orkoien44EUSKERA:B.Orkoien nº15 20/02/14 11:37 Página 1
Orkoien
UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA
44. Z KIA .
2013 OTSAILA
Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz
administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
Orkoiengo inauteriak Handizki ospatuko dira otsailaren 28an eta martxoaren 5ean
AURKIBIDEA
Hirigunean ibiltzea
Liburutegia
Klaketa
Orkoienen dena prest dago inauteriak merezi bezala ospatzeko. Lehen hitzordua otsailaren 28an bertan izanen da, eta ospakizunak San Migel eta Auzalar Ikastetxe Publikoetako ikasleen eskutik etorriko dira. Orkoiengo ludotekak, berriz, heldu den martxoaren 5ean ospatuko ditu.
S
an Migel Ikastetxe Publikoko ikasleek 11:30 aldean ekingo diote kalez kale ibiltzeari herriko udaletxeraino. Ikasle guztiak gai baten inguruan mozorrotuta joanen dira: pintura. Zalantzarik gabe, soinean mozorrojantzi koloretsuak eta politak eramanen dituzte eta, bazterrak ederki girotzeko,
gaitak, akordeoiak eta haiek berek eskuz egindako beste soinu-tresna batzuk joko dituzte.
Ekitaldiak Auzalar ikastetxeko ikasleek ere otsailaren 28an ospatuko dituzte inauteriak. Neskato-mutikoak etxetik bertatik joanen dira mozorrotuta. Aurtengo gaia euskal inauteria izanen da. Horrela, hiru urtekoak momotxorro jantzita joanen dira; lau urtekoak, berriz, txantxo jantzita; bost urtekoak Miel Otxin jantzita. Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak joaldunak izanen dira; 2. mailakoak, berriz, inudeak eta artzainak; 3. mailakoak, kaldereroak, eta 4. mailakoak, euskal sorginak eta akerra. Goizeko 9:30 inguruan, ikasleak ikasgeletatik atera eta ikastetxeko kiroldegian elkartuko dira. Patio estaliraino
desfilea egin eta “pertsonaia” bakoitzarendako soinurik egokiena joko dute. Patioan, hainbat dantza eginen dituzte, gurasoek inguraturik. 4. mailakoek akelarre jaia eginen dute, eta eskolakide guztiak zortziko dantzan arituko dira; irakasleak barne. Gero, 11:30ean, hamaiketakoa eginen dute, eta ondoren, musika eta jolasak izanen dira guztientzat. Azkenik, Orkoiengo ludotekak Orkina ospatuko du martxoaren 5ean. Haurrak mozorroturik joanen dira karrikadantzan Saramago pasealekuraino, danborrek eta Orkoiengo Txitulari Taldeak lagundurik. Gero, Gizarte Etxera itzulitakoan, hainbat jolas egin eta haurrei askari ederra eskainiko zaie. Gurasoek, bitartean, seme-alabek egindako filma ikusiko dute.