Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria -386. zkia. -2020ko maiatza

Page 1

386. zkia.

doakoa

2020ko maiatza

Laguntzen du

Etorkizunean pentsatzeko ordua Badakigu Covid-19ak ekarri duen egoera apartekoa dela eta konfinamenduak emozioen errusiar mendi bat sortu duela gu guztiongan. Baina egia da pixkanaka ustezko normaltasun batera ari garela iristen. Horren ondorioz, gauzak bere tokian ipintzeko ordua heldu da,nahiz eta oso eginkizun erraza ez izan. Azterketen garaia da -inoiz eman izan ez den modukoa- eta horrek esan nahi du oporrak izango ditugula laster. Baina ikasle asko beren karreren azken ikasturteetan daude eta

aste batzuen buruan graduatu izango dira. Etorkizunean pentsatzeko garaia iritsi zaie, beraz, etorkizun ezezagun batean alegia, ezusteko krisialdi honek eragingo duen lanmerkatuaren itxuraldaketa dela eta. Aldizkari honetako erdiko orrialdeetan graduondokoei buruzko informazio zabala eskaintzen dizuegu, hurrengo alean osatuko duguna. Adi, beraz, masterren inguruan jakin beharreko guztia aurkituko baituzue bertan: zer, non, nola, prezioak...

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . . . .14 Graduondokoak . . . . . . 22 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . . 29 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA +TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK-EK, EWORLD ALDIZKARIAK, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

03

UPV/EHUren sailkapen ona Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 49 unibertsitate onenen artean dago genero-berdintasunari dagokionez, eta 59 onenen artean kontsumo arduratsuari dagokionez

Unibertsitateko Aldizkaria

UPV/EHUk lehenengoz parte hartu du Times Higher Education, unibertsitate-inpaktuko rankingean. Unibertsitateek Garapen Jasangarrirako Helburuekin zer jarrera izan duten ebaluatzen du ranking horrek. Estreinaldi honetan, 101200eko tartean kokatu da sailkapen orokorrean. Horrez gain, genero-berdintasunari dagokionez, munduko 49 erakunde onenen artean kokatu da; eta 59 hoberenen artean ekoizpen eta kontsumo arduratsuari dagokionez. Times Higher Education (THE) unibertsitate-inpaktuko rankingak iaztik ebaluatzen du unibertsitateek NBEk bultzatutako Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) zer nolako jarrera agertzen duten. Ranking ho-

rretan hainbat adierazle erabiltzen dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeek 17 GJHei dagokienez zer eragin sozioekonomikoa duten ebaluatzeko formazioaren, ikerketaren, transferentziaren eta gobernantzaren arloak barne hartuz. Rankingean parte hartzeko, beharrezkoa da jakinaraztea zer emaitza lortu diren 17. GJHan (Helburuak lortzeko aliantzak) eta beste hiru helburutan gutxienez. Datu horiekin, bi sailkapen-mota egin dira: orokorra, unibertsitateak emaitza onenak lortu dituen hiru GJHen emaitzetan oinarritutakoa, eta GJH bakoitzari dagozkion rankingak. UPV/EHU 101-200eko tartean sailkatu da bigarren edizio honetako sailkapen orokorrean. Aurten, 85 herrialdetako 766 unibertsitatek baino gehiagok hartu

dute parte. UPV/EHUk parte hartzen duen lehen aldia da, eta 6 helburu aurkeztu ditu: Osasuna eta ongizatea (3. GJHa), Kalitateko hezkuntza (4. GJHa), Genero-berdintasuna (5. GJHa), Desberdinkeriak murriztea (10. GJHa), Ekoizpen eta kontsumo arduratsua (12. GJHa) eta Helburuak lortzeko aliantzak (17. GJHa). Estreinaldi honetan, genero-berdintasunean, munduko 49 erakunde onenen artean kokatzea lortu du UPV/EHUk, eta ekoizpen eta kontsumo arduratsuetan, munduko 59 erakunde onenen artean. Halaber, nabarmentzekoak dira osasunarekin eta ongizatearekin lotuta eta garapen jasangarria lortzeko aliantzen arloan egin duen ekarpena, non 100 puntutik 72,3 eta 78,6 puntu lortu baititu, hurrenez hurren, eta horrek 101200eko tartean kokatu baitu. Rankingak balio berezia eman die emakumeak sustatzeko martxan jarri diren ekintzei, hezkuntzaren arloan egin diren argitalpen zientifikoei, ingurumen-jardueren txostenak argitaratzeari, bazterkeria saihesteko neurriei eta helburuak lortzeko aliantzei. Horrekin guztia-

rekin, UPV/EHUk lortu du ekoizpen eta kontsumo arduratsuan ekarpen handienak egiten dituen estatuko bigarren unibertsitatea izatea, eta bosgarrena izatea, bai osasunaren eta ongizatearen arloan eta bai genero-berdintasunean. Ranking honetan buru da, berriz ere, Aucklandeko Unibertsitatea (Zeelanda Berria), eta Australiako bi unibertsitatek osatzen dute lehenengo hiru onenen zerrenda: Sydneyko Unibertsitatea eta Sydney Mendebaldeko Unibertsitatea. Abiapuntu egokia eta ongi planifikatutako bidea 2020ko edizio honetako emaitzak 2017-2018 ikasturte akademikoko datuetan oinarritzen dira, hain zuzen ere Garapen jasangarrirako 2030 EHUagenda eta Segimendua egiteko adierazleen taula garatu ziren garaiko datuetan. Estibaliz Saez de Camara Oleaga jasangarritasun-zuzendariak nabarmendu duenez, “agenda prestatzeko prozesuan egiaztatu genuen ez ginela zerotik abiatzen, eta egina genuela jada GJHetako askoren bidearen zati bat. Titulazio eta ikerketa jakin batzuk, giza

eskubideen kultura sustatzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasun-politikak, dibertsitate funtzionala daukaten pertsonei arreta ematea, garapenerako lankidetza eta ingurumen-kudeaketa ez dira urte askoan egin dugun lanetik kanpo geratzen�. “2030 EHUagendarekin pauso bat aurrera eman nahi da, modu koherente batean integratzeko unibertsitatekomunitatearen tokiko ahalegin partikularrak, bide honetan inor atzean utzi gabe batera eta elkarri konektatuta jardunez", dio. EHUagendaren lehen urteurrenarekin bat eginez, 2018-2019 ikasturteko emaitzak argitaratu dira agendaren web-atarian, eta dagoeneko hautematen da asko hobetu dela adierazle batzuetan: jasangarritasunerako berrikuntza-proiektuetan parte hartzen duen irakasle-kopurua (137tik 234ra); energia-iturri berriztagarrietako energia-kontsumoaren ehunekoa (% 46tik % 82ra); klausula etikoak, sozialak eta ingurumenekoak erantsi diren lizitazioen ehunekoa (% 56tik % 100era) eta euskarazko doktore-tesien kopurua (28tik 64ra).


04

2020maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Humanitate Digital Globalak, gradu berria MUn Humanitateak, Gizarte Zientziak eta Teknologia uztartuko dituen titulu berria atera du Mondragon Unibertsitateak Horretarako, graduak UniberZiutate kontzeptuan sakondu nahi du. Kontzeptu horren ideia nagusia da unibertsitate-campusa hiri osora zabaltzea, gizarte-eragileen eta mundu akademikoaren arteko lankidetza-ekosistema bat sortuz.

Unibasq euskal unibertsitate sistemaren kalitate agentziak egiaztapen ofiziala eman dio Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskainiko duen tituluari

Unibertsitateko Aldizkaria

Koronabirusaren krisiak agerian utzi du gaur egungo munduan arazoak globalak direla eta tokian tokiko eremutik haragoko irtenbide sistemikoak behar dituztela; Covid-19ak, halaber, automatizazioaren eta adimen artifizialaren gorakadak iragartzen zuena berretsi du, hau da, osagai digitalaren hazkunde esponentzialaren lekuko izango garela gure bizitzan.

Humanitate Digital Globalak izeneko gradua Bilbon abiatuko da irailean eta bi ibilbide izango ditu: Ikasketa Globalak eta Humanitate Digitalak

Testuinguru horretan, Mondragon Unibertsitateak Humanitate Digital Globalak (HDG) gradu berria abiatuko du irailean, Bilboko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatua. HDG graduak mundu aldakor horretarako prestatzen ditu gazteak, mundu bat zeinean jakintza konpartimentatuak diziplina anitzeko ikuspegiei bide eman dien, etorkizun hurbilak planteatzen dizkigun erronka konplexuei erantzuteko egokienak direlakoan. Nazioarteko 130 adituren ekarpenak biltzen dituen Munduko Goi Mailako Hezkuntzari buruzko 7. Txostenak, adibidez, zientziaren, teknologiaren eta humanitateen arteko sinergiak erraztea defendatzen du, ikasketaplanak hiru ardatz hauen inguruan egituratzea gomendatzeaz batera: iraunkortasuna, digitalizazioa/aldaketa teknologikoak eta paradigma eurozentrikoa gainditzeari begirako kultura-aldaketak.

UNESCOk defendatzen du, halaber, unibertsitate-hezkuntzaren erronka giza garapen iraunkorra lortzea dela, bai tokian-tokian, bai mundu osoan. Europako Batzordeak dio, bestalde, teknologia digitalak bul-tzatutako lanpostuak malguagoak eta konplexuagoak bihurtzen ari direla, eta hori kontuan izanik proposatzen du zeharkako gaitasunak garatzea (goi-mailako gaitasun digitalak, idazketa eta kalkulua, autonomia, ikasten ikastea, pentsamendu kritikoa eta arazoak konpontzeko gaitasuna). Horrez gain, goi-mailako hezkuntza-sistema integratzaile eta konektatuak sortzea ere proposatzen du erronka sozial eta demokratikoei aurre egin ahal izateko, ikerketa eta komunikazio gaitasunetatik zein gaitasun zibiko eta sozialetatik abiatuta eta kokatuta dauden tokiko komunitateekin konektatuta, haien tokiko garapena bultzatuz.

Gradu berriaren egitura Lau urteko gradua da HDG, bi ziklotan banatua: lehenbizikoan (1. eta 2. mailak), euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusi; bigarrenak, berriz (3. eta 4. mailak), bi ibilbide eskainiko ditu (Global Studies eta Digital Humanities) eta bata zein beste ingelesez izango dira batik bat. Modu honetan egituratu da HDG gradua Lehenengo ikasturtean ikasleek ingurune hurbilaren ezagutzan sakonduko dute, eta horretarako (gizarte-eragileen, nazioarteko adituen eta udal-ordezkarien laguntzarekin) hiri-espazioaren antolaketa, bertan egiten diren jarduera ekonomikoak, hiriaren soziologia eta ekipazio teknologikoa aztertuko dituzte. Bigarren ikasturtean etorkizuneko joerak identifikatzea eta

identifikatutako erronketan sakontzea da ikasketa-planaren ardatza, eta, horretarako, funtsezko arlo horietako adituak bilduko dituen ekitaldi bat antolatuko da. Bigarren ikasturtea amaitutakoan, ikasleek bi ibilbide hauetako bat aukeratu beharko dute bigarren zikloa osatzeko: ❚ Digital Humanities ibilbidea aldaketa zientifiko eta teknologikoetan oinarritzen da, batez ere robotikak, konputazioak, adimen artifizialak eta Big Datak irekitako horizonteetan. ❚ Global Studies ibilbideak gizarte globalaren erronketarako prestatzen ditu ikasleak, nazioarteko zuzenbidea eta politika, ekonomia eta kultura globalizatuak oinarri hartuta. Humanitate Digital Globaletan graduatzen diren ikasleek honako arlo hauetan lan egin ahal izango dute: Global Studies ❚

Diplomazia politikoa eta ekonomikoa ❚ Garapenerako lankidetza ❚ Kulturartekotasun arloa (bitartekaritza kultura anitzeko testuinguruetan, atzerriko hizkuntza eta euskal kulturaren irakurle...) Digital Humanities ❚

Eraldaketa digitala erakunde, enpresa eta elkarteetan ❚ Neuromarketina, publizitate digitala ❚ Sorkuntza eta fabrikazio digitala Bi ibilbideetako irteera profesional komunak: ❚

Berrikuntzaren eta gizarte-eraginaren arduradun ❚ Prestatzaile eta ikertzaile Informazio gehiago: www.mondragon.edu/hdg


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

05

loturiko Deustuk gizartean duen COVID-19ari Deusturen laguntzak eragina aitortu dute Deustu munduko 20 unibertsitate onenen artean dago, Nazio Batuen 16. GJHa (gizarte bidezko, baketsu eta inklusiboen sustapena) bultzatzeari dagokionez

Deustuko Unibertsitateak 750.000 euroko funts berezia sortu du, COVID19ak jotako ikasle eta familiei laguntzeko Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak, COVID19ak gizarteari oro har eta gure unibertsitate-komunitateari bereziki ekarri dizkion ondorio larriak ikusita, 750.000 euroko laguntzafunts berezi bat sortu du. Funtsa 2020-2021 ikasturtean erabiliko da, COVID-19aren eraginik handiena izan duten ikasle eta familiei laguntzeko. Unibertsitatea laguntza-funts horren araudia prestatzen ari da, laguntzaren modalitateak eta zenbatekoak zehazteko.

Deustuk zinezko konpromisoa du egoera honen ondoriorik larrienak pairatu dituzten familia eta ikasleekiko

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitatea zorioneko dago. Unibertsitateen eragina neurtzen duenak eta Times Higher Education erakunde britainiar ospetsuak Londresen argitaratu duen The Impact Rankingak munduko 20 unibertsitaterik onenen artean kokatu du Deustuko Unibertsitatea Nazio Batuen 16. GJHa bultzatzen (gizarte bidezko, baketsu eta inklusiboak sustatzea) bultzatzeari dagokionez. Ranking horrek unibertsitateek gizartean duten eragina neurtzen du metodo homogeneoak erabiliz mundu osorako, eta Nazio Batuen eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko egiten duten ekarpena ebaluatzen du. Aurten 89 herrialdetako 850 unibertsitate baino gehiagoren informazioa jaso du. Iaz ere aitortu zitzaion Deustuko Unibertsitateari gizarte bidezko, baketsu eta inklusioen sustapenean egindako lana, 27. postuan sailkatu baitzen munduko unibertsitateen artean. Hori dela eta, THE University Impact Forum. Peace and justice foroaren egoitza hautatu zuten eta otsailaren 20an eta 21ean mundu zabaleko 150 aditu baino gehiago bildu ziren Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean. Aurtengo edizioan Deustuk 2019ko sailkapen hura hobetu eta lehenengo 20en artean kokatu da 16. GJHan. Rankingak bereziki baloratu ditu Deustuko Unibertsitatearen inpaktu sozialeko ikerke-

ta eta tokiko, estatuko eta nazioarteko erakundeekiko lankidetza eta ekarpenak. Bestalde, rankingak 25. postuan kokatu du Deustuko Unibertsitatea 5. GJHan (lan duina eta hazkunde ekonomikoa). Deustuk inguruko ekonomia eta gizarte eragileekin dituen harreman estuek eta kalitatezko prestakuntzaren, enpleguaren eta ekintzailetzaren alde egiten duen ahaleginak pisua izan dute 5. GJHan hain emaitza ona lortzeko.

José María Guibert: “Deustuko Unibertsitatea erreferentzia da nazioartean egun, bidezkoagoa, gizatiarragoa eta jasangarriagoa den mundu bat lortzeko duen konpromisoagatik”

Guiberten hitzak José María Guibert errektoreak azpimarratu du nazioarteko aitorpen horrek “unibertsitate proiektu bat eta konpromiso bat hartu dituela aintzat. Deustuko Unibertsitatea gaur erreferentea da nazioartean, mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta jasanga-

rriagoa lortzeko duen konpromisoagatik. Eta horrek esan nahi du bere hezteko eta ikertzeko eredua balio horien zerbitzura dagoela, eta ikasle, irakasle eta ikertzaileek balio horiekiko konpromiso sendoa dutela. Erreferentea gara munduan, bikaintasun akademikoaren erreferentea eta gizarte erantzukizunarekiko konpromisoaren eta ahaleginaren erreferentea. Horiek dira Deusturen nortasun ezaugarriak 2020an”. “Zinez eskertu nahi dut -jarraitzen du errektoreak- ehunka gizarte erakundek, administrazio publikok eta enpresak Deustuko Unibertsitatean jartzen duten konfiantza elkarrekin lan egiteko gutako bakoitza baino haratago doazen helburu sozialen alde. Arazo globalek diziplinarteko irtenbideak behar dituzte, era askotako eragileek pentsatuak eta praktikara eramanak”. Eta hitz hauekin amaitu du: “Unibertsitateok eginkizun bat bete behar dugu: gure “expertise”a eskaini eta lidergo soziala eraman denoi dagozkigun arazoetarako irtenbide berriak emateko jakintza eta zientziatik.Deustu “hub” bat da orain eta “hub” horretan kanpoko, bertako eta nazioarteko eragile askok hartzen dute parte gizartean eragina izan nahi duten egitasmoetan eta ikerketa proiektuetan, mundu konplexu honetarako konponbide berriak bilatzeko eta eskaintzeko”.

Deustuk zinezko konpromisoa du egoera honek gehien ukitu dituen familia eta ikasleekin, eta argi adierazi nahi du asmo sendoa duela unibertsitateko elkarteko kideei ekarri dizkien gorabehera kaltegarri guztiak aintzat hartzeko. Hortaz, ekimen hau gehituko zaio ikasturte honetan dagoeneko hartu diren neurri bereziei, alegia, zailtasun ekonomikoak dituzten familiei

hileko kuoten ordainketa errazteko bideratu diren ohorezko maileguei eta ordainketen malgutzeari. Oraingoz funts berezi hori Unibertsitatearen fondoetako 750.000 euroz hornitu bada ere, Unibertsitateak bere esku dagoen guztia egingo du funts hori beste eragile batzuen -erakunde, enpresa, fundazio, ikasle ohi eta abarren- ekarpenekin osatzeko 1.250.000 eurora iristeko. Funts berezi hori sortu aurretik, Deustu gizarte ekimeneko unibertsitatea izaki, 2.500.000 eurotik gorako ekarpena egin izan du eta aurrerantzean ere egingo duurtero bere fondoetatik ikasleei bekak emateko, egoera ekonomikoa oztopo izan ez dadin Deustun ikasi nahi dutenek bertan ikasi ahal izateko.


06

2020maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUPk, berezko lau titulu berri Nafarroako Unibertsitate Publikoak 42 berezko titulu eskainiko ditu 2020-2021 ikasturtean; horietako lau berriak dira

NUk pobreziaren aurka egiten duen lana aitortu dute Nafarroako Unibertsitatea munduko 100 unibertsitate onenen artean dago, pobreziaren eta gosearen aurka egindako borrokari dagokionez Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bere jakintza-arlo guztietako 42 berezko titulu eskainiko ditu, guztira, 2020-2021 ikasturtean; eta horietako lau berrizk izango. Horien barnean berezko master tituluak, espezializazio eta aditu diplomak eta unibertsitate zabalpeneko beste diploma edo egiaztagiri batzuk daude. Izena emateko epea heldu den maia-tzaren 30era arte egongo da irekia. Eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean kontsulta daiteke. Heldu den ikasturteko eskaintzan lau titulu bereki berri daude: Fisioterapia Inbaditzaileko Espezializazio Diploma, Urgentzia eta Larrialdietako Erizaintzako Unibertsitateko Aditua, Nafarroako Antzinateko eta Erdi Aroko Ondareko Espezializazio Diploma, eta Gatazka Pribatuetako Bitartekaritzako eta Negoziazioko Unibertsitateko Aditua. Azken hiru horiek gradu jakin batzuei lotuak daude, eta kontuan hartzekoa da eskaintza hori iazkoa baino handiagoa dela, ikasketa ofizialei lotutako zazpi titulu izatetik hamahiru izatera igaro baita Unibertsitatea. Bestalde, aipatu beharra dago aurtengo ikasturtean 800 ikasletik gora ari direla NUPen titulu bereki bat egiten, eta aurreko ikasturtee-

tako ikasleen pertzepzioa positiboa izan zela; izan ere, balorazio inkestetan jasotako datuen arabera, eskuratutako prestakuntzari 10etik 8,5 puntu eman zizkioten ikasleek batez beste. Era berean, nabarmendu beharra dago 11 ikastaro formatu erdipresentzialean edo osorik online egingo direla. Aukera horren eskaria gero eta handiagoa da, oso erakargarria baita batez ere jardunean dauden profesionalentzat.

Izena emateko epea heldu den maiatzaren 30era arte egongo da irekia Prestakuntza eskaintzaren helburuak eta ezaugarriak Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen titulu bereki gehienak. Prestakuntza eskaintza horrek bi helburu ditu: batetik, unibertsitateko tituludunen gaitasunak eta trebetasunak sustatzea eta profesionalen eguneratzea bultzatzea lan merkatuan sar daitezen, edo beren titulazioari egokitutako lanpostu bat eskura deza-

ten; eta, bestetik, enpresek eta administrazioek beren beharretara egokitutako pertsonal kualifikatua eduki dezatela. Horretaz gainera, titulu berekietako ikasleek zenbait abantaila dituzte, hala nola lan orientaziorako unibertsitateko zerbitzua, enpresa eta erakundeetan prestakuntzako praktikak egiteko aukera, eta zenbait zerbitzu eta deskontu izateko aukera (hizkuntza ikastaroak, kirolak, Liburutegirako sarbidea, etab.). Titulu berekien 2020-2012 ikasturterako eskaintzaren barnean, master titulu berekiak, espezializazio eta aditu diplomak eta unibertsitate zabalpeneko beste diploma edo egiaztagiri batzuk daude. Unibertsitate zabalpeneko diploma egiteko, ez da aurretiaz unibertsitateko titulaziorik behar; bai, ordea, master tituluak eta espezializazio eta aditu diplomak egiteko. Nolanahi ere, zilegi da ikastaroetako gaiekin lotutako profesionalak onartzea, aldez aurretik unibertsitate ikasketa horiek egin ez badituzte ere. Kreditu kopuruari dagokionez ere, desberdintasun batzuk daude. Masterraren kreditu kopurua 60tik 120ra bitartekoa da; espezializazio diplomarena, 30etik 59ra bitartekoa; eta adituarena, 15etik 29ra bitartekoa; unibertsitate zabalpeneko diplomak, berriz, 30 kreditu ditu gutxienez ere.

Nafarroako Unibertsitatea munduko ehun unibertsitate onenen artean dago NBEren (Nazio Batuen Erakundea) Garapen Jasangarriko Helburuei egindako ekarpenagatik. Gosearen aurkako borrokari dagokionez (2. helburua), 51. Postuan dago; eta pobreziaren aurkako borrokari lotuta (3. helburua), 92. postuan. Horrela nabarmendu du Times Higher Education erakundearen 2020ko rankingak. Bigarren edizioa izan den honetan, 85 herrialdetako 767 unibertsitate inguruk parte hartu dute. Halaber, zentro akademikoak bere sailkapen globala hobetu du aurreko urteko edizioarekiko eta 201-300 tartetik 101-200 tartera pasa da. Nabarmentzen da 11. helburuetan, Hiri eta Komunitate Jasangarriak; 3, Osasuna eta Ongizatea; eta konpromiso beran Garapen Iraunkorreko Helburuekin (17. helburua). Ebaluaziorako, THEk lau eremu aztertu zituen: Garapen Jasangarriari dagokionez egiten den azterketa, nola gobernatzen den zentroa horiekiko, emandako irakaskuntza eta unibertsitateak gizartean duen talka.

Nafarroako Unibertsitatearen pobreziaren aurkako borroka horretan Times Higher Education-ek aztertutako ekimenen artean aurkitzen dira Fuel Freedom Chair for Energy and Social Development eta Africa Initiative, IESErenak; jasangarritasunera enpresa batzuk egindako ekarpena, zeinetan parte-hartzea duen Innovation Factory-k (metal78 bezala); Navarra Center for International Development-ren (NCID) nazioarteko lankidetza edo Tantakaren solidaritateko proiektu lokalak (etxebizitza hondatuen konponketa bezala). Gosearen aurkako borrokan jokatutako paperari dagokionez, Unibertsitateak Elikaduran egiten duen ikerketa handia aintzat hartu zen; CĂĄtedra Timac Agro edo Biodevices and MEMS Group bezalako taldeek egindako lana, Tecnun Ingeniaritza Eskolakoak; eta ikasle eta langileen artean janari osasuntsua sustatzen duen ekimena, "Janari osasuntsu baten alde, zuk erabakitzen duzu" (“Por una comida sana, tĂş decidesâ€?). Nafarroako Unibertsitateak garapen jasangarrian egiten duen parte-hartzearen laburpen bat aurki daiteke honako webgunean: https://bit.ly/aportacionesodsunav.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

07


08

2020maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

UPV/EHUko ikasleek baimena izango dute ikastegietan sartzeko UPV/EHUk baimena emango die ikasleei, ikastegietara salbuespenezko baldintzetan sar daitezen Unibertsitateko Aldizkaria

Alarma-egoera ezarri zenetik, UPV/EHU etengabe ari da osasun-alertako egoera aztertzen, ziurgabetasuna ezaugarri duen egoera aldakor batek eskatzen duen moduan. Apirilaren 27an errektoreak eman zuen erabakiak hainbat muga ezarri zituen ezohiko egoera honetan unibertsitate-instalazio eta -eraikinetara sartu ahal izateko, beti ere lehentasuntzat hartuta osasun eta segurtasun arloko baldintza guztien bermea lehenetsiz. Erabaki hori osatzeko, beste erabaki bat hartu du gaur: ikasleek ikastegietara sartzeko aukera izango dute, konfinamendu-aldian lehengoz.

Ondokoak dira baldintzak: izapidea atzeraezina izatea, eskaera arrazoitua izatea eta ikastegiaren zuzendaritzaren baimena lortzea Hala, hemendik aurrera, eskaera arrazoitua eginda, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleek aukera izango dute UPV/EHU-

NUP COVID-19aren pandemiak familietan eta haurtzaroan izan dituen ondorioak ezagutzeko ikerketa batean parte hartzen ari dira

ko ikastegietara sartzeko, atzeratu ezin diren eta online egin ezin diren gestio administratiboak egiteko. Kategoria honen barruan sar-tzen da ebaluazio probak egiteko behar den materiala jasotzea. Eskaerak aurkeztuko zaizkio dagokion ikastegiko Zuzendaritzari edo Dekanotzari, eta organo honek izango du erabakitzeko gaitasuna. Behin baimena lortuta, hitzordua eskatuko da, kontuan izanik osasun eta segurtasun arloko prebentzio neurriak. Ikastegietako Zuzendaritzek edo Dekanotzek egunero bidaliko diote Segurtasun arloko zuzendariari ikastegi bakoitzera sartuko diren

ikasleen zerrenda. Arau hau aplikatuko da ere Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian eta UPV/EHUren unibertsitate egoitzetan. Bestetik, erabaki honek baimena ematen die ere irakasle-ikertzaileei eta AZPko langileei laborategietara eta beste instalazio batzuetara sartzeko, dagozkien ikerketa lanak egiteko. Horretarako, Plan Espezifiko bat egin beharko da, bat etorriko dena UPV/EHUren aurrez aurreko jarduerara itzultzeko planarekin. Gainera, baimena ematen zaie ere ikastegietan desinfekzio eta egokitzapen lanak egiten behar dituzten langileei unibertsitateko instalazioetara sartzeko.

Deustuko Datmen taldea, Cajamar UniversityHack 2020ko irabazlea 21 unibertsitatek eta prestakuntza-zentrok parte hartu dute aurtengo edizioan Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateko Datmen taldeak eta Afi Eskolako SentinelAdmins taldeak Cajamarrek antolatu duen UniversityHack 2020ko IV. edizioa irabazi dute. "Espainiako datu-analisiko lehiaketarik handiena" da eta aurtengo edizioan 21 unibertsitatek eta prestakuntzazentrok parte hartu dute. Epaimahaia Cajamar Taldeko, Minsait, ViewNext, Idealista eta Kabel profesionalek osa-tzen zuten. Leihaketa otsailaren 1ean hasi zen, eta parte-hartzaileek, Adimen Artifiziala, Big Data eta Machine Learning teknika berritzaileenak erabiliz, Idealista-ren eta BlaBla-

NUP, COVID-19aren ondorioak aztertzen

Car-en datuekin ebatzi behar zituzten planteatutako erronkak. 'Cajamar Carpooling Visualization 'proban, 2017tik 2019ra bitartean Espainian eta Portugalen egindako BlaBlacar-en ibilbideen informazioari buruzko aplikazio edota bistaratze berritzailea sortzeko eskatzen zitzaien taldeei. Kategoria horretan lortu du Deustuko Datmen taldearen lanak lehen saria. Valentziako Universitat Politècnicako Datatontos taldea (bigarren saria) eta Madrilgo Europako Unibertsitateko Data South taldea (hirugarren saria) izan dira hurrengoak sailkapenean. Beste proban, 'Minsait Land Classification' izenekoan, parte har-

tzaileek lurzoruen sailkapen automatikoaren eredurik onena lortu behar zuten sateliteetako irudietako informazioan oinarrituta, eta hauek izan dira talderik onenak: Afi Eskolako SentinelAdmins (lehen saria), EOI Industria Antolaketako Eskolako Talents (bigarren saria), eta Matrics de CUNEF Finantza Ikasketen Unibertsitate Elkargoa (hirugarren saria). COVID-19ak eragindako alarma egoeragatik jarritako murrizketen ondorioz, edizio hau "online" izan zen guztia, eta, beraz, proiektuen azken defentsa bideoz egin da, eta epaimahaiak urrutiko balorazioa egin du. Finalista guztien defentsak Youtuben ikus daitezke.

Unibertsitateko Aldizkaria

Irene Lapuerta Méndez Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Soziologiako eta Gizarte Lan Saileko irakasle eta Genero Espezializazioko Diplomaren koordinatzailea ikerketa batean ari da parte hartzen María José González Lópezekin (Pompeu Fabra Unibertsitatea) eta María Domínguez Folguerasekin batera (SciencesPo Aldaketaren Behatoki Soziologikoa), COVID19aren pandemiak familietan eta haurtzaroan izan dituen ondorioak ezagutzeko. Azterketa egiteko erabiliko diren datuak biltzeko, Espainian bizi eta bikotekidearekin bizi den eta/edo ardurapean seme-alabak dituen adin nagusiko edozein pertsonak “online” eskuragarri dagoen galdetegi bat bete dezake, maiatzaren 25era arte.

Irene Lapuerta irakasleak hartzen du parte, Pompeu Fabra Unibertsitateko eta Sciences Po Aldaketaren Behatoki Soziologikoko bi ikertzailerekin batera Zehazki, azterketa horren bidez jakin nahi da Espainiako familiak nola ari diren bateratzen lanaren eta familiaren betebeharrak konfinamendu-aldian, eta nola era-

giten dien familia-harremanei. Horretarako, ikerketak generoikuspegia hartzen du, eta arreta jartzen du etxeko lanen eta zainketen banaketan eta horrek bikoteko kideen artean sor ditzakeen desadostasunetan. Aldi berean, familia mota desberdinentzat konfinamenduan bi esparruen (familiakoa eta lanekoa) arteko oreka lortzeko zailtasun handienak zein faktorek sor ditzaketen argitzen saiatzen da azterketa. “Azterketa honen emaitzek gizartepolitiken diseinua hobetzen lagunduko dute. Politika horiek familien kontziliazio-beharrei erantzuten lagunduko dute,eta haurren eta familia-unitateko kide guztien onerako izango dira”, adierazi dute egileek. Adierazle multzoa Helburu horiek lortzeko, inkesta bat diseinatu da. Adierazle multzo baten bidez parte-hartzaileen ezaugarri soziodemografikoak berregingo dira: lan-egoera eta bikotekideena (halakorik badute) konfinamendua baino lehen eta konfinamenduan, etxeko lanen eta zainketen banaketan izandako aldaketak, eta konfinamendu-egoera zein testuingurutan gertatu den. Galdetegiaren diseinuak Pompeu Fabra Unibertsitateko Etika Batzordearen bermea du, eta “horrek bermatzen du galdetegia estandar etikoetara zehatz-mehatz egokitzea, bai eta partehartzaileen datuak babesteko eskubideak ere”, adierazi dute ikertzaileek.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

10

Unibertsitatea, etxean ere Gobernuak eta enpresa ezberdinek askotariko ekimenak abiarazi dituzte ikasle eta irakasleen gaitasun digitalak hobetzeko krisialdi sanitario honetan Unibertsitateko Aldizkaria

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren azken datuen arabera, 1.300.000 unibertsitateikasle unibersitario daude Espainian. Ikasturte berri bakoitzean, 300.000 ikasle inguruk beren izena ematen dute herrialde honetako unibertsitate ezberdinek eskaintzen dituzten graduetako lehen mailetan. Gobernuak martxoan dekretatu behar izandako alarmaegoeraren ondorioz, horiek guztiak beren ikasketak etxetik jarraitzera behartuta egon dira. Langile espainia asko telelanaren dinamikara ohitu behar izan diren bezala, unibertsitateko ikasleak eta irakasleak online irakaskuntzaren bereiztasunekin batera lanean ari dira duela aste batzuetatik aurrera. Campus birtualek eta bideokonferentziek klase presentzialak ordezkatu dituzte egunotan eta Unibertsitateetako Ministerioak, batzuentzat hain ezezaguna den egoera hau errazteko nahian,honako ataria atera du: Conectad@s: la universidad en casa / Konektatuak: unibertsitatea etxean. Koronabirusaren hedapenak ekarritako espazio hezigarri presentzialaren egungo itxieraren aurrean, plataforma honek orientaziorako baliabide eta heziketako aukera sorta zabal bat eskaintzen du irakaslegoarentzat lineako heziketaren inguruko metodologiari buruz. Halaber, ikaslegoarentzat eta langile ikertzaileentzat ere, material digitalei eta irekian dauden edukiei buruzko katalogo zabal bat ematen du ezaguerako eremu ezberdinetan. Ministerioak berak komunikatu batean azaltzen duen bezalaxe, ekimen hau Crue Universidades EspaĂąolas elkartearekin batera aurrera atera da eta bere diseinua UNEDek eta UOCek egin dute, unibertsitate espainiar guztien laguntzarekin batera. Gloria Moreno Medikuntzako ikaslea da Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Gazte honen arabera, "beti izango da eraginkorragoa irakaskuntza presentziala, baina gaur egun gauden egoera honen aurrean, bai online klaseak bai irakasleen ahots grabaketak oso erabilgarriak dira". Hala ere, "irakasle bakoitzak ziurtatu beharko luke bere materia osoa azaldua geratu dela, zeren eta bestela, niri gertatzen zaidan bezala, edukien parterik gehiena nire kabuz ulertu behar dut", gehitzen du Gloriak. Bere aldetik, Nhoelia Bueno Nazioarteko Harremanetako ikaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplu-

tensean. Nhoeliak klase birtualak "eraginkorrak" ikusten ditu, ikasleei baimentzen baitie "apunteak hartzen jarraitzea eta irakaslearen azalpenei arreta egitea". Gainera, eransten du kanale hauek "eztabaida sortzen" jarraitzeko bide bakarra direla materien edukiei buruz. "Gaizki daramadana konexioa da, batzuetan huts egiten didana eta gaizki funtzionatzen duena, eta klaseen parteak galtzen ditut; baina irakasleek saioak grabatzea eskaintzen dute eta ikaskideen artean laguntzen gara apunteak pasatuz", dio Nhoeliak.

Unibertsitate Ministerioak 'Conectad@s: la universidad en casa' ataria abiatu du, egoera ezezagun hau erraztu nahian

Bestetik, Itzulpen eta Interpretazioko graduan ari den Miriam Ă lvarezek, Madrilgo Juan Carlos Erregea unibertsitateko ikasleak, sareak sor ditzakeen arazoak aipatzen ditu oztopo nagusien bezala online unibertsitatearen funtzionamendu onerako. "Mundu guztiak ez du Internetera konexio on bat, edota arazorik ematen ez dion ordenagailurik", azaltzen du. Zentzu honetan, gaur egun biri den egoera berezi honek ikasleen artean argi azaltzen du, eta indar gehiagorekin gainera, arrail digitala, hau da, desberdintasuna teknologia berrietara dagoen sarbidea eta hauen ezaguera. Egia da,

agian, arazo honek eragin gehiago duela lehen eta bigarren mailako derrigorrezko hezkuntzako ikasleengan, baina -zalantzarik gabejarraitu beharreko alde bat da goi mailako heziketan. Horrela bakarbakarrik lortu ahal izango da aukeren benetako berdintasuna. Bekak Lerro horretan lanean ari dira Banco Santander bezalako enpresak, izan ere gaitasun digitalen garapena indartzea bere beken programa berriaren helburuetariko bat da: #YoMeQuedoEnCasa. Programa honek, Santander Universidadesen bidez aterata, IE University eta British Council-ekin lankidetzak ezartzen ditu. Neurri honi esker, 20.000 ikasle unibertsitario, graduatu eta irakaslek online heziketako bekak eskuratzeko aukera izango dute, finean, beren etorkizuneko enplegagarritasuna edo gaitasun digitalak hobetzen lagunduko dutenak. "Koronabirusaren pandemiak gutako inork aurretik bizi izan ez zuen egoera batzuetara egokitzea eskatzen digu", azaltzen du Santander Universidades-eko zuzendari globala den Javier RoglĂĄk. Horregatik, "gure gazteei eskaintza hezigarri online oso bat eskaini nahi diegu, COVID-19ren ondoren aurkituko duten etorkizun profesional horretarako prestatuago egon daitezen". Ekimen hau Banco Santanderrek jada mugitu dituen 20 milioen osagarri da, bere mezenasgoan Hekuntzan, Cure eta CSIC-ekin batera, xede sanitario eta hezigarriei aurre egin ahal diezaioten unibertsitate beretatik, koronabirusaren ondorioz. Honek ez du bakarrik erraztuko ikerketa txertoen, farmakoen edo teknika diagnostiko

berrien garapenean, baizik eta laguntza eskainiko die ikasle behartsuenei eta ekipo eta software hobeak emango dizkie zentroei online irakaskuntza indartzeko.

20.000 unibertsitate-ikasle graduatu eta irakasle baino gehiagok eskura ahal izango dituzte #YoMeQuedoEnCasa izeneko bekak

Zer dakar etorkizunak? Patricia SĂĄnchez Erizaintzako ikasle da Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Gazte honek aitortzen du konfinamenduaren erruz apur bat galdu duela "ikasketaren dinamika, lortua nuena klasera eta liburutegira joateko errutinarekin". "Gainera, osagai praktiko hain garrantzitsu bat duten karreratan, online heziketa ez da irtenbidea eta klase praktikoak eman ahal ez izatean, informazioa gordetzea gehiago kostatzen da". Modu berean hitz egiten du Gloria Morenok, ziurtatzen duena ikasturte honetan "aukera gehiago" dituela "ikasgai bat ez gainditzeko lehen baino". Medikuntzako ikasleak honakoa gehitzen du: "azterketak online moduan izango zirela komunikatu ziguten, denbora mugatu batekin eta jada erantzuna zen galdera batera itzultzea posible ez dela, gure artean kopiatu ez gaitezen. Dinamika honetara ohituak ez gaudenez, gure kontra joka dezake".


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

12

Zibersegurtasuneko aholkuak Zibersegurtasun Euskal Zentroak aholku batzuk eskaini ditu, Covid-19aren garaian babestuak egon gaitezen Unibertsitateko Aldizkaria

Zibersegurtasun Euskal Zentroak- Basque Cybersecurity Centre (BCSC) delakoak azken aste hauetan Covid-19aren pandemia aitzakia hartuta zabaldu diren zibermehatxuen hazkunde nabarmena antzeman du. Horrexegatik, Euskadin zibersegurtasunaren erreferentzia den zentro hau hainbat aholku eta jardunbide egoki hedatzen ari da aurreko asteaz geroztik, egoera honi aurre egiteko. Zehazki, BCSCk honakoak nabarmendu nahi ditu: phishing-aren erabilpena, era guztietako iruzurrak, koronabirusarekin zerikusia duten domeinuen erregistroen ugaritzea eta asmo gaiztoko programa ugariren sorrera, aitzakia modura Covid19 erabiltzen dutenak.

Jardunbide egokiak izatea funtsezkoa da mehatxu horien aurreko arriskua prebenitzeko

Atalarekin, Zentroko kide ere badena. Eusko Jaurlaritzak tresnen multzo oso bat jarri du abian gaur eguneko egoeran laguntzeko, baina bakoitzaren jokabide arduratsua da, zalantzarik gabe, era guztietako kutsatzeen hedapena saihesteko giltzarria, fisikoak nahiz digitalak izan.

Nora jo daiteke

Kontzientziazioa eta zuhurtasuna, segurtasun aholkurik onenak

Edozein kasutan, eta guztien babesean laguntzeko xedearekin, Zibersegurtasun Euskal Zentroak atal berezi bat sortu du koronabirusari buruz, bai eta kontzientziazio kit bat ere aholkuekin, infografia bereziekin eta dokumentu sorta batekin, zibermehatxuen aurreko agerpena prebenitzen lagunduko dutenak. Gainera, egoera honen aurrean BCSC egokitu egin da euskal enpresen beharretara sentsibilizazio jardunaldi guztiak ematen jarraitzeko, baina oraingoan on line formatuan, eta era berean saio berri bat gehitu da, “Zibersegurtasuna telelanean� izenekoa. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko bidali email bat sensibilizacion@bcsc.eus helbidera. Eta jakina, zibereraso baten biktima izatearen edozein susmo izanez gero, zibersegurtasun gertakarien aurreko aholkularitza zerbitzuaren bidez jarri beharra dago harremanetan, edozein ordutan eskuragarri dagoena, 900 104 891 doako zenbakira deituz edo arazoak@bcsc.eus helbidera email bat bidaliz. Zerbitzu hau zuzenean eta iraunkorki dago komunikazioan Ertzaintzako Delitu Informatikoen

Enpresek beraien langileen segurtasuna eta horiek erabiltzen dituzten datuena bermatu behar dute telelana egiterakoan. Jarduera modu seguruan egin dadin laguntzen duten politikak ezarri behar dira: VPNren erabilpena, pasahitz sendoak, softwarearen eguneraketa, segurtasun kopiak, gailuen zifratua, eta abar. Bilera birtualetako segurtasuna indartu beharra dago erakundeak aldez aurretik onartutako web konferentzien plataforma soilik erabiliz, sarbide kredentzialak berrerabiltzeko aukera mugatuz, PIN bakarrak erabiliz, itxaron gelara sartzen direnen kontrola administratzaileak izanik, eta informazio sentikorra partekatuz soilik baldin eta parte hartzaile guztiak ari badira euren erakundeak onartutako gailuetatik eta dagozkien babes neurriekin. Egungo egoeran bereziki garrantzitsua da gure etxeak ziberseguruak izatea. Horretarako gure gailuak pasahitzekin, PINekin edo FaceID bezalako informazio biometrikoarekin segurtatu behar ditugu; une egokia da pasahitz sendoak ezartzeko (zenbaki, letra eta zeinuekin) kontu bakoi-

tzerako ezberdinak gainerakoetatik; WI-FIren pasahitza aldizka aldatzeko; Internet-era konektatuta dauden gailu guztietan antibirusak instalatzeko eta aldizka horien segurtasun kopiak egiteko; azkenik, sare sozialetako kontuetan pribatutasun politika egokia ezartzeko eta erabiltzen ez diren aplikazioak desinstalatzeko. Kontu berezia izan beharra dago ea nori lagatzen diogun norberaren informazio pertsonala. Komeni da behar den denbora hartzea egiaztatzeko zer irakurtzen ari garen, zer eskatzen diguten eta nora sartuko garen. Errezetarik onena zentzuz jokatzea da, edozein ezezagunen jarraibideei kasu egitea saihestuz eta, hedatu aurretik, informazioaren egiazkotasuna kontrastatuz, horrela zurrumurru gutxiago zabal dadin. Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, jokatzeko modurik onena dena lupaz begiratzea, eta fidatzea soilik sinesgarritasun sendoa duten enpresa, pertsona eta instituzioez, bai eta nazio edo herri mailako gobernu agentziez. Ezinbestekoa da jabetzea ustez zilegizko jatorri batetik datorren mezu elektroniko batek asmo gaiztoko programa bat izan dezakeela (malwarea), eta ondo pentsatu behar da fitxategi atxikiak ireki aurretik. Zibergaizkileen ekintza modu ezberdinak Urtarrilean bertan, Txinako krisiarekin, phishing eta malwarea zabaltzeko kasuak hasi ziren, Txinako Osasun Ministerioa ordezten zuten emailetatik. Osasunaren Mundu Erakundea (OME) ordezteko kanpaina ere aipa liteke. Bitcoinetan

egin beharreko dohaintza bat eskatzen zen, COVID-19ren sendagai baten ikerkuntzan laguntzeko. Telefono mugikorretarako mehatxuak, batez ere Android gailuenak, oso ustiatuak izaten ari dira. COVID-19ri buruzko informazioa eskuratzeko aplikazio modura agertzen dira, baina euren eginkizuna telefonoa blokatzea da erreskatea ordaindu arte.

Azken aste hauetan modu nabarmenean hazi da Covid-19a aitzakia hartuta zabaldu diren zibermehatxuen kopurua Are gehiago, herrialde askotan konfinamenduagatik telelana egin behar izatea baliatua izaten ari da VPN faltsuak sortzeko, datu pertsonalak eta enpresarialak lapurtzeko xedearekin. Web bidezko iruzurrak ugariak dira, birusaren proba kiten erosketari buruz, txerto baten ikerkuntzarako dohaintzak biltzera zuzendutako iruzurrezko webguneak, eta abar. Estortsio kasuak ospitaleei ere eragiten diete, Txekiar Errepublikako ospitale bati egindako erasoa ezaguna izanik. Kasu batzuetan adineko pertsonei zuzendutako mezuak egon dira, kutsatzearekin mehatxatuz zenbateko jakin bat transferitzen ez bazuten. Era berean, albiste faltsuen (fake news) ugaritze handi bat egon da, batez ere sare sozialen bidez eta posta elektronikoz.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

13


Lehendakaria, Tknikan IĂąigo Urkulluk Tknika bisitatu zuen eta Euskadiko Lanbide Heziketatik osasun-langileak babesteko egiten ari diren aurrerapenak ezagutu zituen Jon Lasa Galdos

IĂąigo Urkullu Lehendakariak, Tknika - Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroaren instalazioak bisitatu zituen joan den apirilaren 16an, Errenterian. Berarekin batera, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua, Nekane Murga Osasuneko sailburua eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua egon ziren bisitan.

Tknikak eta Lanbide Heziketako 59 zentrok hainbat babes-elementu egin dituzte Osasun Sailarekin, Osakidetza rekin eta BIOEFekin lankidetzan Tknika, Hezkuntza Sailaren mendeko zentroa, martxoaren lehen egunetatik ari da eginahalean osasunlangileei zuzendutako hainbat babes-elementu diseinatu, garatu eta homologatzeko lanean. Covid19ri aurre egiteko berebiziko garrantzia duen lan hori egiteko, lankidetza estuan dihardu Tknikak Osasun Sailarekin, Osakidetzarekin eta BIOEFekin (Osasun arloko Berrikuntza eta Ikerketarako Euskal Fundazioa). Errenterian kokatutako zentroak landu dituen babes-elementuen artean, azpimarratzekoak dira, alde batetik, hainbat motatako maskara kirurgikoak, bai eta aurpegia babesteko pantailak ere (biserak). Orain arte, EAEko Lanbide Heziketak 20.000 bisera baino gehiago

fabrikatu ditu, COVID-19 Euskadi Maker komunitatearekin lankidetzan. Maskara kirurgikoak Martxoaren hasieran, koronabirusaren krisiari aurre egin ahal izateko eta Osasun Sailari zein Osakidetzari osasun-materiala emateko beharraren aurrean, Tknika buru zuen talde bat -Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxe integratuaren eta BIOEFen laguntzarekin - maskara kirurgikoen zenbait prototipo sortzeko aukera aztertzen hasi zen: I, II eta IIR motako maskarak hain zuzen ere, ondoren hauen homologazioa lortzeko helburuarekin, eta era horretan Euskadiko osasun langileen beharrei erantzuna emateko. IIR motako maskarak babes maila handieneko maskara kirurgikoak dira bakterio-iragazketaren eraginkortasunari, arnasa hartzeko gaitasunari eta zipriztinekiko erresistentziari dagokionez (Splashdeiturikoa). Datozen egune-

tan, maskara horiek Ehungintza Institutu Teknologikoaren (AITEX) homologazioa jasotzea espero du Eusko Jaurlaritzak.

Tknika - Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskadiko Zentroa Hezkuntza Sailaren menda dago eta Covid19aren aurkako zenbait babes-ekipo garatzen ari da, osasun-arloko langileentzat Martxoko lehen asteetan, hainbat prototipo egin ziren, material desberdinekin, eta mikroskopia elektronikoa bezalako teknologien bidez ezaugarritu ziren, gaur egun homologatuta dauden eta beste herrialde batzuetan erosi diren maskara kirurgikoekin konparazioazterketak eginez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, Osalanek eta BIOEFek osasun-profesionalek erabiltzeko prototipo egokienak hautatu zituzten. Aukeratutako maskarak AITEX Ehungintza Institutu Teknologikoko laborategira bidali ondoren, Eusko Jaurlaritza horiek homologatu zain dago gaur egun.

Gainera, uneotan Tknika gorrak nahiz gor-mutuak aintzat hartzen dituen maskara prototipoak lantzen ere ari da, haiekiko komunikazioa errazteko. Aurpegia babesteko pantailak Bestalde, Tknikak, Euskadiko Lanbide Heziketako 59 ikastetxerekin eta COVID-19 Euskadi Maker komunitatearekin lankidetzan, aurpegia babesteko pantailak edo biserak egin ditu, hauek ere osasun-sektoreko langileei zuzenduta. 3D inprimaketaren bidez fabrikatuak dira, eta pantaila horien diseinuak zein fabrikazioak lau prototipo ere izan ditu, osasun-langileek egindako iradokizunei esker unean-unean hobetuz joan baitira. Orain arte, 20.000 bisera baino gehiago egin dira Lanbide Heziketako zentroetan. Martxoaren amaiera aldera, Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidego guztietako Hezkuntza eta Osasun Sailen esku jarri zituen babespantaila hauek fabrikatzeko planoak, 3Dko eredua eta trokela eta beharrezko informazio guztia. Era berean, osasun-sektoreari lotuta eta denon artean pandemiari aurre egin ahal izateko lankidetzari jarraiki, osasunaren arloko beste elementu batzuekin ere ari da lanean Tknika: une honetan, Tknikako lantaldea, besteak beste, test azkarrak egiteko osagaiak fabrikatzen ari da, edo osasun-batak aztertzen, babes-maila zehazteko eta balizko hobekuntzak ezartzeko.


Hoberen ordainduta dauden langile digitalak Jarraian ordainsari altuenak dituzten lanbide digitalen zerrenda eskaintzen dizuegu Jon Lasa Galdos

Digital Marketing Manager da egun eskatzen den lanbide digitala. Baina ordainsari altuenak lor-tzen dituztenak, ordea, eraldatze digitaleko zuzendaria dira, Inesdi Digital Business School-ek argitaratu duen 'Lanbide digitalen Top 25' izeneko azken txostenaren arabera. Arrakasta gehien duten profil teknologikoen artean, ondokoak dira hoberen ordaintuta daudenek: Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia eta IOS eta Androidentzako aplikazio mugikorren garatzaileak. Digital Marketing Manager, Digital Account Manager, Community Manager, Digital Communication & Brand Manager eta SEO Content Manager dira, horrela, bost lanbide digital eskatuenak, 25 lanbide digital eskatuenen 2020ko Inesdi Digital Business School-en txostenak adierazten duen bezala. Ikerketak beste 15 lanbide teknologiko eskatu aipatzen ditu ere. Hala, zerrenda hori osatzen dute ondorengo lanbideek: IOSentzako aplikazio mugikorren garatzailea; Androidentzako aplikazio mugikorren garatzailea; backend-eko garatzailea; 3D modelatzaile eta animatzailea; web garatzailea; SAP ekosistemako aholkularia; CRM Dynamic plataformako aholkularia; CRM Salesforce plataformako aholkularia; Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia; Adimen Artifizialeko ikerlaria; Gauzen Interneteko garatzailea; blockchaineko garatzailea; ikuste konputazionaleko ingeniaria; Java garatzailea; eta proiektuko nagusia. Preziatuenak Ikerketak erakusten du ere profil digital eta teknologiko eskatuenek ez dutela bat egiten ordainsari onenak lortzen dutenekin. Horrela, hiru lanbide preziatuenak dira eraldatze digitaleko zuzendari eta "hacker" korporatiboa (CDO), eraldatze digital eta teknologiako zuzendaria, eta negozio digitaleko arduraduna (digital business manager). Lehenengoaren soldatabanda kokatzen da 90.000 eta 200.000 euroren artean urteko. Bigarrenarena, 80.000 eta 150.000 euroren artean urteko; eta digital business manager-ek, bere alde-

tik, 70.000 eta 120.000 euroren artean irabazten du urtean.

Joana Sรกnchez (Inesdi): "Koronabirusaren ondorioz, datuekin eta negozio digitalarekin harremana duten lanbideak izango dira giltza" Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia hoberen ordainduena den profesional teknologikoa da (50.000 eta 65.000 euro artean urtean). Bere atzetik dator IOSentzako aplikazio mugikorren garatzailea (40.00055.000 euro urtean), soldata berdina irabazten duelarik Androidentzako aplikazio mugikorren garatzaileak. Adimen Artifiziala gorantz dihoa,izan ere hoberen ordaindua den hurrengo profil teknologikoa da Adimen Artifizialeko ikertzailea (40.000-50.000 euro urteko). Dena den, bot-entzako Adimen Artifizialeko irtenbideen aditua zerrenda ertain-baxuan kokatzen da 25 lanbide digitalen artean (40.000-50.000 euro urtean). Inesdi Business Digital Schooleko aurreko ikerketak kokatzen zuen CDO Digital Zuzendaria profil preziatuena bezala profesional digitalen artean. Beste lau profilak ziren CDO & IT Director, Chief information security officer (CISO), Adimen Artifizialeko bot-en kudeatzailea eta Negozio digitaleko arduraduna. Dena den, beste bat gehitu behar da zerrenda honetan, alegia Ecommer-

ce-eko arduraduna, bere ordainsaria bosgarrenaren berdina baitzen. Joana Sรกnchez Inesdiko lehendakariak honakoa dio: "koronabirusaren krisiaren ondoren irekitzen den eszenatokian, lanbide gakoak izango dira datuekin harremana duten horiek, eta negozio digitalarekin harremana dutenak". Marketing digitaleko arduradunaren indarra Digital Marketing Manager lanbide digital eskatuena da 2015. urtetik, 50.000 eta 80.000 euroren artean dagoen soldata-banda batekin urteko. Eginkizun honetara bideratzen dira eskaintzen % 24a. Profesional honek konpainiaren marketing digitaleko plana sor-tzen, definitzen eta gauzatzen du, marketin saileko etekineko adierazle gako nagusienak eta ekintza transbertsalak ematen ditu, eta marketin digitaleko estrategia definitzen, kudeatzen eta gainbegiratzen du; aurrekontuak ematen die diziplina kideei (inbound marketing, social media marketing, SEM, e-mail marketing) eta ikertzen ditu merkatua, lehia eta joerak, marketin digitaleko estrategiaren sorkuntzarako. Profesional hauei Marketin, Komunikazioa edo Publizitatearekin harremana duten titulazioa eskatzen zaie; egungoenak diren marketineko kontzeptuen ulermena, baita estrategia digital, teknologia, metodologiak eta praktika onenak ere; CRM-ko tresnak, big data, datu-baseak eta analitika digitala; teknologia esponen-tzialen ezaguera, teknosormena eta Adimen Artifiziala marketinera aplikatua. Urte honen hasieran, Joana Sรกnchez jada nabarmentzen zuen

marketin digitaleko profesionalen eskaera: "Geroz eta gehiago ezaguera gehiago eskatzen zaie datu automatizatuen inguruan, baita adimen artifizialean ere". Profesionalen behar berri bat aipatzen zuen ere: "Oinarri teknologikoko profil sortzaile gehiago eskatzen dira. Teknosormeneko kategoria honetan, diseinatzaile digitaleko postua, irtenbide sortzaile, komunikatzaile eta erabilgarriak identifikatzen dituena, produktu grafiko digitalen garapenerako". Sรกnchezek aipamen egiten zuen ere hackeatzearekin zerikusia duten kokapenak ere, aukerak eskaintzen dietenak konpainiak eraldatzeko gai diren profesional digitalei. Profesional preziatuenei dagokionez, eraldatze digitaleko zuzendari eta "hacker" korporatiboa (CDO) enpresan estrategia digitala definitzeaz eta txertatzeaz arduratzen da, finkatu diren negozio digitalaren helburuak lortzeko xedearekin. Aldaketaren kudeaketa kultura burutzen du -giza baliabideen zuzendaritzarekin batera- antolakuntza arin eta berritzaile bateruntz, malgua, konektatua, kolaboratiboa, irekia eta data driven. Hori da "hacker" korporatiboa, eraldatzea bizkortzeko gai den profil bat. Bere funtzioen artean dago ere konpainiaren eraldatze digitaleko proiektuak burutzea, aldaketa kulturalaren eta data driven-en kudeaketako proiektua bizkortzea, zerbitzu eta produktu digitalen funtzionamendu zuzena eta entregaepeak gainbegiratzea, talde profesional dinamiko bat burutu, sortu eta atxikitzea, disrupziora eta teknologia berrietara bideratua, eta enpresa eboluzio digitalaren abangoardian mantentzea.

Laguntzen du


Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako Aurrez aurreko jarduera eten aurretik ikasleek lortutako maila funtsezko oinarri gisa erabili beharko da, ikasturte amaieran kalifikazioari buruzko erabakiak hartzeko Jon Lasa Galdos

Joan den apirilaren 22an eginiko prentsaurrekoan, 2019-2020 ikasturteari amaiera emateko prestatu duen Hezkuntza Plana aurkeztu zuen Hezkuntza Sailak. COVID-19 izurriteak eragindako egoeraren bilakaera ziurtasunez ezagutzea zein osasun-alarma egoerak zein iraupen izango duen zehaztea ezinezkoa denez, eta EAEko ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko betebeharraren aurrean, beharrezkoa da irakaskuntzako esku-hartze osoa planifikatzea ikasturteko azken hiruhilekoan jarduera garatu ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietara dagoeneko bidali den dokumentuak honako hauek jasotzen ditu: irakasle-taldeak koordinatzeko orientabideak eta jarraibideak, metodologiak, curriculum-egoki-tzapenak, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna edo ebaluazio irizpideak, besteak beste. Azken elementu horri dagokionez, hau da, ebaluazioari dagokionez, nahitaezkoa da ikasturte amaierara arte aurrez aurreko edo urrutiko irakaskuntza-jarduera ahalik eta gehien aprobetxatzeko estrategiak planifikatzea, eta ebaluazio-prozedurak ezartzea ikasleen oinarrizko gaitasunen garapen-maila zehazteko, aipaturiko maila horiek ziurtatzeko helburuz. Ebaluazioak COVID-19 osasun-larrialdiak ikastetxeetan eragindako egoera delaeta, irakaskuntza-jarduera planifikatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko neurriak bultzatu behar dira, orain arte erabili izan direnez oso bestelakoak. Ikasturte honetan izan diren ezohiko egoerek baldintzatu egingo dituzte lortu ez diren helburuak ebaluatzeko, kalifikatzeko, mailaz igotzeko eta errekuperazio prozesuetan erabilitako prozedurak eta erreferentziak. Euskal Eskola Publikoaren Legean ezarritako ikastetxeen autonomia pedagogikoarekin bat etorriz, ikastetxe bakoitzari dagokio prestakuntza-helburu horiek zehaztea

bere curriculum-proiektuetan eta gelako programazioetan. Ikastetxe bakoitzean, dagokion irakasle-taldeak edo departamentu didaktikoak lehentasuna emango die ikaskuntza-helburuei, edota egokitu egingo ditu, curriculuma emateko egungo baldintzetara; eta argi eta garbi adieraziko du zein diren lorpen-adierazle berriak, ikasturte honen amaierako ebaluazioan kontuan hartuko direnak. Zuzendaritza-taldeak eta erreferentziazko ikuskatzaileak bilerak izango dituzte maiatzeko lehen hamabostaldian, eta bilera horietan ikastetxeak proposatutako ebaluazio-prozesua aztertu, baloratu eta legitimatuko da.

Hezkuntza Sailaren aurreikuspeden arabera, DBHko 4. mailako ikasleak, Batxilergoko bi mailetakoak eta Lanbide Heziketako lehen mailetan daudenak aurrez aurreko jarduerara itzuliko dira Kontuan izanik eskola-egutegiaren bi heren inguru garatua zela aurrez aurreko jarduera eten zen unean, irakasle-taldeek bazuten informaziorik zehazteko zer mai-

latan egin zuten aurrera ikasleek ikasmaila bakoitzerako planifikatutako oinarrizko helburuetarantz. Ikasturte akademiko honen ezaugarri bereziak direla eta, jarduera presentziala eten aurretik ikasleek lortutako mailari buruz jasotako informazioa funtsezko oinarri gisa erabili beharko da behin betiko ebaluazioari buruzko erabakiak hartzeko eta horren ondoriozko ikasturte amaierako kalifikaziorako. Horrela, ikasturte hasieran 2. hiruhilekorako planifikatutako helburuak oinarrizkotzat hartuko dira 2019-2020 ikasturteko ebaluazio-prozesuan. Hirugarren ebaluazioari dagokionez, ikastetxeek honako aukera hauek izango dituzte: â?š Hirugarren ebaluazio espezifiko bat egitea, hirugarren hiruhilekoan helburuak eta gaitasunak lortu diren baloratzeko Ikastetxeak erabakiko du ebaluazio hori nola egin (aurrez aurre, ahal balitz; azterketak online eginez, lanak eginez, etab.). â?š Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie. Aurrez aurreko hezkuntza-jardueran zeuden bitartean aurrei-

kusitako helburuak eta konpetentziak lortu ez dituzten ikasleen kasuan, ikasturteko azken hiruhilekoan -ahal dela- 1. eta 2. hiruhilekoei dagozkien gutxieneko helburuak lortzeko egingo da lan. Irakasle-taldeak uste badu gutxieneko helburuak lortu ez dituen ikasle batentzako hezkuntza-neurririk egokiena ikasturtea errepikatzea dela, ikasle horren txosten indibidualizatua egin beharko du, neurri hori hartzeko arrazoiak adierazita. Txosten hori Hezkuntza Ikuskaritzaren esku egongo da. Ikasle batentzat planteatutako ikasturte-errepikapenaren inguruan zalantzak sortzen diren kasuetan, Hezkuntza Ikuskaritzak egiaztatuko du errepikapenaren arrazoiek ez dutela loturarik ikaslearen konfinamendu-egoeraren ondorioz agertutako desberdintasun-egoerekin. Irakasleak, metodologiak eta errefortzuak Ebaluazioez gain, ikasleekin egingo den esku-hartzean koherentzia bermatzeko gomendioak ere jasotzen dituzte jarraibideek. Azpimarratzen da beharrezkoa dela irakasle-taldearen koordinazio ona lortzea, irakasleen informazioa partekatzea, ikasturtea amaitu arte planifikatutako zereginetan koordinatzea, hezkuntza-errefortzuen proposamenak bereziki berrikustea, etapa amaierako helburuak indartzea eta Lehen Hezkuntzako 6. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan mailaz igotzeak dakartzan berezitasunetan arreta ipintzea.


Zenbat kostatzen du unibertsitatean ikasteak? Gradu bera ikasteak gehiago edo gutxiago kosta dezake, autonomia erkidegoaren arabera Jon Lasa Galdos

Unibertsitatean ikasteak kostu oso ezberdina izan dezake ikasketak egiteko aukeratu den autonomia erkidegoaren arabera. Katalunia da preziorik altuenak dituen erkidegoa, Madril eta Gaztela eta Leonekin batera. Aitzitik, Galizia, Extremadura eta Andaluzia dira preziorik baxuenak dituzten lurraldeak. Hori da Observatori del Sistema Universitari-k (OSU) egindako txosten baten ondorio nagusia, Espainiako unibertsitate publikoen prezioei dagokienez graduko, masterreko eta doktoretzako titulazioetan. Konparatu ahal izateko, ikerketak taldeka banatzen ditu titulazio mota, izan ere karrera guztiak ez dira modu berean garestiak. Orokorrean, ikasketa 'esperimentalenak', osasun zientzienak bezala edo ingeniaritzak edo arkitekturakoak bezala, prezio nahiko altuagoak dituzte humanitateak edo zientzia sozialetakoak baino. Prezio ezberdintasuna, kasu batzuetan, deigarria da. Adibidez, Humanitateen ikasketak -baxuenak direnak titulazioka Estatu osoan-, 600 euro inguru kostatzen dute urteko Galizian eta 1.500 euro inguru Katalunian, hau da, ia 1.000 euroko aldea dago komunitate batetik bestera; gradurik garestiena Medikuntzakoa da; 750 euro inguru kostatzen du Andaluzian eta Katalunian 2.400 euro inguru kosta dezake. Zenbat kostatzen du Osasun Zientziak ikasteak? Osasun Zientzietako graduko ikasketen prezioa ikasturteka 750 euro (Andaluzia) eta 2.372 euro (Katalunia) inguru artean kokatzen dira. Beraz, komunitate batean bestean baino hirukoitz garestiagoak izan daitezke. ❚ Andaluzia: 750 € ❚ Aragoi: 1.550 € ❚ Asturias: 1.322 € ❚ Balear Uharteak: 1.388 € ❚ Kanariak: 1.137 € ❚ Kantabria: 999 € ❚ Gaztela-Mantxa: 1.132 € ❚ Gaztela eta Leon: 1.815 € ❚ Katalunia: 2.372 € ❚ Valentziako Komunitatea: 1.493 €

Extremadura: 1.111 € Galizia: 836 € ❚ Madril: 1.693 € ❚ Murtzia: 1.007 € ❚ Nafarroa: 1.352 € ❚ Euskal Herria: 1.190 € ❚ Errioxa: 1.411 € ❚

Zenbat kostatzen du Zientzia Esperimentalak ikasteak? Kategoria honek barne ditu Fisika, Kimika, Biologia, Geologia edo Matematiketako graduak, besteak beste. Preziorik baxuena Andaluzian aurkitzen da (750 euro inguru ikasturteko) eta altuena Katalunian (2.146 euro ikasturteko). ❚ Andaluzia: 757 € ❚ Aragoi: 1.514 € ❚ Asturias: 1.036 € ❚ Balear Uharteak: 1.234 € ❚ Kanariak: 1.137 € ❚ Kantabria: 785 € ❚ Gaztela-Mantxa: 1.132 € ❚ Gaztela eta Leon: 1.450 € ❚ Katalunia: 2.146 € ❚ Valentziako Komunitatea: 1.431 € ❚ Extremadura: 942 € ❚ Galizia: 836 € ❚ Madril: 1.693 € ❚ Murtzia: 1.007 € ❚ Euskal Herria: 1.190 € ❚ Errioxa: 1.273 € Zenbat kostatzen du Ingeniaritza eta Arkitektura ikasteak? Eremu honetan komunitate batean edo bestean ikasteak berekin ekar dezake ikasketa berengatik 3

aldiz gehiago ordaintzea: 757 eurotik ikasturteko Andaluzian 2.372 eurora ikasturteko Katalunian.

mantentzen dira: 591 Galizian, Kataluniako 1.516 euroren aurrean.

Prezio-aldaketa deigarria kasu batzuetan: gradurik garestienak, -Medikuntzakoak-, 757 euro kostatzen du Andaluzian; eta 2.371 euro Katalunian

Humanitateetako ikasketak dira, orokorrean, preziorik baxuenak dituztenak. Berriz ere, prezioen aldakortasuna nabaria da: Galiziako 591 eurotatik Kataluniako 1.516 eurotara ikasturteko, aurrekoa baino 2 aldiz eta erdi gehiago.

Zenbat kostatzen du Irakaslegoko Hezkuntza e giteak? Irakaslegoaren heziketarako ikasketen prezioak aurreko guztiak baino baxuagoak dira komunitate autonomo gehienetan. Aldakortasuna dihoa Galiziako 591 eurotatik Kataluniako 1.516 eurotara Katalunian. Horrela, prezioa komunitate batean bi aldiz eta erdi baino gehiago izan daiteke beste komunitate batean baino. Zenbat kostatzen dute Zientzia Sozial eta Juridikoetako ikasketek? Zientzia sozial eta juridikoetako graduko ikasketei dagokionez, komunitate merkeena eta garestienaren arteko ezberdintasunak

Zenbat kostatzen du Humanitateak ikasteak?

Eta master bat ikastea? Masterreko prezioak oso heterogeneoak dira eta ezin daitezke eremuka konparatu, izan ere kasu askotan ez daude finkatuak irizpide hauen arabera, OSUren ikerketak azaltzen duen bezala. Ondoren, masterreko prezio minimoak eta maximoak agertzen dira Espainian lanbide erregulatu batean lan egiteko. Komunitate autonomo batzuk, Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Nafarroa bezala, prezio bakar bat ezartzen dute. Andaluzian preziorik baxuenetarikoak aurkitzen dira (821 euro ikasturteko) eta Katalunian, aldiz, graduetan gertatzen den bezala, preziorik garestienetarikoak aurkitzen dira (2.470 euro). Prezio aldaketa komunitate autonomo bakoitzean % 100 baino baxuagoa da, Madrilgo Komunitatean izan ezik, non prezio minimo eta maximoaren arteko aldea 3.297 eurotara iristen den.


"Mondragon izateari abantailak besterik ez dizkiot ikusten" Hainbatetan krisiak sektorialak dira eta, korporazioa esparru diferenteetako enpresez osatua badago (hori da gure kasua), kolpea jasaten laguntzen dute korporazioko kide diren beste negozioek. Oraingo krisia, eta aurrekoa ere, ordea, globala da eta modu batean edo bestean negozio guztietan eragiten du. Horrela, gure enpresa batzuk lan gehiagorekin dabiltza (banaketa, nekazaritza, nagusien zaintza, garbiketa, hornidura‌), beste asko gutxiagorekin (automozioa, besteak beste) eta badaude ere, aldaketak aldaketa, antzerako lan jarduna dutenak (atzerrian dauden planta batzuk, batez ere).

Mondragonek funtzionatzen du eta eragin positiboa du gizartean Zuen kasuan, nola egin diozue aurre? Jon Lasa Galdos

Ander Etxeberria Mondragon Korporazioko Hedapen Kooperatiboko arduraduna da. Elkarrizketa honetan, Mondragon egungo krisialdi sozial eta ekonomikoaren aurrean nola ari den lanean agertu digu Anderrek. Horretaz aparte, Mondragon Korporazioak dituen ezaugarri bereziak azaldu dizkigu ere. Krisiarekin loturiko galderen aurretik, kokatzeko, Mondragon hobeto ezagutu nahi dugu. Mondragon Korporazioa bezalako eredurik aurki al daiteke mundu osoan zehar? Zerk egiten du berezi?

Laguntzen du

Industria sektoreari dagokionez, Mondragon da munduko talde kooperatibo handiena. Bigarren talde kooperatibo industrialari ateratzen dion aldea ikaragarria da. Mondragonen, kooperatiba industrialekin batera taldekide dira hezkuntza kooperatibak (MU unibertsitatea barne), kreditukoa, kontsumokoa, nekazaritzakoak, zerbitzukoak‌

Guztira 97 kooperatiba gara eta, munduan zehar banatutako bestelako enpresak batuz, 82.000 langile. Kooperatiben izaera autonomoa da. Elkarrekin gaude nahi dugulako; hobeagoak garelako horrela. Kooperatiba bakoitzeko jabe dira bertako bazkideak, bazkide bakoitzak boto bat dauka eta ordainsari diferentzia erlatiboki txikia da gutxien eta gehien irabazten duten langileen artean. Ezaugarri multzo hori bakarra da munduan. Ehundaka eta ehundaka lagun dator urtero Mondragon ezagutzera; entzun duten hori, kontatu dioten hori, bertatik bertara egia dela ikustera. Mondragonek funtzionatzen du, kontraesanak (eta ez gutxi) izan arren. Eta eragin positiboa du gizartean. Enpresa kooperatibo asko duen Debagoiena da, adibidez, mundu mailan ezberdintasun ekonomiko baxuenetarikoa duen lurraldea. Nola eragiten du mota honetako krisialdi batek korporazio batean, eta zehazki Mondragon Korporazioan?

Kooperatibek beren larrialdi batzordea eratzeaz batera, Korporazioko zerbitzuek ere krisi kabinetea abiatu zuten hasieratik, besteak beste protokoloak zehazteko eta administrazio publikoez koordinatuta egoteko. Jarduerari dagokionez, kooperatiba asko ari dira, beraien ohiko lanaz harantzago, krisiaren eraginak arintzeko zereginetan: babeserako biseren fabrikazioa, arropa eta janari donazioak, diru bilketak, arnasgailuek daramaten osagaien fabrikazioa, birusaren krisiari soluzioak bilatzeko ekimena gazteentzat, osasun arlorako amantalen fabrikazioa‌ Agintarien esku jarri ditugu ere dauzkagun hornidurarako kanalak (batez ere Txinatik produktuak ekartzeko). Era berean, nabarmentzekoa da maskarak fabrikatzeko makinak egiten ari garela. Lana egiteko moduari dagokionez, segurtasun neurriak zorrotz hartuz izan behar du: NBEak, distantziak, egoera berezientzat adostutako prozedurak‌ Zenbait kasutan (osasun egoeragatik edo kontziliazio-arazoengatik, adibidez) telelana da formula.

Bestelako bereizgarririk? Bai. Taldeko enpresei laguntzeko baliabideak ditugu Korporazio mailan. LagunAro EPSVren aldetik enplegu laguntza deituriko prestazioa oinarrizkoa da. Ildo horretan, krisi honetarako propio moldatutako egutegi mugikorra abiatu dugu krisia hasi orduko: orain lan bazkideen orduak galtzen badira, aurrerago sartu ahal izango dira eta, posible ez bada, Lagun Arok konpentsatuko ditu neurri batean. Bazkidetza kontratuaren ordez lan kontratua duten langileekin aldi baterako enpleguerregulazioko espedientea ezarri dugu. Bestetik, muturreko kasuetarako kooperatiben zerbitzura Korporazioko funtsak bidera litezke (kooperatibek hornitutako funtsak) mailegu eta abal moduan. Halaber, krisiari aurre egiteko, hainbat kooperatibetan erabaki dute dagoeneko jaistea soldata/aurrerakinak (hilero jasotzen dugun ordainketa, urteko emaitzei loturik dagoena). Azkenik, iaz Humanity At Music proiekturako egin genuen abestietako bat, Recordamur vos, etxetik kantatu dugu (eta bideo bat grabatu) pandemiaren biktimak omentzeko. Esker onak eta espresio artistikoak ere beren lekua izan behar dute.

Maskarak fabrikatzeko makinak egiten ari gara Krisialdi sanitario eta ekonomiko honek eragin ezberdina al du korporazio edo kooperatiba batean, enpresa pribatu batekin alderatuz? Aldi berean kooperatibako langile eta jabe garen aldetik, errazagoa da guztiok ikuspegi bera konpartitzea eta hori kontuan izanik neurriak hartzea. Kooperatiban naturala da ulertzea ontzi berean goazela denok. Horretan garrantzi handia dauka komunikazioak, are gehiago ziurgabetasuna na-


gusi den egoera batean. Organoen (bereziki, kontseilu errektore, zuzendaritza batzorde eta kontseilu sozial) eta gainontzeko langileen arteko kontaktua zenbat eta aberatsagoa izan, hobe. Modu berean, etengabea da zerbitzu komunetatik kooperatibetara bideratzen dugun informazioa buletinen bidez adibidez. Bestetik, talde bezala, aurreko puntuan aipatutako neurriak dauzkagu krisia arintzeko.

Kooperatiban gizartea aberasteko egiten dugu lan, ez gutxi batzuk aberasteko Zein abantaila eta desabantaila ditu korporazio honek egoera honetan beste enpresekin alderatuz? Mondragon izateari abantailak besterik ez dizkiot ikusten. Orokorrean, munduan enpresen biziraupena altua ez bada ere, gure Korporazioan hainbat kooperatibek dute hogeita hamar urtetik gora. Zergatik? Taldearen babesarekin aurrera egin dutelako. Korporazioak urteetako ezagutza batzen du egoera larriei nola aurre egin jakiteko. Beste krisi batzuetan aplikatutako neurriek (praktika onak direla eta neurri ekonomikoak direla) erakusten digute nondik eta nola jo dezakegun. Eta, edozein kasutan, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren

sortzaileak, Arizmendiarrietak, zioena presente dugu: unea gogorra eta zalantzaz betea bada ere, “beti aurrera!”. Nola uste duzue izango dela zuen kasuan susperraldia-errekuperazioa? Errekuperazioa etorriko da ez hasiera batean esan zen V forman, baina ezta ere U itxurarekin. Uste dugu han eta hemen deskonfinamendua burutu ahala normaltasun berrira ohitzen joango garela, gutxinaka animoak gora egingo du, gauzak beste modu baten ikusten hasiko gara eta hori (ere) kutsatuko da. Edonola ere, eta konturatuta krisia gehien pairatzen dutenak herrialde eta kolektibo pobreenak direla, asteotan alde batera geratu den Garapen Iraunkorrerako Helburuen dinamikak berriro lekua hartuko du. Uste al duzu honen ondoren lan egiteko modu berri bat sortuko dela? Bai, seguruenik ez dira etorriko krisiaren zurrunbiloan gaudela esaten diren aldaketa guztiak birusaren arriskuari neurria hartuko diogulako. Oreka berri batera iritsiko gara, non honelako jokaerak egongo baitiren: gripe zantzua izanez gero etxean geratzea, higienearekin lotutako portaerak (gel eta maskaren erabilpena, lekuen desinfekzioa…), lantokietan gertu gertuko presentzia gutxitu dezaketen prozedurak hedatuko dira, bezero, ikasle, hornitzaile eta bes-

telako agenteekin bideokonferentziazko harremana ohikoagoa bihurtuko da, on line formazioa gehiago erabiliko dugu… Orain, adibidez, gai konkretu bati eman behar diogu erantzuna kooperatiba guztietan: nola egin urteroko Batzar Nagusiak kooperatibetan. On line sistemak gehitzekotan gaude.

“Errekuperazioak ez du V ezta U itxurarik izango”

Aldatu al dira, honen ondorioz, Mondragon Korporazioak zituen etorkizunerako erronkak? Mondragoneko kooperatiba guztiak urtean behin elkartzen garen batzarra, Kongresua, uztailean egingo dugu, aurreikusita genuenez. Aurten bozkatuko ditugun erronkak (datozen urteetarako nolabaiteko Plan Estrategikoa) hilabeteak dira lantzen ari garela eta mantentzen ditugu. Horien artean daude iraunkortasuna Garapen Iraunkorrerako Helburuen harian, eraldatze digitala eta talentua erakartzea eta garatzea. Nola egiten dio aurre Mondragon Korporazioak eraldatze digitalari? Aipatu bezala, Mondragoneko Kongresura doan ardatz estrategiko bat da, hain zuzen ere. Koo-

peratiba bakoitzean egin nahi dugu diagnostiko bat eta horretan oinarritu eraldaketa plan bat hainbat osagai kontuan hartuko dituena: automatizazioa, mantentze prediktiboa, datuen analisia erabakiak hartzeko edota zerbitzu berriak eskaintzeko... Guztira, helburua dugu jarduera berriak eta lanpostu berriak sortzea. Jakina, horrek guztiak konpetentzia berriak eskatuko dizkigu. Ondorioz, formazioa areagotu behar dugu maila guztietan eta baita talentua erakarri ere. Krisialdiaz aparte, zer aurkituko du pertsona batek Mondragon Korporazioan lan egiten hastean? Mondragoneko enpresetan izaten ditugu lanpostu exijenteak, puntako teknologiaz hornituta eta asko dakiten lankideen gertutasunarekin. Berezitasun bat topatuko du ere kooperatibara batzen den lagunak: pertsonak ez gabiltza lanean gutxi batzuk aberasteko, baizik eta taldea aberasteko (gizartea aberasteko). Izan ere, adibidez lehen aipatutako ordainketa diferentzia erlatiboki estuari esker, kooperatibek ezberdintasun baxuagoko gizartea garatzen laguntzen dute. Ulertzen dugu enpresek ez dutela soilik alderdi ekonomikoa, gizarte batean kokatuta daude eta bertako partaide izan behar dute. Mondragon Korporazioan urteak eta urteak daramatzagu bide horretan lanean eta biziki betetzen gaitu.

Laguntzen du


Ekintzailetzaren egoera COVID-19aren aurrean Espainiako Ekintzailetzako Behatokiak ekintzailetzaren egoera aztertu du inkesta zabal bat eginez Jon Lasa Galdos

Txosten honetan landuriko alderdiak ondokoak dira: jardueran etena, baliabide gakoak biltzen dituzten beren negozioetan fase ezberdinetan dauden ekintzaileak beren itxaropenenak, etorkizuneko planak eta administrazioei eskatutako neurriak. Horrekin guztiarekin, ekiteko lerro berri batzuk definitzen lagundu nahi da, egokiak izan nahi dutenak konplexu bezain ezezaguna den testuinguru honetan. “Etena� (enpresa-jardueraren % 40an) eta “ziurgabetasuna� (enpresen % 58k egoera hau adierazi du) dira COVID-19aren lehenengo egunak labur ditzaketen adjektiboak; alderdi horien ondorioz, "lana mantentzea eta egoera honetan bizirautea" dira ekintzaile espainiarrek dituzten kezka nagusiak. Inkestari erantzun dioten enpresetako ia erdiak telelanari esker jarraitu du lanean: zalantzarik gabe hori izan da Espainiako lan-eremuan eman den aldaketarik garrantzitsuena. Bestetik, % 40 aldi baterako itxita egon dira eta bakarrik % 10ak jarraitu ahan izan du bere ohiko eraginkortasunarekin lanean. Batez beste eskaria % 80 jaitsi bada, zifretan sakonduz ezberdintasun deigarriak ikusten dira. Azken kontsumitzailera bideratutako zerbitzuen sektorea da krisialdiak modu indartsuenean jo duena, izan ere % 66 lanik gabe mantendu da, % 2 berriz ez irekitzea pentsatzen ari da, % 35 langilegoa murriztekoa da eta bakarrik % 7k kontratu berriak egiteko asmoa du. Zerbitzuen beste aldea, enpresetara ematen diren horiek, telelanean jarraitu dute, baina % 60ko murrizketa batekin eskarian. Hori dela eta, % 35k langileak gutxitzea pentsatu dute, % 45ek lan-orduak murriztu nahi dituzte eta erdiak soldatak jaistea pentsatzen dute. Krisialdi honi irtenbide bat emateko, sektoretik pentsatzen da merkatu eta bezero berrien bilaketa (% 57). Orokorrean, jada krisialdiko lehen egunetatik aurrera, lau enpresatatik bat "birrasmatu" da, ehun ekoizlearen tipologiagatik eta sortzen ari diren enpresengatik, horietatik, eta azken GEM

Txostenaren arabera, % 75 zerbitzuetan jardun delako, bai enpresei edo azken kontsumitzaileari zuzenduta.

Ziurgabetasuna da Espainiako enpresariek adierazi duten sentimendurik nagusiena Industria Beste aldean industria kokatzen da, ekintza gehienarekin mantendu diren enpresekin (% 70), eskaeraren erorketak eta ziurgabetasunak langilegoaren murrizketara eta lan-orduen jaitsierara eraman badute ere. % 48k bere inbertsio planak atzeratu dute, %16 hori berriz negoziatzen ari da eta % 25 inguruk adierazten du arriskuak onartzeko zailtasuna dagoela egoera honetatik ateratzeko. Enpresaren sektorea eta tamaina eskutik doaz; honela, autoenplegatuek bere ekintza gelditua ikusi dute kasuen % 48an, beren finantziazioagatik kezka azaltzen du, % 70ek ez zuen aurreikusita finantziaziorik, % 44 ziurgabetasuna ikusten du eremu honetan eta, horregatik, bere es-

kaerarik nagusiena (% 78) administraziora zuzendua da, autonomoen kuota kentzeko, eta baita funts publiko gehiago ere, izan ere 4tatik 1ek uste du ez direla nahikoak krisialdiari aurre egiteko. 50 langile baino gehiago dituzten enpresek telelana moduan biziraun dute, beren negozio eredua birrorientatzean pentsatzen ari dira (% 65), baliabideak handitzea (% 12), edo aparteko finantziazioa eskatzea (% 45). Beren ziurgabetasunari eta enpleguari gehitzen zaion beste kezka gehigarri bat dator mugen eta hesien itxieratik, une hauetan nazioartekotzean gertatzen ari dena. Hori dela eta, nazioartekotzea laguntzeko lerroen sorkuntza (nagusiki industrian, % 33) eta eragozpen burokratikoak kentzea (% 72) susperraldira lagun lezaketeen administrazioen neurriak dira. Enpresa sortu berriak Aparteko aipamena merezi dute sorkuntza fasean zeuden enpresak (espainiar herritargoaren % 10 adierazi du GEM txostenetan bere ekiteko asmoa), hauek baitira birsorkuntza enpresarialeko hazia. 2008ko krisialdiaren ondorengo aldietan, honen geldialdia jarduera ekintzailearen arazorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Galdetuak izan diren enpresen gehiengoak (% 96) aukerak ikusten

ditu, edozein enpresarentzat (% 14) edo aparteko moduan (% 30), edo baliabideak dituzten horientzat edo dibertsifikatuak daudenentzat (% 26). Azken atal honetan egongo lirateke operatibo dauden horiek, baina argi dirudi enpresari espainiarrek aukerak ikusten dituztela, zalantzarik gabe notarik baikorrena analisi guztian eta agindu behar duena enpresa berri hauentzat. Bakar-bakarrik % 4k bere planak baztertu ditu, % 45ek bere negozio-eredua aldatuko du, baina % 35 bat geratzen da oraindik, bere planak geldiarazi dituena. Horien eskaera nagusia (% 75) enpresa berrien sorkuntzarako laguntza neurriak dira. Ikerketa honek bildu dituen aukerak identifikatzeko gaitasun hau, ziurgabetasun eta beldur berrien garai honetan, berrikuntza eta dinamismo mailaren gorakadarekin batera, -ekintzan ari den adimenran isla- alde guztietatik ikusten dena, etorkizuneko oparotasunaren haziak dira. Beraz, kontziente izanik ikerketak berak islatzen duen egungo suntsipenaz, bere emaitzek gonbidatzen dute optimismo lasai batera etorkizunari dagokionez, baita fede batera ekintza berrekiteko gaitasunean eta beharrezko eraldatzeak egitean gizarte ez hain sentibera eta artikulatuago bat sortzeko.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

14


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

15

Enplegagarritasuna eta graduondokoak Graduondokoren bat izatea, askotan, erabakigarria suertatzen da lanpostu bat lortzeko Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitate-tituludunei zuzendutako lan-eskaintzen % 3,4k bere gutxieneko baldintzen artean zehazten du hautagaiek graduondoko ikasketak izan behar dituztela. Portzentaje hori % 35,2ra iristen da goi-mailako heziketa mota hau baldintza bezala aipatu baino, balio ezberdintzailetzat jotzen duten eskaitzen kasuan. 2018. urtean argitaratutako eskaintza publikoen globalean, % 1,4k, bere baldintzen artean, aipatzen zuten beharrezkoa zela graduondoko ikasketak izatea. Zifra honek hiru hamarrenen beherakada suposatzen du aurreko urteko datuekin alderatuz (2017, % 1,7). Erreferentziatzat hartuz karrera unibertsitarioa duten hautagaiei zuzendutako eskaintza multzoa, graduondoko bat egiteko beharrezkoa den aurretiko pausoa, ehuneko hori % 3,4ra igotzen da. Halaber, 2018an zehar, nabari izan zen ere graduondoko ikasketen balioespenean murrizketa apur bat ere, hauek ez direnean derrigorrezko baldintzat hartzen enpresen aldetik. Hau da, titulatu unibertsitarioei zuzenduta dauden lan-eskaintza kopuruan, non ez den eskatzen baino positibotzat hartzen den hautagaiek graduondoko heziketa espezializatu bat izatea, lau puntu jaitsi da urte batetik bestera. Esan nahi da

2017an ehuneko hori % 39,2 bazen, zifra murriztu da egungo % 35,2ra, orain arte azaldu diren datuak kontuan hartuz, noski. Horrek ez du esan nahi, hala ere, graduondoko bat ikastearen garrantzia jaisten ari denik, izan ere hautagai batek bere curriculumean mota honetako ikasketa bat izateak beti desberdinduko du master edo graduondoko bat ez dutenen hautagaien artean.

garrian parte hartzen duen faktore bat da graduondoko ikasketen balioespenean. Zentzu honetan, argi eta garbi bereiztuak dauden bi segmentu daude. Alde batetik, zuzendaritzako postuak betetzeko lanpostuak. Kasu hauetan, graduondoko ikasketak izatea balditza bezala agertzen den lan-eskaintzen ehunekoa handiagoa izan ohi da beste kategoriekin al-

deratuz. Horrela, 2018n, zuzendaritzara bideratutako lan-eskaintzen % 16,8n graduondoko ikasketa bat izatea eskatzen zen. Bestetik, kontrako aldean aurkitzen dira langileak; horiei zuzendu-

tako lanpostuen % 1,2n eskatzen zen masterreko ikasketak izatea. Eskakizunaren aldearen azalpena dator kategoria profesional bakoitzak behar dituen funtzioengatik. Zuzendaritzarako eta agintaritza ertai-

Graduondoko ikasketen balioespena Komunitate Autonomoka lan-eskaintzetan

Graduondokoak zuzendaritza lanpostuak betetzeko eskatzen dira gehienbat Datu hauek aztertzean beti izan behar da kontuan unean uneko gizarte eta enplegu egoera orokorrek eragina dutela. Horregatik, aurreko datuak begiratzean, kontuan izan behar da lan-eskaintzaren bilakaera bera kategoria profesionalka, 2018an gutxitua ikusi dela zuzendaritzan, agintarietan eta langileetan. Ondorioz, goi mailako heziketa duten hautagaien eskakizun-tasak behera egin du ere. Kategoria profesionalak Kategoria profesionala graduondoko ikasketetan modu erabaki-

Eskaintzak

Graduondoko motak

Komunitate Autonomoa

2018

2017

MBA

Madrilgo Komunitatea Andaluzia Katalunia Euskadi Gaztela eta Leon Valentziako Komunitatea Extremadura Kanariak Errioxa Galizia Murtziako Eskualdea Aragoia Nafarroa Balear Uharteak Asturias Kantabria Gaztela-Mantxa Melilla Ceuta

% 6,29 % 5,40 % 5,09 % 4,92 % 4,71 % 3,99 % 3,84 % 3,59 % 3,46 % 3,36 % 3,16 % 3,04 % 2,77 % 2,58 % 2,39 % 2,32 % 2,18 % 1,62 % 1,23

% 8,18 % 7,16 % 7,94 % 7,17 % 6,58 % 4,61 % 1,27 % 2,20 % 3,11 % 5,38 % 2,96 % 3,07 % 1,37 % 2,31 % 3,33 % 1,46 % 2,87 -

% 39,62 % 33,33 % 36,54 % 36,65 % 35,61 % 27,34 % 28,39 % 30,41 % 43,86 % 38,03 % 40,55 % 34,30 % 40,25 % 34,55 % 32,74 % 42,53 % 47,05 % 41,39 % 33,67

Beste Materiak % 60,38 % 66,67 % 63,46 % 63,35 % 64,39 % 71,61 % 5,93 % 69,59 % 56,14 % 61,97 % 59,45 % 65,70 % 59,75 % 65,45 % 67,26 % 57,47 % 52,95 % 58,61 % 66,33

Iturria: XXII. Infoempleo-Adecco Txostena


graduondokoak nerako nagusiki balioesten dira zuzendaritza eta kudeaketako ezaguerak ematen dituzten ikasketak; beste alde batetik,teknikarientzat -bidez batez esan daiteke kategoria honetan eman dela mota honetako ikasketen eskakizunean gorakada bakarra (% 11), agintaritza ertaina gaindituz (% 8,5), egin beharreko betekizunen egikaritzan espezializatutako programak eskatzen dira. Langileen kategorien, ordea, beste balio eta gaitasun batzuk bilatzen dira, ez dutenak izan behar graduondoko ikasketak izan behar. Hori dela eta, pertsona multzo honi zuzendutako lan-eskaintzetan baldintza hori oso gutxi agertzen da. Sektoreak Langileen aukeraketa prozesuetan, beren lan-eskaintzetan graduondokoaren heziketa izatea eskatzen duten enpresek faktore batzuk dituzte kontuan, hala nola hautagaiaren titulazio unibertsitarioa edo eskuratu nahi duen lanpostua. Konpainiaren sektorea baita ere da parte hartzen duen beste faktore bat, kasu askotan erabakigarria, prozesu honetan. Irakaskuntza mantentzen da hautagaiek graduondoko heziketa bat izatea kontuan gehien hartzen duen sektorea bezala. Baldintza hau sektore honetako lan-eskaintzen % 20,7an azaltzen da. Honen

atzetik datoz kalitatea eta ingurumena eta aholkularitza juridikoarekin harremana duten ekintzak. Hauetan master edo graduondoko bat izatearen beharra ikusten da beren lan-eskaintzen % 14,9an eta % 14,5ean, hurrenez hurren. Eremu funtzionalak Enpresen administraritzako eremua, zuzendaritzako postuekin buruan, graduondoko ikasketen eskakizun handiena duena da, % 25eko zifrara iristen delarik. Ildo honetan, hamar lan-eskaintzatatik seitan, lan berri batera ateak irekitzen dituen heziketa MBA (Master in Businees Administration, Masterra Negozioen Administraritzan) programak dira. Hurrengo postuetan kokatzen dira marketina eta komunikazioa, juridikoa, kalitatea eta ingurumena eta IKT. Guztiek % 10eko ratioa gainditzen dute sortu dituzten lan-eskaintzetan. Komunitate Autonomoak Ehunekoen banaketan komunitate autonomoka, Madril eta Andaluzia lehen bi postuetan kokatzen dira graduondokoaren ikasketa bere lan-eskaintzetan eskatzen duten komunitateen artean banaketa geografikoaren rankingean. Dena den, aipagarria da bi komunitate hauek murrizketa bat

2020maiatza

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

16

Graduondoko ikasketen balioespena sektoreka lan-eskaintzetan Graduondoko motak

Eskaintza

Sektorea Irakaskuntza / Heziketa Kalitatea eta Ingurumena Aholkularitza Juridikoa Informatika Ikerketa Telekomunikazioak Aholkularitza Orokorra Komunikazio Agentziak Aeronautikoa Ingeniaritza Internet Aholkularitza Informatikoa/ Telekomunikazioak Publizitatea Obra Publikoak Arkitektura/Dekorazioko ikasketak Komunikabideak Kontu-Ikuskaritza Ontzigintza Informazioa eta Aholkularitza Musika Ateratzeko Ekitaldiak Kirolak Ikus-entzunezko Ekoizpena Kosmetika eta Edertasuna Garraioko Taldea

2018

2017

MBA

Beste Materiak

% 20,76 % 14,87 % 14,52 % 9,30 % 7,92 % 7,16 % 5,98 % 5,80 % 5,27 % 5,23 % 4,89

% 19,95 % 15,78 % 19,91 % 10,02 % 1,53 % 11,62 % 9,61 % 1,53 % 1,31 % 2,01 % 2,36

% 11,67 % 19,75 % 17,21 % 20,12 % 7,39 % 20,89 % 22,54 % 12,05 % 34,27 % 38,71 % 35,37

% 88,37 % 80,25 % 82,79 % 79,88 % 92,61 % 79,11 % 77,46 % 87,95 % 65,73 % 61,29 % 64,63

% 4,69 % 4,68 % 4,55 % 4,19 % 3,32 % 3,16 % 2,95 % 2,58 % 2,33 % 2,08 % 1,91 % 1,75 % 1,44 % 1,39

% 1,46 % 1,26 % 1,16 % 1,30 % 1,22 % 1,26 % 1,06 % 1,29 % 1,30 % 1,24 % 1,27 % 1,30 % 1,25 % 0,28

% 16,42 % 11,62 % 38,01 % 23,89 % 33,91 % 49,28 % 18,04 % 55,99 % 15,98 % 12,59 % 13,98 % 55,10 % 12,34 % 45,19

% 83,58 % 88,38 % 61,99 % 76,11 % 66,09 % 50,72 % 81,96 % 44,01 % 84,02 % 87,41 % 86,02 % 44,90 % 87,66 % 54,81

Iturria: Infoempleo-Adecco XXII. Txostena

jasan dutela, zehazki ia bi puntutakoa, presente egonik eskaintzaren % 6,3an eta % 5,4an hu-

rrenez hurren. Era berean, aurreko urtean Katalunia bigarren postuan kokatzen zen ranking

honetan % 7,9 batekin eta ia 3 portzentaje-puntu galdu ditu azken ariketan, % 5,1era arte jaitsiz.


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

17

Ba al dakizu zure lehentasunak ordenatzen? Joko honetara jolas zaitez eta jakin ezazu! Zure lehentasunak finkatu egun hauetan zehar

Unibertsitateko Aldizkaria

Egunotan bizi ari garen konfinamendua ondo eramatea ez da erraza, ezbairik gabe, eta emozio ezberdinak esperimentatu ditugu egunero. Egun batzuetan alaiago egon gara eta produktiboagoak izan gara. Beste egun batzuetan, ordea, orduak eman ditugu sofan etzanda, mugikorraren pantailari so. Nor ez da gauren batean oheratu eta, lo hartu ezinik, buruari bueltak ematen hasi zaio egin behar zuen guztiaz pentsatzen? Egoera honetan zailagoa da egunean zehar kontzentratua mantentzea eta horrexegatik joko bat prestatu dizugu. Irakur itzazu osagaiak jarraian eta marka itzazu identifikatua sentitzen zaren guzti horiek: ❚ Aurten graduatuko naiz eta nire ingeleseko maila erakusteko modua aurkitu behar dut. (2 PUNTU) ❚ Nire familia eta lagunei deitzea behar du nola dauden jakiteko. (3 PUNTU) ❚ Aste honetan nire fitness-eko klasea online har dezaket? (PUNTU 1) ❚ Hau bai asperdura! Neflixeko pelikula bat bilatuko dut. (PUNTU 1) ❚ Laster supermerkatura itzuli behar dut. (PUNTU 1) ❚ Zein da doako ikasgai batzuk zituen web-aren izena?. (2 PUNTU) ❚ Aspertzen naiz... zer ari izango da gertatzen Tik Tok-en?. (PUNTU 1)

Hobe zerbait prestatuko dut orain edo beranduegi izango da. (3 PUNTU) ❚ Noski, lotara goiz joan behar dut gaur. (PUNTU 1) ❚ Ez daukat ezer egitekooo, liburu bat irakurri beharko al nuke?. (PUNTU 1) 6 puntu baino gehiago atera al dituzu? Orduan, hitz egin dezagun apur bat konfinamendu honetan orokorrean bizi izan den sentimenduen errusiar mendi honetaz (eta 6 puntu baino gutxiago izan badituzu, berrikus itzazu zure erantzunak eta berriz saia zaitez - agian ez duzu guk bizi izan dugun berrogeialdi bera bizi izan).

Jarraian aholku soil eta azkar batzuk partekatuko ditugu praktikan ipini ditzazun zure egunerokoan eta ikas dezazun zure errutina antolatzen garrantzitsua den horretan kontzentratzeko (asperduraren aurka borrokatzeko ordua!) Artikulu honen hasieran aurkezten ditugun osagaien zerrenda (eta osagai bakoitzak puntu kopuru ezberdin bat nola jasotzen duen modua) gauza bakoitzaren garrantzia eta/edo larrialdia ebaluatzeko moduaren adibide bat da. Paper batean (edo ordenagailuan edo mugikorrean) egiteke dituzun gauzak idatzi baditzakezu, identifika ahal izango duzu non ipini behar duzun zure arreta. Jakina, hau bakarrik adibide bat da eta zure menpe dago lan ba-

koitzaren garrantzia definitzea, baita zure aisialdirako denbora ere. Zaila dirudi, baina funtsean ez da horrela: gutxi gorabehera jada baldin badakizu zeintzuk diren gauzarik garrantzitsuenak, eguna has ezazu zerbait egiten zure zerrendako lan garrantzitzuena osatzeko. Horrela, egun guztian zehar animo gehiagorekin sentituko zara eta nondik hastearen sentsazio hori kenduko duzu. Orain, zure zerrendan milaka ikasle espainiarrek duten osagai bera baldin baduzu -zure ingeleseko maila erakutsi graduatzeko -, orain irtenbide azkar, zehatz eta fidagarri batekin konta dezakezu: Linguaskill etxetik! Linguaskill Cambridge Assessment English-eko online test berria da, zure etxetik modu erosoan egin dezakezuna eta lortutako emaitzak jaso

48 ordutan bakar-bakarrik. Linguaskill unibertsitate espainiarrek onartzen dute eta Erreferentziako Esparru Amankomun Europarreko maila guztiak betetzen ditu, A1-etik C1 edo goi mailakora arte. Interesatua baldin bazaude eta proba honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, nola eta noiz egin zenezake, prezioak eta ustezko xehetasun guztiak, joan zaitez zure webgunera, linguaskilldesdecasa.es, eta kontsulta ezazu jakin beharreko guztia. Aholku hauek lagun zaitzatela zure helburuak lortzen eta motibazio gehiago senti dezazula normalitatera itzultzeko egun hauetan zehar. Eta jakina, zure denbora librea aprobetxa nahi baduzu ingeles apur bat gehiago ikasteko, baita lagun zaitzakegu ere! cambridgeparati.es webgunea bisita ezazu eta aurki itzazu gure doako baliabideak ikasleentzat.


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

18

Graduondoko bat ikasi; bai ala ez? Zalantza hori buruan badarabilkizu, hona hemen bost arrazoi indartsu galdera horri erantzuna emateko Unibertsitateko Aldizkaria

Lan-merkatuaren egoera zein den ikusita, eta gazteen egoera ari bagara bereziki ikasketak graduondokoren batekin osatzea -edo berreskuratzea- funtsezko betebehartzat jotzen da normalean kezka edo nahi pertsonal bat baino gehiago. Graduko ikasketak amaitzea, jada, ez da liburuak uztearen eta lan-munduko abenturari ekitearen sinonimoa. Lan egonkor bat lortzea, -ongi ordaindua egon eta hazteko aukerak emango dituena- errazagoa da zenbat eta hautagaiaren profila zehatzagoa izan eta osagai bereizle gehiago izan. Hori dela eta, master bat ikastea ia derrigorrezko kontu bat da gaur egun eta hauek dira hori egitearen abantailak:

1

Espezializazioak Desberdintasuna daka. Duela urte batzuk arte, curriculum batean master edo graduondoko bat agertzeak balio gehitu bat suposatzen zuen: hezkuntza gehiago eta ezaguera espezifikoa. Egun, master bat ia nahitaezko baldintza bat da lan-merkatu batean lehiatzako non jokoan sartzen diren espezializazioa eremuan eta ikasketa egin den instituzioaren izen ona.

Heziketa praktikoa. Hainbat urtetan ezaguera teorikoa biltzen egon ondoren, heziketa master batean jarraitzeak suposatzen du, ezaguera espezializatu batez gain, esperientzia erreala izatea y ikasketa-eremuan trebetasunak jasotzea praktiketako burtsei esker.

2

Birziklapena. Enpresa batean igoera bat lortu nahi iza-

3

tea edo lan-merkaktuan berriz mugitzen hasi behar izatea nahi baino gehiagoko arrazoiak dira master batean matrikulatzeko. Ezaguera handitzeak eta espezializatzeak ate gehiago irekitzen ditu eta meritu curricularrak gehitzen ditu. Hezkuntza Ministerioaren datuen arabera, azken 5 ikasturteetan % 73 batean igo 40 urte baino gehiagoko pertsonen artean master batean matrikulatu direnak. Kontaktu sarea.Graduondoko bat ikasteak suposatzen du baita ere modu esanguratsu batean agenda profesionala handitzea. Klaustroa osatzen duten irakasleak, ikaskideak edo hitzaldietara gonbidatuak diren pertsonak kontaktu baliotsuetan bihur daitezke lana bilatzerako orduan edo erreferentzia garrantzitsuetan iritziak eta aholkuak partekatzeko.

4

5

Beste herrialdeekin trukaketa egiteko aukera. Kalitatezko masterrak eskaintzen dituzten instituzio gehienek truke-programak dituzte beren programetan, atzerriko heziketa

zentroekin eginiko hitzarmenei esker. Horrekin, beste hizkuntza batzuk praktikatzeaz gain, ezagueren unibertsoa eta esperientziak handitzen dira ikasketa eremuan.


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

19

Berdintasunerako gomendioak Covid-19aren garaian (I) Covid-19ari aurre eginez eta etorkizuna berdintasunetik eraikiz, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak zenbait gomendio zabaldu dituzte Fundaciรณn Orienta Zaitez Fundazioa

COVID-19aren krisiak nabarmen aldatu ditu agenda eta lehentasun politiko eta sozialak,eta politika publiko guztiak berrantolatu behar izan dira lehentasun horiei erantzuteko. Ildo horretan, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan hartzea,epe labur,ertain eta luzera hartu-

ko diren neurriak, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen emakumeentzak zein gizonentzat eta inor ez dadin atzean geratu, Garapen Jasangarrirako Euskadi Basque Country 2030 Agendan jasotako konpromisoarekin bat. Ildo horretan, Nazio Batuek adierazi dute emakumeen beharrei erantzuteak indartu egingo duela COVID-19aren aurreko eran-

tzuna. Era berean, nazioarteko eta Europako erakunde nagusiek eta hainbat herrialdek pandemiari emandako erantzunean genero-ikuspegia txertatu beharra adierazi dute, eta horren inguruko gomendioak argitaratu dituzte. Krisialdi multidimentsional honi aurre egitean emakumeen eta gizonen hasierako egoerak

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA MATXISTAREN KASUETARAKO, ARRETA-BALIABIDEEN FUNTZIONAMENDU ETA BIKTIMA GUZTIENTZAKO SARBEDA BERMATZEA, KONTUAN HARTUTA HAIEN ANIZTASUNA

1

Konfinamenduak areagotu egin du beren etxeetan indarkeria jasaten duten emakumeen arriskua, eta zaildu egiten du laguntza eskatzea. Horregatik, funtsezkoa da biktimei laguntzeko zerbitzuak martxan daudela eta eskuragarriak direla bermatzea, eta, horretarako, behar diren errefortzuak eta egokitzapenak egitea. Halaber, garrantzitsua da indarkeria erabiltzen duten edo erabili duten gizonentzako zerbitzuek funtzionatzen jarraitzea eraso berriak prebenitzeko, bereziki, bikotekidearekin bizitzen jarraitzen duten kasuetan. BALIABIDEAK ESKURATZEA BERMATZEA, GENEROAGATIKO BEREIZKERIA- KASUETARAKO

2 3 4 5

Krisialdian eta enpleguaren suntsipen masiboaren testuinguruan, botere publikoek zaindu behar dute generoagatik zuzeneko eta zeharkako diskriminaziorik ez gertatzea. Beraz, kasu horietarako arreta-zerbitzuak martxan daudela eta eskuragarriak direla bermatu behar da, horretarako beharrezko egokitzapenak eginez. LEHEN LERROAN LAN EGITEN DUTEN ETA BIRUSAREKIKO ESPOSIZIO HANDIAGOA DUTEN LANGILE SOZIOSANITARIO GUZTIEN SEGURTASUNA BERMATZEA ETA HORIEN BEHARREI ERANTZUTEA, KONTUAN HARTUTA EREMU HORRETAN GEHIENGOA DIREN EMAKUMEEN (MEDIKUAK, ERIZAINAK, LAGUNTZAILEAK, ZAINTZAILEAK) BEHAR ESPEZIFIKOAK Lehentasunezkoa da COVID-19aren aurrean lehen lerroan dauden pertsonen, batez ere emakumeen, beharrak babestea eta artatzea; haiek modu intentsiboan eta presiopean lan egin eta haien bizitzak arriskuan jartzen dute, pertsona guztien onerako. LEHEN LERROAN LAN EGITEN DUTEN ETA BIRUSAREKIKO ESPOSIZIO HANDIAGOA DUTEN FUNTSEZKO BESTE ZERBITZU BATZUETAKO LANGILE GUZTIEN SEGURTASUNA ETA BEHARRAK BERMATZEA, KONTUAN HARTUTA EMAKUMEEN BEHAR ESPEZIFIKOAK, BATEZ ERE GEHIENGOA DIREN SEKT OREETAN (FARMAZIALARIAK, KUTXAZAINAK, GARBITZAILEAK, ETAB.) Osasun-langileez gain, badira beste pertsona batzuk ere jendeari funtsezko zerbitzuak ematen dizkiotenak eta horietako asko emakumeak dira eta gutxi baloratutako eta ordaindutako enpleguak dituzte, hala nola supermerkatuetako kutxazainak eta funtsezko azpiegituren garbiketako langileak. Emakumeak ere modu intentsiboan eta lehen lerroan ari dira lanean, eta babestu eta artatu egin behar dira. COVID-19AREN AURREAN AHULENAK IZATEN ARI DIREN ADINEKO PERTSONEN SEGURTASUNA ETA BEREN BEHARRIZANEI EMATEN ZAIEN ERANTZUNA BERMATZEA, KONTUAN HARTUTA EREMU HORRETAN GEHIENGOA DIREN EMAKUMEEN BEHARRIZAN ESPEZIFIKOAK Adineko pertsonek arrisku handia dute, batez ere 80 urtetik gorakoek, gehienak emakumeak baitira (% 65). Konfinamendu-une hauetan, bakarrik bizi direnei eta familia-euskarririk ez dutenei behar duten laguntza eman behar zaie. Gainera, emakumeek pentsio txikiagoak dituzte oro har, eta funtsezkoa da beren erosteko ahalmenari eustea.

6 7 8 9

eta beharrak kontuan hartzea efikazia, justizia soziala eta betebehar publikoa dela sinetsita, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak honako gomendio hauek egin ditu, COVID19ari aurre egiteko eta etorkizun berdinzaleagoa eraikitzeko. Horrela, hona hemen gomendio batzuk eta horien justifikazioa:

GURASO BAKARREKO FAMILIEN ETA EGOERA BEREZIKI AHULEAN DAUDEN BESTE GIZARTE-TALDE BATZUEN BERARIAZKO PREMIAK AINTZAT HARTZEA, BEREZIKI, EMAKUMEEN GEHIENGOA DAGOEN KASUETAN Normaltasun baldintzetan ere, zenbait emakume-talde egoera bereziki ahulean daude, esaterako guraso bakarreko familien buru diren emakumeak, edo beste diskriminazio-faktore batzuk dituzten emakumeak, hala nola desgaitasuna izatea edo dokumentu-egoera irregularrean egotea. Oso litekeena da alarma-egoeran ezarritako baldintzek haien egoera larriagotu izana, eta beharrezkoa da behar duten laguntza ematea.

KRISIAK BEREZIKI ERAGIN DIEN EMAKUMEEN PRESENTZIA HANDIA DUTEN SEKTORE EKONOMIKOETARAKO NEURRIAK HARTZEA, HALA NOLA TURISMOA, OSTALARITZA, HURBILEKO MERKATARITZA, KULTURA, FAMILIAREN ETXEKO ENPLEGUA ETA ABA COVID-19aren krisiaren oldarraldi handiena jasaten ari diren sektoreei lagundu behar zaie; horietako askotan emakumeak dira nagusi.

PLANTEATZEN DIREN NEURRI EKONOMIKOEK, FISKALEK ETA ENPLEGUA SUSTATZEKOEK EMAKUMEEI ETA GIZONEI BERDINTASUN-BALDINTZETAN MESEDE EGITEN DIETELA BERMATZEA, KONTUAN HARTUTA EMAKUMEEK ENPLEGUAREN ESPARRUAN DUTEN PRESENTZIA TXIKIAGOA ETA PREKARIOAGOA Emakumeek, oro har, gutxiago eta baldintza okerragoetan parte hartzen dute lan- merkatuan. Soldata-arrakala horren froga da. COVID-19aren ondorioz planteatzen diren neurri ekonomikoek, fiskalek eta enplegua sustatzekoek desberdintasun horiek arindu behar dituzte, eta ez areagotu.

PLANTEATZEN DIREN GIZARTE-BABESEKO NEURRIEK EMAKUMEEI ETA GIZONEI BERDINTASUN-BALDINTZETAN MESEDE EGITEN DIETELA BERMATZEA, KONTUAN HARTUTA POBREZIAK ETA BAZTERKERIAK NEURRI HORIETAN ERAGIN HANDIAGOA DUTELA Emakumeek, oro har, gizonek baino diru-sarrera gutxiago dituzte, eta pobreziak eta bazterkeriak eragin handiagoa dute emakumeengan. COVID-19aren ondorioz planteatzen diren gizarte-babeserako neurriek desberdintasun horiek murriztu behar dituzte, eta ez handitu.

10

EKONOMIAREN SEKTORE EZ-FORMALETAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONENGAN COVID-19AK SORTUTAKO ONDORIOAK ARINTZEKO NEURRIAK HARTZEA, KONTUAN HARTUTA EMAKUMEEN BEHAR ESPEZIFIKOAK, BATEZ ERE, GEHIENGOA DIREN SEKTOREETAN, HALA NOLA ETXEKO LANGILEEN SEKTOREAN Gehienbat emakumeak dira sektore informalean lan egiten dutenak, eta horiek dira, ekonomietan, emakumeen lan-indarraren ehuneko handi bat. Krisi- testuinguru horretan, egoera ahulagoan daude, eta zailtasun handiagoak dituzte COVID-19ari aurre egiteko ematen diren laguntza publikoak eskuratzeko.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020maiatza

20


unieskubideak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

21

Giza eskubideen historia Gure aldizkariko ale honek giza eskubideen historiaren inguruko bidaai bat proposatzen dizu Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmen dira. Ukaezinak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen kontrako legerik onartu eta ezarri. Giza eskubideen aldeko mugimenduak 1970eko hamarkadan gailendu ziren, bai ekialdeko Europako estatu sozialistetan, bai mendebaldeko Europan, bai Estatu Batuetan eta baita Latinoamerikan ere. Mugimendua aktibismo sozialetik eta politika erretorikotik zenbait herrialdeen egoera munduko berrietan kokatzera pasa zen eta, XXI. mendean, mugimendua zabaldu zen, jatorrian bakarrik totalitarismoaren aurka egotetik baita humanitarismo eta Hirugarren Munduko herrialdeen garapen soziala bultzatzera ere. Mugimendua sortu zuten jatorrizko ideiak Bigarren Mundu Gerraren ondorioz agertu ziren, 1948an Parisen Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezarri zutenean gorenera iritsiz. Nahiz eta "giza eskubide" esamoldea nahiko modernoa izan, bere oinarriak filosofiaren historian ondo finkatuta daude, Antzinako Grezian eta Erroman aurrekariak izanik. Hala ere, arbasorik zuzenena, zuzenbide naturalaren eskubide naturalak dira, jadanik John Locke, Francis Hutcheson edo Jean-Jacques Burlamaqui bezalako filoso-

foek edo Estatu Batuetako eta Frantziako Iraultzek garatu zituztenak. Historia Grezia klasikoan hirietako biztanleria hiru multzotan banatzen zen: hiritarrak, atzerritarrak edo metekoak eta esklaboak. Greziarrentzat esklabotza gauza naturala zen. Aristoteles filosofo ezagunarentzat, adibidez, gauza jakina zen batzuek, berez, libre izan behar zutela eta beste batzuek, berez ere, esklabo. Data garrantzitsuak: ❚ 1537 urtea: giza eskubideen lehen aipamena. ❚ 1776ko Virginiako Eskubideen Adierazpena giza eskubideen lehen aitortza. ❚ 1789an Frantziako Iraultzak Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena plazaratu zuen. ❚ Feudalismoaren eta Antzinako Erregimenaren abolizioa, Erregearen subiranotasunaren ordez, nazioaren subiranotasuna ❚ Jaiotzazko pribilegioen lekuan gizaki guztien askatasun eta berdintasuna ❚ Beste eskubide garrantzitsuak: askatasuna, segurtasuna, jabetza, adierazpen-askatasuna... Gaur egun orokorrak diren beste zenbait eskubide, aldiz, ez ziren jasotzen bi adierazpen horietan. Adibidez, ez zen esklabismoa abolitu, ez eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna onartu ere. Hala eta guztiz ere, 1776ko eta 1789ko adierazpenak giza eskubideen aitorpen-bidean mugarri garrantzitsutzat hartzen dira. XIX. eta XX. mendeetan langileriaren borrokek, emakumeen mugimendu sufragistek, herri-askatasunerako mugimenduek eta

abarrek bultzada handia eman zioten giza eskubideen hedapenari. Bigarren Mundu Gerraren basakeriaren ondoren iritsiko zen giza eskubideen aldeko aldarrikapen nagusia: 1948. urtean Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala adierazi zuen. Bertan eskubide zibil, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak jasotzen dira.

Giza eskubideen aldeko mugimenduak 1970eko hamarkadan gailendu ziren Giza eskubideak gure gizartean presente daude politikoki, sozialki, kulturalki… Gatazka eta prozesu batzuk sortzen dira hala nola: ❚ Gatazka sozialak: botere sektoreen parteko pribilegioetako defentsan agertzen dira. ❚ Gatazka politikoak: interesak defendatzeko erabiltzen dira, baita besteenganako dignitatearen kontra egindako gehiegikeriak legitimatzeko. ❚ Gatazka internazionalak: Nazioen eta gobernuen ebaluazioetan sortzen dira, bai jarrera desegokia izateagatik bai giza eskubideekin zerikusia ez duten beste interes batzuk defendatzeko. Kontzeptu hau Europan hasi zen, eta bere banaketa estatuko libertate eskubidea eta mendebaldeko kapitalismoaren espantsioaren parte izan zen, eta haren garapenak herrien eta herrialdeen aniz-

tasunaren ekarpenak biltzen ditu gizateria osatzen duten kulturak. Giza Eskubideen jatorria Jatorriz, gizabanakoek talde bateko kide izateko eskubideak baino ez zituzten, hala nola familia edo gizarte klase bat. 1948ko giza eskubideen aldarrikapen unibertsalenetatik, ez dira gelditu eskubide horien izaerari buruzko eztabaidak eta garapenak. Bigarren gerra mundiala bukatu zenean Europa eta Asia kaos batean sartuta zeuden. 1945 urtean, 30 nazioetako ordezkariak San Franciscon bildu ziren nazioarteko erakunde bakea munduan sartzen saiatzeko eta etorkizuneko gerrak eragozteko. Tribu primitiboetan, taldekoei kalte egiteak oso txarto ikusita zegoen, modu horretan, edozein kolektiboren barruan errespetatzeko eskubidea aitortzen zen. Gainerako tribuetako kideak etsaitzat hartzen ziren eta ez zitzaien eskubiderik aitortzen. Filosofo batzuek onartu zuten jendearen berezitasunak elkarrekin bizitzera bultzatzen gaituela, herriak eta hiriak osatuz. Duela laurehun urte hasi ziren gobernuen boterearen gainetik egon behar duten eskubideak, hala nola, askatasunerako eskubidea, errugabetasun presuntziorako eskubidea, erlijio askatasunerako eskubidea, berdintasunerako eskubidea… Bigarren mundu gerrak eragindako milioika heriotzek gizakien kon-

tzientzia mugitu zuten, NBEk giza eskubideen deklarazio unibertsala idaztera eraman zuen, giza adimenaren lorpenik handiena izan dena. NBEk (Nazio Batuen Erakundea) nahi zuena zen munduko nazio guztiei bakea ekartzea zen. Gaur egun NBEren barruan 193 estatu daude eta haietako guztiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren aldea sinatu dute. Honek alde negatibo eta positiboak ekarri ditu, hala nola: ❚ Alde negatiboak: eskubideak kontraesanetan daude haien artean, eskubide asko eta asko ez dira betetzen, jada izan daiteke herrialdearen egoeragatik, ekonomiagatik, kulturagatik… ❚ Alde positiboak: Garrantzitsuena mundu hobea izatea laguntzen dute, baita Nazio ezberdinek Giza Eskubideen inguruan adostasunak hartu izan dutela, eta milioika pertsona ziurrago daudela. Jatorri kulturala Giza eskubideen kontzeptuaren jatorria antzinako erromatarrek zuzenbide naturala aitortzeko datza, gauzen izaeraz eratorritako ideia arrazionaletan oinarrituta eta ondorengo mendeetan kristau filosofiak islatzen zuen Jesus Nazaretekoaren irakaspenei. Denborarekin hainbat dokumentu idatzi eta onartu ziren eskubide indibidualak jasotzen zituenak: Carta Magna (1215), La Peticion de Derechos (1628) eta Acta de Habeas Corpus (1679). Aurrerago Giza Eskubideen kontzeptu modernoago bat sortuko da Mendebaldeko kulturari esker. XVIII.mendearen bukaeran hamahiru kolonia ingelesak, Amerikan kokatuak, federazio independenteak izatera aldatuko dira, Amerikako Estatu Batuak izenarekin, hau 1776ko uztailaren 4an onartu zen Filadelfian. Deklarazio hau frantsesera itzuli zenean nolabaiteko eragina izan zuen “Gizakiak gizartean dituen eskubideen deklarazioa”-n. Frantziako Erreinua, Frantziako Iraultzaren bitartez, monarkia absolutua izatetik errepublika izatera aldatuko da. Giza eskubideen kontzeptu zehatzago bat sortuko da Frantzian (1789) Frantziako Iraultzaren ondoren. Kontzeptu hau “Gizakiak gizartean dituen eskubideen deklarazioa” izenarekin jaso zen.


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

22

"Novis Corpus": konfinatutako 48 argazkilari 48 argazkilarik beren lanak konfinamenduaren inguruko argazkiak dituen liburu batean batu dituzte Unibertsitateko Aldizkaria

2020ko martxoaren 15ean, konfinamendua hasi eta egun gutxira, Teresa Uzeda argazkilariak ideia bat plazaratu zuen sare sozialetan. "Garrantzitsua zirudien, oraindik ulertu ezin genuen aldi batean sartu ginen horretan, arrasto bat gordetzea, eta kolektiboki biltzea zentzua izango zuen proiektu batean, bakoitza bere etxean zegoen bitartean, elkar ezagutu ala ez!", azaldu dute egileek. Hasieran, apalki, liburu baten ideia sortu zen. Koaderno soila eta "pobrea" izango litzateke, merkea denek erosi ahal izateko, eta, batez ere, etekinen bat sor-tzeko. Onura hori proiektuari zentzua emateko modu bat zen, ahulenak salbatuz egunero lan egiten dutenei laguntzeko. Gabriela Cendoya Bergarechek berehala egin zuen bat deiarekin, eta beste 46 argazkilari gehiago iritsi ziren, baldintza eta jatorri guztietakoak: Espainia, Frantzia, Italia, Belgika. Teresa eta Gabriela Christophe Le Toquinekin eta Francisco Llop Valerorekin elkar-

tu ziren laguntza tekniko eta logistiko bat ziurtatzeko.

2020ko martxoaren 15ean, konfinamendua hasi eta egun gutxira, Teresa Uzeda argazkilariak liburu bat egiteko ideia bat zabaldu zuen Lanean Maketazioan, aurreinprimaketan eta inprimategian pentsatu behar zen, liburuaren errealizazioa ziurtatzeko. Argazki-liburua izango zena osatzeko eta narrazio bat errazteko jarraitu beharreko arau batzuk ezarri ziren: zuri-beltzeko bi eta bost argazki artean bidaltzea, egile bakoitzeko bi argazki aukeratuz, orrialdeetan "a sangre" jartzeko. Novis Corpus, titulua, Patrick Maillek proposatu zuen, partehar-tzaileetako batek. Latinezko

"gorputz berria" izango litzateke lan honetarako adierazlea, etxean giltzapetutako eta guztiok meha-txatzen gintuen birus hilkorraren aurka borrokatzeko organismo berri indartsuago bat sortzea, erantzun kolektibo bat, mehatxu hori hartzeko modu bakarra. Hamar egunetan iritsi zen 48ko "corpusa", eta edizioari ekin zion, gure historia kolektiboa kontatzeko hautatuz, forma bat, erritmo bat bilatuz. 96 argazki, egile bakoitzaren ziurgabetasunaren eta egonezinaren aurreko egoera adierazteko hainbeste ikuspegi eta modu irudikatzen dituztenak. Novis Corpus iluna da giltzapean eta antsietatean, beldur eta ziurgabetasunez, oihuz eta isiltasunez betea. Argitasuna ere bilatzen du, argira itzultzea, desiratutako eta baretutako etorkizuna. Larruazalean, gure oroitzapenez betetako etorkizuneko denbora deskribatu nahi du. "Liburu hau orbain bat da, denok harro egoteko modukoa. Elkarrekin indartsuago egingo gaitu.

Egunero bizitzak salbatzen lan egiten duten osasun-langileei emango zaie salmentaren bilketa osoa. Mila esker guztioi." Parte-hartzaileak: Marie Geneviève Alquier, Pascal Anders, Brigitte Bauer, Christopher de Béthune, Miguel Ángel Blanco, Alex Bocchetto, Cristina Brea Lodeiro, Rocío Bueno, Cristiano Buffa, Gabriela Cendoya Bergareche, Pierre Defaix, Serge Elissalde, Pía Elizondo, Emmanuelle Gabory, Anna Galí, Alfonso Gómez, Ramiro Gomez, Amaia González, Blas González, Héctor Jácome, Katarina Johnson, Lu Lantana, Christophe Le Toquin, Francisco Llop Valero, Alex Llovet, Juan López, Patrick Maille, Paco Martí, María Martínez Artola, Jeanne Minier, Oriol Miñarro, Roberto Morales, Antonio Moreno, José Luis Moreno, Aitziber Orkolaga, Pako Pimienta Annakarin Quinto, Paco Ramos, David Salcedo, Luis Salinas, Antonio Segura, Marc Tallec, Paco Tamayo, Rafael Tanaka Mon-

zó, Joan Teixidor, Teresa Uzeda, Pierre de Vallombreuse, Joël Van Audenhaege. Onurak “Novis Corpus” 48 argazkilariren elkarlanaren emaitza da, Covid19aren konfinamendua bere argazkien bidez islatzeko. Salmentaren onurak osasun-langileentzat izango dira. Gabriela Cendoya Bergareche Bildumarekin lotutako jardueren artean, San Telmo Museoak proiektu honetan lagundu du, webgunearen bidez zabalduz. Argitalpena Formatua: A5 Azal mate biguna: Papera Gardapat Klassica. 130 gr Salneurria: 12 € (+5 € bidalketa gastuak) Hizkuntzak: gaztelania eta frantsesa Erosteko hona idatzi: librocuarentena@gmail.com


23

2020maiatza

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Zinema izenburuak berrogeialdirako 'El Hoyo' eta era guztietako beste hainbat izenburu berrogeialdian euskal zinema online ikusteko proposamen Unibertsitateko Aldizkaria

Bi hilabete joan dira gobernuak derrigorrezko konfinamendua agindu zuenetik. Momentuz horrela jarraitu behar, eta etxean geratu behar izate horrek aukera ezin hobea ekarri digu telebista, zinema eta Internet bidezko ikus-

entzunezko aukerak esploratu eta sakontzeko. Jarraian dakarzkizugun gomendio hauek euskal zinemarekin edo EHrekin zerikusia daukaten hainbat izenburu dira. Eskaintza aberatsa hurbiltzen die Netflix plataformak euskal zinezale direnei. Euskarazko pelikula batzuk azpitituluekin ikus daitezke, hala

nola “Errementari” (2017), “Handia” (2017) eta “Loreak” (2014). Gaztelaniaz drama aipagarriak daude eskura: “El árbol de la sangre” (2018), “El hoyo” (2019) eta “La trinchera infinita” (2019). Baina komediak ere badaude: “La pequeña Suiza” (2019) eta “Fe de etarras” (2017).

Genero poliziala gustukoa duenak: “El guardián invisible” (2017), “El silencio de la ciudad blanca” (2019) eta Bizkaian errodatutako “La víctima número 8” (2018) telesaila. Euskal Herriarekin lotutako dokumentala da baita ere “El fin de ETA” (2016); eta Alex de la Iglesiaren bi pelikula, “El bar” (2017) eta “Perfectos desconocidos” (2017). Hauei duela gutxi honetan emendatu zaie "El legado en los huesos" (2019), Baztango Trilogiaren bigarren zatia, eta "El guardián invisible"ren segida. Euskarazko izenburu gehiago ikusi nahi izatekotan, begiratua eman “Noticias Vascas” ekimen uruguaitarrari dagokion “Eusko gudariak” YouTube kanalari eta bertara igo dituzten filmei (gazte-

laniazko azpitituluekin), esaterako “Zirgariak” (2006) eta “Kutsidazu bidea Ixabel” (2006).

Euskal zinemazaleek berrogeialdi honetan hainbat film ikusteko aukera izango dute

Hamaika dira online dauden baliabideak, baina ez ahaztu EiTBren artxiboa, Nahieran-ekin ikusteko, hamaika saio, telesail, dokumental eta film labur eta luzeekin.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2020maiatza

24

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak 'Gazteak #etaarduratsuak' kanpaina abiatu du Kanpainaren bitartez, gazteak, gizarte gehiena bezala, COVID-19aren gaitzak sortu duen krisialdiaren aurrean arduratsuak izaten ari direla defendatu nahi du NGKak CJN-NGK-ko Lehendakaria

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) 'Gazteak #etaarduratsuak' kanpaina abiatu du azken asteetan argitaratu den informazioari erantzuteko. Azken horren arabera, deskonfinamenduaren prozesuan zehar arazo gehien sortu dituztenak gazteak direla iradoki da. Bere kanpainaren bidez, gazteek prozesuaren neurri guztiak jarraitu dituztela nabarmendu nahi izan du NGKak eta, horretarako, Nafarroako gazte guztieei sare sozialetan nagusituko den 'Gazteak #etaarduratsuak' kanpainarekin bat egitera deitu die. NGKko presidenteak, Juan Gutiérrez-ek, azaldu du kanpaina “sortu dela gazteek aste hauetan zehar arauak betetzen ez dituztela adierazi duten hainbat informazio eta mezu ikusi ondoren”. Beraz, adierazi du “iritzia emateko, ezetz esateko garaia dela; gazte gehie-

nek ezarritako neurriak betetzen dituzte, eta ikusitako informazioa aspalditik jasaten ari garen kriminalizaioaren beste adierazgarri bat baino ez da”. Ildo beretik, Gutiérrez-ek esan du “gazteak deskonfinamenduan zehar nagusitu egin diren arazoen eragile direla esateak arreta benetan garrantzitsuak diren arazoetatik besteratzea eragiten duela”. Azpimarratu nahi izan du “krisialdiak gazteetan izan duen eraginari eta hainbat ondorio negatibori buruz hitz egin beharrean, helburua arduratsuak izaten ari diren herritarrak erruduntzat jotzea izan dela”. Izan ere, “krisialdia hasi denetik, bukatu egin diren enplegu guztien erdia 35 urte baino gutxiago dutenei dagokie”. NGKko presidenteak uste du “kontua ez dela gazteei edo adinekoei buruz hitz egitea baizik eta arduratsuak eta arduragabeak daudela, eta azken horiek, zoritxarrez, edozein tokitan aurki daitezke”.

'Ohikotasun berria' Aurrekoagatik guztiagatik, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak hasi den berreraikuntza prozesuan zehar gazteak entzutea eskatu du, COVID-19 gaixotasunak eragindako ondorioak arin daitezen. “Ez dugu aurreko ohikotasunera itzuli nahi”, dio Gutiérrez-ek. Izan ere, honako hau adierazi du: “pandemia iritsi baino lehen gazteok arazo asko bagenituen, etxebizitza bat jasotzeko zailtasuna, langabezia, lan-prekaritatea, eta hezkuntzari eta osasunari lotutako kontuak, besteak beste; alde batera utzi ezin diren kontuak, alegia”. Amaitzeko, NGKko presidenteak azpimarratu nahi du “Kontseiluak erakundeekin eta gizarte-eragileekin elkarlanean aritzeko gogoa duela, berriz ere gazteak krisialdi baten ondorioak gehien pairatzen dituztenak izan ez daitezen”.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.