu mailan dagoen sari baterako izendatuta dago.

Zuk aukeratzen dituzu marrazkilariak? Normalean bai, baina nik Jokin Mitxelena aukeratzen dut batez ere istoriak akzio asko duenean. “Hiru egun balearen sabelean� liburua,


ilustratzen lagundu zidan, itsasoa primeran ezagutzen duelako arraunlaria izan baitzen., bai gaztea zelarik estropadetan parten hartzen zuen eta.

Nire semeak egindako marrazki bat ere liburu honetan agertzen da, berak egun batean egin zuen eta nik gorde egin nuen berak jakin gabe, liburuan agertu arte. Sorpresa izan zen berarentzat.

Argitaratu behar al duzu beste libururen bat? Bai, atera dudan azkeneko liburua “Hiru egun balearen sabelean� da. Beste alde batetik, argitaratuko dudan beste liburu bat, nagusientzat edo gazteentzat izanen da.


Zuretzat zein izan da zuk idatzitako libururik gustokoena? Nire liburu guztiak asko maite ditut, baina bat esan behar badut, “Usoa” esango nuke. Usoa liburuak sari asko eman dizkit eta filma txikitxo bat egin zuten horrekin ere. Gainera, hizkuntza ezberdinetara itzultzen ari dira. Baina arrakasta gehien izan duen liburua, gazteentzako den “Eztia eta ozpina” izan da. Asko bidaiatu duzu? Ez dut asko bidaiatu. Bidaiatu dudanean, Europa aldetik ibili naiz. Horietako bidaia bat bizikletaz egin nuen. Ameriketan ere egon nintzen bidaiatzen, New york-etik San Francisco-raino joan nintzen. Azkenik, Afrikan ere egon nintzen, Marocco eta Tunizian. Norbaitek laguntzen dizu zure liburuak idazten? Ez, normalean ez dit inork laguntzen. Lan guztia egiten dut nik eta behin idazteaz amaitu dudanean, besteen iritzia eskatzen dut. Norbaiti ematen diot zuzentzeko eta ideiak emateko. Batzuetan ideiak ematen dizkidate liburuak idazteko eta horrela nire liburuak hobetzen ditut. Baita ere akatsak eta hobetzeko moduak esaten dizkidate.


Gustatzen zaizu liburuak idaztea? Bai, asko gustatzen zait. Idazten hasi baino lehen eskema bat egiten dut. Normalean berde kolorea duen luma bat erabiltzen dut, berde kolorea positiboa dela uste dudalako. Erabiltzen dudan bolalumak 300â‚Ź balio du. Merkeagoak ere baditut.

Azkenik, eskuz idatzi

ondoren, ordenagailura pasatzen dut. Inprimatzen dut eta hamar aldiz, gutxi gora behera, zuzentzen dut eta berriz inprimatzen dut. Zerekin inspiratzen zara liburuak idazteko? Adibidez: lepoko batekin, nere semearen hortz batekin... aitonamonaren garaiko istorioekin... Marrakechera joan nintzenean, ume asko

agertu

zitzaizkidan,

eta

frantzezez

eskatzen

zidaten:

<<Monsieur, un estillo? un bonbon?...>> (‘Mesedez, boligrafo bat? gozoki bat...’esan nahi du ) eta neska batek, boligrafo baten truke, bere lepokoa eman zidan, hemen daukat gordeta. Ez nago oso ziur, baina agian lepoko horri buruz zerbait idatziko det noizbait!!!!! Beste adibide bat: nire semea txikia zenean parkean geundela, erori eta hortz bat atera zitzaion, iturri batera garbitzera joan eta bueltatzean pala lurrean aurkitu genuen, hau liburu bateko istorioa izan daiteke noizbait, auskalo... Xia Tenzinen bidaia miresgarria idazteko, zertan inspiratu zinen? Ni batez ere, idazlea baino,

irakurlea naiz. Nire liburuetan

agertzen diren istorio asko, egunkaritik hartzen ditut. Adibidez: Xia Tenzinen ipuinaren izurdearen pasadizioa: behin egunkarian irakurri nuen Txinako zoo batean , mutiko batek kojinak izurdiei botatzen hasi zela, eta izurdeek janaria zelakoan irentsi egin zuten, eta bati kojin bat eztarrian geratu zitzaion. Operatzeko dirurik eta astirik ez


zegoenez, inguruetako pertsonarik altuenaren bila joan ziren laguntza eske, izurdeari eskuak ahotik sartu eta kojina atera zion.

Zenbat liburu idatzi dituzu gutxi gora behera? 25 urte daramatzat idazten eta urtean liburu luze bat eta beste bat motza egiten dut, gutxi gora behera 50 liburu egin ditut. Baina, liburu batzuk beste hizkuntza batzuetara itzulita daude: ingelerara, frantsesera... Adibidez Usoa izan da gehien itzuli den liburua. Horregatik biderkatu egiten dira. Idaztea asko gustatzen zait. Beste idazle batekin idatzi al duzu libururen bat? Bai, adibidez, Juan Kruz Igerabiderekin, “Paularen

zazpi gauak�, idatzi nuen, laguna da eta oso ongi moldatzen naiz berarekin. Datorren astean joanen gara elkarrekin ikastetxe batera.


Txikitatik irakurtzea gustatzen zitzaizun? Bai. Baina garai horretan herri oso batean zuen eskolako liburutegi an haina liburu zegoen, etxeetan ez zegoen libururik eta liburu gehienak gazteleraz idatzitakoak ziren adibidez: Txanogorritxo, Gustatzen zaizkizu poemak? Ez gehiegi. Baina baditut batzuk oso gustokoak, adibidez J. K. Igarabideren amodiozko poema bat, saio honi

bukaera emateko

irakurriko dizuet.

ÂŤPenak elefanteak dira, eta bizkarrera igotzen zaizkizu. Pozak zaldiak dira, eta zure oinei eragiten diete. Amodioa inurriak dira, eta gorputz osora zabaltzen zaizkizuÂť

Ez dakit horren hitz gutxirekin gehiago esaterik ote dagoen.


Nik urte honetan elefante gutxi eta txingurri eta zaldi asko opa dizkizuet.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.