Ipuinak Unibertsoan 1.atala
5. B mailako ikasleak
Merkurioren kondaira DINOSAURIOAK HIL BEHAR ZITUEN METEORITOA
Iker Alfonsín
Malen Barriola
ZENTZUGABEEN BIRA
Unai Dufur
JUPITERReNTZAKO ATEA!!!!!!!!!!!!
Jone Etxarri
Merkurioren kondaira -Beñat! Beñat! Sinatu!-esaten zuen jendeak -Beñat! Argazkia,niri!... -Lasai, denontzat daukat denbora, baina... zeozer bitxia kontatuko dizuet ea horrela isiltzen zareten: Nire abizenari letra batzuk aldatuz, MERKURIO da horrek esan nahi du Merkuriorekin zerikusia dudala, nonbait nire aitona izan zelako Merkurio. Badago kondaira bat aitarengandik semeengana igaro dena eta horrela kontatzen du: “Diotenez, duela asko eta asko,espazio handi eta amaigabean aitona Merkurio bizi zen, beste planetak bezala Eguzkia hartzen. Merkurio ni bezalakoa zen: txikia eta argala... Beno, eta horietako egun argitsu batean Merkuriok ohiko beroa baino gehiago sentitzen hasi omen zen,gero eta bero gehiago eta... gure laguna Eguzkiaren bila joan zen kexatzera: -Aizu, urrezko txanpon, zer uste duzu! Ni, desegiten ari naiz, zergatik ematen duzu bero gehiago, bestela Eguzki sistematik joango naiz!!-esan zuen Merkuriok. - – - Baina, baina, ez naiz oraingoan ni izan; ni ere beroa sentitzen ari naiz-erantzu zuen Eguzkiak arraro xamar. - Eta orduan nor izan da istilu hau sortu duen izarra??- gehitu zuen Merkuriok. Orduan gure astroa etxera itzuli zen eta Eguzkiak pentsatu zuen “Nor izango ote da niri lekua kendu nahi didan astro beroa?”. Baina Merkuriok, gure planetak, bero izugarria zuen eta orduan gauza bat bururatu zitzaion eta ideia hori zen: Jupiterren eta Martitzen artean jartzea bero gutxiago pasa eta asteroideekin hitz egin. Ailegatu zenean ikusi zuen ez zela hain polita etxez aldatzea baina...
Asteroide mordoa ikusten zituen baina denek zakar hitz egiten zioten: -Kendu bidetik!! - Zakar halakoa, erdian zaude!!
Egun ilun batean bururatu zitzaion asteroideek egia ziotela eta, planeta gaixoa bilera bat antolatu zuen eta hartara Eguzkisistemako planeta guztiak joan ziren: Jupiter, Saturno, Lurra eta bere amandrea, Ardizarra, Martitz, Eris, Pluton eta Eguzkiaren inguruan dantzan zeuden planeta guztiak. Adibidez Saturno berekoiak esaten zuen baietz, Eguzkiak horrenbeste bero ematea ona zela, duela askotik ez zituelako ikusten argi izpiak, Plutonek ere iritzi bera eman zuen, Ilargiak, berriz, betiko Eguzkia gustoko zuen betidanik izan zelako EguzkiSistemako izarra eta bere argia oso polita zen. Baina bapatean ahots ezezagun batek hitz egin zuen: -Barkatu, hau al da Eguzki Sitema? -Eeeeezzzz!!!!!!! - erantzun zuen Makemakek -Aizu!- Ilargi amandreak – Bai hau da, zer nahi zenuten? -Zuek planetak ea nirekin etorri nahi zenuten galdetu nahi nizuen. Bainan orduan Saturnok bakarrik berarengan pentsatuz Sagutiren ondora joan zen,(Saguti argi izpi izugarriak zituen izarra zen) Jupiterrek bi aldiz pentsatu eta ere alde egin zuen... Bukatutakoan, Eguzkiaren alde jarri ziren bakarrak
Merkurio eta Ilargia izan ziren, beste guztiak Sagutirantz abiatu ziren. Asteak igaro ziren eta Lurrak planetak faltan botatzen zituen, Ilargiaren eklipse eta birak, orduan Eguzki Sistemara bueltatu beharra izan zuen. Han Ilargia bakar bakarrik errotazioa egiten zebilen eta Lurra heldu bezain pronto translazioarekin hasi zen, besarkada handi bat eman ondoren. Artizarrak ere Eguzkiaren argi disdiratsua eta Lurraren txisteak botatzen zituen faltan, orduan... Eguzki-Sistemara bueltatu zen.
Eguzkiak,beste guztiak bezala, seguraski, faltan botatzen zituen Saturnoren kexak eta garraxiak. Egun horietako batean partida bat egin zuten Eguzki-Sistemakoak, Sagutikoen aurka baina Jupiter handiegia zenez 25-0 galdu zuten gure galaxiakoek, baina Marte, planeta gorriari zion eta...... haiekin itzuli zen etxera eta oso ongi pasa zuen beste planetekin batera; beste planetak berriz oso ondo zeuden argi izpietaz gozatzen. Urte luze bat igaro zen jada eta egun batean, barruko planetek ez zuten Eguzkiaren berorik... Eguzkia ez zegoelako, ez zuten aurkitzen, orduan bila hasi ziren baina ez zuten urrezko txanpon berorik aurkitu, ez Esne Bidean, ez Eguzki Sisteman, ez bilatu zuten leku guztietan. Baina gure galaxiara etorri nahi zutenean Martitzek ekia seinalatu zuen, Lurrak berriz hegoa; baina Artizarrak mendebalderantz joan nahi zuen, arazo larri batean sartu ziren, gainera Merkuriok “iparra� murmurikatu zuenean. Ilargiak bere iritzia eman zuenean dena konpondu eta iparrerantz abiatu ziren. Han bonbila erraldoia topatu zuten, buelta eman eta EGUZKIA aurkitu zuten. Gure izartxoa bakarrik zegoen eta ez zuen inor hitzik esateko eta galde egin zion Merkuriok: - Aizu! Hau ez da pelikula triste bat!! Altxa eta zatoz besteak konbentzitzera.
Urano, Neptuno, Jupiter Eris eta Pluton konbentzitu zituzten; Saturno, berekoienak, besteengan ez zuen pentsatzen. Gaua heldu zenean, Saturno altxatu egin zen bere ohiko desfilea egitera, bainan inork ez zuen begiratu eta Saturnok galdetu zien: “Zer gertatzen zait?” - Eraztuna!! Eraztuna!! - Lotsagarri geratu zara nere aurrean. Agur !! - esan zion Sagutik. Saturno bakar bakarrik Eguzkiari barkamena, eta Eguzki Sisteman egoteko baimena eskatu zion eta Eguzki jaunak onartu zuen.
Horrelaxe izan zen Saturno Eguzki Sistemara erakartzeko modua, eraztuna itzultzeko modua eta Saguti pikutara bidaltzeko modua. Baina... Badakizue Jupiterrek ez ziola eraztuna bueltatu, nahiz eta bere lagun oberena izan eta Saturnok eta Martitzek, ostikoak jo zizkiotela. Horregatik Jupiterri orban txuri bat geratu zitzaion Eguzki izpiak hartu ondoren.” - Eta horrelaxe bukatzen da gure planeten historioa. - Beste bat!! Beste bat!! - Eta nik hori sinesteko, txakurrek hitz egin behar!!! Beñat!!! esan zuen Beñaten lagun batek. - Extra! Extra! Lagundu, txakurrek hitz egiten dute!!!! - Ah! Barkatu! Nire abizena Kurimero da!
IKER ALFONSO
DINOSAURIOAK HIL BEHAR ZITUEN METEORITOA Kaixo, nik Kai dut izena eta atzo gauean egin nuen ametsa kontatuko dizuet: Ohean nengoen eta bat-batean espazioan agertu nintzen. Ultra-handia zen. Buelta bat ematera joan nintzen, eta horretan ari nintzela norbait negarrez entzun nuen. Nire irudipena izango zen, ze han flotatzen ni bakarrik nengoen. Baina erratutxo baten ostean, berriz ahots berbera berriro ere negarrez aditu nuen, oraingoan ez zen nire irudipena izan, ze nire parean Lurra planeta zegoen negarrez: -Zer gertatzen zaizu?- galdetu nion -Ba, barruan dauzkadan dinosauroak min handia egiten didate eta meteoritoak ez du erori nahi- erantzun zidan “Ai, badakit!!�. Orduan nire aldeetara begiratu nuen eta izartxo bat ikusi nuen.
- Kaixo, badakizu non bizi den Lurrera erori behar den meteoritoa? - Bai, badakit! Eramango zaitut?- eskaini zidan eta nik baietz esan nion. Halako batean izartxoa izar uso batean bihurtu zen. -Ala, azkar igo, hiru ordu kostatuko zaigu iristea!!-
1.ORDUA Lurratik urruntzen ari ginen eta gainerako planetetatik ere bai. Asteroide bat aurkitu genuen eta nondik joan behar genuen esan zigun. Asteroideak beste bide bat eman zigun, guk egin behar genuena baina motzagoa, eta ordu bat gutxiago kostatu zitzaigun iristea.
2.ORDUA Aurrera egin genuen zuzen-zuzen eta kometa asko eta asko agertu ziren. Izartxoak abiadura hartu eta kometa guztiak pasatu zituen ahalik eta azkarren, eta pareta batekin topo egin zuen. Izartxoak ezin zuen nire pisuarekin eta nik eskalatu egin behar izan nuen. Pareta pasatu eta han ikusi genuen meteoritoa!!
-Zergatik ez zoaz Lurrera?- galdetu nion -Ez dakit, baina zergatik nahi du Lurrak dinosauroak hiltzea?-Ba... dinosauroek mina egiten diotelako- erantzun zion izartxoak.
-Ondo da, pentsatuko dut- erantsi zuen. Orduan gu gainean hartu eta Lurrerantz abiatu zen ziztu bizian. Eta juxtu erori behar zenean... amak esnatu egin ninduen. Seguruenik meteoritoak ez zuen iritziz aldatu, ze bestela gu ez ginateke hemen egongo.
Eta hau egia bada sakelan sar eta gezurra bada atera ez dadila
MALEN BARRIOLA
ZENTZUGABEEN BIRA Bazen behin aintzin-aintzinean oraindik gure Ama Lurrean izaki bizidunik ez zegoenean; Eguzki-Sistemako planeta guziak musikako talde bat ziren , Zentzugabeak izenekoak . Oso onak ziren kantatzen eta istrumentoak jotzen eta batzuetan dei egiten zieten leku batzuetan kontzertu bat emateko. Ama Lurra, Neptuno eta Planeta Erraldoia hitz guzti guztiak kantatzen eta erritmorekin esaten zituzten. Ama Lurrak bateria jotzen zuen, Planeta Gorriak trompeta , Planeta Erraldoiak kantatzen zuen, Saturnok arpa, Merkuriok saxofoia, Uranok pianoa eta Neptunok gitarra elektrikoa jotzen ohi zuten. Ama Lurrari gaueko erreginak laguntzen zion bateria jotzen. Lehen badakizue, Pluton ere zegoela Eguzki Sisteman baino berak nora joaten ziren apuntatzen ohi zuen: 1.Galaxia Sombrero 2009-ko Otsailaren 14-an 2.Galaxia Triangulum 2009-ko Martxoaren 10-an 3.Galaxia de Andromeda 2009-ko Apirilaren 6-an 4.Galaxias Antenas 2009-ko Maiatzaren 2-an 5.Galaxia Arp 2009-ko Maiatzaren 30-an 6.Galaxia Barbon 2009-ko Ekainaren 26-an 7.Galaxia Bode 2009-ko Uztailaren 22-an 8.Galaxia Barnard 2009-ko Abuztuaren 18-an 9.Galaxia Carafe 2009-ko Irailaren 14-an 10.Galaxia Circinus 2009-ko Urriaren10-an
11.Galaxia Helix 2009-ko Azaroaren 6-an 12.Galaxia Perdida 2009-ko Abenduaren 2-an 13.Galaxia Spindle 2010-ko Urtarrilaren 10-an 14.Galaxia Sunflower 2010-ko Otsailaren 22-an ( gaur )
Eguna oso-oso polita zen eta Planeta Gorriak galdetu zuen : - Aizu Pluton, gaur nora tokatzen zaigu joatea kontzertu bat ematera? - Orain esaten duzula ...ez dakit ,baino itxoin pixka bat paperean begiratzea...- erantzun zion Plutonek. Bitartean... - Azkar, hemen aspertzen garela Pluton!- erran zuen Merkuriok. - ♫ Ez izan hain desesperatua Merkurio ♫♪ -aipatu zion Ama Lurrak. - Zer esan didazu? Eeeh eh eh eh!!!!- ihaurduki zion umore txarrez Merkuriok. -♫ Ez egoteko hain desesperatua ♫♪- Berresan zion Ama Lurrak Merkuriori. - Ongi da, baino ez bada etortzen orain... -Ia aurkitu duuuut!- moztu zion orduan Merkuriori. -♫ Ongi da, bainan orduan nora joan behar gara ♫♪ -galdetu zuen Planeta Erraldoiak. - Ba, joan behar gara Galaxia Sunflowerera! Ulertu duzue!- erran zuen Plutonek. - Bai jauna !-esan zuten denok batera. -Eta noiz , ze ordutan ?- galdetu zuen Saturnok.
- Gaur bos t'erdietan.- erantzun zion Plutonek. - Orduan joango gara ,ez , 3:30-ak dira,eta kostatzen da bi ordu haraino joatea? -adierazi zuen Planeta Gorriak azkar denbora ez galtzeko. -♍ Ongi da goazen ♍♪- ihardetsi zuen Neptunok.
Bidean oso urduri zeuden, baina Urano ez zegoen urduri, pentsatzen zegoen nolakoa izan behar zen galaxia Sunflower.
Ailegatu zirenean ez dakit zenbat planeta zeuden baino igual 1.000 planeta gutxigorabehera . Kontzertua hasi zenean justu justu eklipse bat gertatu zen. Eklipsearen bitartean soinuak entzuten ziren norbaitek zerbait lapurtu balu bezala. Eklipsea bukatu zenean esan zuten ez zela eklipse bat izan, LEONOS Kometa bat manta bat jarri zuela eta Zentzugabeen musika tresnak lapurtu zituela. - Nora jon da?- galdetu zion Artizarrak Galaxia hortako izarrari. - Joan da Ekialderantz; Asteroideen artean dago ezkutaturik!argitu zuen Galaxia hortako izarrak. - Ongi da! Eskerrik asko !-erran zion Plutonek. Asteroideetara ailegatu zirenean Asteroide,Kometa,Izar Uxoak eta Izar Iheskor asko ikusi zituen baino horien artean ezin zuten bereiztu LEONOS kometa . Baina bat-batean Pluton agertu zen zerbaiten gainean eta hasi zen deitzen: - LEONOS Kometa ez dena, hemendik joatea, mesedez!!!!
Hori esan eta gero hiru kometa geratu ziren , lehenengoa pixka bat arlotea zen,bigarrena oso aberatsa zen eta hirugarrena ere. Hoien hiruen artean aukeratu behar zuten eta, nola ez! arlotea zena aukeratu zuten . Ba al dakizue zergatik? Arloteak zerbait behar zuen ez zeukalako dirurik baina aberatsak direnak ez dute ezer lapurtu behar diru asko dutelako. Orduan arloteari Plutonek esan zion: - Non dituzu Zentzugabeen musika tresnak ? - Nahi dituzu eeeeeeeeh? Ba tori, hemen dituzu! -erantzun zuen arloteak ezer lotsatu gabe. - Eskerrik asko!! -aipatu zion Plutonek- Merkurio sartu! -deitu zion.-Hau al da zure musika tresna ? -galdetu zion. - Bai ,hau da ?-erran zuen pozik Merkuriok. - Artizarra,Ama Lurra,Planeta Gorria,Planeta Erraldoia, Saturno,Urano eta Neptuno sartu hona!!!!!!!!!!!- deitu zien Plutonek. - Ongi da, bagoaz!-erran zuten denok batera. -Hauek dira zuen musika tresnak?- galdetu zuen Plutonek harriturik. -Bai hauek dira, eskerrik asko Pluton!!- esan zuten denok batera.
Musika tresnak berreskuratu ondoren Galaxia Sunflowerera joan ziren kontzertu ematera. Kanta hasterakoan hau esan zuen Planeta Erraldoiak: - Kanta hau galaxia honetarako izarrari dedikatzen diogu. Hori esan eta gero kanta bat kantatzen hasi ziren.
♫ Zuk eta zuk esan diguzuuuu
non dauden musika tresnaaak ♫ ♫ eta horregatiik ♫ ♫ kanta hau zuretzako da ♫ kanta hau zuretzako da ♫
Kanta hori kantatu eta gero Eguzki Sistemara abiatu ziren. Horregatik dira orain hain famatuak Eguzki-Sistemako planeta guztiak . ♪♪ Eta hala bazan ♪
edo ♪ ez bazan ♪ sar dadila ♪ ipuin hontan ♪♪ ♫
UNAI DUFUR
JUPITERReNTZAKO ATEA!!!!!!!!!!!! Diotenez duela urte asko bi umek eta bere arreba unibertsoa salbatu zuten. Heroi horiek honela deitzen ziren : Patxi, Imanol eta Mirari. Patxi bitxia, jatorra eta jakintsua zen. Ile marroixka, begi berdeak eta disdiratsuak zeuzkan, gehien gustuko zeuzkan gauzak hauek ziren: fubola eta entsalada. Berriz, Imanol: harroa, berekoia eta jakintsua zen. Ile errubioa eta begi marroi eta gris tarteko kolorekoak zeuzkan eta gustuko zituen gauza hauek ziren: saskibaloia eta makarroiak. Mirari pinpirina, bromazalea eta bere arrebak baino azkarragoa zen, gustuko zituen gauzak aldiz, hauek, ziren: igeriketa eta dantza egitea. Begiak zeruko urdin argiaren kolorekoak zeuzkan. Egun aspergarri eta euritsu batean, Imanol eta Patxi txikitako argazkiak atera zituzten eta bat-batean Patxik esan zuen: -Gogoraten zara bainatzen ari zinela eta kaka egin zenuela baineran eta Mirarik ohiu egin zuela brometan, olagarro bat, olagarro bat!! -Bai eta jolasten genuenean astronautak izatera- Adierazi zion Imanolek barrezka. -Badakit ze egingo dugun gaur!!!-ohiu egin zuen Patxik, -Utzi pentsatzen, Jupiterrantzeko atea egingo dugu!!! -Badirudi telepatia dugula!!!!!!!!!!!!-marmaratu zuen Patxik Egunak eta egunak pasata Patxi eta Imanol atea eraikita zuten, orduan Mirarik esan zuen: -Esango diot amari, jajaja, ikusiko duzue!!!!!!!!!!!! Gauean Mirari bere anaiak ikusi gabe Jupiterrantzeko portalan sartu egin zen baino Mirarik ez zekien nola atera!!! Bat-batean zerbait entzun zuen, bere hankak dardarka zeuden eta hara, zer
agertu zen: Estralurtar bat. Estralurtarra urdina, begi batekin eta oso barregaria: -Brarara derrsaghf hgtasdfwjt htwteurea terassdwunc oqywgbyreadeafea!-ohiukatu zuenMirari aho bete hortz geratu zen, momentuan Lur planetan; Patxi eta Imanol altxatu egin ziren, gosaldu eta atea ikustera abiatu ziren. Mirarik izugarrizko zulo beltz bat ikusi egin zuen orduan Lur planetan gure protagonistak iriki zuten portala eta hor atera egin zen kohete bat bezala arreba: -Anaiatxoak atean sartu naizenean estralurtarrak eta izugarriko zulo beltza ikusi egin dut. Eguerdian gure lagunak zulo beltza desegiteko modua pentsatzen ari ziren: -Badakit denboraren makina eraikiko dugu!! -Baino zertarako? - Zulo beltza desagertzeko!!- hitz egin zuten Imanolek eta Mirarik -Ez zegoen denboraren makina bat museoan? -Ba, har dezagun, kontxo!!!!!!!!!!!!!!-elkar hizketatu ziren. Hurrengo gauean museoko denboraren makina hartzera abiatu ziren. Gaueko maindirea izarrez betea zegoen eta horien artean Polaris. Denboraren makina zaharra eta hautsez betea zegoen. Inork ez zekien nola funtzionatzen zuen tresnak, Imanol eta Patxi ezik, bazirudien botoi arraro bat zegoela, makina funtzionatu ahal izateko botoia zanpatu behar zen. Galdetzen ariko zarete nola eraman zuten makina etxara, ba honela: bere lehengusua, 23 urte zituena, autoa hartu zuen baino ez zekien ze zeraman autoan. Umeak autoan sartu eta etxerantz joan ziren. Etxera ailegatu zirenean umeak etxeko garajean gorde egin zuten makina inor konturatu gabe.
Hurrengo goizean gosaldu ondoren aparatuan sartu eta Jupiterrentzeko portalak hartu zituzten. Bat-batean igerilekuan aurkitu egin ziren, zorte onez ez zegoen inor igerilekuan Jupiterrentzeko portalak hartu eta sartu egin ziren. Jupiterretik, unibertso osoa ikusi ahal zen; susko bola eta gaueko erregina ederrak zeuden. Estralurtarrak aurkitu zituzten eta hau esan zuten: -Sarere lepa deruvbi feraso le ferosi hasare, jano lede caoline nemisgfm (laguntza behar dugu zulo beltza estali ahal izateko)!!!!!!!!!! -Dereda guse de (noski lagunak) !!!!!!!!!!!-erantzun zion Patxik. Ez dakizuela nor zen Jupiterreko erregea? Laika. Tapoi erraldoi bat hartu zuen, estralurtarrak esku bakarrekoak zirenez ezin zuten tapoi erraldoia hartu. Orduan Mirari gihartsua zela, tapoia hartu eta zinbili-zanbala magia egingo balu bezala zuloa estali zen. -Uaaaaaaaa ze logurea-entzun zen- Azkenean abentura hau amets bat besterik ez da izan?? Hurrengo goizean gure hiru protagonista komunean aurkitu egin ziren eta hiruek batera ohiukatu zuten: -Ez duzue sinetsiko, amets arraro bat izan dut zulo beltzekin eta estralurtarrekin!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Jupiterrantzeko portalean !!!!!!!!!!!!