Orkoien
U D A L
I N F O R M A Z I O A R I
B U R U Z K O
A L D I Z K A R I A .
B I H I L E K O A
69. Z kia . 2020 A pirila
Argitaratzailea
Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/g 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 L.G..: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz
administracion@orkoien.com
eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
a u r k i b i d e a
COVID-19
Auzokideak
Kanpaldiak
“ Jarri nire egoeran, ez nire lekuan” Joan den apirilaren 12an, Orkoiengo Udalak “Jarri nire egoeran, ez nire lekuan” kanpaina aurkeztu zuen, “Okupas motorizados” elkarteak abiarazia eta hainbat udalek bultzatua, desgaitasuna duten pertsonendako erreserbatzen diren aparkalekuetan ibilgailua uzteko debekua errespetatzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko.
P
aola Aisa zinegotziak, Carlos Arróniz alkateak eta Juan Larreta “Okupas motorizados” taldearen ordezkariak kanpaina aurkeztu zuten. Ekimena Zizur Nagusian eta Atarrabian ere egiten ari da. Orkoienen, 25 seinale paratuko dira mugikortasun urrituko pertsonendako gordeak dauden beste horrenbeste aparkalekutan, gainerako gidariak ohartu daitezen zeinen
garrantzitsua den aparkaleku horiek errespetatu eta libre uztea. Herri honetan, beste aunitzetan bezalaxe, ohikoa izaten da aparkatzeko leku horietan bestelako ibilgailuak aurkitzea, hau da, gidariak desgaitasunen bat duela adierazten duen txartelik gabeko ibilgailuek okupatua egotea. Udalak, halaber, dei egin die herritarrei argazki bat egitera, gisa horretako egoeraren bat ikusten badute. Onena da argazkia sare sozialetako #okupasmotorizados kontuetara igortzea eta Foruzaingoan salaketa egitea. 2018an eta 2019an, poliziak 25 isun jarri zituen Orkoienen, arrazoi hori dela medio, eta gehien begiratzen duten arauhausteetako bat da.
Okupa motorizatuak Juan Larreta “Okupas motorizados” mugimenduaren bul-tzatzailea da. Ekimena 2018an sortu zen, pertsona desgaituen aparkalekuak errespetatzen ez dituzten ibilgailuen aurkako salaketaargazkiak sare sozialetan ar-
gitaratzeko asmoz. Orduz geroztik, 270 lagun baino gehiago ari zaizkie lankidetzan, hau da, arau-hauste horien argazkiak bidaltzen dituzte eta, horri esker, jendea kontzientzia hartzen hasi da. Lehen urtean, #okupasmotorizados traolaren bidez, 2.500 argazki baino gehiago argitaratu dira. Iruñeko Udaltzaingoak eta Foruzaingoak, gainera, dei egin dute beraiengana jotzeko, inork era horretako arau-hausteren bat ikusten badu. Hori dela eta, salaketa kopuruak % 20 egin du gora, aurreko urtearen aldean. Juan Larretak esan digunez, “hasteko, aparkaleku horiek legez kontra erabiltzen zirela salatu genuen, hau da, jendeak autoa bertan uzten zuela aparkalekuak erabiltzeko eskubidea ematen dizun txartelik izan gabe. Baina, hilabeteen joan-etorrian, ohartu ginen hori bezain larria edo larriagoa dela txartelak behar ez bezala erabiltzea”. Urrian, Larreta Herritar Bikaintasun Sarirako hautagaia izan zen.