Boletin Orkoien nº48 euskera. Enero 2015

Page 1

orkoien48EUSKERA:B.Orkoien nº15 23/1/15 14:09 Página 1

Orkoien

UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA

48. Z kiA .

2015 U rtArrilA

Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004

Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz

administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.

AURKIBIDEA

Aurrekontuak

Sarrerarik ez “Conciliación” musikalerako 500 lagun baino gehiago bildu ziren, “Conciliación” musikalean parte hartutako herritarrak ikusi eta txalotzeko. Ikuskizunean adin guztietako 60 auzokide inguru aritu ziren urtarrilaren 17an, bi saiotan aritu ere, Angel Saguesek zuzendurik.

Gazteria

ateragarritasunaren aldeko Toki Itunak antolaturik, herriko elkarte guztiek bat egin zuten ekimenarekin hasieratik beretik, eta guztiak agertu ziren

B Eguberri

joan den irailean egindako lehen bilera hartara. Antolatzaileek guztiei beren esker ona helarazi nahi diete. Behar hainbateko denborarik eta lekurik ez da izan elkarte guztiei tokia uzteko. Zalantzarik gabe, ikuskizunak bete-betean asmatu zuen alde guztietatik begira: gidoia, inplikazioa, garapena… Gainera, bildutako iritzien arabera, publikoa pozez txoratzen atera zen. “Zirraragarria eta aberasgarria izan zen Orkoiengo hainbeste jende lanean poz-pozik ikustea, eta zoragarria izan zen adin eta pertsona ezberdinak elkarrekin lanean ikustea bateragarritasunaren al-

deko mezu bat zabaltzeko. Esperientzia polita eta ona izan zen, eta harrigarria herritarrek ekitaldiari emandako erantzuna”, esan digu Yolanda Larumbe ikusleak. Beatriz Díaz de Arizaleta lana ikustera ere joan zen eta hauxe esan digu: “zorionak eman nahi ditugu, elkarrekin aritzeko gauza izan baitira gai beraren alde hainbat belaunaldi eta jende.“ “Jendea zoriondu nahi dut ikuskizun honengatik; berdintasunezko egoera argia nabarmentzen du eta bere ondorio guztiak jasotzen ditu; oso onuragarria iruditzen zait”, esan zuen beste ikusle batek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.