Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 391. Zkia. - 2021ko apirila

Page 1

391. zkia.

Doakoa

2021ko apirila

Laguntzen du

Azken txanpan murgilduta Aste Santuko oporrak joan zaizkigu eta ikasturteko azken hilabeteetan gaude jada. Azken ahalegina egiteko unea iritsi da, uda alai eta lasai bat pasa ahal izateko. Beraz, has zaitez liburuak irekitzen eta apunte onenak biltzen saiatzen, dena azken momenturaino utzi gabe. Bien bitartean, hemen duzu gure apirileko Unibertsitateko Aldizkaria, atsedenaldietan irakur dezazun. Bertan, beti bezala, gure inguruneko unibertsitateetako

azken albisteak aurkituko dituzu, zure ikastetxea hobeto ezagut dezazun. Horrez gain, beste kontu interesgarri batzuk eskaintzen dizkizugu ere. Emakumeak eta Giza Eskubideak ez ditugu ahaztu, zuen adineko gazte ekintzaileak elkarrizketatu ditugu, Unigow plataformaren sortzaileak alegia, eta euskal hiriburuetan bisita daitezkeen erakusketak azalduko ditugu. Besterik gabe, egurra, lagunak!

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . .16 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . . 28 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BY EWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

03

UPV/EHU, etorkizuneko ikasleentzat irekia Ate Irekien Jardunaldiak egin dira martxoan, Euskal Herriko Unibertsitatearen ikastegiek bertatik bertara ezagutzeko Unibertsitateko Aldizkaria

Ikastegietako Ate Irekien Jardunaldiak martxoaren 22tik 27ra egin dira, 2021-2022 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten hasi nahi duten ikasleei zuzenduta. Etorkizuneko ikasleek datorren ikasturtean ikastetxe izango duten UPV/EHUko eskola edo fakultatea bisitatu ahal izan dute, zenbait kasutan senide batek lagunduta eta, horrela, instalazioak eta baliabideak ezagutu ahal izan dituzte eta interesgarri zitzaizkien graduko ikasketei buruzko xehetasun guztiez informatu eta, horrela, unibertsitate-ikasketei buruzko erabakia hartzeko behar zuten orientazio guztia lortu. Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapiak Ate Irekien Jardunaldiak egiteak suposatzen duen apustu irmoa nabarmendu zuen: "Ikasturte honetan -pandemiaren ondoriozko osasun-egoera zailak baldintzatuta egon dena-, inoiz baino garrantzitsuagoa izan da unibertsitatean hastear dauden ikasleei beren unibertsitate-prestakuntza behar bezala orientatzeko eta, horrekin batera, etorkizun profesionala bideratzeko aukera emango dieten jarduerak antolatzea. Ikastegiak bertatik bertara ezagutzeko Ate Irekien Jardunaldiak EHUazokaren jarduera osagarri bat dira. EHUazoka orientazio-azoka birtual bat da eta orain dela gutxi itxi da hiru astez jarduera bizian egon ondoren. Horren bidez, ikasleek eta senideek bertatik bertara ezagut dezakete gure unibertsitatearen titulazio eta zerbitzu eskaintza handia".

Ehun gradu inguru Euskal Herriko Unibertsitateko 2021-2022 ikasturterako graduen eskaintza akademikoak 103 gradu ditu, arlo guztietako ikasketak barne, batzuk historia luzekoak (Medikuntza, Artea, Zuzenbidea, Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritza edo Biologia), beste batzuk oraintsuago ezarriak (Adimen Artifiziala, Lehen Hezkuntza hirueleduna edo Energia Berriztagarrien Ingeniaritza). Eskaintzan 12 gradu bikoitz ere daude, eta horietako bat, Business + Economics, osorik ingelesez irakasten da. Izan ere, beste hizkuntzetako eskaintza handituz joan da eta dagoeneko 700 irakasgai daude ingelesez ikasteko, baita 180 beste hizkuntza batzuetan ere. Hiru graduk Unibasq Kalitatearen Euskal Agentziak bere ikasleen nazioartekotzea sustatzeagatik

ematen duen nazioarteko aipamena dute.

Egungo osasun-egoera kontuan hartuta, aurrez aurreko jardunaldi hauek egokitu egin dira, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko Gainera, hamaika graduk prestakuntza duala (unibertsitateko eta enpresako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak uztartzen dituen eredua) ematen dute, eta Unibasq-en aipamen duala jaso dute. Prestakuntza duala alde batera utzita, ia ikasle guztiek dute

euskal sareko enpresa, erakunde, GKE edo elkarteetan kanpoko praktikak egiteko aukera, urtero 12.000 praktika inguru egiten baitira, eta horietatik % 40 boluntarioak dira. UPV/EHUk konpromiso sendoa du inklusioarekin, ekitatearekin eta iraunkortasunarekin. Adibidez, hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleei laguntza-neurriak eta baliabideak eskaintzen zaizkie aukera-berdintasuna bermatzeko. Ikasturte honetan, unibertsitate-ikasketak egiten dituzten 425 ikasleri ematen zaie laguntza; eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan, unibertsitate aurreko 439 ikasleri eman zitzaien arreta, eta horietatik 407k proba egokitzeko eskatu zuten. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateak, ebaluazio independente baten ondoren, Hezkuntza

Ministerioak emandako Nazioarteko Bikaintasun Campusaren kalifikazioa lortu zuen. Horretaz gain, Europa mailako bi ekimen interesgarritan parte hartzen du: Bordeleko Unibertsitatearekin mugaz gaindiko campus paregabea bultzatu du Europan, eta 2020tik Enlight-en parte da, Europako Batzordeak onartu eta finantzatutako bederatzi unibertsitate europarren partzuergoa, zeinak aukera emango baitie ikasleei egonaldiak egiteko elkartutako erakunde guztietan, prestakuntza-programa berritzaileetan parte hartuz eta gizarte-arazoei irtenbidea emanez. Horretaz gain, munduko unibertsitateekin dituen 2.000 mugikortasun hitzarmenei esker nazioartean egonaldiak egiteko aukera ugari eskaintzen ditu. 2020-2021 ikasturtean, 8.100 ikasle matrikulatu dira lehen mailan Euskal Herriko Unibertsitatean.


04

2021apirila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

MUko laborategiak hurbiletik MU, Industria elektronikako graduko 2. mailako ikasleek Arrasateko campuseko 10 eraikinean dauden hiru laborategi bisitatu zituzten

hidrogeno-industria sustatzen Mondragon Unibertsitateak, EOI Fundazioak, Petronorrek eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak hidrogeno-industriari buruzko prestakuntza bultzatuko dute Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren laborategietan egiten den ikerketa- eta transferentzia-jarduera inguruko enpresek dituzten erronka teknologikoen erakusleiho bat da. Horregatik, Arrasateko 10 eraikineko instalazioak bisitatuz ezagutu daitezke Industria Elektronikako Gradua egiten ari diren ikasleek etorkizunean izan ditzaketen irteera profesionalak. Bigarren mailako ikasleek egun bat hartu eta beren espezialitatearekin lotura zuzena duten hiru laborategi bisitatu zituzten: konformazioko laborategia, tentsio ertainekoa eta elektromugikortasunekoa. ❚ Konformazioko laborategian, ikasleek Lay2Form (konpositeak) prozesurako lerroa ikusi ahal izan zuten. Bi kuka robotek, serbo kontrola duen Bechoff transfer batek eta Fagor Arrasateren serbo prentsa mekaniko batek osatzen dute lerroa. Gainera, unibertsitateko ikasleak praktikak egin bitartean injektore batean egiten ari diren retrofitinga azaldu zen. Laborategira egindako bisitan, halaber, makinaren armairu eta muntaketa elektrikoak erakutsi ziren. Ikasgelan, Automatizazio Industriala irakasgaiaren barruan jada ikusitako kontzeptuek duten aplikazioaren adibide praktiko bat izan zen.

Tentsio ertaineko laborategian, unibertsitateko ikertzaileak Siemens Gamesa enpresarekin (sorkuntza eolikoaren sektoreko enpresa liderra) elkarlanean aritzen dira, etorkizunean parke eolikoetan instalatuko diren ekipoen saiakuntzak eta egiaztapen probak egiten. Energia berriztagarriak industria elektronikako tituludunen irteera naturala dira; beraz, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute zein diren errotetan muntatzen diren ekipoak, bai eta sektore eolikoak aurrean dituen erronka teknologikoak ere. ❚ Azkenik, elektromugikortasuneko laborategiko ikertzaileek egun lantzen ari diren ikerketa proiektuak azaldu zituzten, eta bereziki aipatu zuten euskal enpresa batekin garatzen ari diren ikerketa proiektua, zeinarekin minimizatu nahi diren motor elektrikoetako bibrazioak ibilgailu elektrikoen erosotasuna hobetzeko. Bigarren mailako ikasleek makina elektrikoen ikasgaia landu zuten ikasturteko lehen seihilekoan, eta, beraz, enpresaren benetako proiektu hori ezagutzeak arlo horretan espezializatzeko beharraren ebidentzia gisa balio izan du. Etorkizunari begirako bisita Unibertsitateko laborategietan egiten den ikerketa jarduerak industria-

ren beharrak ikusarazten digu, Elektronikako Graduko ikasleei ondoren lan munduan sartzea egokitzen zaien uneari begira. Gaur egun, bai automatizazio adimenduna, bai energia berriztagarriak eta mugikortasun elektrikoa sektore estrategikoak dira, eta espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiaren barruan identifikatuta daude. Estrategia hori euskal erakundeek, enpresa klusterrek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako euskal sareak sustatzen dute. Gero eta handiagoa den eskariari erantzuteko, Goi Eskola Politeknikoko laborategiek azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoa dute, eta, beraz, oso ohikoa da punta-puntako enpresak bertara joatea ikerketa proiektuak edo testak egitera edo aplikazio berriak abian jartzera. Gainera, nabarmendu behar da Goi Eskola Politeknikoko irakasle gehienek enpresentzako ikerketa edo transferentzia proiektuetan parte hartzen dutela, eta horrek aukera ematen duela beren ezagutzak etengabe eguneratzeko eta ikasleei merkatuan sartzen diren soluziorik berritzaileenak transferitzeko. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa enpresa mundutik gertu dagoen erakunde gisa finkatzen da, talentu berriaren prestakuntzara bideratuta, enpresen beharrak kontuan hartuta, epe laburrean bertan hasiko baitira lanean.

Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, Raúl Blanco Industria eta ETEetarako Idazkari Nagusi eta EOI Fundazioko presidenteak, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak eta Javier Laiseca Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendariak hidrogeno-industriaren arloko prestakuntza programa bat abian jartzeko akordioa sinatu dute. Hauxe da eremu horretan abiaraziko den lehenengo ekimena eta, zalantzarik gabe, funtsezko eginkizuna beteko du hidrogenoaren ekonomiaren garapenean, arlo horretako profesional berriak prestatzen lagunduko duen heinean. Prestakuntza hau trebatzen hasiak diren gazteei nahiz karrera profesionala esparru horretara bideratu edo lan-aukera berrien bila dabiltzan profesionalei zuzenduta dago. Jarduera hauek Espainiako Hidrogenoaren Ibilbide Orriaren

helburuekin lerrokatuta daude, baita Hidrogenoaren Euskal Korridorearen helburuekin ere, izan ere, azken honek hidrogenoaren teknologiei buruzko ikasketak txertatzeko asmoa du egun unibertsitate-graduetako titulazioetan nahiz erdi eta goimailako heziketa-zikloetan dauden hezkuntza-planetan, hidrogenoaren sektorearen ezagutza eta garapenari buruzko titulazio espezifikoak sortzea beharrezkoa ote den aztertuz.

Lehen aldiz, karrera profesionala hidrogenoaren teknologiekin lotuta garatzen hasi nahi duten gazteei zuzenduta dago prestakuntza-ekimena hau


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Deustu, ikasle berrien zain

2021apirila

05

Deustu, Emakumeen Egunean Deustuko Unibertsitateak martxoaren 8a ospatu du, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta hainbat sentsibilizazio-jarduera egin ditu

1.000 ikasle inguruk hartu dute parte Deustuko Unibertsitateko Ate Irekien Jardunaldian Unibertsitateko Aldizkaria

Orain arte, Deustuko Unibertsitateak 4.000 eskaera baino gehiago jaso ditu 2021-22 ikasturterako. Kopuru hori lehen deialdiari dagokio. Eskaeren kopurua % 38 handitu da, iazko epe berarekin alderatuta. Sarrera-prozesua apirilaren 21era arte zabalik dago, graduko eskaintzari dagokionez.

Donostiako campusean Zuzenbideko gradua ematen hasiko da Etorkizuneko ikasleak orientatzeko eta haien profilera ondoen egokitzen den gradua edo gradu bikoitza aukeratzen laguntzeko, Unibertsitateak Ate Irekien Jardunaldi birtuala antolatu du martxoaren 13an. Etorkizuneko uni-

bertsitarioek 50 gradu eta gradu bikoitz baino gehiago ezagutu ahal izan dituzte, ondoko aroloetan : Enpresa, Zuzenbidea, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Hizkuntzak eta Komunikazioa, Irakaskuntza, Gizartea, Teologia, Ingeniaritza eta Osasun arloa. Azoka birtualak 5 pabiloi izan zituen, hiru Bilboko, Donostiako eta Gasteizko campusetako prestakuntza eskaintzarako, bat unibertsitate bizitzari buruzkoa eta beste bat onarpenari eta bekei buruzko zalantza guztiak argitzeko. Campusetako pabiloien barruan, interesatuek hobeto ezagutu ahal izan zituzten euren intereseko ikasketak, azoka osatzen zuten 25 stand baino gehiagotan. Era berean, egunean zehar, irakasleekin eta unibertsitateko langileekin hitz egin ahal izan zuten, mailboxa erabili mezuak uzteko, elkarrizketa pertsonalak hitzartu, egungo ikasleekin solasaldietan par-

te hartu, bideoak ikusi, liburuxkak deskargatu eta, batez ere, goizean zehar egin ziren informazio saioetan eta foroetan parte hartu ahal izan zuten, Deustuko Unibertsitateko 70 irakaslek parte hartzen baitzuten. Berritasunak 21-22 ikasturterako 2021-22 ikasturterako berrikuntza nagusiak Donostiako campusean izango dira, eta Zuzenbideko gradua ematen hasiko dira datorren ikasturtetik aurrera. Donostiako campusean gainera, Deusto Business Schoolek norabide estrategikoko ibilbide duala eskainiko du EAZeko gradurako eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza gradurako. Era berean, Unibertsitateak titulu propio bat eskainiko du bi campusetan: Turismoaren Eraldaketa Digitala,Turismoko gradudunen prestakuntza indartzeko eta osatzeko aukera ona da.

Unibertsitateko Aldizkaria

Aurten ere, Deustuko Unibertsitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi du, kontzientzian eragina duten ekimenak proposatuz unibertsitatean. Challengeak eta "Jaitsi hatz bat" eta "Bi ilarako dantza" erronkak jarri dira abian, Deustuko TikTok eta Instagram plataformetan eta Gearing Rolesen, Unibertsitateak koordinatzen duen Europako proiektuan. Horien helburua zen, bideoak grabatzearen bidez hain zuzen ere, unibertsitate-ingurunean eta ingurune profesionalean genero berdintasunari buruzko gaietan ikasleak inplikatzea, beren bideoak sortu eta parte hartzera animatuz. Proposamen berritzaile hori 5 hizkuntzatan egin da (gaztelania, euskara, ingelesea, italiera eta portugesera), Antzerkide - Arteen bidez Gizarteratzea sustatzeko elkartearen lanari esker. Martxoaren 8an, Unibertsitateak hainbat bideo eman zituen ezagutzera, hezkuntza zentroko

emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoaren emaitza nagusiak eta Deustuko Unibertsitatearen Berdintasun Planaren ekintza ildoak laburbiltzen zituena. Bideoek zazpi ardatz nagusi zituzten: kontratazioa, sustapena eta soldata arrakala; kontziliazio erantzukidea; genero ikuspegia irakaskuntzan eta ikerketan; lidergoa; komunikazioa eta sexu jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena. Era berean, Emakumeen Nazioarteko Eguna motibazio iturri izan zen unibertsitate elkartean era guztietako kontzientziazio ekintzak antolatzeko: otoitz bat, erakusketak "Emakumeak Borrokan" (Amnesty International Euskadi) eta "12 emakume" (Jordi Bermejo - Boemius Art); "La Meva Pell" dokumentalaren proiekzioa formatu presentzialean eta online, eta Orkestraren "Lehiakortasuna eta generoa" gaiari buruzko buletin tematikoa. Deustuko Unibertsitateak berdintasun eraginkorrarekin duen konpromisoa ere egiaztatzen da, CRUEren eta RUIGEUren adierazpenetan.


06

2021apirila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUPek 27 unibertsitate master eskainiko ditu 2021-22an

Izena emateko epea apirilaren 31ra arte egongo da irekia eta matrikula maiatzaren 24tik 26ra bitartean egin beharko da Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 27 unibertsitate master titulu ofizial eskainiko ditu 2021-2022 ikasturtean (horietako bat bikoitza da), eta master horietako bostek lanbide arautuetan aritzeko gaitzen dute, erakundeko Gobernu Kontseiluak onetsi duenez. Aurretiko izen-emate “online” egin behar da, Unibertsitatearen webgunean, eta horretarako lehen epea apirilaren 31ra arte zabalik dago. Matrikula, aldiz, maiatzaren 24tik 26ra bitartean egin beharko da. Eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean kontsulta daiteke. Berritasun gisa eta “Campus Iberus” Ebro Ibarreko Nazioarteko Bikaintasuneko Campusaren barruan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen mendekoa den Ekonomia Zirkurarreko Unibertsitate Masterra eskainiko da aurten. Unibertsitate arteko master bat da eta NUPaz gain Zaragozako, Errioxako eta Lleidako Unibertsitateek hartuko dute parte. Diziplina anitzeko prestakuntza hartzen du, alderdi zientifiko-teknikoetatik hasi eta alderdi ekonomikojuridikoetaraino, ikuspegi anitza ezinbestekoa baita ekonomia zirkularraren printzipioak enpresa eta erakunde publiko eta pribatuetan ezartzeko; eta hori guztia garapen jasangarriaren ikuspegitik. Europar Batasunaren arabera, ekonomia zirkularra produkzio- eta kontsumoeredu bat da, zeinak material eta produktuak ahal den guztietan partekatzea, alokatzea, berrerabiltzea, konpontzea, berritzea eta birziklatzea eskatzen baituen, balio erantsia sortzeko. Honela, produktuen bizi-zikloa luzatu egiten da. Masterren eskaintza osoa eskola eta fakultateen arabera Hau da Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) datorren ikasturterako egiten duen master-eskaintza: Proiektuen Zuzendaritza; Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa; Ingeniaritza Biomedikoa; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala; Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa; Ingeniaritza Informatikoa, eta lanbide batean aritzeko

NU, lehena Kontabilitate eta Finantzetan, Erizaintzan eta Komunikazioan Nafarroako Unibertsitatea Espainiako lehena da Kontabilitate eta Finantzetan, Erizaintzan eta Komunikazioan, QS by Subject 2021 sailkapenaren arabera Unibertsitateko Aldizkaria

Ikasle batzuk NUPen.

gaitzen dutenak: Telekomunikazio Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza. Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Master Bikoitza ere badauka (lanbide batean aritzeko gaitzen duena). Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoaren kasuan (NIBGMET), titulu hauek eskaintzen dira: Ingurumen Nekazaritzako Biologia; Nekazaritza Ingeniaritza, lanbide batean aritzeko gaitzen duena; Enologia Berritzailea; Kimika Sintetikoa eta Industria Kimika; Informazio Geografikoko Sistemak eta Teledetekzioa, eta Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Kalitatea. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak master hauek eskaintzen ditu: Enpresen Zuzendaritza; Enpresaren Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketa; Ekonomia Zirkularra eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ERP). Osasun Zientzien Fakultatean hauek emango dira: Osasun Zientzietako Ikerketako Masterra eta Osasun Publikoko Masterra. Zientzia Juridikoen Fakultateak hiru master eskaintzen ditu: Abokatutzarako Sarbidea, lanbidean aritzeko gaitzen duena; Ondare Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa. Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, berriz, bi titulu hauek: Bigarren Hezkuntzako Irakasletza, lanbidean aritzeko gaitzen duena, eta Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Soziala.

Nafarroako Unibertsitatea Espainiako unibertsitaterik onena da Kontabilitate eta Finantzak, Erizaintza eta Komunikazio eta Komunikabideen Ikerketen arloetan, 2021. urteko QS arloen araberako sailkapenaren arabera. Gainera, unibertsitatea bigarren da, Espainia mailan, Filosofian, Medikuntzan eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan. Mundu osoko 1.453 unibertsitate ebaluatu dituen sailkapenak, gainera, Nafarroako Unibertsitatea 100 onenen artean dagoela dio Enpresen Kudeaketa eta Administrazioan (25), Kontabilitate eta Finantzetan (45), Filosofian (51-100 bitarteko), Erizaintzan (51-100) eta Komunikazio eta Komunikabideen Ikerketetan (51-100). QS Gaien Sailkapenak 5 arlo nagusi ebaluatzen ditu: Arte eta Giza Zientziak, Ingeniaritza eta Teknologia, Bizitza Zientziak eta Medikuntza, Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak eta Enpresen Kudeaketa. Azken arlo honetan, Nafarroako Unibertsitatea munduko 71.a da. Sailkapenak 51 azpi-eremutan emaitzak eskaintzen ditu ere, eta horien artean Unibertsitateak 15etan sailkatzea lortu du. Aurten lehenengo aldiz agertzen da Psikologian, zazpigarrena dena Espainian eta 251-300 bitartekoa munduan. Gainera, Espainiako 10 unibertsitate onenen artean kokatzen ditu Arkitektura (4), Zuzenbidea (5), Ekonomia eta Ekonometria (5), Farmazia eta Farmakologia (6) eta Artea eta Diseinua (7). Unibertsitateak sailkatzeko, QS-k 4 adierazle erabiltzen ditu: ospe akademikoa; enpresarien ospea; ikerketa artikuluetako aipuak; eta H indizea -ikertzaileen produktibitatea eta eragina ebaluatzen dituena-. Lehen bi ospe adierazleak mundu osoko akademiko eta enpresariei 100.000 inkestatik gora egindako azterketetatik lortzen dira. Aipamenak eta H indizea Scopus ikerketa datu basearen infor-

mazioaren arabera egin dira, 13,9 milioi artikulu eta ia 81 milioi aipamen aztertu ondoren. Espainian 34 unibertsitate sailkatu dira.

QS-k akademikoen ospea, ikerketaren eragina eta enplegagarritasuna baloratzen ditu munduko 1.400 unibertsitate baino gehiagoren artean María Pilar Lostao Nazioarteko Harremanetarako errektoreordearen arabera, "pozik gaude arloetan oinarritutako QS rankingarekin, Unibertsitateak ikertzen eta irakaskuntza eskaintzen duen espektro akademiko zabala aitortzen baitu, Humanitateetatik, Gizarte Zientzietatik Ingeniaritzara eta Medikuntzara". Gainera, Lostaoren arabera, "azken urteetan islatu den hobekuntzak bultzatzen gaitu gure ikerketa ahaleginarekin jarraitzera eta gure ikertzaileen lanaren eragina are gehiago hobetzera". Sailkapena hemen kontsulta daiteke: www.TopUniversities.com/subject-rankings/2021


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

07


08

2021apirila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

UPV/EHUk master eta doktorego programa aurkeztu du UPV/EHUk arlo guztietako 142 master eta 66 doktorego programa eskainiko ditu datorren ikasturtean

Deustuko VIII. Ada Byron Saria martxan Deustuk Estatu mailako Ada Byron sariaren VIII. edizioa aurkeztu du, nazioarteko beste deialdi batzuetan begiak jarririk Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Unibertsitateak graduondoko eskaintza onartu berri du 2021-22 ikasturterako. Guztira, 108 unibertsitate masterrek, 64 berezko tituluk (horietatik 34 masterrak dira) eta 66 doktorego programek osatuko dute eskaintza hori, zeinak jakintza arlo guztiak eta gai-katalogo zabala biltzen baitituen, berritzaileenetatik hasi eta esperientzia eta ibilbiderik sendoena agertzen duteneraino. 108 unibertsitate masterren eskaintzan horren barruan nabarmentzekoa da estatuko eta atzerriko beste unibertsitate batzuekin batera antolatutako programen kopuru handia. Horrela, UPV/EHUk zortzi Erasmus Mundus master eskainiko ditu eta horietako hiruk EACEA (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) agentzia europarraren aitortza berritua dute. Erasmus Mundus master eskaintza zabalena duen Estatuko unibertsitateetako bat da. Garrantzitsua da azpimarratzea Espainiako unibertsitateetatik 14 Erasmus Mundus master koordinatzen direla soilik eta horietako 5 UPV/EHUkoak koordinatzen dituela. Unibertsitateko master horien artean, gainera, prestakuntza dualean emandako masterrak daude (Fabrikazio Digitala, Sistema Txertatuen Ingeniaritza eta Multimedia Kazetaritza) eta nazioartekotze zigiluarekin (Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan, eta Ekonomia: Aplikazio Enpiriko eta Politikak), biak ere Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) aitortuak. Unibertsitate-master bat egin na-

hi duten guztiek martxoaren 29tik maiatzaren 14ra eman ahal izango dute izena, eta hori ezinbestekoa da matrikula egin ahal izateko. Berezko tituluei dagokienez, hau da, Unibertsitateak berak espezializazio handiarekin eta lanbide-orientazio argiarekin antolatutako irakaskuntzei dagokienez, UPV/EHUk, kasu batzuetan, modulu-egitura bat eskaintzen du, ikasketak mailaz maila eta ikasleen premiekin bat etorriz egitea ahalbidetzen duena. Beraz, egitura modular horiei dagozkien aditu-tituluak kontuan hartuz gero, Euskal Herriko Unibertsitateak 122 titulu propio izango ditu datorren ikasturtean. Berrikuntza gisa, Ilustrazio Zientifikoa hurrengo ikasturtean master moduan eskainiko da, Diasporari buruzko Unibertsitate Espezialista titulua ematen hasiko dira, bai eta Farmakutsaduran eta Gizarte Ekintzako Testuinguruen Gainbegiratzean unibertsitate-aditu tituluak ere. Era berean, online prestakuntzaren aldeko apustua nabarmendu behar da, euskaraz eta ingelesez, Mikologia Medikoa, Haur eta Gazte Literatura eta Formakuntza Literarioa edo Haur Hezkuntzako Irakaskuntza Bereziko Irakaskuntza Integratua titulu berriekin. Berezko master eta graduondoetarako izen ematea maiatzaren 4an hasiko da. UPV/EHUk datorren ikasturterako graduondoko eskaintza 66 doktorego-programekborobiltzen dute. Eskaintza horrek ezagutza-adar guztiak hartzen ditu eta doktorego-tesia irakurtzera darama, eta ikasleak harremanetan jartzen ditu, unibertsitateko ikerketa-taldeekin ez ezik, teknologia-zentroekin,

enpresekin eta erakundeekin eta ospe handiko nazioarteko ikerketa-taldeekin ere. Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearen iritziz, “UPV/EHUren graduondoko eta etengabeko prestakuntzako eskaintza nazioartekoa eta kalitatezkoa da, eta, era berean, bere ingurune sozioekonomikoaren premia askori erantzuten die. Lanean jarraituko dugu eskaintza hori gero eta egokiagoa izan dadin gizarte, lanbide eta ikerketa beharretara".

103 gradutatik hiruk bakarrik aldatu dute eskainitako plaza kopurua Graduko eskaintza Graduondoko eskaintzaz gain, datorren ikasturtean UPV/EHUn ikasi ahal izango diren 103 graduetako bakoitzak zenbat plaza izango dituen ere onartu zuen joan den astean unibertsitateak egindako Gobernu Kontseiluak. Hiru titulaziok soilik izan dituzte aldaketak: Odontologiako graduan, lehen mailako plazak 35etik 40ra igo dira; Zuzenbidean, Bizkaiko Campusean, 90etik 99ra; eta Negozioen Kudeaketan, 220tik 200era pasatu dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako azken mailako ikasleek izena emateko epea zabalik dago martxoaren 31ra arte.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VIII. edizioa aurkeztu zuen iragan martxoaren 24an. Ekimena Estatu mailakoa da eta helburu hau dauka: zientzia eta teknologia esparruetan emakumeek egiten duten lana ezagutzera ematea, bai eta I + G esparruko emakumeen bokazioak sustatzea ere. Horrela, teknologiak hazkunde ekonomikoan eta soziosanitarioan duen garrantzia erakutsi nahi du. Izan ere, rgi eta garbi geratzen ari da pandemian zehar. Teknologia, Ingeniaritza eta Teknologiarekin estu-estu lotuta dauden beste arlo zientifiko batzuetako titulazioa edo ibilbide profesionala duten emakumeak saritzeko sortua da. 2019tik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroko zuzkidura duena) eta gazteena, 35 urtetik beherakoena (1.000 euroko zuzkidura duena). Martxoaren 24tik ekainaren 21era egongo da zabalik deialdia. Eskaerak bide elektronikoetatik baino ezin dira aurkeztu. Hautagai bakoitzak bere burua aurkeztu beharko du edo beste pertsona batek edo erakunde batek aurkeztu beharko du. Saria urrian banatuko da, ForoTech-eko jardunaldien barruan, hau da, Ingeniaritza eta Teknologiaren astearen barruan. Aste horretan, unibertsitatea, enpresak eta ikasleak elkartzen dira, Ingeniaritza eta Teknologia herritarrei hurbiltzeko. Ada Byron sariak urrezko babeslea du, Microsoft, baita Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde ere, eta laguntzaileak Innobasque eta Basque HealthCluster dira. Aurkezpeneko ekitaldian, agintari hauek egon ziren: José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Cristina Giménez Elorriaga, Ada Byron sariaren zuzendaria; Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko diputatua; Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria;

Nerea Aranguren, Danobatgroup-en Berrikuntzako zuzendaria; Montse Pardo, Microsoft Ibéricako Erakunde Harremanetako zuzendaria, eta Clara Bozzo, konpainia horren Latinoamerikarako Erakunde Harremanetako zuzendaria. Horrekin batera, Laura Lechugak, 2020ko edizioan saria jaso zuenak, ponentzia hau eskainiko du: “¿Cómo será el diagnóstico en la era postpandemia?”. Saria eman duten bi herrialdeetako (Mexiko eta Argentina) ordezkarien txandaren ondoren, aurten lehenengoz saria emango dutenen txanda izango da: Uruguai eta Kolonbiarena. Bi herrialde hauez gain, aurtengo edizioak hirugarren kontinente batera jauzi egiteko aukera emango digu. Ekitaldia Ingeniaritza Fakultateko dekano Asier Perallosek emango du amaitutzat. Aurreko zazpi edizioetako irabazleak hauek izan ziren: Montserrat Meya, adimen artifizialeko eta itzulpen automatikoko aditua; Asunción Gómez, “teknologia semantiko” izenez ezagutzen direnetako ikertzailea; Nuria Oliver, Telefónicako I + Gko zuzendaria; Regina Llopis, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko (AEB) Adimen Artifizialera Aplikatutako Matematikako doktorea; María Ángeles Martín Prats, Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektronikoko saileko irakasle titularra; Concepción Alicia Monje Micharet,Robotikako ikertzailea eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakasle titularra; eta Laura Lechuga, Kimika Zientzietako lizentziatua eta Bartzelonako CSICeko ikerketako irakaslea. 2019ko Ada Byron saria gazteen kategorian Ana Freireri eman zioten, ingeniari eta Informatikako doktore, eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako ikertzaile eta irakasleari; eta 2020an, saria Susana Ladra Gonzálezek eraman zuen, ingeniari eta Informatikako doktore eta Matematikako gradudunak, Hizkuntza eta Sistema Informatikoetako irakasle titularrak. Oraingoan, eta COVID-19aren ondoriozko pandemia egoera dela eta, aurkezpena online egin zen.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

10

Basque Culinary Center, 10 urte gastronomia sustatzen Sortu zenetik, Basque Culinary Centerrek gastronomia mundu akademikora, ikerkuntzara eta ekintzailetzara eraman du eta bere DNA ikertzailearen ondorioz, trakzio-rol aktiboa hartu du sektore horretan Unibertsitateko Aldizkaria

Basque Culinary Centerrek bere 10. urteurrena ospatuko du sektorerako erronka handiz betetako urte honetan. Hasiera-hasieratik, erakundeak Gastronomia 360º ikuspegia garatu du hainbat ekimen eta proiekturen bitartez eta, aurten, orain arte lortutakoa eta etorkizuneko erronkak ospatuko ditu, entitatearen balioak oinarri hartuta: pasioa, bikaintasunerako orientazioa, berrikuntza eta giza konpromisoa. Donostian egoitza duen Basque Culinary Center mundu mailako proiektu aitzindaria da; gastronomia arlo akademikora eraman du, eta Espainiako gastronomia-arloko lehen fakultatea eta mundu mailako gastronomiako lehen doktoretza abian jarri ditu. Horrez gain, gastronomia ikerkuntzaren arlora ere bultzatu du, BBC Innovation gastronomia eta ekintzailetza arloko zentroari esker, 7 urte baino gehiago dituen Culinary Action! ekimenarekin. 10 urtetan, zentroa osatzen duten pertsonei eta horren ikuspegiari esker, nazioarteko erreferentzia den ekosistema bat sortu da. Jatorria eta filosofia Tradizioa, kultura, historia, ekonomia, zientzia, esperientzia, ezagutza eta beste hainbat gauza da gastronomia. Sektore estrategikoa da maila ekonomiko eta sozialean. Duela 10 urte sortu zen Basque Culinary Center, eta, horren ondorioz, gastronomia-arloko prestakuntza arautua jaio zen, sektoreko profesionalen eskaerei erantzuteko. Unibertsitate mailako prestakuntza zentroa da, gastronomia garaikideko beharrizanei aurre egiteko ikuspegi berritzaile eta eraldatzailea duena. Basque Culinary Centerrek 2011n ateak ireki zituenetik, gastronomiaren oraina eta etorkizunaren buru izango diren profesionalak prestatzen lagundu du. Basque Culinary Centerren gauzak egiteko modua definitzen eta osatzen duten kontzeptuak dira talentua erakartzea, ikuspegi diziplina anitza eta Learning by doing. Ekosistema hori mundu mailako erreferente bilakatu da; izan ere, espiritu ekintzailea du eta berrikuntza eta mugen ikerkuntza iraunkorra hartzen ditu oinarritzat, bere jarduera ardatzen bitartez.

Gastronomia-sektorerako aurrerapenak eta lorpenak Horietariko lehena, ezagutzan oinarritutako erreferentzia-zentro bat sortzea izan zen. Basque Culinary Center profesionalei entzutearen eta ikuspuntu integral batetik gastronomia-sektorearen garrantzia ulertzearen emaitza da. Halaber, erakunde horrek gastronomia unibertsitateko plazan kokatzea lortu du Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Gradua sortuta. Prestakuntza horrek, dagoeneko, 10 promozio eta ia 500 graduatu ditu, graduaren hiru ibilbideetan: “Sukaldaritzako abangoardia”, “Berrikuntza, negozioa eta ekintzailetza” eta “Elikagaien garapena eta teknologia”. Basque Culinary Centerrek sektorearen prestakuntza jarraitua eta garapen profesionala bultzatu ditu, 10 master sortuta, baita profesionalentzako 400 ikastaro eta espezializazioko beste 40 eta zenbait tailer, mintegi eta online prestakuntzako programa anitzak ere. Horrek erakusten du Fakultateak sektoreko profesionalen prestakuntza indartzen duela, etengabe prestakuntzaeskaintza berriak sortuta. Basque Culinary Center kulturarteko esparrua da. Horren froga dira ikasturte honetako programa eta ekimenetan parte hartzen duten 35 herrialdetako 600 ikasleak eta 500 profesional baino gehiago. BCC Innovation sortzearekin batera, munduko lehen Gastronomiako Zentro Teknologikoa jaio zen, zeina gastronomia-arloko iker-

kuntzez eta berrikuntzez arduratzen den. Gaur egun, 30 ikertzaile baino gehiago biltzen ditu, eta arlo zientifiko-teknikoko 57 artikulu eta argitalpen ditu (2013-2021), baita elikaduraren sektoreko enpresekin batera egindako 150 proiektu baino gehiago ere. Era berean, nabarmendu beharra dugu 2019an eratutako LABe Digital Gastronomy Lab, Donostian kokatutako berrikuntza irekirako living lab bat, non gastronomia birpentsatu eta elkarlanean sortzen den. Gastronomiak aurrera egiten du eta Basque Culinary Center gastronomia arlo zientifiko eta teknologikoetan aintzatesteko erreferente bihurtu da. BBCk Munduko lehen Gastronomia Doktoretza programa abiarazi du gastronomia-arloko goi mailako prestakuntzaren aldeko apustua egin baitu beste behin ere. Gainera, International Journal of Gastronomy and Food Science (IJGFS) aldizkaria, zeinaren argitaratzaileen burua Basque Culinary Center taldekoa den, 2020an gastronomia argitalpen zientifikoen munduan lehen aldiz sartu duen aldizkari aitzindari bihurtu da. Gastronomiaren sustapena eta berau ezagutzera ematea izan dira azken hamar urteetako gakoak. Erakundeak 140 ekitaldi baino gehiago bultzatu ditu azken urteetan, urtero 10.000 lagun ingururekin, eta 2020an, ia 200 ekitaldi birtual antolatu zituen, zeintzuetan ia 20.000 pertsonek hartu zuten parte. Ekimenen artean, Basque Culinary World Prize nabarmendu beharra dugu. Sukaldariburuentzako

sari horrek ekimen eraldatzaileak ekarri ditu eta “gastronomiaren Nobel” bezala ezaguna da; 5 urtetan, mundu osoko hedabideetan 7.000 inpaktu baino gehiago lortu ditu. Basque Culinary Center mundu mailan erreferente den ospe oneko marka da, eta nazioarteko ikuspegia duen erakunde paregabe eta aitzindari gisa kokatu du bere burua. Era berean, lanpostuak eta aberastasuna ere sortu ditu; izan ere, bere jarduerekin, urtero 24,4 milioi euroko ekarpena egiten du, eta BPGri 13,4 milioi euroko ekarpena egiten dio, baita 4,3 milioi euroko zerga-itzulkina ere urtero (2018an egindako ikerketa baten arabera). 10. urteurrena Topaketak, eztabaida-mahaiak eta eduki esklusiboak izango dira hilabete hauetan garatuko diren ekimenetako batzuk. Horien bidez, Basque Culinary Centerrek 10 urteko ibilbidea ospatuko du. Jarduera-programa jarraitua izango da, nahiz eta egokitu egin ahalko den COVID-19ak sortutako testuinguruaren garapenaren arabera. Hala ere, zalantzarik gabe, Basque Culinary Centerren ibilbidean presente egon diren eragile eta kolektibo guztiak hartuko ditu kontuan, hala nola erakundeak, enpresak, ikasle ohiak, patronatuko kideak, nazioarteko aholkularitza-batzordea, Basque Culinary Center osatzen duten pertsonak eta baita oraingo ikasleak eta sektoreko pertsona garrantzitsuak ere. Ospakizun horiek 2021eko irailean amaituko dira horretarako egingo den ekitaldi berezi batean.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

12

4 milioi euro Ikerbasquerentzat Bruselak 4 milioi euro eman dizkio Ikerbasqueri, beste 36 ikertzaile kontrata ditzan Euskadin

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskadik nazioarteko ezagutza eta ikerketaren arloko gune gisara duen posizionamendua indartzeko Ikerbasquek 2007. urteaz geroztik egin duen lana aitortu du Europako Batzordeak eta ikertzaileak erakartzeko bere programa hautatu du garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimen onenen artean. Izan ere, Ikerbasqueren proposamenak nazioarteko adituek eman duten puntuaziorik gorena lortu du, 100 puntutik 99,4. Orotara 148 proposamen ebaluatu dira. Ikerbasquek hurrengo 4 urtetan 100 ikertzaile kontratatzeko asmoa dauka, hoietatik 36 Europako Batzordeak finantziatuko ditu 4 milioi eurokin. Mundu osoko eta jakintza arlo guztietako ikertzaileak izango dira hauek eta datozen lau urteetan Euskadin ikertzeko aukera izango dute.

Ikerbasqueren proposamenak puntuaziorik altuena lortu du ebaluatu diren 148 proposamenen artean: 100 puntutik 99,4 Europak kualifikazio handiko ikertzaileak behar ditu Europako Ikerketa Eremua (EIE) garatzeko. COVID-19ak eragindako pandemiak ondorio larriak izan ditu ikertzaile gazteengan, kolektibo honen lan-

aukerak nabarmen murriztu direlarik. Europako Batzordearen iritziz, argi dago ez dela inondik inora galdu behar zientzia eta teknologiaren etorkizuna irudikatzen duen ikertzaileen belaunaldi hau. Europako Batzordearen laguntza ikertzaile gazteen kontrataziora bideratuko da nagusiki, eta arreta berezia emango zaie emakumeak kontratatzeari eta Euskadin prestatu eta une honetan atzerrian ikertzen diharduten ikertzaile gazteak erakartzeari. Kontratatutako ikertzaileek Euskadiko 24 unibertsitate eta ikerketa-zentrotan lan egingo dute, hainbat jakintza-arlori lotuta: medikuntza, biozientziak, zientzia kimikoak, matematika, fisika, teknologia, ingurumen-zientziak, ekonomia, hizkuntzalaritza edo psikologia. Laguntza honi esker, Ikerbasquek, egun munduko edozein lekutan lan egiten duten 36 ikertzaile erakarri eta hainbat arlotan eta Euskadiko hainbat ikerketazentrotan lan egiten duten lehen mailako 290 ikertzailerekin osatutako sarean txertatu ahal izango ditu. Era berean, Ikerbasquek bere gain hartu du ikertzaileei karrera egonkorra eskaintzeko konpromisoa. Lanpostu horiek 5 urteko epea eskaintzen diete zientzialariei ikerketa garatzeko, eta horren ondoren, norberaren jardunaren arabera, ikertzailelanpostu iraunkorra lortzeko aukera izango lukete. Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak “europar laguntza honen garrantzi handia” nabarmendu du, “talentua erakartzeko euskal estrategiari emanda-

ko babesagatik zein laguntzaren ekarpen ekonomiko handiagatik. Europaren laguntza honen bitartez, Euskadi zientziaren arloko europar erreferentetzat finkatu da; nazioartean, ikerketa aurreratuko eskualdetzat aitortu gaituzte dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeak tarteko direla, izan ere, baldintza egokiak betetzen ditugu nazioarte mailako ikerketa garatu ahal izateko”. IKERBASQUE Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoaren alde egin duen apustuaren eta duela zenbait urtez geroztik autonomia-erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek ondu duten aliantzaren emaitza da. Euskadi I+G arloko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin horretan laguntzeko asmoz, ikerketa arloko talentua erakartzeko gunea izatea da IKERBASQUEren jardunaren ardatz nagusia.

karriz, berreskuratuz eta finkatuz. Zientziarako Euskal Fundazioa jakintza-arlo guztietan lan egiten duten 36 herrialdetako 290 ikertzaile bildu dituen erakunde sendoa da, emakume ikertzaileak kontratatzearen eta egun atzerrian diharduten Euskadiko ikertzaileak berreskuratzearen aldeko konpromiso irmoari lotua.

Europako Batzordeak Ikerbasque hautatu du zientzia bultzatzen diharduten erakunderik onenen artean

Ikerbasquek ikerketa-karreraren etapa guztiak estaltzen dituen eskaintza integrala du. Ikertzaileek Euskadiko unibertsitate eta ikerketa-zentroetan lan egiten dute. Horiexek dira aliatuak, helburuak lortzen eta muga fisikorik gabeko erakundetzat posizionatzen laguntzen dutenak. Sortu zenez geroztik, Ikerbasqueren xedea plataforma egonkor eta motibatzailea bihurtzea izan da, Euskadiko erakunde zientifikoetako ikertzaileek galdera berriak egiten eta ezagutza berria sortzeko erronkan laguntzen jarraitzeko aukera izan dezaten.

Ikerbasqueri buruz Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque sortu zuenean, ikerketa zientifikoa indartzea zuen helburu, mundu osoko ikertzaile bikainak era-

Kontratazio berrietan, Ikerbasquek emakumeak kontratatzeari eta atzerrian ikertzen diharduten Euskadin prestatutako ikertzaileak erakartzeari emango die lehentasuna


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

13


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

14

Nafarroako Gobernua, emakume zientifikoak sustatzen Nafarroako Gobernuak dirulaguntza handiagoa eman dio NUPi bokazio zientifikoak emakumeen artean susta ditzan

Ezkerretik eskuinera: Ana Burusco Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko zuzendari nagusia eta Gurutze Pérez Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendaria.

Unibertsitateko Aldizkaria

Ramón Gonzalo García Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Ana Burusco Juandeaburre Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmena berritu dute emakumeen artean STEM bokazioak susta-tzeko xedearekin. Hitzarmenaren horri esker, 25.000 €-tik 44.000 €-ra igoko da hitzarmenean jasotako trebakuntza-jarduerak egiteko dirulaguntza, xedea ikasleen eta, bereziki, emakumeen bokazio zientifiko-teknikoak bultzatzen segitzea baita. Gurutze Pérez Artieda NUPeko Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendaria ere lankidetza-hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan da. STEM proiektuaren barrenean eginen dira jarduerak, hots, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak eta NUPeko Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak elkarrekin antolatutako proiektu batean. Proiektuan, besteak beste mentoretza-programak eginen dira Bigarren Hez-

kuntzako ikastetxeetan, emakume zientzialarien ahalduntzea bultzatuko da unibertsitateko azkeneko ikasmailetan, eta emakumeen bokazio zientifikoekin lotutako jarduerak eginen dira. Zehazki, NUPeko zientzietako eta ingeniaritzetako titulazioetako emakumezko zenbait ikertzailek lantegi esperimental teknologikoak eginen dituzte ikastetxeetan, STEM titulazioetan emakumeek nolako eginkizuna duten nabarmentzeko -ingeleseko STEM siglak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika esan nahi du-. Azken batean, neska eta emakume gazteentzat eredu izatea da helburua, eta erakustea STEM arloetan lan egiten ahal dutela besteek baino zailtasun gehiago izan gabe emakume izateagatik. Lantegiak ikastetxeetan Honako sei arlo hauetan eginen dira lantegi esperimental teknologikoak: oinarrizko zientziak, ingeniaritza informatikoa eta adimen artifiziala, telekomunikazioaren ingeniaritza, energia berriztagarriak, ingeniaritza biomedikoa eta ingeniaritza industriala. Lantegi

bakoitza emakumezko bi ikertzaile gaztek gidatuko dute ikastetxeetan bertan. 2021ean, 14 emakumek osatuko dute taldea: hasierako proiektuan parte hartu zuten 12ek eta haiei lagunduko dieten beste 2 ikertzailek.

Bi erakundeen arteko hitzarmenaren bidez, 25.000 euro bideratu ziren iaz xede horretara; 2021ean, berriz, 44.000 euro izango dira Honako lau ikastetxe hauetan eginen dituzte jarduerak: Iturrama, Ibaialde, Padre Moret-Irubide eta Barañain Bigarren Hezkuntzako institutuetan. Aurreko urteko ikastetxe berak dira, baina ikasle gehiagok hartuko dute parte aurten; izan ere, 2021ean DBHko 2. ikasmailan hasten direnek ere esku hartuko dute. Hortaz, DBHko 2., 3. eta 4. ikasmailetako ikasleentzat izanen dira ikastaroak.

Lehenbiziko lantegia 2021eko maiatzean edo ekainean eginen da segur aski, eta DBHko 2. ikasmailako ikasleei emanen zaie. Hala ere, ez dakigunez COVID-19aren pandemiaren ondorioz hemendik aurrera nolako osasun egoera izanen dugun, hitzarmenean ezarri da ordezko planteamendu bat proposatu behar dela jarduerak, osorik edo partez, telematikoki egiteko. Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra 2019ko otsailean sortu zen Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra, zientziaren eta teknologiaren arloetan emakumeek gehiago parte har dezaten bultzatzeko, eta, bestetik, emakumeek zientzietako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako titulazioak ikas ditzaten sustatzeko (STEM), zeina Nafarroako Gobernuaren helburua ere bai baita. Hain zuzen, Katedraren jardueraildoetako bat Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat unibertsitateko emakumezko ikertzaileek parte hartzen duten jarduerak antolatzea da.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

15


COVID OFF ekimena: gazte sortzaileak birusaren aurka Hezkuntza Sailak eta EiTBk COVID OFF kanpaina sustatu dute, Euskadiko ikastetxeetako ikasleei zuzendua

Jon Lasa Galdos

Hezkuntza Sailak eta EiTBk ekimen berri bat jarri dute abian, Covid-19ak gizartean eragin duen egoera zailaren aurrean ikasleei ahotsa emateko helburuarekin. Hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako ekimena da, batez ere Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei. Ekimenaren helburua da ikasleek bideo ezberdinak grabatzea, ikastetxearen bitartez, Covid-19aren aurrean segurtasun- eta higieneneurriak errespetatzeak duen garrantzia gizartean zabaltzeko.

Bideoak telefono mugikorrez graba daitezke eta minutu batetik beherako iraupena izango dute Hezkuntza-komunitatea ahalegin handia ari da egiten. Hala ere, beharrezkoa da segurtasun eta higiene-neurriak betetzeko beharra

azpimarratzen jarraitzea. Orain arte, erakundeak arduratu dira hezkuntza-komunitatea eta, oro har, gizartea kontzientziatzeko kanpainak bultzatzeaz. Ikasleei zuzenean ahotsa emateko unea da. Ikasturte osoan zehar, ikasleak erantzukizun handia erakusten ari dira Covid-19ren aurrean, eskoletan ezarritako arauak betez, irakasleen gainbegiradarekin. Beraz, zilegi zaie hori bera inori eskatzea: arauen aurrean seriotasuna eta erantzukizuna.Bai ikastetxeko lagunei,bai gizarteari, oro har. Ikasleak ikastetxeko partaide aktibo sentitu behar dira, eta parte diren hezkuntza-sistemako erantzunkide. Mugikorrarekin, minututik behera Ikasleen sormena izango da ekimen honetan funtsezko lanabesa. Segurtasun eta higiene-neurriak guztiok bete behar ditugula azpimarratu beharko dute. Mezuak eskolako zein ikastetxez kanpoko jokabideei buruzkoak izan daitezke, parkeetan izaten diren jokabideak, edo adinekoen jarrerari eta abarri buruzkoak. Ikasleek aukeratuko dute formatua: talde handiak, txikiak edo pertsona bakarrekoak. Tonua ere librea izango da: serioa,

dokumental txiki bat grabatzea, film labur bat, tonu umoretsuan... Telefono mugikorrarekin eta grabazioak iraupenean gehienez izan ditzakeen 60 segundoak muga bakar direla, ikasleek irudimena eta sormena garatzeko aukera dute.

hainbat komunikazio-ekintza batu dira, mundu zabaleko hainbat txokotan garatuak. Bultzada txiki bat, ikasleek euren sormenari zuku guztia ateratzeko beharrezko balitz ere. Sartu YouTube-n, 'Laboratorio de Ideas'en, ideia laborategira sartzeko. Bideoak EiTBn

Xedea: ikasleen parte hartzea sustatzea, ikastetxearen bidez, Covid-19aren aurrean segurtasun- eta higiene-neurriak betetzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko egindako bideoen bitartez Ideia laborategia Laguntza txiki bat emateko asmoz, COVID OFF ekimenak ideia laborategi bat ere eskaintzen du. Bertan, pandemiarekin zerikusia duten

EiTBk ez du zalantzarik izan COVID OFF ekimenarekin bat egiteko; izan ere, ekimenak Covid19ren aurka neurriak hartzeko gizarte-kontzientziazioari ekarpen handia egiten dio, gazteen partaidetza oinarrian duela. Horrela, bideo guztiak www.eitb.eus/covidoff/ webgunean jasoko ditu. Bideo hori bidaltzen dutenek formulario bat bete beharko dute edukia igo aurretik. Jasotako bideo guztiak webgunean argitaratuko dira, eta EITBk horien aukeraketa bat zabalduko du bere kanaletan: ETB1en, ETB2n eta ETB3n, baita sare sozialetan ere (Telegram, Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube). #covidoff traolarekin, erabiltzaileek etiketa horrekin sareetara igotzen duten guztia agertuko da.


Danobatgroup, berrikuntza saritzen Danobatgroup taldeak ikasleek garatutako berrikuntza aplikatuko proiektuak saritu ditu Jon Lasa Galdos

Fabrikazioaren benetako inguruneen errealitatea hezkuntza komunitatera hurbiltzeko helburuarekin, Danobatgroup taldeak, aurten ere, industria mailako fabrikazio-prozesuetara aplikatutako bi berrikuntza-proiektu saritu ditu.

Sari hauen helburuak bi dira: alde batetik, hezkuntza-komunitatearekin loturak estutzea eta, bestetik unibertsitateetan eta graduondoko eskoletan lortutako ezagutzak benetako fabrikazio-inguruneetara transferitzen laguntzea Saritutako proiektuak Nafarroako Tecnun Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolako Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek prestatu dituzte. Aurreko edizioetan ez bezala, proiektuen defentsarako ekitaldia eta sari banaketa Donostiako Tecnun fakultateko instalazioetan egin ziren, indus-

Danobatgroup-eko sariaren irabazleak.

tria-taldeak Elgoibarren dituen instalazioetan egin beharrean. Aurtengo saria bi taldek jaso dute: alde batetik, Iñigo Ariceta, Alex Barrenetxea, Ander Echezarreta eta Eñaut Salaberriaren taldeak, eta bestetik, Imanol Anta, Amaia Cendoya, Mikel Malcorra eta Aitor Martínen taldeak. Bi taldeek olio eta gaserako briden mekanizaziorako irtenbide bat aurkeztu zuten, euskal fabrikatzaileak eskatzen dituen zehaztasun eta automatizazio eskakizunen baldintzak betez. "Guretzat benetako erronka bat izan da Danobatgroup-ek planteatutako desafioari aurre egitea. Horretaz gain, aukera paregabe bat izan da gure ezagutza teknikoa proban

ipintzeko benetako fabrikazio ingurune batean", azaldu dute Amaia Cendoya eta Alex Barrenetxea talde irabazleen bozeramaileek. Saria lortzeko, masterreko ikasleek makina-erremintaren fabrikatzaileak planteatutako erronka teknologiko bera bati aurre egin behar izan zioten. Zehazki, aurtengo erronka olio eta gaserako bridak mekanizatzeko makina bat diseinatzean zetzan, produkzio automatizatuko ingurune batean. Parte-hartzaileak Guztira, Masterreko 48 ikaslek parte hartu zuten, 12 taldetan banatuta. Proiektuak garatzeko aurreko urrats gisa, parte-hartzaileek zehaztasun

kontzeptuen eta 4.0 teknologien inguruko prestakun-tza teoriko-praktikoa jasotzeko aukera izan zuten, Harkaitz Urreta Ideko Teknologia Zentroko Zehaztasun Diseinua eta Ingeniaritza ikerketa taldeko zuzendariaren eskutik. Ideko Danobatgroup-eko berrikuntza motorra da.

Sari hauek Danobatgroup industria-taldearen eta Tecnun fakultatearen artean sortutako aliantzaren barruan kokotzen dira Lana amaitu ondoren, ikasleek hamabost minutu zituzten beren proiektuak defendatzeko Mikel Arizmendi Tecnun Industria Ingeniaritza Masterreko irakasleak eta Harkaitz Urretak osatutako epaimahaiaren aurrean. "Harritu egin gara ikasleek fabrikazio arazo erreal bati erantzun eraginkorra emateko duten gaitasunarekin, txosten teknikoen zorroztasunarekin, lankidetza lanetarako dituzten gaitasunekin eta beren proiektuak defendatu dituzten kaudimenarekin", esan zuen Harkaitz Urretak. Sariak ikasleen bikaintasuneko prestakuntza indartzeko, haien ezagutza teknikoak sustatzeko eta zeharkako trebetasunak hobetzeko aukera dira, baita asmakizuna, gaitasun analitikoak eta talde lana bultzatzeko ere.

Laguntzen du


Nafarroako 6 ikasle, Europako enpresetara Nafarroako Lanbide Heziketako sei ikaslek Erasmus egonaldiak lortu dituzte, bere beren kabuz, Europako enpresetan Jon Lasa Galdos

Lanbide Heziketako bost ikaslek berehala hasiko dituzte Erasmus formazio-egonaldiak Europako hainbat herrialdetan. Hamahiru astez egongo dira han,ezaugarri berezi batekin: beren kabuz topatu dute formazioa egiteko tokia eta kudeatu dute egoitza zein bidaiaren antolaketa. Horiei, ekainean beste ikasle bat gehituko zaie ekainean: Alemaniara modu autogestionatuan abiatuko den Asier Villegas ikaslea. Hezkuntza Departamentuko LHko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, Erasmus egonaldi-sistema berritzaile hau Sailak urtero Europako hainbat herrialdetara zuzenean antolatzen dituen bidaiekin konbinatzen da. Bidaia horiei esker, adibidez, 9 ikaslek airez joan ahal izan ziren apirilaren 4an Lisboara egonaldiak egitera. Portugalek azken hilabeteetan bizi izan duen konfinamendua dela eta, irteera urtarrilean zuten 21 ikasleen zati bat da. Orain, "Normaltasunera itzulita", Erasmus egonaldia egin ahal izango dute herrialde horretan. Ikasleak Erasmus egonaldiak autogestionatu dituzten eta laster abiatuko diren bost ikasleak Garazi Cía Lozano (Herbehereetan), Oumayma Benlali (Irlandan), Uxue Borobia Juan eta Iker Rico Pachon (Portugalen) eta Yaxandra Fernández Montero (Alemanian) dira. Egonaldi sistema berri horri esker, guztiek aukera izan dute egonaldiak zein enpresatan egingo dituzten aukeratzeko. Bost ikasleak joan den martxoaren 15ean bildu ziren Hezkuntza Sailaren egoitzan Sonia Garcia Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotzea eta Kalitatea ataleko buruarekin, egonaldiei buruzko xehetasunak emateko. Bestalde, apirilaren 4an Lisboara abiatu ziren ikasleak hauek dira: Yasmine Carbonell (Erizaintzako Zainketa Laguntzaileak), Itsaso Urrutia (Estilismoa eta Ile-apainketako Zuzendaritza), Ane Acedo (Kudeaketa Administratiboa), María Aguirre (Lorategia eta Floristeria),

Datozen egunotan europara abiatuko diren ikasleak Sonia Garcia, Lanbide Heziketako ataleko kidearekin.

María Dolores Genes (Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta), Maider Galain, Andrea Villanueva eta Alazne Larreta (Haur Hezkuntza), eta César Eduardo Tamayo (Ibilgailu Automobilen Elektromekanika). Datozen hilabeteetan, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Erasmus prestakuntzairteerak egingo dira. Zehazki, 55 ikasle Europako hainbat herrialdetara joango dira apirilean, bi hilabeteko egonaldiak egiteko. Erasmus+ Gazteriaren arloan honakook dira Erasmus+ programaren helburuak: ❚ Gazteen konpetentziak eta oinarrizko gaitasunak hobetzea. ❚ Gazteen parte-hartzea sustatzea Europako bizitza demokratikoan eta lan-merkatuan. ❚ Herritar aktiboak, kulturarteko elkarrizketa eta gizarte integrazioa sustatzea. ❚ Gazteen eta lan-merkatuaren arteko loturak sendotzea. ❚ Lanaren kalitatea hobetzeko ekimenak sustatzea, gazteriaren arloko erakundeen eta interesa duten beste alderdien arteko lankidetza sendotuz. ❚ Toki, eskualde eta nazio mailako politiken erreformen osagarri izatea.

Ezagutzan eta esperientzian oinarritutako gazteria-politika bultzatzea. ❚ Ikaskuntza ez-formal eta informalaren aitortza. ❚ Gazte-jardueren nazioarteko dimentsioa bultzatzea. ❚ Gazteriaren arloan lan egiten duten langileen eta antolakundeen papera indartzea, gazteriari laguntza eskaintzeko egitura gisa. Azaldutako helburuak betetzeko, Erasmus+ programak hiru ekintza gako aurreikusi ditu. Ekintza horiek proiektu ezberdinak gauzatzea ahalbidetu nahi dute: 1.Pertsonen mugikortasuna ikasketak direla eta. ❚ Gazteen mugikortasuna: gazteen arteko trukeak eta ekintza berritzaileak. ❚ Gazteriaren arloan lan egiten duten langileen mugikortasuna. 2.Berrikuntzarako eta jardunbide egokien trukerako lankidetza. ❚ Garapena laguntzea, gaitasunak indartzea eta ezagutzaren trukea sustatzea antolakundeak saretzeko akordioen bidez. 3.Politiken erreformetan laguntzea. ❚ Europar Batasunaren agenda politikoa aplikatzea gazteriaren arloan. ❚ Kualifikazioak garatzeko tresnak aplikatzea (Youthpass).

Europa mailako sare eta GKEei laguntzea. ❚ Europa eta nazioarte mailako elkarrizketa politikoa eta elkarrizketa egituratua gazteekin (Gazteriaren arloko arduradun politikoen eta gazteen arteko topaketak). Lehentasunak Dirulaguntza jaso ahal izateko, programek lehentasunetako bat edo gehiago landu beharko dute. Hona lehentasunak: ❚ Gazteen gizarteratzea eta ongizatea sustatzea, batez ere gazteen langabeziaren aurkako neurrien bidez. ❚ Gazteen artean bizimodu osasungarriak sustatzea. ❚ Europako herritar izatearen kontzientzia areagotzea. ❚ Oinarrizko eta zeharkako konpetentziak garatzea, hala nola, ekintzailetza, informazioaren teknologia berrien erabilpena, eta eleaniztasuna. ❚ IKTen erabilpena sendotzea gazteen lan esparruetan eta hezkuntza ez-formalean. ❚ Europar Batasunak kualifikazioak aitortzeko eta gardentasunerako dituen tresnak sustatzea, tresna horiek laguntzen baitiete interesa duten aldeei kualifikazioak eta ikaskuntzaren emaitzak ulertzen, baloratzen eta, kasua bada, aitortzen Batasun osoan.


V. LH-Parke Foroa ospatu da Ikaslanek, HETELek eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak V. LH-Parke Foroa antolatu dute Jon Lasa Galdos

Batxilergoko 1. mailako 1.200 ikaslek topaketa bat egin zuten iragan martxoaren 18ko goizean, streaming bidez, COVID garai honen ondorioz. Bertan, enpresen teknologietako lanbide heziketako tituludunentzako lan aukerak ezagutzeko aukera izan zuten. Bilera Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak ireki zuen. Ondoren, Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta, IKASLAN Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Nora Amorenak euskal LHren aurkezpena egin zuten, beste prestakuntza modalitateen aurrean dituen abantailak eta Euskal Herriko enpresetan profil tekniko espezializatuen eskaera sendoa azalduz. Topaketak iraun zuen ordu eta erdian, denbora izan zen garai batean lanbide heziketako zikloa ikasi zuten gazteen esperientziak eta lekukotasunak entzuteko eta Euskadiko Parkeetan, ingeniaritza, telekomunikazioak, aeronautika, energia, biozientziak, bioteknologia eta enpresetarako ikerketa aplikatua bezalako sektoreetan beren lana garatzen duten profesional desberdinen ahotsak entzuteko.

Batxilergoko lehen mailako 1.200 ikasle konektatu ziren, euskal LHk enpresa teknologikoetan dituen enplegu-aukerak ezagutzeko Aurreko lana Parte hartu zuten zentroek beren jarduera Parkean burutzen duten enpresen bideoak ikusi ahal izan zituzten eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten bai euskal LHren ezaugarriak eta enplegagarritasuna, bai LH dualaren modalitatea. Langile tekniko kualifikatuen eskaera Euskal Herrian ez ezik,

Europa osoan gertatzen da, eta hori ikusten ari dira Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko punta-puntako erakunde batzuek sektore teknologikoetan, hala nola zibersegurtasunean, energia berriztagarrietan edo bioteknologian, besteak beste. Parkeak eta LH Ekimen hau Euskadiko Lanbide Heziketako zentroen lankidetzaren emaitza da, 100 zentro eta 43.000 ikasle baino gehiago biltzen dituena, 580 enpresa integratuta dituen Parke Teknologikoen Euskadiko Sarearekin batera. Konpainia teknologikoek EAEko I + G inbertsio osoaren % 38 suposaten dute eta talentu zientifiko-teknologiko espezializatua eskatzen dute, zeinean euskal LHk trebatzeko aukera eskaintzen duen. EAEko LH zentroek 32 familia profesional baino gehiagoko prestakuntza zikloak irakasten dituzte, lanbide heziketako hiru etapatan banatuta eta lankidetza harremanak mantentzen dituzte Euskal Herrian ez ezik, Europako herrialdeetan ere, 8.000 enpresa baino gehiagorekin.

Nora Amorenak parte hartu zuten, Euskal LHko datu nagusiak eta Euskadiko enpresetan profil tekniko espezializatuen eskariaz berba egiteko. Ondoren (9:15), esperientzia eta testigantza pertsonalen berri eman zen, horietako asko ikasle ohienak, Lanbide Heziketaren hainbat aspektu ezagutzeko. Ondoren, enpresetako arduradunen txanda izan zen. Ekitaldia 10:30etan bukatu zen. Jardunaldiaren egitaraua: ❚ 9:00 Ongi etorria. ❚ 9:05 Sailburuaren aurkezpena. ❚ 9:10 LHko aurkezpena. ❚ 9:15 LHko ikasleen mahaia. ❚ 9:45 Ikasleen galdera-txanda. ❚ 10:00 Parke Teknologikoen Sareko enpresetako ordezkarien mahaia. ❚ 10:05 Enpresei galdera-txanda. ❚ 10:30 Ekitaldiaren amaiera. Agurra eta amaiera.

LH-Parke Foroaren bosgarren edizioa online formatuan egin zen

Jardunaldia Jardunaldia 9:00etan hasi zen, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu den Arantxa Tapiaren eskutik, eta ondoren, HETELeko presidentea den Julen Elgetak eta Ikaslaneko

HETEL HETEL Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 27 ikastetxe biltzen dituen elkarte bat da. 1987an sortu zen eta, gaur egun,

konpromisoa, ilusioa, sormena eta elkarlana oinarritzat izanda, lanean dihardute gazteen lan aukerak hobetzeko eta Euskadiko enpresen premiei erantzuteko asmoz. 2015ean, lanbide heziketaren eremuan Zilarrezko A Saria kudeaketa aurreratuari jaso duen lehen erakundea izan da. Gaur egun, lantaldeak ondorengo erronketan lanean dihardute: Lanerako formakuntza; LH Duala eta espezializazioa; IKTak gelan eta zentroaren kudeaketan; Berrikuntza teknologikoko proiektuak; beTEKu; Nazioarteko mobilitatea eta proiektuak; Erronkak elkarlanean ebazteko ikasketa (ETHAZI); Zentroen administrazioa eta kudeaketa; Eleaniztuna - euskara; Oinarrizko LH; Komunikazioa; Enpresentzako zerbitzu teknologikoak; Ikastetxeen arteko proiektuak; Orientazioa. ❚ Misioa: Lanbide Heziketa hobetzea, hari prestigioa ematea eta haren buru izatea abantean ikastetxe sarearen, Lanbide Heziketako sisteman parte hartzen duten pertsonen, enpresen, eta oro har, gizartearen onerako, herrialdearen ikuspegitik eta nazioarteko ikuspegitik. ❚ Ikuspegia: HETEL eta abantean ikastetxeak Lanbide Heziketako erreferente estrategiko moduan finkatuta izatea. ❚ Baloreak: Zintzotasuna; Lankidetza; Ilusioa; Elkartasuna.


"Gure belaunaldia teknologiari lotuegia dago" Jon Lasa Galdos

Alejandro Cañada, Alejandro Sánchez eta Louan Rousseau karrerako bigarren ikasturtean daude eta dagoeneko beren lehen enpresa proiektua martxan jarri dute: Unigow izenekoa. Plataforma honi esker, Batxilergoko ikasleek beren ibilbiderik onena zein den jakiteko aukera izango dute, unibertsitateko ikasleen laguntzarekin. Elkarrizketa honetan, 19 urteko hiru gazte hauek Unigow proiektua azalduko digute eta egungo beste gai batzuei buruz duten ikuspegia emango digute ere. Zer da Unigow? Alejandro Cañada: Unigow Batxilergoko ikasleak unibertsitateko ikasleekin lotzen dituen lankidetza plataforma bat da, Batxilergoko tituludunek beren ibilbide aproposena aurki dezaten. Ideiaren arabera, Batxilergoko ikasleek etorkizuneko titulazioari buruzko zalantzak azal diezazkiekete esperientzia bizitzen ari diren pertsonei eta horrela beren irizpideak eratu ditzakete esperientzia errealetan oinarrituta eta ez hainbeste unibertsitate batean saldu daitekeenaren arabera.

"Jendea erabakiak goizegi, orientazio eskasarekin hartzera behartuta dago"

Zein da funtzionamendua? Louan Rousseau: Unibertsitateko ikasleak foro batean kanpainen bidez hartzen ditugu eta gure datu basera joaten gara. Adibidez, Unibertsitate Autonomoan Biologia ikasten duen boluntario batek izena ematen du eta gero Batxilergoko ikasle bat etortzen da, Unibertsitate Autonomoan Biologia ikastea gustatuko litzaiokeela esaten duena, beste foro batean erregistratzen da, eta gure datu baseetan parekorik badago, Tinder-en bezala, unibertsitateko ikasleen kontaktua Batxilergoko ikasleari bidaltzen zaio. A. C.: Gure Instagram-en (@unigoww) unibertsitatearekin erla-

zionatutako edukiak igotzen ditugu, lizentziatuen mundua, Unibertsitaterako Sarbide Probarako zenbait aholku, etxebizitza aurkitu... Hori guztia sare sozialetara igotzen ditugun gure edukien eremuan dago. Partaideek onurarik lortzen al dute ala modu altruistan parte hartzen al dute? A. C.: Unibertsitateko ikasleak boluntarioak ziren hasieran, eta orain, izaera altruista izan arren, pizgarri dezente ditugu sarean, eta gure helburua da boluntarioak izateaz gain, zerbait irabazten dutela trukean haien laguntzagatik. Alejandro Sánchez: Pizgarrien gaia landu dugu. Hasieran zozketa esklusiboetarako sarbidean oinarritzen zen, eta orain, kolaboratzaileekin akordioak lortzen hasita, beraientzat bakarrik egiten dituzten zerbitzuetarako sarbidea ematen diegu... Kanpainarik indartsuena erregistratuta dirua irabaztea izan da. Jende askok bere burua ikasle horiengan islatutua ikusten du eta lankidetzan aritzea jaiotzen zaie, baina pizgarri horiek ere lantzen ditugu, beste pertsona batzuek har ezin dituzten gauzetarako sarbidea eskainiz. Zein dira Batxilergoko ikasleek dituzten zalantzarik ohikoenak? A. S.: Asko dira. Hasieran jendeak ez zuen kontzeptua guztiz ulertzen eta Instagramen idazten ziguten pentsatuz irakasle judizial modukoak ginela, Espainiako informazio guztia genuela eta konponbidea genuela. Batez ere, galderak dira ea karrera jakin bat praktikoagoa edo teorikoagoa den, leku zehatz batean bizitzea nolakoa den -zenbaitetan unibertsitate ingurunea interesgarriagoa da-, oso interesatuta daude zein diren ikasgairik konplexuenak... Jendea goizegi behartuta dago orientazio eskasarekin erabakiak hartzera. Aholkulari askorekin hitz egin dugu Unigow Batxilergoko ikasleentzat ez ezik, DBHko 4. mailan dauden pertsonentzat ere onuragarria dela pentsatuz, ondorengo Batxilergoko adarraren inguruko erabakia hartzen dutelako eta motibazio handiagoa dute

gustatzen zaien bidetik doazela jakinda. L. R.: Guk egindako inkesta batetik eta nire esperientziatik abiatuta, uste dut beti dagoela itxaropenaren eta errealitatearen arteko kontraste hori. Hau da, karrera honetatik hau espero dut, baina errealitatea zein den jakin nahi dut. Beraz, zer espero den eta zer aurkitu den galdetuko zaio unibertsitarioari. Elkarrizketa guztietan faktore komuna izan beharko lukeela uste dut. A. C.: Eta ez bakarrik zalantzak, karreran akatsen bat egiteko beldurra baizik. Askotan karrera aldatu duen norbaitekin hitz egitea lasaigarria izan daiteke. Zuen ustez, zer da garrantzitsuena karrera bat aukeratzerakoan? A.S.: Zure erabakiak zeure irizpideetan oinarritu. Jende asko gehiago gidatzen da familiak ezartzen duenaz, lagunen presioaz, gizarteak berak idealizatzen duenaz... Izan ere, orain duel bost urte egin zenarekin zerikusirik ez duten gradu berriak jartzen dituzten etapa bizi dugu.Nik beti izan nuen gogoan nire burua motibatuta eta pozik ikustean, benetan egokitzen zaidan posizioan, ez jendeak kontuan hartzen zuena. Garrantzitsuena erabakia zurea dela da eta Unigow-rekin hori bilatzen dugu, ikaslea bera izatea bere irizpideak kontrastatzen eta sortzen dituena eta ez familia edo lagunengandik datorrena. A. C.: Lehenik eta behin, ez zaitzatela gurasoek baldintzatu. Pertsona aske izan behar da nahi duenera joateko. Eta bigarrena, garrantzitsuena, ez aukera profesionalak aztertzea edo karrera ondoren zer egingo duzun pentsatzea. Gustuko ez dituzun gaiak ikastea Batxilergoa dago, eta egia da karreran gustatzen ez zaizkizun gauzak ikasi beharko dituzula, asko ikasi beharko duzula, baina garrantzitsua da jakin-mina izatea zure karreran eta ez axola izatea gustuko duzun zerbait ikasten geratzea garagardo bat hartu beharrean. Hau utopikoa eta korapilatsua da, baina jakinmina izatea da kontua. Ez hainbeste izango zarenaren arabera karrera aukeratzea, baizik eta

gustatzen zaizuna ikasi eta gero zer izango zaren deskubritzea. L. R.: Oraintxe UNEDeko aholkulari batekin ikerketa bat egiten ari gara batxilerrak bere ibilbidea aukeratu eta unibertsitario bihurtzeko prozesuaren inguruan. Ezagutzen ez nituen eta ezagutzea gustatuko litzaidakeen 3 alderdi funtsezko daudela uste dut, zeure burua oso ondo ezagutzea, zeure burua aztertzea, asteak igarotzea pentsatzen zer gustatzen zaizun, zertan naizen ona, jendeak zer eskatzen didan... ezagutza pertsonalaren prozesua. Orduan, oso alderdi garrantzitsua unibertsitateko curriculuma aztertzea da. Ez duzu zuri esaten dizutenaren arabera gidatu behar,baizik eta saiatu apur bat objektiboagoa eta praktikoagoa izaten eta joan ikasketa planera, ikusi gaiak... Eta azken urratsa Unigow bezalakoa izango litzateke, pentsatu duzun guztia kontrastatu eta zure itxaropen guztiak curriculuma ikusi eta dagoeneko bertan dagoen pertsona batekin topo egitea.

Karreraz aldatu den norbaitekin hitz egitea lasaigarria izan daiteke Nola ikusten duzue egungo gazteria eta beraien lan-etorkizuna? A. S.: Badago jendea kalifikazioetan eta arrakasta akademikoan oinarritzen dena, eta uste dut guztiok dugun iruzur orokorra dela. Gure belaunaldian ikusten dut talentu potentzial handia dagoela, baina hizpide dugun lan arrakasta horretarako tresnak edo formula ez direla adimendunak, beharrezkoa baita beste alderdi batzuk bereiztea eta horietan oinarritzea. Eta etorkizuneko lan merkatuan, egokitu edo hil egin behar duzu. Ikasketa etengabea da eta zure bizitzako baldintzen arabera birziklatu behar zara. Karrera amaitzea da jarri zaigun abiapuntua, baina ez du zertan horrela izan behar. Ez dut 2024ra arte itxaron behar lanean edo erabaki autonomoak hartzen hasteko.


L. R.: Uste dut etengabe berrasmatzeko karrerak izango ditugula. Zure burua berriro asmatzea izango da, berriro eta berriro. A. C.: Gure belaunaldiari buruz, teknologiarekin lotuegia dagoela uste dut. Teknologiak aliatua izan behar du, ez borreroa. Teknologian atal eder asko daude, denbora asko aurrez dezakezu, baina sare sozialetan gehiegi zentratu gara eta azkenean benetakoak ez diren gauzetan denbora asko xahutzen dugu, eta uste dut hori bakoitzak barrutik aldatu beharko lukeela, azkenean, Instagramen "istorioak" ikustearen edo liburu bat irakurtzearen arteko erabakia zure esku dago. Gure belaunaldian behar handia dugu sare sozialetan egiten dugun guztia partekatzeko eta batzuetan galdetu behar dugu zergatik igotzen dugun gure bizitzako 40 istorio, hobe izan daitekeenean grabatu ordez gozatzea. Zuen ustez, zeintzuk dira enpresek gaur egun gazteengan bilatzen dituzten gaitasunak? A. S.: Sormena, proaktibitatea eta komunikazio trebetasunak. A. C.: Proaktibitatea. Azken batean, tituluak ez du ezer esaten; besterik gabe, 4 urte egin dituzula azterketak egiten. Gainditzeko gaitasuna, "ez dakit nola egin, ikasiko dut" esatea, edozein enpresatan gakoa iruditzen zait. Nahiago dut kontratatzea titulurik ez duen bat baina 10 ordu emango dituena gauzak egiten saiatzen, bere eguneko 8 orduak amaitutakoan prozesun baten erdian ordenagailua itzaliko duen norbait baino. L. R.: Komunikazio gaitasuna ere funtsezkoa dela uste dut. Zuen ustez, pandemiak lan merkatua etorkizunerako aldatu al du? A. C.: Teknologiak asko aurreratu du eta enpresa guztietan metodo teknologikoak ez. Badaude multinazional handiak zaharkituta zeuden metodoak zituztenak eta uste dut Covid izan dela enpresek, unibertsitateak barne, hain beharrezkoa zuten eraldaketa digitala egitera behartu gaituena. Agian ez du zentzu handirik irakasle batek astean zehar klase bera errepikatzeak, baina zentzu handiagoa du behin oso klase on bat grabatu eta urtero birziklatzea. Zer da enpresa bat sortzearen onena eta txarrena? A. C.: Alderdi positiboa oso argia da. Proiektu baten parte sentitzea da, sortutako zerbait nola hazten

den ikustea, merezimenduak aitortzea ere ona da, baina arrakasta orok zati negatibo ugari ditu, hala nola lan asko, gehiegizkoa, alde batera uztea lagunekin egotea, garagardo batzuk hartzea, gauean atera beharrean webgune bat programatzen geratzea... eta horrek konpentsatzen zaituen galdetzea eragiten dizu. Hori dela eta, proiektu bat aurrera eramateko eta arrakasta izateko egin behar duzun sakrifizioa da batez ere txarrena. A. S.: Zerga betebeharrak ere badituzu, mota desberdinetakoak, eta horiek kudeatzen ikasi behar duzu. Ez da zati negatiboa, baina ikasten ez baduzu negatiboa bihur daitekeen zerbait da. Distantzia luzeko lasterketa dela esaten dugu, eta Cañadak dioen sakrifiziorik ez badago, ez duzu lortzen. Eta gure artean, karrera bat lortzea, zure bizitza sozialarekin batera, zeure burua zaintzea eta negozioa aurrera eramatea... eta horri aurre egiteko moduaren arabera, negatiboa izan daiteke eta gure kasuan oso pozgarria da. L. R.: Eta zure burua zaintzen ez baduzu, irakurtzen, meditatzen edo idazten ez baduzu, enpresa zure bizitza bihur daiteke,izan ere,9tik 5era lan egiten baduzu, ahaztu egiten zara. Baina konpainia baten mende zaude eta zure 24 orduetan bihur daiteke eta hori ere ez da positiboa. Eta beste gauza negatibo bat Espainiako egoera fiskala da, oso positiboa ez dena, ez du negozio ingurunearen alde egiten, nire ustez. Zer aholku emango zenieke ekintzaile berriei? L. R.: Ez gelditu. Hasi, huts egin, berriro huts egin, ez gelditu, ez baitakizu arrakastatik pauso batera zauden. Guk arrakasta lortu ez dugun arren, orain zerbait sendoa

dugu eta hona iritsi aurretik askotan huts egin behar izan dugu. A. C.: Era berean, esango nieke zure ideia tontoa iruditu arren,aurrera segitzeko. Uste dut ekintzailetzan gehien pisatzen duena jendeak zutaz pentsatzen duena dela. Jendeak hori gehiegi baloratzen duela uste dut. Bost axola behar dizu edo ez duzu arrakastarik izango. Eta ekintzailetza ez dela denontzat ere esango nuke. Oso polita dirudi, baina sakrifizio handia eskatzen du eta jartzen ez baduzu ez zaizu ondo irtengo. Hori dela eta, jartzeko prest ez bazaude, agian beste bizitza mota bat hobea da zuretzat eta ez dago arazorik, bizimodu guztiak guztiz errespetagarriak baitira. Ekintzaile izan nahi baduzu, ordu gehiegi sartu beharko dituzu. A. S.: Eta beti kontuz ibili behar duzu jendeak zer pentsatzen duenarekin, norekin topo egiten duzun.Eman dezakedan aholkurik onena jendearekin eseri eta hitz egitea da, jendearekin topo egitea, jendea irekitzen zaizun aukera delako eta norekin bai eta norekin ez erabakitzeko gaitasuna izan behar duzulako, baina haiei entzuteak berehalako ezagutza eskaintzen dizu eta jazoera honetan oinarrituta hazi gara. Beraz, hitz egiteaz gain, kontuz ibili, arrakastatsua eta sendoa den zerbait argitaratzen duzun momentuan jendea, interesak iristen hasten dira...Burua hornituta eduki eta ez egin publikoarentzat, baizik eta zuretzat. Zer etorkizuneko asmo dituzue? L. R.: Datozen 5 urteetan Unigowentzat dugun ikuspegia da pertsona bat unibertsitaterako pausoa eman dezakeenean, automatikoki pentsatzea Unigow-en, edo institutuetan ere Unigow aipatzea orientatzeko. Orientazio metodo berria da eta erreferentzia izan nahi dugu arlo honetan. Eta maila pertsonalean, Uni-

gow-rekin bizi izan nahiko nuke egon beharrko denbora guztian, eta hurrengo gauzara pasa behar dugula edo beste proiektu bat aurkezten zaigula ikusten dugunean, Unigowetik bereizi gaitezke eta joan hurrengo fasera. Baina epe luzerako proiektua dela deritzot, honetatik urte batzuetara bizi gaitezkeelako. A. S.: Eta eragin maila bat izatean, gauza asko ere alda ditzakegu. Unibertsitateko ikaslearen pisua handiagoa denez, horrek unibertsitateko hezkuntzaren kalitatea hobe dezake. Eta oso maila pertsonalean, jarraitu hazten eta beti disfrutatzen. Dena delakoagatik gozamena existitzen ez denean, han bukatuko dugu, baina zerbait oso ederra bizitzen ari gara 19 urterekin. Eta harreman handia dugunez, hemendik aurrera proiektuak elkarrekin edo bereizita egin ditzakegu, baina betirako dugu hirurentzat aldi bereko momentu bat bizi izana. A. C.: Uste dut Unigow-etik bizitzea lortuko dugula, nahiz eta niretzat ez den helburu nagusia. Prozesua gozatzea da gakoa.Unigow-en pozik ez nagoenean,esan eta alde egingo dugu eta hirurok lasai egongo gara.Negozio onena zu behar ez zaituen negozioa dela uste dut. Niretzat, guztiz nahitaezkoak izatera iristen bagara, oso ondo egin dugula eta kultura sortzea lortu dugula esan nahiko du. Hirurok gaude orain gure lantaldean, baina hazten bagara, jende gehiago egon daiteke. Beraz, Unigow automatikoa izatea lortzen badugu, pare bat zalantzarako behar bagaituzte bakarrik, niretzat bete egingo dugu eta nork daki beste negozio aukera bat edo ideia gehiago aurkeztuko ote zaizkigun. Uste dut hau lehenengoa dela eta arrakasta handia izan dezakeela,baina gehiago etorriko dira eta datorkigun guztiarekin jarraituko dugu. www.unigow.com


LaborLan II martxan Laguntza integrala, prestakuntza eta lan esperientzia eskaintzen du LaborLan programak, sei sektoretara zuzendua oraingoan Jon Lasa Galdos

Enplegu-prestakuntza programa misto bat da LaborLan, bere bigarren ediziora iritsi dena. Laguntza integrala, prestakuntza, lan-esperientzia (lau hilabete arteko lankontratuarekin) eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen du programa honek. Programa lana bilatzen duten pertsonei zuzenduta dago baina enpresek ere parte har dezakete. Ez da ikastaroak ematera mugatzen, ezta beste enplegu-programa bat ere. Aldez aurretik enpresekin lan egin da, langile kualifikatuak behar dituzten sektoreak zein diren jakiteko. Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza eta gaitasun pertsonaletan trebakuntza izango duzu, bai prestakuntzaldian, bai kontratazioaldian, bai eta programaren iraupenaz haraindiko jarraipen pertsonala ere, zure laneratzea bilatuz. LaborLan II programak sei sektoretan eskaintzen ditu laguntza integrala, prestakuntza eta esperientzia profesionala (kontratazioa eta guzti): Biomedikuntza, Pertsonen Zainketen Ekonomia, Nekazaritza sektorea, Galdaketa, Eraikuntza, eta -berrikuntza- seigarrena, Metalaren sektorean sartu nahi duten 45 urtetik gorako langabeentzat, in-

dustria-, elektronika- edo aeronautika-adarretan.

Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza eta gaitasun pertsonaletan trebakuntza eskainiko da Martxoaren 1ean hasi zen LaborLan programan izena emateko epea. Enplegu eta prestakuntzako programa misto hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendeko Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak (DEMA) sustatzen du. Laburbilduz, enpleguaren arloko politika publiko horrek laguntza integrala eskaintzen die partehartzaileei, prestakuntza bat hautatutako sektorean, bai eta funtsezko zerbait ere, Covid19aren pandemiaren ondoriozko krisi-une hauetan: lau hilabete arteko lan-kontratua eta -esperientzia eta Bizkaiko benetako enpresa-ehunera hurbiltzeko aukera.

Teresa Laespada foru diputatuak azpimarratu duenez, Laborlanek “langabeei laguntzen die” modu integralean. “Ez da enplegu programa bat gehiago, prestakuntza, amaierara arteko laguntza, lankontratu baten bidezko esperientzia profesionala eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dituen programa bat baita”, gaineratu du. Gainera, azaldu duenez, eskulana behar duten sektoreetan egingo da, enpresa munduarekin batera egindako azterketa eta ebaluazioaren arabera. Sei sektore Laborlanen bigarren edizio hau sei sektoretan banatuta dago: Biomedikuntza, Pertsonen Zainketen Ekonomia, Nekazaritza, Galdaketa, Eraikuntza eta Metala (adar industriala, elektronikoa eta aeronautikoa). ❚ Biomedikuntzaren sektoreko programa Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunerako Zientzia eta Teknologiako Enpresen Klusterrarekin egin da (Basque Health Cluster), gure lurraldean biozientzien eta osasunaren sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita. ❚ Pertsonak Zaintzeko Ekonomiaren programa aurrera eraman da Gizarte Zerbitzu Integratuak kooperatiba-sozietatearen lankidetzarekin. Talde horrek gizarte-

ekimeneko eta onura publikoko enpresak (SSI) biltzen ditu, sektore horretan Bizkaian ordezkaritza handiena duen erakundea baita. ❚ Nekazaritza-sektoreko enplegueta prestakuntza-programa Euskadiko Baserritar Profesionalen Nekazaritza Erakundearekin (ENBA) lankidetzan egin da, erakunde horrek baitu ordezkaritza handiena nekazaritza-sektorean Bizkaian. ❚ Galdaketaren sektoreko programa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako galtzaileen Elkartearekin (AFV) koordinatu da, gure lurraldean sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita. ❚ Eraikuntzaren sektorean enplegu-prestakuntzako programa bat sustatu da Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen bazkunarekin (ASCOBI-BIEBA) lankidetzan. ❚ Eta, azkenik, metalaren sektorea (industria-, elektronika- eta aeronautika-adarra), 45 urtetik gorakoentzat edo adin horretatik gorakoentzat, Urbegi Gizarteratzearekin lankidetzan diseinatu da. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren helburua da Bizkaian laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak sustatzea. Enplegu- eta prestakuntza-programa misto honetan parte hartu duten erakunde guztiak funtsezko eragileak dira beren sektoreen beharrak hautemateko eta, batez ere, lanbide-profilen eta -gaitasunen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko. Gaur egun bizirik dirau LaborLan I programak, iaz hasi zenak, eta beste sei sektore eta/edo lanbide hartzen ditu bere baitan: Gozogintza, Psikologia, Programazioa, Industria Fabrikazioa, Autobuseko Gidaria eta Fabrikazio MekanikoaSoldadura. DEMAren aurreikuspenen arabera, aurtengo maiatzean amaituko da enplegu eta prestakuntza programa mistoaren lehen edizioa.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

16


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

17

Gazteak genero berdintasunaren aurrean Ondorengo erreportajean gazteak feminismoaren aurrean nola kokatzen diren aztertuko dugu Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

2018a mobilizazio feministek markatutako urtea izan zen. Horien artean, atxikimendu eta eraginik handiena izan zuen manifestazioetako bat 2018ko martxoaren 8an egin zen greba feminista izan zen. Protesten inguruan gazteen parte-hartzeari buruz galdetzean, genero berdintasunari eta indarkeriari lotutako horiek izan ziren ugarienak. Gainera, zenbait ikerketen arabera, 18 eta 24 urte bitarteko gazteek grebaren aldeko kokapen handiagoa zuten, mobilizazio hori nahiko zeharkakoa izan arren. Gainera, Espainiako aldarrikapen hauek nazioarteko manifestazio masiboek estali dituzte: esaterako, 2017ko urtarrilean Trumpen aurkako Emakumeen Martxa, #MeToo edo Argentinan edo Brasilen antolatutako mobilizazio feministak. Mobilizazio hauen garrantzia agenda politikoan ez ezik, komunikabideetan eta sozialean ere izan zuten eragina. Gainera, protesta horiek eragina izan zezaketen genero berdintasunaren aldeko jarrerak eraldatzeko orduan. Hala ere, orain arte ez da datu sistematizaturik aurkeztu feminismoarekiko jarreren aldaketa posiblea kalibratzeko, ezta nerabeen joerak jasotzeko ere. Beste modu batera esanda, belaunaldi gazteagoak arlo horie-

tan nolakoak direnari buruz informaziorik ez dago.

Genero desberdintasuna emakumeak bereziki kezkatzen dituen gaia da

Erreportaje honek honako galdera hauei erantzun nahi die: Nola identifikatzen da gazte taldea feminismoarekin? Edo genero berdintasunarekin? Gazteak zein neurritan dira sexistak? Zer jarrera dute indarkeriaren edo genero berdintasunaren aurrean? Eta familia kontserbadurismoaren aurrean? Nola banatzen dira etxe-zereginak? Beste modu batera esanda, lan honen helburua da, alde batetik, gazteek genero berdintasunaren aurrean zer jarrera duten aztertzea esparru desberdinetan eta, bestetik, genero arrakalako jarrera horietan eragin dezaketen faktoreak argitzea. Eremu horrek, nolanahi ere, garrantzi soziala du, jarrera politikoak baitira ezinbesteko baldintza hiritartasun kontzeptua eraikitzeko. Horrez gain, ondorioak ditu helduak izatera iristean giza-

banako desberdinen artean finkatuko diren harreman motetan. Horregatik, justifikatuta dago gaiari buruz sakontzea. Erreportaje hau honela antolatuta dago: lehenengo, biztanleria gaztearen artean genero desberdintasunak duen garrantzia finkatuko da. Bigarrenik, gazteria genero berdintasunaren edo feminismoaren kontzeptuarekin zenbateraino identifikatzen den deskribatuko da, baita ideia horietatik gertu sentitzeko zer faktore garrantzitsu diren ere. Hirugarrenik, sexismoarekiko dituzten jarrerak aztertuko dira eta zer elementu sustatu edo murriztu dezaketen ezarriko da. Horrez gain, bikotearen kontrolarekiko jarrerak ere deskribatuko dira. Azkenik, etxeko lanak eta mendekotasuna duten pertsonentzako arreta nola banatzen diren erakutsiko da generoaren arabera. Genero desberdintasunaren garrantzia Lehenik eta behin, garrantzitsua da aztertzea zenbateraino den genero desberdintasuna adin kontu bat gazteengan interesa pizten duen gai bat, eta zein motatako taldeak interesa izan dezaketen arazo honetan. 20 eta 24 urte bitarteko emakumeak dira gai honen inguruan interesa gehien aldarrikatzen dutenak. Adin tarte horretako emakume

gazteen % 86k interes handia du genero desberdintasunean. Hala ere, 15 eta 19 urte bitarteko emakumeak eta 25 eta 29 urte bitartekoak ez daude balio horietatik urrun, % 81 eta % 80 hurrenez hurren. Beste modu batera esanda, emakumeak modu garrantzitsuan kezkatzen dituen gaia dela aurkitu da.

Desberdintasun mota honen interes mailari dagokionez genero arrakala nabarmena dago, emakumeak askoz sentikorragoak baitira gai honekin Bere aldetik, gizonen galdera honen inguruko interesa askoz ere txikiagoa da, nahiz eta nabarmena izan ere. Interes handia erakusten dutenek ez dituzte gizonezkoen bi herenak gainditzen. Horrela, 20-24 urte bitarteko gizonen % 61,6 eta 25-29 urte bitarteko gizonen % 59,2 sar-tzen dira kategoria horretan. 16 eta 19 urte bitarteko gizonezkoen % 57k oso interesatuta daudela diote, baina emakumezkoen arteko aldea izugarria da, 20 puntu baino gehiagoko aldearekin bereizten baitira. Hori dela eta, bi elementu egiaztatzen dira: alde batetik, gazteen artean benetako interesa dagoela gai honetan, baina, bestetik, desberdintasun mota horren interes mailan genero arrakala nabarmena dagoela, gai horiekin emakumeak askoz sentikorragoak direla erakutsiz. Genero desberdintasunen inguruko interes berritu horrek lotura izan dezake gazteagoak kausa feministarekin lotura duten ingurune batean sozializatzearekin. Gainera, genero-arrailari dagokionez, emakumeek justizia sozialarekin lotutako gaiekin konpromiso handiagoa dutela aldarrikatzen dute. Beraz, laburbilduz, ez dago zalantzarik belaunaldi gazteek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean duten interes nabarmenaz. (Jarraituko du)


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apìrila

18


unieskubideak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

19

Eutanasia aplikatuko da Kongresuak martxoaren 18an onartu du Eutanasiari buruzko Legea Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak behin betiko oniritzia eman dio, martxoaren 18an, eutanasiari buruzko legeari. Ondorioz, hemendik aurrera, Osasun Sistema Nazionalaren beste prestazio bat izango da. Sufrimendu fisiko edo psikiko etengabea eta eramangaitza dakarren gaixotasun larri eta sendaezina duten pertsonek eskatu ahal izango dute. Kongresuko izapidetzean urtebete luze egon ostean (pandemiaren ondorioz eten egin zen), PSOEk eutanasia arautzeko aurkeztu zuen proposamena osoko bilkuran onartu egin da eta hiru hilabete barru sartuko da indarrean. Lege horrekin, hiltzeko laguntza eskatu ahal izango dute "gaixotasun larri eta sendaezin bat" edo "gaixotasun larri, kroniko eta atzeraezinen bat" duten eta "sufrimendu fisiko edo psikiko etengabea eta eramangaitza eragiten duen bat" duten adin nagusiko pertsonek. Autonomia-erkidego bakoitzean sortutako berme eta ebaluazio batzorde batek ikuskatuko du kasu bakoitza, eta interesdunak eutanasia eskatu eta bost astera jaso ahal izango du, alternatiben eta eskura dauden zainketa aringarrien berri jaso ondoren eta prozesu osoan zehar gutxienez lau aldiz hiltzeko asmoa duela baieztatu eta gero. Europako laugarren herrialdea Espainia eutanasia arautzeko legea onartzen duen Europako laugarren herrialdea eta munduko seigarrena izango da. Behin onartuta, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dute, eta hiru hilabete beharko dira legea martxan jartzeko. Kongresuan eta Senatuan egindako tramitazioan, Eutanasia Legeak PPk eta Voxek jarritako betoak gainditu behar izan ditu, eta bi ganberen gehiengoaren babesa izan du. Gainera, hainbat zuzenketa partzial sartu ditu. Eutanasia eskatzen denetik ezarritako epeetako batzuk ere ukitu dira, eta berme-batzorde batek baimendu beharko du, erizaintzako profesionalen presentzia kontuan hartuta. Jarraitu beharreko urratsak Eutanasiari buruzko legea onartzen duen munduko bosgarren herrialdea da Espainia, Herbehereen, Belgikaren, Luxenburgoren eta Kanadaren atzetik. Hala ere, herrialde batetik bestera alde handiak daude. Estatuaren kasuan, gaixoak gutxienez lau aldiz egin beharko du hiltze-

ko eskaria, bi medikuk kasua aztertuko dute eta azken hitza autonomia erkidego bakoitzean osatutako mediku batzordeak izango du.

bakia askatasunez, bere borondatez eta kontzienteki eman, aurretiaz sinatu beharko du dokumentua: izan bizi-testamentua, aurretiazko borondateen aitorpena edo legez onartutako agiri baliokideeren bat.

Gaixoak lau aldiz egin beharko du hiltzeko eskaria gutxienez, bi medikuk kasua aztertuko dute eta azken hitza autonomia erkidego bakoitzean osatutako mediku batzorde batek izango du

Jarraitu beharreko pausoak

Nork eska dezake eutanasia? Adinez nagusi den eta "jarduteko eta erabakitzeko gaitasun osoa duen" pertsona orok eska dezake, betiere modu autonomoan, kontzientean eta informatuan egiten badu. Espainiako nazionalitatea, legezko bizilekua Espainian izatea edo Espainiako lurraldean 12 hilabete baino gehiago eman dituela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria izan behar du. Eskatzeko baldintzak Eutanasia eskatu ahal izango dute sufrimendu fisiko edo psikiko bat duten pertsonek, baldin eta gaixotasun larri eta sendaezin bat izateagatik onartezintzat jotzen badute, eta gaixotasun horrek bizi-itxaropen mugatua edo pairamen larri, kroniko eta ezingarria eragiten badie, sendatzeko edo hobetzeko aukerarik gabe. Gaixoa bere gaitasun guztien jabe ez bada eta ezin badu hiltzeko bere era-

Gaixoak bi eskaera egin beharko ditu, borondatez eta idatziz, eta gutxienez 15 eguneko tartea utzi beharko du bien artean. Hala ere, medikuak epe hori laburtzeko aukera dauka. Hiltzeko laguntza eskatzen duenak edozein unetan atzera egin ahal izango du bere erabakian, edo atzeratzea eskatu. Lehen eskaera jasotakoan, gehienez ere bi eguneko epean, deliberazio-prozesu bat abiatuko du mediku arduradunak gaixoarekin, eta diagnostikoari, aukera terapeutikoei eta espero daitezkeen emaitzei eta balizko zainketa aringarriei buruzko informazioa emango dio. Bigarren eskaeraren ondoren prozesua errepikatu egingo da. Horren ondoren, pertsonari berriro galdetuko zaio atzera egin nahi duen edo eskaerarekin jarraitu nahi duen. Mediku arduradunak mediku aholkulariari kontsulta egingo dio, eta 10 eguneko epea izango du baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Eutanasia egin aurretik, mediku arduradunak hiru eguneko epea du kasua bere autonomia erkidegoko Berme eta Ebaluazio Batzordeko lehendakariari jakinarazteko. Hark, gehienez ere bi eguneko epean, batzordeko bi kide izendatuko ditu, mediku profesional bat eta legelari bat, legean aurreikusitako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko. Bi profesional horiek zazpi egun izango dituzte txostena egiteko.

Txostena presidenteari helaraziko diote, eta presidenteak, bere aldetik, mediku arduradunari jakinaraziko dio. Batzordearen aurkako ebazpenak administrazioarekiko auzien epaitegian aurkeztu ahal izango dira. Eutanasiaren gauzatzea Baimena sinatu ondoren, gaixoak mediku arduradunari jakinarazi beharko dio nola jaso nahi duen hiltzeko laguntza: medikuek zuzenean eman diezaiotela substantzia bat, edo substantzia hori agindu edo eman diezaiotela, berak hartzeko. Bi kasuetan, medikua eta gainerako osasun profesionalak gaixoarekin egongo dira hil arte. Eutanasia ospitale batean edo gaixoaren etxean egin ahal izango da. Eutanasiaren ondorengo izapideak Behin eutanasia egindakoan, mediku arduradunak bost egun ditu Berme eta Ebaluazio Batzordeari bi dokumentu bidaltzeko. Lehenengoak gaixoaren, mediku arduradunaren eta aholkulariaren datuak jasoko ditu, baita aurretiazko borondateen dokumentua ere, halakorik balego, eta baita ezintasun egoeran dagoen pertsonaren izenean eskabidea aurkeztu zuen pertsonaren datuak ere. Bigarren dokumentuan, prozesua bera zehaztuko da: eutanasia eskatu zenetik hil arte. Testuak ondorengo informazioa jasoko du: igarotako denbora, patologiaren eta sufrimenduaren deskribapena, zergatik uste den hobetzeko aukerarik ez zuela, borondateari eta egindako hausnarketari buruzko informazioa, eta kanpoko presiorik egon ez denaren bermea.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

20


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

21

Katinka Bock, Artiumen Vitoria-Gasteizko Artium Museoak Katinka Bock-en 'Logbook' erakusketa aurkeztu du Unibertsitateko Aldizkaria

Vitoria-Gasteizen dagoen Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak 'Katinka Bock. Logbook' erakusketa aurkeztu du (A2 aretoa, 2021eko irailaren 12ra arte). Estatuan artistari eskaintzen zaion lehen erakusketak honek duela gutxiko lanak ezagutzeko aukera ematen du, beti ere haren ibilbidearen funtsezko ezaugarriak agertuko dituztenak: eskulturaren, arkitekturaren eta hizkuntzaren eremuen arteko etengabeko trukea, alegia. Artistaren eta bertako artisauen arteko elkarlanetik eta museoko espazioak balearen sabelarekin edo itsasontzi baten sotoarekin lotzetik abiatuta egin diren piezak ikus daitezke erakusketan, besteak beste. Beatriz Herráezek komisariatu du erakusketa, eta Albaola Itsas Kultur Faktoriaren laguntza izan du. Katinka Bockek bere erakusketa guztietan definitzen du lanak txertatzen diren espazioa, lekua aldatzen duten eta hari eragiten dioten esku-hartzeetatik abiatuta, ateak, leihoak eta tunelak irekiz

edo lan horietara hurbiltzen denaren pertzepzioa aldatzen duten elementu berriak gehituz. Artium Museoaren kasuan, A2 aretoko hormetan irekidura zabalak eginarazi ditu, panelen eta saihets-hezurren barne-egitura agerian utziz, espazioak lotzen eta erakusketa ikusteko modua aldatzen dituztenak. Orain arte estalita zeuden zenbait idi-begi ere ireki ditu, espazioa argi naturalez betez eta museoaren kanpoaldetik artelanak ikusteko aukera emanez. Logbook Logbook (ontziko liburua) Katinka Bockek azken bost urteetan egindako lanen hautaketa bat da, batzuk erakusketa honetarako ekoitziak. Artistaren hitzetan, bere ekoizpena, askotan, lan prozesu baten emaitza da, non arrazionala eta ezustekoa aurkitzen diren. Beatriz Herráezek erakusketa dela-eta egin den argitalpenerako testuan dioen bezala: "Logbook-ek balearen sabela bezalakoa den museo bat marrazten du (zeinetatik dena aprobetxatzen baita), eta bertan pilaturik: Moby Dick, Selma Huxley, kaskoak, hezur okerrak, koilarak,

protesiak, oinetakoak, arrainak eta orkideak loretan, erakusketaren aldameneko espazioan biltegiratzen diren Bildumako 2.500 artelanekin batera". Albaolarekiko lankidetza Katinka Bockek 2020ko udan bisitatu zuen Pasaiako Albaola lantegia, erakusketa prestatzeko Euskal Herrira egin zuen bigarren bisitan. Itsasontziak egiteko artisau-moduak berreskuratzeko eta Ternuako kostaldean hondoratutako XVI. mendeko euskal baleontzi baten, San Juan itsasontziaren, erreplika bat sortzeko proiektua ezagutzeko aukera izan zuen artistak. Aldi berean, Selma Huxleyren berri izan zuen, Euskadin urte luzez bizi izan zen historialari britainiarra, Kanadako euskal arrantzategien historiaren inguruan hainbat aurkikuntza ikertu eta egin zituena. Artiumekin izandako elkarrizketa ugaritan, Albaolako ikasleekin elkarlanean erakusketarako artelan bat egitea bururatu zitzaion artistari, itsasontziaren zuokerrak sortzeko erabilitako haritzzurezko pieza luze okertuak erabiliz. Segment with unknown radius, 8 metro inguru luze, are-

toan dago ikusgai, eta baita Selma ere, historialariaren irudia gogorarazten duen zeramikazko eskultura.

Artistak azken bost urteotan egin dituen lanen sorta bat aurkeztuko du erakusketak. Horietako batzuk erakusketa honetarako berariaz sortu ditu Katinka Bock Katinka Bock-ek (Frankfurt am Main, 1976) Berlingo Kunsthochschulen eta Lyongo École Nationale des Beaux Arts-en ikasi zuen. Erromako Villa Medici egoitzan artista izan da, Dorothea von Stetten Kunstpreis saria jaso du Alemanian eta Prix Ricard saria Frantzian. Hainbat bakarkako erakusketa egin ditu, besteak beste, Culturgest-en (Lis-

boa, Portugal); Kunstmuseum Stuttgart-en eta Nuremberg Kunstverein-en (Alemania); MAMCO-n (Geneva) eta Kunstmuseum Luzern-en (Suitza); Henry Art Galleryn (Seattle, AEB); Mercer Union-en (Toronto, Kanada) eta Common Guild-en (Glasgow, Eskozia). 2018an bere 'Tomorrow 's sculpture' erakusketa-proiektua, trilogia, ondoko hiru lekuetan erakutsi zuen: Kunstmuseum Winterthur (Suitza), Mudam Luxemburg (Luxenburgo) eta Institut d' Art Contemporain Villeurbanne (Frantzia). Azken bakarkako erakusketak Pivo-n (Sao Paulo, Brasil), Lafayette Anticipation-en (Paris, Frantzia) eta Kestnergesellschaft Hannover-en (Alemania) egin ditu. Artiumen ikusgai dauden erakusketak ❚

'Katinka Bock. Logbook': 2021eko irailaren 12ra arte. ❚ 'June Crespo. Helmets': 2021eko maiatzaren 24ra arte. ❚ 'Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa': 2021eko maiatzaren 23ra arte. ❚ 'Gerardo Armesto': 2021ko ekainaren 20ra arte.


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

22

Urgull, Donostiaren babesle 'Urgullen magalean. Donostiako estanpak 'erakusketa San Telmo Museoko aretoetan ikus daiteke, bai 360º gigapixel bisita birtualaren bitartez ere Unibertsitateko Aldizkaria

Donostiako San Telmo Museoak egunotan hartzen duen 'Urgullen magalean. Donostiako estanpak' erakusketan aurkezten diren grabatu eta piezek Donostiako Urgull mendiaren protagonismoa erakusten dute, hiriaren eraldaketa eta bilakaera historikoaren lekuko izan baita. Horietako gehienak San Telmo Museoarenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira (Euskal Itsas Museoa, Zumalakarregi Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturunea) eta, gehienbat, Gordailuan edo Gipuzkoako Ondare Zentroan kontserbatzen den ondare garrantzitsuaren aukeraketa bat dira. Erakusketa maiatzaren 2ra arte izango da ikusgai, asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara, 6 euroren truke. Donostia XVI. mendean Urgull mendiaren babesean sortutako hiribildu txiki gisa dago irudikatuta, itsasoz eta hareatzez inguratuta. Ordutik XIX. mendearen amaierara arte, Urgull mendia bertakoek eta atzerritarrek hiriari buruz egiten dituzten irudikapenen protagonista da, defentsarako gotorleku bezala betetzen duen paperak hiribilduaren nortasuna eta garapena markatzen baititu. Grabatua lau mende baino gehiagoz izan zen Europan irudiak modu masiboan zabaltzeko zegoen bide bakarra; zurezko, metalezko edo harrizko xafla baten gainean marrazki bat grabatzeko eta ondoren paper gainean estanpatzeko teknikak irudi anitz eta berdinak

erreproduzitzeko aukera eman zuen XIX. mendearen amaierara arte, garai horretan argazkigintzaren agerpenak egoera hori aldatuko duelarik. Irudi horiek pentsamenduaren hedapenerako tresna garrantzitsu bihurtu ziren; liburuak eta argitalpenak ilustratzea izan zuten helburu nagusi, nahiz eta adierazpen artistikorako modu bat ere izan ziren. Erakusketak sei atal ditu (Lehenengo irudikapenak, Bidaia erromantikoa, Gerra-garaiak, Hiria hazten, Eguneroko bizitzako estanpak, Udaldia eta Grabaketa tailerra), eta horietan 80 bat grabatu erakusten dira, XVI. mendetik XIX. mendera bitartekoak, azken horrek garrantzi berezia duela. Gainera, erakusketan zehar hainbat interesgune sortu dira, fokuak eta lupak. Alde batetik, fokuek atal bakoitzean bertan lantzen den gaiaren aspektu bati buruz hitz egiten dute: emakume bidaiariak, militarrak eta ilustratzaileak, bideko bizitza... Bestalde, lupek grabatuen xehetasun gehiago ematen dituzte, bereziki interesgarriak, anekdotikoak edo beste arrazoiren batengatik arreta merezi dutenak. Grabaketa tailerra Erakusketaren azken atalean grabatu-teknikak (serigrafia, kalkografia, xilografia eta litografia) ezagutzeko aukera izango da. Horretarako Jose Luis Noain grabatzaileak lagatako lanerako materiala dago ikusgai: torkulua, plantxak, gubiak, burilak, tintak

eta gidak. Gainera, museoak lau artista garaikide gonbidatu ditu Donostia eta paisaia ardatz dituen proiektua garatzera. Artista horiek, Mikel Ruiz Pejenautek, Xare Alvarezek, Ainize Txopiteak eta Julen Agirrek, erakusketak zabalik zela, paisaiari eta Donostiari buruzko sorkuntza-proiektu bat garatu dute. Emaitza, teknika ezberdinekin egindako lau grabatu dituen karpeta, Donostiako 6 galeriatan dago salgai: Altxerri, Arteko Gallery, Arteztu, Gallery, Cibrián Gallery, Ekain Arte Lanak, Kur Art Gallery.

Osasun-krisiaren ondorioz, museoa baldintza berezietan ireki da eta horrela mantenduko da besterik adierazten den arte Hauek dira lan horiek: ❚ Xare Álvarez (Donostia, 1990), Kalkografia: Kalkografia matrizea metalikoa duen teknika grafikoa da. Kobrea edo zinka punta edo burilen bidez eragiten da zuzenean, edo irudia azidoz grabatzen da. Hozkailuekin lan egiten bada, zer baliabide grafiko mota behar den kontuan hartuta, plantxa berniz, laka edo erretxinekin babesten da. Grabatu ondoren,

plantxako ebakiduretan tinta sartzen da eta kontu handiz garbitzen da tarlatana batekin. Paperean estanpatzen da, torkulu baten presioaren bidez. Xare Alvarezek gofratu bat egin du (tintarik gabeko erliebea), kobrezko xaflan sakonera maila desberdinetako hozkaden bidez egina, eskuz egindako Eskulan paperekin sortutako konposizio batean, eta 300 g-ko Somerset Velvet White paper gainean muntatuta eta josita. Plantxa eta estanpak La Tallerren egin dira. ❚ Mikel R. Pejenaute (Zumarraga, 1990), Xilografia: Xilografia zurezko xafla matrize gisa erabiltzen duen grabatu teknika da. Irudia gubia edo burilekin tailatuz lortzen da. Emaitzazko erliebea arrabol batekin tintatzen da eta paperean inprimatzen da prentsa lau batek egiten duen presioaren bidez. Mikel R. Pejenautek xilografiari heldu dio laser ebakia duten bi xafla zizelkatuz Ilustratorrekin sortutako artxibo batetik abiatuta. Plantxek bi irudi berdin dituzte eta kolore ezberdinetan estanpatzen dira 300 g-ko Somerset Venvet White paperean. Plantxa Bilbaoarten prozesatu da eta estanpak La Tallerren egin dira. ❚ Ainize Txopitea (Donostia, 1977), Serigrafia: Serigrafia edo pantailaren matrizea bastidore baten gainean tenkatutako nylonezko oihal bat da. Jatorrian, zeta, sare bezala erabili zen, eta hortik dator bere izena: sericum (zeta, latinez) graphe (idatzi, grezieraz). Irudia egiteko, sare-irazkia bernizekin obturatzen da zuzenean

edo emultsio fotosentikorrekin. Tintak buxatu ez diren eremuak zeharkatzen ditu. Pantaila bisagrekin edo bernoekin finkatzen da mahai batera, eta papera pantailaren azpian jartzen da. Tinta sarearen bidez pasarazten da kautxuzko edo latexezko arraspaz egindako eskuzko presioaren bidez. Ainize Txopiteak koloretako serigrafia egin du 300 g-ko Somerset Velvet White paperaren gainean, Usoa Zumeta irakasle estanpatzailearen laguntzarekin. ❚ Julen Agirre (Azpeitia, 1984), Litografia: Litografia hezean inprimatzeko prozedura bat da, eta matrizea harri bat da. Koipearen eta uraren arteko uxapenean oinarritzen da. Harria, arkatzez edo tinta koipetsuz marrazten da. Bere gainean hezetasuna aplikatzen da, marraztu gabeko eremuetan bakarrik mantentzen dena. Zati koipetsuak eta hezeak finkatzeko prozesatze kimikoaren ondoren, tintaztatzeari ekiten zaio. Matrizea tinta koipetsua duen arrabol batekin tindatzen da, marraztutako eremuetan bakarrik itsasten da, eta hezeguneetan uxatzen da. Litografiarako prentsa espezifiko baten bidez transferitzen da tinta paperera. Julen Agirreren proposamena aluminiozko xafla litografikoaren gainean egindako litografia da, 300 g-ko Somerset Velvet White paper gaineko arkatz koipetsuekin. Plantxak eta estanpak La Tallerren egin dira.


23

2021apirila

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Bilboren oraina eta iragana, ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoko 32. eta 33. aretoek 'Muntadas. Hiri hutsa' erakusketa hartuko dute egunotan

Unibertsitateko Aldizkaria

Antoni Muntadas (Bartzelona, 1942) New Yorken bizi da 1971z geroztik eta ibilbide oparoa osatu du,nazioartean ospetsua, azken lau hamarkada luzeten. Bere ibilbidean eta antropologiarekiko, soziologiarekiko eta kulturaren historiarekiko interes erradikaletik abiatuta, askotariko proiektuak landu ditu hainbat diziplina garaikidez baliatuz. Hain zuzen ere, gai soziopolitikoei edo komunikazioari loturiko gaien inguruko multimedia instalazioak,Internet,argazkiak, ekintzak, argitalpenak eta hiri barruko esku-hartzeak biltzen ditu Muntadasen jardun artistikoak. Bestalde, mintegiak eman ditu Europako eta Estatu Batuetako hainbat erakundetan eta irakasle izan da Massachusetts Institute of Technology (MIIT) erakundeko Arkitektura Sailean, 1990 eta 2014 bitartean, bai

eta Venezian dagoen Venetoko Arkitekturako Unibertsitate Institutuan ere, 2004. urteaz geroztik. Azken urteotan, arkitektura izan da bere proiektuen funtsezko interesetako bat.

Erakusketa aurtengo irailaren 5era arte bisita daiteke Bere azken lana da orain ezagutzera emango dena, Hiri hutsa. Lan horretan, espazio publikoari eta arkitekturari buruzko ikerketa zabalago baterako abiapuntu gisa ageri dira Bilboren kasua eta haren hirigintzaren bilakaera historikoa. Hain zuzen ere, Nerbioi itsasadarra eta hiriaren hazkundean metatutako hurrenez hurreneko

estratu kultural guztiak baliatu ditu Muntadasek proiektu hau eraikitzeko; bertan, "askotariko input eta elkarrizketek galderak formulatzen dituzte, hasierako testuingurua birplanteatzeko". Lan horrek iraun duen bi urteetan, ezusteko baina erabateko protagonista bihurtu dira pandemia eta 2020ko udaberriko konfinamendua zela-eta hiria hustu izana. Bilboko Arte Ederren Museoaren eta BBVA Fundazioaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programaren enkarguz sortua da Hiri hutsa, eta Guadalupe Echevarría du komisarioa. Muntadasen obran ohikoa den moduan, hainbat osagai biltzen ditu, eta, egilearen beraren hitzetan, "artefaktu" berezi bat osatzen dute osagai horiek, publikoak bere begirada kritiko eta jakin-nahiak aktibatzen duena. Muntadasen ekoizpen askotan gertatzen den bezala, proposamena aurkeztu aurretik lankidetza-prozesu sakona gauzatu du artistak askotariko taldeekin, zeinak atxiki baitiote obra honi tokiko kulturarekin loturiko landa-lan baten ikuspegi integratzaile eta diziplina anitzekoa. Hala, hainbat ekarpen uztartu dira azken emaitzan. Joseba Zulaika antropologoarena, batetik: hutsaren eta betearen ideia interpretatzen du, euskal eskulturak eta desindustrializazioaren eraginez "hustutako" eta berriro arkitektura modernoa-

ren bidez "betetako" Bilboren Gehryren Guggenheim dela mapa urbano berriaren aitzindari azkenaldiko historiak kodetutako irakurketa batean. Baita Arantxa Rodríguez urbanistarena ere, zeinak aztertzen baititu azken hamarkadetako hiri berregituratzeak eta Bilboren kasua. Edo Iñaki Uriarteren itsasadarrean barrenako ibilbide sonoroa, ibilbidearen kontakizun ofiziala zalantzan jartzen duen ikuspegi kritikoari jarraitzen diona. Hiri hutsa proiektuaren osagarri, liburu bat argitaratu da, La Fábricarekin lankidetzan. Joseba Zulaika eta Arantxa Rodríguezen saiakerak biltzen dira liburuan, non aztertzen baitira hiriarekin, hirigintzarekin eta eredu sozioekonomikoen paradigma aldaketarekin loturiko hainbat alderdi, Bilbo abiapuntu hartuta, betiere. Liburuan txertatu da, halaber, 2020ko maiatza eta ekaina bitartean Muntadasek eta Guadalupe Echevarríak Skype bidez hiru saiotan egindako solasaldia Guadalupe Echevarría izan zen Muntadasek Espainian egindako lehen erakusketaren komisarioa, Vicente Todolírekin batera. Testu guztiak ingelesera eta euskarara itzulita daude. Hiri hutsa Hiri hutsa hiru lan nagusik osatuta dago. 33. aretoan, Vacuum / Plenum instalazioa dago ikusgai; proiekzio bikoitza da, Bilbo martxo-

tik maiatzera bitartean hutsik erakusten duten irudiena, alde batetik, eta, bestetik, ekainetik urrira bitartean errodatutakoa, jendea zebilela kalean. On Translation: La Ría gailua hirian zehar hegan dabil, eta Udaletxetik Zorrotzaurrerainoko ibilbide bisual eta sonoro bat egiten du itsasadarraren ibilguan barrena, Iñaki Uriarteren audio-elkarrizketa bat lagun. Lan horien osagarri da Suntsiketa / Eraikuntza bideoa, non nahasten baitira irudi historikoak eta gaur egungoak eta zeinetan gogoeta egiten baitu Muntadasek hiri plangintzaren arloko erabakiei buruz, baina baita ustekabeko fenomenoei buruz ere, hala nola gerrei, uholdeei eta pandemiei buruz, hiria suntsitzen eta berreraikitzen duten inflexio puntutzat harturik. 32. aretoan, Muntadasen aurretiko hiru bideo daude ikusgai, orobat dituztenak ardatz modura hiria, paisaia eta lurraldea: Dérive Veneziane (2015), Guadiana (2017) eta Finisterre (2017). Artistaren hitzetan, Bilbori buruzko proiektuaren "oin-ohar" modura dihardute hiru lan horiek. Ikus-entzunezko multzo honen bidez, Muntadasek Nerbioi itsasadarraren inguruko hainbat gatazka eta eraldaketaren espazio-dimentsioa nabarmentzen du, eta adierazten dituen fenomenoak aurrez aurre jartzen ditu, aldi berean, hari eroale modura diharduten Walter Benjamin alemaniar filosofoaren aipuekin.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021apirila

24

Nafarroako Gazte Parlamentuak Nafarroako Artxibo Nagusian egin du bosgarren osoko bilkura Osoko bilkuran Nacho Iriarte Aristu Gizarte Eskubideen idazkari nagusia izan da, haurren eta nerabeen araudi berria lantzeko Nafarroako Gazte Kontseiluak

Nafarroako Gazte Parlamentuak bere lanarekin jarraitzen du eta apirilaren 8an, ostegunean, bosgarren osoko bilkura egin du Nafarroako Artxibo Nagusian. Saioan hogei bat legebiltzarkide gazte izan dira, aurrez aurre zein telematikoki. Gainera, eta lehen aldiz Nafarroako Parlamentuko hemiziklotik kanpo, aldibereko itzulpen zerbitzua izan da, hizkuntza aniztasunaren aldeko apustu irmoa agerian utziz.

Bosgarren osoko bilkura Madre Coraje GKEk proposatu duen erakunde-adierazpenaren onarpenarekin hasi da, hil honetan ospatzen ari den Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintza Astearen baitan. Testuak, zuzenketa batzuk gehitu ondoren, honako hau aldarrikatzen du: "Hezkuntza ekitatiboa, inklusiboa eta kalitatezkoa izateko eskubideak lehentasun politiko eta soziala izan behar du, bai COVID-19ak eragin duen krisiaren kudeaketan, bai ondorengo berreskuratze-planetan ere".

Bilkuran, Madre Coraje GKEk duen erakunde-adierazpena onartu da, Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintzako Astearen barruan

Ondoren, Nacho Iriarte Aristu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Idazkari Nagusia saioan izan da, haurren eta nerabeen araudi berrian sar daitezkeen alderdiak identifikatzeko. Horretarako, eztabaida bat sortu da, eta hainbat gai mahai gainean jarri dira hezkuntzari buruz. Azkenik, politika instituzionalean gazteek duten presentziari buruz Garat Gazteluk proposatutako eztabaida batekin osoko bilkura amaitu du. 'Nafarroako komunikazio politiko digitala' Formakuntza Nafarroako Gazte Parlamentuak 'Kompol digitaleko jardunaldia' formazioa antolatu du komunikazio politiko digitalaren inguruko gaiak lantzeko. Apirilaren 17an,

larunbata, egingo den topaketak Gazte Parlamentuko parte hartu duten pertsonei sare sozialak eta multimedia-materialak erabiltzeko tresnak eman nahi dizkie. Gainera, marka pertsonala, diskurtso politikoa eta gaurkotasuneko beste hainbat gai landu nahi dira. Aner Ansorena komunikazio politikoan eta marketin digitalean adituak emango du prestakuntza, Antxon Rodriguez protokolo eta harreman instituzionaletan adituarekin batera. Interesa duen edozein gaztek apirilaren 12a baino lehen eman ahal izango du izena www.parlamentojoven.com helbidean dagoen formularioaren bidez.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.