orkoien45EUSKERA:B.Orkoien nº15 16/04/14 17:01 Página 1
Orkoien
UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA
45. Z KIA . 2014 A PIRILA
Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz
administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
S
U M A R I O
Ideia-lehiaketa esleitu da plaza berrurbanizatu eta pilotalekua eraikitzeko Guztira, 27 proposamen izan dira
Herritarek aukeratuko
Emplegua sustatzeko
OFS arkitekto taldeak irabazi du plaza berrurbanizatu eta pilotalekua eraikitzeko ideia-lehiaketa. Alfonso Orueta, Diego Fernández eta Jaime Suescun dira taldekide eta, laster, behin betiko proiektua eginen dute lanak gauzatzeko.
G Erraldoien bilkura
uztira, 27 proposamen aurkeztu dira eta, ezarritako klausula-orriari jarraikiz, beste horrenbeste ikuspegi eskaini dituzte etorkizuneko plazari eta ondoko pilotalekua-
ri buruz. Epaimahaiak proposamen orokorraren eta proposamen metodologikoaren hainbat alderdi baloratu ditu erabakia hartzeko, bai eta proiektua gauzatzeak zenbat diru balioko duen ere. Proiektu irabazlea OB4F8 leloarekin aurkeztu da eta, osotara, 54,68 puntu eskuratu ditu. Proposamenak udal interesei erantzuten die proiektuaren ikuspegi orokorrari dagokionez: hau da, proposamenaren kalitate arkitektonikoa eta balio teknikoa; eraikuntzaren eta lan-programaren metodologia, eta azkenik, proiektuarekiko aurrekontu kohe-
rentea. Epaimahaiak, halaber, honako proiektu hauek nabarmendu ditu: Proposamenik onenak udalerriaren beharrei erantzuteko: * Un espacio hecho para nosotros * TUR Reciclando * Gure Txokoa Aipamen berezia proposamen sortzaileentzat: * Ondula * Xistera * Ork edatu Udalak, bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkie proiektu-erakusketan beren iritzia eman zuten 164 auzokideei.