Orkoien
UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA
59. Z KIA .
2017 AZAROA
Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala
Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz
eta adierazi: “Udal Aldizkarirako�; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
administracion@orkoien.com
AURKIBIDEA
Zerbitzu Juridikoa
Ikastetxeak
Hadi dira bilerak gazteekin Urriaren 9an eta 10ean, lehen saioak egin dira herriko gazteekin, Udala diagnosi bat egiten ari baita gazte jendeak zer premia dituen jakiteko. Zer lan eginen diren azaltzeaz gain, eztabaida talde bat sortuko dela iragarri zen.
B Ludoteka
ere garaian jakinarazi zen bezala, Orkoiengo Udaleko Gazte alorra diagnosi bat hasi da lantzen, gure herriko gazteek zer premia eta zer kezka dituzten
jakiteko, eta horrela, gazte arloan zer lerrotan lan egin zehazteko. Pauma enpresa ari da diagnosia egiten, aditua baita gazteekiko lanean, bai eta gazteendako aisian eta denbora librean ere. Talde eragilean hiru gazte daude Orkoiengo gazteriaren ordezkari gisa, eta haiekin batera, alkatea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko hezitzailea, eta enpresa horretako profesionalak. Urriaren 9an, lehen saioa egin zen, ekimena aurkezteko eta diagnosia talde eragilearekin nola egin behar den azaltzeko. Hilaren 10ean, berriz, ezta-
baida taldearen saioa egin zen, 14tik 20 urtera bitarteko gazte guztiendako irekita, eta partaidetza handixkoa izan zuen. Bestelako saioak ere egin dira bai talde eragilearekin, bai beste eztabaida talde batekin, 20tik 30 urtera bitarteko gazteentzat. Bestalde, maila teknikoan, bilera bat egin da herriko eragileekin: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Osasun Etxea, kultur teknikaria, Guraso Elkarteak, bestelako elkarteak, etab. Bestalde, Orkoiengo gazte guztiei galdetegi bat igorriko zaie posta arruntaz eta sare sozialen bidez.