Boletin Orkoien nº43 euskera. Noviembre 2013

Page 1

orkoien43EUSKERA:B.Orkoien nº15 18/11/13 14:34 Página 1

Orkoien

UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA

43. Z KIA . 2013 A ZAROA

Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004

Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz

administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.

AURKIBIDEA

Berdintasuna

Zinema-tailerra

Arkakuso-merkatua, bigarren eskuko merkatua Orkoienen Postuak Saramago Pasealekuan jarriko dira: produktu erabiliak, artisautza-gaiak, bildumazaletasun-gaiak, antigoaleko gauzak eta haurren arteko trukea. Orkoiengo Udalak merkatu bat ezarri nahi du igandeetan Saramago Pasealekuan, “Arkakuso” izena eman diote eta bigarren eskuko produktuak, artisautza-gai partikularrak, bildumazaletasun-gaiak, antigoaleko gauzak, material eta osagarri erabiliak, eta bigarren eskuko arropa espezializatua saldu eta erosi ahal izanen dira. Haurrek eta familiek, gainera, besteak beste kromoak eta estanpatxoak elkartrukatuko dituzte.

O Orkoien mugitzen da

rkoiengo Udalak Arkakuso-merkatua abiaraziko du igandeetan, erabiltzen ez ditugun produktuak edo bota nahi ez ditugunak merkatura eraman eta saltzeko eta, horrela, bidenabar, diru-sarrera txiki bat

lortzeko. Salgai jarriko diren gauzak merke erosi ahal izanen dira; horrek eraginda, auzokideak elkartu eta biltzeko esparru bat sortuko da, eta ziurrenera, beste herri batzuetako jendea ere etorriko da. Aurrera doa igandeko merkatua abiarazteko izapidea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baita eta, orain, alegazioak aurkezteko garaian gaude. Gero, Udalbatzak osoko bilkuran aztertu eta berariazko araudi bat onetsiko du behin betiko, merkatuaren funtzionamendua zehazteko. Behin on-ikusia emanik, Udalak epea irekiko du postuak paratzeko eskabideak aurkezte aldera. Orkoienen erroldaturiko auzokideek izanen dute lehentasuna.

Batzorde mistoa Arkakuso-merkatuan ez da zilegi izanen armarik eta gauza sinbologiadunik saltzea. Ezta elikagairik, edaririk, arropa eta oinetakorik (salbu eta

arropa espezializatua, hala nola ehiza, arrantza, kirolarropa…), animaliarik eta betaurrekorik ere; ez eta, oro har, artikulu berririk. Batzorde misto bat eratuko da, Udalak berak eta postuen esleipena hartzen duten pertsonen ordezkaritza batek osatua, igandeko merkatuak funtzionamendu ona izan dezan, ekimenaren sustatzaile eta Orkoiengo Udaleko zinegotzi Jesús Mª Unzuék azaldu duen bezala. Izapideko pauso guztiak NAOn, udalaren webean eta udaletxeko iragarki-oholean emanen dira jakitera. Orkoiengo Udaleko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Alorrak orkoiendar guztiak animatu nahi ditu igandeko merkatuan parte hartzera, merkatu berezi horrek bisitari asko erakarriko baititu eta, zalantzarik gabe, lagungarria izanen da Orkoiengo auzokideen arteko harremanak sendotzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.