Orkoien U D A L
I N F O R M A Z I O A R I
B U R U Z K O
A L D I Z K A R I A .
B I H I L E K O A
60. Z ki a .
2018 U rtarri la
Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz
administracion@orkoien.com
eta adierazi: “Udal Aldizkarirako�; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
Aurkibidea
Web berria
Orkoiengo Udala Musika Eskolako titular berria da Joan den abenduaren 22an, Musika Eskolaren titularitatea lagatzeko hitzarmena sinatu zen Ororbian, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalen artean.
H A25
Gabonak
itzarmenaren bidez, Musika Eskolaren titularitatea Orkoiengo Udalaren eskuetara pasatu da. Hitzarmen berriak 2 ikasturtez iraunen du: 20172018 eta 2018-2019. Urte horietan, hainbat baldintza beteko dira, hala nola egungo prestakuntza-eskaintza, antolaketa eta pedagogia-proiektua mantentzea, bai eta tasak eta izena emateko prezioak ere. Aldaketaren bidez, Orkoiengo Udalak bere hezkuntza-zerbitzua
hobetu nahi du auzokide guztientzat.
Lagapenaren arrazoiak Orkoiengo Udalak hainbat arrazoi argudiatu ditu Oltza Zendearekin egina zegoen hitzarmena salatzeko eta Musika Eskolaren titularitatea bere gain hartzeko. 2002ko hitzarmenak ez zuen jasotzen aldeen eskubiderik, ezta betebeharrik ere. Aurrekontua eta finantzaketa Patronatuak ezarri zituen, hau da, Musika Eskola kudeatzen zuen erakundeak, Orkoienen kaltetan. Patronatuak, halaber, eredu pedagogikoa ezarri zuen. Horrez gain, kontuan hartu behar da Musika Eskolako ikasleen % 70 Orkoiengoak direla. Beraz, hori guztia ikusita, ez zen zentzuzkoa
Patronatuaren mendean egotea. Orkoiengo Udalaren iritziz, ona da Musika Eskolaren kudeaketaz Udala soilik arduratzea. Kudeaketa hori, izan ere, lagungarria izanen da baliabide ekonomikoak ahalik eta hobekien erabiltzeko, eta hezkuntza ahalik eta gehien modernizatzeko.
Hurrengo urratsak Datozen hilabeteotan, Orkoiengo Udalak eskolako irakasle guztien subrogazioan lan eginen du. 2018an, lekualdatze administratiboa eginen da, bai eta materialarena ere. Orkoiengo Udalak hainbat helburu izanen ditu datozen urteotarako; horietako bat, eredu pedagogikoa modernizatzea, hain zuzen.