Boletin Orkoien nº 42 euskera. Septiembre 2013

Page 1

orkoien42EUSKERA:B.Orkoien nº15 17/09/13 9:05 Página 1

Orkoien

UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA

42. Z KIA . 2013 I RAILA

Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004

Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz

administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.

AURKIBIDEA

Herriko festak: jendeak gogotik hartu zuen parte Nobedadeak

Aurrekontuak

Herritar Karpeta

Entsegu-aretoaren

Orkoiengo Jaiak ekainaren 19tik 23ra egin ziren eta festa giro ederra nagusitu zen. Jaiak hasi aurretik, gainera, lau egunez ekitaldiak ere antolatu ziren, eta herritarrek oso harrera ona eman zieten.

J

aien aurreko ekitaldien artean, aipatzekoa da Orkoienek José Miguel Huarte “Patxa”-ri egindako omenaldia; gizon hura musikari lotutako hainbat alderditan nabarmendu zen. Omenaldian Nafarroako musikari onenen ordezkaritza batek parte hartu zuen

Hiru nobedade izan ziren. Lehenik eta behin, eta herritarren Europako urtea ospatze aldera, suziria Orkoiengo auzokide talde batek bota zuen, munduko kontinente guztien izenean. Bigarren nobedadea pilota jaialdia izan zen eta, azkenik, hainbat urtez egin gabe egon ondoren, udalbatza txikia izendatu zen. “Suziria arrakastatsua izan zen, haurrendako ekitaldiak izan genituen, musika ona, helduek eta txikiek erraldoiekin gozatu zuten, herri otorduak gainezka egon ziren… Eskertu nahi dut egitaraua lantzen aritutako taldeen lan ona”, azaldu du Jesús María Unzué zinegotziak. Beste gauza bat ere azpi-

marratu du; hots, 75.530 euroko aurrekontua izan bada ere, “egiazko gastua 73.645 euroko izatea lortu da, ahaleginez lortu ere, baina kantitaterik eta kalitaterik murriztu gabe”.

Gauza txar bat Unzuék, aldi berean, jaietako gauza txar bat nabarmendu du; hots, herri otorduetan, Udalaren aulki eta mahaiez gain, beste batzuk ere alokatu behar izaten dira, eta hamabost aulki eta mahai bat desagertu dira. Udalak, beraz, desagertutako aulki eta mahaiaren gastua ordaindu behar izan du. “Guztien onerako, espero dezagun berriro halakorik ez gertatzea”, gaineratu du Unzuek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.