Ipuinak Unibertsoan 3. atala
5. B MAILAKO IKASLEAK
AURKIBIDEA ILARGI BIDAIARIA
HAIZEA ROMEO
Aitonaren ipuina PLANETA BLAU
OLATZ RUIZ DE GALARRETA ALAI RUIZ
KOMETA BATEN ITZULIA PLANETA URDINAK ETA PLANETA NANOAK
Ilargi berria
IRENE SALVOCH ERIKA URBELTZ DANIEL WEYNDLING
ILARGI BIDAIARIA Udako gau polit batean, Ilbetea espero genuen baina ez zen agertu. Ez dakigu nola gertatu zen... Unibertsoan gauza asko gertatzen dira baina hau ezin zen okerragoa izan, Ilargia asper -asper eginda zegoen Lurrari birak emateaz. Ilargia oso bihurria zen, baita ere oso bitxia eta, memoria txarrekoa, urtero bere ametsak aldatzen zituen. Aurten zeukan ametsa
Saturnoren
satelitea izatea zen. Lurra, berriz, pixka bat harroa zen, bere anaiekin bera zen ba gizakiak zeukan bakarra (momentuz) Lurra konturatu zenean, jeloskor jarri zen eta sekulako errieta eman zion Ilargiari: ---- Baina, zu ze, txoroa al zaude ala zer? Beno, beno ezin dut sinetsi, zu ezin zara nire paretik mugitu ! ---- Zergatik? Zu oso aspergarria zara ---- Ba, mundua horrela delako .
Ilargia ez zegoen oso triste, baizik eta oso urduri: “Meteorito batek nirekin talka egiten badu edota txarrago Saturnok ez badu nirekin egon nahi� pentsatzen zuen. Lur planetak ez zuen nahi gaueko amandrea joatea, orduan hauxe esanez agurtu zuen: ---- Ba bai, ni zu banintz hemen geldituko nintzateke, baina bueno, beno, zuk egin nahi duzunaIlargiak kasurik ez zion egin, berak bere planari ekin zion. Ilargia oso triste joan zen, baina Saturno ezagutzeko irrikaz. 10 minutu bidaian zihoala PAF!!! berak uste bezala meteorito bat etorri eta Merkuriorengana bidali zuen.
---- Hau txoriburu! Gertuago utzi al ninduen, ez urrutiago. Hemen geldituko nintzateke, baina‌ -----esan zuen Ilargiak. ---- Gelditu, gelditu ----Aldarrikatu egin zuen Merkuriok ----Nor zara eta zergatik zaude hemen? Beltzarana jarriko zara eta! ----- erran zion Ilargiak Merkuriori. ---- Ja, ja, oso barregarria ezta. Bueno zer esan nahi zenidan? ---- Uitx, ahaztu egin zait, barkatu ---- ahalketu egin zen Ilargia ---- Bueno nik jarraitu behar dut ----- Aipatu egin zuen Ilargiak Artizarra begiztatu egin zuen eta Lurra planeta ere. Hemendik bederatziak ziren eta arratsaldeko ordu bata zirudien, Eguzkiak ez zuen zuzen ematen baina Ilargia ez zegoen. Unibertsoan, Ilargiak barruko lau planetetatik hurbil pasatu egin zuen. Eta Jupiterreraino ailegatu zen. Han zegoela beste meteorito bat ikusi zuen eta hauxe esan zion: ---- Zu meteorito, kontuz, ni ez bidali beltzaran jarriko den horrengana!
---- Barkatu, ez dizut berriro egingo baina zu Ilargia zara eta planeta horrekin joan beharko zinen ---ihardetsi egin zion Ilargiari meteoritoak. ---- Lehenengo gauza, ze planetarekin joan behar dut? ---- Ba horrekin, ez dakit bere izena! ---- Eta zurea al dakizu ala ez? ---- Ba, bai, nere izena Txolori da, lehen usotxo deitzen nintzen baina nire ama eta aita ni txoroa nintzela konturatu zirenean Txolori jarri zidaten. ---- Bueno bai, bai, ia dakigu zure istorioa. Ilargiak ez zekien zer egin eta han zegoenez proba egin zuen. ---- Saturno, ni Ilargia naiz eta hemen zurekin egon nahi dut! ---- Baina zu nire anaiarekin egon behar zara, bera nik baino gehiago behar zaitu, nik baino askoz gehiago. Nik hemen egotea nahi dut satelite berri bat izango dut baina ez zara nirekin egon behar. Ilargia oso triste bueltatu egin zen. Baina gutxienez Eguzki Sistemako planeta ia guztiak ikusi zituen.
HAIZEA ROMEO
Aitonaren ipuina -Kaixo aitona !! -Kaixo IĂąaki !! -Aitona mesedez, kontatu ahal didazu nola sortu zen Unibertsoa ?? -Nola dakizu nik ipuin bat daukadala ?? -Zuk dena dakizu !! -Ba suertea daukazu Unibertsoaren sorreraren ipuin bat dakit !! Honela hasten da : “Duela asko, Unibertsoa sortu baino lehen, bazen ibai txiki baten ondoan herri txiki bat. Han erraldoi familiak bizi ziren. Erraldoiak hain handiak ziren Unibertsoa beraientzat bere eskuaren tamainakoa zela. Erraldoi ume bati, Tomi izena zuena, urrea bezain horia zuena ilea eta begiak itsasoaren koloretakoak, egun batean bururatu zitzaion lapurren zokora joatea. Lapurren zokoa eze, itsusi eta ez oso segurua baitzen. Bidea ere ez zen oso luzea, bizikletaz
joaten bazinen. Ez zenez inoiz joan galdu zen eta ze grazia eman zion ezin zuela bueltatu, ordu hartan, minutu hartan kutxa bat aurkitu zuen lurraren azpian bakarrik kanpoan punta bat ikusten zitzaiona. Egunak joan eta etorri bitartean kutxarekin zer egin pentsatuz egon zen, hasieran irekitzea pentsatu zuen baina zerbait txarra izango balitz bezala, ondoren ezetz erabaki zuen. Bueltak eta bueltak eman ondoren irekitzearen proposamenarekin gelditu zen. Irekitzean grabitate zeroko masa bat zela ikusi zuen. Ireki zuenean bere gurasoak agertu ziren. Etxean zegoelarik Tomik grabitate zeroko masa mahai gainean utzi zuen. Bere amak, nahi gabe, irina izango balitz bezala erabili zuen, ondoren super planeta espres zerealak bota zituen (guretzat planetak direnak) eta horrela pasta bat egin zen: Unibertsoa zena. Haurrak bere amak egin zuena ikustean pasta hartu eta bere logelara eraman zuen. Eskerrak bere ama ez zela konturatu bestela ze nolako istilua egongo zen! Momentu hartan behatu zuen pastan bizia zegoela eta han bere ardura hasi zen. Hasieran oso zaila zen, bizidun bat kexatzen zen oso txikia zelako, beste bat lotsatia zenez beti gorria zegoen..... Ospetsuak Saturno bezala asteroide guztiak edo gehienak berarekin joaten ziren. Ondoren Ilargia Lurrarengana joan zen bizia zeukalako eta politak iruditzen zitzaizkiolako bere ibaiak, mendiak, itsasoak.....� -Eta horregatik guk bakarrik Ilargia daukagu ? -Bai, iloba bai !
-Eskerrik asko aitona, etxerako lana egin didazu, orain bakarrik idaztea falta zait ! -Ez hori ipuina zen, benetakoa hau da..... Ipuinean Unibertsoa erraldoi bat zuen eskuetan dago, eta egia izango balitz, erraldoien Unibertsoa non egongo litzateke?
PLANETA BLAU Baziren behin espazioan zeuden Eguzki Sisteman planeta alaiak. Egun batean denak zeuden lasai, oso lasai eta etorri zen itsasoko koloreko planeta bat. Jupiterrek esan zuen: -Neptuno ! -Zer ? -esan zuen Neptuno Baino etorri zena ez zen Neptuno planeta, beste bat zen, Blau izenekoa. Planetak hasi ziren: -Eh, nor zara zu...! Baina Blauk ez zuen hitzik esan ere. Abiatu zen Eguzkira, Blau dena ura zen eta hasi zen uholdeak egiten, baino momentu batean egin zuen bat oso handia eta Eguzkia geratu zen su gabe. Ondoren planetak ihes egin zuen. Neptunok esan zuen: -Blauk dauka lagun bat, suzkoa, deitzen dena Foc. Orduan, 8 planetak hasi ziren prestatzen gauza guztiak eta joan ziren bere bila, oso urruti joan ziren eta azkenean aurkitu zuten, Narur-sisteman zeuden. Bost planeta ziren : Lehengoa, Foc; gero Terra; ondoren, Air; geroxeago, Serba eta bukatzeko, Blau .
Azkar joan ziren aurkitzera, aurkitu zutenean Jupiterrek azaldu zuen zer gertatu zen. Foc pentzatzen hasi zen nola konpondu arazoa eta esan zuen: -Konpondu egingo dut baino planetaren puska bat nahi dut. Planetak hasi ziren pentzatzen eta Jupiterri kendu zion , eta hori da Jupiterrek duen zuloa ,hain zuzen ere.
Azkenik, Eguzki-Sistemara itzuli ziren eta pozik bizi izan ziren betirako.
Eta hau egia bada sakelan sar eta gezurra bada atera ez dadila
ALAI RUIZ
KOMETA BATEN ITZULIA Diotenez, planeten artean ez dira denak ongi moldatzen, batzuen artean liskar asko omen daude. Horregatik hobe denekin ados egotea, ez gure Kalisto bezala. Udaberriko goiz nahiko argitsu batean, Eguzkia urduriegi zegoela nabaritzen zen, baina planetek ez zioten kasurik egiten. Bat-batean, gure kometatxoa esnatu egin zen. Gure laguntxoak, Kalisto zuen izena. Kalisto begi marroixkak zituen, eztizkoak ziruditen, begirada oso erakargarria zuen, sudur luzea eta ezpain haragitsuak. Denek begiratzen zioten pasatzerakoan, liluragarria zen eta. Lehen esaten ari nintzen bezala Eguzkia arraroegi sumatzen zuten. Handik gutxira Eguzki handi-handi bat agertu zen, Arturo deiturikoa, taxi batean zetorren. Taxitik jeitsi zenean dena argitsuegia ikusten zen. Denek begirada handik urrundu zuten beste norabide baterantz begiratuz. Orduan Arturo beste Eguzkiaren ondoan jarri zen eta elkarrekin hitz egiten hasi ziren: -Zu zelatan hortik ?-Itaundu egin zion Eguzkiak. -A, ni ondo eta zeu ?- Entzunarazi zion Arturok.
-A, ba hemen beti bezala geldirik; eta zuri zergatik uzten dizute beste sistemetara joaten? -Gaineratu zuen Eguzkiak inbidia pixka batekin. -Ba ni izar librea naizelako.- Esan zuen. Zorionez, etxera sartu ziren eta gortinak itxi zituzten. Besteentzako gaua zen. Ufffffffffff!ยก!ยก!ยก!ยก!ยก Horrela, astebete pasatu zen eta gure kometatxoa kopetaraino zegoen. Orduan inork espero ez zuen gau batean, beste sistemako planeta ezezagun baterantz abiatu zen. Sistema horretan eguna zen, eta eraztundun planeta baterantz iritsi bezain laster, armiarma sare batean enroilatuta ikusi zuen bere burua. Orduan hitz egiten hasi zen pilota egiteko asmoz: - Zu nor zara ?- Hasi zen Kalisto. - Ni Saturno.- Lehor erantzun zuen. - Zergatik daukazu armiarma sare bat ? - Gustatzen zaidalako !!! Eta gainera ez da armiarma sarea baizik eta Saturno sarea da. - A, bale, ze guai !!! Eta zergatik egiten duzu hori ?
- Aspertzen naizelako!!!- Erantzun zuen Saturnok.
Bi aste pasata handik irtetea lortu zuen. Ufffffffffff¡!¡!¡!¡!¡!¡!¡ Bidai nekagarri baten ondorioz bere sistemara ailegatu zen berriro. -Iupiiiii !¡!¡!¡!¡!¡ -oihukatu zuen poz-pozik. Eta gainera ia ez zegoen ARTURO! . -Superiupi !¡!¡!¡!¡! Joan egin da !!!!
Hau hala bazan edo ez bazan sar dadila bere sisteman eta ateratzeko asmoz badago atera dadila San Frantzisko plazan.
IRENE SALVOCH
PLANETA URDINAK ETA PLANETA NANOAK Baziren behin planeta urdinak eta planeta nanoak. Egun batean Urano, Neptuno eta Lurra (planeta urdinak) jolasten ari ziren eta oso pozik zeuden. Guztiak oso alaiak zeuden, denak jolasten, planeta urdinak oso ondo pasatzen ari ziren espaziora joan behar zutelako. Eguna ailegatu zenean joan ziren espaziora eta topatu ziren planeta nanoekin. Planeta nanoak harrituta geratu ziren planeta urdinak oso handiak zirelako eta kolore bat oso polita zeukatelako. Planeta guztiak pasatu zuten egun asko espazioan eta gero joan ziren planeta batera. Hor dena desberdina zen. Orduan denak oso harrituta geratu ziren hor dena ikustean. Asko gustatu zitzaienez joan ziren planeta guztiei deitzera.
Beste egun batean planeta nanoak haserretu ziren, Lurra, Neptuno eta Urano urdinak zirelako. Gero konturatu ziren urdinak izatea berdin zela, eta orduan, berriro lagunak egin ziren eta jolasten hasi ziren. Eta horrela gaur egun, bizitzen diren planetan, gero hasten dira dena apaintzen eta hor geratzen dira bizitzen. Dena oso polita geratu zaie eta oso alaiak egoten dira guztiak.
ERIKA URBELTZ
Ilargi berria Dakizun bezala goizean eguneko urrezko txanpon distiratsua jaikitzen da eta iluntzean berriz gaueko dama ederra ateratzen da zeruan. Baina, ba al zenekien Ilargia harro-harroa dela? Bai, horrelaxe da. Ilargia guk zeruan ikusten ditugun bonbilak baino distiratsuagoa delako dauka harrotasun maila hori. Orduantxe Eguzki erraldoia iristen da. Bere izpiek, gereziondoak bezain gorriak, mundu osoa argitzen dute. Momentu hartan Eguzkiak Ilargiari inbidia ikaragarria ematenn dio. Ilargiak buelta eta buelta bere buruari honela esaten dio:
- Eguzki aurpegi horrek lotsatuta utziko nau Lurraren aurrean! Mendekatzeko modu bat aurkitu behar dut-.
Pentsa eta pentsa, pentsa eta pentsa, azkenean bere mendekua hautatu zuen. Biharamunean mendiak hizketan zeudela eta Eguzkia zerura igotzen, Ilargia suzko bola horren barruan sartu zen. Barruan egonda oroitu zen Eguzkia labea baino beroagoa zela eta tanta zurietan desegin zen. Lurreko jendea harri, zur eta lur geratu zen Ilargiari gertatukoaren berri izaterakoan. Handik aurrera itsasgorarik ez, urak ezin zituen ontziak mugitu, ematen zuen errekak eta itsasoak burla egiten ziotela.
Eta umeak zer? Uraren antzera negar egiten pasatzen zuten gau osoa Ilargirik gabe.
Japonian lanpara saltzaile batek kartel bat behatu zuen:
1.000.000 yen eskaintzen ditugu Ilargia itzultzen duenarentzat.
Saltzaileak buruari eragin zion: -Dirutza hori lortzeko edozer egingo nuke, baina nola?
Ezustekoan saltzaileak lanpara bati begiratu zion eta lanparak berari. Ideia bat bururatu zitzaion. Gauerdian ostoak haizearekin jolasean zeudela eta jendea lotan, saltzaileak bere lanpara gorri eta distiratsuena eraman zuen. Pagoda garai-garai baten gainera igo zen. Hor, bere lanpara hodei baten gainean zintzilikatu zuen. Jendeak hori ikusitakoan izugarri harritu zen eta denak batera:
-Ilargia! Ilargia!-oihukatu zuten. Noski 1.000.000 yenak salltzailearentzat izan ziren, ondo merezia zuen eta.
DANIEL WEYNDLING