orkoien58EUSKERA.qxp_B.Orkoien nº15 12/9/17 13:40 Página 1
Orkoien
UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA
58. Z KIA . 2017 U RRIA
Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz
eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
administracion@orkoien.com
AURKIBIDEA
Xavier Mina
Gazteria
Ludoteka
Orkoiengo Udalaren 25. urtemugaren ospakizuna Nafarroako Aldizkari Ofizialean 1992ko irailaren 2an argitaratu zen Orkoien Oltza Zendeako udalerritik atera zela. Gero, 1992ko azaroaren 20an, Udalaren osoko bilkurak erabaki hura behin betiko onetsi zuen.
G
arai hartan, toki entitatea osatzen zuten guztien artean, Orkoien herririk handien, jendeztatuen
eta industrializatuena zen, Iruñetik hurbileneko herria izateagatik, ziurrenera. Horregatik, herriak Zendeatik ateratzeko erabakia hartu zuen. Hala ere, urte hauetan guztietan, zerbitzu batzuk elkarrekin eman dira, hala nola euskara, gizarte zerbitzuak, osasuna, etab. Bi udalek, gainera, ekitaldi batzuk batera antolatzen dituzte. Urtemuga hau dela eta, ekaineko jaien suzirian ospakizun txiki bat egin zen; horrela, ekitaldirik garrantzitsuena herriko banderaren aurkezpena izan zen.
Bandera eta armarria aurten ofizialdu dira. Bandera 1998an sortu zen, Udalak lehiaketa bat antolatu baitzuen, eta irabazleak hauek izan ziren: Marian Fernandez, Txema Lestón eta Jose Osete. Garai hartan, oihalezkoa egin bazen ere, ofizialdu gabe zegoen. Armarria, berriz, Artiedako jaunaren armarritik heldu da, familia hori herriaren sorrerari lotuta baitago, baina erabiltzen zen irudia ez zen jatorrizkoa. Horregatik, aldaketa txiki batzuk egin dira.