Periódico Univeristario / Unibertsitateko Aldizkaria-392. Zkia.-2021ko maiatza

Page 1

392. zkia.

Doakoa

2021ko maiatza

Laguntzen du

Espezializazioaren garrantzia Ikasturteko azken txanpan gaudela eta ikasle askok bere titulua lortzear daudela, une egokia da hurrengo ikasturtean zer egingo dugun pentsatzen hasteko. Lana bilatzen hasi ala ikasten jarraitu? Hori da ikasle gehienek buruan izan ohi duten zalantza nagusienetako bat. Mota eta gai ugaritako master eta graduondokoak daude. Hurrengo orrialdeetan egun ospetsuenak direnak ikusiko

guzue. Halaber, urtetik urtera enpresetatik eratortzen diren lan-eskaintzek baldintzen artean ikasketa espezializatuak izateko beharra jasota dagoela ikusi ahal izango duzue. Arreta eskini iezaiozue, beraz, master eta graduondokoen inguruan eskaintzen dizuegun atalari eta, bide batez, ikasketak amaitu eta gero zer egin nahi duzuen erabakitzen has zaitezkete.

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . .14 Graduondokoak . . . . .22 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . .29 Unigazte . . . . . . . . . . . . .31


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BY EWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

03

UPV/EHUko Uda Ikastaroak abian UPV/EHUko Uda Ikastaroek 40 urte beteko dituzte aurten, etorkizunari buruzko gogoeta egitera gonbidatuz Unibertsitateko Aldizkaria

BBVA Fundazioaren Bilboko egoitzan, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektore eta Uda Ikastaroen presidenteak, BBVA Fundazioaren zuzendariak eta Itziar Alkorta Uda ikastaroen zuzendari akademikoak Uda Ikastaroen 40. edizioa aurkeztu zuten joan den apirilaren 14an. 'Berrikas dezagun' da aurtengo ikastaroetako goiburua. Edizio honetan, berriro ere, UPV/EHUko Uda Ikastaroek bi modalitate izango dituzte: presentziala eta zuzeneko on-line. Bigarren modalitate horrek oso ondo funtzionatu zuen 2020an eta geografikoki urrun zeuden ikasleengana heltzeko aukera eman zuen. Oztopoak gainditu ziren eta, ondorioz, bost kontinenteetara iristen dira Uda Ikastaroak orain. Aurtengo edizioaren eskaintza zazpi erronketan oinarritzen da: ❚ Hezkuntza, gizartea garatzeko faktore gisa. Zer eta nola irakatsi. Ikasten ikastea eta irakasten ikastea. Esperientzia onenetatik ikasiz, eta arreta haurrengan ipiniz, haiek baitira gizarte bidezkoago, jasangarriago eta,beraz,aberatsago bat eraiki behar dutenak. Desberdintasunean oinarritutako gizarte bat gizarte jasangarria ez dela ikastea. “Eskolaren erronka digitalak” bezalako ikastaroek aukera emango dute gogoeta egiteko etorkizuneko eskolaren gaitasun digitalei buruz. ❚ Zahartzea. Gizarte zahartu batean bizi gara, eta gero eta zaharragoa izango da. Hori lorpentzat ere har daiteke. Dena dela, nola bizi nahi dugu gure zahartzaroa? Zer zaintza eredu nahi dugu? Nola birpentsatu gure bizilekuak, hirian nahiz landa eremuan, sozial-

ki jasangarria izango den bizikidetza lortzeko? Lehen mailako profesionalak eta akademikoak arduratuko dira ikastaro hauek eta beste batzuk (hala nola Belaunaldien Arteko Itunari buruzkoa) zuzentzeaz.

Apirilaren 14an zabaldu zen UPV/EHUko Uda Ikastaroen 40. edizioaren matrikula egiteko epea. Ikus proposamen guztiak ikastaroen webgunean Uda Ikastaroen 40. edizioaren aurkezpena.

Ingurumen, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna. Behartuta gaude goitik behera birplanteatzera gure bizi estiloak, ingurumena babesteko. Ohitura zaharrak berreskuratzea eta teknologia berrien bidez eguneratzea.Jasangarritasun ekonomikoa, ezin delako ate bat itxi beste bat ireki gabe, eta gizarte jasangarritasuna, gure kulturak ere birpentsatu behar ditugulako. Gai horiek eta beste batzuk aztertuko dira BC3 zentroak “Green Deal: inflexio puntua krisi klimatikoaren aurrean?” izenburupean emango duen uda ikastaroan. UPV/EHUko Uda Ikastaroek sustatutako Donostia Sustainability Forum plataformatik, hainbat proposamen mahaigaineratuko dira uda honetan (laster azalduko dira haien edukiak). ❚ Pandemia. COVID-19ak ezustean harrapatu gintuen eta batbatean dena irauli zuen. Gure zaurgarritasunaz ohartu ginen,

gure buztinezko oinarriez eta akats handiez. Ezkutuan zeuden errealitateak azaleratu ziren, eta dar-dar batean jarri zituzten gure aurrerabidearen zutabeak, gure osasun sistema eta gure balio moralen eskala. Ikasi egin behar dugu, begirada norabide egokian jartzen berrikasi. Berrikasi, adibidez, osasun publikoa pertsona guztiak barne hartzen dituen kontzeptua dela. Beste proposamen batzuen artean, Gipuzkoako Erizainen Elkargoak eta UPV/EHUk funtsezko ikuspegiak azalduko dituzte bizi izan dugun errealitatearen alderdi etikoei buruz. ❚ Gobernantza. Pandemiak agerian utzi ditu gure egitura politikoaren arrakalak, herritarren agintariekiko urruntasuna, haien konfiantzarik eza, arau juridikoen hutsuneak eta zaharkitzea, Europaren eta Espainiako estatuaren erronka direnak. Behin

eta berriz aldarrikatu den “kogobernantza” protagonistetako bat izango da edizio honetan. ❚ Generoa. Urte gehiegi igaro dira mugimendu sufragista eta feminista jaio zenetik. Lema asko aldarrikatu dira, baina beharbada arazoa da dagoeneko eslogan bihurtu direla. Kontua da helburu horietan sakontzea, kamiseta baterako eslogan huts izan ez daitezen, errealitate bihurtuko diren proposamenak baizik. Emakunderen proposamenak arreta ipiniko du zaintza erdigunean jarriko duen gizarte bat eraikitzeko egin behar diren urratsetan. ❚ Euskal kultura. Duela gutxi berpiztu egin da euskaldunon antzinatasunari buruzko polemika. Polemika horren oihartzuna bildu nahi duen ikastaro bat izango da: euskara Antzinaroan. Gainera, Mintzolaren eta beste euskal sortzaile batzuen esperientziei ere erreparatuko zaie.

Berrikasteko prozesu honetan, badakigu ZUK eta NIK pentsaera desberdinak ditugula eta ZU eta NI, solasaldi lasai batean, ondorio desberdinetara iritsiko garela. Partekatu egingo dugula eta, beraz, ikasi egingo dugula. Motor txiki horrek bultatzen du Topaguneak mantentzera. Edizio honetan, 6 izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuaren eskutik antolatuko diren topaguneak, metodologia parte hartzaile horiek sustraitzeko gure buruko baratzeetan. Uda Ikastaroen 40. urteurrenean, jasotzen dutenagatik erantzun nahi dute, eta Iparragirreren mezua bete, “Eman ta zabal zazu”, Chillidak horren maisuki jaso zuena UPV/EHUren logoan, Uda Ikastaroena ere badena. Informazio gehiago: www.uik.eus


04

2021maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Sariak MUko gradu-amaierako proiektuentzat Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektu onenak saritu dituzte Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman zizkieten apirilaren 26an, MONDRAGON-ek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu ziren. Lehen sariaren irabazlea Markel Azkue Etxeandia izan zen, IKERLANentzat egindako “LI-IOI BATERIEN DEGRADAZIO-EREDUEN GARAPENA, TRANSFERENTZIA BIDEZKO IKASKUNTZA-METODOEN BIDEZ” lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso zuen. Bigarren sariaren irabazlea Garazi Eizmendi Iribar izan zen, Danobatentzat egindako proiektu honengatik: “ESKAINTZA ARLOKO KOSTU SISTEMA BATEN OPTIMIZAZIOA ETA ESKAEREN KONPLITZEA BERMA-TZEN DUTEN DINAMIKEN EZARPENA”. Kasu honetan, 500 euroko saria jaso zuen.

Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia zuten, eta haietako bakoitzean erabilitako euskara-maila hartu du kontuan epaimahaiak, irabazleak aukeratzeko Sariok duela hamar urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. MONDRAGON Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitateko kideez osatua, sariak abian jartzeko. Hala, fakultate bakoitzeko bi ordezkarik eta Korporazioko batek osatutako epaimahaiak Korpo-

razioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte. Guztira 785 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 291 euskaraz egin dira, alegia, % 37,1. MONDRAGONeko kooperatibetan 171 proiektu landu dira, horietatik 54 euskaraz. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak. Epaimahaia osatzen zuten fakultate bakoitzeko kideak hauek izan ziren: Eneko Bidegain eta Karmele Perez (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Rafael Altuna eta Miriam Leibar (Enpresgintza Fakultatea), Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta Ander Etxeberria (MONDRAGON Korporazioa). Proiektuak sakon aztertu ondoren, epaimahaikideak ados jarri ziren puntuazioa eman eta saridunak aukeratzeko orduan. Saridunak ❚

LEHEN SARIA: Markel Azkue Etxeandia (Goi Eskola Politeknikoa). ❚ Proiektuaren izena: LI-IOI baterien degradazio-ereduen garapena, transferentzia bidezko ikaskuntza metodoen bidez. ❚ Laburpena: Li-ioi bateriak garestiak dira eta degradatu egiten dira; hori dela eta, degradazio-eredu bat sortu beharra dago, bateriek xede-aplikazioan zer portaera izango duten eta zenbat iraungo duten simulatzeko. Ereduok sortzeko, bateriak hainbat baldintzatan probatu behar dira laborategian. Probok garestiak dira eta denbora luze hartzen dute; hortaz, laborategiko proba gutxiago egin behar izateko metodo bat bilatu beharra dago. Horretarako, lan honetan, adimen artifi-

Argazkian, sarituak eta epaimahaikideak.

zialeko algoritmoak erabiltzea proposatzen da; horien helburua da, bada, baterien degradazioa iragartzea. Behar den entsegu kopurua murrizteko transferentzia bidezko ikaskuntza-teknika erabiltzea proposatzen da. Horren bidez, sare neuronal batek jatorri-ataza batean ikasitakoa erabil dezake xede-atazako helburuak hobetzeko. Horretarako, bi Li-ioi kimikaren datu multzoak erabili dira: NMC eta LFP. Lehenengoa sare neuronala jatorri-atazan entrenatzeko erabili da. Ondoren, sare neuronal hori erabili ahal izan da, transferentzia bidezko ikaskuntza aplikatuta, bigarren Li-ioi bigarren kimikaren degradazioa iragartzeko, bigarren datu multzoko datu gutxi batzuk baliatuta. Hartara, nabarmen txikitu da LFP baterietarako degradazio-eredua garatzeko kostua. Proposatutako metodoa Li-ioi baterietarako degradazio-eredu unibertsalak garatzeko lehen urratsa da, hautatutako kimika gorabehera. Beraz, memoria honetan aurkeztutako ikerketa-lanak interes teknologikoa ez ezik, inte-

res ekonomikoa ere badu, eta energia-biltegiratzearen mendeko industria-esfera osoaren egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuten die. ❚ BIGARREN SARIA: Garazi Eizmendi Iribar (Goi Eskola Politeknikoa). ❚ Proiektuaren izena: Eskaintza arloko kostu sistema baten optimizazioa eta eskaeren konplitzea bermatzen duten dinamiken ezarpena.

Antolatzaileek 1.500 euroko saria eman zioten proiekturik onenari eta 500 eurokoa bigarrenari ❚

Laburpena: Proiektu honi esker, bi arazo nagusi ebatzi dira; alde batetik, kostu mailan lan egiteko kultura ezberdinak desagertu dira, eta bestalde, proiektuen kudeaketan, proiektu taldearen inplikazio eskasiari eta proiektuen inguruan haiek duten informazio faltari konponbidea bilatu zaio. Dokumentu honetan arazo ho-

rien irtenbidea lortzeko eman diren pausoak agertzen dira. Lehenik eta behin, dibisioan indarrean dauden eskaintzak egiteko kostu sistema eta bertan erabiltzen diren hainbat erreminta ezagutu eta aztertu dira. Beste negozio unitate baten eta negozio honen kostu sistemen arteko ezberdintasunak identifikatu dira, eta makina mota baten dokumentuak negozio honetako kostu sistemara egokitu dira. Horrez gain, DANOBAT mailan ezarritako kodifikazio jarraibideak aplikatu dira negozioko hainbat dokumentutan. Bestalde, dibisioaren gaur egungo eta etorkizuneko eskaerek, irismen, kostu eta epean ezarritako helburuak betetzea bermatzen duten bi dinamika ezarri dira; proiektuen plangintzaren jarraipena egiteko dinamika eta kostuen jarraipena egiteko dinamika. Horretarako, aurrez eskarien konplitzea bermatzeko prozedura sortu da eta dinamika horietan erabiltzeko erreminta egokienak aukeratu dira. Dinamikak martxan jarri ondoren, haien etengabeko hobekuntza gauzatu da, sortutako arazoak ebatziz eta behar berriak asetuz.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

"DeustoKom News", deustutarrentzat "DeustoKom News" jaio da, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko ikasleen aldizkari digitala

Martxoaren 25ean, ostegunean, plazaratu zen “DeustoKom News" aldizkari digitala, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko ikasleen proiektu berria, Komunikazioko esparruan ikasleek sortzen dituzten edukiak eta lanak ezagutzera emateko. Webgune berriak hainbat atal izango ditu: argitalpenak, multimedia edukiak, elkarrizketak, atzerrian ikasten duten ikasleen testigantzak, berriak, irakasleen ikerketa eta transferentziako ekitaldiak, jardunaldiak, profesional adituek geletara egin dituzten bisitaldiak, etab.; azken batean, ikasleek ikasleentzat sortutako espazioa izango da, komunikazioaren esparruan, gelan eta gelatik kanpo ikasitakoa begien bistan jartzeko balioko duena 2008an sortu zen “Infocom”, Komunikazioko Gradua ezagutzera emateko espazioa. Pixkanaka bi-

lakatu egin zen proiektua eta, hausnarketa prozesu baten ondoren, proiektu berri honen sorrera ekarri du, ikasleek beren ahalegina, denbora, eta ilusioa erakusten duten proiektua.

Webgune berriak hainbat atal izango ditu: argitalpenak, multimedia edukiak, elkarrizketak, atzerrian ikasten duten ikasleen testigantzak, berriak, etab. Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Gradua Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologiak titulu propioarekin batera ikas daiteke edo gradu bikoitza egin daiteke Zuzenbideare-

kin batera. Komunikazioko profesionalak prestatu nahi ditu, inguru desberdinetara egokitzeko eta euskarri askotan komunikatzeko gai izango direnak. Juan Pagola, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Saileko zuzendariak dioen bezala, “Benetako iraultza bizi dugu gure gizarteetan eta komunikazioa aldaketa horren ardatz nagusi da. Horregatik, gaur egun profesional trebeak behar dira errealitatea interpretatzeko, mezuak sortzeko, sareak sustatzeko, prozesuak kudeatzeko eta iritzi publikora eraginkortasunez heltzeko". Zalantzarik gabe, plataforma berri horrek balioko die ikasleei ikasitakoa praktikan jartzeko, profesional trebe bihurtu aurretik, komunikazioa bere osoan eta konplexutasunean praktikan jartzeko gai izan aurretik. Informazio gehiago: www.deustokom.news

05

Deustu, Estatuko Top10ean Deustu Estatuko 10 unibertsitate onenen taldean dago CyD rankingaren arabera

Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

2021maiatza

Deustuko Unibertsitatea Espainiako 10 unibertsitate onenen artean dago, Ezagutza eta Garapena Fundazioaren ranking baten arabera. CyD rankinga Espainiako unibertsitateen ranking handiena da eta 77 unibertsitate, 27 ezagutza-eremu eta 2.998 titulaziotari loturiko emaitzak eskaintzen ditu. 2021eko edizio honetan, Deustuk errendimendu handiko 21 adierazle lortu ditu guztira; 2014ko lehen edizioan 11 izan ziren. Gure unibertsitateak emaitzarik onenak ditu irakaskuntza/ikaskuntza dimentsioetan -errendimendu handiko 9 adierazletik 7 lortu ditu, nazioarteko orientazioan -errendimendu handiko 7 adierazletik 5 lortu ditu- eta lurraldeko garapenari egindako ekarpenean. Gizarte Lanean, EAEko lehena da CyD rankingaren zortzigarren edizio honetan, Unibertsitateak Psikologia eta Gizarte Laneko arloetan parte hartu du, eta bikain-

tasun-adierazleen kopurua hobetu du bi kasuetan. Izan ere, Gizarte Laneko ikasketetan, Deustu Estatuko 4 onenen artean dago, eta arlo horretako lehen euskal unibertsitatea da.

2021eko edizio honetan, Deustuk errendimendu handiko 21 adierazle lortu ditu, guztira Emaitza horiek, José María Guibert errektorearen hitzetan, Deustuko unibertsitate proiektuari eta haren prestakuntza ereduari emandako bultzada berresten dute, arlo guztietan bikaintasunarekin konprometituta baitago, ikasleen irakaskuntza, ikerketa eta ikaskuntza barne. "Zalantzarik gabe, saria unibertsitate komunitate osoaren lanari eta konpromisoari emandakoa da, batez ere egungo egoera zail eta konplexuan".


06

2021maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NU, bere datuak NUPeko ikasleen gogobetetzea, handia hobetzen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek jasotako irakaskuntzari dagokionez agertu duten gogobetetze mailak gora egin du ikasturte honetan, eta 4tik 3,34 puntukoa da

NUPeko ikasleak ingeniaritzako klase batean.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko ikasleek 4tik 3,34 punturekin baloratu dute ikasturte honetako udazkeneko seihilekoan jaso duten irakaskuntzari loturiko gogobetetze-maila orokorra, unibertsitateak azarotik abendura bitartean egin zuen azken inkestaren emaitzaren arabera. Bai 2019-2020 ikasturtean -COVID-19a agertu zenean-, bai 2020-2021 ikasturtean ere, puntuazioek gora egin dute kontsultatutako gai guztietan. Irakasleen gogobetetasunari buruzko inkesta sei hilean behin egiten da, eta erakunde akademikoan ematen den irakaskuntzaren kalitateari buruzko informazioa lortzea du helburu. Ikasleek emandako datuak konfidentzialak dira. Irakasle bakoitzak emandako irakaskuntzari buruzko galderak egiten zaizkie ikasleei, planifikazioari, eskolen garapenari eta emaitzei buruzkoak, eta gogobetetze orokorrari buruzko iritzia ere eskatzen zaie. Hori guztia osatzeko, gogobetetze orokorrari buruzko galdera bat eta iruzkinetarako atal ireki bat daude.

Azkeneko inkesta honetan, ikasleek batez beste 3,49 puntu eman dizkiote irakaskuntza-plangintzari, 3,43 puntu irakaskuntzaren garapenari, eta 3,44 puntu emaitzei, betiere 4 izanik balio handiena. Eskola eta fakultate bakoitzeko ikasleen balorazioei erreparatuta, erantzun-tasarik handiena (% 28,27) Osasun Zientzien Fakultatean lortu da. Irakaskuntzarekiko gogobetetzemaila, oro har, 3,45 puntukoa da 4tik, eta inkestako gainerako atalak 3,5etik gora baloratu dituzte. Osasun Zientzietako ikasleek (3,57 puntu), Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatekoek (3,53) eta Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Industria Eskola Teknikokoek -NIBGMET(3,53) eman dituzte irakaskuntzaplangintzako baloraziorik handienak. Ondoren, Zientzia Juridikoen Fakultatea (3,49) eta Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa (IITIGMET) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea daude. Horien ikasleek balorazio bera ematen diete: 3,42 puntu 4tik. Irakaskuntzaren garapenari dagokionez, puntuazio onena Osasun

Zientzietako (3,50) eta NIBGMETeko ikasleek eman dute (3,49). Atzetik datoz Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (3,46), Zientzia Juridikoen Fakultatea (3,43), Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa (IITIGMET) (3,38) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (3,31). Emandako irakaskuntzaren emaitzei dagokienez, Osasun Zientzietako ikasleek 3,45 puntu eman dizkiote; NIBGMETekoek eta Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatekoek 3,38 puntu; Zientzia Juridikoen Fakultatekoek 3,34 puntu; IITIGMETekoek 3,28 puntu; eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoek 3,18 puntu. Etengabeko hobekuntza Inkesta anonimo eta konfidentzial horiek sei hilean behin egiten dira 2008-2009 ikasturteaz geroztik, eta unibertsitateko Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren parte dira (KBBS). 2016-2017 ikasturtetik aurrerako emaitzak alderatuz gero, datu guztiak hobetu egiten dira pixkanaka, ikasturte batetik bestera. Hala, irakaskuntza-plangintzan, balorazioa 3,28tik 3,49ra igaro da; irakaskuntzaren garapenean, 3,25etik 3,43ra; irakaskuntzaren emaitzetan, 3,23tik 3,44ra; eta gogobetetze orokorrean, 3,16tik 3,34ra. Inkesta horien emaitzak kontuan hartzen dira NUPeko irakasle eta ikertzaileen jarduera ebaluatzeko prozesuan. Irakasleek seihileko aktak itxi ondoren ezagutzen dituzte iritzi-azterketaren emaitzak, ebaluazio prozesua amaitutakoan. Unibertsitateak, halaber, irakasle bakoitzaren emaitzak eta sail eta titulazio bakoitzak orokorrean lortutakoak konparatzen ditu.

Nafarroako Unibertsitateak bere emaitzak hobetu ditu, aurreko urtearekin alderatuta

Unibertsitateko Aldizkaria

2019-20 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitateak bere jarduera ekonomikoa handitu zuen eta 500 milioi euroko langa gainditu zuen, aurreko urtean baino 1,3 milioi gehiago. Horrez gain, bere plantilla finkatu zuen, 6.173 profesionaletara iritsi arte, eta horietatik 4.276 Iruñean lan egiten dute. Horrela adierazten dute 2019-20 ikasturteko finantzatxostenean argitaratutako datuek, Iruñean, Donostian, Madrilen eta Bartzelonan kokatutako lau campusetako jarduera laburbidu dutenak; bai eta IESEren nazioarteko egoitzaren datuak ere. Covid-19tik eratorritako mugak gorabehera, Klinikak bere dirusarrerak handitu zituen, Madrilgo egoitzan osasun-jarduerak izan ere areagotzeari esker. Bere bigarren ikasturtean osoko hazkunde prozesuan dagoen zentroa da. Ikasle kopurua eta gradu, master eta doktoregoko ikasketetarako sarrera ere handitu egin zen. Halere, pandemiaren etorrerak eragin negatiboa izan zuen udako ikastaroetan, enpresetara bideratutako programetan, hizkuntzen irakaskuntzan eta Iruñeko Klinikaren jardueran, Covida-

rekin loturarik ez zuen jarduera guztia hiru hilabetez eten behar izan baitzuen. Ustiapen gastuak 511,6 milioi eurora iritsi ziren, aurreko urtean baino 3,4 milioi gutxiago. Pertsonal kopuruari bideratutakoa 292,7 milioi eurora iritsi zen, 5,6 milioi gehiago. Langileei eskerrak Emaitza orokorrak aurreko urtekoaren aldean hobekuntza suposatzen du, nahiz eta oraindik negatiboa izan, -11,9 milioi eurokoa, iazko -16,2ren aldean. Álvaro Balibrea gerenteak adierazi du “iaz emaitza positiboa lortu zela, baina jakina denez, Covid 19-k aparteko gastu batzuk behartu ditu. Egoera gorabehera, aipagarria da gure diru sarrerak hazi egin direla. Jokabide on horri esker, taldea mantendu ahal izan dugu”. Balibreak ere eskertu du azken urtean langileek egindako ahalegina: "Oso eskertuta gaude gure profesionalen ahaleginari, osasunaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren alde egindako apustuak aurrekaririk gabeko osasun krisiaren eragina arintzea lortu baitu, oraindik ezusteko moduko ondorioak izango dituena”.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

07


08

2021maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

MU, kalitateko Ikasteko gelak gizarte-inbertsioaren alde UPV/EHUn ONCE fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Madrilgo Carlos III.a unibertsitateak amaiera eman diote kalitateko gizarte-inbertsioa sustatzeko programari

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu eskura, azterketa-aldirako Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

Joan den martxoaren 23an eman zioten amaiera 'Promoviendo la Inversión Social de Calidad en España - PISCE' (Espainian kalitateko gizarte-inbertsioa sustatzen) programari haren sustatzaileek: ONCE fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta UC3Mko Gregorio Peces-Barba Giza Eskubideen Institutuak, hain zuzen ere. Europako Batzordearen Erasmus+ programako 'Gizarte-arreta eta -laguntzako inbertsio inklusiborako aliantza' europar proiektuaren barruan kokatzen da ikastaroa. Ondoko helburuak zituen: gizarteeragina duen inbertsioaren inguruko prestakuntza eskaintzea eta eragile publiko, pribatu eta gizarte-erakundeen arteko esperientzia-trukea sustatzea. Hiru sektoreetako 37 profesionalek hartu zuten parte ikastaroan. Bi hilabeteotan, prestakuntza-prozesu berritzaile baten bidez, bertako eta Europako kasu praktikoak ezagutu zituzten, bideo- eta podcast-formatuko eLearning-eko edukien bidez. Horrez gain, topaketa birtualetan parte hartu eta gogoeta egin zuten. Europar Batasunaren arabera, datorren hamarkadan Europak urtean 150.000 milioi euro inguruko "inbertsio-gapa" izango du gizarte-azpiegituran. Bestalde, baliabide osagarrien premia larria dago, proiektu eta ekimenen kalitatea eta berrikuntza areagotzeko. Hori horrela, elkarren arteko lankidetza bermatzeko nahikoa trebetasun eta konfiantza duten eragileen belaunaldi berri bat ere sortu behar da. Hala, iturri publikoen eta pribatuen bidezko gizarte-eragineko finantzaketak aukera emango du sektore sozialaren beharrei erantzuteko, inor atzean utzi gabe, 2030 Agendak dioen moduan.

Honako hauek izan ziren ikastaroaren amaiera-ekitaldian: Fernando Torija, Europako Inbertsio Bankuko (EIB) Espainiarako dibisioburua; Alberto Durán, ONCE fundazioko lehendakariorde eragilea; Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa; Oscar Muguerza, Laboral Kutxako Enpresen Negozioko garapen-zuzendaria, eta Silvia Gallart Parramon, UC3Mko Nazioarteko Harremanetako eta Lankidetzako zuzendaria.

Helburuak: gizarte-eragina duen inbertsioaren inguruko prestakuntza eskaintzea eta eragile publiko, pribatu eta gizarte-erakundeen arteko esperientzia-trukea sustatzea Parte-hartzaileen adierazpenak ONCEko Talde Sozialeko Nazioarteko Areako zuzendariak, Javier Güemes-ek, EIBren zeregina azpimarratu zuen, erakunde hori funtsezko eragilea baita inbertsio-ekosistema garatzeko. Hori dela eta, eskerrak eman zizkion EBIri, Europa sozialagoa eta inklusiboagoa lortzeko ematen duen laguntzagatik.EIBko ordezkariak, berriz, lankidetzako ekimen hauen garrantzia nabarmendu zuen, Espainiako gizarte-inbertsioa sustatzeko balio dutelakoan,eta bide horretan prest agertu zen beste esperientzia, programa eta baliabide batzuen zerbitzuan jartzeko.

Alberto Duránek programaren barruan egindako gogoeta-prozesua izan zuen hizpide, kalitateko gizarte-inbertsioaren gakoak identifikatzeko lagungarria dela azalduz. Gizarte-eragina izango duen inbertsioak arrakasta izan dezan, ezinbestekotzat jo zuen hiru sektoreen arteko lankidetza. Duránen hitzetan, honelako ekimenek balio osagarria ematen diete dauden baliabideei, betiere lehenesten badira gizarte-eragina, ebaluazio-adierazleen aukeraketa egokia eta etengabeko hobekuntza, eta aintzat hartzen badira efizientzia, eraginkortasuna eta jasangarritasuna baliabideen gestioan. Lander Belokik, bere aldetik, programak eskainitako ikaskuntza-esparru garrantzitsua goraipatu zuen, bertan askotariko eragileak elkartu baitira helburu berarekin, eta gauza izan baitira etorkizuneko lan-ildoak zehazteko. Belokik gogora ekarri zuen Unibertsitateak, ezagutza sortzeko eta eskualdatzeko eginkizuna duen erakundea den aldetik, konpromisoa hartu duela sortutako ezagutza martxan diren programetara eramateko, eta gizarte-eragina duen inbertsioaren esparruan sentikortasuna eta oreka eskatu zituen erronka ekonomikoei eta sozialei ekiteko orduan. Bestalde, Oscar Muguerzak EIBk eta EIFk gizarte-finantzaketaren arloan betetzen duten eginkizuna eskertu zuen. Haren esanetan, errentagarritasun ekonomikorik gabeko inbertsio ekonomikorik ez dagoen bezala, gizarte-eraginik gabeko gizarte-inbertsiorik ez dago. Gakoa da zer maximizatzen den: gizarte-proiektu guztiek itzulkin ekonomikoa izan behar dute, baina maximizazio soziala bilatu behar dute.

UPV/EHUko ikasleentzako bakarrik egongo dira irekita. 2020-2021 ikasturteko maiatzeko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordutegi zabalarekin. Espazio horien irekiera- eta itxiera-datak azterketa-aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude eta horiek garatzen diren Campusaren arabera aldatuko dira. ❚ Arabako Campusak ikasteko aretoak irekiko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehengo Irakasleen U.E., Juan Ibañez Sto. Domingo, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz). Aretoak asteburuetan zabalduko dira maiatzak 15etik uztailak 4ra bitartean, 09:00etik 21:00etara. Oharra: UPV/EHUko ikasletxartela eskatuko da. ❚ Bizkaiko Campusean, ikasgelak irekiko dira asteburuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia. Beheko solairuko gelak). Larun-

bat eta igandeetan, maiatzaren 8tik-30ra, 08:15etik 14:00etara eta 15:15etik 21:00etara. Aurten 250 plaza eskainiko dira eta jantokiak itxita egongo dira. Oharra: UPV/EHUko ikasletxartela eskatuko da. ❚ Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18- Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira, maiatzak 8tik uztailak 4ra bitartean, 9:00etatik 21:00etara. Oharra: UPV/EHUko ikasletxartela eskatuko da. Halaber, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegia (Elhuyar plaza, 2. Donostia) maiatzaren 1ean ezik, irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte, maia-tza eta ekaineko larunbatetan. Asteburuetan Gipuzkoako Campusean ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

Deustu, "Naizen"-ekin Deustuko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu zuen “Naizen” Adingabe Transexualen Familien Elkartearekin batera Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean Adingabe Transexualen Familien Elkarteko "Naizen Jardunaldia" egin da maiatzaren 17an. Antolatzaileak Eneko Balerdi eta Jessica Paños irakasleak izan dira eta Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitzeko "Gorputz-osasuna" eta "Gizartea eta eskola" irakasgaien barruan antolatu dute.

"Naizen" elkarteak laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dizkie adingabe transexualen familiei Elkarte horrek laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskain-

tzen dizkie adingabe transexualen familiei, kolektiboaren ikusgarritasuna bultzatzen du, informazioa ematen eta transmititzen du eta adingabe transexualen eskubideak eta interesak defendatzen ditu. Jardunaldia unibertsitate elkarteari zuzenduta zegoen eta Zoom bidez egin zen, 11:00etatik 13:00etara. Hauek izango ziren parte hartzaileak: Bea Sever, ama eta elkarteko arreta-arduraduna. Elaxar Lersundi, Ekairen aita. "Mi pequeño gran samurai" dokumentala aurkeztu zuen. Solasaldia egin zen dokumentalari buruz.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

10

Makerlab laborategi berria, martxan Jokin Bildarratz sailburuak Makerlab laborategi berria inauguratu du, Bilboko Hezkuntza Fakultatean Unibertsitateko Aldizkaria

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak Bilboko Hezkuntza Fakultateko Maker Laborategia (MakerLab) inauguratzeko ekitaldian parte hartu zuen joan den apirilaren 23an. STEAM Hezkuntzari eskainitako gune berri bat da baina, kasu honetan, etorkizuneko irakasleen prestakuntzara zuzendua dago. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Asier Romero fakultateko dekanoa alboan zituela, Bildarratzek instalazio berriak bisitatu zituen. MakerLab laborategi berriarekin Hezkuntza Fakultateak izan duen ekimena guztiz dator bat Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiarekin eta honen helburuekin. MakerLab Laborategi berriaren helburua da fakultateko ikasleak trebatzea, etorkizunean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle izango direnak, haurren prestakuntza zientifiko-teknologikoa sustatzeko ekintzak diseinatzeko eta inplementatzeko gai izan daitezen, era horretan haurren prestakuntza zientifiko-teknologikoa txiki-txikitatik sustatuz eskoletan, nesken arteko bokazio zientifikoak bereziki. Helburuok guztiz bat datoz aipatutako estrategiak lortu nahi dituenekin. Inaugurazio ekitaldian, Jokin Bildarratz sailburuak Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategia izan zuen hizpide, eta adierazi zuen aurkeztutako laborategia urrats berri eta garrantzitsua dela estrategia hori hedatzeko, etorkizuneko irakasleen hasierako prestakuntzara jauzi egiten baitu. “Pauso garrantzitsua da, zuzenzuzenean oinarrietako batean egingo baitu lan. Gure hezitzaileen prestakuntza onak, eragin zuzena izango du ikasleen prestakuntza ere hobetzen: ikasleek Ikus dezaten teknologia, matematikak, ez direla elementu ulertezinak, zailak eta aspergarriak, guztiz kontrakoak baizik; eta neskak ere eduki horietara erakarri ahal izateko, batez ere ondoren egin nahi dituzten goi-mailako ikasketak aukeratzerakoan”. Ildo horretan, Bildarratzek txalotu egin zuen Euskal Herriko Unibertsitateak STEAM Euskadi Estrategiaren barruan formazio-gune berri hau sortzeko egin duen

apustua. "Ziur nago laborategi honek etorkizuneko maisu eta andereñoei lagunduko diela STEAM arloko ekintzak planifikatzen, dinamizatzen eta ezagutza horiek ikasleei helarazten", esan zuen. MakerLab: etorkizuneko irakasleentzat STEAM prestakuntza Bilboko Hezkuntza Fakultateko MakerLab laborategia, Leioan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako jakintza-arloen irakaskuntzara eta ikaskuntzara hurbiltzeko erabilera anitzeko espazio gisa pentsatuta dago, STEAM izenez ezagutzen diren diziplinei arreta berezia jarriz (Science, Technology, Ingeniering, Arts and Mathematics). Maker mugimendutik eta mugimendu hori hezkuntza arloan txertatzetik abiatuta ("Maker Hezkuntza" terminoa sortuz horrela), laborategia hainbat ikaskuntzaespazio eta materialez osatuta dago. Haur eta Lehen Hezkuntzako etorkizuneko irakasleekin jarduerak egiteko eta ikaskuntza-sekuentziak planteatzeko aukera emango dute espazio eta material horiek. Horretarako, ikaskuntza eraikitzeko ikuspegi bat erabiliko da, objektuak edo proiektuak sortzean oinarritua. Ildo horretan, fakultateko ikasleek aztertu ahal izango dute horrelako espazioek ikaskuntzaren garapenean duten potentzialtasun didaktikoa, bai eta etorkizunean izango dituzten ikasleek (2 urtetik 12 urtera bitartekoak) eskuratuko dituzten gaitasunak ere. Hezkuntzaren ikusmolde honek (Maker Hezkuntzak) STEAM dizi-

plinei batera heltzeko beharra azpimarratzen du, planteatutako arazoa ondoz ondo aztertzea, modelizatzea, hura konponduko duen objektu edo sistema bat sortzea (teknologikoki) eta emandako irtenbidea sendoa eta eraginkorra den egiaztatzea eskatzen duen prozesu batean. Planteamendu hori gauzatu ahal izateko, MakerLab laborategiak honako arlo hauek lantzeko materiala du: ❚ Hezkuntza-robotika: batetik, etapa goiztiarrera bideratutako hezkuntza-robotak erabiliz (2-7 urte), oinarrizko programazio-kontzeptuetara hurbiltzea ahalbidetzen baitute, manipulazioaren eta jolasaren bidez; eta bestetik, zeregin bat konponduko duten objektuak eraikitzeko eta sortzeko materiala erabiliz. "Lego" motako eraikuntza-kitak dira; ikasleek robotobjektu bat sortu behar dute, planteatutako erronka bati irtenbidea emateko (7-12 urte). ❚ Programazioa hezkuntzan: laborategiak behar praktiko bati erantzun diezaioketen objektuak sortzeko aukera ematen duen materiala du. ❚ Elektronika: elektronikako eta zirkuituen eraikuntzako osagaiak edo teknologikoki aberastutako objektu txikiak ditu (protoboardak, lilypad-ak, touchboard-ak, "Touchboard-ak"), artelanak, wearableak, musika-tresnak eta abar sortzeko erabiliak. ❚ Errealitate birtuala eta irakaskuntza-ikaskuntza: 3D betaurrekoak, tabletak, 3D inprimagailuak, laser-ebakitzailea… helburua da 3D hezkuntza-softwarea erabil-

tzea eta ikasgelan duten potentzialtasuna aztertu ahal izatea, software-diseinuaren bidez objektuak sortu ahal izatea, etab. STEAM Euskadi Estrategia Hezkuntza Sailak 2018ko ekainean abian jarri zuen STEAM Euskadi Estrategiak honako hauek ditu helburu: hezkuntzako etapa guztietan heziketa eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea, horretarako eragile sozioekonomiko guztiak inplikatuta; STEM arloko bokazio eta asmo profesionalak sustatzea, ikasle neskei arreta berezia eskainita; eta euskal herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea. STEM hezkuntza zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika integratzen dituen hezkuntza da, Arteekin eta Humanitateekin lotuta. Oinarrizko gaitasunak garatzen ditu, zeharkakoak nahiz diziplina-gaitasunak, eta ikasleak ahalduntzen ditu erantzukizunez aurre egin diezaieten gure gizartearen erronkei. Hezkuntzaren STEAM ikuspuntuak berariaz eragin nahi ditu egoera jakin batzuk, aldi berean eta era integratuan ikasteko gai hauetako kontzeptuak, problemak diseinatu eta ebatziko dituen testuinguru praktiko batean, enpresetan ingeniaritzan egiten den bezala. Ikerketan oinarritua dago, eta hori gauzatzeko saiakuntzak planifikatu, hipotesiak ikertu, informazioa bilatu, ereduak eraiki, taldean lan egin, azalpen koherenteak eztabaidatu eta proposatzen dira.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

12

Nafarroako LHko matrikulaziokanpaina irekita Hezkuntzak Lanbide Heziketako matrikulazio-kanpaina aurkeztu du “LH, Etorkizunaren Melodia” goiburuarekin Unibertsitateko Aldizkaria

“LH, Etorkizunaren Melodia” da datorren ikasturtean Nafarroako Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurkeztutako kanpainaren goiburua. Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenok eta Tomás Rodríguez Garraza, LHko zuzendari nagusiak aurkeztu dute kanpaina berria. Izena emateko epea maiatzaren 17an hasi eta maiatzaren 26an amaituko da. Gimeno kontseilariak azpimarratu zuen “aurrekaririk gabeko lanbide heziketako eskaintza akademiko baten irekitasuna eta aniztasuna”, zeinak modalitate ezberdinen 24 unitate eransten dituen (LH Berezia, Erdi Mailak, Goi Mailak eta espezializazio ikastaroak), 990 plaza berrirekin hedatuz, Erdi Mailako 12 ziklo berritan banatuta (zuzeneko hamar eta bi online), Goi Mailako sei ziklo elebidun, Goi Mailako Gradu bat eskaintza modularrean, bost espezializazio-ikastaro eta LH Bereziko bi unitate Berako Toki Ona BHI eta Azkoieneko Ribera del Arga BHI zentroetan. Guztira LHko 5.525 ikasle berrirekin kontatuko da lehenengo mailan (% 17 gehiago), 139 titulazio ezberdinetarako aukerarekin.

Espezializazio -ikastaroen eskaintza berriari dagokien inskripzioa eta matrikula irailean garatuko da eta ikastaroak urrian hasiko dira 2021-2022 ikasturterako inskripzioak, LH-ko ikaskuntza guztietako zikloetan, arte plastikoen eta diseinuaren ikaskuntza artistikoak eta erregimen bereziko kirol arlokoak barne, modu telematikoan bideratu ahal izango dira, edo bestela zuzenean ikastetxe ezberdinetan, maiatzaren 17tik 26ra. Eskari-formularioan gehienez sei aukera barne hartzen dira lehentasun hurrenkeraren arabera adierazita. Jarraian, hilak 29 baino lehenago, prozesuan parte hartzen dela egiaztatu behar da. Onartuak izan direnek bere matrikula formalizatuko dute uztailaren

19tik 22ra. Irailean, 13an eta 14an, plaza hutsak esleitzeko prozesua garatuko da. Era berean, Oinarrizko LH eta Tailer Profesionalen zikloetako onarpen epea ekainaren 2tik 11ra bitartean garatuko da. LH Bereziko zikloetako ikasleen onarpen epeari dagokionez, maiatzaren 10etik 21ra bitartekoa izan da, eta matrikula izapideak ekainaren 10etik 17ra egin ahal izango dira. Dagoeneko ikasketa hauek egiten ari diren ikasleentzako LH-ko online ikaskuntzarako inskripzioari dagokionez, ekainaren 22tik 29ra garatuko da.Aldiz,online eta erdi-zuzeneko ikaskuntzako ikasle berriak irailaren 1etik 7ra inskribatuko dira. Espezializazio ikastaroen eskaintza berriari dagokien inskripzioa eta matrikula irailean garatuko da, eta ikastaroak urrian hasiko dira. Eskaintza modularrari dagokionez, lehenengo inskripzioa eta matrikula irailean garatuko dira eta azkena 2022ko apirilean, inskripzioak eta matrikulak moduluz modulu eginez. Eskaintza dibertsifikatua Bai Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta bai Tomas Rodriguez Garraza LH-ko zuzendari nagusiak, azpimarratu egin dute “Lanbide Heziketaren potentzial bikaina, ikasleak dakarren heziketa modalitate erabat dibertsifikatuan inskribatzera gonbidatuz, izan ere, eskaintza hau lurralde nafar osoan presente dago”. Zikloen eraldaketa digitala, bere espezializazioa, eskaintza elebidunak eta Erdi Mailako zikloen eskaintzaren hedapena halaber pizgarriak dira eta Departamentuko arduradunen esanetan, “Lanbide Heziketa ikasteko esperientzia inoiz baino erakargarriagoa bihurtzen dute”. Espezializazio ikastaroen, hau da, LH-ko masterrak izendatuen arloan, Gimeno kontseilariak azpimarratu du “hauen interes berezia, izan ere, prestakuntzaren bikaintasuna suposatzen dute eta bere arreta-gune nagusia diren ekoizpen sektore ezberdinetako azken ezagutzak eta eskakizunak lantzera datoz”. Ikastaro hauek Lanbide Heziketako Goi Mailako Graduaren titulua dutenengana zuzenduta daude. Ziklo elebidunak LH-ko inskripzio kanpainak halaber ingelesezko zikloen eskaintza

elebiduna eta beste batzuetako frantsesaren ezarpena azpimarratzen du, helduentzako online eskaintzaren aldeko apustuarekin jarraituz eta berrikuntza modura, eskaintza modularra -Hezitzaile Eskolan genero berdintasunari dagokion prestakuntza eskaintzen da-.

Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloetarako eskaerak egiteko epea maiatzaren 17an zabaldu da eta maiatzaren 26an amaituko da Lanbide Heziketako ikasketek dakartzaten pizgarri guztiak aipatzeko orduan, Gimeno kontseilariak aipatu du halaber “LH-ko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak uztartzen dituzten ibilbide berrien diseinu berritzailea, alegia 2+3 izendatua (LH-ko 2 ikasturte +

Unibertsitate Graduko 3 ikasturte) zehaztu dena Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako ziklorako hala nola Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Unibertsitateko Gradurako. Oro har, LH-ko goi mailako zikloetatik datozen ikasle guztiei, unibertsitate graduko ikasketetara sartzean, 30 ECTS kreditu onartuko zaizkie. LH-ko zikloen eskaintza jada hurrengo ikasturtean osatuko da, digitalizazioan eta ekintzailetzan prestatzeko proiektuekin. Digitalizazioaren prestakuntzak, lan-tresna modura, “ATECA” izeneko ikasgelekin kontatuko du eta ikasgela hauek teknologia digital aurreratuarekin ekipatuko dira. Bestalde, Nafarroan ezarritako lehenengo bederatzi ekintzailetza ikasgela berriak konpetentzia ekintzaileen garapenera bideratuko dira, metodologia aktiboekin eginiko lanaren bitartez. Bai “ATECA” ikasgelak eta bai ekintzailetza arlokoak, lau urteko epean Lanbide Heziketako sare publikoaren ikastetxe guztietan ezarrita egotea aurreikusten da.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

13


FIRST LEGO League Euskadiko Finala ospatu da Kirolak, berrikuntzak eta segurtasunak FIRST LEGO League Euskadiko finala berrasmatu dute maiatzaren 8an Jon Lasa Galdos

Laguntzen du

10 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleek jardunaldi paregabea izan zuten maiatzaren 8an, FIRST LEGO League Euskadiko finalean. Zientzia eta teknologia gazteei modu dibertigarrian eta erronka tematiko baten bidez hurbiltzen dien hezkuntza-programa bat da, munduko herrialde guztietan errepikatzen dena. Aurten, jokoa eta kirola berrasmatzea proposatu zitzaien talde parte-hartzaileei,gizarte aktiboagoa lortzeko xedearekin. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu zuen hezkuntza-programa, Innobasqueren bazkide diren Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Aurtengo formatu berritzaile eta segurua aurkeztu zuten, hasiera-hasieratik lehentasun nagusi bat zuena: segurtasun soziosanitarioa uneoro bermatzea. Horrela, 12. FIRST LEGO League Euskadiko finala berritzailea eta segurua izan zen. Ikasleak Deustura (Bilbo), Donostiara eta Arrasatera joan ziren eta 15 talde egon ziren hiru egoitzetako bakoitzean, baina, aurreko edizioetan ez bezala, ez zen ikuslerik egon. Orduero, lau talde pasatu ziren egoitza bakoitzetik. Hala, burbuila-taldeak mantendu ziren eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko kontaktua saihestu zen. Hilabete batzuetako prestaketaren ondoren, taldeek epaimahai baten aurrean defendatu zituzten txapelketaren hiru arloak: erronka tematikoari erantzuten zion berrikuntza-proiektuak, eraiki behar izan zuten Lego Mindstorms robotaren diseinua eta programazioa, eta erakutsi behar zuten FIRST LEGO League balioak barneratu zituztela, hau da, aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, inklusioa, lankidetza eta dibertsioa. Gainera, formatu berritzaile horrek Twitch plataformaren bidez, 'FLLEuskadi' kanalaren bidez, eman zen programa bat izan zuen. Emanaldi horretan, FIRST LEGO League Euskadiko denboraldiaren berri eman zen, eta, gainera, hiru egoitzekin konektatu zen talde ira-

bazleak zein ziren iragartzeko. Egoitza bakoitzean zazpi talde saritu ziren eta horietako bik FIRST LEGO Leagueko Estatuko finalerako plaza lortu zuten: talde osoenak eta berrikuntza-proiektu onena zuen taldeak. Horrela, sei euskal taldek hartu zuten parte ekainean modu birtualean egingo den Espainiako finalean. Talde onenek, era berean, FIRST LEGO League nazioarteko finaletarako sarbidea izango dute. Erronka bat: jokoa eta kirola berdiseinatzea Hezkuntza-programaren nazioarteko erakundeak urtero erronka tematiko bat proposatzen du, munduko ikasle guztientzat berbera. Edizio honetan RePLAY da erronka, eta taldeek jokatzeko, kirola egiteko eta mugitzeko modua berdefinitu behar dute, jarduera fisikoa sustatzeko eta aktiboago egoteko. Gainera, erronkak pandemiaren ondoriozko alderdi bat ere badu, sedentarismo-arazoei erantzuteko aukera ematen baitu. FIRST LEGO League Euskadik 33 euskal ikastetxe zituen aurten, 90 taldetan banatuta, bi kategoriatan: 45 talde Challenge kategorian, 10 eta 16 urte bitartekoak; eta 45 Explore kategorian, 6 eta 9 urte bitartekoak. Guztira, 1.300 ikastetxek parte hartu zuten, eta horietatik 400 euskal finalean egon ziren maiatzaren 8an, hiru egoitzetan banatuta. Eta beste

250 haurrek Explore kategorian parte hartu zuten. Apirilaren 12an izan zen da, euren ikastetxeetan. Horrela, FIRST LEGO League Euskadiren 12. edizioa egoitza anitzeko txapelketaren formatu berritzailearekin egin zen, parte hartzen zuten ikastetxeei eta hiru erakunde antolatzaileei esker; Innobasquerekin batera, ikasleek karrera teknikoekiko duten interesa pizteko konpromisoa partekatzen zuten, zientziara, arazoen konponbidera eta berrikuntzara hurbilduz. Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez, “FIRST LEGO League Euskadi erreferentziazko STEAM hezkuntza-programa bat da Euskadin. Aurtengoa 12. edizioa da, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak bultzatzeko, arteekin eta humanitateekin lotuta”. Asier Perallos, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoa: “Deustuko komunitatean iaz antolatzailekide gisa izan genuen lehen esperientziaren ilusioa azpimarratuko nuke. 100 boluntariok baino gehiagok hartu zuten parte”. Izan ere, FLLaren atzean dagoen lagunarteko lehiaketa guztiz bat dator gure unibertsitatearen balioekin: ikaskuntza, lankidetza eta gizarteari egindako ekarpena. Pandemia gorabehera,

balio horiek indarrean jarraitzea lortuko dugu edizio berrian”. Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia: “Gure hiriko berrikuntza eta garapen ekonomikoaren arloko apusturik garrantzitsuena arreta pertsonengan jartzen duena da, batez ere gazteengan, haien esku baitago etorkizuna. Gakoak, tresnak eta hainbat eragilerekiko konexioa eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu, gaitasun teknikoak eta pertsonalak gara ditzaten, eta, ildo horretan, FIRST LEGO League erabat bat datorren proiektua da”. Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea: “STEM hezkuntzan bokazioa piztea funtsezkoa da euskal enpresek eta ekonomiak beharko dituzten profilak betetzeko. Horregatik daramatza Mondragon Unibertsitateak 2 urte FLL Euskadi antolatzen. FLL Euskadik taldean lan egitea esan nahi du, euskal industriarekiko harremana, ikasleen parte-hartze aktiboa; izan ere, haiek proposatzen dituzte ideiak, hartzen dituzte erabakiak, eta sortzen eta probatzen dituzte konponbideak. Mondragon Unibertsitateak bezala, FLL Euskadik ere ikasleak mundu errealera hurbiltzen ditu eta STEM mundua ikasteko aukera ematen die”. INFORMAZIO GEHIAGO: www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi


BEINT bekak eskuragai 467 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 125 beketako (BEINT) bat lortzeko helburuarekin

Jon Lasa Galdos

Maiatzaren 15ean, 467 gazte (244 emakume eta 223 gizon) lehiatu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2021-2023 urteetarako eskaini dituen nazioartekotzeko 125 beketako (BEINT) bat lortzeko helbururarekin. Honla, berriro jarri da martxan Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazi zuen nazioarteko espezialisten trebakuntzarako programa hau, iaz bertan behera utzi behar izan zena ezinbestez. Hautagaiek hautaketa-prozesu bat gauzatu dute goizez eta arratsaldez. Aurrena, hizkuntza-ezagutza eta -gaitasunari buruzko probak: ingelesa (baztertzailea izango da), euskara eta, nahi izanez gero, atzerriko bigarren hizkuntza bat (alemana, arabiera, txinera, frantsesa, italiera, portugesa, errusiera edo japoniera). Eta ondoren, ezagutza sozio-ekonomikoei buruzko proba orokor bat eta bi proba psikotekniko. BEINT prestakuntza-programaren ibilbidea BEINT programa aukera paregabea da goi-mailako unibertsitatetitulua duten 31 urtetik beherako gazteentzat, nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza hartzeko eta Euskadin eskaera handia duten karrera profesionalak hasteko. Prestakuntza-planak ongi bereizitako hiru fase ditu, eta helburutzat

du bekadunei ahalik eta esperientzia onena ematea, aukera eskainiz ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzeko 24 hilabeteko epean.

BECen egin dira hizkuntza-azterketak, proba psikoteknikoak eta gai sozio-ekonomikoei buruzko probak Lehen fasea lau hilabeteko unibertsitate-prestakuntza bat da, hamalau jakintza-arlorekin beraizik diseinatua. Aurtengo deialdian, hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute ikastaro hori. Behin fase hori gainditu ondoren, bekadunak eskubidea du programarekin jarraitzeko eta hitzarmena sinatu duten unibertsitateen ziurtagiriak eskuratzeko. Hamabi hilabeteko hurrengo fasean, eta egiaztatutako beren ahalegina dela medio, bekadunek aukera izango dute atzerriko jomuga bat aukeratzeko eta euren prestakuntza praktikoa hantxe jarraitzeko, enpresei zerbitzu emanez Basque Trade & Investment agentziaren kanpo-sareko bulegoetan, Ofecomes-en eta kanpo-merkataritzaren sustapenerako nazioarteko agen-

tzia hitzartuen beste bulego batzuetan. Prestakuntza-ibilbidea osatzeko, bekadunek zortzi hilabeteko esperientzia praktikoa jasoko dute atzerrian kokatutako eta eurek aukeratutako enpresetan, ahal dela EAEkoetan. Programak irauten duen bi urteak amaitutakoan, gazte titulatuak profesional bihurtuko dira eta karrera oso bat izango dute aurrean, askok kudeaketa arloko erantzukizunak betetzen euskal enpresa nazioartekotuen aldetik eskari handia duten lanpostuetan. 2021eko deialdian 80 bekadunek osatuko dituzte ibilbidearen hiru faseak 2021eko iraila eta 2023ko abuztua bitartean. Beste 45 bekadun enpresako praktiken fasera pasako dira zuzenean, behin fase akademikoa amaitutakoan, eta 2022ko abuztuan bukatuko dute programa. Baldintza ekonomikoak BEINT bekek jomugaren arabera kalkulatutako aurrekontua izango dute, 30.000 eurotik 60.000 eurora bitartekoa. Aurrekontu horrekin bekadunek baldintza duinetan egiten diete aurre euren garraio, ostatu eta mantenu gastuei eta herrialdeetan sartzeko ordaindu behar diren baimenei, bekak irauten duen denboran. Horrez gain, bekadunek badute bidaia-laguntzako, erantzukizun zibileko eta osasun arretako aseguruen estaldura, gerta daitezke-

en kontingentzia guztiak barne hartzen dituena, baita azkenaldian jasaten ari garen pandemiak eragindakoak ere.

Urtebeteren buruan Nazioartekotzeko Euskal Agentziak berriro jarri du martxan nazioarteko espezialistak trebatzeko programa hau, Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazi zuena

Alumni Aurtengo beste berritasun bat da BEINT programaren ALUMNI plataforma. Bekadun ohiei zuzendutako zerbitzu bat da, iraganean laguntza hau jaso zuten 1.300dik gora pertsonaren arteko elkarreragina ahalbidetzeko eta mota askotako zerbitzuak eskaintzeko: mentoring-a, informazio interesgarriak, programaren barruko profilei zuzendutako lan-eskaintzak argitaratzea, ekitaldi esklusiboak, mentoring programak… Programa bukatu ahala, urterourtero ALUMNI plataformako kide bihurtzeko gonbidapena igorriko zaie bekadunei.

Laguntzen du


Tasa publikoak izoztuta, Euskadin, 2021-2022 unibertsitate-ikasturterako Zazpigarren urtez jarraian, UPV/EHUk izoztuta mantenduko dira matrikulak gradu, master eta doktorego mailetan Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea alboan zuela, Hezkuntza Sailak 2021-2022 ikasturterako unibertsitate-tasa publikoen eta beken inguruan Hezkuntza Sailak onartu dituen neurri nagusiak ezagutarazi ditu iragan maiatzaren 7an. Atzo eman zitzaien neurri horien guztien berri Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari eta Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari, azken kontseilu honen onarpenarekin. Hartutako neurriak azaltzeari ekin baino lehen, Hezkuntzako sailburuak azpimarratu zuen unibertsitate-beken eta -laguntzen politika lehentasunezkoa dela Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-politikan, eta Hezkuntza Sailak euskal unibertsitate-ekosistemako eragileekin horretarako duen koordinazioa nabarmendu du, haien inplikazioa eta konpromisoa eskertuz. Hezkuntza Sailak hartutako neurrien helburua, Bildarratzek laburbildu zuenez, familiei laguntzea, ekitatea bermatzea eta Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea indartzea izan da. Unibertsitateko tasa publikoak, 2021-2022 ikasturtean Jokin Bildarratz sailburuak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak 2021-2022 ikasturterako unibertsitateko prezio publikoen inguruan landu eta hartu dituen neurriak azaldu zituen. ❚ Unibertsitate tasak erabat izoztea. Datorren 2021-2022 ikasturtean, UPV/EHUko matrikulak izoztuta geratuko dira berriro ere, gradu, master eta doktorego ikasketetarako. Neurria, gainera, lehenengo matrikuletan eta hurrengoetan aplikatuko da. Horrela, unibertsitate-tasa publikoak igoerarik gabe geratuko dira zazpigarren ikasturtez jarraian (2015-2016 ikasturtetik 20212022 ikasturtera). Neurri honek UPV/EHUko 64.000 ikasle baino gehiagori eragingo die zuzenean. ❚ Matrikula % 5 beheratzea, STEM titulazioetan. STEM (Science, Technology, Enginee-

ring and Mathematics ingelesezko akronimoan) izeneko diziplinetako gradu-ikasketei %5eko beheratzea aplikatuko zaie matrikulan. Ingeniaritzako graduak edo Zientzien adarreko graduak dira gehien bat (adibide batzuk aipatzearren, Fisika, Matematika, Geologia, Kimika, Biokimika). Hezkuntza Sailak bultzatzen duen Steam Euskadi Estrategiarekin bat datorren neurria da. Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea eta euskal ikasleak, batez ere neskak, aipatutako STEM diziplinetara hurbiltzea du helburu estrategia horrek. Neurri hauei dagokienez, sailburuak hizpide hartu zuen tasak igoerarik gabe mantentzeko Hezkuntza Saila azken urteetan egiten ari den ahalegin handia, egoera ekonomiko zailean dauden familiei laguntzeko asmoz; izan duela urte batzuetako krisi ekonomikoagatik, izan pandemiak eragin duen egoera konplexuagatik. Unibertsitate-bekak, 2021-2022 Era berean, 2021-2022 ikasturterako unibertsitate-beken deialdian aplikatuko dituen berrikuntza nagusiak ere jakinarazi zizkien Hezkuntza Sailak atzo bi kontseiluei (Euskadiko Unibertsitate Kontseilua eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua). Neurri hauek, urtero laguntza hori jasotzen duten ia 12.000 unibertsitate-ikasleei zuzenduta daude. Unibertsitateko bekei dagokienez, Bildarratz sailburuak berretsi zuen Eusko Jaurlaritzak bermatzen duela ezarritako zenbatekoak osorik jasoko dituztela baldintzak betetzen di-

tuzten ikasle guztiek, deialdi batean zenbat ikasle bekadun egon diren kontuan hartu beharrik gabe. Gainera, zenbateko horiek finkoak eta bermatuak dira, eta baldintzak betetzen dituen ikasleak badaki,aurrez,ze kopuru jasoko duen. Hori dela eta, nabarmendu zuen bai tasen inguruan iragarritako neurriak bai unibertsitate- beketarako hartutakoak ere funtsezkoak direla hezkuntza-politikak diseinatzerakoan, unibertsitatera sartzeko orduan ekitatea eta ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzen baitituzte. Hauek dira 2021-2022 ikasturterako unibertsitate-beken berritasun nagusiak: ❚ Beken kudeaketa aurreratua: Familia eta ikasle bekadunentzat berebiziko garrantzia duen neurria. Hezkuntza Sailak beken tramitazioa arintzeko helburua hartu du, beka-eskaera guztiek ikasturteko lehen hiruhilekoan zehar erantzuna jaso dezaten eta ikasleek urtea amaitu baino lehen kobratu ahal izan dezaten laguntza, erantzuna baiezkoa bada. Horrela, beka jasotzeko eskubidea duten ikasleek ahalik eta lasterren eskura izango dute dagokien laguntza. ❚ Koefiziente zuzentzailea errentan, Covid-19gatik. Aurreko bekadeialdian bezala (2020-2021 ikasturtekoan), datorren ikasturterako errenta-aitorpenean murrizketakoefiziente zuzentzailea mantenduko da Covi-19ren eragin ekonomikoa jasan duten familientzat. Ikasturte baterako beka eta laguntzak familia-unitateak aurreko urteko errenta-aitorpenean dituen diru-sarreren arabera eman ohi dira. Pandemia-egoera horretan, gerta daiteke aurreko urteko

errentak familiaren egoera ekonomiko larria ez islatzea, nahiz eta beka eskatzen ari den unean aldi ekonomiko txarra bizi izaten ari. Koefiziente zuzentzailea (%5ekoa) langabezia-egoeretan, Aldi baterako enplegu- erregulazioko espediente egoeran (ERTE), enpleguerregulazioko espedienteen kasuetan (ERE) edo antzekoetan aplikatuko da. ❚ Ikaskuntzarako laguntza. Handitu egin da "Ikaskuntzarako laguntza" kontzeptuari dagokion zenbatekoa, digitalizazioaren ikuspegia txertatuz berritasun gisa. Horrela, beka bat lortzen duten unibertsitateko ikasleek urtean 300 euroko laguntza ere jasoko dute gutxienez (300 eta 475 euro artekoa, errenta-mugaren arabera), ikaskuntzarako laguntza gisa. Kontzeptu honek orain eraldaketa digitalaren ikuspegia txertatzen du. Kopuru hori gradu osoan mantenduko denez, horri esker ikasleek ordenagailua edo prestakuntzarako beharrezko dituzten beste elementu batzuk eskuratu ahal izango dituzte. ❚ Malgutasuna erroldaketaren eskakizunean. Erroldatzeak baldintza izaten jarraitzen du, baina kasu batzuetan malgutu egiten da, eta, beraz, zenbait familiarentzat lagungarri izango da. Orain arte, beka bat jaso ahal izateko, beharrezkoa zen ikaslea Euskadin erroldatuta egotea eta egoitza fiskala ere EAEn finkatuta izatea. Orain, erroldatzeirizpidea zabaldu egin da, eta, horrela, zerga-egoitza Euskadin duten familietako ikasleek bekak eskuratu ahal izango dituzte, nahiz eta EAEtik kanpo erroldatuta egon.


Gurean dugu USE, beste behin Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa UPV/EHUren egoitzetan, BECen, FICOBAn eta Iradier Arena espazioan egingo da aurten Jon Lasa Galdos

Datozen ekainaren 8an, 9an eta 10ean (ohiko deialdian) eta uztailaren 6an, 7an eta 8an (ezohiko deialdian) egingo dira 2021-2022 ikasturterako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak elkarlan estuan jardun dute ikasturte osoan, USE proba osasun-bermerik handienekin burutu dadin. Egungo egoera aintzat hartuta, unibertsitate publikoak eta Hezkuntza Sailak ohi baino egoitzakopuru handiagoa bermatu dute azterketak osasun-baldintzarik onenetan egin daitezen. Horrela, aurtengo proban, EHUren hiru campusetako ohiko egoitzei beste hiru batuko zaizkie: BEC Bizkaian, FICOBA Gipuzkoan eta Iradier Arena Araban. Iazko esperientzia positiboa gogoan, ordutegia berregin da aurten ere higiene-, segurtasun- eta antolaketa-neurriak betetzen direla bermatzeko, bai eta ikasleen itxaronaldiak eta atsedenaldiak hobetzeko ere. Parte-hartzaileek azterketa egiteko behar duten idazmahaiko materiala eraman beharko dute, nork berea, (boligrafoak, erregelak, kalkulagailua...), eta ezarritako gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu beharko dute, aldi oro. Maskara uneoro erabiltzea ere nahitaezkoa izango da. Ikasgelara sartu aurretik, pertsona guztiek eskuak garbitu beharko dituzte urarekin eta xaboiarekin, edo geletarako sarbideetan jarritako soluzio hidroalkoholikoarekin. Dagokion epaimahaiko buruak edo idazkariak emandako jarraibideak bete beharko dira beti. USE azterketak berregituratzea Bestetik, COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Hezkuntza Sailak, 2020an egin bezala, USEko gaien azterketen berregituraketa mantentzea adostu dute. Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta

B aukeretako galderak. Ereduak, orientabideak eta ebaluazio zein zuzenketa irizpideak ikasturte hasieran ezarri ziren, eta probarako erabili ohi direnak dira. Proba Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea. Sarbide fasea: Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu: ❚ Gaztelania eta Literatura ❚ Euskara eta Literaturako ❚ Espainiako historia ❚ Atzerriko 1. hizkuntza II: ingelesa, frantsesa edo alemana ❚ Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia: - Zientziak: - Matematika II - Giza eta Gizarte Zientziak: - Giza Zientziak bidea: Latina II - Gizarte Zientziak bidea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II - Arteak: - Artearen Oinarriak II Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin. Onarpen fasea: Borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute Sarbide Fasean egindako irakasgaietako batzuek. Fase honetan egindako gaietan lortutako nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu eta euren denbora-balioa Onarpen Faseko irakasgai guztien bezalakoa izango da. Onarpen Faseko kalifikazioa, proba gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan ere erabili ahal izango da unibertsitatera sartzeko. Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

Izena ematen duenean, ikasleak adierazi beharko du zein irakasgaiaren azterketa egingo duen Onarpen Fasean, bigarren atal hau egingo badu. Gai baten ariketak berak izango dira Sarbide Fasean nahiz Onarpen Fasean. Bi aukera izango dituzte (A eta B) eta ikasleak horietatik bat hautatu beharko du. Nolanahi ere, aukera itxiak izango dira.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE) iaz ezarritako berregituraketari ere eutsi zaio Proba gainditzeko zer behar den Batxilergoko notaren eta sarbide faseren kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu. Nota hobetzea Nahi izanez gero, sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.

Kalifikazioak berrikustea 1.Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du. 2.Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla. 3.Errakuntzarik badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da. 4.Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa. 5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea. 6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio. 7.Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.


"Digitala ez den zerbaitek ez du merkatuan bizirik irauten" Jon Lasa Galdos

Leyre Jaureguik, Sara Viglionek eta Oihane Iturbek Middin osatzen dute, sexu-heziketan eta genero-berdintasunean trebatzeko plataforma gamifikatua. Horretarako, autoikaskuntza ahalbidetzen duten esperientzia birtualez baliatzen dira. Middinen bitartez, ekintzaile gazte hauek genero-desberdintasunaren inguruko kritika gogorra egiten dute, jendeak aldaketarako duen gaitasunean oinarrituta. Elkarrizketa honetan horri buruz hitz egingo digute. Zer da Middin? Leyre: Middin genero berdintasunean eta sexu hezkuntzan trebatzeko plataforma gamifikatua da. 360º-an eguneroko egoerak birsortzen ditugu. Erabiltzaileek eginkizun zuzena dute, besteak beste elkarreraginak formazioen barruan. Bertan, bide ezberdinak aukeratzeko aukera dute.

"Gure hezkuntzasistemak ez die kanpoan dauden beharrei erantzuten" Nola bururatu zitzaizuen ideia? Zeintzuk dira proiektuaren helburuak? Sara: LEINN-en lau urte daramatzagu emakumezkoen sexualitateari eta hilekoari buruz lanean, eta gai horiek lantzeko interesa aspaldidanik dugu, eta Covid-19aren konfinamendu gogorrak Middin garatzea eragin zigun. Denbora guzti horretan sektorea eta ezar daitezkeen teknologiak ikertu genituen, eta proiektu hau garatzea erabaki genuen. Oso argi genuen zein sektoretara bideratu nahi genuen, baina ezinbestekoa iruditu zitzaigun teknologia hori aurkitzea. Eiwa Space-k eta Innovae-k emandako aukerari esker, proiektua landu nahi genituen gaien barruan gauzatu ahal izan genuen. Helburua desberdintasunei buruzko kritika sendoa egitea da,

pertsonen aldaketarako gaitasuna, sexu hezkuntzan trebakuntza eta genero berdintasuna ardatz hartuta, gai horietan trebakuntza zabala izanik. L: Oraintxe bertan, plataforma digitala sektore desberdinetara zuzentzen dugu, ikastetxeetara, unibertsitateetara, enpresetara eta erakunde publikoetara, eta egiten duguna da gure zerbitzua sektore bakoitzera egokitzea, gai hori zeharkako sektore guztietan eman dadin. Zer eduki ditu plataformak? L: Plataformak eduki asko ditu. Oinarri nagusia errealitate birtualean ematen ditugun eguneroko egoeren 360º-ko simulazio eta birsorkuntzak dira, baina esperientzia horiek guztiak ikasteko beste formatu ezberdinekin laguntzen ditugu, hala nola, streamingak, elkarrizketak, foroak, inkestak, esperientzia ahalik eta egokiena izan dadin, eta batez ere helburu hori kontsumitzeko modu desberdinak eskaini. Eztabaidatu beharreko gaiak gorputza, estereotipo fisikoak, etxeko lanak, zaintzak edo lantokiko jazarpena edo erakunde mailan egin daitezkeen diagnostikoak dira. Zer zerbitzu eskaintzen dituzue? L: Eskaintzen ditugun zerbitzuak prestakuntza-eduki guztien diseinua eta garapena dira, diagnostiko horien sorrera eta enpresa eta marka horiek belaunaldi berrietara nola hurbiltzen ditugun. Oraintxe bertan pandemiarekin oso

arriskutsua da aurrez aurreko ekitaldiak egitea, baina irekita gaude egiten diguten edozein eskaintza edo proposamenetara, jende gehiagoren eskura egon dadin. Nola ikusten duzue gazteen egoera desberdintasunari dagokionez? S: Uste dugu arazo nagusia oinarria dela. Argi dago gaur egun dugun hezkuntza sistema ez datorrela bat kanpoan dauden beharrekin, eta azpimarratu nahi dugu bere garaian sistema industriala zegoen merkatuko beharretara egokitzeko beharra zegoenean, hala egin zela. Bestalde, hezkuntza sistema ez zen aldatu eta zaharkituta geratu zen bere funtzio guztietan. Horrela, irakaskuntza kanpoan utzi da eta ez die erantzuten gaur egun haurrek eta gazteek dituzten beharrei. Denbora aurrera joan ahala errealitatea hobetzen dela uste al duzue? L: Ez gara ausartzen esatera asko hobetzen ari den edo behar duen erritmoarekin egiten duen. Kezkatzen gaituena da gaur egun amonek edo amek jasandako indarkeria bera haurrek edo nerabeek pairatzen dutela, baita beste talde batzuek ere, LGTBIQ+-ek, adibidez, urte batzuk lehenago jasandako indarkeria bera jasaten dutela. Beraz, beti esaten duguna da indarkeria sexista ez dela gelditzen edo murrizten, baizik eta belaunaldi berrien garai berrietara egokituz eraldatzen dela, estrategia berriak sortuz. Eta pande-

mia honek indarkeriarik okerrena erakutsi du eta egungo mugimenduak, hala nola mugimendu feminista, ikusezin bihurtzen saiatzen ari da. Horregatik, oso beharrezkoa da guztiok jabetzea eta gure jarduteko modua edo bizitza eredua aldatzea.

"Denbora kontua da teknologiakosektoreetan emakume gehiago ikustea" Emakume zareten aldetik, nola ikusten duzue egungo mugimendu feminista? L: Pandemiak erakutsi du hartzen ari ziren neurriak ez direla egokiak, ez direla nahikoak eta mugimendu feministako egoera asko larriagotzen ari direla. Etxeko indarkeriaren kasuak ikustea besterik ez duzu, lantokian dagoen prekarietatea, hala nola osasun sektorean, izugarria da eta langile gehienak emakumeak dira, eta mundu mailako prekarietatea dago. Telebistako albisteetan pandemiaren gaia soilik eztabaidatzen da eta horrek ez die aldaketa bat egin nahi duten mugimenduei laguntzen, kasu honetan feministari. Zeintzuk dira gaur egungo desberdintasun egoerarik ohikoenak? L: Oso zaila da zerbait konkretuki esatea, baina esan nahi genuke


Ezkerretik eskuinera, Sara Viglione, Oihane Iturbe eta Leyre Jauregui, Middineko taldekideak.

zein den indarkeriarik zuzenena edo sufrituena. Lehenengoa tratu txar psikologikoak lirateke, hau da, irainak, umiliazioak, mehatxuak..., biktimen buruko osasuna arriskuan jartzen dutenak. Ondoren, indarkeria fisikoa egongo litzateke, eta horrek biktimen osasun fisikoa arriskuan jartzen du. Indarkeria ekonomikoa ere egongo litzateke, hau da, baliabide ekonomikoen eta materialen bidez, emakume askok ezin dutela lanik egin edo iritsi nahi luketen lekuetara. Adibidez, zaintza lanak ez daudela ordainduta, kristalezko sabaia dagoela, soldata arrakala... Eta gero sexu indarkeria dago, baimenik ez ematea edo pertsona hori zerbait egin dezan konbentzitzen saiatzea, sexu erasoak, umiliazioak... Gero jendeak gehien sufritzen duen lekuetara joango ginateke. Bertan bi arlo bereizten dira, publikoa eta pribatua. Pribatuan bakoitzak bere borondatearen aurka edo bere buruaren aurka egiten duena izango litzateke. Ondoren, bikotearen zatia egongo litzateke, bai espontaneoa edo noizbehinkakoa, bai egonkorra eta luzea, harreman afektibo-sexualak eta batez ere familiak. Eta esparru publikoan, gehiago sartuko ginateke eskola, lan eta aisialdirako espazioetan, ez baitira seguruak emakume askorentzat edo talde askorentzat. Eta azkena, batez ere belaunaldi berrietan, espazio birtualak. Ez da ukatu behar teknologia oso onuragarria dela oraintxe, baina askotan ez da behar bezala erabiltzen.

Nola ikusten duzue etorkizuna gai honetan? S: Gaur egun, gero eta gehiago dira Women In Progress bezalako mugimenduak, emakumeak sostengatzen dituztenak eta ikusgarritasuna ematen dutenak, baita erreferentzia gisa balio dutenak ere. Argi dago aldaketa dagoeneko gertatzen ari dela. Denbora eta borroka kontua da eta teknologia sektoreetan emakume gehiago ikusten hastea. Bestalde, startup munduaren barruan, egia da gero eta emakume gehiago daudela. Adibidez, Leyre, Oihane eta niretzat, Ferly erreferentzia izan da, Britainia Handian 2018an sortutako startup bat, sexu hezkuntza podcasten bidez eskaintzen duena eta orain arte 8 milioi dolar bildu dituena inbertsio txandetan. Beraz, azpimarratzeko gakoa da erreferentziak izatea eta guk aurkitu ditugu. Uste dugu funtsezko faktorea dela etorkizuneko belaunaldiek pauso hori eman dezaten eta nahi dutena sortu edo aurkitu ahal izateko. L: Gazteak eta nerabeak bultzatzen ditut proiektu erradikalak sortzera egungo gizartean aldaketa bat egiteko, hori da garrantzitsuena. Proposamen edo proiektu berririk gabe, ez da ezer aldatuko. Zeintzuk izan dira Middin bezalako enpresa bat sortzeko oztopo handienak? S: Hiru emakume gara, gazteak, gizonezkoek zuzendutako teknologia sektore batean sexu hezkuntzan eta berdintasunean hez-

teko startup bat garatzen. Ez dugu gure burua kokatu nahi hori hobea edo okerragoa den esateko, baina dakiguna da mundu honen barruan dauden gainerakoen artean oso puntu bereizgarria dela. Azpimarratzen duguna da zerbait desberdina eta berritzailea eskaintzen dugula, orain arte eskaintzen ez zen zerbait, eta Innovae-ri eta Eiwa-ri esker, gauden ingurunean oso babestuta sentitzen gara.

"Indarkeria sexista garai berrietara egokituz eraldatzen da" Zer da onena eta txarrena ekintzaile izatean? S: Middin garatu eta ekintzaile gisa bizitzearen alde ona da gustatzen zaiguna egiten dugula eta zorionekoak sentitzen garela aukera mota hauek gertu edukitzeagatik. Middin ez da beste proiektu bat; gaur egun gure bizitzan dugun xedea da eta horren aldeko apustua egin dugu. Baina apustua izatearen desabantaila dago eta apustu bakoitzak bere arriskua du. Ziur asko alde negatiboa da hainbeste denbora eta baliabide inbertitzen ari zaren horren arrakasta ez izateko ziurgabetasun edo aukera txikia. Baina azpimarratu nahi dugu aukera mota hori ez zaigula buruan sartzen, startup-aren garapen eta estrategia hori epe luzera sortzea baizik.

Zer aholku emango zeniekete enpresa bat sortzea pentsatzen ari direnei? S: Guk emango genukeen lehen aholkua da enpresaren xedearekin lotuta egotea. Ezinbestekoa da eroso sentitzea egunero lanean eta ematen duzun minutu bakoitzean. Eta bestetik, eta teknikoki hitz eginda, pertsonalki uste dugu gaur egun teknologiak presente egon behar duela. Ezaugarri horri esker, guztiz eskalagarria da eta, beraz, ezinbestekoa da proiektuaren beharren barruan. Pandemia eta Covid direla eta, konturatu gara digitala ez den zerbaitek ez duela gaur egun merkatuan bizirik irauten. Zer etorkizuneko asmo dituzue? S: Leyrek, Oihanek eta nik beti hitz egiten dugu geure hezkuntza metodologia sortuko dugulakoan, egungo hezkuntza eredua gure aldetik aldatu ahal izateko, eredu eguneratua sortuz, batez ere gaur egun gizartean dauden beharrei erantzungo diena. Bestalde, startuparekin dugun helburua aldaketa sozial hori sortzea da, eragile guztien sarea sortuz, gazteekin hasiz, erakunde publikoetatik pasatuz eta enpresa mundura iritsiz. Eta, azkenean, bizi honetatik. Gaur egun gure % 100a eskaintzen ari gara eta pastelaren gaineko gustua denbora luzean hortik bizi ahal izatea izango litzateke. www.wearemiddin.com


I•D Arte eskolako izen-ematea irekita Izen-ematea ireki da Arte eta Goi-Mailako Diseinu Eskolan Jon Lasa Galdos

I•D arte, Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolak maiatzaren 3an ireki du izena emateko epea, eskolan plaza eskatzeko zein sarrera-probak egin ahal izateko. Datorren ikasturtean (2021-2022) ikastetxe honek eskainiko dituen ikasketak burutzeko interesa duen pertsona orori zuzenduta daude epe eta proba horiek. I•D arte da Euskadin Goi-mailako Diseinu ikasketak egiteko aukera ematen duen zentro bakarra, eta bertako Diseinu ikasketek unibertsitate-graduen pareko titulazioa dute. ❚ Eskolan plaza eskatzeko epea: maiatzak 3 - ekainak 13. ❚ Sarrera-probetarako izen-ematea: maiatzak 3 - maiatzak 21. Sarbide probak Irakaskuntza Artistikoak izaki, nahitaezkoa da sarbide probak egin eta gainditzea I•D arten ikasketak burutu ahal izateko. Sarrera probetatik salbuetsia izateko behar den titulazioa ez duen pertsona orok izena eman behar zuen horretarako (maiatzak 21 azken eguna), eta plaza eskaera ere egin beharko du gainera, ekainaren 13a baino lehen. Sarbide probetarako izen-ematea eta plaza eskaera egitea bi prozesu ezberdin dira. Biak bete behar dira. Sarrera proba egitetik salbuetsia izateko titulazioa duenak, plaza eskaera bakarrik egin beharko du, ordea. Sarbide probak maiatzaren 29an egin ziren, I•D arte-ren egungo egoitzan (Betoñuko ataria, 23 - Gasteiz). I•D arte: ideiak, diseinua eta artea I•D arte-k egoitza berria Betoñun du joan zen 2019-2020 ikasturtetik, estilo neogotikoko komentu izandakoan, baina bi hamarkadatik gorako ibilbidea egin du Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko ikasketak eskaintzen Gasteizen. “Ideiak, diseinua eta artea” kontzeptuak uztartzen ditu eskolak bere izenean, baina “Ideiak, diseinua eta artea” ikastetxe hau hartzen duen eraikin bereziaren edozein txokotan ere ernetzen dira, ikasleek “do it yourself” filosofia gidari hartuta ikasten eta garatzen baitute hemen euren sormena (egizu zuk zeuk, edo eginaz ikastea). I•D artek Goi Mailako Prestakun-

tza Zikloak zein Diseinuko Goi Mailako Ikasketak eskaintzen ditu. Orotara, bost titulazio ezberdin: ❚ Goi Mailako Prestakuntza Zikloak (2 urtekoak): Argazkigintza; Ilustrazioa; Animazioa. ❚ Diseinuko Goi Mailako Ikasketak (4 urtekoak, unibertsitate graduen pareko titulazioa dute): Diseinu grafikoa; Barne diseinua. Azken bi ikasketa hauen titulazioak (Diseinu Grafikoa eta Barne Diseinua) unibertsitate graduen parekide dira. Gainera, I•D arte da Euskadin Goi-mailako Diseinu Ikasketa Artistikoak egiteko aukera eskaintzen duen zentro publiko bakarra. Eskola I•Darte Euskadiko Arte eta Goimailako Diseinu Eskola publikoa da. Diseinua mundua eraldatzen duen zerbitzu publikoa dela sinesten du. Helburuak hezkuntza eta berrikuntza dira. Artea eta diseinua uztartzen dituzte, ikerkuntza eta emaitzak elkarlotuz. Eskola diseinu laborategi bat da. Bertan, ikasle eta irakasleok eskutik egiten dute lan, eginez ikasiz. Eskolak dituen beharrak guk geuk asetzen dituzte, sustraitik eraikitzen hasiz: marka, altzairuak, web-orria… Beraz, edozein lan eremu, edozein zerbitzu digital, sortzen duten edozein produktuk eskola osatzen duten guztien eskulana du atzetik. Horregatik, aribidean dauden aldaketak aurkituko dituzu, eta, noizean behin, akatsen bat edo beste. Etengabeko berrikuntzak ausardia beharrezkoa du, baita praktika eta akats asko ere. Horrela, ikas-

koak erabiliz, da Diseinu Grafikoko profesionalaren lana. Haren jarduera ikusteko komunikazioak, talde sozial zehatz batzuei komunikatzeko edozein bitartekoren bidez mezu espezifikoak helarazteko, proiektatzean datza. Kartel batek, aldizkari digital edo analogiko batek, trafiko-seinale batek, bilgarri batek eta aplikazio edo webgune baten interfazeak mezu bat edo bat baino gehiago helarazten dituzte eta mezu horiek diseinatzaile baten ahalegin kontzeptual eta sortzailearen emaitza dira. Ikasketa horiek bukatzean, titulu ofizial bat jasoko duzu eta titulu horrekin izango duzu instituzioek, enpresek edo bezero pribatuek zu kontratatzeko aukera. Ikasleak komunikazio-hizkuntza eta teknika desberdinak interpretatu eta behar bezala erabiltzera, lankidetzan aritzera eta ikasteko prozesuan autonomoak izatera ohitzen saiatzen dira.

ten eta hobetzen doaz I•Darte-n. Euskaldunak eta globalak dira. Bere aniztasunaz arro daude. Diseinuko Graduak ❚

Barne Diseinua: Funtsezko garrantzia ematen zaie espazioei, lan zehatz batzuk aurrera eramateko orduan. Barne Diseinuko ikasketak barne espazioak teorian eta praktikan antolatzeko proiektuak planifikatzeari eta garatzeari buruzkoak dira. Ikasketa horiek bukatzean, titulu ofizial bat jasoko duzu eta, titulu horrekin, izango duzu instituzioek, enpresek edo bezero pribatuek zu kontratatzeko aukera. Enkarguak anitzak izan daitezke: egongela baten iluminazioa, feria-stand bat sortzea, erakusleiho bat apaintzea edo museo bat barrutik erabat planifikatzea esate baterako. Ikasleak espazioen girora, iluminaziora, eraikuntza-materialetara eta eraikinen hornikuntza teknologikora ohitzen saiatzen gara eta, horretarako, lankidetza-lana eta ikaskuntzan autonomiarekin aritzea sustatzen dituzte. ❚ Diseinu Grafikoa: Ikusteak, batez ere, lehentasuna duen gizarte batean, oso inportantea da garapen teknologikoak eta berorren ondorioek dakarkiguten aldaketa azeleratu eta geldiezinaren komunikazio-erronkei behar bezala aurre egin ahal izatea. Ikustearen bidezko komunikazioa optimizatzea, elementu tipografikoen, kolorearen, espazioaren eta irudiaren bidez eta bitarteko artistiko eta teknologi-

Goi Mailako Hezkuntza Zikloak ❚

Animazioa: Narrazio grafikora eta ikustearen bidezko komunikaziora aplikatutako animazio tradizional eta garaikidearen teknikak eta prozesuak ikasiko dituzu. ❚ Argazkigintza: Argazkigintzaren jatorrizko obra, norberaren proiektuetarako edo enkarguetarako, egiten ikasiko duzu. ❚ Ilustrazioa: Narrazio grafikora eta ikustearen bidezko komunikaziora aplikatutako ilustrazio tradizional eta garaikidearen teknikak eta prozesuak ikasiko dituzu.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

14


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

15

Graduondokoaren balioa gora doa Urtetik urtera, enpresek geroz eta garrantzi handiagoa esleitzen dizkiete graduondoko ikasketei, ondorengo orrialdeetan ikusiko duzuen bezala. Informazio guztia, jarraian Graduondoko ikasketen balioespena sektoreka, lan-eskaintzetan Eskaintzak

Sektorea

Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitate-tituludunei zuzendutako lan eskaintzen % 8,4k graduondoko ikasketak izatea eskatzen die, gutxieneko baldintzen artean, hautagai guztiei. Portzentaje hori bost puntu baxuagoa zen iaz. Zifra hori % 39,1era iristen da goimailako hezkuntza mota hau ez denean baldintza gisara aipatzen, hautagaitza baterako balio diferentzialaren sortzaile gisara baizik. Azken urtean argitaratutako laneskaintzen kopuru orokorrean, % 3,55ek graduondoko ikasketak izateko beharra jaso zuen bere eskakizunen artean, 2018an bildutako balioa aise bikoiztuz (% 1,4). Unibertsitate-titulua duten hautagaiei zuzendutako eskaintza-multzoa erreferentzia gisa hartuta, graduondoko titulu ofiziala egiteko beharra eskatzen dutenen kasuan, ehunekoa % 8,4raino igotzen da. Era berean, 2019an zehar graduondoko ikasketen balorazioa areagotu egin da enpresek beha-

rrezko baldintza gisa sartzen ez dituztenean. Beste modu batera esanda, unibertsitate tituludunentzako lan eskaintza kopuruan, hautagaiek graduondoko prestakuntza espezializatua izatea beharrezkoa bezala ez agertzen baina positiboki baloratzen den eskaintza horietan, lau puntu eta erdi gehitu da baldintza hori, 2018ko % 35,2tik gaur egungo % 39,6ra igaro baita.

Hautagaien graduondoko prestakuntzari garrantzi gehien ematen dion sektorea irakaskuntza da berriz ere

Irakaskuntza / Heziketa Bankua eta Inbertsioak Kalitatea eta Ingurumena Aholkularitza Juridikoa Informatika Internet Aholkularitza Informatikoa/ Telekomunikazioak Ikerkuntza Ingeniaritza Telekomunikazioak Komunikazio Agentziak Aholkularitza Orokorra Industriala (besteak) Zerbitzuak (besteak) Automobila Osasuna Makineria eta Ekipo Mekanikoa Metalurgia, Mineralurgia eta Burdingintza Farmazia eta Ospitale-Materiala Aisialdia Ostalaritza eta Turismoa Elikadura, Edariak eta Tabakoa Salgaien Garraioa eta Logistika Baliabide Energetikoak Eraikuntza

Graduondoko motak

2019

2018

MBA

Beste Materiak

% 24,04 % 15,99 % 14,83 % 14,23 % 14,06 % 12,44

% 20,76 % 1,28 % 14,87 % 14,52 % 9,30 % 4,89

% 43,35 % 45,87 % 18,56 % 20,66 % 19,71 % 23,02

% 56,65 % 54,13 % 81,44 % 79,34 % 80,29 % 76,98

% 12,10 % 11,65 % 10,44 % 9,94 % 9,51 % 8,64 % 5,56 % 3,01 % 2,20 % 2,07 % 1,99

% 4,69 % 7,92 % 5,23 % 7,16 % 5,80 % 5,98 % 1,12 % 0,98 % 1,35 % 1,01 % 1,10

% 16,21 % 7,53 % 36,29 % 20,53 % 11,69 % 21,79 % 12,84 % 37,45 % 31,43 % 12,32 % 38,41

% 83,79 % 92,47 % 63,71 % 79,47 % 88,31 % 78,21 % 87,16 % 62,55 % 68,57 % 87,68 % 61,59

% 1,79 % 1,62 % 1,60 % 1,58 % 1,52 % 1,51 % 1,46 % 1,22

% 1,05 % 1,22 % 1,03 % 1,14 % 1,37 % 0,84 % 1,02 % 0,98

% 16,89 % 14,67 % 36,51 % 40,80 % 36,26 % 34,08 % 28,80 % 85,87

% 83,11 % 85,33 % 63,49 % 59,20 % 63,74 % 65,92 % 71,20 % 14,13

Iturria: Infoempleo Adecco Txostena, 2019

Prestakuntza mota hau duten hautagaien eskariaren gorakadak erantzuten dio batez ere, beren

izaeragatik edo legezko aginduagatik, master espezifiko bat izatea eskatzen duten zenbait lanbide

gauzatzeko sarbide bakarra delako (arkitekturan, irakaskuntzan maila jakin batzuetan, ingeniaritza

jakin batean, etab.), eta zuzendaritza kategorietan lanpostu hutsen eskaera handiagoa.


graduondokoak Kategoria profesionala Kategoria profesionala graduondoko ikasketen ebaluazioan modu erabakigarrian esku hartzen duen faktoreetako bat da. Zentzu horretan, argi bereizitako bi segmentu daude. Batetik, erantzukizuneko postuak betetzeko lanpostuak. Kasu horietan, graduondoko ikasketak baldintza gisa barne hartzen dituen eskaintzen tasa handitu egin da azken urtean. Horrela, 2019an zuzendaritza lanpostuak estaltzera bideratutako eskaintzen % 24,8k baino gehiagok eskatzen du graduondoko prestakuntza; bitarteko zuzendari-tzako lanpostuetarako, eskakizunen % 13,7an sartzen da baldintza hori. Bestalde, ehunekoek behera egiten dute teknikarien eta, batez ere, langileen kasuan. Graduondoko titulua eskakizunen % 11,75ean eta % 2,7an agertzen da, hurrenez hurren. Eskariaren desberdintasunaren azalpena kategoria profesional bakoitzak betetzen dituen funtzioek ematen dute. Zuzendari eta bitarteko zuzendariei buruz, lidergoa eta kudeaketa ezagutzak eskaintzen dituzten programak baloratzen dira batez ere, eta teknikariei, berriz, programa espezializatuak eskatzen zaizkie

bete behar dituzten funtzioak betetzeko. Langileen kategorian, graduondoko prestakuntza gainditzearekin harremana ez duten beste balio eta gaitasun batzuk bilatzen dira, beraz eskaintzan gutxitan agertzen den eskakizuna da.

Katalunia da graduondoko ikasketak gehien eskatzen dituen autonomia erkidegoa Sektoreak Enpresari dagokion sektorea esku hartzen duen beste faktoreetako bat da, modu erabakigarrian kasu askotan, graduondoko prestakuntza duten hautagaien eskaeran. Irakaskuntza, master bat edukitzea postu jakin batzuetan lan egiteko legezko baldintza duten sektoreetako bat da. Hautagaiek graduondoko prestakuntza izatea gehien baloratzen den sektorea izaten jarraitzen du, eskaintzaren % 24an agertzen den eskakizuna. Jarraian, banku eta finantza inbertsio jardueretan diharduten enpresak daude, urteko hazkunderik handiena izan duen sektorea, eskaintzaren % 16an maste-

2021maiatza

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

16

Graduondoko ikasketen balioespena Komunitate Autonomoka lan-eskaintzetan Eskaintzak

Graduondoko motak

Komunitate Autonomoa

2019

2018

MBA

Katalunia Madrilgo Komunitatea Gaztela eta Leon Euskadi Valentziako Komunitatea Extremadura Aragoia Murtziako Eskualdea Asturias Andaluzia Galizia Gaztela-Mantxa Balear Uharteak Errioxa Kanariak Nafarroa Kantabria Ceuta Melilla

% 6,47 % 5,61 % 5,28 % 5,19 % 4,35 % 4,28 % 3,91 % 3,88 % 3,64 % 3,48 % 3,35 % 3,17 % 3,17 % 3,15 % 3,08 % 2,52 % 2,15 % 1,92 % 1,66

% 5,09 % 6,29 % 4,71 % 4,92 % 3,99 % 3,84 % 3,04 % 3,16 % 2,39 % 5,40 % 3,36 % 2,18 % 2,58 % 3,46 % 3,59 % 2,77 % 2,32 % 1,23 % 1,62

% 36,66 % 38,46 % 35,86 % 36,86 % 25,78 % 26,38 % 36,24 % 40,29 % 33,25 % 35,44 % 39,74 % 50,43 % 35,11 % 41,25 % 30,70 % 39,05 % 41,36 % 35,42 % 39,38

Beste Materiak % 63,34 % 61,54 % 64,14 % 63,14 % 74,22 % 73,62 % 63,76 % 59,71 % 66,75 % 64,56 % 60,26 % 49,57 % 64,89 % 58,75 % 69,30 % 60,95 % 58,65 % 64,58 % 60,62

Iturria: Infoempleo Adecco Txostena, 2019

rra egiteko beharra barne hartuta. Top 3a Kalitatea eta Ingurumena ixten dute, % 14,8rekin. Eremu funtzionalak Marketina eta komunikazioa graduondoko prestakuntzarekin hautagai gehien eskatzen diren eremua bihurtzen da, betiere eskakizunen % 26,2an (+4 p.p.). On-

dorengo postuetan legezkoak daude, kalitatea, PRL eta ingurumen sailak eta administrazio eta finantza arloaren parte direnak, horiek guztiak sortutako eskain-tzen % 15etik gorako ratioak dituztenak. Komunitate Autonomoak Autonomia erkidegoen araberako ehunekoen banaketan, Kata-

lunia bere lanpostu eskaintzan graduondoko ikasketak gehien eskatzen dituen banaketa geografikoaren rankingean lehen postura igotzen da, eskaintzen % 6,5 (+1,4 p.p.) bilduz. Madril taulako bigarren postuan kokatzen da, % 5,6, eta Gaztela eta Leon hirugarren dago, % 5,3rekin.


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

17

Gehien eskatzen diren masterren Top 10a Jarraian gazteek gehien ikasten dituzten 10 masterrak erakutsiko dizkizuegu Unibertsitateko Aldizkaria

Graduondoko bat aukeratzea geroz eta arruntagoa den ohitura bat da lanbide berrien larrialdiaren ondorioz, bai eta arlo jakin batean espezializatzeak duen garrantziagatik ere. Ikastaro ofizial mota hauek egiteko lan espezializatuak egitea ezinbestekoa da, enpresa profesionale-

MASTER PROFESIONALA KONTU IKUSKARITZAN

1 2 3 4 5

Presentziala da, eta paregabea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako lizentziatuentzat, Zientzia Ekonomikoetako eta Enpresaritzako lizentziatuentzat, merkataritza-irakasleentzat, eta Zientzia Finantzieroetako lizentziatu edo graduatuentzat. Egokia da kontabilitateko munduan espezializatzeko eta Ikasketa Finantzieroetako Zentroan (Centro de Estudios Financieros, CEF) ematen da.

MASTER IN MANAGEMENT ESCP Europe-eko ikasleek gehien eskatzen duten masterra da. Graduondoko ikasketa hauen helburua kudeaketako eta mundu enpresarialeko metodoen tekniken egoeran ezaguera sakon bat garatzea da. Master prestigiotsuenetariko bat da.

MASTER UNIBERTSITARIOA FINANTZETAN Comillaseko Pontifize-Unibertsitateko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen Fakultateak (ICADE) antolatzen du. Bere ikasketek finantzetako heziketa oso bat ematen dute. Finantzen munduko entitate ezberdinek master honekin lankidetza egiten dute eta lan-praktikak eskaintzen dizkiete ikasleei.

MBA (MASTER UNIBERTSITARIOA ENPRESEN ADMINISTRAZIOAN)

6 7 8 9

Zientziak, biologia, farmazia, biokimika, medikuntza edo albaitaritzako ikasleei zuzendua dago. Universitat València-Postgrau-n ematen da.

Masterrik eskatuenak Master batzuk, urteak joan ahala, ikasleen eskutik eskatuenak bihurtu dira. Hauek dira 10 master eskatuenak:

GRADUONDOKO TRINKOA NAZIOARTEKO HOTELEKO ZUZENDARITZAN Ingelesez ematen da guztiz eta zuzendua dago hoteleko zuzendaritza altuan espezializatu nahi duten lizentziatu eta graduatuetara, ikaslea hoteleko industriaren enpresen kudeaketan espezializatzen baita. Les Roches Marbella, International School Of Hotel Management-en egiten da.

MASTERRA COMMUNITY MANAGEMENT-EAN, ENPRESA 2.0-N ETA SARE SOZIALETAN, (IEBS) Online da eta ikasleak prestatzen ditu espezialistak bihur daitezen hemen: plan estrategikoen planifikazioa, diseinua eta egikaritzea komunitate birtualen erabilpen eta probetxurako.

MASTER OFIZIALA GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZAN ETA KUDEAKETAN Harremana du lan arriskuekin, giza baliabideekin eta enpresen administrazioarekin. Coaching-eko Ikastaro bat du ere.

MASTERRA DIZIPLINA ANITZEKO ESKU-HARTZEAN ELIKATZE-JARRERAREN ARAZOETARAKO, NORTASUN ARAZOETARAKO ETA ARAZO EMOZIONALETARAKO Oso interesgarria da, MOEk adierazten duen bezala, 2020an arazo emozionalak ezgaitasuneko eragileak izango baitira.

Ospetsuenetariko bat da eta bere erronka ikasleei ekintza enpresarialeko ikuspegi global eta estrategiko bat ematea da. Bertan sartzeko garrantzitsua da espediente akademiko on bat izatea eta ingeleseko hizkuntzaren ezaguera on bat izatea.

MASTERRA LAGUNDUTAKO GIZA-UGALKETAREN BIOTEKNOLOGIAN

tan egin beharko litezkeenak, kalitatezko eta estetikoki ongi zaindua dagoen ikerketa-proiektu bat aurkeztu nahi bada.

10

MASTERRA ESTETIKA INTEGRALEAN, MARKETIN KOSMETIKOAN ETA IRUDIAREN AHOLKULARITZAN 9 hilabeteko iraupena du eta ikasleek zentro estetiko baten komunikazio-, salmenta- eta kudeaketa-sekretuak ezagutuko dituzte. Consuelo Silveira estetika profesionaleko zentroak antolatzen du.


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

18

Pandemia ez da betirako! Prestatzeko unea da!

Unibertsitateko Aldizkaria

Munduko ekonomiaren motorra urtetan izan ondoren eta mugagabeak ziruditen hazkundeproiekzioekin lan egin ostean, turismoa pandemiak gehien kaltetu duen sektoreetako bat izan da. Herrialdeetako mugetan ezarritako neurrien ondorioz bidaiekin zerikusia duten jarduera guztiak (negozioak eta aisialdia) ia izoztuta egon dira. Halaber, jendea etxean egotera bultzatu duen kutsaduraren beldurrak bere papera izan du ere. Munduko turismo erakundearen arabera, 2020ko urtarrileko datuak 2021eko urtarrilekoekin al-

deratzen baditugu, nazioarteko turisten etorrerak % 87 jaitsi ziren.

Nazioarteko turismo-eskaria 2022n berriz aktibatzea espero da Espainiako egoerak ez zion ihes egin munduko lurrikarari. Atzerriko turistek gehien bilatzen zituzten helmugen zerrendaren buruan zegoen arren, ohartarazi

gabe eta turismoaren eragile zuzen eta zeharkako guztientzat ondorio latzak izan zituen. Izan ere, turismoa, 2019an BPGren % 12 baino gehiago ordezkatzen zuena, ia egun batetik bestera jaitsi zen % 4 triste batera arte; 2020an suntsitutako enpleguen % 78 ordezkatuz. Hala ere, munduko turismo sektorearen hazkunde lerroan izugarrizko hutsune hori izan arren, nazioarteko turismo eskaria 2022rako berriro aktibatuko dela espero da eta 2023an aurre-pandemiaren antzeko emaitzak lortuko direla. Inkesta baten arabera (IPK), partehartzaileen % 70ek aisialdirako bidaia bat eta hiru artean antolatzeko asmoa dute (negozio bidaiek pixka bat gehiago beharko dute berreskuratzeko) datozen hilabeteetan, eta horretarako aurrekontu handiagoa izango dutela diote. Espainia izango da egoera berri honi etekina aterako dioten lehen merkatuetako bat, izan ere, inkesta horren arabera, parte-hartzaile-

ek helmuga eguzkitsuak eta/edo hondartzak aukeratu zituzten lehen aukera gisa; hiriburuetara egindako bisitak bigarren tokian daude, eta ondoren naturako egonaldiak daude.

Iritsi da gazteak Swiss Education Group delakoa bezalako nazioarteko ikastetxeetan trebatzeko garaia Europarrek Espainia lehen aipatu zuten, Italia, Alemania edo Frantzia baino lehen. Europatik kanpo, suspertzeko motor gisa, Txina eta Estatu Batuak kontuan hartu beharko dira, batez ere kontsumitzaile gisa eta turismo jardueren hornitzaile gisa. Hala ere, kontuan izan beharko dira pandemiaren aurrekoa eta ondorengoa eta haren ondo-

rioak, gainbeheran eta suspertzean ez ezik, kontsumitzaileen portaeran, beharretan eta itxaropenetan ere, dagoen eskaintza egokitzeko eta aurrekaririk gabeko turismo eredua sortzeko, eskaera berri hauetara egokituta. Swiss Education Group-en sektorearen aldaketa txikienak gertutik jarraitzen ditugu, gure hezkuntza eskaintza garapen teknologiko eta sozialetara eta azken joera eta eskakizunetara egokitzeko. Ikasleek gure ikastetxeetan lortzen duten prestakuntzari esker, nazioarteko ibilbide arrakastatsua sar dezakete hainbat arlotan, ikastaro guztiek nazioarteko negozio kudeaketa osagaia baitute, ezagutzak askotariko jardueretara egokitu ahal izateko. Inoiz baino gehiago iritsi da gazteak Swiss Education Group bezalako nazioarteko ikastetxeetan trebatzeko garaia, turismoaren aro berri honetan lan merkatura iristeko aldaketak egiteko prest.


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

19

Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako gida Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontuan har itzazu gida honetako aholkuak. Zuri gertatzen ari zaizuna mundu osoko emakume askori ere gertatu eta gertatzen baitzaie. Ez da zure errua. Saiatu arren, ez da aldatuko

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Lehenik eta behin, has gaitezen galdera honi erantzutzen: Zer dira tratu txarrak? Senideren batek edo zurekin bizi den edo bizi izan den pertsonaren batek mehatxatzen, iraintzen, etxean gertatzen diren gauza txar guztien errua egozten, makurrarazten, jendaurrean irrigarri uzten, zure itxura edota egoera fisikoagatik gutxiesten edo mespretxatzen, lagunekin edo senideekin harremanak izatea eragozten, zure gutunak eta telefono deiak kontrolatzen, zure dirua eskuratzea eragozten, zure gastuen kontuak ematera behartzen, zuretzat balio sentimental berezia duten gauzak txikitzen, bultzatzen, jotzen edota sexu-harremanak izatera behartzen bazaitu, tratu txarrak jasaten ari zara. Zuri gertatzen ari zaizuna emakume askori gertatzen zaie gure herrian eta mundu osoan, eta berdin dio adina, egoera soziala eta ekonomikoa, kultura edo nazionalitatea. Gainera, ezintasunen bat baduzu, ahulago zara tratu txarren aurrean. Tratu txarrak ematen dituena da tratu txarren errudun bakarra. Zuk ez duzu errurik, eta ez dago zeure esku haren portaera aldatzea. Askotan damututa dagoela edo maite zaituela esan arren, bera ez da inoiz aldatuko. Zuk, baina, pauso batzuk eman ditzakezu egoera hori amaitzeko. Kontuan hartu gida honetako aholkuak. Ez da bide erraza, baina merezi du. Gainera, hainbat profesional laguntzeko prest dituzu. Eta gogoratu: tratu txarra ematen badizu, ez zaitu maite. 1.Berehalako eraso baten aurrean, ahal baduzu, deitu Poliziari babes zaitzan (Ertzaintza eta Foruzaingoa: 112; Udaltzaingoa: 092).

Ahoz komunikatzeko arazorik baduzu (SOS Deiak eta SOS Nafarroaren fax zenbakiak): Araba (945 136 873), Bizkaia (94 442 5206), Gipuzkoa (943 447 904) eta Nafarroa (948 22 22 24). 2.Erasoa jada gertatu bada, konta iezaiozu konfiantzako pertsona bati eta eska iezaiozu laguntza. 3.Lesio fisikorik edo psikikorik baduzu, joan zaitez osasun-etxe batera. Azal ezazu lesioen jatorria eta eskatu medikuen txostenaren kopia. 4.Osasun-laguntza behar duen lesiorik ez baduzu, joan zaitez zure udalerriko gizarte zerbitzuetara; argibideak emango dizkizute eta esango dizute nola eskuratu doako laguntza (psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, ostatua…). Lanorduz kanpo babes-etxe bat behar baduzu, deitu eguneko 24 orduetan zure esku dauden larrialdiko gizarte zerbitzuetara: Araba (945 134 444 eta 112), Gasteiz (900 701 700), Bilbo (94 470 1459/1460) eta Gipuzkoa (943 224 411 eta 112). Nafarroan bazaude, 112 zenbakira deitu. 5.Babesa behar baduzu, eskatu babesteko agindua Polizian, epaitegian, Fiskaltzan, Biktimei Laguntzeko Zerbitzuan, gizarte zerbitzuetan edo bestelako laguntza zerbitzuetan. Prozedura azkartzeko, hobe da babesteko agindua Polizian eskatzea. Eskabide-orria emango dizute eta, bete eta gero, epaitegira bidaliko dute. Epaileak deklaratzera deituko zaituzte (zu eta erasotzailea) eta, hala badagokio, neurriak hartuko ditu zu babesteko. 6.Oso garrantzitsua da behar bezalako aholkularitza izatea eskabide-orria betetzerakoan eta salaketa ipintzerakoan. Horreta-

rako, eska ezazu harremanetan jar zaitzatela laguntza juridikoko 24 orduko doako zerbitzuarekin. 7.Ikusmen, entzumen edo mugikortasun arazoren bat edo beste ezintasunen bat baduzu, jakinarazi (telefonoz, faxez, mezu elektronikoz, mezu laburrez...) joan nahi duzun zerbitzuari, joan-etorrian lagun diezazuten, zurekin joan daitezen, zeinuen hizkuntzako interprete bat jar diezazuten eta abar. 8.Atzerritarra bazara, nahiz eta agiriak behar bezala ez izan, jarraitu gida honetako pausoei. Osasun-laguntza, laguntza juridikoa eta larrialdi-zerbitzuak doan erabiltzeko eskubidea duzu. Gainerako laguntzak jasotzeko, eskatu erroldatzea udaletxean. 9.Gainera, tratu txarrak eta sexuerasoak jasaten dituzten emakumeentzat telefono bidez informazioa emateko zerbitzua dago. Zerbitzu hau doakoa da eta telefono bidezko laguntza eskaintzen du eguneko 24 orduetan:016. Eusko Jaurlaritzak ere beste zenbaki bat jarri du abian: 900 840 111. Bi zenbakiak doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea. Zer egin eraso egiten badizute 1.Ezin bazara etxetik atera, deitu Poliziari (Ertzaintza eta Foruzaingoa: 112; Udaltzaingoa: 092). Bestela, joan gertuen duzun polizia-etxera, eta eskatu laguntza. 2.Adostu zure auzokideekin, lagunekin edota senideekin seinaleren bat, laguntza behar duzunean Poliziara dei dezaten. 3.Erasoa saihestezina bada, saiatu helburu txiki bihurtzen. Babestu aurpegia eta burua besoekin. 4.Ireki ateak eta leihoak, eta egin ahalik eta zarata handiena. Laguntza eskatu. 5.Irakatsi zure seme-alabei laguntza nola eskatu eta beren buruak nola babestu, eraso bat hasten denerako. 6.Idatzita gorde bizi izan dituzun erasoak: datak, zehetasunak, lekukoen izenak, polizien eta medikuen identifikazio zenbakiak eta datuak. 7.Gorde erasoaren froga guztiak: arropa hautsiak edo odolezta-

tuak, apurtuta dauden gauzak, armak… Ahal baduzu, hartu lesioen argazkiak. 8.Zu edo zure seme-alabak tratu txarren biktimak bazarete, etxea uzteko eskubidea duzue, eta ez da familia abandonutzat hartuko. Dena dela, komeni da etxea uzten duzunetik 30 egun pasatu aurretik epaitegian banantzeko eskaera aurkeztea edo behinbehineko neurriak eskatzea. Zer egin etxetik ihes egin nahi baduzu 1.Epaitegian urruntzeko agindua eska dezakezu. Hala ere, etxetik joatea erabaki baduzu, informa zaitez aldez aurretik gizarte zerbitzuetan, eta eskatu konfiantzako norbaiti ihesaldian laguntzeko. 2.Egoera lasai dagoen une bat aukeratu ihes egiteko. Komeni da erasotzailea ez egotea etxean. Baldin badago, une horretan etxea uzteko arrazoi sinesgarriak erabili. Ez du ezer susmatu behar. 3.Ez eman erasotzailea ohartarazi dezakeen argibiderik edo aztarnarik. 4.Ez hartu lasaigarririk zure medikuak agindu ez badizu. Erne eta argi egon behar duzu, ondo pentsatzeko eta erabakitzeko gai izateko. 5.Etxetik joan baino lehen, hartu ahal duzun diru guztia eta honako gauza hauek: NAN txartela, familia-liburua, lan-baimena eta pasaportea (atzerritarra bazara), gizarte segurantzako liburuxka edo osasun txartela, ziurtagiri medikoak eta ohiko sendagaiak, errentamendukontratua edo jabetzako eskriturak, zure seme-alaben ikasketa-espedienteak, giltzak eta telefono zenbaki erabilgarrien agenda. Gainera, balizko prozesu judizial batean beharko dituzun gauzak ere eraman behar dituzu; soldata-orria, gastuen ordainagiriak (telefonoa, aseguruak, eskolatzea…) eta erasoaren ondorioz egindako gastuen egiaztagiriak, hala nola joan-etorriak, kontsulta medikoak, sendagaiak... 6.Hori dena hartzeko astirik izan ez baduzu eta etxera bakarrik itzultzeko beldur bazara, eska iezaiozu Poliziari zurekin joateko.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021maiatza

20


unieskubideak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

21

Haurrak eta nerabeentzako babes handiagoa, indarkeriaren aurrean Jarraian haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka babesteko lege berriak ekarri dituen 10 berritasunak azaltzen ditugu Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Haurrak eta nerabeak edozein indarkeria motaren aurka babesteko Espainiako legeak bide luzea bat egin du, hamarkada batez, bere helmugara iristeko. Apirilaren 15ean, Diputatuen Kongresuak Eskubide Sozialen Ministerioak sustatu dutentako legeproiektua eta 2030 Agenda onartu zituen. Bere behin betiko datorren ekainean izango da ziurrenik, Senatutik igaro behar baitu aurretik. Haurrak eta nerabeak babesteko sistema uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoaren eta uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez berritu bazen ere, Haurren Eskubideen Batzordeak,legeria hori positiboki baloratu ondoren, 2018an proposamen berri bat egin zuen. Haurren aurkako indarkeria desagerrarazteko lege integrala garatuz aurrera egitea proposatu zuen eta Espainiako Estatuari eskatu zion onar dezan prebentzio nazionala eta esku-hartze estrategia koordinatu bat, haurrak indarkeriarik gabeko inguruneetan bizitzeko duten eskubidea bermatuko duten esku-hartze egokiak, giza-baliabideak, bitarteko tekniko eta ekonomikoak ziurtatuz. Delituari, biktimologiari eta adingabeekiko sexu askatasunaren eta kalte-ordainen aurkako krimenei buruzko 2019ko datuek legedi mota horren beharra islatzen dute. Urte horretan, 7.250 adingabe izan ziren delitu mota horien biktima - guztizkoaren % 46,2. Genero indarkeriaren prozesu aktiboetan 1.786 biktima izan ziren eta arrisku eta zaurgarritasun egoeretan 5.354 biktima izan ziren.

Adingabeen sexuabusuen delituetarako preskripzioaren epe-hasiera aldatu egin da Kasuen ikusezintasuna Salatzen ez diren kasuen ikusezintasuna kontuan hartu behar da (kasuen % 15 baino ez dira ezagutzen, eta nerabeen % 40k baino gehiagok dio sexu jazarpen edo gehiegikeria egoerak jasan dituela). Askotan, biktima hori adieraztera ausartzen zenean, adin nagusian, delituak dagoeneko preskribatu zuen.

Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka babesteko Lege Organikoa, haurrengan eta Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Itunean oinarrituta, indarkeriaren aurkako haurren babeserako estatuko lehen araudi gisa aurkezten da. Horien artean, sexu erasoak eta tratu txarrak nabarmentzen dira haien larritasunagatik, nahiz eta zero tolerantziaren legezko erantzunak bere zeharkako dimentsioa jasotzen duen: fisikoa, psikologikoa, hitzezkoa eta baita instituzionala ere. Delituak preskribatzetik indarkeria birdefinitzeraino Proposatutako legearen alderdi aipagarri eta berritzaileak hamar puntutan laburbil daitezke: 1.Zigor-garrantzia: Adingabeen sexu abusuen delituetarako preskripzioaren epe-hasiera aldatu egin da. Orain, epe hori zenbatzen hasten da biktimak 35 urte betetzen dituenetik. Aurretik, adinez nagusia zenean hastez zen, beraz, preskripzio epeak (5 urte bitarteko delitu arinetarako eta 15 delitu larrietarako) biktima horren berri ematera ausartzen zenean epaitzea eragozten zuen. Horrela, 23 eta 32 urterekin preskribatu beharrean, 40 eta 50 urterekin izango da. 2.Gurasoen Alienazio Sindromea (SAP, Síndrome de Alienación Parental) deiturikoaren ukapena, zientifikoa ez izateagatik eta bere erabilera sexistagatik (25. artikulua). Diagnostiko kliniko gisa onartzen ez denez, baztertu egin behar da, gurasoetako edozeinek seme-alaben gainean eman dezakeen indarkeria psikologikoa edo manipulazioa kaltetu gabe, batez ere familia krisi egoeretan ematen dena. Gainera, guraso autoritatea kentzea aurreikusten da homizidioa edo tratu txarrak egiteagatik kondenatutakoentzat.

3.Berbiktimizazioa: 14 urtetik beherako edo desgaitasunen bat duten biktimei aurrez eratutako proba arautzen da sexu askatasunaren aurkako delituengatik prozesu judizialetan deklarazioak errepikatzea ekiditeko eta kalte traumatikoengatik konpentsatzea. Beraz, Instrukzio Epaitegian grabatzea nahikoa izango da, hainbat agintariren aurrean edo prozesuaren fase desberdinetan errepikatu beharrik izan gabe (azken xedapenetako lehena 6). 4.Agintari judizial eta fiskalen prestakuntza eta espezializazioa: Horrez gain, polizia unitate espezializatuak sortzea eta administrazioaren ikuskaritzapean ikastetxeetan eta adingabeetan "ongizate eta babeserako koordinatzailea" izendatzea aurreikusten da (33. artikulua). 5.Herritarren betebeharra haurren aurkako indarkeria egoeren edozein zeinu, zantzu edo presuntzio salatzeko (14. artikulua). 6.Larrialdi egoeretan eta baimen judizialik gabe (familiako ingurunetik haur bat kanporatzea, poliziaren esku-hartzearekin ere) erabakitzeko ahalmena duten gizarte zerbitzuetako langileen aginte kategoria. Gai hau eztabaidatu da administrazioaren aurrean familiek izan dezaketen defentsa falta dela eta. 7.Kartzelako onura prestazioen murrizketa: Zigorrak gogortzeaz gain, kartzelako onurak lortzeko baldintzak, hala nola baldintzapeko askatasun erregimena, hirugarren sailkapen espetxealdira sartzeko edo irteera baimenak lortzea, 16 urtetik beherakoen aurkako sexu indemnizazioaren eta askatasunaren kontrako delituengatik askatasuna duten pertsonei gogortzen zaizkie (seigarren azken xeda-

pen 2.a). Krimenaren aurkako disuasio edo prebentzio xedea zalantzan jarri du Zigor Politiken Ikerketa Taldeak, 200 abokatu kriminalek osatua. 8. Indarkeriaren egungo definizioa alde askotakoa da, hainbat alderdi eta hedabidetan, batez ere linean (sare sozialak), jazarpena barne -, baita bere ondorioak ere, fisikoak ez ezik, elikadura-nahasteak ere sor ditzake (esate baterako, anorexia edo bulimia) edo autoestimu falta (auto-kalteak edo suizidio saiakerak, esate baterako), batez ere talde ahuletan (14. azken xedapenetako seigarrena). 9.Parte hartzen duten profesionalentzako informazio erregistro zentrala, biktimen datu pertsonal sentikorrak atzitzeko eta babesteko bermeak dituena (54. artikulua). 10. Justiziarako sarbidea: Adingabearen aktibitatea zuzenean salatzeko eta entzuteko eskubide eraginkorra, helduen presentziarik gabe, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenetik eratorria. Horren aurretik adin txikikoari informazio egokia eman behar zaio, bere adierazpenak edozein prozedura administratibo edo judizialetan izandako garrantziaz (azken xedapeneko bigarrena 3). Genero Indarkeriaren aurkako Babes Neurri Integralei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoarekin jadanik ikasi genuen bezala, antzekotasun handiak dituen harekin, indarkeria desagerrarazteko helburua ez da legezko arazoa soilik. Gainera, diziplinartekoa eta zeharkakoa da, prebentzioa sustatzen duten praktika psikosozial eta profesional onak ezarriz, baita esku-hartze eraginkorra ere haurren eta nerabeen eskubideak erabat gauzatzeko, modu berreskuratzaile eta benetan integratuan.


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

22

Grekoa, Velázquez eta Goya, Bilbon Bilboko Arte Ederren Museoak Carmen Marañón-Fernández de Araozen bildumako margolanak hartuko ditu irailaren 5era arte Unibertsitateko Aldizkaria

Obra Gonbidatua programaren 64. edizioak jendaurrean erakutsiko ditu, lehenen aldiz, Carmen Marañón-Fernández de Araozek (Donostia, 1912 - Madril, 2005) bildu zituen Espainiako artearen hiru figura unibertsalen margolan bana: Grekoa, Velázquez eta Goya. Gregorio Marañón (Madril, 1887-1960) doktorearen alaba Carmen Marañónek kultura-ekimen ugari sustatu zituen bere bizitzan zehar. Horien artean nabarmentzekoak dira Gregorio Marañón Fundazioa eta Toledoko Errege Fundazioa. Marañón doktorea aditu handia izan zen endokrinologian eta medikuntzaren beste diziplina batzuetan; era berean, joan den mendeko espainiar humanista eta intelektualik nabarmenetakoa izan zen. Arte-bilduma interesgarria osatu zuen, zeinaren ale bikainenetako bat Francisco de Goyaren Tormesko itsumutila (c. 1808-1810) izan zen, eta, besteak beste El Greco y Toledo (Grekoa eta Toledo) saiakera ezaguna argitaratu zuen 1956an. Urte hartan bertan, San Fernandoko (Madril) Arte Ederren Errege Akademian sartzeko eman zuen hitzaldiaren gaia Kretako margolaria izan zen, hain zuzen ere. Urte batzuk geroago, beraren alaba Carmenek aipatutako Goyaren mihisea jaso zuen oinordetzan.Alejandro Fernández de Araoz politikariarekin -Espainiako Bankuko gobernadorea izan zen Bigarren Errepublikan- ezkonduta zegoen Carmen, eta senarrarengandik heredatu zituen Grekoaren Asisko San Frantzisko estasian (1594-1604) eta Diego Velázquezen Jerónima de la Fuente ama agurgarria (1620). Orain, hiru maisulan horiek emango dira ezagutzera museoan, Ignacio Zuloagak 1931n margotutako Carmen Marañón andrearen erretratua koadroarekin batera. Euskal artista horrek lotura handia izan

zuen familiarekin, eta Marañón doktorearen lagun mina izan zen. Carmenena ez ezik, Zuloagak haren senarraren eta, hirutan, doktorearen erretratuak ere egin zituen. Izan ere, azken horrek sarritan egin zion bisita Zumaiako (Gipuzkoa) Santiago Etxera (bere etxe-museoa), non garaiko intelektualik handienetako zenbait egon ziren, hala nola José Ortega y Gasset filosofoa.

Erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoko M Aretoan egongo da ikusgai Lanak Asisko San Frantzisko Grekoaren ikonografian gehien nabarmentzen den santu penitenteetako bat da, margolariak askotan pintatu baitzituen haren bizitzako pasarteak. Asisko San Frantzisko estasian (1594-1604, olioa mihisean, 50 x 40 cm) koadroan santua adierazkortasun handiz irudikatuta dago, atzealdea ondo zehaztu gabe, otoitz egiteko jarreran eta begirada zerurantz goratzen duen unean, estigmak jaso aurretik. Abitu zarpail bat du jantzita, frantziskotarren ordenako botoak sinbolizatzen dituzten hiru korapilodun soka batekin, eta aldamenean ditu gurutzea eta burezurra, meditazioelementuak. Hala, Kontrarreformaren balioetako bat adierazten du: salbazioa damuaren, otoitzaren eta penitentziaren bitartez lortzea. Velázquezen Jerónima de la Fuente ama agurgarria (1620, olioa mihisean, 150 x 105 cm) margolari horren katalogoko emakume-erretratu apurretakoa da. Hiru mihisetan irudikatu zuen serora, Santa Isabel la Real lagunarte toledoarrak eskatuta, Jerónima ahizpak, Sorkundeko Santa Klararen komentua sortzeko as-

moz, Manilara egindako bidaia zelaeta. Margolan hau, Prado Museoan gordeta dagoena bezala, gorputz osokoa da; bertan, eskumako eskuan gurutze bat eta ezkerrekoan liburu bat dituela ageri da serora. Erretratatutako emakumearen psikologia irmoa eta beraren bizi-esperientzia erakusten dira, Velázquez gazteak urte haietako lanei isuri zien naturalismo bikainaz. Tormesko itsumutila (c. 18081810, olioa mihisean, 102,5 x 83 cm) lanean, Goyak, alde batetik, Espainiako literatura pikareskoaren eleberri gorenetako bati -izenburu berekoa eta egile ezezagunekoaheltzen dio, eta, bestetik, eskale eta babesgabekoei -umeei, zenbaitzuetan- buruzko margolaritzari, zeina aurretik arrakastaz jorratu zuten beste margolari batzuek, Murillok esate baterako. Francisco de Goyak eleberriaren pasarte bat erakusten du, zeinean itsu ankerrak hatsa usaintzen dion laguntzen dion haurrari, egiaztatzeko hark isilean jan duela prestatzen ari zen lukainka. Lan honetan, Goyak estilo ia espresionista eta kolo-

re-sorta iluna darabiltza, bere "Margolan Beltzen" (1819-1823) aurrekari. Azkenik, aipatu beharra dago Marañón doktoreak, bere zientzialari-arimari jarraituta, difteriak eragindako arnas aparatuko hanturaren zeharkako aipamena igarri zuela margolanean; gaztelaniaz garrotillo deitu ohi zaio horri. Womanology Bilboko Arte Ederren Museoak 'Womanology erakusketa aurkeztu du, José Ramón Prieto bilbotarraren bilduma bikaina ezagutzera emateko. Arte garaikideko bilduma berezia da, azken bi hamarkadetan bildutakoa, eta bere berezitasuna da emakume artisten lanez soilik osatuta egotea da. Hala ere, ideia hori ez zen aldez aurretik pentsatu, bilduma pixkanaka antolatzen joan baita, José Ramón Prietok bere esperientziekin eta gustu pertsonalarekin zerikusia zuten artistak eta lanak aurkitu ahala. Urte hauetan irizpide hori zehazten joan da, museo, galeria, azoka eta bienaletara egindako bisitetan,gehienbat Ana San Josérekin batera. Prietok hala aitortzen du museoak erakusketarako argitaratutako katalogoaren hitzaurrean: "Artearen munduan hasi nintzenean aditua ez banintzen ere, orduan ere neure buruari galdetzen nion zergatik, kultura, zientzia eta politikaren arlo guztietan hainbeste emakume bikain zeudela jakinda, errealitate hori ez zen modu biribilagoan islatzen arte plastikoetan edo musikan. Nola zitekeen XX. mendean emakume artisten presentzia oraindik hain isildua egotea, gaitasun, prestakuntza, inspirazio eta talentu guztia izanda?".

Errealitate hori agerrarazteko asmoa eta ausardia erakusketaren katalogoan islatzen dira. Bertan parte hartzen dute Manuela Mena historialariak (XVIII. mendeko eta Goyaren pintura-kontserbazioko buru Pradoko Museo Nazionalean) eta Ángela Molina filologo, historialari eta arte-kritikariak. Lehenengo kasuan, saiakerak artisten panoramaren genealogia marrazten du artearen historian; bigarrenean, berriz, bildumari berari buruzko hurbilketa kritikoa eskaintzen da, iradokizun eta erreferentez betea. Arte-multzo garrantzitsu hau orain erakusteko aukera haren interes ukaezinaren eta José Ramón Prietoren eskuzabaltasunaren ondorioa da, zeinak, gainera, Dora Salazarren Tejer II obra eman zion museoari duela hilabete batzuk. Obra 2001ekoa da, eta 32. aretoan dago ikusgai. Baina, era berean, instituzioak azken urteotan artista emakumeen lanari eman dion arreta gero eta handiagoaren emaitza ere bada. Emakume inpresionistak (2001) eta Kiss Kiss Bang Bang (2007) erakusketa aitzindariak denboran hurbil dauden beste ekimen batzuen aurrekaria dira, besteak beste, Emak programarena, bilduman artista emakume gehiago azaltzea nahi duena. Helburu osagarri horrekin, museoko ikusleek José Ramón Prieto bilduma ezagutzeko aukera izango dute orain, Lourdes Fernández arte-historialari eta kultura-kudeatzailea komisario izan duen erakusketa honen bidez. Muntaia irekia da, pieza bakoitzak bere ahotsa du, eta Xabier Salaberria artistaren lankidetzaz egin da.


23

2021maiatza

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Dock of the Bay, zinema eta musika uztartuz Aurtengo egitarau osoa aurkeztu du Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak Unibertsitateko Aldizkaria

2021eko ekainaren 7tik 12ra egingo da Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdi eta joan den maiatzaren 20an lehiaketara aurkeztuko diren filmak aurkeztu dituzte. Eva Rivera Jaialdiko zuzendariaren hitzetan, “Oso edizio zaila izan da baina Kultura Seguru bat eskatzen dugu; eta zinema eta Jaialdia aurrez aurre egin ahal izatea. Zinemaren eta kulturaren inguruko topagunea izan nahi du Jaialdi honek. Badakigu arretaz eta kontuz jokatu behar dugula, baina baita bizitzarako funtsezkoak diren espazio horiek berriz pentsatzeko eta berriro konkistatzeko beharra dagoela ere”. 23 dokumental proiektatuko dira hogeita laugarren edizio honetan. Lehiaketan, zazpi film luze Edizio honetan zazpi lan aurkezten dira lehiaketara, eta horietako bost erabateko estreinaldiak dira. Ekainaren 7an, astelehena, Espainian estreinatzen den “Helmut Lachenmann: my way wiebke pöpel” lanarekin ekingo zaio Jaialdiaren aurtengo edizioari; Helmut Lachenmann (85 urte) konpositorearen erretratu pertsonala da filma. Musika garaikideari bere “Musique Concrète Instrumentale” estilo bereziarekin eman dio forma Lachenmannek azkeneko 50 urteetan. Asteartean, hilak 8, “Dima Punk” jardunaldia estreinatuko da, Dominique Caubet frantziarraren lehen lana, Marokon Punka izaten jarraitzeko zailtasunak kontatzen dituena. “The Sound is innocent” opera primarekin jarraituko du Jaialdiak; ikus-entzunezko bidai baterako gonbidapena egiten diguna, eta soinu elektronikoaren eta esperimentalaren munduaren esanahia, funtzioa eta garrantzia aztertzen dituena. Beste estreinaldi batekin irekiko da ekainaren 9ko jardunaldia Trueba zinema-aretoetan, José Permar-ek zuzendutako “Fuera del camino” film mexikarrarekin, hain zuzen ere. Musika gaztez osatutako talde batek Hegoaldeko Behe Kaliforniako desertuko eskualderik isolatuenean bizi diren hiru gizonen ekintza gogoangarriak abesten ditu. Baja 1000 4x4 ibilgailuen urteroko munduko lasterketarik handienak Mexiko eta Amerikako Estatu Batuen arteko muga zeharkatzen duen bitartean, gizon-emakume horiek lasterketa horretan parte hartzeko

eta haien komunitate txikietan itxuraz bizi duten monotoniatik ihes egiteko aukera bat bilatzen dute. Jarraian, Celeste Bellen eta Paul Song zuzendariaren “Poly Styrene: I am a cliché” proiektatuko da. Poly Styrene punkaren ikonoa eta X Ray Spex taldeko liderra izan zenaren heriotzaren erretratu berezia osatzen du filmak 89 minututan. Alabak munduan zeharreko bidaia bati ekiten dio, eta bere amaren artxiboak aztertzen ditu, haien harremana konpontzeko. Ostegunean, ekainak 11, Joan Porcel zinemagilearen “Sempre Dijous” filmaren txanda izango da; Palma eta Bartzelona arteko joanetorriko bidai batez hitz egiten digu. Valldemossa herriaren eta Ravleko kaleen artekoa. Mallorcako melodien eta traparen artekoa; hori guztia, Julia Colomen begien eta ahotsaren eskutik. Ostiralean, berriz, “Subterranean” film espainiarra izango dugu; Pablo eta Marietaren istorioa erakusten digu. 45 urteko madrildarrak dira, eta dena bertan behera utzi eta amerikar ametsa lortzen saiatzea erabaki zuten: Rockaren izarrak izatea.

Edizio honetan zazpi lan aurkeztuko dira lehiaketara; eta horietako bost erabateko estreinaldiak dira

Film laburren lehiaketa Dock of the Bay jaialdiaren hamalaugarren edizio honetan, 8 film labur eskainiko dira saio bateratu batean, ekainaren 10ean, osteguna, Truebako 2. aretoan egingo dena. “A concerto is a conversation” europar estreinaldiarekin hasiko da; Jim Crow Floridatik Walt Disney Concert Halleraino, 91 urteko bere aitonaren bitartez, bere familiaren leinua arakatuko duen jazz pianojole eta zinema-konpositore birtuoso baten istorioa kontatzen du filmak. Jarraian, “A deer falling into the sea” proiektatuko da, nazioarteko estreinaldia, Marco Huertas-ek zuzendu duena. Dokumentalaren eta bideoalbumaren artean, belaunaldi-erretratu hau antsietateari eta depresioari buruzko entsegua da, baita Berlineko pandemiadun lehenengo

neguaren gordintasunari buruzkoa ere. Lucky Veil Al Pagodaren lehen albumean inspiratuta dago. “Canto porque tengo que vivir” Israel Fernández flamenko-kantariarengana hurbiltzen gaituen Santiago Moga Perpén eta Carlos Reverteren film laburra da, eta inspirazioa bilatzeko lanari, flamenko-kantuan biluzteari, eszenatokian barruak husteari eta parranda flamenkoa “zigarro bat erretzea” bezain ohikoa zen etxe batean hazteari buruzko hausnarketa egiten du. “Entre el monte y la marisma”, berriz, Rafael de la Rosa Vega “Camarón de Plata” eta Juan Mendoza Portillo “Juanillo" Sanlúcar de Barramedako pertsonai ezagunen erretratua da. Gizartetik aldenduta bizi diren eta duten karismari eta flamenko-kantuari esker nabarmentzen diren lagun banaezinak dira pertsonaiok. Film laburren saioarekin jarraitzeko, Aura Satz zuzendariaren “Hacer una diagonal con la música” filma ikusteko aukera egongo da; Beatriz Ferreyra argentinar konpositore elektroakustikoaz hitz egiten digu. Pierre Schaeffer musikagilearekin batera, musique concrète delakoaren aitzindaria izan zen Ferreyra, 50eko eta 60ko hamarkadetan. Tana Garridok, berriz, “La tierra llama” filmarekin hartuko du parte; La Habanan kokatuta dago 2019an, eta euskal jatorriko lau emakumek higatzen den iragan bat berreraikiko dute. Eloy Domínguez Serén zuzendariaren “Os corpos” filmarekin, Ourensera bidaiatuko dugu, non urtero ospatzen den inauteri jai antzinakoenetako bat. Jai eta katarsi kolektiboko unea, non tradizioak, sinesmenak eta irudikapen anarkikoak nahasten baitiren. Amaitzeko, Elmer Guevararen “Still hungry” dokumental laburraren txanda izango da, zeina Gijonen (Asturias) kokatzen baiten, skateaz aritzeko. Skateboardingaren muinaz ari zaigun erretratu esperimentala aurkezten digu, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako istorioak gogoratzen ditu. Perfect Day Urtero bezala, nazioarteko musika dokumentalik nabarmenenen aukeraketa bat egiten du Perfect Day atalak. Donostian oraindik ikusi ezin izan diren 8 film luze proiektatuko dira aurtengo edizioan. Astelehenean, ekainak 7, “Sisters with transistors” filmak irekiko du Jaialdia. Lisa Rovnerren lehenengo lana da, eta

musika elektronikoaren munduan aitzindari izan ziren emakumeak omentzen ditu; BBCren laborategietan etorkizuneko doinuak sortzen zituztenak (Delia Derbyshire, Daphne Oram) zein 70eko hamarkadan nabarmendu zirenak (Laurie Spiegel, Suzanne Ciani), Laurie Andersonek kontatuta. Ekainaren 9an, asteazkena, “Stop!” eta “Waiting for B” filmen txanda izango da; 19:30ean Trueban emango dute lehenengoa, eta 20:00etan Dabadaban bigarrena. “Stop!” filmari dagokionez, bere unibertso berezi, fantastiko eta absurdoa zabaltzen du Stanley Sunday zuzendariak Doble Pletina taldearen komedia musikal burutsu honetan. Berriki estreinatu da Bartzelonako DÁ Jaialdian, eta zuzenean iritsiko da Dock of the Bay Jaialdira. “Waiting for B” filmak, berriz, Beyoncé abeslariaren Sao Pauloko jarraitzaile talde baten istorioa kontatzen du; aire zabalean kanpatzen dira bi hilabetez, eszenatokitik gertu egoteko. Gay gazteen talde batek ahots propioa izateko nola borrokatzen duten azaltzen digun dokumentala. Ostegunean, bestalde, “My friend Fela” film luzea ikusteko aukera izango dugu, Fela Kuti nigeriar musikariari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzen duena. Aparteko gizon baten bizitza trebetasunez eta zehaztasunez argitzen duen dokumental bikaina. Ostiralean, hilak 11, Andrés Daniel Sanz donostiarraren “Escuchando Niño Futuro” eta Joan Porcelen “Escuchando Niño Futuro” filmak proiektatuko dira Dabadaba aretoan. “Escuchando a Niño Futuro”

Jaialdiak Rafael Berriori dokumental batekin egiten dion omenaldia da, zeinetan musikariak disko bat entzutearen antzinako erritualerako deialdia egiten digun; disko osoa, hasieratik amaierara. “Samantha Hudson, una historia de fe, sexo y electroqueer” filmak zera dio: “Marikoia naiz eta Jesucristo gustatzen zait”. Horrelaxe hasten da Samantha Hudson ikonoklastaren lehen abestia. Institutuko ikonoa eta, orain, Instagramekoa. Larunbatean, Javier Polo valentziarraren “The Mistery of the Pink Flamingo” film saritua proiektatuko da, baita jaialdia itxiko duen “Summer of soul” europar estreinaldia ere. Lehendabizikoan, soinu-ingeniari tematia Kitsch ikono nagusiaren atzean, Pink Flamingoren atzean, dauden sekretuak ezagutzera emateko ezohiko ikerketa batean murgiltzen da; Eduardo Casanova, Kero Bonito eta John Waters izango dira bere bidaian aurkituko dituen pertsonaietako batzuk. Eta Jaialdia amaitzeko, Ahmir “Questlove” Thompson zuzendariaren “Summer of soul”, 2021ean Sundandeeko Jaialdian Publikoaren saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso ondoren, Donostiara iritsiko zaigun europar estreinaldia. Bitxi bat da dokumental hau, eta 1969an kokatzen gaitu, Harlemen 300.000 pertsona baino gehiago elkartu zituen jaialdi bat ospatu zenean. Woodstock beltza izena eman zitzaion. Filmatu zen arren, uda hura amaitu ondoren, 50 urtez soto batean egon zen materiala. Ez du inoiz argia ikusi. Orain arte.Stevie Wonder, Nina Simone, Mahalia Jackson, Mavis Staples, eta Sly and the Family Stone dira parte hartzen dutenetako batzuk.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021maiatza

24

Nafarroako gazteria Europara begira Ekitaldian Nafarroako Gobernuko, Europako Parlamentuko, Espainiako Gazteriaren Kontseiluko eta National Working Groupeko ordezkariak izan dira, besteak beste Nafarroako Gazte Kontseiluak

Equipo Europa elkarteak eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak 'Europaren Eguna' jardunaldia ospatu dute maiatzaren 15ean, Civivox Iturraman. Ekimena iragan igandean, maiatzaren 9an, ospatu zen Europaren Egunaren barruan kokatzen da eta bere helburua da Europa eta bere balioak Nafarroako gazteen artean zabaltzea eta sustatzea. Nafarroako Gobernuko, Europako Parlamentuko, Espainiako Gazteriaren Kontseiluko eta National

Working Groupeko arduradunak izan dira bertan. Ekitaldia Sergio Perez Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak inauguratu du, Juan Gutierrez Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidentear eta Nerea Perez Equipo Europa Nafarroako bozeramailea alboan zituela. Esperientzien lehen panelak, "Gazteriarekin elkarrizketa" izenekoak, honako hauek izan ditu: Teresa Coutinho, Europako Parlamentuak Espainian duen bulegokoa, Lucía Chocarro, Espainiako

Gazteriaren Kontseiluko Nazioarteko Harremanen batzordekoa, eta Andrea Fernández, National Working Groupekoa. Nafarroako eurodiputatuen topaketan izan dira Pablo Zalba PPE taldeko eurodiputatu ohia, Idoia Villanueva GUE/NGL taldeko eurodiputatua, Pernando Barrena GUE/NGL taldeko eurodiputatua eta Adriana Maldonado S&D taldeko eurodiputatua. Azkenik, jardunaldiaren amaiera Eduardo Alonsok eman dio, Espainiako Gazteriaren Kontseiluko Nazioarteko Harremanen arduradunak eta Nafarroako Gazteria-

ren Kontseiluko presidente ohiak. Equipo Europa taldetik, Nerea Perez Nafarroako Ordezkaritzako bozeramaileak ver "kezka" jakinarazi izan nahi du “gazteen artean Europar Batasunaren funtzionamendua ezagutzen ez delako". Ildo horretan, "Europako proiektua gizarteari eta, zehazki, gazteei hurbiltzeko beharra" azpimarratu du bozeramaileak, "gaurkoa bezalako jardunaldien bidez". Bestalde, Juan Gutiérrez Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidenteak eskerrak eman nahi izan dizkie "egun honetan parte hartu

duten gazteei". Ildo horretan, Gutiérrezek Nafarroako Europa Taldearen sorrera eta lana goraipa nahi izan du, "Kontseiluak etorkizunean proiektuak egiten jarraitzeko duen prestasun osoa" erakusten baitie.

Equipo Europa elkarteak eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak 'Europaren Eguna - Europako Eguna' jardunaldia ospatu dute maiatzaren 15en Equipo Europa Equipo Europa izaera europazalea duen gazte-elkarte bat da, #EstaVezVoto kanpainaren ondorioz azken Europako hauteskundeetan gazteen botoa bultzatzen saiatzeko sortu zena. Helburu hauek ditu: Europar Batasuna gazteengana hurbiltzea, gazteek politikan parte har dezaten sustatzea, Europako gazte-politikak sortzeko presioa egitea eta Espainian gazte europazaleen sare bat sortzea. Gaur egun, herrialdeko erkidego guztietan ditu ordezkaritzak, 2.000 bazkide baino gehiago ditu nazio mailan eta 30 baino gehiago Nafarroan.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.